Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2001
‎Geroago, Lalique k diseinaturiko ontzian Marrakech (1956) atera zuen eta baita Magie ere. Denbora tarte bat perfume berririk sortu gabe igaro ondoren, Ô de Lancôme (1969) eta Magie Noire (1978) plazaratu zituen. Baina zalantza gabe, hamar onenen artean kokaturik dagoen Trésor (1990) deiturikoak eman dio berrriro bere ospe guztia etxe honi.
‎Harritzekorik aski ez badut aurkitzen neuregan, neure herrian aurki dezaket: etxean edo etxe aldamenean bizi izan naiz beti, baina mundua Elkanok inguratu zuen; ez dut ordena berririk sortu, baina herritar batek sortu zuen Jesusen Konpainia. Zer arraio!
2002
‎Asmoa Bizkaiko Golko osoan erreserba bat sortzea da, eta bertan debekatuta egongo litzateke zetazeoak ehizatzea, Antonio Damborenea PPko proposamen honen hizlariak eta parlamentarioak dioenez. Hala ere, onartzen du zaila dela hura praktikan jartzea, Japonia bezalako herrialdeek ez baitute santutegi berririk sortu nahi. Damboreneak azaltzen duenez, euskal herritarrak izan ziren lehenak X. eta XI. mendeetan eskala industrialeko zetazeoak ehizatzen hasi zirenean; hain zuzen, euskal balea edo iparraldeko balea erabat desagertu zen Kantauri itsasotik.
2003
‎Horrelakoetan, kreditu berririk sortu gabe, daukaguna hobetzea eska dezakegu.
‎Genetikoki eraldatutako hazien baliagarritasunaz eta izan ditzaketen ondoriokaltegarriez gain, gure kasuan hazi horien ezaugarri bereizi bat azpimarratu nahidugu. Genetikoki Eraldatutako Hazien kasuan nahi diren ezaugarriak artifizialkiezar dakizkieke, baina ez dute hazi berririk sortzen, antzuak dira. Urte horretarakobaino ez dute balio.
2005
‎Eskualdekatzearen solasa horretan isildu baldin bazen 1941eko udazke­ nean, deus berririk sortu gabe, euskararen aldeko urrats ttipi ttipi bat egin zen bizkitartean garai beretsuan gure eskualdean.
‎Esaten zuten orduko kritikariek musika joera berriak zabaltzen ari zela Satie, eskola berria inauguratzen ari zela. Baina Satiek ezetz esan zuen, ez zegoela han eskola berririk, berak ez zuela eskola berririk sortu. Eta sortu izan banu, esaten zuen Satiek, eskola berri horren kontra egongo nintzen.
2006
‎Era horretan, Viguerako forua Euskal Herrira Logroñokotik eta Funesekotik iritsi zen, ia bere osotasunean. Torres del Ríora ere hedatu zen, baina han ez zuen foruaren hedapen foku berririk sortu. Aldiz, Logroño eta Funesko foruak nahikoa zabaldu ziren.
‎Luther-ek bezala, Ignazio Loiolakoak tormentu handia bizi izan zuen, baina, ez zuen dotrina berririk sortu, elizarekiko mendekotasuna hautatu zuen. Hala ere, diferentziak diferentzia, Loiolak ere niaren menderatzerako eta norberaren bizitzaren arautze zurrunerako programa sistematiko bat sortu zuen.
‎Baina ondozka datozkeen irakurleek ez dute Liburuan ezer ere aldatuko. Eta Liburua irakurri ahal izateko gizakiak bizi behar baldin badu ere, hots, jaio, hazi eta hil, funtsean irakurketa horretara mugatu den bizitzak ez du ezer berririk sortuko.
2007
‎Hau da, zonalde euskaldunetako belaunaldi euskaldunak euskarazko gizarte harreman sareetan hazten diren bitartean, Gasteizen eta Araban euskarazko sarerik ia ez dago, euskaldunak erdarazko harreman sareetan gizarteratzen direlarik. Hortaz, zonalde erdaldunetan harreman sare berririk sortu ezean, ez dago euskaraz norekin egiterik eta, euskaldun gehiago egonda ere, erabilerak bere horretan dirau.
‎Bosgarren, estatuetako Konstituzioek oinarrizko eskubideak, botereen mugak eta Konstituzio federalaren manuak errespetatu behar zituzten, eta horrez gain, estatuek indar publikoa poliziaren kasuan eta barne segurtasunerako soilik erabil zezaketen. Estatu baten lurraldean ezin zen estatu berririk sortu, estatu kideak ezin ziren elkartu estatu interesdunen Gorteen (biltzarrak) eta Gorte federalen adostasunik gabe eta, edonola ere, 103 artikuluaren arabera: «Estatu bakoitzeko herritarrek gainerako estatuetako herritarren eskubide guztiak izango dituzte».
‎Lan honetan hiru gai eztabaidatu nahi ditut: lehenik eta behin (i) XX. mendeanezagutza ekoizteko modu berririk sortu den planteatuko dut, bereziki, ezagutzazientifikoari dagokionez; ondoren (ii) modu berri horiek hartzen dituzten adierazpideak landuko ditut, zehazki, jakindurien egituratzeko diziplina modu tradizionalekin alderatuz; eta azkenik (iii) modu berri horiek ezagutza zientifikoarenelementu konstitutiboak diren arakatuko dut. Gaiok auzi klimatikoaren ikerketaeremuan landuko dira:
‎Are gehiago, UCP proteinaren adierazpena nabarmendu da, bai ehun adiposo argian, bai ilunean, bai karraskarien gibelean; horrek adierazten du, oro har, metabolismo energetikoa eta, bereziki, lipidikoa estimulatzen direla. Gainera, CLA adipositu heldugabeak bereizteko gaitasuna mugatzera iristen da, eta horrek esan nahi du ez dela gantz kantitate handiak biltzeko gaitasuna duen gantz ehun berririk sortzen. Ondorioa argia eta oso interesgarria da, gutxienez a priori:
‎Erantzunik gabeko galderak Encode aurkitu ondoren, galdera handienetako bat da automatikoki: zertarako balio du transkribatzen den baina proteina berririk sortzen ez duen DNA horrek. Erantzun laburra:
‎Zenbakiak eta proportzioak mugatu zuten beti eskulturen zein tenpluen egikera. Esanguratsua da, zentzu horretan, neurri ideal batzuk aurkitu ostean, ez zela estilo edo kontzepzio berririk sortuko harriaren, brontzearen eta margoaren kulturan302 Matematika bakarrak estetika bakarra behar zuen: matematikaren oinarriak berritu ezinekoak ziren.
2008
‎Zer dela eta dauka halako egonkortasuna Pott en ereduak? Zergatik ez da kanon berririk sortzen?
‎Zer dela eta dauka halako egonkortasuna Potten ereduak? Zergatik ez da kanon berririk sortzen?
‎a) Ezin baiezta daiteke analogiak Zuzenbidea ex novo sortzen duenik, edo kasu zehatzari aplikatu beharreko erregelak eratzen dituenik. Analogiak ez du ezer berririk sortzen, printzipio juridikoen garapena besterik ez baita erakunde hori; printzipiook antolamendu jakin batean nahitaez dauden heinean, berez dute nolabaiteko arauzko balioa. Egin eginean ere, «lege erreserba» adierazmoldearekin Zuzenbidearen iturriei dagokien arazoa aipatu nahi izan da, eta analogiaren bidezko integrazioaren arazoa esparru desberdin batean kokatzen da.
‎Auzitegiak aipatu duenez, legegileak kategoriei ematen dien izenak ez du garrantzirik, ezpada kategoria horiei eratxiki dien eraentza juridikoa. Horregatik, ondare prestazio publiko bati, nahitaezkoa den prestazioari, prezio publiko izena ematen zaion arren, ez da kontzeptu berririk sortzen. Prestazio hori ondare prestazio publikoa da eta, ondorenez, lege bidez bakar bakarrik ezar daiteke.
‎Oroitzen 1993 arteko oroitzapenek ez zuten kalterik jasan; baina handik aurreragoko oroitzapenik ez zuen. Eta itxura guztien arabera, ez zuen oroitzapen berririk sortzeko gaitasunik. Denboran harrapaturik zegoen Oroitzen burmuina.
‎–Antzoki itzak. Azkue jaunak, arlo auxe gai artuta, txosten bat irakurri digu, esanik, ez dala nolanai izen berririk sortu bear. Arau batzuek dakarzki, auxe ondo moldatzeko.
‎Hala ere, Txakolinaren> ospatzean soilik lehendabiziko lau salmoak agertzen ziren. Salmoez atal berri bat sortu eta atal horri izenburu hori jartzeak B. Gandiagaren protagonismoa eskatzen du, derrigorrez, V. VI. eta VII. salmoak idazteko konpromisoa olerkariak berak hartu behar izan zuen, zeren bakarrik lehendabiziko lau salmoekin ez baitzuen antolatzaileak atal berririk sortuko. Beraz atal berri hori osatzeko eta atal horretarako lau olerki berriak idazteko eginbeharra B. Gandiagari dagokio.
‎mv. Kopiatzean ez bezala, ez da fitxategi berririk sortzen, zegoenari izena edo kokapena aldatzen zaio. Bigarren parametroa katalogoa denean gertatzen da toki-aldaketa.
‎Diputatu eta senatariek ere aitortu zuten. Erran zuten ez zutela eskubide berririk sortuko eta, ondorioz, ez da aldaketarik egonen.
‎Whitesnake Erresuma Batuko hard rock banda ospetsuak Good to be Bad azken diskoa aurkeztuko du Barakaldoko Rockstar Live aretoan datorren astelehenean. Good to be Bad lana aurtengo udaberrian kaleratu du Whitesnakek, hamar urte abesti berririk sortu gabe igaro ondoren.
2009
‎Eta K. Mitxelena mahaiburuak Txillardegiren hitzak bere aldetik interpretatu nahi izan zituen: Hura ez bide zegoela aldizkari berririk sortzearen aurka, eta bai bizirik daudenak indartzearen alde, berririk ez dagoen bitartean.
‎Aldi honetan, ez dute talde berririk sortu, egin dutena da zegoenari izen berri bat jarri, bestela zertan zebilen azalaz gain, bizitza ere galdu zuen Joseba Goikoetxea SSOOeko burua (Segurtasun Sailburuordetzaren Ondokoak); zertan zebilen Montxo Doral, terroristek ere hildakoa; zertan zebilen hainbat profesional etengabe Bizkaia, Araba... komandoak atxilotzen genituenean, sailburu ohiak nabarmendu duenez.
‎Borroka zelaietan askatuta, mertzenario antzu hauek ar ugalkorrak baztertu eta emeak estaliko dituzte. Eta emeak behin baino ez direnez parekatzen, ez dute euli belaunaldi berririk sortuko. Euli hiltzaileek azkar ibili behar dute guda eremuetara milioika euli atomiko antzu bidaltzeko.
‎Ardoaren ibilbideak ez du Arabako Errioxan aberastasun berririk sortu. Lehendik bazena eskura baino ez digu jarri, batez ere bertako biztanleen izaera abegitsuan oinarrituta.
‎Esaterako, berritze lanekin batera, ibilbideen sarea parke osora hedatu da, bertan dauden ohiko sarrerak, bide zidorrak eta bide tradizionalak erabilita. Ez da ezer berririk sortu; lehendik zegoena erabili dute, besterik ez.
‎Ulergarria izan daitekeLegarraren ikuspegia, protagonista ere izan zelako eta ez duelako egindakoarendamu handirik erakusten, baina harrigarriagoa iruditzen zaigu antzeko joera ikustea ustez historialari profesionala den baten eskutik. Izan ere, Jose Manuel Azconak, Jose Maria Vicario Calvoren testigantza jasotzen duen liburuaren sarreran6, lerro berari jarraitzen dio, testuinguruei jaramon handirik egin gabe eta datu edotaazterketa berririk sortu gabe:
‎ESen hamaika aginduak ezagututa ez zegoen zertan talde berririk sortu beharrik. Egindakoa aztertzea, kritikatzea eta hobetzea nahikoa eta sobera zen.
‎Etorkizunean ez sinestea, proiektu gauzatu ezinak, aberastasun material arruntenak gozatu ezinak eta dirua dutenen zuhurkeria edo aldrebes gupida nekagarria. Iragan larrazkenean abiatu krisiak ez du egoera berririk sortzen denentzat. Bistan dena, muturraren muturrera oraino heldu ez zirenentzat, beldur, itomena areagotzea.
‎Titulazio berririk sortzea aurreikusten duzue?
‎Puntu zuriak eta puntu beltzak dira ohiko lesioak. Tratamendu gisa, nahikoa izaten da antibiotikoak edo erretinoideak erabiltzea, modu topikoan; botika horien eraginez, azala apur bat ezkatatu egiten da, eta, beraz, lehendik zeuden puntuak lehortu egiten dira, eta ez da lesio berririk sortzen.
‎Zein liteke irtenbidea? Agian Mungia helmuga izango duen autobus bat jarri ordu berean gainera, linea hori izan badago, baina beste ordutegi batekin; hau da, ez da ezer berririk sortu beharrik, bakarrik aldaketa bat egin ordutegian.
2010
‎Lan erreformak ez ditu kontratu mota berririk sortuko lan merkatuan, baina existitzen direnen moldaketa ekarriko du, sustapen ekonomikora ahalik eta arinen bueltatzeko eta enplegua sortzeko.
‎Errepikapena sermoiaren ontologiari dagokio. Izan ere, Trentoren ostean finkaturik geldituko da Errebelazioa gordeko duten liburuen zerrenda (guztira 72 liburu), eta, horren ondorioz, ez da ezer berririk sortzerik, ez esaterik. Trentoren ondorio izango da Nihil> nova> sub> sole:
‎Esparru zabal honen bazter honetatik, apaltasunez, gure ekarpena egin nahi dugu. Ekarpenari Ezker Soberanista Eraikitzen izena eman diogu, talde berririk sortu nahi ez dugulako, lana eskaini nahi dugulako baizik. Ezkerreko abertzaletasun osoaren mesederako izan daitekeen formakuntzarako eta ekintzarako programa da, hain zuzen ere.
‎Dena den, komeni da gogoan izatea euroeskualdeek eta mugaz gaindiko beste egitura forma batzuek ez dutela mugaz zeharreko administrazio mota berririk sortu, ez baitaukate botere politikorik, eta haien jarduera bertan dauden tokiko eta eskualdeko kolektibitateen eskumenetara mugatuta baitago. Gainera, ezin dugu datu esanguratsu hau ahaztu:
2011
‎Ezin dugu berdintasunaz hitz egin gizona berritu ezean. Badakit maskulinitate berriak sortzen ari direla, baina pribilegioetatik askatu eta dena kuestionatu artean ez da berririk sortuko".
‎familia berririk sortuko.
‎Ile gehiena hazten ari den arren(% 85), prozesu asinkronikoa da, ile bakoitza ez baitago beste baten mende eta bere garaian erortzen baita. Alopezian, folikulua pixkanaka estutzen da, fase telogenoaren ondoren ile berririk sortzen ez duen arte. Une horretan, sortzen den kantitatea baino ile gehiago erortzen dira, eta dentsitatea galtzen hasten da, nahiz eta folikulua ez dagoen hilik.
2012
‎Bestela, ezarritako konexioekin zerikusirik ez badu eta ez badu konexio berririk sortzen, baliogabetzat (INVALID) hartzen dugu.
‎Azken batean, HEHk ezin du zerga berririk sortu (adibidez: Tobin tasa, kapitalaren mugimenduentzat); estatuaren zerga sistema onartu behar du, horko zergen erdian baino gehiagotan ez du inolako eskumen arautzailerik?, eta estatuaren politika fiskal orokorraren arabera jardun behar du.
‎Metalezko elementuak, hala nola zartaginak, eltzeak edo sukaldeko bestelako tresnak, arriskutsuak izan daitezke. Kristalaren, zeramikaren edo portzelanaren osaera desberdina denez, ezin da beirazko ontzi berririk sortu.
‎Fabrikatzailearen edo baimendutako banatzaile baten Laguntza Tekniko Ofizialaren Zerbitzuak egingo ditu beti. Konpontzeak edo ordezkatzeak legezko bermearen epearen zenbaketa etengo du, baina ez du bi urteko berme epe berririk sortuko konpondutako/ ordezkatutako produktua entregatzen denetik. Ezin izanen da inolaz ere bigarren eskuko produktuetan ordezkorik eskatu.
‎Espainiaren egoera finantzarioa konplexua da: ez da aberastasun berririk sortzen, suntsitu egiten da eta finantzatzeko zor aktiboak jartzea gero eta garestiagoa da. Adierazle hori funtsezkoa da.
‎Egoera horretan, enpresek edozein hedapen plan atzeratzea erabaki dute, baliabide gehiago erabili behar baitituzte ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Inbertsiorik gabe, ezin da lanpostu berririk sortu. Espiral suntsitzailea bukaezina izan daiteke.
‎Izan ere, antzinako 1956 urte hartan, Euskaltzaindiak Arantzazun antolaturiko Euskaltzaleen Biltzarrean aurkeztu zuten lehenbizikoz Arantzazuko Teologiako ikasleek aldizkari berria. Txillardegi, berriz, euskarazko aldizkari berririk sortzearen aurka eta lehendik zeudenak indartzearen alde agertu zen Biltzarrera bidalitako" Gutun irekian". Batek baino gehiagok entzun zitzakeen hitz haiek aldizkari aurkeztu berriaren zuzeneko anti publizitatetzat, baina nekez izan zezakeen Txillardegik Arantzazuko gazteen asmoaren berririk, klandestinitatean landu eta argitaratu baitzuten lehen zenbakia.
2013
‎Pasaidan ahal dunan azkarren. Ez dinagu arazo berririk sortu behar.
2014
‎Herri borroka bat da gurea, eta ez balitz hala izan, ez genuke gaur egungo egitura izango». Gobernuari eskaera zuzenak Beskoitze bezala eremu publikoetan diren edo izanen diren proiektuak garatu ahal izateko, Seaskak Frantziako Gobernuari dei egin dio ez dezan gatazka berririk sortu. Beste eskaera bat ere egin dio Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak:
‎Ireki beharra dauka: badaki begiak itxita izanagatik ez zaiola hagin berririk sortuko.
‎Zergatik?, eta gaurdaino ez delako esan, ez omen dagoelako tradizioan. Ezdago, beraz, deus berririk sortzerik euskaraz: euskara hizkuntza bukatua, hila etagorpu edo corpus baten pare izatera kondenatzea da hori.
‎Egiari zor, Smithen ekarpen teorikoan ez zen benetako ideia berririk sortu, Newton edo Darwin baten antzera. Ordura arteko ekonomia praktikan oinarritua bazegoen, Smithekin filosofiari ekin zitzaion.
2015
‎" Eskola bat eraikitzearen inpaktu sozial handiena eraikina dela esatea bezala da, niri harrigarria iruditzen zait". Eraikuntza aparte utzita, Hoyosek azpimarratu zuen abiadura handiko trenek ez dutela jarduera ekonomiko berririk sortzen, literatura akademikoak frogatzen duenez. Euskal Y ren alde aipatu ohi den turismoaren balizko suspertzea ere oinarririk gabeko aurreikuspena dela diote bai Hoyosek bai Belek.
‎Enpresaren azken urteetako kudeaketan batez ere. Ez zuen negozio aukera berririk sortzen asmatu. Ez bezero atzerritarrik erakartzen, ez finantziazio gehiago eskuratzen?
‎Jotak azukre zorroa zabaltzen lagundu zion Erreri. Ezpainak estu estu itxiak zituen, egiten ari zenean kontzentratua, eta Erre bere begietan malko berririk sortu gabe begiratzen saiatu zen alboan zuen morrosko hari. Kosta egiten zitzaion ordea.
‎Jexux Lete Sarasola, idazlanetarako Ibai-Ertz ezizena erabili ohi zuena, aurreko horiek bezain idazle apala edo apalagoa, eta irakurle gehienentzat ezezaguna. Obra txikia utzi zigun Ibai-Ertzek, eta dagoeneko ez du lan berririk sortuko, duela urte eta erdi hil baitzen, Itsasondon, 78 urte zituela. Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita; geroztik beste hainbat sorta ere asmatu zituen, baina hitz lauzko lanak nabarmendu nahiko nituzke nik hemen:
‎behin sentituz gero, ikonoak berez bezala adieraziko digu adiera; hor dago gure aurrean inongo bitartekaririk gabe egongo balitz bezala. Ikonoa ulertzen duen komunitateak ez du esanahi edo zentzu berririk sortu behar, ez du interpretatu edo adiera negoziatu behar, emanda dute. Baina konfigurazioa irekitzen denean, praktika eta esanahi berriak sortu eta barneratu behar dira; horrela, sintagma mugatutik sintagma mugagabera eta sintagma askoren elkarlotzera pasa gara.
‎Ironikoki, oraindik ere euskal abertzaletasunaren irudikari edo imaginario politikoa ez bakarrik irudimena68ko belaunaldiaren diskurtsotik bizi izan da eta elikatu, gaur arte; edota era ekonomikoago batean paratzeko, belaunaldi haren diskurtsoaren errentetatik bizi izan da, ezer egiazki berririk sortu gabe egundaino. " Euskal ideologia" esan dakiokeena, beraz belaunaldikoek sortutakoaizan da era kontziente edo inkontzientean alderdi politiko abertzale guztiek gaurdaino erabili eta bazkatu dutena, EAJ rekin hasi EH Bildu rekin amaitu.
‎Guztiarekin ere, niri behintzat, erretratua hizlari kamutsa iruditzen zitzaidan. Ez zen istorio berririk sortzen beragandik. Begiratzerakoan jakiten nituenak ezagunak izaten zitzaizkidan aldez aurretik ere.
‎Berrespenaren bitartez, euskara eta beste lurralde hizkuntzak Konstituzionalak izanen dira, ez bakarrik Frantziako ondare bezala (Konstituzioaren 75.1 artikuluan lurralde hizkuntzak ondare izendatzeak ez du eskubide berririk sortzen), baita hizkuntza erabilgarri bezala ere, irakaskuntzan, toponimian, komunikabideetan, kulturgintzan, ekonomia eta gizrte alorretan, mugaz gaindiko harremanetan. Hizkuntza hauen aldeko lege berriak ahalbidetzen dira.
2016
‎Zentzuzko bide bakarra goian esandakoa da: urteetan lanean ari den eta punta puntako zerbitzu profesionala (jakintzasail honi dagokionez Europa osoan dagoen hoberenetarikoa) eskaintzen duen organoaz baliatzen saiatzea hasiera hasieratik, ez parez pareko iniziatiba berririk sortzea.
‎Ruizek azaldu du zergatik: «Saiatzen bazara ezagutzen duzunaren irudikapen bat egiten, ez duzu ezer berririk sortzen. Horregatik, kasu honetan, babesa eta tentsioa hartu ditugu ardatz, nahiz eta erakusketan gatazkak baduen presentzia, zeharka bada ere».Adibiderik ez da falta.
berririk sortzen.
‎... urte gehiegi izan dira gure antzerki idazleak ezer berririk sortu gabe izan direnak. Eta jakina orain antzerki bat inguratzeko denok badakigu nola ibili bear dan.
‎Zentzu horretan, oso argigarria da «industria kultural»en gaia. Industriek definizioz masiboki ekoizten dituzte produktuak, baina ezer berririk sortu barik, soilik joera eta mugimendu nagusiak indartuz eta joera horien harira hurbilduz, korronte inertzial eta, era berean, potentziatzaile baten lana eginez. Kulturaren kasuan beste horrenbeste gertatzen da, errepikapenen ugalketa hauek diskurtso estetizista (erre) produziten dute, kulturaren ageriko alderdiak eta zati ikusgarriak nabarmenduz.
‎Orduan, langabezia dago ezen enpresen salmentak, eta mozkinak, txikiegiak direlako. Horien ondorioz, enpresariek ez dute kapital eta lan gehiago kontratatzen, inbertsoreek ez dute negozio berririk sortzen. Soldatak ez direlako soilki gastu bat, kontsumitzaileen erosketak finantzatzeko sorburua baitira ere bai, neosozialdemokrata horiek ez daude ados soldata txikien edo ongizate estatuaren eraispen politika orokorrekin.
‎oihuka hasi ziren, baina oihartzun apartekorik lortu gabe. Taldeko gehienak nekatuta zeuden, eta xanpainaren burbuilak ez ziren alaitasun berririk sortzeko gauza.
2017
‎Aurrerapauso asko eman dira 2005ean traineruak atera zirenetik, antolakuntza aldetik. Agian egia da azken hiruzpalau urteetan antolakuntzan ez dela ezer berririk sortu, aurten Kontxarako zortzi lekuak kenduta. Zaila da pauso bat ematea, telebistatik desagertzeko beldurra ere badagoelako, baina agian Euskotren eta Gipuzkoako ligak bereiziak egitetik beste zerbaitetan pentsatu behar da.
‎Urtarrilean bertan ekingo dio lanari dozena bat laguneko taldeak, tartean dira Rock Apikaoua lehen kanak apaiza eta Marie Claude Tjibaou kanak militante historiko eta Jean Marie Tjibaou buruzagi abertzalearen alarguna. Hil interesgarriak datoz Frantziaren menpeko lurraldearentzat, eta ikusteko dago Pazifikoko beste kolonia handian, Polinesian, zein eragin daukan.II. Mundu Gerra amaitu ostean Nazio Batuen Erakundea sortu zenetik estatu berririk sortu gabeko tarte luzeena bete da aurten. Orain arte, deskolonizazio prozesuen amaiera eta Gerra Hotzaren amaieran sortutako sezesioen arteko sei urteetan zegoen marka hori (Brunei 1984 eta Namibia 1990, zehazki), baina Hego Sudanek New Yorkeko egoitzan 193 aulkia hartu zuenetik sei urte joan dira dagoeneko.
‎Galde daiteke, gaur eguneko testuinguruan, aldizkari zientifikoen irizpideak eta estandarrak beteko lituzkeen aldizkari proiektu berririk sortzeko gai oten den Komunitate Zientifiko Euskalduna. Ezinezkorik ez dago, baina zalantzagarria da.
‎Bizidun bakoitza arrautza batetik dator, eta arrautzetik jaiotzen den izakiak gurasoen antza handia du. Horrela, ez da espezie berririk sortzen.
‎Duten aurrekontura mugatu beharra dute gaur egun natur parkeko kudeatzaileek. Beraz, ez da lanpostu berririk sortzea aurreikusten, ezta murrizketekin kendutakoa bueltatzea ere. Izan ere, gobernutik azaldu dutenez, “langileria kontratatzeak aurre analisia eskatzen du, baita erabilera publikoaren moduko ikerketa osagarriren bat ere.
‎Kultur instituzioetan ez da publiko jarioaren igoera nabarmenik izan, eskolek ez dituzte arte eta sorkuntzarekin lotutako irakasgai gehiago, 2016an sortzen saiatu ziren hainbat lankidetza (Donostiako Museoen Sarea, esate baterako) ezin izan dira mantendu. Ez da kultura arloko lan berririk sortu; kontrakoa, DSS2016rekin lotuak zeudenak desagertu dira. Eta gehien larritu behar gaituena, erabilitako jakintza eta lan guztiak ez du politikariengan inolako aztarnarik utzi:
2018
‎Eta nola demontre gertatuko zen bizi berririk sortzea, galdegiten zion beti bere buruari Elbak, urteetan bizi izan bazen etxerako presarik, ez ordurik eduki gabe. Birik baten egin ohi zuen, atzo joan eta bihar etorri, eta bestalde, itzultzean, ez zuen esan nahi, derrigorrez egon behar zela bera prest eta gogoz senarrarentzat.
2019
‎Bertsolaritzak garatzeko ezer berririk sortuko ez zuela ematen zuenean, baina, Xabier Amurizak aldaketa eragingo zuten ideiak teorizatu zituen: bertsolaria ez dela berez bertsolari jaiotzen, bertsotan egiten ikas eta irakas daitekeela; eta hortaz, edozeinek egin dezakeela bertsotan.
‎Kontua da ez dugula ezer berririk sortu behar, medio bakoitzak berak sinesten duena eta ondoen egiten dakienarekin jarraituko du, ez du bakoitzaren negozio lerroa edo izaera aldatzen. Ezin gara beti audientzia, irismen eta gisakoekin korapilatu; horiek garrantzia dute, baina neurrian, eta gainera ez daude bakarrik gure esku.
‎Harrezkero, astero astero Zeruko Argia n idazten daukagu Rikardo Arregi, hutsik egiteke. Erriak eta Gizonak eta Nazio arteko unea ataletan idazten zuen, eta, are, atal berririk sortu ere zuen: Gazte naiz.
‎Zinemak, esaterako, zuzendariaren mende jartzen du emakumezko izarra, eta ez dio ematen ez asmamena erabiltzeko modurik, ez sormenezko jarduera batean aurrera egiteko biderik. Izarra den hori esplotatzen dute; izarrak ez du objektu berririk sortzen. Gainera, izar bihurtzea bakanetan gertatzen den gauza da.
‎Ez dago sobera galdetzea zein neurritan eragiten digun inguruak pentsamenduan; testuinguru hurbilak zein jaio garen maila sozioekonomikoak, hizkuntzak, kulturak, herriak... Irudimenak, agian, ez du ezer berririk sortzen. Pentsatu duzue inoiz inguruko baldintzaren bat (zuk) bestelakoak izan balira noraino aldatuko litzaizkigukeen gure usterik eta sinesmenik oinarrizkoenak?
‎Bada, emango luke, auzibide horren garaitik aurrera, ez dela Bekobasoan saroi edo bere aldaeraren bat daukan leku izen berririk sortu. Zeudenetatik, batzuk desagertu egin dira, besteek iraun badute ere:
2020
‎Hari putz eginez itzuli zen nire ondora, eta bere ustetan, bere uste apalean, maitaleak izatearen ilusioarekin bizi zela erantzun zidan. . Uste dut artista edo artista ustekoen arazoa dela, pentsatzen baitute maitemintzen ez badira ez direla ezer berririk sortzeko gai eta beren buruak behartzen dituzte etengabe maitemintzera?.
‎Federico Gordo Henaresko Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko buruak adierazi du patente berriak garatzeak oso epe luzea eskatzen duela, eta gutxi batzuk bakarrik ikertzen diren botika asko merkaturatu egiten direla. “Garai batean ez zen antibiotiko berririk sortu. Baina orain batzuk ditugu, eta urte batzuk barru beste batzuk iritsiko direla aurreikusten da.
‎Guardian enpresari Laudioko lantegiko zati bat erosi ostean, Parter Capital Groupek 5 milioi euroko inbertsioa iragarri dio Langile Batzordeari. Lanpostu berririk sortuko ez badu ere, etorkizuna herrian errotzeko bidetzat jo dute beharginek.
‎Kamisetak ez zuen patrikarik, eta haize kontrakoarenak, berriz, hutsik zeuden. Sukaldeko mahai gainera, garbigailutik ateratako arropa moltsora jaurti nituen, baita galtzak ere, iruntzitara jarrita poltsiko berririk sortuko ez zitzaiela eta neure burua ahopeka madarikatuz. Hori banekien, bai, baina ez nekiena zen ea Maitenak ba ote zuen txartel horien berri.
2021
‎Azkuek eta Villasantek izen bizidunei —batzuetan izen propio ere badirenei— erantsirik sortutako Zamakolada, Matxinada edo Karlistada eta horien antzekoak aipatzen dituzte, aspaldi honetan izen berririk sortu ez duen bide baten adierazgarri. Villasantek dioenez, Mitxelenak erdal sanrocada, gamazada eta abarren hurbiltasuna ere aipatu zuen.
‎Eta ‘izena+ egin’ lokuzioetako aditzaz esan dugunaren haritik, aditz arinak direla alegia, hauetan ere izan ia laguntzaile soila dela esan daiteke, aditzaren aspektu balio desberdinak adierazteko bidea (maite izan dut, maite izaten dut, maite izango dut). Emankortasunari dagokionez, Hitz Elkarketa/ 3 lanean esaten den bezala, adibideek zerrenda dagoeneko osatua eratzen dutela dirudi; aspalditxoan ez da berririk sortu. Beste modu batera esanda, egitura hauek ez dira gaur emankorrak.
‎Mitxelenaren iritziz orokorra zatekeen atzizki hau aditzondo berriak sortzeko nahikoa ihartua dagoela esango genuke. Aspaldi samar sortutako astiro, berriro, dongaro, geldiro, luzaro, oparo, osoro, zeharo... erabiltzen ditugu oraindik ere, baina ez dugu berririk sortu. Askotan ki3 rekin batera ageri zaigu (nahiz bi atzizkien arteko hurrenkera aldakorra izan):
‎Eta kategoria bakoitzaren barruan, azpisailak egingo ditugu, gure artean Azkuek() egin bezala, zein motatako izena, adjektiboa... sortzen den bereiziaz. Atzizkirik emankorrenak, hitz berriak sortzeko oraindik ere baliatzen ditugunak baino ez ditugu aztertuko; gainerakoez, euskal lexikoaren ondarean antzeman ditzakegunez, baina hitz berririk sortzeko balio ez digutenez, aipamen orokor bat baino ez dugu egingo.
‎4.3.5b Multzoa —gehienetan handia— adierazten duen atzizki honek ez du ia hitz berririk sortu euskara estandarrean. Bestalde, Azkuek ematen dituen adibideak OEHko corpusekoekin alderatuaz, ohartzen gara bat baino gehiago (behiketa, behorketa, mandoketa, zaldiketa edo ardiketa) ez daudela testuetan dokumentatuak, nahiz horrek ez duen esan nahi ahoz erabiltzen ez direnik.
‎23.2.1.3.4h Emankortasunari dagokionez, Hitz Elkarketa/ 3 lanean (1991: 20) esaten den bezala, adibideek zerrenda dagoeneko osatua eratzen dutela dirudi; aspalditxoan ez da berririk sortu. Beste modu batera esanda, egitura hauek ez dira gaur emankorrak.
‎luze → luzaro5 Mitxelenaren iritziz orokorra zatekeen atzizki hau aditzondo berriak sortzeko, nahikoa ihartua dagoela esango genuke. Aspaldi samar sortutako astiro, berriro, dongaro, geldiro, luzaro, oparo, osoro, zeharo... erabiltzen ditugu oraindik ere, baina ez dugu berririk sortu.
‎Patxadaz eta begi zorrotzez so egitea ezin gogokoago dut, orduak ematen ditut eztiro eztiro ostondoratzen diren hodeiei edo ura etengabe alperrikako isurian ari den iturriari begira. Aldi berean ere, aitortu beharrean nago berez oso emakume urduria naizela, maiz ere kakapirri hutsa, ezin naiz inoiz lasai moduan egon luzaro ezer egin gabe, beti zer edo zer eskuartean izan behar dut, bestela denbora alperrik galtzen ari naizelakoan nago, hots, ezer berririk sortzeke edo hobetzeke. Eta ezta, ez, harritzekoa horrela senti tzea aspaldian halako egoskorra izan nendin motibo franko eta ezin saminago bat eman zidaten-eta.
‎Askotan esan dut: hiru kolektibitate fusionatu genituen, baina ez genuen ezer berririk sortu. Mamut instituzional bat dugu Korsikan, baina ez du harremanik lurraldearekin; ez du fiskalitate propiorik, edo oso gutxi; eta ez du deszentralizaziorik, oso zentralizatua baita.
‎Badaude ezer berririk sortzeko gai ez diren pertsona mota bi: zaharrak eta normalak.
‎Indarra zegoen behin betiko urratserako. Gizakiak ez du sekula mundu berririk sortu odolez bataiatu barik.
‎XX. mendean, berriz, zinemagintza izan zen literaturan eragin izugarria izan zuena. Humanitateak mendeak zeramatzan benetako espresio artistiko berririk sortu gabe, eta zinematografiaren magiak hipnosiaren trantzea eskaini zion horditutako gizarte berri bati. Zinema asmatu ostean jaio garen irakurleok ez dugu inoiz jakingo zer zen pelikulak inoiz ikusi gabeko munduan irakurle edo idazle izatea, pelikuletan trebatu zaigu irudimena, eta trebatu gara gu geu ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia