2015
|
|
3 Bada, esan dudan Jainkoaren mirabe alargunak, eta nire adiskideak, gizon handi hau hemendik zebilela jakin zuenean, eta nire premiaren
|
berri
bazekienez gero, nire nahigabeen lekuko eta aski kontsolatzen ninduena izanik, bere fede biziaz gehienek esaten zutena, hau da, deabruarena zela ezin baitzuen sinetsi, Jainkoaren espiritua zela baizik, eta buru argiko pertsona zenez eta gauzak isilean gordetzekoa, Jainkoak otoitzean mesede handiak egiten zizkiona, Haren Maiestateak argi egin nahi izan zion letradunek ezagutzen ez zituzten gauzeta... Nire aitor entzuleek baimena ematen zidaten gauza batzuk hari kontatuz harekin asaska nendin, barne arazo asko hartzeko gai zelako.
|
|
Jaunak benetan hona ekarri dituen arimak, batzuengandik jakin dudanez, uste dut ez direla beren buruaz gogoratzen, galduko duten ala irabaziko duten ikusteko izan ezik; Jauna zerbitzatzea eta Hari poz ematea dute soilik gogoan. Eta bere zerbitzariei dien maitasunaren
|
berri
dakitenez gero, haren zapore eta ondasuna utzi ohi dute haiengan, Jaunari poz emateko haiek zerbitzatzean eta haiei egiak esatean, haien arimek onura atera dezaten, ahal dutenik ondoen; diodanez, ez dute gogoan izaten beraiek galduko duten ala ez; lagun hurkoaren irabazia izaten dute gogoan, besterik ez. Jainkoa gehiago poztearren, beren buruaz ahazten dira haiengatik, eta bizia galtzen dute ahalegin horretan, martiri askok egin ohi zutenez, eta beren hitzak Jainkoaren maitasun hain goi mailako honetan bildurik, zerutar ardo hartaz mozkorturik, ez dira gogoratzen; eta gogoratzen badira ere, ez zaie batere axola gizakiei nahigabe ematea.
|
|
9 Bada, adi ezazue, ahizpak, hauek dagoeneko guztiaren
|
berri
dakitenez gero, igarotzen den ezertan ez dira luzaro gelditzen. Lehen zirraran irain larri eta proba batek min ematen badu ere, sentitu orduko etorri ohi da arrazoia beste aldetik, bere aldeko garaipena aldarrikatzen duela dirudiela eta ia ezerezturik uzten du min hura, Jaunak eskuetan jarri dion gauza ikusteak ematen dion pozaz; haren bidez gehiago irabazi ahal izango baitu egun batean, Haren Maiestatearen aurrean, betiko mesede eta faboreetan, hamar urtean hark bere kontura hartzea nahiko lituzkeen proba guztien bidez baino.
|
|
Lehenengo zatitxoa ezabatu eta haren lekuan hau idatzi zuen: Gure Maisu onak bizitza honetako arrisku eta nekeen
|
berri
badakienez gero, eskaera hau egiten du guretzat; are gehiago, Berak ere probatu zuen esperientziaz zein nekagarria zen. –
|
|
1 Aurreko kapituluan, lehenago esan nuenaren kontrakoa diodala dirudi; izan ere, honaino iristen ez zirenak kontsolatzen nituenean, Jaunak beragana joateko hainbat bide dituela esan nuen, bizitokiak ere asko ziren bezala. Horrela diot berriro ere orain; izan ere, gure ahuleziaren
|
berri
dakienez gero, Bera den bezala aurreikusi zuen. Baina ez zuen esan:
|