2015
|
|
EH Bilduren proposamena publikoa da eta beste udal taldeei ere aurkeztu die. «Udalaren gutxieneko zeregina herritarrei urtean egindako lanen, finantzen eta ekonomiaren egoeraren
|
berri
ematea da, eta eztabaida zein ekarpenak egiteko guneak sortzea. Ezin liteke lau horma itxien artean diseinatu.
|
|
Hautagaien aurkezpenaren aurretik, ordea, ostegunean (martxoaren 26an), EH Bilduk maiatzeko foru hauteskundeetarako aurkeztuko duen programaren
|
berri
emango dute, Donostiako Gros auzoan zabalduko duten EH Bilgunean. 11:30ean izango da.
|
2016
|
|
Gainera, hondakinen mahaietako kideei proiektu berriaren jarraipena egiteko aukera ere eskaini nahi diete. “Sistema berriaren garapena gardena izatea nahi dugu, eta horregatik herritarrei proiektuaren nondik norakoen
|
berri
emango diegu kanal desberdinen bidez”, azaldu du Jexux Arana Zarauzko zinegotziak.
|
|
Zarauzko Emakume Kontseiluko hainbat partaidek agerraldia egin dute gaur arratsaldean, organo horren egoeraren
|
berri
emateko. Adierazi dutenez, sortu zenetik, 2009tik, udalaren organo gisa parekidetasunaren aldeko lanean jardun dute," agintaldiz agintaldi eta kolorez kolore"," bertako partaideen hitza, iritzia eta ekarpenak aintzat hartzeko" borondatearekin.
|
|
Horrenbestez, Urola Kostako hiru herrietako krosetan parte hartzen duten eta hiru lasterketetako denborak batuta denbora onena egiten dutenek, I. Kros Mistoen Txapelketako sariak jasoko dituzte. Hiru herrietako krosen antolatzaileek gaur, ostirala, egin dute txapelketaren
|
berri
emateko agerraldia. Denek azpimarratu dutenez, proben helburuak dira “emakumeak kirola egitera bultzatzea eta gizon emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzea”
|
|
Aldapetako urbanizazio proiektuaren barruan, Vista Alegreko irisgarritasuna hobetzeko bi igogailu eta Santa Ana egoitzako instalazioak handitu ere egingo dituzte, etxebizitzez gain. Mugikortasun Astea dela aitzaki hartuta, alkateak astelehenean Visesa eta udala egokitzen ari diren proiektuaren
|
berri
emango die Vista Alegreko bizilagunei. Auzo elkartean izango da bilera, 19:00etan.
|
|
Beste hiru lagunekin batera, Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen jarraipena egin eta Gazteaukera webgunean hango
|
berri
emateko aukeratu dute Urko Zabala gazte zarauztarra.
|
|
Gazteaukera atariak eta Basque Team Fundazioak elkarlanean antolatutako Gazte Olimpic Team lehiaketari esker, Rioko Paralinpiar Jokoak gertutik bizi eta blogari gisa euskal kirolarien
|
berri
emateko saria lortu dute hainbat gaztek. Hautatuetako bat Urko Zabala (Zarautz, 1992) da, eta aste honetan abiatuko da Brasilera, ekitaldiak jarraitzera.Aukeratuetako bat izan zara, baina nola izan zenuen lehiaketaren berri. Iazko urria azaroan irakurri nuen sare sozialetan lehiaketa bat jarri zutela martxan, eta epea abenduan bukatzen zela.
|
|
%8a Erresuma Batutik etorri da eta baita Herbeheretatik zein Argentinatik ere. Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziak Turismo Bulegoak zein herriko eragileek egindako lana txalotu du eta eskerrak eman dizkie egitarau zabala antolatu eta horren
|
berri
emateagatik.
|
2017
|
|
Iaz taldetik kanpo egon ondoren, aurtengo denboraldian berriz ere berak hartu du Ulacia Gruporen gidaritza. Hasieran izandako lanaren
|
berri
eman du entrenatzaileak, ZASTek bere webgunerako egin dion elkarrizketan.
|
|
Nagusiki, artista bakoitzak artelan bat eman du musu truk, baina badira bi ere aurkeztu dituztenak.Ispilu Arte galerian inauguratu zuten egitasmoa ekainaren 9an, eta erakusketa gisa paratu zuten bertan astebetez. Artista gehienak izan ziren ekitaldian, eta Hotz Zarautz taldeko kideek egitasmoaren nondik norakoen
|
berri
eman zuten. Astea pasatu eta gero, herriguneko dendetako nahiz saltokietako erakusleihoetan jarri zituzten erakusgai.
|
|
Horren guztiaren
|
berri
emateko, karpa bat jarriko dute Zarauzko Damaren parean astelehenean. Iñaki Arriola Ingurumen sailburua ere bertan izango da.
|
|
Horretarako baldintzak sortu ditugu hilabete hauetan: bidelagun izan diren herritarrak antolatu, arlo ezberdinak koordinatu, herritarren babesa lortu, egin nahi genuenaren
|
berri
eman eta, batez ere, eremu oso anitzetara heltzeko inurri lana egin.
|
|
Aymeric Picaud XII. mendearen erdialdeko monje erromes bat izan zen. Done Jakuerako bidean, euskaldunen lurrak zeharkatu zituen eta gure hizkuntzaren
|
berri
eman (Codex Calixtinus). Ez zitzaion atsegina egin euskaldunen hizkera:
|
2018
|
|
Juan Mari Tolin argazkilaria da, baia txirrindularitzaren zale amorratua ere; ofizioa afizioarekin bat egin du, eta 25 urte daramatza kamera eskuan duela Euskal Herriko txirrindularitza lasterketetan argazkiak ateratzen. Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarte mailako komunikabideetarako lan egin du zarauztarrak, txirrindularitza lasterketen
|
berri
emanez, eta orain Emoción liburua argitaratu berri du autoedizioz.
|
|
Gaur eguerdian agerraldia egin dute Zarautz Kirol Elkarteko ordezkariek, Zarauzko Udala osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Bertan, urteurrenaren harira 2019 urterako antolatu dituzten egitasmo desberdinen
|
berri
eman dute, egitaraua guztiz itxi ez badute ere. Bestalde, Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte hauetan egindako ibilbideari buruzko balorazioa ere egin dute.
|
|
Hala, Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabete batzuk badaramatzate elkarlanean Euskaraldirako beren buruak prestatzen eta herriko eragileei Euskaraldiaren
|
berri
ematen. " Euskaraldia gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da", gogorarazi zuen.
|
|
Honek zer esan nahi du? Bada, konpromisoa hartzen dela talde horretako pertsonei egitasmoaren
|
berri
emateko eta haiek Euskaraldira erakartzeko".
|
2019
|
|
Zarauzko Sare Feministako kide Ainhize Muniozgurenek azaroaren hasieran Durangon ospatuko diren jardunaldi feministen ildoen eta nondik norakoen
|
berri
eman dio HITZAri.
|
|
Guretzat oso inportantea da hori. Gardentasuna bermatzeko, berriz, urtero hiruzpalau auzo batzar egingo ditugu, eta hor, udalean egiten dugun guztiaren
|
berri
emango dugu.
|
|
Maiatzaren 8tik 12ra jokatuko da aurten Cabreiroa Pro Zarautz surf txapelketa. Astelehenean jakinaraziko dute parte hartzaileen zerrenda, baina aurrez kultur ekitaldien
|
berri
eman nahi izan dute.
|
|
" Ondo daki Arkamurka elkarteak udalak ez duela zertan egin Arkamurkak pentsatzen duena, baina gizalegea dela uste dugu herrian eremu horretaz hainbeste arduratu den elkarteari gutxienez aurrez bere asmoen
|
berri
ematea". Izan ere, Arkamurka ez dator bat kirolgunean egin asmo duten proiektuarekin. Beren iritziz, kirolgunea ez den gainerako eremua nekazaritzarako izendatu eta gorde litzateke.
|
|
Horren harira, kartel lehiaketa antolatu dute, sare sozialetan, eskuorrietan eta bestelako euskarrietan azokaren
|
berri
emateko kartela zein izango den erabakitzeko. 18 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte, gehienez bi lanekin.
|
2020
|
|
" Asko izan dira enpresa, denda eta taldeetako ariguneetan parte hartzeko onespena eman ondoren, norbanako moduan izena eman beharrik ez zutela uste zutenak, baita aurreko ekitaldian izena emanda egotea nahikoa zela uste zutenak ere". Aizpuruaren hitzetan, aurreko edizioan parte hartu zutenekin harremanetan jarri eta aurtengoaren
|
berri
ematea" errazagoa" izan da, aurretik" bide erdia egina" baitzegoen.
|
|
Atzo ere positibo gutxiagoren
|
berri
eman zuten ostiralean egindako PCR eta antigeno proben emaitzei dagokienez, guztira 1.451 positibo zenbatu baitzituzten Osakidetzak eta Osasunbideak, eta Araban izan ezik, behera egin baitzuten kopuruek lurralde guztietan: 139 positibo atzeman zituzten Araban –137 izan ziren aurreko egunean–, 572 Bizkaian –653 aurreko egunean–, 527 Gipuzkoan –619 aurreko egunean– eta 208 Nafarroan –216 aurreko egunean– Hego Euskal Herritik kanpo bizi diren beste bost lagunek ere eman zuten positibo.
|
|
Ontziolen, nabigazioen edota itsas gizon eta emakumeen inguruk ibilbide gidatuak eskainiko dituzte haurrentzat eta helduentzat. Ontzi tradizional baten errekan gora nabigatzeko aukera emango dute, angulen arrantzaren
|
berri
emanez eta arrain pintxo bat parrillan janez. Urriaren 4an, Zumaian izango da itsas ontzi tradizionalak ikusteko aukera.
|
|
UKUEren herrietan, Gipuzkoa Passportekin batera flyer modukoak banatuko dira; hegazkinean sartzeko ontziratze tiketa irudikatzen duen txartela da, Urola Kosta izanik helmuga. Flyer horietan eskualdeko turismo sektoreko enpresen eskaintza ezagutaraziko da, eta kostaldeko bost herriak ezagutzeko informazio puntuen
|
berri
emango zaie bisitariei.
|
|
Bestalde, sare digitalean kanpainaren
|
berri
emango da masiboki. Horretarako kostaldea.eu orrialdea sortu dute; #UrolaKosta traola erabilita partekatu ahal izango du edonork bere esperientzia.
|
|
Hala ere, ikuspuntu desberdinak bereiz daitezke eskualdeko turismo eragileen artean. Baiolei landetxea, Gazteategi pentsioa, Zerupe hotela, Larrañaga jatetxe hotela eta Orioko kanpina elkarrizketatu ditu hitzak haien egoeraren
|
berri
emateko, eta turismoaz zein haien negozioen etorkizunaz dituzten aurreikuspenak jasotzeko. Gehienek gertuko turismoa etorriko dela uste dute, kanpora baino, gertuko tokietara bidaiatzeko joera nabarmenduko dela, alegia.
|
|
" Egun on!", hark ere. Entrenamenduaren
|
berri
eman die, zer lan egingo duten. Arbela du atzean, eta jarriak dauzka bi traineruetan zein arraunlari joango diren.
|
|
Deklaratu ondoren utzi ditu aske Guardia Zibilak, Espainiako Barne Ministerioak atxiloketen
|
berri
emateko oharrean iragarri bezala.
|
2021
|
|
Horrez gain, duela gutxi iragarri du Jaurlaritzak osasun larrialdia berriro ezarriko duela Gorenaren ebazpena jasotakoan, birusaren hedapena azken asteetan izaten ari den bilakaera kezkagarria dela eta. Egoerak “txarrera” egiten jarraitzen duela azaltzeko, azken datuen
|
berri
eman du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak: atzo 60 ospitaleratze izan ziren COVID eraginda Osakidetzaren zentroetan, eta ZIUetan ere larritzen ari da egoera:
|
|
EH Bildu udal taldeak prentsaurrekoa eskaini zuen irailaren erdialdean, eta zehaztu zuten" industriari eman beharreko bultzada murriztu" egingo da aldaketaren ondorioz eta, horrez gain, herriari" kalteak sortuko" dizkiola iritzi zioten. Udalak aldaketaren
|
berri
eman zuenean, Xabier Txurruka alkateak zehaztu zuen proposatutako aldaketak baimenduko zuela ezartzea, besteak beste," elikadura dendak, supermerkatuak edo bestelako merkataritza establezimenduak," baina ez litzateke inola ere aukerarik egongo merkataritza gune bat sortzeko, gure udalerriaren inguruan kilometro gutxi batzuetara ezagutzen ditugunak bezalakoa".
|
|
Kulturarekin konpromisoa" indartzeko" borondatea agertu du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, lanen
|
berri
ematearekin batera. " Azken urte eta erdian udalak mota guztietako kultur jarduerak antolatu ditu publiko guztientzat, Modelo Areto eraberrituan.
|
|
Bere berezitasunetako bat da teknikarekin ahalmen poetikoa sortzea, eta horrela benetakoa dena agertaraztea. Nolabait esateko, nonbait ezkutatuta zegoenaren
|
berri
ematen du presentziatik abiatuta, eta, horrez gain, keinu horretan ezagutza bat ateratzen du, inguruaren ezagutza kritikoa, begirada aberasteko trebetasunetik. Belaunaldi oso baten itxaropenak eta porrotak, desioak eta etsipenak uztartzen dituzte bere argazkiek, pertsonen eguneroko pertsonala bailitzan. Dosi txikitan, apurka apurka, abesti single batek ere bere sakonean istorio zabala duelako.
|
|
Horren
|
berri
eman zaio Zarauzko Udaltzaingoari, gorpu horiek erraustera eramateko biltzeko eskatuz.
|
|
2018 amaieratik itxita egon da Errotaberri eta Aritzbatalde auzoa lotzen dituen bidea obretan aritu direlako, eta gaur goizean inauguratu dute pasabide berritua. Prentsaurrekoa eskaini dute Frantseskua zubian bertan azpiegituraren
|
berri
emateko Xabier Txurruka Zarauzko alkateak, Javier Zarraonaindia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak eta Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak. Txurrukak hartu du hitza lehenik, eta azaldu du azpiegitura berriak «berebiziko garrantzia» izango duela bere ustez «Errotaberrik martxa hartzen duenean». Bi noranzoetan dago zabalduta bide berria eta, hirigunearen barruan kokatzen denez, 30 kilometro orduko zirkulazio muga ezarri dute.
|
|
Ostegunean baino positibo gutxiago atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian, baina koronabirusaren positibotasun tasak oso altua izaten jarraitzen du lau lurraldeetan. 1.403 positiboren
|
berri
eman dute Osakidetzak eta Osasunbideak gaur argitaratu dituzten txostenetan –duela astebete baino 400dik gora gehiago–, eta 1.445 positibo zenbatu zituzten atzoko txostenetan. 13.642 PCR eta antigeno proba egin zituen atzo Osakidetzak (bezperan baino gehiago), eta 3.313 Osasunbideak (bezperan baino gutxiago), eta positibotasun tasak behera egin du zertxobait, baina %8tik gorakoa da hala ere.
|
2022
|
|
Orain, udal baliabide bat izatera igaro den honetan, hurrengo agintaldira begira herriarentzat" proiektu indartsuenetako bat" izan lukeela iritzi dio Zarauzko EH Bilduk, eta, horretarako, talde eragile bat eratu du koalizioak, azpiegituraren izaera eta erabilpena aztertu, landu eta oinarriak zehazteko. Egindako lanketaren emaitzari Santa Klara Kultur Faktoria izena jarri diote, eta aurreproiektuaren dokumentuaren
|
berri
eman zuten asteartean, koalizioak Santa Marina kalean duen egoitzan.
|
|
DJ Mario Azurza lehenik, Leok' k ondoren eta, azkenik, 20:00etan, AlligAitor' s. Kontzertuak eskaintzeaz gain, elkartearen nondik norakoen
|
berri
emango dute ekitaldian bertan, eta parte hartzeko interesa duten herritarrek egunean bertan izena emateko aukera edukiko dute.
|
|
Kalerki jaialdiko lehenengo emanaldiak eskaini dituzte eta asteburuan Txaparrotan nahiz Halterofiliako Zarautz Saria kirol hitzorduak izango dira Zarautzen. Irune Urbieta Kultura zinegotziak eta Leire Arana Kirol zinegotzi eta Turismoko jarduneko zinegotziak hurrengo bi hilabeteetan izango diren ekitaldien
|
berri
eman dute.Ez dira faltako ohiko kultur hitzorduak. Ostegunetako Antzerkia Familian programako saioak, Villa Manuelako frontoian; uztailaren erdian egiten den Adarretatik musika jaialdia; eta abuztuko Udako Musikaldia, aurten Santa Klarara lekualdatuko dute, eta ostiraletan izango dira kontzertuak.Hainbat kirol ekitaldi izango dira astez aste, baita auzotako jaiak ere:
|
|
Dozenaka udalek –tartean Zarauzkoak– eta hainbat garapen agentziak egin dute bat kanpainarekin, iaz bezala. Kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren
|
berri
eman nahi du herritarren artean. " Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara da", nabarmendu du Uemak.
|
|
Bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu, eta horiek erabilgarri izango dira datozen egunetan: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, zerbitzuen sektoreko eragileei kanpainaren
|
berri
emateko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste.
|
|
Era berean, kanpainaren
|
berri
emateko spota ere prestatu du Uemak, bisitariek taberna eta jatetxeetan aurkituko duten mahai gainekoaren osagarri:
|
|
Hiribusek eskainiko dute aurrerantzean informazioa, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte elkartearen egoitza eta doako zerbitzuen
|
berri
emateko helburuarekin. Minbiziaren Aurka Gipuzkoa eta Udala elkarlanean aritu dira proiektuan.
|
|
Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboa jarri dute herrian, datozen hilabeteetan minbizia dutenek nahiz euren senideek elkartea ezagutzeko eta bertan lan egiten duten profesionalen eskutik informazioa jasotzeko. Hiribusek eskainiko dute aurreratzean informazio hau, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte elkartearen egoitzen eta doako zerbitzuen
|
berri
emateko helburuarekin. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan eta Udala elkarlanean aritu dira proiektu honetan.
|
|
Udaletxeko plazan egongo gara martxoaren 8an mobilizatzeko arrazoiak jendeari azaltzeko eta gure kontzentrazioaren
|
berri
emateko. Kaleak jendearekin aurrez aurreko lana egiteko aukera ematen du, eta hori oso positiboa da.
|
|
Alderdi barruko beste hainbat kide ere tankerako ebazpenen esperoan daude. Goenagaren iritziz, «normaltasunez» hartu litzateke alderdi barruan eztabaidak egotea, eta «debate politikoen» bidez ebatzi lirateke, «era demokratikoan eta garantistan». EAren barruan dauden bi ikuspegien
|
berri
eman du zarauztarrak. Haren arabera, batzuk «eroso» sentitzen dira EH Bildu hartzen ari den bidearekin.
|
2023
|
|
Zarauzko Bilgune Feministak azaroaren 30eko greba orokor feminista dela-eta prestatu duten egitarauaren
|
berri
eman dute sare sozialetan. Lau izango dira herrian aurrera eramango dituzten ekintza nagusiak:
|
|
Gaurko ekitaldiaren bukaeran, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dituzte programan parte hartu duten enpresetako hiruk. Zulagailuak egiten dituen Azkoitiko Erlo Group enpresak merkatu berrietara egokitzeko gauzatu duen proiektua aurkeztu du, eta Zumaiako Siliconas Silam enpresak bere produkzio sistema hobetzeko egin duen lanaren
|
berri
eman du. Horiez gainera, Zaldibiako (Gipuzkoa) Euskaber kooperatibak kontsumitzaileen perfila aztertzeko proiektua landu du.
|
|
1.000 parte hartzailetik gora izan ditu udalak gazteen parte hartzea sustatu eta Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko Helburuen
|
berri
ematea xede duen ekimenak.
|