Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2001
‎makur bakarra, hutsaren hurrengoa, hiztuna ni izatetik letorke. Gaia berez hain limuria izateaz gainera, bai baitut halako susmo bat badela bazterretan, ugarixko agian, begi zorrotzez eta bekozko ilunez begira daukadanik, noiz laprast egingo ote dudan. Azterketa librearen izarrak bildu omen gaitu, ordea, bertatik eta urrutitik, Deiaren inguruan, eta horrexek lasaitzen dit barrena.
2003
‎Umerezen ustez, baserritarrak besteak baino errazago libratzen dira haragikeriaren tentaldietatik. Izan ere, berez hain da gogorra nekazarien lana, ez baitute barau eta azoteen beharrik. Nahikoa dute gorputza era zakarrean tratatu, janari, edari edo atseden askorik eman gabe?, eta, zer esanik ez, emaztea ez den beste emakume guztiengandik aski urrunduta.
2005
‎Azterketa azterketak, bestelako azterketa mota hau... lana pilatuko zaie gure ume eta gazteei. Aste Santu inguru horrek, berez hain aspergarria" hila" zehazkiago izanik, tentazio bihurtu behar luke balizko data aldaketa baterako.
2008
‎Elementu horiek bakarka eta bakarturik begiz jotzen hasten baldin bagara, izan ere, nekez hautemango genuke haien arteko elkarreraginaren zer nolakoa. Horretaz gainera, era horretan jokatuta, berez hain aldakorra eta ñabarra den, identitate, kontzeptua nekez definituko genuke bere konplexutasun guztian.
‎Holako gauza txipi batzuk, baina eman dezagun, ez dut uste berez hain gaizki dagoenik gure euskalkia alde horretatik, ez du sufritzen euskara batuaren aldetik, sufritzen du frantsesaren aldetik. Zahar gehienek hitz egiten dute Zuberoan, beharba da 50 urtez goitiko jende gehienek, baina handik behera %20ra iristen da eta umetan gutxiago %10, eta orduan badago problema.
‎Agiri denez, grezierazko o????, latinezko nemo> eta gaztelaniazko nadie> izenordainen artean kidetasun handia dago, bai esanguran eta bai erabileran ere. Espainierazko itzulpen hori urte askotako tradizioaz horrela finkatua da, baina jendeak, jada horretara ohiturik dagoelako, horri erabat berezko eta normal iritzi arren, hasieran behintzat itzultzaileari behintzat zer pentsa eman zion, ez baita, berez hain, normala?, laster ikusiko dugunez.
2009
‎Orduan, baina, esker oneko agertu beharrean, Gabinok modu txarrean begiratu zion aitari, mutil hura, berez hain ona zirudiena, aita ere gorrotatzeko gai ote zen, bada??, segundo bakar bat ere iraun ez zuèn begiraldian, aitak botatako esaldia Gabinok beste modu batean ulertu balu bezala: –Ez badu nahi, utz ezazue, mila aldiz hobe baita ezertxo ere ez egitea marrazkitxo axaleko horiek egitea baino!?; marrazkigintzaren ihesbiderik ezean, baina, marrazkia baitzen Gabinok aurkitu zuèn leihoa, nondik bere beldurrak eta bere ezintasunak kanporatzen baitzituen, bere orekari eusten laguntzen ziòn ariketa paregabean?, barruan pilatzen zitzaizkion pentsamendu eta sentimendu ezkorrak, handik edo hemendik lehertzen zitzaizkionak, halabeharrez, orduz kanpoko orduetan eta lekuz kanpoko lekuetan; egun batean, esaterako, izeba Ernestinari berari eman zion erantzun zakarra:
‎Orduan, baina, esker oneko agertu beharrean, Gabinok modu txarrean begiratu zion aitari –mutil hura, berez hain ona zirudiena, aita ere gorrotatzeko gai ote zen, bada? –, segundo bakar bat ere iraun ez zuèn begiraldian, aitak botatako esaldia Gabinok beste modu batean ulertu balu bezala: " Ez badu nahi, utz ezazue, mila aldiz hobe baita ezertxo ere ez egitea marrazkitxo axaleko horiek egitea baino!"; marrazkigintzaren ihesbiderik ezean, baina –marrazkia baitzen Gabinok aurkitu zuèn leihoa, nondik bere beldurrak eta bere ezintasunak kanporatzen baitzituen, bere orekari eusten laguntzen ziòn ariketa paregabean–, barruan pilatzen zitzaizkion pentsamendu eta sentimendu ezkorrak, handik edo hemendik lehertzen zitzaizkionak, halabeharrez, orduz kanpoko orduetan eta lekuz kanpoko lekuetan; egun batean, esaterako, izeba Ernestinari berari eman zion erantzun zakarra:
2012
‎Yahoo haiek kumeak izan zituztela, eta denbora laburrean haien ondorengoak nazio osoa inbaditu eta hondatzeko beste ugaldu zirela. Gaitz hartatik libratzeko, houyhnhnmek harrapaketa orokorra egin zutela, eta azkenean talde osoa inguratu; eta zaharrenak suntsituz, houyhnhnm bakoitzak bi gazte gorde zituela tegian, eta berez hain basatia den animalia batekin lor litekeen neurriraino hezi zituela, lorreta eta garraiorako erabiliz. Zirudienez, egia hutsa zela tradizio hau, eta izaki haiek ezin zirela ylnhniamshy (jatorriz bertakoak) izan, houyhnhnmek eta gainerako animalia guztiek zieten gorroto biziagatik; zeren eta gorroto hau, aski merezia bazuten ere beren izaera maltzurrarengatik, sekula ez zela hain goren mailara iritsiko jatorriz bertakoak izan balira, edo aspaldi suntsituko zituztela bestela.
‎Soinean zeuzkanak ere berriak ziren baina ez haiek bezain ederrak; hori bai, zabalagoak ziren eta erosoago zituen oinetan, askoz erosoago. Nolanahi ere, berez hain ederrak ez izanagatik, presondegian ikusten ziren oinetakoak kontuan hartuta, presokideenak zein zaindarienak?, Galoren oin minberatuetakoak ziren hango ikusgarrienak. Ez zuen minutu askorik behar izan Hanka motzak horretaz konturatzeko.
‎Egia, orduan, ez da berez hain errazki eta zuzenki antzemateko modukoa. Ez dago etxolen distortsiorik gabeko kanpo antolabidea den bezalakoa erakusteko erarik.
‎Hemen berdin dio bere aurreikuspen orakularra dagoeneko oker suertatu bada (zer espero zuen bada gazte ero horiengandik!). Harritzekoa izan, paradoxala badirudi ere, ez baita Zulaikaren ikuspegi inozentea, Ariznabarretaren ikuspuntu berez hain onartu eta itxuraz hain gardena baizik:
2013
‎Uharte honetan bizi ziren beste gizonak, indio hauetako askok esanda jakin genuenez, burusoilak ziren denak; eta, horrenbestez, munstrokeriak amaitu ziren. ...ko nahitaez pasatu beharreko ibai batean zeudela denak esan baitziguten indioek, eta uharteraino bost eguneko bidea baino ez baitzegoen, hau da, hogeita bost edo hogeita hamar legoa; baina, are handiagoa izanda ere gauza horiei guztiei buruzko zalantza, aurkituz gero Jaungoikoaren gorazarrerako eta errege gure jaunaren mesederako izango zirela pentsatu nuen, eta ez nituela isildu behar, zeren eta, berez hain arraroak edo sekula ikusi gabeak izan arren, Jaungoikoak munduan egiten dituen mirariak aintzat hartzen dituenak erraz sinets dezake, Jaungoikoak egin ahal dituenez, egin egin dituela agian". 83
2016
‎Giovanni Giolitti bizitza politikotik erretiratu zen, Piamonteko bere lurretan babestuz; Benedetto Croce bere bihotzeko filosofia eta literatur ikerlanetara itzuli zen. Baina bazegoen askoz ordain gogorragoa hartu zuenik, berez hain errudun izan ez arren, edo, hobeto esanda, guztiz errugabe izanik. Amendola eta Gobetti makilka hil zituzten; Filippo Turati atzerrian hil zen, urte gutxi lehenago bere emazte Anna gaixoa lurperatuta utzi zuen Milan hartatik urrun; Antonio Gramscik aberriko kartzeletarako bidea hartu behar izan zuen (aurreko urtean hil zen, kartzelan:
‎Izaki organiko oro berez hain progresio handian gehitzen denez gero, suntsituak izan ezean, bikote bat bakarraren ondorengoek mundua zeharo estalduko luketela dioen arauak ez du salbuespenik. Astiro ugaltzen den gizakia bera ere, kopuruz bikoiztu egin da munduan hogeita bost urtetan, eta proportzio honetan mila urte baino gutxiagoren buruan haren ondorengoek ez lukete, hitzez hitz, tente egoteko ere lekurik izanen.26
‎Makur gaitzak jadanik eginak eta ez jakin noraino joanen diren gauzak. Ekologiaren aldetik ere desmasia harrigarriak, berez hain ederra den lurralde hortan bere pentze, erreka, ibai eta ur metarekin. Nahiz hemendik urrun gertatzen diren hoiek oro, bost pentsaketa edo gogoeta iturri izaten ahal da hor.
2018
‎Ni, neure eguneroko bizitzan, ez naiz perfektua, eta adibidez hemen mahai gainean dauzkagun katilu eta zapi eta gauza guztiak sukaldera eraman nahi banitu, hasiko nintzateke denak batera hartu nahian eta zaildu egingo nuke berez hain erraza den zerbait; orduan, clowna ezagutuko ez banu, frustrazioa sortuko lidake dena batera garraiatu nahi eta ezin horrek, eta orain, berriz, barregura sartzen zait.
‎Baina, Boris Groys filosofo eta arte kritikariak ondo dioen bezala, erabiltzaileak ezin du Googlek erakusten ez dion beste ezer ikusi, eta beraz, bilaketa horretan agertzen dena besterik ez da gatazka. ...ru eta arau batzuen arabera definitzen den, munduari galderak egiteko dugun modu nagusi honekin, Googlerekin alegia, gatazka hitz solte bat da, hitzen lainoan dabilen beste milioika hitzetarik bat, eta hizkuntza (lengoaia) hitzetan desegin duenez, ez dago esanahi artikulatu bati edo gehiagori lotua, ez da azaltzen bere erdoka semantikoa, ez dago diskurtso baten baitan sartuta, hor dabil, airea da, berez hain astuna dena: gatazka.
2019
‎Kontziliotik hona, abuztuaren 11an ospatzen da bere eguna; lehenago 12an. Atzoko eklipseak bota dit, berez hain argi eta Klara dena biharamunera. Bere izena bezain argia, eklipserik gabea, klaridade garbiena ukan zuen herriko erdi txoro oihal saltzaile Frantzisko eroxka harengan, aparteko klaridaderen bat bazegoela ohartzeko.
2020
‎Bestela, pentsa: nola biziko ginateke berez hain emankorra eta aberatsa den Lur planeta hondakinez beteko bagenu. Oso nekez.
‎Jendeak beldurtzen hasiak dira, behar baino gehiago; eri kopurua ez da jausten, eta segitzen du igotzen. Hil kopuru ofiziala ez da berez hain handia, eri guztien kopuruarekin alderatuta, baina ez da erraza jakitea zenbat diren benetako zenbakiak. Batzuk eri dira, eta ez dute sintomarik, eta horiek ez dira zenbatuak.
2021
‎Oso kursi geratuko zait agian, baina ematen du teoriek, hitz handiek eta irakurketa sakonek eragiten duten distantzia hori murrizteko lana duela biharamunean kulturak (lehen aipatu dudan horrek). Minimoen( berez hain minimo ez diren) politika baztertzeak indar sektarioaz borrokatzea besterik ez dakar.
‎Beraz, biok baditugu motibo franko, bai elkar ulertzeko, baina elkarri esplikaziorik ez eskatzeko. Zorionez, eta bi egun erabat latz igaro eta gero, amodioaren gorabeherak berez hain latzak dira eta, Sergy nirekin haserretuta dagoenean ikaragarri gaizki pasatzen baitut, heldu bada bakeak egiteko momentua nire gurasoen etxeko balkoian bertan, txikitako itsaso zabalera begi begira, orduko piano notak berriro gogora ekarri nahian, atzetik besarkatzen nauela, lepondoa musukatzen didala, hain premiazkoa nuen aholkua emanez. Batez ere nik neuk gogoan nuenarekin bat egin duelako, asmoa behintzat ez dela kapritxo hutsa adieraziz, ez dela nire harrokeriarengatik bakarrik ditxosozko domina hori onartzen dudanik.
‎Eta nik ez nuen besterik espero hain gaztea eta itxuraz behintzat apurtxo bat konbentzionala ere ematen duen neska batengandik, hau da, gaur egungo edozein gazte arruntengandik, eta guztiz gain ere kanpotik etorritako batengandik, Laura hemen jaio, baina oso haurra zen bere familia Madril aldera bizitzera alde egin zuenean, hots, ez duela nekez, eta zorionez, Euskal Herriko sasoirik gatazkatsuenak ezagutzeko edota hemen bizi izandako bipolarizazio nazkagarriaz blai egiteko paradarik izan. Bestalde, horixe da ere harekin hain gustura egoteko beste oinarrizko motibo bat; politika, berez hain gauza arbuiagarria, saihesgarria izanda, ez dela inola ere gure artekoan oztopo edo auzi-biderik izango.
2022
‎Egunero ikusten ditugu irudi latzagoak, erdiragarriagoak, baina duela hamar bat egun, astegun buruzuri batez eguerdi partean, Gipuzkoako errepide batean ikusi nuena, berez hain tragikoa edo dramatikoa ez izanagatik ere, aparteko indarrez geratu zait iltzatua burmuinean.
‎Amesten dut gaztaina eltzekaria zerbitzatzea. Baina ez da batere aise berez hain ona eta barneratua den plato bat gastronomikoki zerbitzatzea.
2023
‎Ez dabil hain lasai, aldiz, Xalbaten herriko hilerrian, aterkia eskuan, langarra euri erauntsi bihurturik, ezagunak zaizkion abizenen artetik, jendearen etxeko sukaldera baino barnago baimenik gabe sartzen ari delako inpresioarekin, Vermandois deituraren bila, marmolezko, granitozko edo harri zurizko hilobietan. Espero zuen aise kausituko zuela haren hobia, beste guztiak baino handiagoa eta distiragarriagoa izanen zelakoan, baina oinetakoak eta galtzerdiak blaitu arte kosta zaio aurkitzea, berez hain handia ez den hilerrian. Hilobi xume bat, gris iluna, gainean lorerik eta plakarik gabea, goroldioak estalia; han dago zizelkaturik Théodore Vermandoisen izena, 1905eko urriaren 26an sortua eta 2001eko martxoaren 27an hila.
‎Atxilotuen arropak, garbi daudenean ere, lohitu egiten dira jantzitegi intsektuz betean. Zomorro nazkagarrien barreiaketa hau, pertsona libreentzat ere berez hain okaztagarria, kartzelandre errukarrientzat benetako sufrikarioa bihurtzen da, ihesbiderik ez zigortuentzat.
‎Lukreziori lur ematen dio Virgiliok. Artzainen bizitza, badakigu, ez da berez hain ederra, hain lurrintsua; lurrinetik baino gehiago du kiratsetik une askotan, nahiz eta onartu beharra dagoen mendietako airearen lurrinak ez duela parerik. Egingo nuke gutxi direla Virgiliok adierazten duen mistika lirikoa esperimentatzen duten artzainak; Xalbador eta oso bakanak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia