Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 76

2000
‎Jakin bedi, abertzaletasunak berez ez duela eramaten herri bat bere burujabetzaren alde borrokatzera, inperialista erako beste aberri batek horretara behartzen ez badu.
2003
‎Bizkitartean, Platonek egin lehen ohar hura dukegu oraindik baliagarriena, hots, soinu batek berez ez duela adierazpen berezirik, non ez dion gizarte jakin batek adierazpen hori berari eratxikitzen.
2004
‎Horrelakoak esatea gauza ederra da, pozgarria, pozarren egoteko ziorik eta arrazoirik dagoenean. Baina nahikundearen gurariak berez ez du ahalmenik gogo hutsaren eraginez herri honetako belaunaldiak elebidun orekatu edo hiru eleren jabe bihurtzeko. Egiatan diot, asmorik zintzoenaz:
‎Espainiarren eta frantsesen esentzialismo kritikatu hori berez ez da totalitarismoaren estrategia nazionala baizik: hots, mendeko dituzten herri nortasun berezien suntsipena eta beraien nazio identitatearen ezarpena.
‎menderakuntzaren ondorioz erdaldundutako euskal herri hau ez da berriz euskal herri izango harik eta horretarako independentzia maila askirik lortu ezean. Borroka ideologikoari darion atxikimendua berez ez da nahikoa, hori gizarte bizitzan txertatzeko botere maila ahaltsuaren eskurik gabe. Orobat, bigarren hau ere ez litzateke aski izango, huts hutsik, hizkuntzarekiko jarrera irmorik ezean.
2005
‎–Et et et! Armak ez ditun berez ez onak eta ez txarrak: onak badira, gure esku daudelako dun,, kausaren?
2007
‎nahi dena esango da arraza asiarraz, hori bat bakarra da nonbait!?, baina artea, filosofia, zientzia, erlijioa, politika, Europak Asiari zor dizkio). Esan gura da, Estatu teokratikoa eta Volksgeist jainkozkoa berez ez direla Erromaren asmaketak izan, nahi bada Egiptoko edo Mesopotamiakoak baizik, baina Europako Estatuek Erromatik ikasi dituzte. (Historian atzera joanda, zalantzarik gabe monoteismoa bera, erlijiosoa?
‎baina tradizio honetan etorri dira, kultura honetan, eta errealitate hau aurresuposatzen dute artean, literaturan, teoria politikoan, mendebaleko heziketa guztian. Hortaz, berez ez da espezifikoki erromatarra, baina espezifikoki erromatarra mendebaleak oro har tradizio hori jarauntsi duen modua da.
‎Arima germaniarrarentzat Wotan dena, arima indiarrarentzat Buda da, grekoarentzat Zeus, etab., eta guztietan arazoa berdina da. Gaur egun gizakiak berez ez du izaki jainkozko haren argikusmen zuzenekorik (antroposofiaren egitekoa da argikusmen hori berrirabazten irakastea),, aingeru, en modura soilik sumatzen ditu bere jainkoak/ izpirituak. Era bertsuan, herri bakoitzaren ariman kanporatu eta zermugatu dena Izpiritu edo Gogo unibertsalaren alderdi bat da:
2008
‎beste modu batera esanda, nazio lurraldea gertakari eta izaki historikoa den heinean, eraiki egiten dela identitate funtzio horretarako. Edo naziotasunaren konstelazioan txertatu ezean, berez ez dagoela lurralde nazionalaren leialtasun lokarririk.
2009
‎Soinuak entzutea berez ez baita txarra, memoriak egiten digu kalte baina. Memoriak esaten digu zein soinurekin hasi behar dugun korrika, zein hots den beldurtzekoa eta zein zaratarekin larritu behar dugun.
‎–Ez, jauna. Horrek berez ez du inor handi egiten. Hala ere, ikustera joan behar zenuke. Du Guastek?.
‎Masailekoa berez ez da oso eragingarria, horrexegatik debekatuko zuten ziur aski: irakaslea edo gurasoak barregarri uzten ditu, beren desoreka agerian uzten baitu, urduritasuna eta gontzetarik jalgi izana.
2010
‎lehenengo aukeran, ihes egingo dizute, beren burua desertoretzat jota. Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme, ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada??, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
‎Hilaren 16an goizez batzartu zirenean, berri txarrak berriro. Henri Dunant Zentroko kideek jakinarazi zuten Madrildik PSOEren kexa ofiziala jaso zutela, Egigurenek bezperan emandako azalpenei Zentroak eman zien erabilpena zela eta; azalpen haiek berez ez zeukaten izaera eman zietela idatzira pasa zituztenean, edukiak desitxuratu egin zituztela gainera, eta horrela ezker abertzalearen posizioa indartu zutela. Eta eztabaida lehengora itzuli zen.
‎lehenengo aukeran, ihes egingo dizute, beren burua desertoretzat jota. Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme —ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada? —, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
2011
‎Esan nahi dut antzerkia nire araberakoago bihurtu zela. Gainera, uste dut berez ez zitzaidala gaizki iruditzen jarrera hura, arrazoi zuen, pantaila zoragarria da, eta bafleak. Hori batez ere?.
‎Elisaren nahia ez da pisuzkoa, bera hilik dago, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ez dakit noiz arte jarraituko nukeen nire letaniarekin, Elisa haserretuko nuke bizi balitz, beharbada konbentzi nazakezu liburua argitaratzeaz baina berez ez nuke egin behar, Elisari hala aginduta ere, nik ez dut bizitzan hainbeste sinesten, itsutzen nauena izan arren, ziur nago pasibo mantentzea dela egin dezakedan justizia ekintza bakarra, baina agian Elisa da arrazoi duena, nork daki, nahiz nik ez diodan sinesten.
‎Esan beharrik ez dago, horrelakoetan, herri mintzaira baztertuaren estatus soziolinguistiko makurretik datozkiola halako hiztunari burutazio autosuntsigarri horiek. Ezintasunean abaildurik, ez litzateke batere harritzekoa izango gertatzen zaion zoritxar guztiaren zergatiak ama hizkuntzaz berea duen mintzaira zokoratuari egoztea hiztunak. Hizkuntzak, hala ere, guk dakigula, berez ez dira zorrotzago edo kamutsago, egokiago edo aldrebesago, dagokien eginkizuna egokierarik doituenean hezurmamitzeko. Beti dago linguistikoa ez den botere arrazoi bat hizkuntza bat adierazpide gaitua izateko edo ez izateko.
2012
‎–Drogak hartu zituzten, hori berez ez da delitua; eurak ez dira gameluak, ez dira trafikanteak, abokatua Pablori ari zitzaion; Itziar erne zegoen?. Drogek haien izaera aldatu zuten.
‎Horregatik gustatzen zait errukia energia moduan, errukiak berez ez duelako beste inongo iturririk. Gogo aske bat da, gauzak begiratzeko, inongo eraginik gabe eta, garrantzitsuena, ezer inposatu beharrik gabe.
‎Ezin diozu uko egin sexuari apaiz zeken batek itsusia dela eta gaizki dagoela esan dizulako. Sexuak berez ez du zerikusirik ongiarekin edo gaizkiarekin. Naturala da, berezkoa, beste barik.
2013
‎«Karretea autobusez Irunera bidaltzen zuen, eta han Egin eko norbaitek jaso eta egunkarira eramaten zuen», azaldu du Begok. «Esan izan da aita kazetaria zela, baina berez ez zen horrela. Hori bai, leku guztietara bere argazki kameratxoarekin joaten zen; oso gustuko zuen hori», kontatu du Karmen Galdeanok.
2014
‎fenomeno politikoa da, artifiziala; haren mugek ez dute zerikusirik nazioaren naturalarekin, nazio heinean, eta ez lurraldearenarekin, lurralde heinean976 Estatuak mugetan eduki lezakeena, puntu, naturalki? estrategikoak da, bere esku edukitzea interesatzen zaizkionak defentsa errazerako edo eraso efikazerako(, il y a des points stratégiques, il n, y a pas de frontières naturelles?) 977; alegia, frontera militarki egokiak, berez ez direnak armadak edukizea baino naturalagoak. Muga naturalen teoria Frantziaren anbizioena baino ez da, mozorrotuta, salatzen du Proudhonek.
‎Nazionalitateen printzipioa, dio? berez ez da herri guztien askatasunaren eta burujabetasunaren printzipioa besterik. Frantsesek, bada, beren printzipioak hala agintzen die eta, Austriaren aurkako borrokan milandarrei eta veneziarrei laguntzen die, eta hungariarrei eta bohemiarrei (Inperio Austriarreko ez aleman guztiei, hitz batean); eta Turkiaren aurka, eslabiarrei, grekoei, etab., askatasunagatik borrokatzen diren jendaki guztiei1360 Zer da nazionalitateen printzipio hori?
‎Horren korolarioa da Euskal Herria ezin nazio izatea. Euskal Herria berez ez da gauza naturaltasun hutsetik burua goititzeko (naturaltasun hutsean abereak bizi dira). Naturaren petik historiara Gaztelaren patuari atxikiz atera zen (patu batasuna).
‎Substantzialki proiektu jakobino hau ez da Richelieu eta absolutismoaren jarraipena eta bururapena besterik, Akademia sortu zuenean: Frantziari berez ez zeukan, hizkuntza nazionala, ematea.
‎txinatarrak, kusitak, kamitak, hots, historiako lehen zibilizazio handietako herriak. Hauek berez ez dira hain arras ezgaiak kulturarako. Aitzitik, zibilizazioa historian hasi, beraiekin hasi dela esan behar da; beraz, gaur ere zibiliza litezkeenak dira, printzipioz.
2015
‎Neska gaztearen barne eztabaida sumatu zuen. Bazekien berez ez zuela ertzain haren galderei erantzuteko beharrizan legalik. Baina, ziurrenik, jakitun izango zen halaber, hilketari buruzko datuak argitzen ez laguntzeak susmagarritzat azalduko lukeela.
‎Maitasunak milaka forma zeuzkan. Posible zen zenbait maitalek dohaina izatea gauzen osagaiak hautatu eta bata besteari eransteko, eta hala, osagai haiei berez ez zuten osotasun bat emanez, eszena edo jende talde bat, orain denak joanak eta aparte, zer trinko bat bihurtu, hartan pentsatu eta hura maitatu.
‎Izendapen horri ohore eginez bezala, automobila erosi zuen halako batean, ez nolanahikoa gainera, Dodge Dart handi bat baizik. Hori berez ez litzateke harritzeko kontua, gidatzeko baimena izan balu noski, eta irabazpideren bat izan balu. Berak karnetik ez, eta txofertza egiten zion batekin ibiltzen omen zen hara eta hona.
‎Hura ekintza sinple bat zen izan ere, ez zen banku bat lapurtzea. Ez nion berez ez zuen garrantzirik eman behar. Ni baino lasaiago egongo ziren, seguruena ere, auto barrukoak.
‎Hori ere narratiba zaharkitua delakoan nago: teknologia berez ez da ona edo txarra, dena erabileraren menpe dago, dio neutraltasunaren ipuinak. Adierazpen mota horiek beti iruditu zaizkit iruzurtiak, gehienbat teknologia militarrean pentsatzen dudanean; bere aurrekontuei eta aplikazioei erreparatzen badiegu, txantxarik ez!
‎Badago hitzez soilik osatuta dagoen obra literario bat egokitzea benetan? Ze kontua ez da argumentua irudietara eramatea, argumentua berez ez baita literatur obra. Literatur obra zerbait gehiago da, formalki oso mugatua den zerbait, estilo baten lurrinak bildua, hitzez eraikia.
‎Neuk ere ez dakit oso argi zer dela eta hasi naizen idazten. Batez ere, ez dakit zertarako, eta okerrago dena, ez dakit norentzat hartu dudan berez ez dagokidan lan nekez ikaragarri hau. Ez dakit neure buruarentzat ari ote naizen, balizko irakurle urrunen baten itxaropenean idazten dudan, edo epaile jaunarentzat hasi ote naizen behar ezezagun eta estreinako honetan.
‎Arratsalde hartan Rita ezagutu nuenetik, anartean benetan bizitzen hasi gabekoa nintzela iruditzen zitzaidan. Ez dakit argi nola adierazi, berez ez baitzen ezer handirik gertatu parke hartan: mataza bat harilkatu, ez genuen besterik egin, baina hura baino lehenago bizi izandakoaren oroitzapen guztiak kolorgeak begitantzen zitzaizkidan, behe laino itsu batek estali izan balitu bezala nire iraganaren zantzuak, edo nik ezagututako guztiak, neure lekuan, beste batek bizi izan balitu legez.
‎Elkar ikusten, entzuten, ulertzen, hiltzen badugu, elkar hil ahal izateko, mundu berean egon behar aurretik?, mundua sortukeran Jainkoak gutako bakoitzaren pertzepzio segida berez autista, besteenarekin harmonizatu zuelako da. Baina berez ez dugu harremanik besteekin, munduarekin: espiritu automatak gara, Jainko onak era posible guztien artean hoberenean harmonizatuak.
2016
‎Denok dakigu liburu bat bigarren aldiz irakurtzean erabat ezberdin agertzen zaigula, eta ez liburua aldatu delako, gu ezberdinak garelako baizik. Baina liburua, Ding an sich, berez ez dagoenez, denontzako ezberdina delako, liburua bera ere aldatu da. Demagun beraz liburu bat berriro irakurtzeko bost urteko epea hartzen dugula, eta liburu batek, bataz beste, hilabete bat eskatzen duela irakurtzeko.
‎bezpera goizaldean abiatu da Estatu Batuetako hiriren bateko aireportutik, eta orain iluntzea da, beraz, 38 bat ordu ordulariaren arabera; Atlantikoa zeharkatuz eguzkiari jan dizkion seiak kontatuz gero, 32 ordu erreal eta egiazko. Egia da halaber flashback luze eta zabalak egin ditugula, Alsinaren irudimenaren hegalez Begoñaren abentura eta Alsina itsasontziaren epopeia kontatzeko, baina, nolanahi ere, denbora mantso samar doala onartu behar; hori ez da berez ez txarra ez ona: istorio bakoitzak izaten du bere erritmoa, bere, tempoa?, hitz tekniko bat erabiliz.
‎–Oraingo esparruaren araberako prozesu bat eginez gero, nola egiten duzun, esparrua indartu dezakezu. Orain arte, tentsio handia egon da hor, eta egongo da, baina tentsioa egotea berez ez da txarra?.
‎Baina onartzen du ez dagoela datu hori berresten duen dokumenturik. «Hau berez ez zen kartzela bat, hau koba bat baino ez zen, baina herrian ez zegoen inor preso hartzeko beste lekurik eta hemen eduki zuten». Diru biltzaile aritzen zen idazlea, eta, herritarrek diotenez, behar ez zuen diru bat biltzen saiatzeagatik eta herriko neska bat lausengatzeagatik hartu zuten atxilo.
‎Zein da esaldi horren mezu ezkutua, euskalgintzakooi eman nahi zaiguna? Euskal kultura berez ez dela autonomo, eta, zerbait izatekotan, erakundeei zor diela bizitza. Lotsagarria.
2017
‎Zigor sinbolikoa da, helduen ustetan. Ez da berez min handirik eman digun zigorra; mina ematen du arratsaldero asteartetik hona ordu eta erdiz kristalak garbitzen egon behar izateak; zigorra, berez ez da horrenbestekoa.
‎Rios: . Desarmatzea berez ez da helburu bat, beste urrats garrantzitsu batzuk egiteko bide bat da. Segurtasuna izateko egiten da armagabetzea, jakina, baina gure kasuan oso armategi txikia zen beste leku batzuetako gatazkekin alderatuta.
‎Nazioa berez ez da politikoa, baina politika beti inplikatzen eta konplikatzen duen errealitatea bai. Amazoniako oihanetan bat batean nazio berri bat agertzen bada, tribu txiki bat, adibidez?, harekin nola jokatu deliberatu du Brasilgo Estatuak.
‎Kronometrorik berez ez zuen inork izaten, baina halaxe deitzen genion beti lantegi hari, kirol lehiaketako hitza erabiliz. Asko jota, segundoak kontatzen zituen erlojua izango zuten batzuek:
‎Bost urte behar ditu bizileku baimen iraunkorra lortzeko, eta, tarte horretan urteren batean gauzak gaizki ateraz gero, berriro doa irteera puntura6 Langile izateaz gain, dimentsio gehiago ere baditu pertsonak, baina araudi horrek bigarren mailara alboratzen ditu. Langile atzerritarrak berez ez du eskubiderik familiarekin bizitzeko. Baimena behar du horretarako.
‎Adineko hori etxean geratzea lehenetsi dute familiek, kuota aurrezteko eta pentsiotik bizitzeko. Etxean edukitze hori berez ez da txarra, baina ikusi dugu askotan ez daudela ondo zainduta?.
‎Ez gainera 6.000 euroko zorrarekin bakarrik, atzerapenei dagozkien interesak ere ordaindu behar direlako?. Finantza erakundeak berez ez daude derrigortuta enkantera ateratzen den etxea erostera. –Legez ez, baina ez zaie beste aukerarik geratzen.
‎Horregatik ohartarazten zaigu inon baino bipilen eta zorrotzen aberatsenen eremuan: arrei gizontasuna berez ez datorkien inguru horretan, emeei otzantasun erabatekoaren jolasera jolasteko erregutzen zaie.
‎Ez dakigu zehatz mehatz zeren beldur diren, zer uste duten gertatuko dela arketipo eraiki horiek lehertuz gero: putak herritar arruntak dira, amak ez dira berez ez bihotz onekoak, ez kementsuak, ez maitetsuak, eta gizonak ere berdintsu, hori guztia jendearen, inguruabarren eta une jakinen araberako delako.
‎Jendeak estimu handia zion, eta baita errespetua ere, baina Sua taldekoek horrenbesteko kanpaina egiten zuten haren kontra, gainontzekoen artean ere geroz eta eragin handiagoa zuen haien iritziak. Linda hitz totela izatea berez ez zen txarra, baina askok uste zuten handicapa zela, nolabait. Azken finean, ordezkaria izateak jende aurrean hitz egitea zekarren, eskolako zuzendaritzarekin, guraso kontseiluarekin?
‎Gure legearen arabera, Kongresuak erabakitzen du zer funts erabili programa guzti guztietarako. Presidentea jazarroi hutsa izango da, bai, eta bere jazarroi pulpitutik immigrazio politikez hitz egingo du nahi badu, baina berez ez dauka dolar bakar bat ere horretan gastatzeko. Trumpek iragarri duen politika orok du bere kostua, kostu handia zenbaitetan, eta diru hori zeini eskatu behar?
‎–Ez, berez ez; ikusteagatik hartu dut. Barregarriak benetan!
2018
‎Oso bitxia da Kantek ukatzea pertsona baten jabetza zatitan banatuta dagoela. Ezkontza ez baldin bada, hark dioen bezala, elkar sexualki erabiltzeko kontratu bat baizik (alegia, batak bestearen baitako sexu jabetza edo sexu gaitasuna erabiltzekoa), orduan Kantek berez ez du inolako beharrik pertsonak erabiltzeaz hitz egiteko, eta are gutxiago esateko pertsonak gauzaki gisa erabiltzen direla. Pertsona bat gauzakitzat jo eta haren gaineko eskubidea izatea, jabetza bat balitz bezala, hori esklabo ugazaba batek adinako boterea edukitzea da; baina Kantek deskribatzen duen senarrak ez du halako botererik.
‎ezkontza, izan ere, sexuen arteko harreman sozial bat da, luzera begirakoa, non, senarraren babesaren truke, emazte batek obeditu egiten baitu. Jatorrizko kontratuari buruzko istorio klasikoak irakurrita, galdera pizten da ea nolatan emakumeak beti sartzen diren ezkontza kontratuan, aintzat harturik berez ez daukatela kontratuak egiten dituzten norbanako horien gaitasunik; eta galdera pizten da, halaber, ea zergatik pentsatzen den emakumeek kontratu horretan sartu behar dutela. Lévi Straussen historia aieruzkoari dagokionez, areago da ezinbestekoa galdera hori egitea, zeren emakumeak jabetza huts izateraino apalduta ageri baitira historia horretan, eta, esklaboak bezala, ez baitira ugazaben arteko trukagaiak baizik.
‎Halakoak iragartzeko presioa gero eta handiagoa zen, eta, Jaunaren jaunarentzako hamaboskaria aldizkarian agerturiko gutun sail bati erantzunez, Elkarteak onartu zuen kide izateko aurretiko betekizuna zela «izangaia etxe printzipal bati atxikia izatea». «Nahiz, noski, gaineratzen zuen Elkarteak?, hori berez ez den aski, inolaz ere, betekizun guztien jabe izateko». Argi adierazten zuen, gainera, negozio gizonen edo aberats berrien etxeak ez zituela printzipaltzat jotzen, eta, nire iritzian, pentsamolde zaharkituaren printza horrek ahuldu zuen Elkarteak gure lanbideko estandarrak ezartzeko beretua zuen ezein autoritate.
‎gauza arraroagoak entzuten eta irakurtzen dira hortik zehar. Biekin harremana galdu du, ordea. Destorni Hendaian bizi da, berez ez litzateke zaila izan behar harekin kontaktuan jartzea; Gorka Galizia aldera joan zela kontatu zioten?, baina ez dakit merezi duen, ezta nahi duen ere.
‎Memoria egitea esaten zaiona, eta egunero badago gogoratu beharreko zerbait, berez ez da erabat ahaztua geneukana orainera ekarri, hautsa kendu, une batez gogoratu eta berriro ahanzturaren zulora botatzea besterik. Gauzak arinago hartzera, iraganarekin lotzen gaituena gogora ekartzeko ariketa dela esan genezake, baina horixe, ekartzekoa, hemen ez baitago jada, aspaldi joana baita.
2019
‎Eta amamaren baserrira iritsi eta gero, motxila handi hura bizkarrean, oinez bidaliko genuen atzera bere etxera? Bere etxera ere ez, berez ez baitzeukan ez etxerik, ez nora joanik?
‎Egiazki, hildakoak pilatzen hasten zaizkizunean jabetzen zara beraien hitz eta esamoldeen bidez adierazten ari zarela etengabe: berez ez garela esaten dugunaren jabe ere.
‎Bideoan grabatuta dago agur ekitaldia, eta orain dela urte asko ez dut ikusi, baina gogoratzen dut ikusi ahala gauzak gogoratzeko balio zidala, ordenatzeko. Baina berez ez naiz ondo gogoratzen?.
‎Egiaz, ezin ukatuzkoak dira datu horiek guztiak, baina berez ez dute ezer esan nahi. Gorputza existentziaren bitartez definituz giza ikuspegi bat onartzen dugunez gero, biologia zientzia abstraktu bihurtzen da; datu fisiologikoak (giharretan indar gutxiago izateak) esanahi bat duenean, esanahi hori testuinguru oso baten mende dago;, ahultasuna?
‎lehenbiziko gizonaren saihetsetik aterea da. Jaiotza bera ere ez du izan autonomoa; Jainkoak berez ez du aukeratu emakumea emakumearentzat sortzea, trukean haren adorazioa jasotzeko: gizonarentzat egin du; bakardadetik salbatzeko eman dio Adami, eta senarra hasiera eta bukaera da emakumearentzat; haren osagarria da emakumea, inesentzialaren moldean.
‎Pisuzko arrazoiak dauzkagu gizon hauei begiratzeko, zabarki armatuak Bond, Rambo and Companyren armategiarekin alderatuz gero, eta pisuzko arrazoia da Raimundo Silvarentzat pertsonaia izan daitekeen inor hemen aurkitzea, berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur, Rua do Milagre de Santo Antónioko bere leihoan gelditu baitzen kalera jaisten ausartu gabe, eta gaizki egin zuen, bakarrik azaltzeko gauza ez bazen laguntza eska ziezaiokeen Maria Sara doktoreari, dagoeneko ikusi dugu zirt edo zartekoa dela, emakumea, edo bestela, bakardadearen aztarna erromantikoago edo interesgarriagoa, edo agian itsukeriaren aztarna, ekar zezala S. Crispimeko txakurra, irudi ezin ederragoa litzateke arraun bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian, eta zuzentzailea arraunei eraginez, bitartean txakurrak, txopan eseririk, burua tente darama, eta tarteetan, bere parte sentiberenetan eztena ziztatzen dioten arkakusoei ahalik eta diskretuenen ausiki eginez. ...n, beraz, bere ogibidea berrikustea den arren, ikusteko oraindik erabat prest ez dagoen gizon hau, inoiz behin baizik, nahaste psikologiko iragankorraren kausaz, gauzei erreparatzen ez diena, eta bila diezaiogun berezkotasun osoz narrazioan bere tokia bete dezakeen norbait, ez hainbeste bere merezimenduengatik, beste alde batetik beti eztabaidagarriak, baizik eta predestinazio egokiarengatik, hain berez ezen gero esango baita, kasualitate begi bistako baten aurrean esaten den bezala, elkarrentzat jaio zirela. Hala ere, ez da erraza.
2020
‎Lanarekin, senarrarekin eta seme alabekin aspertu egiten dira eta bizitzak emozio gehigarri bat zor diela uste dute. Isilkako ibilerek, leku arrotzetako hitzorduek, deskubrituak izateko arriskuak ematen diote askotan harremanari berez ez duen xarma. Hala ere, kontatzen hasi ziren istorioak ikusiegiak, topikoak eta ondorioz aspergarriak iruditzen zitzaizkidanez, atearen zirriztua itxi eta lo egitekotan egon nintzen.
‎Baliteke ezer berririk ez izatea, baina garrantzitsua da hori azpimarratzea, diskurtso politikoak susperraldiari buruz hitz egiten jarraitzen baitu. Baina berez ez da ezer zehatzari buruz ari, BPGaren, balioaren edo kapitalaren hazkundea berrezartzeari buruz baizik, nahiago den bezala. Eta berreskuratze abstraktu hori bultzatzeko, milioien elur jausi handi bat jartzen ari dira zirkulazioan, batzuek keynesianismora itzultzea bezala bataiatzen dutena.
‎Lana berez ez zen dorpea. Garbiak ziren etxekoak:
2021
‎Egia! Kultura hitza berez ez da ezeren isla, ezeren definizioa.
‎–Komunistek taula joko bateko peoitzat dituzte gizakiak; partida irabaztea da kontua; peoiek berez ez dute garrantzirik.
2022
‎Alabaina, lankidea bideokonferentziaz ari zenez bere emaztegaiarekin –hantxe zeuden Antonius eta Antoniusen zaunkak ere, noski–, berehala baztertu du ideia. Zertarako kezkatu laguna, berez ez badu inolako arriskurik hartuko. Gainera, berehala tematuko zitzaion berarekin joateko, eta ez du arauen aurkako zerbaitetan nahasarazi nahi.
‎Arratsalde hartan bost lagun ginen, eta berehala eraiki genuen gazteluaren kanpoko horma. Hala deitzen genion arren, gaztelua, berez ez zen olatuetatik babesten gintuen harresi handi bat besterik. Zenbat eta handiagoa harresia, itsasgorak orduan eta denbora gehiago zuen eraisteko.
‎Bi generoetako kideekin haurtzaroan izandako sexu esperientziak heldu heterosexual nahiz homosexualen bizitza historietan aurki daitezke. Mutiko edo gizonekiko sexu kontaktu goiztiarrak berez ez du heterosexualitatea eragozten. Beste herrialde batzuetan egindako inkesten arabera, gaztaroan sexu berekoekin kontaktua izan duten gizonen kopurua handiagoa da, osoki edo nagusiki homosexual diren jende kopuruarekin alderatuta.
2023
‎–Banuke informazio bat zuri emateko... –Eñauten begiak piztu dira bat batean– baina berez ez nizuke deus erran... –eta berriz histu, piztu diren bezain agudo.
‎–Ez da hori izena, berez ez du...
‎Izandako arrakasta kanpoko faktoreek eragin dutela uste dute, esaterako zorteak, eta, beraz, ez dutela merezi. Beldur dira besteak horretaz ohartuko ote diren, alegia, berez ez dutela baliorik edo talenturik, dauden tokian daudela zortea izan dutelako edo beste norbaitek leku hori eman dielako. Patrycia Centeno Vispo kazetariak Poderío:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia