Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Oso ondo doaz elkarren arteko harremanak ezagutu eta berehala, gure txepetxa sugearen bizkarrean jarri eta biak poz pozik erreka bazterretik pasiatzen duten bitartean. Ahaztu zaizkio txoriari amaren gomendioak, hau da, sugeari txepetxak ez diola begiratu ere egin behar, bestela bereak egin duela, eta begi begika ere jolasten du harekin. Baina halako batean, sugea gose da...
‎Oso ondo doaz elkarren arteko harremanak ezagutu eta berehala, gure txepetxa sugearen bizkarrean jarri eta biak poz pozik erreka bazterretik pasiatzen duten bitartean. Ahaztu zaizkio txoriari amaren gomendioak, hau da, sugeari txepetxak ez diola begiratu ere egin behar, bestela bereak egin duela, eta begi begika ere jolasten du harekin. Baina halako batean, sugea gose da...
‎herritar berriak legeak bete ditu eta Estatuak nazioaren herritarrek, berez nazioarenak direnak? dituzten eskubideak ziurtatuko dizkio, nazioaren hizkuntza eta kultura bereak egiten baditu, esate baterako?.
‎Auzo nekagarria ikasgelan, neskatarako ezgauza, kartetan gorrotagarria... hainbertzenarekin ere, fraideeneko hondar ikasturtea arte ez zuen bereak egin, gutaz zen bezainbatean. Bi eskolaren arteko atsedenaldian agitu zen.
2002
‎Sartreren aipatutako eleberrian edo La familia de Pascual Duarten bezala, bildumagile horrek ez du zalantzarik bere iritzia emateko eta gisa guztietako azalpenak emateko zenbait gertakizunen aurrean, hala nola protagonistak udan ez idaztea edo haren buru hilketaren inguruko datuak. Gure irakurketa orientatu nahian bezala, bildumagilea saiatzen da bereak egiten irakurlearen balizko dudak edo galderak: zer arrazoi direla medio erabakitzen duen protagonistak egunkaria idaztea, zergatik ez duen idazten une jakin batzuetan, etab. Aipatutako berezitasun narratiboez gain, eleberri berritzailea da orobat planteamendu kronotopikoari dagokionez, espazio erreal (Paris) eta ez errealak (Zerubide, Altzurain...) agertzeaz gainera, denboraren tratamendua urte sasoien bilakaeran oinarritzen baita.
‎Ustezko perspektiba kultura anitz askoren azpian perspektiba kultura abarrak ezkutatzen baitira, garaipen eta konkista kulturalen aurrean gauden kasuetan, batez ere. Aniztasunaren izenean, handiak sarritan egiten du txikiaren kontra; alegia, handiak sarritan exijitzen dio txikiari besoak zabaltzea, handiaren ereduak bereak egitea, ostrazismoan ez jaustea. Guri, euskaldunoi, sarritan eskatu digute hori.
‎Norbaitek arlote fama izan gura ez badu, besteek begi okerrez begira diezaioten gura ez badu, ulertarazle kolektiboen beharra du, pentsamendu publikoagaz bat egin ahal izateko, gizartearen jario interpretatiboari segitu ahal izateko eta gizarteko iritziagaz bat egiteko. Bazterketaren zigorra gura ez duenak, bereak egin behar ditu ulertarazle kolektiboak. Hedabideek laguntzen diote horretan, ulertarazle sortzailerik nabarmenen artean hedabideak ditugu eta.
‎Senaren pausaleku, argiaren hiria deitutakoa, meza bat baino gehiago ere balio du, eta asko izan dira horretaz konturatu eta hiriaren aurrean, errendituta, belaunikatu direnak. Parisek, barruba rruan zituzten on eta txarrak, hobe eta okerrenak, azaleratu dizkielako, eta azaleratze horretan, mirarizko osmosi bat eragin dielako, on eta txar horiek bereak eginez, berarentzat hartuz, hiriarentzat alegia, eta bere edertasunak eta bere magiak (zergatik ez?) harrapatutakoei on eta txar horiek lapurtzen zizkien bitartean, bere aurpegi eta itxura etengabe aldatuz zihoan Paris. Eta horrela, gaur arte.
2003
‎56 Egin en argitaratutako elkarrizketan, UEUrekin izandako harremanen inguruan Arregik honela zioen, «guri harreman hauetara presentatu zaizkigun helburua, (neuk azpimarratua) dudarik gabe Eusko Jaurlaritzak bereak egin ditzazke, hain zuzen, konpromezu modura Euskal Herriko Unibertsitatearen materiala lantzen, edo euskaraz dihardutenei laguntza teknikoa ematen». Arregik, halaber, Jaurlaritzaren lehentasuna oinarrizko heziketa zela azpimarratu zuen.
‎Aurrerago ere egin dezakegu. Komunikazioaren munduan normala ez dena, marginala ei da; eta gero eta marginalagoa izango da, baldin eta estandar arruntak bereak egiten ez baldin baditu marginalak. Beraz, normaltasunaren izenean, marginalitatea gainditzen hasteko urratsak egin behar dira albait arinen.
‎Joxemi Zumalaberi publikoan entzundako azken hitzak gogoratuz amaitu nahi dut artikulu hau, badaezpada: " ’Euskaldunon Egunkaria’k egunen batean ahaztu egiten badu euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zela, bereak egin du, oinarri hura baita oraingo eta geroko garantia bakarra". Egunkari berria egin behar baldin bada, ez dadila, gutxienez, hilda jaio (Gara, martxoak 10).
2004
‎Ziklismoa erabat iraultzea eskatzen da, beste kirol batzuek egin duten bezala. Txirrindularitzaren egitura zaharkituta geratu da eta berritzen ahalegindu behar da, bestela, akaso etorkizunera begira bereak egin du. Kontua da txirrindularitzak sortzen duen dirua ez dela bertan gelditzen baizik eta beste batek eramaten duela.
‎Horretan euskarak nagusi izan behar du; eta horren erdiesteko urratsak agudo, sendo eta tinko eman lirateke. Bestela bereak egin du. Euskarari are bere etxean lurralde nahiko bat ukatzearekin bizia eta etorkizuna ukatzen zaizkio?. 327
‎Belarrira esan diot, ia isilean, menturaz irtenbideabestetik etorriko dela, alegia, euskara bera estatu espainiarrean ofiziala izatetik, zin zinez eta alor esanguratsuetan. Labu rzurrean esanda, Espainiako estatuak bereak egitea, oso osorik, gaztelania, euskara, galiziera eta katalana. Enparauak ere ezin zokondoan utz, demokraziaren izenean eta onurabidean.
‎Dena dela, bere garaian ezagutzatzat jotzen denak, zalantzan jarri behar denak, ez du gorputz homogeneo bat osatuko; haatik, bi jakintza iturri nagusi bereizi izango ditu orduko ezagueraren zutabeak. Mutur batean aurkituko genuke pentsamendu eskolastikoan oinarritzen den jakintza modua, Grezia klasikoko zenbait filosoforen lanak eta fisikari buruzko zenbait ikuspegi bereak egiten zituena aldatu ezinezko modu batean; eta, bestetik, horren aurrean indartsu jaiotzen ari den zientzia fisiko matematiko berria egongo zen. Bi ikuspegion arteko kontrakotasuna tentsioz beteta zegoen eta hain muturrekoa bihurtuko zen, ezen elkarren arteko eztabaida bera ere ia ezinezkoa egingo zen.
2006
‎Guztira Jerusalemeko Unibertsitate Hebreoak Einsteinek lagunei idatzitako 3.500 orrialde gorde ditu orain arte eta berriki argitara eman. Izarretara begira pasa zuen denboraz gain, Lurrean ere bereak egin zituela erakusten dute gutunok. Testuotan orain arte ezezaguna zen Albert Einstein aita, senarra eta amorantea ageri da.
‎Iritziari pertsonak erakustez gerotan lotsaz erakutsi lukeen akats espirituala deritzot. Iritzia duenak onenak eman ditu, jai du, bereak egin du.
‎Txirrindulari batek helmugara bakarrik eta irabazle iritsi, pedalei eragiteari utzi eta besoak altxatzen dituenean, inbidiaz begiratzen diot, helmuga zeharkatu, kazetarien eskuetan erori eta bizikletatik eraisten duten arte. Orduan bereak egin du; amaitu da garaipena, eta hutsaltasunaren tenorea heldu da gogoetaren eskutik.
2007
‎Gizarte mugimendu orok behar du bere eragin eremua zabaltzea. Bestela, bereak egin du. Gunea indartzea ez da aski.
2008
‎Atzean geratzen ari dira" estatua da ekonomiaren arazoa" bezalako esaldiak. Horrekin adierazi nahi zen II. Mundu Gerra ostean gauzatu zen politika ekonomiko keynesiarra saihestu behar zela eta estatua liberatu, bereak eginik zeuzkan jarduera gehienetatik. Horrela, enpresa publikoak, osasungintza, laguntza sozialak eta abar, esku pribatuetan utzi behar ziren.
‎Jaio bezain laster, usainka hasi da Cuscuta txikia, ea airean harrapakinen baten aztarnarik detektatzen duen. Azkar ibili behar du; jaiolekutik zentimetro gutxi batzuetara harrapakinik topatzen ez badu, bereak egin du. Izan ere, gurasoek ez zioten erreserba handiegirik utzi, eta ezin du fotosintesirik egin.
‎Gaiztakeria guztia kenduta ere, pozoia edukiko luke horrek odolean. Dena den, oraingoan bereak egin duela uste dut.
‎Edonola dela ere, kudeaketarako teknikak eta tresnak sustatzen dituzten agente batzuek diote kalitateak bereak egin duela eta filosofia berri bat loratuko dela, sigla berri batzuk, teknika eta tresna hutsezin berriak, funtsean. Kalitate kudeaketaren alorrak berezko dituen tresna eta ereduekin ere antzeko zerbait gertatu da:
‎Amatxik ziok aingeruño bat dela, ez zaietek orori hola iduritzen. Joan den udaberrian baditik neska horrek bereak eginak, Zizilio zikiteroarekin ezkontzekoa zian, horrek hitza jan ziokan ongi gostatu baitzizaion! Neska hasarretua mutikoaren etxera joanik eta han, bere Aita Amen aintzinean, bi muturrekoz zerri aspil baten barnera uzkaili mutikoa, hantxet mututzen zuela.
2009
‎Itzelezko ezbehar eta burrukea sortu jatak gorputzean. Sortu, eta bereak egin be bai, ikusi ahal doanez.
‎–Eskuak iltzatu zizkioten, bai, Kristori, baina haren besoak urrunago irits zitezen, munduaren azken puntan galduta zegoèn bekatariaren bihotzeraino?; zeinen ederrak iruditu zitzaizkion une hartan Ernestinari hitz haiek, ezpainetan oinazezko irri bat loratu zitzaion orduantxe?, esaldiak bere bizitzari benetako zentzua emango balio bezala! Hain ederrak, non erraietaraino sartu baitzitzaizkion eta erraiak irauli; hantxe zuen berak, gainera, hitz haiek bere bereak egiteko aukera, bere besoetan baitzuen Kristoren haragia, haurraren haragi osatu gabean! Hantxe, bai, Kristoren pasioa, haurraren haragi kolpatuan!
‎herrialde independente bihurtzeko aukera izan zuen, 1920an, Inperio Otomanoak eta herrialde aliatuek Sevresko Ituna sinatu zutenean. Lilurak, ordea, bereak egin zituen hiru urtera, Luasanako Tratatuarekin. Ordutik Kurdistan lau estatutan banatuta ageria da mapan; Turkia, Siria, Irak eta Iran artean bizirik diraute balizko estatu kurduaren hondarrek.
‎" Eskuak iltzatu zizkioten, bai, Kristori, baina haren besoak urrunago irits zitezen, munduaren azken puntan galduta zegoèn bekatariaren bihotzeraino"; zeinen ederrak iruditu zitzaizkion une hartan Ernestinari hitz haiek –ezpainetan oinazezko irri bat loratu zitzaion orduantxe–, esaldiak bere bizitzari benetako zentzua emango balio bezala! Hain ederrak, non erraietaraino sartu baitzitzaizkion eta erraiak irauli; hantxe zuen berak, gainera, hitz haiek bere bereak egiteko aukera, bere besoetan baitzuen Kristoren haragia, haurraren haragi osatu gabean! Hantxe, bai, Kristoren pasioa, haurraren haragi kolpatuan!
‎Laburbilduz, aukera guztiak zituzten irentsita desagertzeko. Horregatik ahalegin handiz sortu zuten Estatua, David eta Salomonen erreinua alegia, Asiriak, lehen (Iparraldeko Israel) eta Babiloniak, geroago (Hegoaldeko Juda) zanpatu ondoren, bereak egin zuela zirudien. Estaturik gabe, erbestean, nork iraun lezake bizirik?
2010
‎Bai, Zorglub bereak egiten!
‎ANDONI. Eta jakinda be? bazakik berba eginez gero bereak egin duela. Hobeto zagok espetxean bizirik, kalean hilda baino.
‎Nahi dudan bandoan nagok ni! Eta entzun duk, esan Kittori Nekaneri zerbait gertatzen bazaio, bereak egin duela. Argi zagok?
‎Era berean, aipatutako txostenak Auzitegi Goreneko Laugarren aretoan lanaren banaketa arrazionalagoa izan behar dela jasotzen du, eta arazo edo kontuen sailkapen, kalifikazio eta prestaketarako tresna egokiak jarri behar dira, ez onartze autoa edo sententzia berehala emateko. Ideia horiek guztiak bereak egiten ditu Rodríguez Escanciano, S. k,. El sistema de recursos en el orden social de la jurisdicción: breve apunte de problemas?
2011
‎Orain, behartuta daude enpresa handien haziak erostera, eta urtero erostera, gainera, hazi antzuak saltzen baitizkiete enpresa handiek. Bada, egoera horretan, urte txar bat baldin badute, bereak egin du: ez dute maileguak ordaintzeko dirurik lortzen, ez dute mantentzeko baliabiderik eta abar.
‎XV. mende erdialdean, portugesak hasi ziren bereak eginak zituzten Angolatik eta Gineatik Ameriketara esklaboak eramaten.
‎Nicolas V. aita santuak 1452 urtean eman zien baimena portugesei Afrikako lurraldeak bereak egin eta kristau ez zirenak esklabo bihurtzeko. Eliza ez zen pertsonen salerosketaren aurka agertu.
‎zein elementuz hornituak diren eta hortik atera zeharkako ondorioak. Lehengo hariari jarraituz, ez zait harritzekoa egiten" Haika mutil" eta" Oi Pello, Pello" bezalako kantak Laboak bereak egitea. Biek dute zerbait elkarrena:
‎Ez gaitu ustekabean harrapatzen irakurtzeak, idatzi eta hogeita lau urtera Atxagaren Etiopia k" transgresioa eta marginalitatearen edertasuna" ekarri zituela euskal poemagintzara.28 Baina non geratuko ziren poema haiek, orduan gehienentzat hain arraro, arrotz edo irreberenteak, ondorengo urteetan gure arteko kantari esanguratsuenetako zenbaitek bereak egin izan ez balute. Ediziorik xumeenean argitaratu eta hogeita hamar urte eta gehiagora poema haiek gaur bertan idatziak bezala entzuteko gai bihurtu ditu denborak eta, hein handi batean, gure musika herrikoiak.
‎Luze eta zabal mintzatu zitzaidan kontu haiez, eta aitortu behar dut tarteka eten egiten nuela konexioa, nire gogoak ehorzlearen bidezidorrak utzi eta bereak egiteari ekiten ziola. Eta halako eten batetik itzultzean esan nion:
2012
‎Bideozaintza irudiak dira Iñaki Grazenea hondarribitarraren artelanen oinarria. Bideo kamera horien ezaugarriak (irudi eta koloreen kalitate baxua) bereak egin ditu P/M/ P eta Fünf Cams proiektuetan. Internetetik ateratako eta berak grabatutako bideozaintza irudiekin sortutako hainbat pintura lan aurkeztu ditu, bideo lan batekin batera.
‎Horrek gogoeta berriak sorrarazi zizkidan, eta bururatu zitzaidan gizon horiek nire uhartearen aurrean, orduan deitzen nion bezala, hondoa jo zuen itsasontzian zihoazenak izan zitezkeela; eta itsasontziak harkaitzen kontra jo zuenean, eta ezinbestean bereak egin zuela ikusita, agian txalupan abiatuko zirela, eta itsasbazter soil hartan basatien artean lehorreratu.
‎Gau horretan ez bainekien ezer ekaitzak eta itsasaldiek lur ondora ekarriko zidaten itsasontziaren zorioneko etorreraz, gero horren luze janariz hornitu eta lagundu zidana; bada, era berean, hiru gizon atsekabetu horiek ez zekiten benetan askatasuna eta laguntza zeinen gertu zituzten, eta, benetan eta zalantzarik gabe, salbatuak zeudela, bereak egin zuela eta zer eginik ez zutela uste zuten une berean.
‎Hamar urteko mutil koskorra zela, Normandiako lehorreratze historikoaren gertuko lekukoa izan zen 1944ko ekainean. Aliatuek Quincampoix gertuko Saint Laurent sur Mer, Chebourg, Caen, Coutances eta Avranches bereak egin zituzten. Nazienak egin zuen.
‎Getxoko Bilduk bereak egin ditu Josu Amezagak eskainitako hitzak, idatzitako artikuluan. EHUko irakasle eta soziologo getxoztarra galerien erabilera publikoaren aldeko borrokaren kide izan zen.
‎Gerorik al du halako ebanjelizazio batek psikismoaren deskarga aroan? Bai, deskargarako lagungarria den neurrian, baina lana eta nekea eskatzen hasten denean, bereak egin du. Horregatik, inbertsio hobeak dira gauzak errazago jartzen dizkiguten azti, maisu afrikar edota psikofarmako antzekoak.
2013
‎Gaizki atera zaie eta, bidenabar, PSNri ere egoera biziki korapilatu zaio, nafar gizartean sumatzen den aldaketa gogoa zapuztu duelako. Roberto Jimenez egoera larrian dago, egungo bidetik UPNren makulu izatera kondenatua, eta epe motz ertainera badirudi bereak egin duela idazkari nagusi moduan. Ezkutuan aritzeko inongo ahaleginik egin gabe, PSN n aginte makila nork duen argi utzi zuen Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak martxoaren 5ean Iruñera egindako bisitan:
‎Fenomeno antzekoa da Gizarte Psikologian" babesgabetasun edo etsipen ikasia" (indefensión aprendida) deitzen dena, honekin lortzen dira: 1) ez bakarrik menpeko egoerakoek bereak egitea dominatzaileek menpekoentzako sortzen dituzten diskurtsoak, 2) baizik baita ere menpekoek horrekin ez konturatzea, edo areago diskurtso horrekin pozik egotea. Txostenean ikusten diren zenbait espresio adibide moduan hartu daitezkeenak, zori txarrez gure gazteetan aurkitzen direnak (48 or.):
‎Hainbestetan irakurri zuen Pedrok gutuna, non, azkenean, buruz ikasi baitzuen. Hantxe eskaintzen zizkion lagunak irtenbide batzuk, ez edozelako argudioekin!?, Pedrok, berandu gabe, bereak egin zituenak, baita berbaz berba bete ere, kontu batean izan ezik?
‎Zeledoniori begia argitu eta bereak egin zituen alkatearen berbak:
‎1940ko urbanizazio planeko gomendioak bereak egin eta proiektuak ildo tradizionalei jarraitu zien, garaian ohikoa zen soiltasun eta simetria klasikoan oinarrituz. Patio irekian Escorialeko arkitektura gogoratzen zuten pinakuluak eta gorputz irtena elementu dekoratzaile bakarrak ziren.
‎Besteak beste, César Cort, Víctor d. Ors, Pedro Bidagor, Diego de la Reina eta Fernando Chueca definitzen saiatu ziren Estatu berriak bereak egin behar zituen hiri eta eraikin espainiarren betiereko ezaugarriak10 Egitura urbanoan Errenazimentuko plaza nagusi espainiarra nabarmendu zuten, Estatuaren botere guztiak agertzeko lekurik egokiena zelakoan: udaletxea, Falangeren etxea eta eliza:
‎c) Jo ezazue berriro" Txalapartaren indarra eta zalaparta" artikulura, eta, begiratu azkar bat emanez, taldekide bakoitzak bi galdera erantzungo ditu. Nork bereak egingo ditu; soilik zuen bi galderak erantzuteko informazioa identifikatuta duzuenean, lagun diezaiokezue taldekideari.
‎60ko hamarkadan hezkuntza eta denbora librea etorkizuneko gakoak izango zirela aurreikusten zuen Pricek. Paradigma berri horiek ez dira, ostera, Priceren ikuspegitik abiatu, ekonomia neoliberalak bereak egin baititu (unibertsitateak enpresa bilakatu dira eta aisialdia zerbitzu gizartearen funtsezko kontzeptua da).
‎Hainbestetan irakurri zuen Pedrok gutuna, non, azkenean, buruz ikasi baitzuen. Hantxe eskaintzen zizkion lagunak irtenbide batzuk –ez edozelako argudioekin! –, Pedrok, berandu gabe, bereak egin zituenak, baita berbaz berba bete ere, kontu batean izan ezik...
‎Zeledoniori begia argitu eta bereak egin zituen alkatearen berbak:
2014
‎Kontuak bestelakoak izango ziren orain; bazter orotan ibiliko ziren zelatari tatariarrak Siberiako probintzietan, inurriak baino ugariago. Mozorroa eroriz gero, tsarraren mandataria zela agerian geldituz gero, zuen bete egitekoa, eta bereak egingo zuen beharbada! Are astunagoa bilakatu zitzaion bere bizkar gainean eraman beharreko erantzukizuna.
‎Mutilek bereak egin dituzte jolas eta kirolak mutilentzat direla esan baitiete eta, era berean, neskek ez dituzte bereak egin, arrazoi berak eraginda (Herranz, 2006). Aisialdia ere gizonentzat gordeta egon da, haientzat bakarrik, horregatik haientzataisiaren espazioa eskuratzea aldarrikapena izan da, kirola ongizate eta atsegin iturridenez, emakumeek beren bizi proiektuetan sartu behar izan dute (Diez Mintegui,... Emakumeen parte hartzea kiroletan gizonezkoena baino txikiagoa izan da, eta hala, modalitate gutxiago daude emakumeentzat (Fontecha, 2003).
‎Mutilek bereak egin dituzte jolas eta kirolak mutilentzat direla esan baitiete eta, era berean, neskek ez dituzte bereak egin, arrazoi berak eraginda (Herranz, 2006). Aisialdia ere gizonentzat gordeta egon da, haientzat bakarrik, horregatik haientzataisiaren espazioa eskuratzea aldarrikapena izan da, kirola ongizate eta atsegin iturridenez, emakumeek beren bizi proiektuetan sartu behar izan dute (Diez Mintegui, 2003). Emakumeen parte hartzea kiroletan gizonezkoena baino txikiagoa izan da, eta hala, modalitate gutxiago daude emakumeentzat (Fontecha, 2003).
‎Inposaketaren aurrean gure ikurra zein den argi adieraz dezagun!", adierazi dute.Ikurrinaren bat behar duenak, zazpi guneotan izango ditu eskuragarri asteburu honetatik aurrera: Udaletxeko erregistroan. Udal liburutegian. Kiroldegian. Artzabal tabernan. Aginagako Arrate egoitzan. Santueneko zahar egoitzan eta auzo elkartean. Zubietako Herri batzarrean.Hauxe da bestalde, Usurbilgo Udala Espainiako bandera jartzera behartu izanaren harira, udalerri honetako EH Bildu, Hamaikabat eta EAJ PNV taldeek batera kaleratu duten adierazpenak dioena, bere osotasunean: Ikurriña zintzilikatzeko deia egiten du UdalakEspainiako Gobernuaren ordezkaritzak egindako errekerimenduaren ondoren eta 527/ 2013 epaiaren bidez, Usurbilgo Udala otsailaren 3rako Espainiako bandera jartzera behartu dute, herritarren borondatearen aurka. Epaia betetzerakoan, Usurbilgo Udalak(, Usurbilgo Hamaikabat eta EAJ PNV) ondorengo adierazpena helarazi nahi die herritarrei: Herriak aukeratzen ditu bere ikurrak, bereak egiten ditu eta horregatik dira herriaren ikur. Aldiz, legearen indarrez inposatutakoak badira, orduan, inposizioaren ikur bihurtzen dira.Espainiako bandera zigorraren mehatxupean inposatutako sinboloa da gure erakundean.
‎Herritarren poz eta atseginak zein neke eta sufrimenduak konpartituz eta bereak eginez, euren bidelagun izatea da Elizaren zeregina. Eginkizun horretan zereginik franko dute/ dugu bai Elizako Hierarkiak eta bai Euskal Herriko gotzain, apaiz eta kristauek.
‎Gizabanako oro hautatu ez duen errealitate batean jaio da eta, ondorioz, gizarteratua izateko errealitate horren oinarri diren hizkuntza, sinismen eta balioak bereak egin behar ditu. Gauzak horrela, gizabanako orok kulturalki eta historikoki kokaturiko egiak edo konbentzio narratiboak bereganatzen ditu.
2015
‎Zaballosek nabarmendu du PSE EEk egin dituela" etxeko lanak", hitz egin duela EAJrekin adostutakoa bete eta Atsobakar Aldundiak hartzeko bere gain. " EH Bilduk bereak egin izan balitu, akordioa sinatuta egongo litzateke eta ez ginateke egoera honetan egongo", gaineratu du.
‎Egun gutxi falta dira Teresa sorginak Zabaleta auzoan bereak egiteko. Sorginaren etorrerarekin batera, jai giroa nagusi izango da auzoko Antonio Blas plaza eta inguruetan.
‎Aitak ere gauza bera pentsatzen du, bereak egin duela, zabor enpresa atzerritarrak guri azkena ematera etorri direla. Gu lanik gabe uztera.
‎Ahizpa nagusia izebarenera joan zenetik, berari egokitzen zaio haren parteak eta bereak egitea. Eta gehiago ere bai:
‎Aurpegi zurbilak nonahi. Begira, duela 15 urte batzuek zioten sozialismoak bereak egin zuela. Hemen gaude.
‎Uhartea krisi ekonomiko larrian zegoen, eta munduan inork gutxik espero zuen Iraultzak aurrera egingo zuenik. Oppenheimer tesi mugiezin batekin joan zen Kubara, eta liburuko elkarrizketa guztiak hura berresteko eta borobiltzeko erabili zituen; hots, Fidel Castroren aldia amaituta zegoela, Iraultzak bereak eginak zituela, eraikin sozialista birrintzen ari zela handik eta hemendik.
‎Denbora luzez, masifikatu eta Donejakue bidea turismo merkeko produktu batekin nahastu. Baina Bidearen esentzia gorde daiteke erromesak bereak egin ditzakeen ekintza batzuekin. Ondoren, zein diren azalduko dugu.
‎Beste euskal nazionalista alistatua bere aita salbatu nahiz, Jose Luis Gartzia Faltzes dugu; 16 urtekoa, Erreketean sartu zen anaiekin batera, aita ELAko burua baitzuten, eta" karrika horietan ibilki ziren Jaime del Burgo eta jarraitzaileak, bereak egiten ari". Larreko k berak ere," bolondres" igorri behar izan zuen Angel Irigarai semea, Apat Echebarne.
‎Gainerakoa ahantzi eta esku artera bildu orduko lehen fruitu gorraila, poliki poliki, azazkal inklinazio xorrotx batez, urratzen zaio azala eta psit batean ziliporta mehez errenditzen da herri urrun beroetako altxor ñimiñoa gela osora zabalduz usain gozagarria. Hastapena baizik ez du baina jada bereak egin du. Irentsia izan aurreko tartea laburra izanen zaio orain.
2016
‎Bengoarekin hitz egingo zuela eta kontu horiek bukatuko zirela ere esan zien. Bengoak bereak egiten jarraitu zuen, ertzainek atxilotu zuten arte, azkeneko hitzak haserre ahoskatu zituen, eta, nire burutik gertu ahoskatu zituen arren, ez dut uste nirekin zegoenik haserre.
‎Momentu batean, aitzitik, eskultura bere izen izana aldarrikatu eta konformatu beharrean, existitu ahal izateko espazio berriak egituratzen saiatuko da buru belarri. Ordura arte eskultura toki espazio jakinean kokatuz lengoaia sinbolikoaz aritzen bazen ere, aurrerantzean bestelako «paisaia» eta agertokiak bereak egingo zituen; leku espezifikoak(, site specific?), plazaratze alternatiboak, estruktura axiomatikoak, ez paisaiak edota ez arkitekturaren nozioak (Rosalind Krauss, 1985, 1996; José Luis Brea, 1996). Arteen berrantolaketan nolabaiteko jakintza arloaren berrezarpenak nagusitasuna hartuko bazuen ere, eskulturak ez zion «publikoa» izateari utziko, salbuespenezko hamarraldi batzuen ondoren.
‎Orduan hasten duk mundu desberdin baten aldeko apustua. Eta jendegehienak ez dik apusturik egin nahi izaten, mundu zaharrarekin oso gustura dagoelako eta bere bereak egiten dituelako burgesiaren baloreak. Zein dezepzio handia hartu beharra daukazuen, Carlos!
‎Ahoberoa ergela dela eta bakarrik bereak egingo lukeela.
‎Atera egin behar diogu; bestela, bereak egin du.
2017
‎Jordi Pujol lehendakari ohiak, esate baterako, Oriol Junqueras ikusten du lehendakari, batez ere Mas inhabilitatzen badute: " Orduan bereak egin du", dio hainbat gazterekin egindako solasaldian.
‎Hamar urteko mutil koskorra zela, Normandiako lehorreratze historikoaren gertuko lekukoa izan zen 1944ko ekainean. Aliatuek Quincampoix gertuko Saint Laurent sur Mer, Chebourg, Caen, Coutances eta Avranches bereak egin zituzten. Nazienak egin zuen.
‎Ez egin jaramonik zaharren esanei. Munduak zaharren esanak aintzat hartuko balitu bereak egingo likek laster. Hire bidean sekula alargunen bat egokitzen bada, lotu gogotik!
‎Heziketari dagokionez, indarrean dauden ereduek zaharkituak eta antzuak dirudite; alternatiboek, berriz, utopia hutsak egungo gizarte hiperkapitalista honetan sistema hiperkapitalistak bereak egin ez dituenean. Zeri heldu?
‎Ez hori bakarrik, sistemak bereak egiten ditu eta barneratzen ditu zenbait teknika edota pedagogia ildo ezer aldatu barik, makillaje hutsa izanik, eskola eguneratzen eta modernizatzen dela sinestaraziz. Azken aldian hau oso agerikoa da, heziketa finlandiarretik inportatzen ari baikara hamaika metodo eta protokolo, finlandiarra baita, azken batean, heziketari dagokionez behintzat, gu guztiontzako itsasargia.
‎Egun ere, kultura postmodernoaren ezaugarri izanik, Hipermodernitate honetan, irakasleen artean makina bat diskurtso, jarrera eta ekintza bereizi daitekeen arren, eskolek jarraitzen dute elkarren klonak izaten funtsean; itxura aldatuta ere, denek jarraitzen diote logika berari, oraindik ere. Pedagogia ildo berritzaileak sistema ekonomiko hiperkapitalistak fagozitatu ditu, bereak egin ditu, hartu, antolatu, egokitu eta irakasleekin kontatu gabe ezartzen ditu aparteko berrikuntza balira bezala, benetan ezer gutxi aldatzen dutenean funtsean. Zaila da zer edo zer benetan alternatiboa eraikitzea, ezerk ez baitu sistemaren atzaparretatik ihes egiten, sistemak dena bere horretan mantendu nahi baitu.
2018
‎Mediterraneo partean igarotako egunbete bietan nekaezineko sexuolinpiadetan handitu arte ekin zionez, kontsolaturik zetorren bueltan; baina denen harrigarrirako, inon direnak eginik, etxera itzuliz, ez minik ez pena gaberik. Suertea zuela bere lagunak, pentsatu zuen; bereak egin eta gero, libre zegoelako inori aitzakia edo azalpen sinesgaitzik ematen ibili gaberik.
‎73): konjurua zerrailu magikoa da eta ekaitzegileari urtetea bezala sartzea ere galarazten dio; horregatik kanpoan gelditzen bada, pausarik gabe ibiliko da bereak egiten.
‎Bagoaz edo bereak egin du. Zuetako bat eramango dut aurretik!
2019
‎Donostiako Olatu Talkak bereak egin duela dirudi, hamar urte eta gero. Eta egia esaten badut ez dit min handirik ematen.
‎Van Delle, ordea, ez zegoen aldarte onean kontatzeko zer nolako abentura izan zuen Ulisesek Polifemoren leizean, eta soilik esan zuen ziklopeak ez zirela ikazkinak, ahuntzainak baizik, jende basati, arriskutsu eta manera txarretan hezia. Gero errepikatu zuen ja bereak egin zuela.
‎Eta badirudi horrek gurasoen jokabidea bultzatzen duela”, adierazi du adituak. Gainera, beste hormona batek bereak egiten ditu monito hori aita bihurtzen denean.’ Izan ere, zenbat eta harreman handiagoa izan kumeekin, testosteronak behera egiten du, eta, beraz, haren agresibitatea ere murriztu egiten da, jaioa da eta lagunkoiagoa da. Beste ikerketa berrienetako bat saguekin egin zen Harvardeko Unibertsitatean (AEB). eta iaz argitaratu zen Nature aldizkarian.
‎" Opera zatietatik abiatu ginen, eta inprobisazioen bidez sortu genuen ikuskizuna". Hortaz, pertsonaiak haiek sortzen dituzte eta bereak egiten dituzte. Oso ongi pastzen dute antzezlana egiten," eta nabaritzen da".
‎Baina, deskuidoan, hego haize setatia sartzen bada eta eusten badio, Maia  tzeko hego haizia, urtarotako gose habia. Ez da seinale ederra izaten hego lehorra bereak egiten ikustea, dena mantsotzen eta atzeratzen baitu. Beldur ematen du horrelakoak:
2020
‎Jeltzaleek egindako ekarpen batzuk bereak egiten zituztela erantzun zuten udal ordezkariek, eta denboraren arabera, batzuk aurten bertan martxan ipiniko zituztela, eta beste batzuk datorren urtean.
‎Espainian dago. ETAren azken hilketen ondoren, bereak egin du. Batallón Vasco Español da irtenbide bakarra.
‎Eta bere buruan “nireak egin du, nireak egin du” jarraitu bat bakarrik entzun zezakeen. Bagoia pasatu, eserlekua hartu, eta bereak egin arte itxaron zuen. Noski, ez zuen bereak egin, ez behintzat literalki, baina, figuratuki, akabatuta zegoen.
‎Bagoia pasatu, eserlekua hartu, eta bereak egin arte itxaron zuen. Noski, ez zuen bereak egin, ez behintzat literalki, baina, figuratuki, akabatuta zegoen.
2021
‎Izena bagenekien: COVID Birusa hasi zen bereak egiten, batik bat adineko pertsonengan. Eta hortik aurrera hasi zen hildakoen kopurua handitzen.
‎Erakusketaren izena, jatorrizko komikiaren gaztelaniazko izenetik itzulitakoa, Ozeano Atlantikoaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino mespretxagarri elkartzetik dator. Garai batean bi izenek emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten, baina gaur egun bereak egin dituzte aldarrikapen gisa.
‎Lacey eta Cobb etnografoek, besteak beste, desberdinkeria horrek ikasleengan nola eragiten duen ikertu zutenean zera ondorioztatu zuten, ikasleen talde handi batek bereak egiten dituela eskolaren balio eta erreferentziak, kontrara, beste talde handi batek kontrako sentimenduak garatzen dituen bitartean. Ikasleak polarizatu ohi dira:
‎Aipatu liburuak, batetik, berrikuntza pedagogikoko proposamen edo ildo askoren funts gabeziak sorrarazitako atsekabea eta, bestetik, beste batzuek diseinaturikoa ezarri behar zuen irakasle betetzaile hutsera murrizturik sentitzeak sorrarazitako nahigabea adierazten zituen. Rozada Martinezek bereak egin zituen hitz haiek, pairatzen zuen ezinegona ederki definitzen zuten hitz haiek. Eta, horixe bera da, modu berean, eta lauzpabost hamarkadaren ostean, nik neuk ere, irakasle naizen neurrian, aspalditik sentitzen dudana.
‎Erakunde armatuak bere gain hartu zuen ekintza eta bereak egin zituen auzoen doluak, salatariarena gaineraturik:
‎Urrunago: bereak egin du, gainditua dago borroka armatua.
‎Bestela, bereak egingo du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia