Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 139

2000
‎Poliki poliki, bere onera etorri zen. Lauaxetaren ohe gainetik jaitsi eta nor bere ohean sartu ginen.
‎Egongo ziren. Hala ere, bazirudien zinez aitatxi bere onera ari zela etortzen. Ez zen ja ahoa, ez ziren ja begiak bakarrik:
‎Tutu luze batzuk zekartzatela itzuli, berriz ere abiatu ziren. Xan ere jaitsi zen, aterkiaren babesean, koska batean jarri zen, apur bat bere onera etorriz. Gero berriz, Belek obretako hesia azpitik igaro, obra barrenetik kable batzuk atera zituen.
2001
‎Horixe esan edo galdetu zuen. Gero, inork matapaxarekin jo izan bailuen, eta kolpeak bere onera ekarri izan bailuen, mukiak, zapi batez, hots handitan kendu eta lehengo tonu logiko eta hotzean segitu zuen.
‎Zarata alimaleaz jausi zen Berlusgoñiren kaskezurraren gainean ozta ozta jaso ahal izan nuen poltsa. Pasatu nintzen agian, kolpearen ondorioz ordu betean ez zelako bere onera itzuli. Begiak ireki orduko konturatu zen bere egoera erreala zein zen:
‎Beste zereginik ez dugula, hemen eseri eta izadiaz gozatzea baino? –hutsune labur baten ondoan, artean ere bere onera etorri gabe zegoen Amaiari begiratu eta irribarre markatuegi batek aurpegi osoa hartu zion– Tira, ondo pentsatuta… elkarrekin ondo konpontzea komeni zaigu, agian gaurko gauak luze jo lezake eta, ez da hala Amaia?
‎Kamareroak eskalea askatu eta hau, patata zaku baten gisara, amildu zen. Ni kamareroaren eta gizontzarraren tartean nengoen, neskatila gaztea bere onetik irtenda zegoen eta barran zer ikusi hura botatzen zidan amorruz. Julia zutik zegoen, goibel eta xarmant, Jainkosa baten pare.
‎Pablo eta Julia tartean sartu eta biak bereizten saiatu ziren alferrik. Louis bere onetik aterata zegoen, eta kanaberatik zintzilik dagoen amuarrainaren gisa mugitzen zen neskari jarkiz behin eta berriz. Mantxola inguratu zen eta gerritik heldu zion gizontxoari behingoz geratzeko aginduz.
‎Berriro ere hurreratu eta paparretik heldu nion alde batetik bestera bortizki astinduz. Tipoa zeharo atera zen bere onetik. Ahal bezala berriz ere bolanteari oratu eta, azeleragailuari itsumustuka eraginez, aurreko kotxeari egundoko zartada jo eta intermitentea txiki txiki eginez, lortu zuen kamiora ateratzea.
‎Nire ondotik pasa arren ez zuen nigan erreparatu, ardo usain sarkorra zerion. Potoloak atera behar zuen unean Pablo ikusi eta, bere onetik aterata, oldartu egin zitzaion:
‎Seinale ona ere bazen: bere onera itzultzen ari zen seinale.
‎Gizona bere onera itzuli zenean bortizki ikaratu zen; bekoz beko nindukala sentitu zuenean, berriz, behea jo zuen erabat. Itxura batera, hitz egiteko moduan zegoen.
2002
‎Gehiena lurreko alfonbraren gainera jausi zen. Betarteari erreparatu zionean, gaztea bere onetik guztiz aterata zegoela ikusi zuen. Ezer jazo ez izanaren itxurak egiten saiatu zen Mentxu, birritan dastatua zuen Joseluren sualdia, eta barrenean sentitzen zuen amorruari jaramon egin baino, astiro eta suabe irten zitzaizkion berbak.
‎Zentzumenak lausotuta egon zen segundo batzuetan baina, harrigarriki, zutik segitzen zuen konortea erabat berreskuratu zuenean. Publikoak ere ez zuen Zarandona asko xaxatzen eta bere onenak eman barik ari zen nabarmen.
2003
‎Izerdi hotzak harrapatuko du, ikusmena eta zentzuak oro galduko. Zorabiatu egingo da eta bi egun ditu, gutxienez, bere onera etortzeko. Hori guztia badaki aurretik.
2005
‎Eta orduan azaldu zion Kafkak arotzari aulki hura lanerako behar zuela, idazteko premiazkoa zuela ezinegona bere onena emango bazuen, eta erabat eroso bazegoen ezin zuela ondo idatzi. Eta ea nola idatziko zituen, Amerika, Metamorfosia, Gaztelua eta buruan zeuzkan istorio kafkiar haiek guztiak, baldin eta aulkiak bizkarrean minik egiten ez bazion.
‎Eztarria zaindu nahi duela. Ez zaiola oraindik ebakuntzatik bere onera etorri. Eta gauzak lasai hartzeko agindu diola medikuak, lehenengo indartu beharra dagoela beste guztia konpondu nahi bada.
‎Poliki baina, bere onera bueltatu zen. Ederto gomutatzen zuen zer gertatu zen.
2006
‎Jende asko bildu den tokian edo zerbait garrantzitsua gertatu den tokian, denak joan eta gero egotea gustatzen zait. Horrelakoetan, lekuak, artean ere harritu eta durduzatuta, bere onera itzuli gabea, eskertu egiten du bisitaldi xumea.
‎Aditua zen. Bazuen dendan gela berezi bat, cava bat, hezetasun eta tenperatura baldintza finkoak zeuzkana, puruak bere onenean kontserbatzeko. Dendaria hasi zitzaion artea erakusten, ordura arte ezezagun zitzaion makina bat konturen berri emanez:
‎Ez zen egia urtean behin edaten zuena eta hura dena, baina lobak, Billek, ez edatearen kontu hura dena egia izan zedin nahi zuen, sinetsi beharra zeukan, eta egun hartan han zegoen sozioa, osaba eta bion aurrean, poltsikoa billetez beterik eta bere onean, baina beste behin, hara!, ni neu bakarrik joan eta sozioak egundoko biharamunarekin zegoela aitortu zidan. Gabonak izan gabe.
2007
‎filma egin bazuten, horrelako gauza bat egin ahal izateko egin zuten. Alderantziz izaten dira batzuetan gauzak, mon ami, eta Oja gora eta behera Marseillako kaleetan erakustea, bazter guztiak kitzikatu eta Picasso, une batez bada ere, bere onetik atera eta pintatzetik apartarazteko moduan egitea gauzak, ez zen filmak eskatzen zuen zerbait, aitzitik, Oja horrela erakutsi nahiak eskatzen zuen filma egitea, ulertzen. Ez dizut, ba, lehen ere esan, zinema eginez bizi nahi zuela Orsonek, eta kontua ez zela filma amaitzea?
‎Seguruago sentitzen da orain. Mutilak ordurako ihes egingo zuela bururatu zaio, eta bere onetik aterata ekin dio lasterka egiteari. Zebra bidearen parean topatu du gaztea.
‎Badakit gogorra dela zure seme alabek zurekin ez hitz egin nahi izatea, baina zuzen jokatu duzu. Denboraren poderioz egoera bere onera itzuliko da, gure artean gertatu den bezalaxe. Biziki pozten naiz ia urtebeteren ondoren gurekin berriro hitz egiten hasteko pausoa eman duzulako".
‎– Es que lo mismo no hay plasas –ihardetsi zion bere onetik atera gabe, nahiz ernegu poxi batekin, emazteki gazteak.
‎Ilar txipiaren koloreko Pontiac bat zegoen bide bazterrean azpiak agerian, eta Buick more argi baten muturrak akordeona irudi zuen. Anabasaren erdian, gauzak bere onera ekartzeko ahaleginetan, hiruzpalau polizia zebiltzan erotu beharrez. Gidariak, beldurrak, Migeli begiratzen zion.
‎Ez zuen ispilurik behar izan gorri gorri zegoela jakiteko eta, bere onera etorri zelarik, etxeko maizterra ez zegoen atean.
‎Itzalitako lanpara dotoreak piztu egin ziren batera. Musikariek, poliki poliki, txokolate lodiari bueltak ematen bezala, mundua bere onera ekarri zuten. Orkestra prestatzen ari zen salsa bezain bero zeukan Migelek burua, baina Arseniok hainbertze denbora muturik eman eta gero, solas pixko bat egiteko gogoa zeukan, zeren...
‎Urduri eta bere onera etorri ezinik zegoen Newton, eta ez zuen fitsik erran denbora tarte batean. Migelek irratiaren bolumena igo eta, Lecuonaren pianoa lagun, errepidearen zoru gaineko lerro zuri etenari begiratzen zion, oinetakoen azpiko zulotik burua jaso gabe.
‎Migelek irratiaren bolumena igo eta, Lecuonaren pianoa lagun, errepidearen zoru gaineko lerro zuri etenari begiratzen zion, oinetakoen azpiko zulotik burua jaso gabe. Uste baino lehenago jalgi ziren kalapitatik, eta tenoreko zebiltzan, bertzenaz –gidariaren kalterako akaso, baina bere onerako beharbada– egonaldia luzatzeko aukera emanen zioten gauzak argitu arte. Ez zen horrelakorik gertatu.
‎– Etxe argitsuago bat ari naiz bilatzen, hemen ezin da lanik egin –esan du Anak, emakumeen naturaltasunak bere onetik aterata– Egun osoa ematen dut hemen sartuta.
‎desegindako arimak bere onera ekartzeko
2010
‎Masailetan negar ildo lehor eta zikinak zituen. Nabarmen zuen ez zegoela bere onean. Horrelakoetan beti beldurtu izan nau.
‎–" Nik hil dut" esan zidan anaiak bere onera etorri zenean. Ezetz esan nion, ez zela bera izan.
‎Nor zara zu? –hasi zitzaidan bere onetik aterata.
‎Oskarrek handira eta txikira bietara jotzen zuen beti, ohitura txar hori zeukan. Oliveira bere onetik ateratzea lortzen zuen. Gauza jakina da, mus jokalari bat bere onetik ateratzea dela taktikarik onena.
‎Oliveira bere onetik ateratzea lortzen zuen. Gauza jakina da, mus jokalari bat bere onetik ateratzea dela taktikarik onena.
‎Orduan Oliveirak tanto metatxoa seinalatzen zuen eta Albertori bi harri hartzeko agintzen zion, hitzak garden ahoskatuz. Eta horrek bere onetik ateratzen zuen Oskar.
‎Taberna osoa saltoka hasi zen zoramenaz. Burua mugitzen zuen dj ak ere, airezko gitarrari eragiten, bere onetik aterata.
‎Joxemari ez zen bere onetik aterako, bazekiten hori. Zikoitzegia zen bezeroak galtzen hasteko.
2011
‎murritza da axola diguten katastrofeen diametroa, eta urteekin gero eta murritzagoa. " Gaur ere ez dute Javier hil", edo, gehienera jota" egun bat gehiago atentaturik gabe", bururatuko zitzaion, eta bihotza –berak hainbeste ezagutzen zuen bihotz hura, bere balbulekin eta bere iskemiekin eta bere elektro menditsuekin– bere onera etorriko zen berriz, patrikako telefonoak bonba erloju izateari utziko zion, eramailearen eskuetan leher zorian zen esku granada izateari utziko zion bere patrikan, mezulariaren tresna arrunt bilakatzeko berriz: mezu friboloak jaso eta bidaltzeko tresna alaia.
‎Eraikin bat gainera erori balitzaio bezala, eskonbroen artetik erreskatatutako gizon pattal, hilzorikoa dirudi hark, dardaraka tapakien pean. " Gero gu izango gaituk torturatzaileak", pasatu du burutik Rodrigo Mesa teniente koronelak, eta bere paperera eta bere uniformera itzuli da, ziur gizon hura esperientzia traumatiko hartatik sekula bere onera itzuliko ez dela.
‎Gloriak horren aditzerik ba ote zuen galdetu zion Lazkanok bere buruari. Ez izatea espero zuen, bere onerako. Bazuen nahikoa bere adiskideak aita frankistekin eta torturatzaileekin lotzearekin.
‎Nola oso ongi jakin gabe, Inesen izterrak bere masailetan zituen derrepente, eta bi esku urduri zebilzkion gerrikoaren belarria askatzen. Larrua jotzea baino atseginagoa izan zen elkarri egindako zupaldi geldia, zertan uka, nahiz eta Lazkanoren sudur trenkadak egunak zituen milikaldi bikoitz haren ondotik bere onera etortzeko.
2012
‎Istant batez izan da: korridore aldean azafata ikusi du Aingeruk, eskuineko eskua eserlekuari helduta eta hankak gerriaren gainetik hegan, baina aurpegian asperdura, ordu gehiegi lanean daramatzanarena bezalakoxea, eta orduantxe itzuli da dena bere onera. Orroak kolpez desagertu dira, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzeko, eta bidaiariek berriro ekin diote egunerokotasunaren antzezpenari.
‎Pausoa moteldu eta gelditu egin da Manuel. Atsedenalditxoaren ondoren itzuli da bere onera, kotxera iritsi eta eseri denean.
‎Atzo erosi zuen. du sartu beti erabili izan duen tamainakoan, harik eta bere onera etortzen zaion arte. Sasoia azkar lortzea espero du.
‎Taxistak berriro galdetu dio ea nora joan nahi duen. Ospitalera, ospitalera, ospitalera, erantzun dio Aingeruk, bere onetik aterata. Kotxez gainezka daude Donostiako kaleak.
‎Norak ez du uste Herrerarekin hitzordu askoz gehiago egingo dituenik, baina oraingoz analgesikoa da. Atsedena besterik ez du behar, laster itzuliko da bere onera.
‎Bi eskuez horman bermatuta egon nintzen, burua makur, arnasaren ohiko jario pausatua noiz berreskuratuko. Bihotz taupadak bere onera etorritakoan soilik jaso nuen burua. Munduak bere horretan jarraitzen zuen jiraka.
‎Gainera, gila jarrita errazagoa da kalea mantentzea. Lau luze gehiago egin behar izan nituen, odola bere onera hozteko. Ederra nengoen!
‎Ce n’est pas bientôt terminé ce boucan! Platerak harraskan egiten duen zaratak aztoratzen du nonbait, ur txorrotak bere onetik ateratzen. Ça suffit!
‎Oihuka hasi da gaztea, bere onetik aterata: Appelez la Police, appelez la!
‎Lortu dugu! –oihukatu du une batez bere onetik aterata bero bero burkide gidariak, begirada errepidean, bere kautarako; burua estaltzen zion txanopean ez dut ezagutu.
2013
‎Apoteosia izan da etxeratzea. Osaba ez dago bere onenean, eta aitak ohean geratu behar du (igeltsua dauka besoan, eta buruaren alderdi bat total belztuta). Bigarren aldiz jausi da aurten, eta gero eta aberia handiagoak egiten ditu.
‎Atzean eta atzenduak gelditu dira, zorionez, harriak eta burdinak euskaraz mintzo omen zireneko garaiak. Behialako gure eskultoreen deklarazio beldurgarri haiek bere onera ekarri ditu, besteak beste, literaturarik narrasenak: neure egiten dut oraindik orain Itxaro Bordak bota algara tristea gasna marka baten publizitatea gogoan," les fromages qui parlent basque"...
‎mokorreko ebakuntzatik bere onera etorri zenean
‎Alferrik da anaiari azaltzen ekitea, hura itxaropenak bizi du, eta maitasun itsuak. Zerbait egin du emakume hura bere onera ekartzeko. Gaur, zaldian txangoa proposatu dio.
2014
‎Eskerrak ahizpa txikiena kexuka hasi zen, aski zela eta jokatu egin nahi zuela, horrek lagundu baitzion bere onera itzultzen.
‎Arratibelek irakatsitako pauso sinple haiek errepikatzen, eta berak eskuineko hanka altxatzen duenean gainerakoak ezkerrekoa altxatzen. Saiatzen da pausoa bere onera ekartzen, baina beti ari da okerreko hankarekin. Plazan barrez ari dira denak, atzamarrez seinalatzen Xabiren pauso beti desegokiak.
‎Inoiz neska harekin endredatu izana damutu zitzaion Xabiri. Sasi irri horrek bere onetik ateratzen zuen. Zergatik egin barre, barrerako gogorik gabe?
‎bihotzari beldur beti, taupada nabarmenegiekin heltzen zen bestela bosgarren solairura. Minutu asko behar izaten zuen gero bere onera etortzeko, ezin zuen amarekin normal hitz egin, arnasestua, azken bihotzekoari begira orduan ere, ahalegin txiki horren ostean, hainbeste kirol egin eta gero, lasterketak, lehiaketak, partiduak. Eskailera batzuekin aztoratzen zen orain, bost solairu, hogeita hiru urterekin, ezin arnasari buelta natural eman.
‎Baina besterik uste izan zuen arren, hirugarren minutua bete baino segundo batzuk lehenago itzuli zen Irene bere onera, joan egin zitzaion nahasmendua, betiko moduan hasi zen berriro pentsatzen. Bertigo hori geratu zitzaion hala ere:
2015
‎Izerditan blai eta gerriko minez nengoen amaitu nuenean. Hauspoa bere onera etorri zain nengoela, Martin iritsi zen kaleko banaketa egitetik. Laguntza eskatu nion unean sartu zen Barrenetxea biltegian.
‎– Uste dut ez didala erantzun –esan zuen bere onerantz zetorrela.
‎– Agian jendearekin egote hutsak ekarri du bere onera, bakardadeak gainditutako une berean ustekabean jendearekin egoteko gauza zela ikusteak.
‎Hurrengo egunetan ere sutsuki joko dute larrua, elkarrekin aterako dira, bolada apasionatua. Gizona bere onetik aterata dabil, amodioz edo auskalo. Elkarri egia esan behar diotela hitzartzen dute.
‎Juanjo Baztarrika bere onetik ateratzen duena ez da auzipetzea bera. Ondo baitaki buztan laburra duela akusazioak.
‎– Hago –esan du Errazkinek tupustean bere onera etorrita– Hoa hoteleko tabernara trago bat hartzera. Bakarka hitz egin nahi diat neskarekin.
‎Aizan, sorgin madarikatua, ez zakinat zein aztikeria erabili dunan nire kidearekin, baina ez dun heurea egingo! Ez zagon bere onenean. Behar duen azkena neska buruarin baten besoetan erortzea da.
‎Apenas iraun dion ordu laurden bat entretenimendu errukarriak. Doako ankerkeria horrek bere onetik atera du. Ahobero negartien tinta errebeldeek jada ez dute hunkitzen.
‎Ez zait sexua interesatzen, eta horrek bere onetik ateratzen du nire senarra. Ez dut esango frigidoa naizenik, ez bainaiz, baina bai zertxobait hotza.
‎Morroiak ez zuen alferrikako konplimendutan ibiltzeko abileziarik. Jendea bere onetik ateratzeko talentua, berriz, sobera. Ez zen ez itxuratia ez zeremonia zalea.
‎FLAVIA: Aztoratzen bada neuk ekarriko dut bere onera, lasai. Orain goazen, ezin erakargarriago magnoliatuko zaitut.
‎Edurne musika irakaslea zen, anglosaxoniarra janzkeran, luteranoa ez esateagatik; aurpegi zurbil orinez betea, Eskozian egindako ikasturte hark zurrupatu izan balu bezala betirako eta molde zurrun eta iraunkor bat hari ezarri, bere bizitzan bizi izandako atzerriko abentura bakarrak zizelkatua berau, duela ia hogeita hamar urte. Kermanek, senarrak, aurrezki kutxako sukurtsal buru ohia, berrogeita hamabost urterekin lortu zuen erretiroa eta Behar Berezidun Haurren Gurasoen Elkarteari ematen zizkion geroztik bere onenak. Ikerren gurasoak medikuak ziren biak:
2016
‎Izebak ezetz. Almandoztik heldu eta nagusia bere onetik aterata kausitu omen zian, txaletean lapurrak ibili zirela errepikatzen omen zian Zabaletak behin eta berriz. Izeba Paulak zerbait faltan ote zuten galdetu zioan, baina Estherrek ez zian erantzuten jakin.
‎– Ongi ez. Eta Zabaleta bere onetik aterata.
‎( bere onetik gainez eginik itxuraz)
‎Bi aste ospitalean. Bazetorren bere onera, nekez baina. La Voz irakurtzen harrapatu zuen sukaldean.
‎esan dio elektrikariak motorista galduaren alargunari habanoa luzatuz, eta emakumeak burua tabakora hurreratu duelarik arrain irin fabrikako kiratsa dator Paulino handiaren sudur zapalera, fonderiako burdin saldarena, pintura kolarena, eztainuzko hodiena, berrogei eta gehiago atelierretako isuriena ibai arroaren jabe gau hartan mareajea behe egokitu zelako errekan hego haizearekin. Vazquez bere onera etorriko zen minutu hartan Zeinen izen polita Romeo y Julieta, ezta, alargunak, habanoa ofiziale elektrikariaren jakaren ezker goialdeko sakelan sartu zion –bihotz aldekoan, bai–, Vasco Galaico tabernako morroi zaharrak eskua izotzetan sartu zuen, irribarrez atera zuen orangina tangartetik –baietz egin zion ofiziale elektrikariak kokotsa bularrerantz bilduz–, idortu zuen mandarrarekin, kendu zion txapa, eman zion soineko loreduna zeraman Vendavaleko lehen motoristaren emazte zintzoa izanari, hamabost xentimo itzuli zizkion, frontoiko ezker paretaren atzean freskagarriak hozten zeuzkaten barrika erdietara abiatu zen tangarta berriro zamatzeko.
‎Biziatua da, kifia erretzen du, inguratu zaizkidan gainerakoen antzera. Okerragoa da edaten dutenean, bere onetik ateratzen dira hauek denak. Herenegun Akabatu eginen haut, tximinoaren ipurtzuloak botatako moroa!
‎– Ados, esan duzu? –Ines prefektuak eskuak zerura jaso zituen, goi ardurari eskerrak emanez bezala– Jainko maitea, hasi dira gauzak bere onera etortzen. Nahiz eta gurasoak deabru hutsak izan, umeak salba litezkeela uste izan dut beti.
‎Diktaduraren sasoi hartan, gizonek eta emakumeek banaturik egon behar zuten hondartzan; hareatza bitan zatitzen zuen oihal luze bat jartzen zuten erdian. Karmele bere onetik ateratzen zuen kontu hark. Bere buruari esana zion, ordura arte erabat libre ibili zirela Caracasko hondarretan eta gauza bera egingo zutela herrian.
2017
‎horrowing clarity. Eguna alaitu dio hitzaren aurkikuntzak lehendabizi; gero ilundu, izan ere, ez dago bere onenean, horren hitz arrunta garunean horrenbeste egunetan –bakarra baino ez da izan, zehaztapenari kasu egiteko ez da gauza– agertu ez izana seinale.
‎Hain zegoen bere onetik irtenda, une batez jo egingo ninduela uste izan bainuen.
‎Martutenen giltzapetu zuten. Amama bisitan joan zitzaionean bere onetik irtenda aurkitu zuen, kale zakur bat bezain ihar, dardarti eta izu. Barruan heroina gehiago kontsumitzen zuen, txarragoa eta garestiagoa.
‎– Ez itzan gauzak bere onetik atera.
‎Nekatuta, etzan egin nintzen ni ere. Begiak itxi eta arnasa bere onera etorri zain gelditu nintzen.
‎Nola hala moldatzen ziren tabernako ordutegi traketsekin, baina zor zion hainbeste Rafak arreba gazteari. Heroina utzi eta garbi itzuli orduko itzuliko ziren gauzak bere onera: amak alaba berreskuratuko zuen, alabak ama.
‎– Zergatik ez diozu ospitalera lagundu nahi? –galdetu zion Iñakik granada bat aletzen zuen bitartean, hatz txikerrak fruituaren alde banatan tentetuta, Ixabel bere onetik aterarazten zuen keinuarekin.
‎Erraza zela errepikatzen zigun izebak, laguntza eske joandakoan zalaparta batean orratzak eskutatik kendu eta gaizki emandako urratsak zuzentzen zituen bitartean. Gu jabetzerako ekartzen zuen bere onera hogeita hamabirekin hasi eta hogeita bederatzira murriztuta zetorren bufandaren lerroa. Kontrakoa ere bai noizbait.
‎Esango nuke ez nuela apropos egin, baina gerora konturatu naiz argazki saio hartarakoa onartu nuenetik, kontu gutxi esan niola aurrez aurre. Gauzak bere onetik ez ateratzeko, esan dezadan askotan hitz egiten genuela begietara begiratu gabe. Joanean, etorrian, eginkizun desberdinetan ari ginen bitartean, baita egonean ere.
2018
‎Ana ez da isiltasunen zalea, ez du behintzat horrela gogoratzen. Ahizpa zaharrari galdera bat egiten zion bakoitzean, honek erantzuna pentsatzeko denbora lasai hartzen zuen, eta horrek bere onetik ateratzen zuen. Eta alderantziz zenean, Sarak galdera egin aurretik jada erantzuna emana zuen Anak.
‎Halere, tximeleten pentsamendu hark poztu egin du, eta ordura arteko abesti guztiak malkotan pasatu baditu ere, kantu harekin irribarreari darion argia ikusi du. Bere onera nola itzultzen den sentitzen hasi da, pixkanaka bada ere, nahiz eta bere onera ez den itzuli guztiz.
‎Iris marroietatik harago, begi niniaren belztasunaren atzean zer topatuko ote zuen galdetzen. Eta horrek bere onetik ateratzen zuen mutila, baina ez zuen nahi bere irakasleak pentsa zezan momentuak kikiltzen zuela.
‎Jendea bere asmo eta nahien arabera manipulatzeko aukera izan zuen bakoitzean, ez zuen zalantzarik izan bere abileziak bere onerako erabiltzeko. Baina denborarekin manipulazioaren kontua zerbait kontrolagaitz bilakatzen joan zen.
‎Ari da apurka apurka euskal musikariak ezagutzen, ongi moldatzen da Ainararekin, ahots hauskor bezain ederra du, nahiz eta urduritasunak –afonia histerikoa da termino klinikoa– jendaurrera atera behar duenean disgustu bat baino gehiago eman. Halakoetan, Fakirrak laguntzen dio eztarria limoi eztiz tenplatu eta bere onera ekartzen.
‎Horrek ez dio, hala ere, aurreko urtean bezala lau Ricard edatea galarazi. Sixto ez dago bere onenean kontzertua emateko. “Ongi hago? ”; “Egongo ez nauk ba! ”.
2019
‎Oihu egiten nion gelditzeko eta itzultzeko. Aurrera jarraitu zuen, erabat bere onetik irtenda zegoela ematen zuen. Nik oihu eta oihu eta oihu eta negar egiten nuen.
‎Axlek arreba gogoratzen du, baina arreba negarrez ari denean, minduta dagoenean, ernegatuta; esan daiteke bere onetik aterata gogoratzen duela arreba... Bultzada bat eman zion nebari orduan eta Axlek ez daki zergatik apartatu zuen arrebak bere ondotik horrela, hiltzen ari dela ere ez du ulertzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia