Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2001
‎Bekatuari horzkadaka bizi garen mundu transgeniko honetan, laukote natural honek Golden sagarrari egin dio gorazarrea, kanturako barrenean zuten harra aterata. Ziritik atera dute zukua, bakoitzak bere onenak emanda: Eduardo, kokospekoduna, sagar gazia da, gorri bizi bizia, eta sateliteen pare, inoiz ez dago jakiterik zein zuhaitzetatik eroriko den.
‎Baina norbaitek uste baldin badu internetek bere onenak eman dituela eta, beraz, e konomiarenak egin duela, erabat oker dago. Gogoratu orain dela lau urte tipo" arraro" samarrak baino ez zirela emaila zutenak eta, hain zuzen ere, Hego Euskal Herrian, 1997tik hona, %2, 5etik %23ra pasatu dela etxean Internet dutenen hiritarren ehunekoa.
2002
‎Hamarkada horretan zerbitzuen ekarpenak hamar puntu egin zuengora produktuan eta enpleguan, 1983an bi aldagaien kasuan %50 baino proportzioapalagoa islatzetik hamar urte beranduago ia %60 ordezkatzera igaroz. Areago, zerbitzu jardueren hedapen erlatiboak bere onenak eman dituela dirudi, momentuz, 90eko hamarkadaren bigarren zatian bere pisu erlatiboa ez baita aldatu.
‎Adin zehaztezineko gizon bat barruratu zen, ilehoria eta zikina. Bere onenak emandako jeansak zeramatzan, eta museo batean egotea merezi zuten zapatila fosforeszente ikusgarriak. Haren irribarreak harrian zizelkatua zirudien, eta babo ukitu dezentea ematen zion.
‎Zentzumenak lausotuta egon zen segundo batzuetan baina, harrigarriki, zutik segitzen zuen konortea erabat berreskuratu zuenean. Publikoak ere ez zuen Zarandona asko xaxatzen eta bere onenak eman barik ari zen nabarmen.
2003
‎ez da konformatzen ordezko bat, trasunto bat sortzearekin; bigarren idazle honi, Emile Ajarri, lehenaren aurka ekiteko agintzen baitio. Garyk berak ematen dituen elkarrizketa apurretan Ajar goraipatzen saiatzen da, talentu izugarria duela aldarrikatuz, eta berak onenak emanak dituela esanez, baina Ajarrek argitaratu zuen lan batean bereak eta bi esaten ditu Garyren aurka, haren izen ona zikinduz, bere burua nolabait desegin nahi balu bezala. Bien bitartean azken urrats bat eman zuen, asmatu zuen izengoitiari benetako izaki bat aurkituz, Paul Pavlowitch zeritzon iloba bat, haragizko izaki bat alegia, hasiera batean bere esanetara zintzo eta leial lan egingo duena.
2004
‎billakatu egiten omen dira izkuntzak. Beraz ontzat eman omen ditezke aldrebestutze guziak.
‎Zazpigarren ordurako, eta karrera bere onenak emanda zegoela ikusita, Libe eta Martin baserrian sartu ziren. Ia ez zitzaien ogi papurrik ere geratzen afaltzeko.
‎Hori gabe ezin daiteke bizitza moralaz hitz egin. Izan ere, autoestimurik gabe gizakia elbarriturik aurkitzen da, psikoafektiboki eta existentzialki ezindua, bere burua errealizatu ezinik eta, ondorioz, gizarteari bere onenak eman ezinik. Gizakiaren errealizazioaren aurreneko baldintza eta eginbeharra subjektuaren autoestimua eta autobalioespena lortzea da.
2005
‎Orain arte harmailetan egon denak, hizkuntza politikaren porrotaz hitz egingo du; nik, aldiz, hiztunak ez ezik erabilera eremuak ere irabazi ditugula eta, hargatik, aurrera egin dugula ikusten dut oso garbi, baina 80ko hamarkadan zehar zehaztu zen hizkuntza politikak bere onenak eman dituela ere antzematen dut. Abagune berri honetan, Euskal Herrirako hizkuntza politika bakar bat eratu beharraz, lege geriza komuna erdietsi beharraz arituko denik izango da bazterretan, baina, diskurtso hori ez da errealitatean ardazten, antzua eta erosoa da, demagogia da.
‎Leihorik gabeko zokoa, ardoak gordetzeko egokiagoa zen hartan gauzatu genuen gure bilakaeraren hastapena. Talde profesionala osatu genuen, ogibidea beste nonbaiten irabazten zuten pertsonekin, proiektu hartan bere onenak eman zituen jendez osatu hain zuzen. Ez zegoen batzuk besteengandik bereiziko gintuen paretik.
‎Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak eman dituela eta, bide horretan segituz gero, aurrerabide esanguratsurik gertatzeko modurik ez dagoela oso bistakoa da, beraz, etorkizunari beha, orain arte indarrean egon diren ildo estrategikoak berritzeko unea da oraingoa.
‎ikus entzulearen arreta piztu, albistea jarrai dezan lagundu eta informazioa bizitzea. Mayeux ek dioen bezala (1996: 70), kazetariak bere onena eman behar du sarrera egiterakoan. Esaldirik borobilena eta landuena idatziko du(. Make the lead sentence your best?).
‎Eta orduan azaldu zion Kafkak arotzari aulki hura lanerako behar zuela, idazteko premiazkoa zuela ezinegona bere onena emango bazuen, eta erabat eroso bazegoen ezin zuela ondo idatzi. Eta ea nola idatziko zituen, Amerika, Metamorfosia, Gaztelua eta buruan zeuzkan istorio kafkiar haiek guztiak, baldin eta aulkiak bizkarrean minik egiten ez bazion.
2006
‎Hori jada ez da apenas existitzen. Baina aktore batek profesional mailan bere onena eman dezake, eta baita guztiz inplikatu ere. Ez dago zertan elkarrekin bizi, lo eta gosaldu.
‎Dirua egindako familia ziren, bai, baina bere onenak emandakoa, ziotenez. Julian bera izan omen zen dirua irabazitakoa, fabrika bat sortu eta aurrera atera zuena.
2007
‎Halaxe deskribatu digu Patxi Vila beratarrak Euskal Herriko Itzulia. Orain maiatzaren 12an hasiko den Italiako Giroa prestatzen ari bada ere, Euskal Herrikoan egindako lanarekin kontent gelditu zen Lampre taldeko beratarra, baina lehen bi etapetan ez zuen bere onena ematerik izan: «Bi zati izan ditu niretzat Itzuliak.
2008
‎Txapelduna izan arren, ezin zara erlaxatu; udan ere bakoitzak bere onena eman beharra dauka»
‎Pasa den asteburuko emaitza kaskarren ondoren, Mirotza ontziak garaipena behar zuen atzo, Kontxako badian jokatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketan; edo asebeteko zuen estropada bat egitea, behintzat. Ba, urte luzez gurtu duenez, han aritzen den bakoitzean bere onena ematen duenez, eskatutakoa edo behar zuena, behintzat, eman zion atzo badiak Oriori. Hartara, asteburuko emaitza txarrak atzean utzi, eta Oriok bere zortzigarren Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi zuen, sei urteren ondoren.
‎Pekinen, edozein kirolarik bezala, bere onena ematea izanen du helburu. Dominarik?
‎AEBetako Irekian sufrituz irabaztearren gozamena dastatu du Federerrek. Ahalguztidun itxurarik gabe, aurkariek estutu egin dute, eta bere onena eman behar izan du kanporaketetan aurrera egiteko. Ahaleginak emozioak azaleratu dizkio, eta ukabilak estutzen, tantoak ospatzen, eta pozez zoratzen agertu da kantxa nagusian.
‎Gainera, orain dituen ardiak 1998 urtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker Chiloera hegazkinez eramandakoak dira. Horietako batzuk hil zirela jakinarazi du, eta beste batzuk bere onenak emanda daudela dio.
‎Nire borondate guztia jartzen dut emaitza onak eduki ahal izateko. Bizikletan lehiatzen ibili izanak laguntzen du horretan, norberak bere onena eman beharra baitauka baldin eta helburuak lortuko baditu. Ahaleginaren emaitza izan dela uste dut.
‎Izen hori du Saudi Arabiako petrolio hobirik handienak (bidenabar, euskaraz Gauar transliteratu al genuke?) eta munduko produkzioaren %6 ekoizten du. Juanjo Gabiñak ohartu berri gaituenez, bere onenak eman ei ditu eta bere produkzio ahalmena beherantz egiten hasi ei da (Noticias de Gipuzkoa,). Datu garbirik ez dago, petrolio kontuak Saudi Arabian eta gainerako estatu produzitzaileetan estatu sekretu baitira.
2009
‎Horrez gain, Santa Eugenia enparantzak doako bi kontzertu hartuko ditu egunero. ' O Carolan (Zaragoza), La banda del Pepo (Murtzia), Damba (Euskal Herria) eta Ruaille Buaille (Euskal Herria Irlanda) taldeek bere onena emango dute 19:00etatik aurrera. Eta 23: 15etan, aldiz, Trilla (Catalunya Andorra), Mauvais Sort (Quebec) eta Dumbala Canalla (Bartzelona) taldeek hartuko dute lekukoa.
‎Laudioko Udal Kiroldegiak 800 lagun inguru bildu zituen atzo. Lierni Altuna gai emailearen aginduetara, parte hartu zuten sei bertsolarik bere onena eman zuten bertan. Ikusmira handia sortu zuen saioak.
‎Bi atzelariek aurrelarien laguntza dute, eta lan horretan Aimar Olaizolak ez du eragozpenik izango, aukeraketan esan zuenez ornoetako arazoak ez diolako minik ematen. Irujok ere Tolosan ez zuen bere onena eman, eta gaur berak hartu du lema partida hausteko. Hobekien jokatzen duen aurrelariak bide handia izango du egina.
‎Gazteek txapelketan egin duten lana nabarmentzekoa da; oso ona da aurrera begira, goraipatu du Manex Agirrek. Hala, kanporaketetatik bertatik onena eman behar izan dute. Aurreko urteetan kanporaketetan akatsik ez eginda eta erregularra izanda nahikoa zen, baina aurten..., gogorarazi du Pereak.
‎–Ruben [Beloki] alferra zela eta antzeko zurrumurruak entzunak nituen, baina nik ez nuen bera ezagutzen. Eta ez, ez da hala, langile fina da, ez zaio tiraka aritu behar, bere onena ematen du. Alde horretatik pozik nago.
‎Iritzi korronte hori Olaizolak onarturiko erritmo faltak elikatu du, baina Irujo ez da fio. . Argi dago ez jokatzeak ez diola mesederik egingo Aimarri, baina finaletan hazi egiten da, eta bere bertuteetako bat egun handietan bere onena emateko gaitasuna da. Nik ez badut aurrekoetan baino hobeto jokatzen ez dut irabaziko?.
‎Izan ere, aurreneko bi setak galdu arren, finalerako txartela eskuan sentitu zuen Gonzalezek, bosgarren setean 4 aurreratu eta gero; gainera 15 jarri zen joko horretan. . Partida kontrolpean sentitu nuen, baina berak jada ez zeukan presiorik, eta bere onena eman zuen?, aitortu zuen Gonzalezek behin partida bukatuta.
‎Baina gizon hau artista hutsa da, eta hasiera kaskar horren ondoren, sekulako kontzertua egin zuen, bere onena emanda. Horretan izugarri lagundu zuen Charlie Hadenen lanak ere, behar zenean erdi ezkutatuta, erritmoan laguntzen, eta komeni zenean, kontrabaxuaren erregistroak maisuki erabiliz.
‎Beste zazpi puntako korrikalari gonbidatu zituen. Eguraldia bikaina zen, 30 gradu inguru eta hezetasun pixka bat; giharrei karibearrak bere onena emateko behar duen giroa. Faborito nagusia zen; hobeto esanda, bakarra.
‎Baina Athleticek badaki lehiakorra izaten. Une latzetan bere onena ematen ere bai.
‎Walter Herrmannek ez du batere batere jokatzeko aukerarik izan oraindik, eta askotan esan du kantxaratzeko irrikan dagoela. Sasoi onenetik urrun samar dago Hermann, eta, adituen arabera, hilabete inguru du oraindik bere onena ematen hasteko, baina Herrmann ikusteko gogoa dago Gasteizen. Datu bat, bukatzeko:
2010
‎Jendeak dio ingurumenaren hondamendia arazo larria dela. Baina iritzi inkestek arrisku metodologikoa dute, gizarteak berak ontzat ematen duena onartzen baitu jendeak erantzun ontzat eta desiragarritzat, eta galderak ere erantzuna baldintzatzen du. Ingurumenak merezi duen balio soziala ukatu gabe, nekez esan genezake aldaketa kultural bat gertatzen ari denik.
‎Honek, hain zuzen, %35eko aukera ematen dio Barriolari kaiolako irabazle izateko. Nahiz eta faborito nagusia izan, Irujok bere onena eman du txapeldun izateko, Barriolak sorpresa emateko kalitatea dauka eta.
‎XIX. mendearen hasierarako, kimika hutsa bere onenak emanda zegoen. Baina elementu berri gehiago aurkitzen jarraitu zuten, beste teknologia berri bati esker:
‎Horiekin batera, asko dira, aurrez esan bezala, apaiz eta erlijiosoekin batera, hemendik, misioetan edo misiolariekin lan egitera joaten diren laikoak ere. Elizak berak ontzat eman ditu Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) horiek, batez ere, beren jokabide eta ekintzetan ebanjelioaren balioak erakusten dituztenean.
2011
‎giro berezia izango da harmailetan; zale ugariren babesa izango dugu, eta etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera emateko aukera aproposa izan daiteke Anoetakoa», esan zuen herenegun Damia Abellak. Eskuin hegaleko atzelari kataluniarrak argi dauka Osasunak bere onena emango duela Anoetan, eta behingoz etxetik at partida bat irabaztea amesten du. Taldekide guztiek ere iritzi bera dute.
‎Xala sasoi betean dago, apendizitiseko ebakuntzaren ondoren erabat indarberritu da, eta bihar bere onena eman ahal izango du. Hala diote behintzat haren ingurukoek eta entrenamenduetako kideek.
‎Olaizola II.aren aldetik, berriz, ez ditu aste gozoak izan, baina ziur nago jokatzea erabaki badu sasoi betean dagoelako dela. Ziur nago Olaizola II.ak bere onena eman ahal izango duela. Hilabete da hatza hautsi zuela, asko edo gutxi den esatea zaila da, lesioak, denak, oso pertsonalak direlako, eta min guztiak, osatze prozesuak bezala, desberdinak.
‎Azken 50 urteotan euskararekin gertatu dena, linguistika eta soziolinguistikaren ikuspegitik, bederen, harrigarria izan da eta aditu askoren arreta ekarri izan du. Beharbada, hori bai paradoxa, bertoko unibertsitateetan gertaera harrigarri horri ez zaio behar adinako arreta jarri. euskararen hiztun elkarteko intelligentsiak hizkuntza eredu estandarra proposatzeko eta eratzeko bere onenak eman bazituen ere, euskara biziberritu ahal izateko behar den hizkuntza estatusa lortzeko ez du eredu teoriko garatzeko gauza askorik egin edo, bederen, ez du asmatu.
‎Nik uste dut hiri bakoitzak bere neurria bilatzeari ekingo diola. Bizidunak balira bezala ikusten ditudanez, uste dut bakoitzak bere nortasuna izan behar duela, eta bere onena emateko dagokion neurria izan behar duela. Eta bere ezaugarri horiekin pozik egon behar duela.
‎...zik, don Marianori ere ezin hobeki etorri zitzaion adiskidantza hura, zeren, emaztea galdu ondoren, bere baitan bildua egon baitzen urte batzuetan, marraskilo bat bezala, emaztearekin Indiara egin zuèn eztei bidaia gogoan, Rabindranath Tagoreren idazki lirikoak babestoki?, eta zeren adiskidantza hura euri gozo bat bezala gertatu baitzitzaion, barnetik bizi izan zuèn marraskiloak kanpora egin eta bere onena eman zezan, naro eta eskuzabal.
‎Demagun Zwei Frauen eleberriko protagonista ez dela ez bere onenak eman dituen kantari beterano bat, ezta imitazioak egiten dituen bigarren mailako aktore bat ere, sari handiak eskuratu dituen idazle heldu bat baizik. Izuturik ohartzen da ikertzaileak bere ibilbidea arakatzen hasi direla eta, ezer egiten ez badu, gaztetan Auden imitatuz argitaratu zuen poema bilduma nardagarri bat aurkituko dutela.
‎Eztul batzuk egin eta bere kantarik ezagunena, jendeak beti txaloekin hartu izan duena, kantatzen hasten da. Ahalegindu da bere onenak ematen, baina ez du lortu mahaietan esertzen ari den jendearen marmarioak isiltzerik. Bukatu duenean txalo bakan batzuk entzun dira aretoan, kontatzen jarriz gero poza baino gehiago tristura eragiten dutenak.
‎Erantzuna zure softwarean dago. Teknologia garapenaren zerbitzura jarri da, bere onena emateko eta guztiontzako onuragarria izango den aldaketa bultzatzeko. Munduko Bankuak lehiaketa bat antolatu zuen eta dozenaka adituk parte hartu dute pobreziari aurre egiteko.
‎Hein handian, helburu komertzial eta belikoen zerbitzurako sistema zientifiko teknikoa da gurea, biziaren aldeko diskurtsoarekin mozorrotzea gustuko duena. Biziaren alde bere onenak emango balitu ere, garapen teknologikoa ez da gauza izango ura, lurrak eta gero eta urriagoak diren beste baliabide batzuk ordezkatzeko.
‎10. " Mendebaldeko musika gorenak subjektuak mundura egindako sarrera, orkestra handiz instrumentalizatu du; era berean, maila goreneko indibiduazio melodikoetan gauzatu zituen barrualde urrunduenerako itzulbideak zorionekoen uharte eta barruko jainkoaren lorategietara. Europako musikak, gorputzgabetasunean nor izatearen artean bere onenak eman dituenean, zorionez lortu du bi joerak orekatzea: batetik subjektuen deuseztatzearen nostalgia, bestetik gorputz tonal batean Niaren eraikuntzarako lanak.
2012
‎Uda txarra izan zen; oso baxu ibili zen jokoz eta moralez. Bazirudien bere onena emana zuela, berak zioen: «Jokin, ile mozketa bat gelditzen zait hemen».
‎35 urte ditu eta 2015era arteko kontratua. Askok diote bere onenak emanak dituela, baina Gonzalez langilea da. Ea urte berriarekin...
‎«Garrantzitsuena pilotalekuari neurria hartzea zen; ez nau arduratzen». Etzikoa ez da proba izango, eta orduan bai, orduan bere onena emango du, aurkaria sasoi betean espero duelako. «Irujo lau t erdiko txapeldun izandakoa da, eta aurten oso ondo jokatzen ari da.
‎LEIRE. Baina sofa hau bere onenak emanda dago: fakir bat ere deseroso bertan.
2013
‎Hori da goian egotearen arrazoi nagusia. Zelaian dagoen bakoitzak bere onena emango duela badaki taldeak, eta konfiantza kutsatu egiten da. Txapelketa barruan oso talde onak daude, eta ez da nahikoa bizpahiru jokalari sasoian egotearekin beheko postuetatik aldendu eta bestelako helburuetan pentsatzeko.
‎Hori akuilatu behar dugu, hiru egunetik behin jendea lehiatzeko prest egotea. Badakigu Txapeldunen Liga ezberdina dela, ilusio handia egiten digu, baina badakigu liga dela garrantzitsuena, eta lortu behar dugu bakoitzak bere onena ematea. Nekeak taldea itzal al dezake?
‎Lotsatuta zegoen bere buruaz; baina harro zegoen Darcy jaunaz. Harro zegoen, bai, erruki eta ohore arazo batean gizona bere onenak emateko gauza izan zelako. Elizabethek behin eta berriz irakurri zituen izekoak egindako laudorioak.
‎Beste batzuetan, errefortzuko langile horiek lan poltsa batean sartzen dira, eta lan poltsa horretara jotzen da baja bat edo beste edozein gertaera bete behar den bakoitzean. Beraz, merezi du bere onena ematea non gabonetako lanak milioika espainiarrek hainbeste irrikatzen duten enplegua lortzeko tranpolina izan daitezkeelako. Hau kontseilua artikulu honetan jasotzen da, eta hor ere aztertzen da hautagaiaren profila eta Gabonetan gehien bilatzen diren lan eskaintzak.
‎Izerdia eta malkoak ez ezik, odola ere izan da Lizasoren erremonteko ibilbidean. Lesioek ez diote bere onena ematen utzi, 1992ko azaroaren 27an debuta­tu zuenetik. «Erremonteak aunitz eman dit, bai pertsonalki, bai kirol arloan, baita lan arloan ere.
2014
‎" Eskolak eman du eman beharrekoa, dagoeneko ezin du gehiago egin. Eskolak bere onena ematen du atzean familia euskalduna baldin badago. Euskaldunak sortzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko ezinbesteko oinarria da eskola, baina benetan orain aktibatu behar dena familia da.
‎Besteek, berriz, hori ere ikasi behar dute?. Entrenatzaileak dioenez, hori dela eta, bigarrenek punta puntan aritzeko hiru bat urte behar izaten dute; besteek, berriz, hiru bat urtetan bere onena emateko moduan egon daitezke.
2015
‎Oraingoan, elkarlana ezinbestekoa izan da egoerari aurre egiteko. " Horrelako gertaeren aurre egiteko, herri batek bere onena ematen du". Alkateak ulertu du zenbait herritarren artean zabaldutako haserrea.
‎" Oso maila onean jokatu du, eta garbi esan genezake txapelketako atzelaririk onena izan dela". Bikote galtzaileari dagokionez, Elordik ezin izan zuen bere onena eman, eta Lasa ere ez zen Erostarbe gainditzeko gai izan.
‎Itzalean dabilen arren, gurean jorratzen den metal musika zinez interesgarria da.NAZIOARTEKOAKNIGHTINGALE. ' Retribution' Dan Swano musikari suediarrak bere onena eman du, beste behin. Hard rock progresibo atsegina.DIE ANTWOORD.' Donker Mag' Hegoafrikatik AEBetara iritsi dira, musika eta bizitza bera ulertzeko duten modu bereziarekin.
‎Izan ere, aktore ospetsu bat da protagonista, eta, halako batean, erabateko blokeo artistikoa nozituko du. Bere onena eman duela onartu du, eta, prozesu horretan dagoela, ataka konplikatuan dagoen emakume bat ezagutuko du.' THE HUMBLING' Zuzendaria. Barry Levinson.Aktoreak.
‎Irakasleen izaerak eman zidan zer pentsatua: Maria Luisa, latina eta grekoa ematen zizkigun tuntun paela bat; Kontxi, filosofia eta etika irakasten zizkiguna; Mertxe historiakoa, bere onenak emanda egon arren sexy izaten segitu nahi zuen bat; hirurak ziren lehen esan dudan gisakoak: ezkertiarrak, progresistak, Euskadiko Ezkerrakoak, beren jarrera etiko eta politiko aurrerakoiez oso harro ageri zirenak eta beren ideiak azaltzeko batere eragozpenik ez zutenak.
‎Egunak bere onenak eman ditu eta, Iñurritza auzoko erromeriaz gozatu ondoren, bueltan gatoz kale aldera. Koadrilakoak ez daude piura onean; kostako zaigu afaltzeko tokia denen artean erabakitzea!
‎Lehen estropadak ondo bukatzea zen helburua eta orain irabazi egin nahi dugu. Geroz eta jende gehiago dago, atzetik datozenak, estutzen; hortaz, bakoitzak bere onena eman behar du tostetan tokia izateko eta hori entrenamenduetan igarri egiten da.
‎Orioko eta Zarauzko alkateak gustura dira Joko Atlantikoak egiteko beren herriak aukeratu dituztelako. ...ra batean Atlantic Games erakundeko arduradun batek aitortu zidan 21 urtetan izan duten tokirik egokiena dela Orio eta Zarautz ingurua, inguru paregabea izateaz gain kirol azpiegiturak eta kirolarien ostatua oso gertu daudelako" zehaztu du Zalduak aurkezpenean. Bestalde, Txurrukak nabarmendu du" Orio eta arrauna bat diren bezala, Zarautz eta surfa ere bat direla.Ziur nago herri bakoitzak bere onena emango duela eta txapelketa bikaina izango dela". Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari Jon Redondok zehaztu du helburua" ahalik eta joku onenak antolatzea eta Euskadiko selekzioko kirolariek maila txukuna" ematea dela.
‎Gisa horretako arrazismoa mugatua, ‘arraza’ konkreturen batzuenganakoa soilik izan ohi da, batetik; bestetik, norbere arrazak askotan ez du besterik adierazten familia baino ‘odola’ edo ‘zortzi deitura garbi’ esaten dena, h. d., funtsean ‘ekandu onen’ transmisioa, tradizioa (moralaren gordelekua). 4 Gaur arrazismoa stricto sensu kontsideratzen dena, ‘zientifikoa’, biologikoa jeneralean, gizadia arrazatan eta arrazak euren balio natural (intelektual, moral) suposatuaren arabera mailatan hierarkizatzen dituena, behereen dominazioa eta batzuetan suntsidura bera ontzat emanez. Horrelakoa da Renanen arrazismoa].
‎ELAri dagokionean, halabeharrez muturreraino eramandako errebindikazio eredua ezagutu ahal izan zuen Caballiton. Bere onena eman zuen sindikatuak langileen borrokak arrakasta izan zezan: organizazioa, azpiegitura, mobilizazioa, negoziazio ahalegina, greba kutxaren babesa...
‎Dena den, urte haietan euskal industriak jasan zuen alimaleko birmoldaketak eraman zuen ELAko koadro eta zerbitzuen lanaren zati handiena: garrantzia handiko lantegiak itxi ziren129 eta beste askok langile kopurua murriztu zuten, langabeziak 200.000 laguneko langa gainditu zuen, eta eskualde osoak basamortu bihurtzeko arriskuan aurkitu ziren; bere onenak eman behar izan zituen sindikatuak krisiaren ondorenak kudeatzen, ahal zena salbatzen, eta kaltetuentzat ahalik eta irtenbiderik moduzkoenak erdiesten.
2016
‎Herrera, Skoubo, Abreu, Llorente, Ifran, Seferovic, Finbogasson... Behingoz, madarikazioari amaiera eman nahi izan zion Realak.Aurrelari indartsua, golegilea eta langilea da Jonathas, baina orain arte ez du bere onena ematerik izan. Sasoi hasieran haren alde egin zuen David Moyesek.
‎Ligako lehen bizpahiru hiletan zuen jokatu; guk kontratua eten genezakeen, baina ez genuen eten. Asko pentsatu genuen, hutsune handia zen, baina hark bere onena eman zion taldeari, eta ezin genuen hala utzi». Taldeko buruak gizonezkoak balira, erabaki bera hartuko zuketen?
‎–Iker Camaño da. Sosius sosius dator?, gaineratu zuen Ibarretako euskaraz, poliki poliki alegia,, garbi dago bere onenak emanda datorrela gixajoa?. –Kotxaua?, esan zuen Josebak Xabierren azken hitzari sinonimo bat gaineratu nahi izan balio bezala bere herriko euskaraz.
‎Prestaketa afariak, entsegu ondorengo meriendak, azken egunetako urduritasunak... Eta, batez ere, urteroko miraria, gure moduko txorimalo kuadrilla bat egun batez talde sendo bihurtu eta bere onena ematen; eta antzokiak edo frontoiak betetzen, sarrera mordoa salduta.
‎Hasteko, “klub handia” izatetik “aparteko kluba” izateko bultzada eskatu zien batutakoei, nork bere ekarpena eginda. Elkarteak denak harroarazteko konpromisoa eskatu zien jokalariei eta entrenamenduetan eta partidatan nork bere onena eman dezan aholkatu zien, Getxo Saskibaloi Taldean pasatu zituzten garaiak gogora ekartzerakoan “zoragarria” izan zela esateko aukera izan dezaten hemendik hogei urtera. Baina gogorarazi zien “horretarako modu bakarra” dagoela, “egiten duzuen kontu orotan bihotzaren %100 ipintzea”.
Bere onena eman behar du.
2017
‎Etxeberria eta Alduntzin bikoteak hasiera hasieratik egin zieten ihes aurkariei 0 abantailarekin, eta antzeko dinamikarekin 2, 3, 5, 6, 8, eta 10 argi nagusitu ziren. Aurreko partidako bikote galtzaileak bezala, bigarrengoak ere ez zuen bere onena eman.
‎Hori ere erabili dut nire baitan, ama alaba hauek, berez zintzo eta hobenik gabeak izanik ere, ez ote diren deabruaren tresna oharkabeak izan ni tentatzeko, ni erorarazteko; kontuan izan, halako adibideak ez direla bakanak kristau herriaren kondairan, eta ipuin antza hartzen badiegu ere badutela bere mamia eta esanahia, deabruaren jokamoldea guk bera gutxiestea eta ez balego bezala jardutea baita gaur egun, hartara gure bizitzan eta bihotzean habia errazago egin eta pozoi arrautzak erruteko, orain oskola hautsi eta bihotzean mokoka ari zaizkidan gabiraiak bezala. Beraz, nire buruhausteok konpontzeko emakume biak etxetik egoztea ere otu izan zait, eta inor hartzekotan atso zahar zarpail bat etxeratu, bere onenak emanda ezezik emetasunaren lilurak oro aspaldi galdutakoa, baina ez deritzot irtenbide egoki eta txukunena litzatekeenik: alde batetik, bi emakume gajoak errugabeak direlako guztiz, eta bidegabea litzateke nire okerrak eta hogenak haiek pairatzea, eta ez nolanahi gainera, ez baituzu ahaztu behar alarguna dela serora, beste inongo irabazpiderik gabea, eta alaba berriz eskola utzi berria, bizitzaren eskolan sartu berria, esaterako, eta orain kale gorrian utziz gero zer atarramentu izango lukete batak zein besteak?
‎Eskubide moralek gainerako guztia ekarri zuten. Ez zegoen plagiorik, prozesu bat baino, ezinbestekoa unibertso hori antolatu eta bere onenak ematera iristeko, Egunsentiaren esku izoztuak idaztera iritsi ahal izateko, Euskadi Saria jaso ahal izateko hoberik ez zegoelako eman ote zioten susmotan hondoratu gabe, edo antolatzaileei saria hutsik uztea komeni ez zitzaielako.
2018
‎Idazle gazte bati etorkizun oparoa opatzea besterik ez dago sortuko duen obrak, oraindik egiteko duenak halako aura berezia lor dezan. Aura hori are indartsuagoa da etorkizun oparoa bete gabe geratzen denean, hots, idazle gaztea gazterik hiltzen denean, oraindik bere onena emateko dagoenean. Horrela gertatzen denean irakurleek zein kritikariek amaigabeko eta segur aski zentzu handirik ere ez duen espekulazio ariketei bide eman ohi diete.
‎Hala ere ez zen nahikoa izan lehen bosten artean sartzeko. Arranpekin egin behar izan zituen kilometro asko, eta horrek ez zion bere onena ematen utzi. Bere markatik oso urrun gelditu zen urretxuarra herenegun (4.05.13).
‎Estu hartu bai, baina ezin izan du haren erritmoa jarraitu. Bere onena eman du, baina une erabakigarrietan, eta azken laurdenetan bereziki, Real Madril hobea izan da. Kalitate eta talentuari dagokionez koska bat gorago dago Pablo Lasoren taldea.Pedro Martinez pertsona argia da, eta partida bukatu berritan, oraindik ere pistan, analisi zehatza egin zuen.
‎Inertziak bide okerretik eroan ez ote duen hausnartu du. Asko dago jokoan eta bere onena eman behar du lan horretan. Jai dauka bestela.
‎Ostiralean, Ataunen, Albisu izango du arerio. Partida gogorra izango da eta soilik entrenamendu pare bat egiteko astia izango du Zabaletak, baina Binakako txapeldun berria ilusioarekin aterako da kantxara, bere onena emateko prest. Partidako irabazleak Aimar Olaizola izango du zain final zortzirenetan eta hurrengo eskaileran, final laurdenetan, Rezusta sartuko da lehian.
‎Tomiris en Iñaki Ziarrusta da aktore, baina zuzendari gisa aurten estreinatu du beste lan bat ere: Zazpiak bat, edo hiru aktore bikain bere onena ematen ikustearen plazera, Miriam K. Martxante, Aiora Sedano eta Estibaliz Villa.
2019
‎" Aitak ez zuen apaiz izan nahi", gogoratu du Teresa Aierrak. Familiak behartuta hasi zuen bide hori, baina bere onena ematen saiatu zen, beti. " Sari anitz lortu zituen bere ikasketetan.
‎Asteburuan, Euskal Herriko infantil mailako txapelketa lehiatu dute Galdakaon. Buruntzaldea IKTko hainbat gaztetxok bere onena eman, dominak eskuratu eta markak hobetzeaz gain, hainbatek Espainiako txapelketarako txartela ere eskuratu dute.
‎Begi bistan zegoen. Artista gazteak, kemena, imajinazioa eszenako baliabideetan…Taula gainean zeuden abeslari, dantzari, musikari guzti guztiek bere onena eman zuten ordu eta erdiko ikuskizun horretan eta hori hedatu egin zen antzokian zehar. Alde horretatik gustura egon ginen hantxe bildu ginenok.
‎Hona hemen neska gaztearen jarreraren funtsa: mundua eta bere destinoa bera ontzat emanez errefusatzen ditu, fede txarraren ilunpe estugarrietan.
‎Ilunabarrean eta bere onena emanda zeukan zaldi batek tiratutako gurdi batean egin nian hanka. Ikatzaren azpian ezkutaturik nindoanan.
‎Bolada batez Kataluniako gobernuarentzat lan egin behar badu, lan txukuna egingo du: bere onena emango du horretan; horra bere buruari botatako erronka!
‎Joan Mari Torrealdai gogoratuz hasi du Hiztegitik kofradiaramintzaldia Urkiak, eta esan du Torrealdai ordezkatu bainoago 29 aulkia berarekin partekatzen duela: . Joan Mari euskalgintzako arlo askotan ikusi izan dugu bere onena ematen beti, 2003an bere onen hori kentzen saiatu baziren ere. Halako itzala duen Torrealdai handiaren ondoan, beraz, ulertuko duzue txiki eta, Sarrionandiak behinola esan zuen moduan, soinean gabardina handiegia banerama bezala sentitzea.
‎Saran bere onena eman eta etorkizunera begira, bertsotan jarraitu; horixe da leitzarrak nahi duena: «lagunarteaz gozatu, jende berria ezagutu, ahal bada plazatxo batzuk egin eta mailaz hobetu».
2020
‎Bestalde, ez da ahaztea komeni adinean aurrera doala (33 urte ditu), eta denbora askoan jokatuz gero, haren gorputzak nabari dezakeela. Azken jardunaldietan, ez dabil bere onena ematen, baina, hala ere, taldeko golegilerik onena da: sei gol sartu ditu.
‎Ahalegindu zen, baina ezinean aritu zen. Lesioek ez zioten lagundu bere onena ematen. Urrutiko jaurtiketak dira haren indargunea, baina hor ere ez zuen asmatu.
‎Irlandarrak bere onena eman behar izan du Ejea de los Caballeroseko esprinta irabazteko; haizeak ez du etenik eragin tropel nagusian.
‎XXI. mendeko Indurain dirudi, 194 zentimetroko erraldoia pedalak zanpatzen, bizikleta erdiz erdi hautsiko balu bezala. Rohan Dennis taldekideak bere onena ematera behartu du, baina azkenean minutu erdiko aldearekin nagusitu da. Eta bihar zortzi, Milanen, azken aukera izango du laugarren etapa irabazteko, 15 kilometroko erlojupekoan.
‎Harro egoteko modukoa da, zaintza ardatz, hamaika sortzailek eta eragilek erakutsitako erantzukizuna. Finean, harro esan dezakegu jendeak bere onena eman duela hurkoari konfinamendua errazagoa eta eramangarriagoa izan dakion. Erantzukizun soziala kontzeptua zer den aski ongi erakutsi du komunitateak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia