Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Whiskya eskatu nion, baita bertze kankarro bat ere, niretako. Isilik gelditu ginen zerbitzariak, beti bezain astiki, bere lana egin bitartean. Tarte horretan, atea ireki zen aldiro, begiek sarrerara egin zioten eskapo.
‎Bertze martini bat eskatu zion Antoniori eta hari begira gelditu zen, Musu tristek, beti bezain geldo, bere lana egin bitartean. Eskutik kendu zion, kasik, zerbitzariari, eta aho beteka edan.
2001
‎Nerbioak airean nengoen. Adrenalinak, baina, bere lana egiten du beti eta, harrigarrikiro, kontrolatzea lortu dut.
2002
‎Uretara hurbildu, eta garbitu egin zuen. Denborak bere lana egiten zuen, pentsatu zuen neskak. Armadurak urratu egiten ziren.
2004
‎Txoko guztiek Mireiaren irudia oroitarazten didate. Eta ezin dut –emakumea negar malko isiletan hasi zen– Utz iezaiozu Ertzaintzari bere lana egiten.
2006
‎Jaun Migeli barnean gelditu zaiok, eta Herio inoren barnean gelditzen denean, debalde dituk mantarrak. Ateratzeko biderik ez baitu, bere lana eginen dik, gaur ez bada, bihar.
‎Tira egin nion, kostata lortutakoa askatu beharrik ez izateko. Zurrunbiloak bere lana egin eta berehala itzuli zuen txalupa, ostera. Arin mugitu nituen eskuak eta, soka lodia gorriz tindatuta geratu bazen ere, txirikorda egitea lortu nuen.
2007
‎Atzera bota du gorputza anaiak, berari ere txirikordaren antzera lepotik tira egingo dion beldurrez edo. Hasi da alkohola bere lana egiten, pentsatu dugu denok; eta, gure tentsio aurpegia ikusita, barre egin du Joxeanek, baina hain indartsua izan da haren barrea ze oraindik gehiago izutu gaitu. Koilaratxoek dardarka jarraitzen dute mahai gainean.
2008
‎Hitz beste egin dezagun, Lidia. Utzi Ertzaintzari bere lana egiten.
‎Giovanni Mazoni sartze batera irten zen Mario, bere lana eginda. Marco Fidanza jaunak luzatutako eskuari muin eman zion Giovanni Mazonik.
2009
‎Barre egin dio eta bere lanari egingo dion epaiaren zain geratu da, gero. Elias harrotuko lukeen gizona izan nahi duela konturatzen denean, apur bat lotsatuta sentitzen da.
‎Parisko bidean, Johañe Ixerdi erraten hasi zitzaion, udako beroan izerdi turrustak aterarazten baitzizkion bere nagusiaren gogo apetatsua egin beharrak. Parisen, zerbitzari zenbait eta sos batzuk utzi zizkion eskumenean erregina amak, bere lana egiten segi zezan. Nekez moldatzen zen, eta horrek Henrikeren mihia gaizto dantzarazten:
2010
‎–Karbono bere lana egin dezake piezak datatzean, eta hor ez dago eztabaidarik. Baina zeramika hauetan idazkunak zeuden, eta Iruña Veleian galdetu zidaten ea metodoren bat zegoen jakiteko marka horiek norbaitek eginak ziren.
‎Gil eta Knörren baikortasunaren beste muturrean, Gorrotxategi kezkatuta agertu zen, hainbatetan haserre ere bai. Behin eta berriro denbora eskatu zuen, ez besterik; denbora eta lasaitasuna bere lana egin ahal izateko. –Ikerketa hasi besterik ez da egin, eta publikoki hitz egiten ari gara oraindik egiten ari den ikerketa bati buruz; hori ez litzateke inoiz egin behar?.
‎Eguneroko bizitzan, egin ditzakedan gauzei dagokienez, inoiz ez dut izan inongo eragozpenik. Esku itsusia izango da baina bere lana egiten duena. Alde horretatik sekula ez zait iruditu elbarria edo ezindua nintzenik.
2011
‎–Bihar hurbil samar batean euskara desagertuko da, eta norbaitek esango du naturak bere lana egin zuela. Baina ez da heriotza biologiko bat izango.
‎Demagun, beraz, jatorrizko herri mintzaira hezkuntza sisteman ezartzeko hala holako programak sustatu nahi dituela hizkuntz gutxiengo batek. Asimilazioak bere lana egina baldin badu, eta dagoeneko estatuaren hizkuntza erabat errotua baldin badago gutxiengoaren bizitza soziolinguistikoan, hildurak jotako hizkuntza eskolaratzeak zer nolako ondorioak dakartza. Hutsaren hurrengoak, uste izatekoa denez.
‎–Nahiz eta historiaren argitan nazio anitzez osaturiko estatu autokratikoak bideragarriak direlako adibideak egon dauden, Barker en ustez bi aukera daude azken buruan: asimilazioaren bideak bere lana egin ez duen estatu demokratikoetan, ezinbestez nazionalitate adina estatu sortuko dira?. Walker Connor, Etnonacionalismo, 1994, 7 or.
2012
‎Erakarpen indarrak bere lana egiten zuen bitartean, erorikoaren zentimetro oro ikusi ahal izan zenuen. Zure amaren Bohemiako kristalezko ontzia mila zatitan txirtxilatu zen, eta oraindik ez duzu argi ze aurpegi ziniko jarri behar izan zenion atzo.
‎–Utzi diezaiogun naturari bere lana egiten, ekin zion Josebak?. Umea badator ahalik eta ondoen hartuko dugu, eta bestela?
‎Zeharka begira jarraitu nion nik une batez. Carlosen lankideena suposatu nuen taldetxora batu zen bere lanak egin ostean. Harritu egin nintzen lehenago elizan neska hartaz ohartu ez izanaz.
‎Badakizue, jendeari zita eman, kobratu... Elektrizista batek bere lana egin ondoren egiten duen modu berean. Baina oraingoz behintzat ez dut nahi.
‎Eta hori bezala egiten dakizkigun beste gauza guztiei utzi bakean. Nire zelulek badakite bere lana egiten. Zeinek hezitu ditu?
‎Herkules bera bedi lehia bere lanen egitera;
2013
‎–Ez, ez. Utz beza Rasputin bakarrik, bere lana egin dezan.
‎Istorioak luze jo dezakeela pentsatu dut, eta nik ordu erdi bat nuen ozta ozta entzuten egoteko. Emazteak dagoeneko bere lanak eginak izango zituen entrenatzailearekin baldin bazegoen. Batzuetan ezer egin gabe irudikatzen ditut biak, eta hori da mingarriena.
‎Ferra galdu horrek behartu ninduen hirian sartzera. Ferratzaileak bere lana egin orduko hetsiak ziren hiriko ateak eta ilun bazterrak.
‎Auverniako bailia ere ohartuko zen, ez baitzuen zutitzeko keinurik egin. Horretan, bere lana egin izanen zuen nire sastakaiak ere, haren saihetsak keinatzen baitzituen.
‎Legea zen: zahar nahiz gazte, luzerako nahiz motzerako zuloratua izan, kakaketariak kartzelaria behar zuen beti ondoan, bere lana egin bitartean. Oraingoan, kartzelariaren mintzoa aditzen nuen, ez hagitz urrun, korridorean.
2014
‎Gainera, ez zegoen orduan bezala: denborak bere lana egina zuen, guztiokin bezala?, baina berehala ezagutu nuen.
‎Luze egon ginen hor, barruko eta kanpokoaren arteko kontrastean pentsatuz, nik uste; nik, bederen, hori egin nuen. Ospitalea, bere tortura eta salbazio aparatuekin, bere lana egiten, bihotz handi batek nola. Bihotz batek bukaera arte taupadak egiten ditu, azkena zein izango den jakin gabe.
‎Berak hala nahita ala halabeharrari bere lana egiten utzita, barne mintzoa isildu, eta gorputzen hizkuntzaz solastatu ziren handik aitzina: eskugainen fereka, ezpainen laztana, mihien kilika, atzamarren zulaketa?
‎Mozkortu eta loak hartu zuela? Ez zuela bere lana egin eta horregatik operazioak huts egin eta militante bat hil zela. Horren ordez, Guardia Zibilaren segadari iskintxo egin zion heroia bihurtu zen.
2015
‎–Gorrik bere lana egiten duen bitartean, bai, bota dit hasperenka?. Lasai hartzeko esan dit gainera, denbora tarte baterako duela oraingo honetan.
‎Presoa kartzelara itzul dadin presioa ez da gehiegi apaldu. Batez ere orain, minbiziaren kontrako tratamenduak bere lana egin eta gizona askoz hobeto dagoen honetan. Presoak preso jarraitzen du, etxetik irten gabe ospitalera joateko ez bada, baina abokatuek ez dute esperantza galdu.
‎Axola zaidan puntutxo bat aipatu nahi dut hala ere, behin betiko amaitu aurretik. Aldiaren sitsa nola bere lana egiten ari den ikusten eta erakusten digun bat da Jesus Mari Arruabarrena, Durangoko idazle eta argazkilaria. Orain dela urte batzuk Antzinako ogibideak galbidean izeneko argazki liburu bat atera zuen, azken hatsetan dauden lanbide zenbaiten lekukotasuna jasoz, bai irudiz bai hitzez.
2016
‎Eta Adan bere kontakizunean aitzinera zihoan: . Bizi baldintza guzia aldatuko zuen egoerak dardaran ezarri gintuen eta dantza dilindan hasi ginen, indarrik gabeko norantzarik gabeko bidean, beherantz zuzen zuzen eroriko ginatekeen beldurrez, grabitate sendoak bere lana eginez?.
‎12 Euskal idazle erretxinari sekula ez zaio bururatuko bere lanei egindako kritikek, bere proposamenenek jasotako isiltasunak edota bere liburuek lortutako oihartzun eskasak zerikusi mendreena izan dezaketenik bere lanaren kalitatearekin, egokierarekin edo erakargarritasunarekin. Hori, ezta pentsatu ere.
‎Are gehiago, kalterako dela uste dut: kritikoari bere lana egiten utzi behar zaio, ahalik eta askatasun handienarekin, eta kritikoei egindako kritikek, egotekotan, eta egon behar dute?, orokorragoak behar dute izan, kritikoaren ibilbidean oinarrituak, eta ez hainbeste kritika jakin batean edo bestean; Víctor Morenok Fuera de lugar. Lo que hay que leer de críticos y escritores (Pamiela, 2009) liburuan zioen bezala,, gaztea denean eta, hori gutxi balitz, arduragabea, idazlea kritiketan sartu ohi da elefante bat Sévresko edalontzien denda batean bezalatsu.
‎txertatzen da, gene horrek bere lana egin dezan. Organismo horrek lehen ez zuen ezaugarri
2017
‎Ni ez naiz depilazio lekuan inoiz izan, baina psikoanalistaren bulegoaren antzeko zerbait irudikatu ohi dut, besaulki etzan eta guzti, edo ohatila bat izango da, ez dakit. Hor etzango dira bezeroak eta bere lana egiten ari den bitartean kontatuko dizkie istorio jakingarri horiek depilatzaileak. Zinez ona izan behar du kontatzen, ze emazteari gogoratze hutsarekin begiak malkotan jartzen baitzaizkio.
‎Niri harrigarria egiten zitzaidan hain istorio gogorra kontatzen ari zen bitartean bere lana egiteko arazorik ez izatea, ez baitzuen arretarik galtzen. Amak lepora egin omen zion jauzi irakasleari eta, banekien etorriko zinena, banekien?, errepikatzen omen zion zorionaren zorionez negar egiten zuela, eta aurpegia eta lepoa musukatzen zizkion eta gutunetan egindako promesak, esandako esaldi esanguratsuenak errezitatzen omen zituen ahopeka.
‎Memoriak bere lana egiteko denbora behar duela esaten da, eta guk hainbesteko presa dugu, hainbestekoa da guztia atzean uzteko antsietatea, non ez dugun ahaztu nahi dugun hura elikatu besterik egiten. Betebehar bilakatzen dugu, geure buruari agindutako bat bihurtzen dugu ahaztea.
‎desira askatzen du eta berehalako gozagarria proposatzen dio, sublimaziorako astirik eman gabe. Ildo horretan, bere lana egiten du. Bada tirabira bat gure kulturan eldarnio sexual gehiegizkoaren (hirietan, sexurako deia egiten diguten zeinuak indarrez jabetzen dira gure burmuinez) eta errealitate sexualarekiko arbuio neurriz gainekoaren artean (ez gara bizi larru festa erraldoi eta iraunkor batean, gutxi samar dira gauza baimenduak edo egingarriak).
‎Ez diogu Britney Spears i eskatzen dantzan aritzeko gogoa izan dezan arratsaldero eszenatokira irtetean. Horretara dator, hori ikusteko ordaintzen dugu, bakoitzak bere lana egiten du eta inor ez da marmarrean joaten esanez «uste dut itxurak egiten ari zela». Pornoak egia esan luke, antza.
‎Hor konpon nor naizen edo nondik natorren, zer komeni zaidan, nork irakurriko nauen edo punk rock kultura. Badator aiton zaharra bere lana egitera, artaziak eskuetan, nire zakil mentala garbitzera, bera arduratuko da ni bezalako neskez. Baita Renoir aipatzeaz ere:
2018
‎Emazteak mantenua lortzen du senarrarengandik (babesa, alegia), baita bere lanak egiteko baliabideak ere. Senarraren onberatasunaren mende dago, eta, ugazaba on bat?
‎Ni, berriz, handik oso urrun nengoen: Basurtu ospitaleko Unitate Funtzional Obstetriko estreinatu berrian atrapatuta hain zuzen ere, prostaglandina tanpoiak bere lana egin eta lehenengo uzkurdurak sentitzen hasi nintzenean.
‎gertatu zela, zehazki nola gertatu ote zen galdetzen nion neure buruari, benetan ez planeatua ote zen; ez baita gauza bera, ez planeatua? eta, ez hitz egina?, alegia, isilean erabakita?,, esplizituki ez esana?,, naturari bere lana egiten utzita geure artean ezer hitzartu gabe, baina beharrezko pauso guztiak jarraituta, mandatu biologikoari segituz modu koldar samarrean, azken finean.
‎Hark ere ez zuen uste aita amaren hiltzailea izan zenik, baina horretan ere zuhurrago sentitu zuten haren neba ahizpak baino. Zentzu handiz, justiziari bere lana egiten utzi behar zitzaiola sinesten zuen. Eta, oro har, aitaren eta amaren nortasunen inguruan bildutako datuak berretsi zituen, nabarmentzea merezi zuen ezer erantsi gabe.
2019
‎Kalean noala liburuaren behar eta garrantzia azpimarratu didatenak. Moiok bere lana egiten jarraitzen du, inoiz bera ezagutu ez zuten horiengan ere. Horrek asebetetzen nau.
‎Denborak egiten duen lanari erreparatu dio segidan: . Nik uste dut denborarekin lausotu egin dela, normala da baita ere, denborak bere lana egiten du, baina egia da, momentuan erantzun zitzaion mailan, maila eta edertasunean, gero ez zaiola eutsi; eta merezi luke horrekin ere ikasten segitzea aurrera ere, hura gogoratuz eta transmitituz. Egia da, nire kasuan, adibidez, esperientzia pertsonal bezala geratu zaidala, gogoeta, zauri eta zer pentsa pertsonal bezala.
‎Esan bezala, Txurrus, Itu eta hirurok militantzia kide eta lagun izan arren, ez dugu hain sarri hitz egiten Aimarren zeraren inguruan. Ez dakit garaian oso bestela bizi genuelako den; zeren, egun elkarri buruz buru hitz egiten badiogu ere, garai hartan gu gaztetxo batzuk ginen eta haiek, nolabait, gure, mentore?; edo, bestela ere, denborak bere lana egin duelako den. Zita egin diet, ohiko bileretatik at, eta berriro ere, kafetegi inpertsonaleko terrazan bildu gara.
‎Mandoa ezin duk gure ezkutalekuan egon eta kanpoan nabarmenegia duk, gure presentzia salatuko bailuke. Hark bere lana egin dik eta ez zaiok asko kostako baserrirako bidea aurkitzea. Beharbada etxera iritsi baino lehen faxistek atzemango ditek mandoa, hori gure kaltean izan litekek, noski, gu inguruan gabiltzala susma bailezakete.
2020
‎Goizero altxatzen zen, egiten zituen ariketak pisu txiki batzuekin, zihoan lanera edo zetorren lanetik, baina ez zuen bururik altxatzen, pena astun baten zama gainean balerama bezala zebilen. Bere adiskideek zioten ezin dela askoz gehiago egin, denborari utzi behar zaiola bere lana egiten, zauriak senda ditzan.
‎Aingerutxo batzuk ere ez ginen, ez nuke nahi inork pentsatzerik ideia hori eman nahi dudala. Gaurgero denborak –berrogei urte– bere lana egin du, eta emaitzak denen bistan daude, norbera bizi zuen pasioaren eta konpromisoaren maila neurtzeko.
‎78 edo 79 urtean Komando Autonomoen komando batean sartuta daukagu. Mugimendu autonomoaren barruan ez omen zen sekula nabarmendu bere lan egiteko grinarengatik; aldiz, abila omen zen besteren kontura bizitzen, haxixa eta kokaina maite zituen eta neskazale amorratua ei zen. Bistan da urte haietan (77, 78, 79..), askatasun sexualaren eklosioak eta gizartean drogekiko beste jarrera bat izateak gazteen interesen erdigunean jarri zituztela bi gai hauek –drogak eta sexua–, politikarekin –borrokarekin– batera, eta askotan, hiru arlo horiek bakoitzak nola bereganatzen zituen, horrek markatzen zuela, nolabait, norberaren identitatea besteen aurrean; hortaz, egia da kontu horiek oso aintzat hartzekoak zirela, eta norberak nola orekatzen zituen, eztabaida askoren erdian zeudela.
2021
‎Jendea super botere horiei begira zebilen bitartean, ordea, eboluzioak bere lana egiten zuen, isilean. Eta eboluzio horren gakoa aipatutako azken bidean zetzan:
‎Protagonistak izan daitezke, bigarren mailakoak, heroikoak, tragikoak, komikoak, patetikoak, terrorifikoak. Onak badira, autentikotasun baten jabe izango dira, ezagutzen ditugula sentituko dugu, eta, idazleak bere lana egin badu, berak ere ezagutzen dituela sinetsaraziko digu.
‎Gizartearen pentsamoldea aldatu nahi genuen. Artista bakoitzak bere lana egiten zuen, bere baitan sentitzen zuena (sakonagoa edo azalekoagoa izan), baina aldatu beharra zegoena gizartea zen. Gizartearen sentsibilitatea eta beharra.
‎Munduan zehar euskal dantzari asko dabil nor bere lana egiten, baina euskal dantza tradizionaletik abiatu direnei buruz esaten da euskal dantzaria konpromiso handikoa dela, garbia dela dantza egiten, bere jauziak nabarmenak direla... baina kontu hauek guztiak zenbateraino dira guk sinistu nahi ditugun etiketak?
2022
‎Bertzerik gabe, zaunka egiteagatik? Zuk zenioen bezala, bere lana egiteagatik. Zer eskubiderekin?
‎Ez al duk ulertzen, kaskarin horrek, zer gerta daitekeen azkoinak askatzearen erruz? Zaindariak bere lana egin ez balu, trena bere bidetik irten zitekean, jendea hilko zuan! Hik hilko hukeen jende hori!
‎Begiak bildu ditu. Zaineratu dioten pozoi goxoak bere lana egiten segitzen du. Saiatu da burura irudi atseginak ekartzen, morrosko beltz horrenak, adibidez, bi neska itxuraz latinorekin, oporretako yate baten gainaldeko etzaulkietan, olatuen harroaldiei aldakenak gehiturik.
2023
‎Haiekin batera etxera igo nintzen, nire gauzak bertan zeudelako. Adrenalinak bere lana egin eta egon zitekeen tentsiorik txikiena deuseztatu zuen. Baina nik ahoa lehor jarraitzen nuen, edozein momentutan elkarrizketa domestiko batek lekuz kanpo utziko ninduen.
‎Aurrena argazkiak. Jende guztia bazterretan kokatu, eta argazkilaria bere lana egiten hasi da, bisorea eta diafragma, karretea eta flasha, argia eta distantzia kontuan hartuta, klik hemendik eta klik handik, orain oinak, orain burua, orain gorputz osoa. " Mugi pixka bat", eskatzen die gelan dauden besteei, bere fokutik kanpo egon daitezen.
‎Argazkilariak amaitu duenean medikuaren txanda iritsi da. Besteek ez daukate urrun egon beharrik, baina hala ere aparte geratu dira, medikuari bere lana egiteko espazioa uztearren, batetik, eta gorpuaren presentzia hurbilak eragiten duen sentipenagatik ere bai, begirunearen eta nahasketa hori. Medikuak ere halako zaztada bat sentitu du barrenean, bera ez da forentsea, bizidunak izan ohi dira artatzen dituen gorputzak, baina gaur hauxe tokatu zaio, kostata onartu du eskaria, kontzientziak aginduta, ezetz esan ezin zezakeelakoan, eta hementxe dago beraz, gizakiak gizakiari egin diezaiokeen minik sakonenaren lekuko, eta bere maletatxotik atera du gorpua aztertzeko tresneria; ez du bisturiz irekiko, kanpotik bakarrik egingo dio esplorazioa:
‎Haiek ezagutu zituztenak bizi dira oraino, baina horiek ere gero eta helduago, gero eta zaharrago. Istorio hau idazteko presarik ez dut izan orain arte, baina dut lasai eta patxadaz jardun, bere lana egiteko nahi beste denbora duenaren tankeran. Ez baitut, inola ere.
‎Hornidurak bere bidetik jarraitzen dik egunero, eta hori duk albisterik hoberena. Arduraduna bere lana egiten ari duk. Imajinatzen diat polizia gainean izanen dutela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia