2015
|
|
Oi heriotza, heriotza, ez dakit nor den zure beldur, zugan baitago bizia! Hala ere, nor ez ote da haren beldur izango
|
bere
Jainkoa maitatu gabe igaro badu bizitzaren zati bat. Eta ni neu halakoa izanik, zer eskatzen dut eta zer desira dut?
|
|
Zure egintzak santuak dira, zuzenak, ezin baliotsuagoak dira eta jakinduria handiz osatuak, jakinduria bera baitzara Zu, Jauna. Nire adimena horretan aritzen bada, kexu izango da borondatea, inork horretan enbarazu egiterik ez duelako nahi; izan ere, adimenak ezin du sumatu hain handitasun handietan
|
bere
Jainkoa nor den, eta hartaz gozatzea nahi luke eta ez daki nola, hilkortasun hau bezain atsekabetsua den kartzelan jarria baita. Edozerk egiten dio enbarazu, lehenengotan zure handitasuna gogoan erabiltzea lagungarri izan bazitzaion ere, hor hobeki ageri baitira nire ezin konta ahala kaskarkeria.
|
|
Oi Jesus, bai luzea dela gizakiaren bizia, laburra dela esan ohi bada ere! Laburra da, ene Jainko, haren bitartez amairik izan ezin duen bizia irabazteko; baina luzea da oso bere burua
|
bere
Jainkoaren aurrean ikusi nahi duen arimarentzat. Zer erremedio ematen dio sufrimendu honi?
|
|
Eta horrela, bizi den artean nahikoa zoritxar du; izan ere, eginahalak egin arren, askoz ere handiagoa da barruko indarra eta egiten zaion gerra; beraz, guztia iruditzen zaio ezereza. Hortik zetozen, antza, santu askok egin zituzten penitentziak, batez ere hain bizimodu gurian hazitako Magdalena aintzatsuak, eta gure aita Eliasek
|
bere
Jainkoaren aintzarako izan zuen garrak, eta arimak Jaunarengana ekarri eta goretsia izan zedin san Domingok eta san Frantziskok izan zutenak; nik neuk esaten dizuet ez zutela gutxi ikusiko, beren buruaz ahazturik.
|
|
4 Espirituzko ezkon hitza ematea bestelakoa da, askotan elkarrengandik bereizten baitira, eta bat egitea ere bestelakoa da; izan ere, bat egitea bi gauza batean biltzea bada ere, azken batean, bereiz daitezke bata besteagandik eta gauza bakoitza bere aldetik geratu, askotan ikusten dugunez; hau da, Jaunaren grazia hau laster batean igarotzen dela, eta gero arima lagun hura gabe geratzen dela, hau da, berak ondoan duela konturatzeko eran ez duela. Jaunaren beste grazia honetan ez da horrela gertatzen; betiere arima
|
bere
Jainkoarekin geratzen delako erdigune hartan. Esan dezagun bat egitea honela izan daitekeela:
|
|
Bai beharrezkoa zaiela hau (uler iezadazue), Jaunak Bera dagoen egoitza berean dituenei ere!; inoiz ere ez dagokio besterik eta nahi izanda ere ezin izango du, goi goian egon arren?; apaltasunak, erleak erlauntzean bezala, beti ontzen du eztia, eta hura gabe dena dago galdua. Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka
|
bere
Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera. Hemen aurkituko du bere ezereza bere baitan baino hobeki, eta lehenengo geletan sartu ohi diren zomorroetatik libreago, hemen baitu nork bere burua ezagutzen; izan ere, diodanez, honetan jardun ahal izatea Jainkoaren erruki handia izan arren, jardute hau gehiago nahiz gutxiago izan daiteke, esan ohi denez?.
|
|
8 Baina, beste toki batean esan nuenez?, otoitz era honetan adimenaren gogoeta geldiarazteko arrazoia hau da (esan nahi dut, egoitza hau hasi nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du
|
bere
Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza: bera hain ondasun handiaren duin ez dela ezagutu eta eskerrak ematen jardutean.
|
|
4 Harengan hain egintza handia eginik, desiraren desiraz deseginez doa eta ez daki zer eskatu,
|
bere
Jainkoa ziur ziur berarekin dagoela iruditzen zaiolako.
|
|
Milaka zentzugabekeria santu esaten ditu, berarekin horrela duenari poz ematen beti asmatuz. Nik ezagutzen dut pertsona bat, poeta izan ez arren, laster batean sentimendu handiko koplak egiten zituena bere pena egoki adieraziz, ez adimenaz eginak, baizik eta, hain pena gozoa ematen zion aintzaz hobeki gozatzearren, hartaz kexu agertzen zen
|
bere
Jainkoaren aurrean. Gorputz eta arima zati zati egitea nahiko luke, pena honekin sentitzen zuen poza agertzearren.
|
|
3 Hauxe dela uste dut bizitzako neke eta miseriarik handienetako bat, eutsiko dion espiritu handirik ez denean; izan ere, gaixo egotea eta min handiak sufritzea, neketsua bada ere, arima itzarrik badago, ezereztzat dut, Jainkoa goresten dagoelako, haren eskutik datorrela gogoan izatean. Dena dela, sufritzea batetik eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat
|
bere
Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi duen gauzan eta nahi duen eran.
|
|
Ez dut ulertzen hau nola den, eta ez ulertzeak atsegin handia ematen dit; izan ere, ene alabak, arimak ez ditu hainbeste begiratu behar geure behe mailako adimenen bidez ezagut ditzakegula diruditen gauzak, ezta gauza horiek ez diote eragiten
|
bere
Jainkoari begiratzera eta begirune izatera, inola ere ulertu ezin direnek eragiten dioten bezainbeste. Eta horrela biziki gomendatzen dizuet, libururen bat irakurri eta sermoiren bat entzun edota gure fede santuko misterioez gogoeta egin eta ezin uler dezazuenean, ez zaiteztela neka ezta burua hausten jardun ere; gauza asko ez dira emakumeentzat ezta gizonentzat ere.
|
|
Eta nola iruditzen zaion maite duenari ez dagoela ezinezko gauzarik! Dohatsua
|
bere
Jainkoaren bake hau lortzera iritsi den arima, munduko lan eta arrisku guztien nagusi dena, ezeren beldurrik ez duena, hain Senar eta Jaun ona zerbitzatzearren, aipatu dugun ahaide eta adiskide honek duen baino arrazoi handiagoaz! Izan ere, irakurri duzue, ene alabak, Santu batena; eta ez seme bategatik, ezta adiskide bategatik ere, baizik eta Jainkoak bake hau eman zioneko zorion honetara ongi iritsia izan behar zuelako, eta Jaunari poz ematearren eta gugatik egin zuenagatik Hura zerbaitetan imitatzearren, saminez beterik etorri zitzaion andre alargun baten ordez joan zela mairuen lurraldera.
|
|
Gauza miragarria eta oso kontuan hartzekoa!: Jaunak ikusten duenean arima bat oso osoan berarena dela, beste interesik eta harengatik soilik mugituko duen beste gauzarik ez duela,
|
bere
Jainko duena eta haren maitasuna baizik, orduan etengabeko harremanetan iraungo duela harekin, Jakinduria bera denak dakien era eta molde askotara.
|
|
4 Errezatzeko era honetan, ahoz bada ere, askoz ere bizkorrago biltzen da adimena, eta berarekin on handiak dakartzan otoitza da. Bildutasunezkoa deritzo, arimak ahalmen guztiak biltzen dituelako eta bere baitan sartzen delako
|
bere
Jainkoarekin, eta jainkozko Maisuak beste edozein eratara baino bizkorrago irakatsiko dio eta gelditasunezko otoitza emango. Izan ere, han bere baitan murgildurik, Nekaldian pentsa dezake eta han irudikatu Semea eta Aitari eskaini eta ez jardun adimena nekatzen Golgota mendian eta baratzean eta zutabean bilatuz.
|
|
Arrisku askotatik babestuago daude; jainkozko maitasunaren sua lehenago itsasten da, adimenak pixka bat putz eginda ere, sutatik bertatik hurbil daudenez gero, txingartxo batek ukitu orduko dena kiskaliko da. Kanpoko enbarazurik ez dagoenez gero, arima bakarrik dago
|
bere
Jainkoarekin: giro oso ona dago elkarrekin ulertzeko.
|
|
4 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, adierazten jakin nahi nuke nik nola dagoen elkargo santu hau gure laguntzailearekin, Santuetan Santuenarekin, berak eta beraren Senarrak duten bakardadea eragotzi gabe, arima honek bere barruan
|
bere
Jainkoarekin paradisu honetan sartu nahi duenean, eta bera sartu ondoren munduko gauza guztiei atea ixten dienean. –Sartu nahi duenean?
|
|
Izan ere, arima bake bakean jartzea da hau, edota Jaunak bere presentziaz hala jartzea, hobeki esateko, Simeon zintzoa jarri zuenez, ahalmen guztiak bare bare jartzen direlako. Arimak ulertzen du, ez kanpoko zentzumenez ulertzen den eran, oso bestela baizik, honezkero
|
bere
Jainkoaren ondoan dagoela, eta pixka bat gehiago eta, Harekin gauza bat bihurtuko dela bat egitez. Hau ez da ez gorputzeko begiez, ezta arimako begiez ikusten duelako ere.
|
|
Baretasun hau handia eta luze irauten duena denean, uste dut nik, borondatea zerbaiti atxikia ez balego, ez lukeela baretasun hartan hainbeste iraungo; izan ere, egun batean edo bitan poztasunetan murgildurik ikusten dugu geure burua eta ez gara konturatzen, hau dutenak, esan nahi dut? eta ikusten dute ez daudela oso osorik egiten ari diren hartara, baizik eta hoberena falta zaiela, borondatea, nire iritziz
|
bere
Jainkoarekin bat eginik dagoena, eta aske uzten ditu gainerako bi ahalmenak, haren zerbitzuko gauzetan jardun dezaten. Eta une hartan horretarako trebetasun handia dute; munduko gauzak tratatzeko, ordea, moldakaitz daude eta batzuetan burugabe bezala.
|