2010
|
|
Beraz, europarrak ariketa ugari eta praktika luzea egin du, xelha ikasi nahi badu. Lurralde honetan, xelhak ez du hitz gutxi jaso arabieratik,
|
bere
hiztegia osatzeko. Susia, ostera, garbiagoa da, beste hizkuntzen influentzia jasan ez duenez gero.
|
2012
|
|
" Baina nonbait fuerteegi ari ninduan jokatzen Bestearekin, eta kartak kendu zizkidak eskutik —idazten zuen Toisonetek. " Bestea",
|
bere
hiztegian, Jainkoa zen— Kontua duk Rothschildtarrek party bat eman zutela hurrengo astean, eta kazetariak la americaine zegoen toldopera hurbildu zirela, eta galdera egin: " Nola sentitzen zara Kongoko erregina izango zarela jakinda?".
|
|
Adin hauetan instrukzio hutsean baino oinarrizko indar handiagoa dauka irakurketak nortasunaren egituraketan. Gainera gauza jakina da irakurtzen duen umeak gaitasun handiagoa duela edozein gauza hobe adierazteko,
|
bere
hiztegia aberastu eta zabalago egiteko. Gai honetan adituak diren psikologo batzuek, laburbilduz edo, sei onura edo abantaila garbi eta nagusi ikusi diote irakurtzeari, beste gehiagoren artean.
|
2015
|
|
Arestiren begietarako, baina, Joanes Leizarraga ez da behinolako leinurua aspaldian amatatua, baizik eta gure geroko gerorako modelo ezinbestekoa. Profetikoa deritzot 1973ko testu honi,
|
bere
Hiztegi tipia ren aitzinsolasean:
|
|
Izan ere, Juan Mateo Zabalaren eskuizkribuko juzgua estd en muy mal bascuencehan hemenka aipatu da, eta mesede eskasa egin dio haren ospeari. Juzgu horren oihartzuna Azkue handiarenganaino ere iritsi zen, eta
|
bere
hiztegiaren aitzinsolasean honako hau diosku (1905), barbarismoen kontrako azalpenen atalean:
|
2016
|
|
Azkue
|
bere
hiztegiaren argitaratze lanak zaintzeko Parisa 1903an joan zenean, Bilboko ikastegian ematen zituen euskarazko ikastaldiak beste norbaiten esku utzi behar izan zituen eta Bizkaiko Diputazioari zuzendu gutun batean bere ordezkoa Bustintza izatea eskatu zuen. Bustintzak orduan hartu zuen lana; alta, luzaroan mantendu zuen, lehenbizi Azkueren partez, gero Azkuerekin batera, eta azkenean, berriz ere bakarrik, 1928ra arte.
|
|
Amak gorpua kontrabandoan ekarri ostean ezkonsarian bereganatu zuen Zalgizeko Apatiara joan zen bost seme iloba ahal bezain ongien haziz. Zuberera etxeko euskara izan zuten beti, eta amañik horretan zuen zerikusia Pierrek
|
bere
hiztegiko aitzinaldean oroitarazi zigun: " Graxi Lhande, ene amañizenaren oharmentxetan, erakatsi zeitadalakoz haurrian jinkuaren othoitzen uskaraz".
|
|
Althabek ez bide zituen hitzak Maulen aditu, baina bai bere bikalgo eta bere erretoregoko berrogei urteetan, eta Atharratzeko erretorea zen Baratzabal eta Zalgizekoa zen Iribarnerengandik bat baino gehiago hartuak zituen nonbait. Althabe hiltzerako, eta 1911.eko RIEV aldizkarian, Azkuek
|
bere
hiztegian ez zekartzanak edota bestelako adierak gehi zekizkienak argitara eman ziren gaika: " Eihera edo errotetako gauzen izenetarik"," Ehundegiko edo Ehaille lantegiko gauza batzuen izenak", eta" Gauza batzu bertzeren izenetarik".
|
|
Ez da zalantzarik Juan Beriain Erreniegaz bestaldetiko euskaldunen lekukorik apartena dela, aspalditik ezaguna, jada Larramendik eman zigun haren lanen berri euskal bibliografiaz
|
bere
hiztegi hirukoitzean plazaratu zuen saio goiztiar hartan. Jose Maria Jimeno Juriok argi utzi zuenez, Juan Beriain Utergan jaio zen, ez Beriainen bertan Oroz Arizkurenek proposatu bezala, 1566 inguruan.
|
|
Gasteizen labur jo zuen, bi urte eskas besterik ez baitzen egon. Baionara 1853an itzuli zen," acte de soumission" sinatu ondoren, eta berriz ere ekintza politikoak debekaturik izanik,
|
bere
hiztegia ontzeko aprobetxatu zituen bere azken urteak, langintza horretan zegoela, eta hortaz, hiztegiaren lana bukatzeko dezente falta zitzaiola zendu baitzen Xaho 1858ko urriaren 24an. Xahorena, bestalde eta ezagun denez, euskal historian agerian eginiko lehenbiziko hileta zibila izan zen.
|
|
Larramendik
|
bere
hiztegia atera zuenean, Arakistainek gutun bat igorri zion Andoaingoari Iruñean 1746.eko abuztuaren 15ean dataturik, balizko hurrengo argitalpen batean kontuan hartu beharreko zenbait aholkurekin, esate baterako, hitz guztiak zein euskalkitatik hartuak izan ziren esatea edota gaztelania euskara hurrenkera erabili beharrean euskara gaztelania erabiltzea, gaztelaniaz ordezkorik ez duten euskarazko... Ez ziren bakarrik egin beharrekoak igorri zizkionak, ordea, eta laudoriozko hitzak esan zizkion umil eta apal, zinez eta bihotzez, aurrerantzean josulagunak egoki baldin bazeritzon, elkar lankidetzarako bere burua aurkeztuz:
|
|
Bukatzeko, Etxeberri Sarakoaren, Etxeberri Ziburukoaren eta Gazteluzarren idazkietatik esleituriko ia 300 hitzetara iristen den zerrenda ere bazekarren. Beraz, osotara 1700 sarrera inguru dira, Azkuek
|
bere
hiztegirako Araq. epigrafearen azpian erabili zituenak, Fitarengandik hartuta baina, orobat, hark zitzakeen akatsekin barne.
|
2017
|
|
(Larramendi 1745). Harrietek ere sartu zuen
|
bere
hiztegian, eta Añibarrok ere erabiltzen du hitza. OEHn ere jasoa dago (ohol zubi, olzubi, ohol sarreraren azpian).
|
2018
|
|
Hau da, Duvoisin kapitainak argitzen digu Bibliaren itzulpena amaitutakoan
|
bere
hiztegiarekin segitzeko asmoa duela, eta bai nire begietarako guztiz azpimarragarria denaBiblia itzultzea baino nahiago izango zukeela euskaratu Fenelon en liburu famatua, Les Aventures de Telemaque, zeinaren lehen erdia itzuli baitzuen hogeita hamar urte luze zirela. Areago, musde Fouquier horri diotsonez, Fenelon en liburuaren itzulpenak ikusaraziko zukeen benetan noraino estonagarria den euskararen gaitasuna.
|
|
hilabete bi Ligin, zortzi Atharratzen, bi Lasan, zortzi Heletan, batto Baigorrin, lau Arrangoitzen, hamaika Senperen, sei Olhetan, sei Saran, lau Serresen, hamar berriro Olhetan, bederatzi Latsean, hogeita bi Bidarrain, bost Harnabarren, hamahiru Ahatsan, eta Kanbon zelarik izendatu zuketen teniente. Destino aldaketa horiek gogaikarriak izaten ziren guarda gehienentzat," Duvoisin-ek aldiz ez zituen hastio,
|
bere
hiztegi lanean laguntzen zutelakotz", Lafittek adierazi bezala.
|
|
Eugenio Senosiain Otxotekok, kaputxinoen artean Oieregiko Buenaventura eta literaturan Arbelaitz zenak, hainbat lan utzi zizkigun, ezagunena, ausaz,
|
bere
hiztegia (Bilbo, 1929):
|
2019
|
|
Hizkuntza gaitasuna izan da aztergai garrantzitsu bat: izenak, adjektiboak, pertsona izenordainak, erakusleak, adberbioak, aditzak.
|
bere
hiztegian sartu nahian, Swadesh en" Oinarrizko Hiztegia" erabili dugu.
|
|
Eta baietz erantzunez gero, zeinek izan ziren indarrean zituztenak? Bertzalde, eta adibide gisa, zergatik Swadesh ek ez zituen sartu atzo, gaur eta bihar adberbioak
|
bere
hiztegian?
|
|
Itzulpen horretatik hartuta finkatu zuen Manuel Larramendik hitza
|
bere
hiztegian: gogai, ‘pentsamendu’.
|
2020
|
|
Batzuetan modu zilegian, edo ulergarrian behintzat. Xabier Kintanak
|
bere
hiztegia egin zuenean, azalean ikurrintxo bat eraman zezan eskatu zuen, usadioa zelako, frantsesezko hiztegiek Frantziako bandera izaten zutelako, eta ingelesezkoek Britainia Handikoa. Beste kasu askotan, ordea, ikurrinaren koloreen hedatzearena gehiegizkoa izan zen, neurrigabea.
|
|
Hirurogeita hamar urte inguruko gizon saiatua, zeinari, haren poemaren errezitatzea entzundakoan esana bainion nire ustez hobe zuela corcel bat caballo batez trukatzea, kezkatu samar agertu zen
|
bere
hiztegi murritzagatik. Autoedizioa prestatzen ari zen emakume ipuingileak, nonbait gizonari buruestimua edo eman nahian, esan zion poesia ez dagoela hitzen bikaintasunean.
|
|
Haindu aditza baino ezagunagoa da bere ezezkoa, literatura klasikoan behintzat. Rafael Mikoletak
|
bere
hiztegi txikian sartu zuen 1653an: Ezaindu, ‘impedir’; Esayntasuna, ‘fealdad’ Ezaindu, haindu hitzaren antonimo perfektua da lehengo adiera horretan, hurrengo mendeetan itsuste, zatartze eta lohitzearen zentzua zabaldu bazen ere.234
|
2021
|
|
Maria Moliner dut gogoan, hemezortzi postu beheratu baitzuten lan kategorien zerrendan, eta aginte edo konfiantza kargu guztietatik baztertu. Lehenik Valentziako Ogasuneko Artxibora eta gero Madrilgo Ingeniarien Eskolara zokoratuta, bakarka egin zuen
|
bere
hiztegi zoragarria. Nire amaren haurtzaroko liburutegia, nireaz bestera, ez zen basoko etxetxo sorgindu bat, baizik eta bi emakume errepresaliatuk lan egiten zuten eraikina.
|
2022
|
|
Zeharo da pertinente aldaketa hori, baina seguru egon zaitezke onartezina burutanduko zitzaiola Kirikiñori bizirik egon izan balitz, eta, areago, segurutzat dut ortografia aldaketa horrek bihurdikarazi zuela hilobi barruan, esan ohi denez. Ezin dugu ahaztu, Madrileko unibertsitatean Fisika eta Matematika ikasi bazuen ere, Kirikiño laster topatuko dugula Bilbon Azkueren inguruan, 1902an, aurrena Ibaizabal astekari elebakarraren zuzendari eta erredaktore nagusi gisa" Bloa" ezizenpean, eta gero, 1903an, Kirikiñok berak ordeztu zuela Azkue Bilboko Institutuko euskararen katedran, Azkuek Frantzia aldera jo zuenean
|
bere
hiztegiaren argitalpena kudeatzera Toursen, Parisen musika ikasteaz batera.
|
|
Azkuek, gainera, badu estutasun larri xamar bat: nola argitaratuko du
|
bere
hiztegi hirueleduna baldin eta ez badago hitzak idazteko grafia finkorik, hau da, ez badago argiro eta zehazki definitutako sistema grafikorik, euskalari zein euskaldun jantzien artean guztiz onartuta dagoenik. Dena den, Martin Guilbeauren asmoak ez zuen aurrera egin, Sabino Aranaren proposamen alternatiboa gailendu baitzen, alegia, ortografia egun berean ebatzi ordez urtebeteko epean egin zedila, manera horretara denbora emanez bakoitzak ukan zezan astia bere proiektu ortografikoa behar bezala aurkezteko, eta ondoren aztertu eta bozkatzeko.
|
2023
|
|
Baina gaua dator, joan dira zapelatzak, eta trikuak, Barraskilo, Zizare, Zomorro, Armiarma, Igel, erreka utzi eta mendiaren pendizari ekiten dio, bere arantzez seguru nola egon baitzitekeen gerlari bat bere ezkutuaz Espartan edo Korinton. Eta bat batean, zeharkatu egiten du belardiaren eta kamio berriaren arteko muga, zure eta nire denboran sartzen da pauso bakar batez, eta nola
|
bere
hiztegi unibertsala ez den azkeneko zazpi mila urteotan berritu, ez ditu ezagutzen gure automobilaren argiak, ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere.* pietA
|
|
Karta joko guztien artean maila nazionala hartu zuena mus izenekoa da. Bada eztabaida non eta noiz sortu zen, baina
|
bere
hiztegia, bai eta Espainian erabiltzen dutena ere, Euskarazkoa izateak bertakoa dela pentsatzera darama.
|