2008
|
|
Begira, Ben Gunn ospa egitera zoak hemendik. Ronak ere ez nindikek bultzatuko hi hoan tokira; ezta ronak ere, gizaseme sortutako hori ikusi eta
|
bere
hitza ematen didan arte. Eta ez nire hitzak ahaztu:
|
2012
|
|
Metodo honetan zergarik handiena beste sexukoek gogokoen dituzten gizonei ezartzen zitzaien, kargak hartutako mesedeen kopuru eta izaeraren araberakoak ziren, eta horretaz beren buruen bermatzaile izatea onartzen zitzaien. Zolitasuna, adorea eta gizalegea ere gogor zergapetuak izatea proposatzen zuen, eta era berean bilduak, bakoitzak
|
bere
hitza emanez zeukan kantitateari buruz. Baina ohoreak, justiziak, zuhurtziak eta jakinduriak ez lukete batere zergarik izango, zeren eta, hain mota bereziko kualitateak direnez, ez bailizkioke inork bere auzokoari aitortuko, ezta nork beregan baloratuko ere.
|
|
Beraren tratu on eta konpainiarekin oso bizkortua nengoela baieztatu nion, eta neure bizitzan inoiz ez bezain argi buruz. ...ta argi eta garbi galdetu nahi zidala esan zidan ea ez ote nengoen kezkatua krimen beldurgarriren baten barne zimikoaz, printzeren baten aginduz agian harengatik zigortuta kutxa hartan egotera, beste herrialde batzuetan kriminal handiak, ontzi zulatuetan eta horniziorik gabe, itsasoratzera behartzen dituzten bezala; zeren eta, hain gizon gaiztoa bere ontzian jasotzeaz damu izango zen arren, halere
|
bere
hitza ematen baitzidan onik lehorreratuko ninduela iritsitako lehen portuan. Neure gelatxo edo kutxari buruz hasieran marinelei eta gero berari esandako zentzugabekeria handien ondorioz bere susmoak oso areagotu zirela gaineratu zuen, baita afaritan egin omen nituen begiratu arraro eta izandako jokabide bitxiaz ere.
|
|
Eta Emma harritu egiten zen, orain, lehenik hartaz ez pentsatu izanaz; atzo
|
bere
hitza eman zuen, ez zuen huts egingo; eta jadanik ikusten zuen bere burua Lheureuxen etxean haren bulego mahaiaren gainean hiru banku billeteak zabaltzen. Gero, Bovaryri gauzak azaltzeko erako istorio bat asmatu zuen.
|
|
Ezerk ez zuen ordea joatera behartzen; baina
|
bere
hitza emana zuen, arratsean itzuliko zela. Bestalde Charles zain zeukan; eta Emmak dagoeneko sentitzen zuen bihotzean meneratasun koldarra, emakume askorentzat adulterioaren zigorra eta aldi berean bahisaria dena.
|
2016
|
|
Zurriolako zubiraino iristean kristalezko Kursaal handiaren molea gero eta handiagoa joan zitzaion bihurtzen, harik eta hura pasatu eta hondartzako zuzengunearen bukaeraraino segitu zuen arte, non, semaforo batean minutu eta erdiz geldirik egon ondoren, ezkerretarantz jo zuen, azkenean Sagueseraino iristeko. Ez zuen gogo handirik egun hartan Fernando eta gainerako musikariekin egoteko, baina
|
bere
hitza eman zien. Gainera, askotan gertatzen zitzaion hasieran alferkeriak jota egotea eta azkenean ondo pasatzea.
|