Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2003
‎Esnatu zenean, egindako ametsaren hondakinak zituen Matiasek oraindik garunetik zintzilik. Jakin bazekien Malanda pentsioan zegoela, ohe batean, baina bere gorputzeko atalen bat –ukondo bat, esaterako– ametsean zuen oraindik. Eta ametsa berdea zen, alfonbra berde bat bezain berdea; ez belarra bezain berdea, edo basoak bezain berdea, edo hosto bat bezain berdea.
2009
‎Gizakia mundura egokituz. Gizakia, munduaren eta gizartearen garapen zoroaren aurrean, bere gorputz atal batzuk atrofiatuz eta beste batzuk gehiegizko modu batez garatuz. Amesgaizto lamarckianoa.
‎Gero nekea besterik ez, berehala. Ahuldua, indarrik gabe, nonahi zela ere benda izan zuen bere gorputzeko atal hura.
2012
‎Ni kikildu eta betileak ere mugitu ezinik geratu nintzen ia. Nire ondoan Ola eskuak eta hankak eta burua eta bere gorputzeko atal guztiak ero bat balitz bezala mugitzen hasi zen. Beretzat nahi zuen protagonismo guztia.
2015
‎Poetari deserosoa zaio bere azala, eta arrotza esnatzen den logela; puskak lurretik batzen hasita, arropak barik, bere gorputz atal barreiatuak jantzi ditu goizero bere burua berrasmatzeko. irakurriak izateko dira poema hauek, eta isilpean irakurtzen ditugunean ere, entzun egiten dugu beraren ahotsa.
‎Bere gorputza nire ahur azpian bizirik ukitzearen ilusioz zirraratuta, beso artean lotu nuen, irritsari garaitzen zitzaion higiera hura gelditu nahian edo, eta gure ezpainek elkar josi zuten, eztiki, betiko. Gona gerrira altxatuz, hanka artean hartu ninduen eta bere gorputz atalak miatu gabeko oihana begitandu zitzaizkidan, garbi eta berri, inork ikertu gabeak.
‎Zalantzarik gabe, aurreko modeloak baino politago dago, dotoreago, sentsualago, xarmagarriago... hitz batean, jainkosa baten pare. Emakumeek mirespenez begiratzen diote, eta gizon gehienek, gustura baino areago trantzean, espekulazio fantasiatsuak egiten dituzte imitatzerik ez dagoen bere gorputz atalen simetria zerutiarraren gainean.
2016
‎Ikatz marrazki bat zen, zuretzat propio egina; lerro zuzen eta okerren gurutzaketaz osatutako zirriborro antzeko bat, gorputz atalen anabasa artean gizakitxo bat irudikatzen zuena; munstrotxo bat bere gorputz ataletatik askatzeko ahaleginean. Buelta batzuk eman zenizkion paperari esku artean:
‎Barkatzeko esan diot, ahaztu egiten zaidala sarritan lana non egiten duen, baina ez da horrenbestez baretu eta gehiagotan ere entzun izan diodan erretolikarekin jarraitu du, guztiak direla berdinak, egozentrikoak, amorragarriak, zalantzatiak, bakarrik bizitzeko hobeak, zoriontsu izateko gaitasunik gabeak, arazorik ez dutenean asmatu egiten baitituzte eta bidenabar ingurukoei eragin ere bai. ...–, esan du eta, kontatu ez badu ere, oso ondo nekien zertaz ari zen, mila aldiz entzun baitiot laurogei urteko idazlearen pasadizo hura, gau batean erabat aztoraturik deitu baitzion begien aurrean zekusan mirariaren berri emateko, eta emaztearen ahizpak, artean lanean hasi berria izaki, guztiz interesaturik, mesedez kontatzen jarraitzeko eskatu ziolarik, ordu erdi luzea eduki omen zuen telefonoan, bere gorputzeko atal altxatuaren gorabehera txikienak zuzenean deskribatzen.
2017
‎Bat batean beldurra sentitu zuen. Une horretara arte nabaritu ez zuen sentsazio hark bere gorputz atal guztiak geldiarazi zituen une batez. Zein zen Matilderen asmoa?
2018
‎Prostitutaren eta bezeroaren artean truke libre bat egiten da, eta prostituzio kontratua enplegu kontratua bezalakoxea da, edo haren adibide bat. Ikuspegi kontraktualetik, prostituta bere baitako jabetzaren jabe da, eta jabetza horren parte bat eskaintzen du merkatuan kontratu bidez. Alegia, prostituta batek ez du saltzen bere burua, esan ohi den bezala, ez eta bere gorputz atal sexualak ere: sexu zerbitzuak ematen ditu kontratu bat dela medio.
2019
‎Baina ez: eguna bezain argi ikus zitzakeen bere gorputzeko atalak. Eta, hala ere, ez zegoen lurrik bere oinen azpian; soilik zuritasun lanbrotsu, esnetsu bat.
2020
‎Negar zotinen artean Bittorik ezin izan zien lehendabiziko aldian kontatu gertaturikoa. Ahalke zen egindakoaz; higuina ematen zioten bere gorputz atalek. Eta barkamen eske bezala kontatu zien bi lagunei bizi izandako guzia.
2021
‎Beren gorputz gardenekin politak ere lirudikete, eta inork ez lituzke hartuko benetan diren munstrotzat. Sacculinaren larba emeak hamarratz baten giltzadurak bilatu, han zulo bat eragin, eta barrura sartuko du bere gorputzaren atal bat, halako bare sits edo zizare moduko bat, eta, metamorfosi baten bidez aldatuz, egindako zulo txiki horretan barrena sartu eta karramarroaren apopilo egingo da, haren bizkarroi edo parasito. Karramarro berdea eta kilomarra (hamarratz hegalaria) ditu ostalari gustukoenak.
2022
‎OFtalak janztea litzateke orain pauso naturala, Delphiko paseo gela batera joan, NIX moduluko ariketa lasaigarriren bat probatu, edo pertzepzio oro deuseztatzen duen kutxa beltz batean sartu, edozer gauza, edozer handik aterako lukeena. Baina OFtalak ez daude hor, zergatik ez daude hor, zergatik zone de résistance madarikatu hori, zergatik eman ditu hain otzan bere gailu preziatu horiek, bere bizitzaren parte handi hori, bere gorputzaren atal ezinbestekoa, zergatik, zergatik, zergatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia