|
Erabateko ezjakintasunez eta doilorkeriaz, gure gidariak munduan gidatzen gaitu eta mundua gidatzen du eta, behin hor gauzkalarik, ezin gaitu mendean hartu eta gu mendean hartzeko bere ahalegin guztiek huts egiten dute, laster ematen du amore baina beti beranduegi, beti gu suntsitu gaituenetik denbora puska bat igaroa delarik, eta orduan gure gidariak ez du gidari gisa ezer jakiterik nahi izaten, ez baitauka ezer jakiterik, ezin delako gizatasunaren muinera iritsi azaleko ahalegin hutsaletatik harago, eta, ezjakintasun horrekin, hautsi eta deuseztatu eta hautsi eta deuseztatu egiten gaitu bizitza osorako, halako moldez non beti eta nonahi aurkitzen ditugun munduan bere gidariak, gidari ezjakin, doilor eta gizatasunik gabekoa denez, hautsi eta deuseztatutako gizakiak, hautsiak eta deuseztatuak bizitza osorako. ...en, ez gizakiak, gidariak bere ezjakintasun konputarizatu guztiarekin hautsitako eta deuseztatutako makinak, baina gidari horrek ez du inolako errurik, inoiz eta inola ezin baita gizaki izan, eta gizartearen interesek ez baitute bat egiten gizatasunarekin, gizarteak ez baitu inondik inora gizatiartzeko asmorik, eta gobernua beti dago, kasu guztietan, herrialde guztietan eta estatu forma guztietan,
|
bere
gizartea gizatiartua ez izatean interesatua, bere gizartea gizatiartuko balu denbora gutxiren buruan deuseztatuko lukeelako gizarte gizatiartu horrek gobernua, eta gizartea gizatiartua izango ez den mende ugari etorriko dira, gizartearen gizatiartzeak gobernuen suntsiketa ekarriko lukeelako, eta horregatik ez gara gizatasunik gabeko gizakiak baino, bizi garen artean gizaki ez gizatiartuak izaten ...
|
|
Erabateko ezjakintasunez eta doilorkeriaz, gure gidariak munduan gidatzen gaitu eta mundua gidatzen du eta, behin hor gauzkalarik, ezin gaitu mendean hartu eta gu mendean hartzeko bere ahalegin guztiek huts egiten dute, laster ematen du amore baina beti beranduegi, beti gu suntsitu gaituenetik denbora puska bat igaroa delarik, eta orduan gure gidariak ez du gidari gisa ezer jakiterik nahi izaten, ez baitauka ezer jakiterik, ezin delako gizatasunaren muinera iritsi azaleko ahalegin hutsaletatik harago, eta, ezjakintasun horrekin, hautsi eta deuseztatu eta hautsi eta deuseztatu egiten gaitu bizitza osorako, halako moldez non beti eta nonahi aurkitzen ditugun munduan bere gidariak, gidari ezjakin, doilor eta gizatasunik gabekoa denez, hautsi eta deuseztatutako gizakiak, hautsiak eta deuseztatuak bizitza osorako. ...arizatu guztiarekin hautsitako eta deuseztatutako makinak, baina gidari horrek ez du inolako errurik, inoiz eta inola ezin baita gizaki izan, eta gizartearen interesek ez baitute bat egiten gizatasunarekin, gizarteak ez baitu inondik inora gizatiartzeko asmorik, eta gobernua beti dago, kasu guztietan, herrialde guztietan eta estatu forma guztietan, bere gizartea gizatiartua ez izatean interesatua,
|
bere
gizartea gizatiartuko balu denbora gutxiren buruan deuseztatuko lukeelako gizarte gizatiartu horrek gobernua, eta gizartea gizatiartua izango ez den mende ugari etorriko dira, gizartearen gizatiartzeak gobernuen suntsiketa ekarriko lukeelako, eta horregatik ez gara gizatasunik gabeko gizakiak baino, bizi garen artean gizaki ez gizatiartuak izaten jarraituko dugunak, bizitza osoan gizatasun gabezi...
|