2003
|
|
Herrixka baten argi konstelazioa utzi genian alde batera, uharte bat ilunaren baitan, herrixkaren izenaz gogoratu ninduan baina ez nian esan, emakumea beste zerbaitetan pentsatzen ari zela baitzirudien. Zubi batetik barrena airean gindoazenean eraman zian
|
bere
eskua nire kokotera, nirekin lehen zihoan emakumeak egingo zukeen bezalaxe, keinu makinal bat besterik ez zuan, nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan, baina nire ondoan zegoen emakumeak ez zian ilea bere behatzetan kiribildu, izuturik apartatu eta txilio bat egin zian. Autoak ere ikara mugimendu bat egin zian eta, begiak itzuli nituelarik, atearen kontra kizkurturik ikusi nian, bi eskuekin bere aurpegiko izua ezkutatuz.
|
2006
|
|
Nire eskua sentitu eta, keinu erreflexu moduan edo, beso bat altxatu zuen, ez dakit nire eskua geldiarazteko edo berak ere fereka egiteko, baina ez bat eta ez beste,
|
bere
eskua nire besoan utzi zuen, geldi.
|
|
Besoa atera nuen berriz, bion gorputzen artetik, eta aurpegia ferekatu nion berriro; zimurren ildo sakonak, goizeko bizarraren ile urdin tenteak, azal marguldua... Berak ere besoa atera zuen, lehen bezala, eta zalantzan geratu zen, nonbait,
|
bere
eskuaz nire eskuari heldu edo nire aurpegia ukitu. Airean utzi ordez, erdibidea hautatuz besaburuan jarri zidan eskua, kamixetaren gainean, eta hantxe utzi zuen, beste edozein mugimendutarako herabe baina ukipen harekin miretsia bezala.
|
2009
|
|
Eta nire atzamarrarekin lehortu nion begia. Une hartan,
|
bere
eskuekin nire aurpegia hartu zuen eta nire ahoa bere ahoari itsatsi zion. Musu bero bat eman zidan Elenak.
|
2010
|
|
esan zuen?, señorito Gabino María? esan zidan hitzez hitz?, baina, hain nengoen neure baitatik at, primeran oroit dezaket xehetasun hura, atzokoa balitz bezala?, non berak
|
bere
eskuaz nirea hartu orduko erretiratu bainion nik neurea; eta, hala eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean?. Ongi etorri, Helena, Regina enera??, totelka aritu bainintzaion, Regina enearen... –Etxeko alaba Maria Bibiana??.
|
|
–Entzun, Marie, esan diot
|
bere
eskuak nireekin elkartuta?, ez al nauzu ba ezagutzen?
|
|
desioen gehiegiak urrunegi eraman ninduen, eta, zinezko eta minezko orduan, beldur izan nintzen hain urrun iristeko gai ote nintzen, neure baitan behar adina indar ikusten ez nuelako, Helenak muxu bat ematen zidala imajinatzen nuen bakoitzean gorputzean halako dardara bat nagusitzen baitzitzaidan, guztiz ahultzen ninduena eta balditua uzten, giharrak hezurretatik askatu balitzaizkit bezala eta hezurrak junturetatik; giharrekin eta hezurrekin batera, gainera, gogoa ere tokitik atera zitzaidan, baita gogoari lotuta nituèn asmoak eta egitasmoak ere, hain zen bortitza lurrikara hura, gorputz arimak inarrosten zizkidana; eta, hala ere, lehenengo egunean —Helenak bazekien gure etxeko ohituren berri, eta goizeko zortzietan etorri zen—, anai arrebekin batera —aita eta Teofilo Maria fabrikan— agurtu nuen; gutako bakoitzak eskua luzatu, eta berak eskua hartzen zuen, belauna tolestu eta burua pixka bat makurtu ondoren, bakoitzaren izena ahoskatzen zuen bitartean: etxeko seme Damaso Maria, etxeko seme Domingo Maria... horrela banan banan, begirune handiz; nire ondora iritsi zenean, berriz," Etxeko seme Gabino Maria" esan zuen —" señorito Gabino María" esan zidan hitzez hitz—, baina, hain nengoen neure baitatik at —primeran oroit dezaket xehetasun hura, atzokoa balitz bezala—, non berak
|
bere
eskuaz nirea hartu orduko erretiratu bainion nik neurea; eta, hala eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean —" Ongi etorri, Helena, Regina enera" —, totelka aritu bainin... " Etxeko alaba Maria Bibiana...".
|
2012
|
|
Pixkatxo bat mugitu nuen, horrek kontaketan lagunduko zidalakoan. Senarrak eskua emateko eskatzen ari nintzela pentsatu bide zuen, ze berehala jarri zuen berriro ere
|
bere
eskua nirearen gainean. Sentsazio hark begiak itxiarazi egin zizkidan eta harrizkoa bihurtu nintzen.
|
|
Argitasunak, artean motela bazen ere, agerian uzten zuen desmasia. Baina, atsekabeak edo damuak hartu aurretik,
|
bere
eskua nirean sumatu nuen itsasertzerantz tiraka. Haitzek osaturiko bainuontzi halako batean sartu ginen, eta uraren hoztasunak hoben ororen itzala birrindu zuen.
|
2015
|
|
Ez dit erdi lo dagoela muxurik eman, ilunpetan, ahoa aurkitu ez eta bekain batean (ez du, hortaz, nire bekaineko ile bat irentsi). Ez dit, albo batera etzanda nagoela, atzetik oratu,
|
bere
eskua nire hankartean jarriz; epel. Ez dit, horrela gaudela, belarriaren haragian haginkada txiki bat eman.
|
2016
|
|
Danaren esku eta ezpainak nire gorputzean zehar sentitzen nituen. Lehendik ez zuen hotz handiegirik ari, eta giroa, eta bera, eta ni berotzen jarraitzen genuen...
|
bere
eskua nire hanka artera heldu zenean, istant batez isildu nintzen, eta une horretan bertan, berak ni ukitzeari utzi zion. Bere behatzak nire azalean ezarriz, errazki azaldu zizkidan jolasaren arauak.
|
|
–Ez didazu zertan esan zer proposamen zen, esan zuen emakumeak
|
bere
eskua nire bi eskuen artean jarriz moztu zidanarekin batera?. Gizonak, ene jaun on hori, gutxitan dauka eskaintza amultsurik emakume bati egiteko; halere, emakumeak badu horren susmoa une batzuk lehenago.
|
|
–Attendez! , oihu egin zidan
|
bere
eskua nire beso gainean jarriz ni geldiaraztearren, denda ostean zegoen mutiko bati hots egiten zion bitartean eskularru sorta bat presta zezan?. Oraintxe bertan noa mutikoa bidaltzera fardel batekin auzo horretara, eta, ongi baderitzozu, denda barrura sartu eta segituan egongo da prest, eta leku horretaraino lagunduko dizu.
|
2017
|
|
Orduan atea belztu egin zen. Caddyk esan zuen, «Ixo, Maury»,
|
bere
eskua nire gainean jarriz. Hortaz, ni isilik geratu nintzen.
|
|
Halere,
|
bere
eskua nirean jarri zuen
|
|
Iraganeko amesgaizto eta beldurren gatibu zegoela sumatzen nuen, eta emakume gajo hori askatu beharra nuela. Bere ondora makurtu,
|
bere
eskuak nireekin heldu, eta halaxe esan nion:
|
|
–Zer da? , folioa zabaldu eta irakurtzeko ahalegina egin nuen, baina berak ez zidan utzi,
|
bere
eskua nirearen gainean jarriz.
|
2018
|
|
Tokian iltzatuta gelditu ginen, mugimendurik txikiena ere egin gabe, zer gertatzen ari ote zen ulertu nahian. Martinek isilik jarraitzeko keinua egin zidan bi aldiz, lehenik hatz batez, eta gero
|
bere
eskua nire ahora ekarrita. Makurtu egin ginen apur bat.
|
2019
|
|
Bere ezpainek ustekabean nireak topatu zituztenean, whiski zaporea zuten. Bere mingaina nirearekin korapilatu zen,
|
bere
eskua nire ipurdira irristatu. Musutik askatu ginenean, belarrira xuxurlatu zidan:
|
2021
|
|
ez bat ez bi, bere bular zolien gainean kokatu zizkidan eskuak. Titiburu zorrotzetatik igaroarazi, eta, sabelean beherantz eginez, kuleroen ertza kateatu zidan, esku bakoitzaren hatz banatan, eta jaisteko agindua eman zieten
|
bere
eskuek nireei, silaba erdirik ahoskatu gabe. Men egin nuen.
|
2022
|
|
Eguzkia bere urrezko gordelekura sartua da dagoeneko eta ilunaren atariko horietan gerturatu ohi natzaio Maitenari. Musu baldarregi bat eman ohi diot, eta hasten natzaio bere gorputza laztantzeko oztopo zaizkidan arropak kentzen, berak
|
bere
eskuarekin nire ezpainetako irribarrea irakurtzen didan bitartean. Parpailadun barruko arropetan katigatzen zaizkit eskuak, eta bere laguntza behar izaten dut biluzik gera dadin.
|
2023
|
|
Mahaian eseri eta, niretzako kafea eskatzen ikusi dudanean, Martin gogoratu dut han bertan, ukondoa barran jarrita, noizbehinka atzerantz begira, nire ondora itzultzeko grinaz zegoela adierazi nahian. Eta gero nigana bueltatzen, irribarrez, nire alboan esertzen, eta mahai azpitik
|
bere
eskua nire belaunaren gainean jartzen, elkarrekin hitz egin bitartean. Bere eskuaren berotasuna gogoratzean, izterraren gainean jarri dut nirea, ordezko esku bat balitz bezala, baina ortopedikoegia da antzeko zerbait sentiarazteko.
|
|
Korrika irteten nintzen parkeko kafetegirantz. Kafea hartu bitartean, mahai azpian
|
bere
eskua nire belaunean sentitzean haren gainean jartzen nuen nirea. Oraindik gogoratzen dut leuntasun eta berotasun hura.
|