Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Guztiarekin, komuneko ispiluaren aurrean berriro ere, Dabidekin gogoratu naiz zeren, sarritan, artean etxeko komunean biluzik eta ilea lehortzen aritzen nintzen bitartean, Dabid komunontzian eseri, eta gustuko izaten baitzuen bere eskuak nire ipurmasailetan ezartzea, eta gero eta gutxiagotan, ordea, laztanetan aurrera egin, eta ohean amaitzea.
2001
‎Ezta bere musuen berotasuna ere ilunpean, maitasuna egiten genuenean. Bere eskuak nire izkina ezkutuenetan kilimak eginez.
2003
‎–galdegin zuen eta eskuekin laztantzen zuen ile adatsa atzera bota zuen, estalki lodi baten gisan bizkarrean zabalduz. Bere eskua nireetara itzul zedin itxoin nuen une batez, baina alferrik, magalean pausatu baitzituen, izterren artean babesa bilatuz.
‎Herrixka baten argi konstelazioa utzi genian alde batera, uharte bat ilunaren baitan, herrixkaren izenaz gogoratu ninduan baina ez nian esan, emakumea beste zerbaitetan pentsatzen ari zela baitzirudien. Zubi batetik barrena airean gindoazenean eraman zian bere eskua nire kokotera, nirekin lehen zihoan emakumeak egingo zukeen bezalaxe, keinu makinal bat besterik ez zuan, nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan, baina nire ondoan zegoen emakumeak ez zian ilea bere behatzetan kiribildu, izuturik apartatu eta txilio bat egin zian. Autoak ere ikara mugimendu bat egin zian eta, begiak itzuli nituelarik, atearen kontra kizkurturik ikusi nian, bi eskuekin bere aurpegiko izua ezkutatuz.
‎Ahuspez etzanda nengoela, bere eskua nire aurpegiaren kontra jarri nuen, berak eserita segitzen zuen, eta beste eskuarekin ilea laztantzen zidan.
2005
Bere eskua nire garondotik pasa du. Batere arrainik ez duen saskiari begiratu dio gero.
2006
‎Ene baitan biziki ontsa benekien ez zela egia, ez zela posible, baina bere begietan irakurtzen nuen ez zuela balio gezurretan aritzea, aspaldi hartan elkar ezagutzen genuelako. Orduan irri sinple batekin bere eskua nirean tinkatu nuen. Hor, berriz, ene baitan bonba bat zartatu izan balitz bezala gertatu zen eta abantzu urtzen sentitu nintzen.
‎Nire eskua sentitu eta, keinu erreflexu moduan edo, beso bat altxatu zuen, ez dakit nire eskua geldiarazteko edo berak ere fereka egiteko, baina ez bat eta ez beste, bere eskua nire besoan utzi zuen, geldi.
‎Besoa atera nuen berriz, bion gorputzen artetik, eta aurpegia ferekatu nion berriro; zimurren ildo sakonak, goizeko bizarraren ile urdin tenteak, azal marguldua... Berak ere besoa atera zuen, lehen bezala, eta zalantzan geratu zen, nonbait, bere eskuaz nire eskuari heldu edo nire aurpegia ukitu. Airean utzi ordez, erdibidea hautatuz besaburuan jarri zidan eskua, kamixetaren gainean, eta hantxe utzi zuen, beste edozein mugimendutarako herabe baina ukipen harekin miretsia bezala.
2007
‎Kanpoko aterantz noala, Abegi SAtik etorri berria den neska bat ikusi dut korridorean. Gurutzatu garenean, distantzia ondo neurtu ez dugulako edo, bere eskuak nirea ukitu du.
2009
‎Eta nire atzamarrarekin lehortu nion begia. Une hartan, bere eskuekin nire aurpegia hartu zuen eta nire ahoa bere ahoari itsatsi zion. Musu bero bat eman zidan Elenak.
‎Baiezkoa egin nion ahul buruarekin. Bere eskua nire sorbaldatik ken zezan, batez ere. Kasua itxia zegoen gainera.
Bere eskua nire besagainean mantentzen zuen, orekari eusteko ahaleginean balitz bezala. Beste eskua, ardo kopa bati lotua.
Bere eskuekin nire bi eskuak atxikitzeko keinua egin zuen. Bat baizik ez zidan harrapatu.
2010
‎esan zuen?, señorito Gabino María? esan zidan hitzez hitz?, baina, hain nengoen neure baitatik at, primeran oroit dezaket xehetasun hura, atzokoa balitz bezala?, non berak bere eskuaz nirea hartu orduko erretiratu bainion nik neurea; eta, hala eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean?. Ongi etorri, Helena, Regina enera??, totelka aritu bainintzaion, Regina enearen... –Etxeko alaba Maria Bibiana??.
‎–Entzun, Marie, esan diot bere eskuak nireekin elkartuta?, ez al nauzu ba ezagutzen?
‎desioen gehiegiak urrunegi eraman ninduen, eta, zinezko eta minezko orduan, beldur izan nintzen hain urrun iristeko gai ote nintzen, neure baitan behar adina indar ikusten ez nuelako, Helenak muxu bat ematen zidala imajinatzen nuen bakoitzean gorputzean halako dardara bat nagusitzen baitzitzaidan, guztiz ahultzen ninduena eta balditua uzten, giharrak hezurretatik askatu balitzaizkit bezala eta hezurrak junturetatik; giharrekin eta hezurrekin batera, gainera, gogoa ere tokitik atera zitzaidan, baita gogoari lotuta nituèn asmoak eta egitasmoak ere, hain zen bortitza lurrikara hura, gorputz arimak inarrosten zizkidana; eta, hala ere, lehenengo egunean —Helenak bazekien gure etxeko ohituren berri, eta goizeko zortzietan etorri zen—, anai arrebekin batera —aita eta Teofilo Maria fabrikan— agurtu nuen; gutako bakoitzak eskua luzatu, eta berak eskua hartzen zuen, belauna tolestu eta burua pixka bat makurtu ondoren, bakoitzaren izena ahoskatzen zuen bitartean: etxeko seme Damaso Maria, etxeko seme Domingo Maria... horrela banan banan, begirune handiz; nire ondora iritsi zenean, berriz," Etxeko seme Gabino Maria" esan zuen —" señorito Gabino María" esan zidan hitzez hitz—, baina, hain nengoen neure baitatik at —primeran oroit dezaket xehetasun hura, atzokoa balitz bezala—, non berak bere eskuaz nirea hartu orduko erretiratu bainion nik neurea; eta, hala eta guztiz ere, ongi bai ongi nabaritu nuen haren esku ukitua neure eskuan, gorputz osora hedatu zitzaidana, esku hark eskutik oinetarainoko azalaren zati bakoitza ukitu balit bezala; hain nengoen deslekuan, non, konplimenduzko hitzak esan nizkionean —" Ongi etorri, Helena, Regina enera" —, totelka aritu bainin... " Etxeko alaba Maria Bibiana...".
‎Virginiarengana hurbildu nintzenean, bere perfumearen arrosa usaina sentitu nuen. " Zer moduz, David?" Galderarekin batera, ustekabean, jarri bere eskua nire besoan eta musu eman zidan masailean.
‎Agian ahulduta neukan espiritua egunak eta asteak koadernoko zerrenda burutik ezin kenduz egon ondoren, lilurapean egon ondoren kobazuloko errainu geldi eta zurbilekin; salbu lo geratzen nintzenean, salbu ehun polizia narrazio haietako baten tramak askatzen ninduenean. Bere eskua nire besoan sentitzearekin batera joan egin zitzaidan indarra belaunetatik. Etxera laguntzeko proposatu zidan estreinako aldian bezala.
‎Ezin jakin espantuzkoa ala bozkariozkoa. Oroitzen dudanean ezin dut erabaki bere eskua nire erorikoa ekiditen saiatzeko luzatuta duen ala bultzatu nauen eskua den ikusten ari naizena.
‎Mahaira ekarri zuten ogi guztia lapurtu nuen, hori bai. Itxura oso tristea izan behar nuen, ezen, kafea hartzen ari ginela, Katxalynek esan baitzidan, bere eskua nirearen gainean utziz: " Nekatuta, ezta?
‎Amorratzen nengoen. Oroitu nintzen Recoletan geundenean nola utzi zuen bere eskua nirearen gainean. Armairuko ispiluaren aurrean paratu nintzen, galtzetan baina soin hutsik.
‎Eta esan bezain laster damutu naiz, jakin arren ondo zegoela egin berri nuena. " Badakit" jarraitu du, lasai, eta bere eskua nirearen gainean utzi du, une labur batez. Kontsolamenduzko keinua iruditu zait.
‎Ordea, buruaz ezetz egin zidan, nigandik urrunduz. Bere eskua nire bularraldean jarriz astiro etzanarazi ninduen, bera ordura arte egondako toki berotuan. Gero, armairura hurbildu eta bertatik hainbat bufanda atera zituen.
2012
‎Pixkatxo bat mugitu nuen, horrek kontaketan lagunduko zidalakoan. Senarrak eskua emateko eskatzen ari nintzela pentsatu bide zuen, ze berehala jarri zuen berriro ere bere eskua nirearen gainean. Sentsazio hark begiak itxiarazi egin zizkidan eta harrizkoa bihurtu nintzen.
‎Argitasunak, artean motela bazen ere, agerian uzten zuen desmasia. Baina, atsekabeak edo damuak hartu aurretik, bere eskua nirean sumatu nuen itsasertzerantz tiraka. Haitzek osaturiko bainuontzi halako batean sartu ginen, eta uraren hoztasunak hoben ororen itzala birrindu zuen.
2014
‎5[...] rekin, pospolo kaxa bat erakusten diot Laurenti, baina ez diot hura eskuarekin hartzen uzten, nire eskua alde batera okertzen baitut: Laurent bere eskua nirearen gainetik edo albotik pasatzen saiatzen da, baina ez nire eskua lekuz aldatzen. Pospolo kaxara iristea eragozten diodanez, kaxari begira gelditzen da, eta eskua eta gorputza astintzen ditu, burua alde baterantz mugituz.
2015
‎Ez dit erdi lo dagoela muxurik eman, ilunpetan, ahoa aurkitu ez eta bekain batean (ez du, hortaz, nire bekaineko ile bat irentsi). Ez dit, albo batera etzanda nagoela, atzetik oratu, bere eskua nire hankartean jarriz; epel. Ez dit, horrela gaudela, belarriaren haragian haginkada txiki bat eman.
‎Egia esango dizut, nik gauero gauero ukitzen dut bera. Eta gauero gauero imajinatzen ditut Beraren eskuak nireekin lotuta. Eta gauero gauero irudikatzen dut nolakoa izango litzatekeen gure artean sexua.
2016
‎Danaren esku eta ezpainak nire gorputzean zehar sentitzen nituen. Lehendik ez zuen hotz handiegirik ari, eta giroa, eta bera, eta ni berotzen jarraitzen genuen... bere eskua nire hanka artera heldu zenean, istant batez isildu nintzen, eta une horretan bertan, berak ni ukitzeari utzi zion. Bere behatzak nire azalean ezarriz, errazki azaldu zizkidan jolasaren arauak.
‎–Ez didazu zertan esan zer proposamen zen, esan zuen emakumeak bere eskua nire bi eskuen artean jarriz moztu zidanarekin batera?. Gizonak, ene jaun on hori, gutxitan dauka eskaintza amultsurik emakume bati egiteko; halere, emakumeak badu horren susmoa une batzuk lehenago.
‎–Attendez! , oihu egin zidan bere eskua nire beso gainean jarriz ni geldiaraztearren, denda ostean zegoen mutiko bati hots egiten zion bitartean eskularru sorta bat presta zezan?. Oraintxe bertan noa mutikoa bidaltzera fardel batekin auzo horretara, eta, ongi baderitzozu, denda barrura sartu eta segituan egongo da prest, eta leku horretaraino lagunduko dizu.
‎Horrelakoak ziren nire tentazioak eta, haiei amore emateko puntuan nengoelarik, hara non bakarrik utzi ninduten emakumearekin beraren eskua nireari helduta, eta bion begitarteak kotxetegiko aterantz zuzenduta, behar beharrezkoa zena baino gertuago.
2017
‎Orduan atea belztu egin zen. Caddyk esan zuen, «Ixo, Maury», bere eskua nire gainean jarriz. Hortaz, ni isilik geratu nintzen.
‎«Zer zen hori», esan zuen Caddyk. Bere eskua nire eskuaren gainean jarri zuen.
‎Halere, bere eskua nirean jarri zuen
‎Iraganeko amesgaizto eta beldurren gatibu zegoela sumatzen nuen, eta emakume gajo hori askatu beharra nuela. Bere ondora makurtu, bere eskuak nireekin heldu, eta halaxe esan nion:
‎–Zer da? , folioa zabaldu eta irakurtzeko ahalegina egin nuen, baina berak ez zidan utzi, bere eskua nirearen gainean jarriz.
‎Benetako zoriontasuna islatzen zuen irribarre batekin begiratu zidan, eta estu besarkatu. Bere eskuak nire sorbaldetan jarri zituen gero, eta besoak luzatuz urrundu ninduen, goitik behera begiratuz, eraikinari begiratu berri zion moduan.
2018
‎Gutxien itxaroten nuena. Bere eskuekin nireekiko ukitu bat bilatu ondoren, hemen nagoela ziurtzeko, esaten hasi zait:
‎Tokian iltzatuta gelditu ginen, mugimendurik txikiena ere egin gabe, zer gertatzen ari ote zen ulertu nahian. Martinek isilik jarraitzeko keinua egin zidan bi aldiz, lehenik hatz batez, eta gero bere eskua nire ahora ekarrita. Makurtu egin ginen apur bat.
‎–Oso bakan jaiotzen duk hireak bezalako begiak dituen jendea, esan zidan halako batean, bere eskua nire sorbaldan pausatuz?; gizon gehienok ez bezalako gauzetan erreparatzen zakitek.
‎Banekien Aba Yakueren kontrako jardun ironiko hura Erregek ere beretzat hartuko zuela, baina ez zitzaidan axola: Errege bera ere eskuak lotuta zegoenez, oilo kikildu bat baino koldarrago bere gaztelu tzarrean gordeta, nik agindu bezala goiz eta arratsalde plegazioak egiten, asun sorta batez bere bizkar, lepondo eta juntura guztiak igurtziz; banekien ez zela ausartuko, ez behintzat izurriteak irauten zuen bitartean, bere eskua nire kontra jasotzera.
‎Baina berehala niregana etortzen zen, eta bere eskuak nire aurpegian jartzen zituen.
2019
‎Bere ezpainek ustekabean nireak topatu zituztenean, whiski zaporea zuten. Bere mingaina nirearekin korapilatu zen, bere eskua nire ipurdira irristatu. Musutik askatu ginenean, belarrira xuxurlatu zidan:
‎Errepideko taberna hartan, non kamioilari gehiago zeuden, te bat hartzen nuen bitartean, gertatu berri zitzaidanari eman nion errepaso azkarra. Bitxia zen, okerrena ez baitzitzaidan iruditu alu nazkante hark bere eskua nire belaun gainean jarri izana, ohartzea baino, nahi gabe eta une batez ere pentsatu gabe, suizidioaren aipamena egin nuela. Tipo hari esan nion suizidatzea pentsatzen nuela, asmo horrekin etorri nintzela.
2021
‎Bero zegoen, baina nik hotza sentitzen nuen. Ez nekien zergatik, baina ez nuen gustuko bere eskuak nire gorputzean sentitzea. Ahal nuen moduan, bere eskuetatik alde egitea lortu nuen.
‎Aitaren hiletara etorri zenez itxaropen txikiren bat neukan. Bere eskua nire sorbaldan jarri zuen. Bidali dizkiodan mezuak, silaba bakar batez bada ere, erantzun dizkit.
‎ez bat ez bi, bere bular zolien gainean kokatu zizkidan eskuak. Titiburu zorrotzetatik igaroarazi, eta, sabelean beherantz eginez, kuleroen ertza kateatu zidan, esku bakoitzaren hatz banatan, eta jaisteko agindua eman zieten bere eskuek nireei, silaba erdirik ahoskatu gabe. Men egin nuen.
2022
‎Eguzkia bere urrezko gordelekura sartua da dagoeneko eta ilunaren atariko horietan gerturatu ohi natzaio Maitenari. Musu baldarregi bat eman ohi diot, eta hasten natzaio bere gorputza laztantzeko oztopo zaizkidan arropak kentzen, berak bere eskuarekin nire ezpainetako irribarrea irakurtzen didan bitartean. Parpailadun barruko arropetan katigatzen zaizkit eskuak, eta bere laguntza behar izaten dut biluzik gera dadin.
2023
‎Mahaian eseri eta, niretzako kafea eskatzen ikusi dudanean, Martin gogoratu dut han bertan, ukondoa barran jarrita, noizbehinka atzerantz begira, nire ondora itzultzeko grinaz zegoela adierazi nahian. Eta gero nigana bueltatzen, irribarrez, nire alboan esertzen, eta mahai azpitik bere eskua nire belaunaren gainean jartzen, elkarrekin hitz egin bitartean. Bere eskuaren berotasuna gogoratzean, izterraren gainean jarri dut nirea, ordezko esku bat balitz bezala, baina ortopedikoegia da antzeko zerbait sentiarazteko.
‎Korrika irteten nintzen parkeko kafetegirantz. Kafea hartu bitartean, mahai azpian bere eskua nire belaunean sentitzean haren gainean jartzen nuen nirea. Oraindik gogoratzen dut leuntasun eta berotasun hura.
‎Eta mundua perfektua da bat batean. Bere eskuek nireek bezain eztiro pausatzen dute Txikia sehaskan, berak nik bezain ondo daki ezpainen inguruko esne idortua samurki garbitzen eta besaurrera tantatxo batzuk isurita biberoiaren tenperatura neurtzen. Ez genekien ezer, batera ikasi genuen dena.
‎Ezagutu nuenean, nigan baino gehiago nire gorputzean sortu zuen erreakzioa. Bere eskuek nire gorputza harrapatu zuten. Egun hartan, burua alboratu eta mototsa besagain batetik bestera aldatzeko keinua egin nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia