Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 73

2000
‎Bazen txakur bat, nonbait horretan espezialista izan behar zuena, edo maniatikoa, eta zintzilik nindukaten bakoitzean barrabiletatik heldu eta bihurritu egiten zizkidana. Prakak dena bustita neuzkanez, praken tintak bere eskuak tindatzeraino bihurritzen eta estutzen zidan. Modu hartan hanketatik zintzilik egotearen ondorioz, hiru urte inguruan eduki nuen erreduraren marka.
‎Gu hemen ginela behinik behin, afalondoan hortxe, beti dei bat edo bi izaten zituen; beti kanpotik hots egiten zioten. Bistan da, norekin eta zertaz ari zen guk ez genekien fitsik"; Belek Xani begiratu, gero bista jaitsi, begiak bere eskuetan tinkatu zituen; Xanek zerbait esatea espero zukeen; Xan berriz, oraindik Belek nora heldu nahi zuen ez zekiela zegoen; hartaz, Belek, burua jaso eta: " orduan, Henri ikusiko duzu?", galdetu zion.
2001
‎Jakintsua, miresgarritzat jotzen zituen bere eskuei faszinaturik begira, eleka ari zela, egoera ulertzen nuela iruditu zitzaidan: endelegatzen nuen adibidez zergatik gasna puska baten amoreagatik, gutariko askok beren aita eta amak eho zitzaketen edo haien mahaietako gasna entrebalekoa baino ez zelako auzoak erdeinuka apalets, fedeari bortizki uko egiten zaion manera berdinean.
‎Hemen trabatu nintzen; izan ere, hauek ziren pentsatuta neuzkan hitzak: " Begira ezazu Bitoriano Gandiagarena izan zen estola hau; ikus ezazu Aita Villasantek bere eskuaz ukitu zuen Hamabi Apostoluen postala; uki ezazu aita Kandido Zubizarretak oparian eman zidan salakota; hauek ikusirik ez duzu zalantzarik ñimiñoenik ere izango zuregana bidali nautenen nortasunaz denaz bezainbatean; eta zuk zeuk baiezta dezakezunez beste inork baino hobeki, nire amuleto hauek egiazkoak dira, hots, autentikoak, benetakoak. Hortaz, horrenbestez badakizu nire asmoak onak direla eta nire gogoak bat egiten duela zure orain arteko bizitza oparo eta joria gidatu duten printzipioekin".
‎Une batez astapotro haren aurrean belaunikatzea eta errukia eskatzea bururatu zitzaidan, beste ideia hoberik ezean. Otoitz egin nuen oraindik paparrean neraman Oteizaren apostoluen postaletik, Villasantek bere eskuaz ukitu zuen aldetik, bilau horiek txokarratuko zituen su mihi bat atera zedila; edo inoiz Kandido Zubizarretarena izandako salakotari etxola hartatik hegan aterako ninduten helize txiki batzuk hazi zekizkiola; edo, besterik ezean, Gandiagaren estola, nire eskuetan harturik, Daviden habaila bihur zedila. Baina deus horrelakorik ez zen gertatu, eta denbora irabaztearren, Ugatzari estola kentzeko baimena eskatzekotan nengoenean, beroaren aitzakiaz, ustekabeko zerbait gertatu zen.
‎– Zenbat atal eduki ote ditzake lapurrak bere eskuetan? –galdetu zuen atikoko erlaitzean eseri eta besoak tinko soinaren bueltan gurutzatzen zituelarik.
‎Hankak ikaran zituen eta lotsagabeki guri begira zegoen morroi flakoxkarengan atentzio jar nezan keinu egin zidan buruaz. Eskua bere eskuaren gainean paratu nuen lasaitze aldera eta jarraitzeko eskatu nion. Pablok, mesfidati, ameto egin eta isilune labur baten ondoren, ahalegin nabarmena eginez, berriz lotu zitzaion kontakizunari.
‎Belarrira egiten zidan hitz eta nik bere eskua ikusten nuen soilik.
2003
‎Jaioneren ondoan irri faltsuz ageri den gizon buruzuri hori. Eta irria ezpainetatik zeharo urrunduta, ederki jakin du nork bidali dizkion gaur arratsaldean hiru borrero itzelak argazkia bere eskuen artetik kentzera. Kosta ahala kosta.
‎Nork esan zion, bestela, Aranbarriri, eta hain azkar gainera, berak, Damianek, zeukala argazki hura. Nork esango zion hori Izpizuaz beste inork ez bazekien bere eskuetan zegoela Jaioneren argazkia.
bere eskutik at ez uzteko erregu samina
‎eta gutunetan bere eskuez egingo duzu berba.
2004
‎" Gizajoa" errukituko zitzaion gero, Marckendako berez baitzeuden kontraesanean homosexualitatea eta herrian bizitzea, bere eskuetara ailegatu aurretiko Carlos hura babesteko alferrikako nahian.
bere eskuak zelan bidaiatuko duen
‎Arantxik bere eskuen artean zeuzkan haurraren eskutxoak hartuta. Lupe zegoen haiekin, asistentea:
2005
‎Bat batean izen emaileak kaskezurra bere eskuetara heltzen jarraitu zuen. Aitzurra erortzera utzi eta ahurrak ireki zituen azken unean, denen erraietan orain izua hazten zuen gauzaren errezibitzeko.
‎Eta batez ere, gero esan zuena, anti ondare deklarazio hura, bere eskuekin landutako eltze eta ontziak, apurtuko zaizkion beldur, lehen aldiz bere eskuetatik aparte, labe batera sartzen dituen buztinlari hasiberriaren kezka aurpegi berberarekin esan zuen hura, ez hain hordi bat batean, argi izpi bat begietan zuela, nire ama ez zen emakume bat piztu izan balitzaio bezala ninietan, helburu garrantzitsu bati begira bezala: ea lortzen dugun zu ni bezalakoa ez izatea, Andre.
‎Eta batez ere, gero esan zuena, anti ondare deklarazio hura, bere eskuekin landutako eltze eta ontziak, apurtuko zaizkion beldur, lehen aldiz bere eskuetatik aparte, labe batera sartzen dituen buztinlari hasiberriaren kezka aurpegi berberarekin esan zuen hura, ez hain hordi bat batean, argi izpi bat begietan zuela, nire ama ez zen emakume bat piztu izan balitzaio bezala ninietan, helburu garrantzitsu bati begira bezala: ea lortzen dugun zu ni bezalakoa ez izatea, Andre.
‎Aristokrata bat zen Maria Asunçao, baina esan dizuet lehen ze aristokrata mota: erlojuen orratzak hamar minutuero bere eskuekin aurreratzen zituen horietakoa. Lehenbailehen hiltzeko denborari bultza egiten dionetakoa.
‎Amerikarrek badute obsesio hori, milioi bat dolarren kontuarena. Egin kontu aldizkarietako azaletan zirujau honen eskuen argazkiak ateratzen dituztela, arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai, eta aita, judutarra, hil egiten da. Judutarra izan ez balitz ere berdin berdin hilko zen, hori egia da.
2007
‎Kanpoko aterantz noala, Abegi SAtik etorri berria den neska bat ikusi dut korridorean. Gurutzatu garenean, distantzia ondo neurtu ez dugulako edo, bere eskuak nirea ukitu du.
2010
‎Ezin jakin espantuzkoa ala bozkariozkoa. Oroitzen dudanean ezin dut erabaki bere eskua nire erorikoa ekiditen saiatzeko luzatuta duen ala bultzatu nauen eskua den ikusten ari naizena.
‎Aitortu zizun, zure eskua bere eskuetan hartuta,
‎Mahaira ekarri zuten ogi guztia lapurtu nuen, hori bai. Itxura oso tristea izan behar nuen, ezen, kafea hartzen ari ginela, Katxalynek esan baitzidan, bere eskua nirearen gainean utziz: " Nekatuta, ezta?
‎Amorratzen nengoen. Oroitu nintzen Recoletan geundenean nola utzi zuen bere eskua nirearen gainean. Armairuko ispiluaren aurrean paratu nintzen, galtzetan baina soin hutsik.
‎Eta esan bezain laster damutu naiz, jakin arren ondo zegoela egin berri nuena. " Badakit" jarraitu du, lasai, eta bere eskua nirearen gainean utzi du, une labur batez. Kontsolamenduzko keinua iruditu zait.
2011
bere eskuak lorontzi puskatuen artetik gelditu ezinik,
‎eta iluntasun horretatik zuzentzen dituen bere eskuek
‎Beti egiten zuen harrikoa eskularruak jantzita, baita azulejuen edo komunaren garbiketa. Estimu handian zituen bere eskuak. Baina, egia esan behar bada, berarekin nengoenetan ez nion atzazalen koloreari erreparatzen, ez behintzat orduan bezala.
‎Don Juanen bertsio bat argi eta garbi. Berba limurtzailearekin xaramelatuta, taula gainean agertzen diren emakumezko guztiak, berdin ezkondu, nerabe zein alargun, bere eskutik jaten dauzka Platonovek. Honek ez du bere izaera seduktorea ezkutatzen, eta bere oinetara dituen emakumezkoei ohartarazten die zoritxarreko izango direla bere ondoan, gizon ezkondua dela, erabili egingo dituela eta gero utzi, baina hauei berdin zaie, berdin maite dute eskola maisua.
‎Horra hor aukera teatroko iluntasunean jaiki, zutik jarri eta oihu egiteko estreinaldi egunean bertan: " Gizon horrek torturatu egin ninduen, hiltzaile bat da gizon hori, nola dago kalean, nola ez da ezkutatu estolda zulo batean betiko, ez al du lotsarik mundura agertzeko, ez al zaio burutik pasatu antzokian hari begira daudenetatik norbait bere eskuetatik pasea izan zitekeenik duela hainbat urte, azala behar du gero gizonak, azala eta azala ez dena, nola liteke hau, noiz eta ondoan daukadanean nire bizitzako emakumea, duela hogeitaka urte galdua, hamar urtez goizero akorduan izan dudana eta beste hamar urtez aurreko hamarkadan goizero akorduan izan nuela gogoratu nuena; eskutik hel niezaioke haren senarrak igarri gabe beharbada, eta esa... " Hola, ahaztu naun, ala?, ez dinat sinesten nitaz hain aise ahaztu haizenik"".
‎Irudika zezakeen Soto erakundean gero eta sartuago, gero eta urrunago etxetik, Frantziako etxalde landatar batean ezkutuan, leku lasaiegi batean ezkutatuta ekintzara pasatzeko zain, itsasoari begira, talde armatuek bahitzen dituzten lehenbizikoak bere militanteak direla pentsatuz, autobahiketa bat dela hori eta ez dela sekula amaitzen, hil edo harrapatu edo desertatzen duten arte. Lazkanok irudika zezakeen Soto espioien nobelak eta bere eskuetan erortzen zen edozein liburu irakurtzen, egunkariak hasi eta buka, kexu beti ez zeukalako nahikoa irakurgai, kexu beti haren komando kideak ere, bere irakurtzeko grinak ingurukoak arriskuan jartzen zituelako talde osoa errepide bazterretan liburu bazka erostera geratzen ziren bakoitzean, edo kalko paperak, ditxosozko kalko paperak," hor bazagok libreria bat, ea, desbideratu hadi pixk... Irudika zezakeen Soto ekintzara pasatzen, eta ekintza hark porrot egin ondoren itzultzen, eta atxilotua izaten edo doi doi eta modu ia mirakuluzkoan polizien eta jendarmeen atzaparretatik ihes egiten, edo leherketa batek eragindako hildakoen gain zuen erantzukizun alikuota mentalki ingurukoekin banatzen, edo isilik gidatzen, edo erakundea uzten, edo kartzelan bere etorkizuna planifikatzen, edo dena uztear zegoenean ezustean buruzagitzara iristen," zuk izan behar duzu, emergentzia bat da, beste egoera batean ez genizuke eskatuko, baina ez daukagu beste inor", eta sasian irratia entzuten, albisteak ia beti, baina tarteka musika emisoraren bat, italiar opera eta France Culture, edo, guztiz kontrara, bide bakarra politikoa dela aldarrikatzen irudikatzen zuen Soto, edo politikatik erabat aparte unibertsitatean literatur eskolak ematen, Gabriel Arestiri buruzko doktorego tesia egiten, Gabriel Aresti espaziotik iritsitako birusa izan zela esaten, edo Gabriel Arestiren poemak eta David Bowieren kantuak erkatzen, sutsuki, konparazio baterako, fantasia handiz.
‎–... harri sinboliko bat behar zuela, ez zuela edozein harrik balio, eta bere eskuez landutako harri bat...
2012
‎Etxean, hori bai, dena zegoen bere lekuan: telebista, bolumena topera igota; loretxo horidun sofa urdinaren gaineko koadroa, okertuta, bertako belaontziak –enbataren aurka borroka egitearekin nahikoa ez eta– itsasoa maldan gora duela; Zaragozako loreontzi txinatarra, lorerik gabe; ezer ikusi nahi ez duen tximinoa, begiak bere eskuez estalita; Carmen; erositakoan zuria zen alfonbra grisa, horituta; Maria Dorada gaileta kaxa hutsik, pinu txarrez egindako mahaitxoaren gainean; eztei egunean Carmenen gurasoek oparitutako ordulari termometroa –zoritxarrez primeran zebilena 35 urte geroago ere–, harrera gela eta egongela banatzen zituen zutabean betirako iltzaturik, jaungoiko gurutziltzatu bat bailitzan:... hogeita bederatzi gradu, bederatziak laurden gutxi, orratz handia orratz txikia estaltzen.
‎Autoa bide bazterrean utzita, errepide ertzeko dendatxo horietako baterantz zihoan, bakerozko jaka eta kopeta estaltzen zion orrazkera psikopata harekin. Su itzalgailu gorri arrunt bat zirudien tramankulu hura arma hilgarria zen bere eskuetan. Agure batek egin zion harrera:
‎Aurrena, bere eskuei, biei, luze begiratuko die idazle ohiak.
2013
‎errespetu handia die bere eskuei eta gure begiei
2014
‎Xabik baietz esan zion, horrek atsekabea sortuko balio bezala, eta bainujantzitik labana atera zuen, zuhaitzean" Gora Euskadi" idazteko. Labana Oihanari eman zion ondoen, baina kirtena bere eskuan ezkutatuz, neskak labana heltzean eskua uki ziezaion.
‎Eta denak hasi ziren barrez, eta Xabik bazekien aita ere barrezka ari zela, bere eskua sentitzen baitzuen gora eta behera, aitak hala egiten baitzuen barre, sorbaldak gora eta behera mugituz.
‎Xabiren ahotsaren antz handia daukan ahotsa da, inondik ere. Gero esku bat sentitu du berokiaren patrikan sartzen, kasualitatez bere eskua dirudiena, eta berehala esku horixe bera ikusi du bere begien aurrean, beraren eta neskaren artean zehazki, Hertzainak taldearen kasetea biltzen duen paper itsusidun opariari heltzen.
2015
‎Irribarrea ezpainetan, ondoko aulkian zeukan poltsa hartu eta bi liburu atera zituen. Mahaian paratu baino lehen, bere eskua lipar batez ukitu zuen eskuan zeudenak ezagutu zituen Zuazok: Uzkitik isuritakoak eta Postariaren mendekua.
‎Afera hartatik irabazi bat atera zuen bederen Aretxabaletak. Uzkitik isuritakoak liburuaren ale hura bere eskuetan geratu zela. Castet ez zen liburuak ahazten zituen horietakoa, are gutxiago bakan eta bitxiak.
‎Liburuak maite zituen liburu saltzailea izaki, eskuzabala zirudien, ona iruditu zitzaion lana zabaltzeko prest agertzen zen, ze, pentsatu behar ona iruditu zitzaiola, bestela ez zukeen etxeko alea fotokopiak egiteko eskainiko. Edozein modutan, Bidebarrietako liburutegi aurreko fotokopia denda aipatzeak iradokitzen zuen ez zuela nahi liburua bere eskuetatik gehiegi urrun zedin. Ulertzekoa, Aretxabaleta ezagutzen ez zuela kontuan hartu ezkero.
‎Joanesek baietz egiten zuen buruarekin. Baina bere eskuak ez zuen jaka poltsikorako bidea egiteko asmorik erakusten. Laugarren solairua, ezkerra, gehitu zuen taxi gidariak.
‎Erritu eta espektraltasun guztia kendu ondoren ere," isil eta izugarri" litzaiguke heriotza," inoiz baino izugarriago, beharbada. Haur abandonatuenak ez du bere eskuetan beste esku bat sentitzeko premia handiagorik, hiltzear dagoenak baino".
‎Egongelako besaulkian eserarazi ninduen, bere eskuak oskol, nireak gorputz, dortokatuta, arnasa sakon hartuta aitortu zidan.
2016
‎...isuna jartzeko; eta beharbada dena debekatuta zegoelako urte haietan, den dena, beharbada horrexegatik hartu zuen erabakia Frantzisko Urrestik, herri osoa aho bete hortz utziko zuen erabakia, nork eta berak, mediokritatea jasan ezin zuen gizon hark, etxeko leihotik begiratu eta galipota kalean gaizki jartzen zuten langileei agirika egiten zien agure hark, oilategia plano ingeles batzuk behatu eta bere eskuez eraikitzeko nor izan zen makinari hark, erbestetik itzuli zenean zerua goian lurra behean laga zuten bihotz nekatu hark, 1953ko San Juan bezperan, umeek suak egiteko trasteak biltzen ziharduten arratsalde luze hartan, jendea San Juani kantari ari zitzaion iluntze berean, damurik gabe, zalantza izpirik gabe, etxepeko lantegian gasolina potoa hartu eta noizbait familiakoa izandako ontziolara...
‎aurrez erabakitako lehen hilketa burutu zuen, Meliton Manzanasena hain zuzen. Torturatzaile ezaguna zen Manzanas, bere eskuetatik pasatu ziren borroka antifrankistan ari izan ziren alderdi eta sindikatuetako buruzagi gehienak, abertzaleak, sozialistak, komunistak, autonomoak...
‎Bizilekuaren azpian tailerra zuen, eta hari atxikirik beste eraikin bat jaso zuen, Karmen emazteak eskolak eman zitzan bertan. Ikurrinaren itxurako forja egin zuen balkoirako, bere eskuekin, ezagun zedin euskarazko eskolak emango zirela. Baina Gerra Zibilak eten zituen asmo haiek, sekula ez zuen euskarazko eskolarik emango Karmenek.
2017
‎Igandea. Istripua, eufemismo ederra, gertatu denetik nahiago izaten ditu dudarik gabe astegun buruzuriak asteburuak baino, asteburuetan ematen baitu egiten duenaz gain, lanetik eszedentzia hartu –beharrik bien artean zer edo zer aurrezturik duten, eta Pilik, Axiren legezko tutoreak, bere eskuetan utzi duen haren dirua– eta Axi zaindu, Padre Ligeti zentrora eraman, eskuartean darabiltzan itzulpenak egin, paseatu, Axiri ariketak egiten lagundu. Ai baina asteburuak!
2018
‎Giuliaren hatzak bere barnean mugitzen... Eta bere eskua titipunta gogortu eta tenteetan... Eta bere ezpain umelak...
‎Paolaren gorputza berriz ere mahaira hurbildu denean, eskuak lepo atzera eraman ditu. Lepokoa askatu, begirada sakon bat bota bitxiari, eta Sararen eskuetan jarri du bere eskuekin estutuz idazlearenak.
‎Bitxiena da hamar sehaska kantaz osatutako bilduma bat dela Jean Pharosek bere eskuetan duena. Irribarre egin du, baina hunkiduran bildutako irribarrea izan da, hunkituago irribarretsu baino.
2019
‎Amaren eskuek mugituko zuten sehaska... bere eskuek izan behar zuten, norenak bertzela. Bere eskuak.
‎Bere eskuak. Ahantziak ditut bere eskuak. Ez dut eskurik oroitzen, ez dut bere eskurik ikusten.
‎Ahantziak ditut bere eskuak. Ez dut eskurik oroitzen, ez dut bere eskurik ikusten. Ez eskurik, ez ahorik... ahotsa bai; bortitza.
‎Erositako esnetik baso bat eskaintzen zidan beti. Baso bat bere eskuetan.
2020
‎ez zaizkidanean bere eskuak samara iristen
‎Arraroa egiten zait pentsatzea ni orain ukitzen ari naizen liburu hau bere eskuetan egon zenik. Are arraroago berak azpimarratutako lerroak topatzean.
‎Gizon bi albotik pasatu zitzaizkion salba txalekoekin, baina ez zuten ikusi. Eta bera teklak astindu eta astindu zebilen, bere eskuak balira bezala galeoi baten mailuak galernarekin borrokan. Ekaitzaren mende zegoen Maryren maitea, hiltzear, hiltzear bera berriro ere bakarrik uzteko, bizitza osoan legez, beste behin bakarrik eta beti.
2021
‎RAMONA altxatu eta TXORIAgana hurbilduz.) Ez ziren printzipioak eta ideologia dantzara niregana lehen aldian hurbildu zirenak. Ez ziren printzipioak eta ideologia etxera lehen aldiz lagundu nindutenak, ez ziren printzipioak eta ideologia hain begirada lotsatiz begiratzen nindutenak, hain baldar lehen aldiz muxu eman zidatenak, bere eskuen berotasunez nire hotzak goxatzen zituztenak… Ez nintzen printzipioak eta ideologiarekin maitemindu, herriko gazte alai eta langile batekin baizik; jatorra. Ez zen Gary Cooper, baina tira!... guapo xamarra.
‎Kutxazainari begiratu zion, eta kutxazainaren begietatik bezala, haren esku irekiari: eskalea han uzten ari zen txanponak, banaka banaka, bere eskutik hartu, kutxazainarenean utzi. Luze joango zen, gizonak batez bestekoak baino askoz txanpon gorri gehiago baitzituen:
‎Esnatzean, begirada inon finkatu aurretiko lipar horretan, beldurtuta dagoela konturatu naiz. Gero, airean zabalduz, bere eskuei begiratuko die lehendabizi, lanparari, armairuari, aldameneko sofan gaudenoi, eta nor den, non eta norekin dagoen gogoratzeak beldurra ezabatuko dio aurpegitik.
‎Kosta egiten zaio bere oraingo gorputzera etortzea, jendeak ikusten duen horretara. Bularrak ukitu eta estutu egiten ditu ukitzen dutenak bere eskuak eta ukitutakoak bere bularrak direla sentitu arte. Sartu den denbora atari horretatik itzultzeak leher eginda uzten du, daukan adinaren bikoitzarekin ateratzen da, hainbeste ezen eta egongelan telebistari begira goxokiak jaten ari diren eta bainua hartu behar duten haur horiek bere bilobak izan zitezkeen.
‎Oraindik umetako urrezko zigilua daramaten bere eskuek zure esku lakarrak ukitu, laztandu eta masajea eman dizute. Ezin dut burutik kendu.
‎Alde ilunetik hain urrun egoteak mesfidantza eragiten dit. Lotsa ematen dit bere eskuetan egoteak, baina ez dut ezer hoberik.
‎Rosika eseri egin zen, eta berehala ohartu zen Lolaren eskua bere eskua estutzen ari zela, “ongi egina, Rosika, ongi egina”, xuxurlatzen zion bitartean. Lola ez zen larritu haren hitzekin; alderantziz, egiaren alde egin zuela sentitzen zuen, eta, gainera, biek zekiten ikusleen artean zegoen pertsona garrantzitsuenaren babesa zeukatela, boteretsuen artean boteretsuena zena:
2023
‎eta bere eskuak sentitu ahal izateko berriz.
‎Gizonaren begiak iltzatuta sentitu ditu atzean, dortoken oskola nahiko luke beretzat. Altxatu denean izerdi hotzak busti du kopetatik behatz arteraino eta kutxa erregistratzailea irekitzen ikusi du bere eskua. Agur esanda atera da gizona okindegitik, normal normal.
‎Ezin da dendaostean ezkutatu, ezin ihes egin. Billeteak dar dar egin du bere eskuan. Tximak ateratzen zaizkio adatsetik.
‎Atzetik doakionak ikusi duenean, zaunka egin eta buztana mugitu du aldi berean. Elena haren aurrean geratu, belauniko jarri, besoa jaitsi, ahurra ireki, eta bere eskua usnatzera hurbildu da zakurra. Artzain zakur eder eta handia da, katamotz belarriduna, zaharrak aukeratutakoa inolako zalantzarik gabe.
‎Guadalupe Agirrek ez zuen erantzun. Anaiaren etorkizun politikoa bere eskuetan zegoen, baina Uriartek ez zuen detaile guztien berri zertan jakin. Uriartek, bere aldetik, beste gauza batzuk zekizkien.
‎Pertsonaia bakoitzaren izaera ongi aztertu ondoren esku artifizialak jarri genizkien aktoreei. Aktore bakoitzari bere eskuen moldea egin eta eskuek intentzio bat, ekintza bat markatzen zuten, pertsonaiaren izaerari lotuta zegoena. Adibidez, Otsandaren pertsonaiak eskuineko eskua bihotzean zeraman eta ezkerreko eskua txori txiki bat eramango balu bezala aurrerantz luzatuta; Satorbeltz zelatariak esku makurrak zeramatzan; zemaitzaileak, arranoaren erpeak balira bezala; Apaizak triparen gainean esku gurutzatuak zituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia