2015
|
|
11 Hauek dira Senarra
|
bere
emazteari ematen hasten zaizkion bitxiak, eta hain balio handikoak izanik, ez ditu gaizki zainduko; ikuskari hauek oroimenean hain ongi zizelkatuak geraturik, ezinezkoa da ahaztea harik eta betiko haietaz goza dezan arte, beraren kalte handi handirako izan ezik; baina haiek ematen dizkion Senarra ahaltsua da, alferrik ez galtzeko grazia hari emateko.
|
|
3 Espiritualki
|
bere
emaztetzat hartu duen arima honek Berarenganako desiragatik sufritzen eta sufritu duenaz gure Jaunak erruki hartzea nahi duenean, espirituzko ezkontza burutu aurretik, bere egoitzan sartzen du, hau da, zazpigarren honetan; izan ere, zeruan duen bezala, ariman beste egoitza bat izan behar du, Haren Maiestatea bakarrik bizi dena, hau da, beste zeru bat. Izan ere, zerikusi handikoa da, ahizpak, arima gauza ilun edo halakotzat ez hartzea; ikusten ez dugunez gero, gehienetan, ikusten dugun hau izan ezik gainerako barruko argirik ez dela irudituko zaigu, eta gure arimaren barruan nolabaiteko iluntasuna dagoela.
|
|
Nik uste dut, Jainkoak liluramenduetan arimari agertu dizkion sekretuak, honek batzuetan ulertzen ez baditu, ez direla liluramenduak, berezko ahultasunen bat baizik; gorpuzkera ahuleko pertsonei, emakumeak bezalakoei, gerta dakieke, hau da, espirituaren indarren batek berezko izaerari gainez egitea eta horrela beren baitan bildurik geratzea, gelditasunezko otoitzaz hitz egin nuenean, ustez, esan nuenez. Haiek ez dute zerikusirik liluramenduekin; izan ere, liluramendua denean, sinets iezadazue, Jainkoak beretzat harrapatzen du arima osoa, eta berea duenari bezala eta jada
|
bere
emaztea duenari bezala, irabazi duen erreinuaren partetxo bat erakutsiz doakio; zati txikia izan arren, dena da handia Jainko handi honengan dagoena, eta ez du inoren oztoporik nahi, ez ahalmenen oztoporik, ez zentzumenenik; ez noski, eta berehala egoitza hauen guztien ateak ixteko agintzen du, eta Bera dagoeneko atea bakarrik geratzen da zabalik bientzat. Bedeinkatua izan bedi hain erruki handia, eta arrazoiz izango dira dohakabeak erruki honetaz baliatu nahi izan ez eta Jaun hau galtzen dutenak.
|
|
Eta ikus dezazuen, ene alabak, zer egiten duen
|
bere
emaztetzat dituenekin, has gaitezen seigarren egoitzez jarduten, eta ikusiko duzue zein gutxi den zerbitza eta sufri dezakeguna eta hain mesede handiak hartzeko geure buruak prestatzeko egin dezakeguna. Eta gerta daiteke gure Jaunak bultzatzea agin diezadatela niri hau idaztea, begiak sarian jarriz eta zein neurrigabea den haren errukia ikusiz, hartxo batzuei horrela agertu eta haiekin horrelako harremanak nahi baitu, ahantz ditzagula geure lurreko pozalditxoak eta, haren handitasunean begiak jarriz, lasterka joan gaitezen haren maitasunean isioturik.
|
|
Egun batean Beasko komentuan nengoela esan zidan gure Jaunak,
|
bere
emaztea nintzenez gero, eskatzeko, hitzematen zidala eska niezaion guztia emango zidala. Eta seinaletzat eraztun eder bat eman zidan, harribitxi batez amatista erara, baina hemengoaz oso bestelakoa zen distira zuenaz, eta hatzean ezarri zidan.
|
|
Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen
|
bere
emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak. Etxearen ardura handiaz gainera, hain ona izanik, bere senarrak bere jaioterria zen Albara eraman eta dukearen ostalariak beraren etxean gizonezko gazte bati ostatu eman zionean, bihotz bihotzean sentitu zuen, bere herria gorrotatzen hasteraino; izan ere bera emakume gazte eta itxura onekoa izanik, hain ona izan ez balitz, deabrua gizonezko gazte hari pentsamendu txarrak jartzen hasi zitzaionez gero, gaitzen bat gerta zitekeen.
|
|
13 Hiru hilabete egongo nintzen han; neke handiak eraman beharra izan zen, printzesak gauza batzuk eskatu zizkidalako, gure Ordenari komeni ez zitzaizkionak, eta horrela han fundazioa egin gabe etortzea erabaki nuen, haren eskaerei men ez egitearren. Ruy Gómez printzeak, bere zentzu onaz, oso zentzuduna baitzen eta arrazoira etorriz,
|
bere
emaztea baretzea lortu zuen; eta nik onez eramaten nituen gauza batzuk, mojen monasterioa baino fraideena egitea nahiago nuelako, asko doakiguna zela hura konturatu bainintzen, gero ikusi denez.
|
|
Artzapezpikua eta Palentziako gotzaina elkarren adiskide min geratu ziren; izan ere, Artzapezpikua gero oso aldeko agertu zitzaigun eta abitua eman zien Katalina Tolosaren alabari eta gero hemen sartu zen beste moja bati, eta orain arte guri atsegin emateari ez diote utzi zenbait pertsonak, ezta Jaunak ere ez die utziko
|
bere
emazteei sufritzen, hauek beharturik dauden bezala zerbitzatzen badute. Honetarako eman biezaie grazia Haren Maiestateak bere erruki eta ontasun handiagatik.
|
|
2 Arren eskatzen diot berorri, ontzat har dezala eta Haren Maiestateak egin dion grazia handitzat izan dezala
|
bere
emaztetzat hautatuko dituen alabak berorri ematea. Oso pozik daude; beroriei ematen dieten nahigabeak kezkatzen ditu soilik.
|
|
6 Honetaz ez biezaio berorrek ezer esan, ez nahigabetzearren, pena ematen baitit; eman, ordea, goraintziak nire partetik, eta esan buruko gaitzaz nagoelako ez diodala idazten, oraindik nahiko eskas baitut burua;
|
bere
emazte Beatrizi egun honetan idatzi diodala; eta esan hau: ez dela moja berak aipatzen duen anderea.
|
|
4 Nik goretsi egiten dut Jainkoa, berorren agurgarritasuna bertuteetan barne bizitzan aurreratua doalako. Utz beza Jainkoa berorren arima eta
|
bere
emaztearekin, Berak emango baitu haren kontu eta eramango egokien zaion bidetik. Eta era berean bizieraren berritasunak eta egintzek bake hori uxatu egiten dutela dirudi, baina gero dena batera etortzen da.
|
|
8 Nik gure Jaunari gomendatu diot egun hauetan (ez bainuen gutunei berehala erantzuterik nahi), eta konturatu naiz Haren Maiestatearen zerbitzurako izango dela, eta zenbat eta gehiago sentitzen duten, zerbitzu handiagorako; izan ere, moja oinutsen espirituaren oso kontrakoa da edozein motatako lotura, ama nagusiarekikoa bada ere, eta horrela ez dute espirituz aurrera egingo sekula ere. Aske nahi ditu Jainkoak
|
bere
emazteak, Berari loturik soilik, eta ez dut nahi etxe hori has dadin Beasen izan zen bezala; egundo ez bainaiz ahazten handik idatzi zidaten gutun batez, berorren agurgarritasunak ofizioa utzi zuenean, halakorik moja oinetakodun batek ere ez bailuke idatziko. Bandoen eta beste zorigaitz batzuen hasiera izaten da, baina hasieran ez da igartzen.
|
|
Egia da bizitza ona dela. Senar bat hain jeloskorra izanik,
|
bere
emazteak beste inorekin traturik ez izatea nahi balu, ederra litzateke ez kontuan hartzea nola emango dion gustu hau eta zein arrazoizkoa den hura jasatea eta beste inorekin traturik nahi ez izatea, harengan desira dezakeen guztia baitu!
|
|
Beste batzuetan, dirudienez, bere etxean hartzen du egoitza eta borondateari lagun egiten dio; orduan, hiru ahalmenak harmonian daudenean, zoriona da. Ezkondu bikote bat bezala da, elkar maite badute, batak nahi duena besteak ere nahi du; baina senarra gaizki ezkondua balitz, laster ageriko litzateke
|
bere
emazteari ematen dion egonezina. Beraz, borondateak, bere burua baretasun honetan ikus dezanean, ez biezaio jaramonik egin adimenari zoro bati egingo liokeen baino gehiago; izan ere, beraganaekarri nahi badu, nahitaez arduratu eta pixka bat urduritu du.
|