Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 475

2000
‎Gero tabernaria ere batu zitzaigun elkarrizketan, eta azkenean barkatzeko esan behar izan nien, oraindik ez nekiela aterpetxean tokirik izango nuen, eta bertara joan behar nuela, ez banuen kalean lo egin nahi. Gonbidatu ninduenak barrezka erantzun zidan ezetz, tokirik ez banu bere etxera joango nintzela lotara, eta telefonoan txanponak sartzearen keinua egin zuen bere emazteari deitzeko, afari berezia presta zezan agintzeko. Eskerrak emanez irten nintzen tabernatik aterpetxerantz, eskerrak batez ere Irlandan bakarrik sentitzea oso zaila delako, eta horregatik.
‎Kontatu dizut bertze nonbait ezen jaun Marcel gaztetan alargundu zela, eta ez dakit, bada, ez ote zuen bere emazte hura gogoan mementu haietan... eta ez ote zitzaion hari deika ari, argi egin ziezaion bertze mundutik.
‎Arestian erran bezala, Villagrandeko dukea Mantillanako kondearekin etorri zen, bakoitza bere emaztearekin eta bere segizioarekin —berrogeita hamarren bat pertsona orotara—, eta haiek guztiek hiru egunetan hartu zuten gure etxea gerizpetzat eta aterbetzat. Jauregirat bildu zen jende hartarik, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke:
‎Andere doña Ines Urrozez ari zen, bere emaztea izan zenaz eta gure amonaz, zeina ez Mattinek ez nik ezagutu baikenuen, aitona ezkondu eta handik zortzi urterat hil zelako.
‎Urrunerat beha zegoen, bai, aitona Nikolas, bere emaztea izan zenaren dorretxerat: urroztarren dorretxerat, alegia, edo, hobeki, bere dorretxerat, heredentziaren arauaz hartarat deliberatu zelako bere testamentean andere doña Ines, zeina alaba bakarra baitzen eta zeinak bere gurasoenganik heredatu baitzuen dorretxe hura, haiek —ama lehenik, aita ondotik— hil ondoren.
‎Zer kontatu zigun, bada, dukeak? ...eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainetariko batetik; eta, oi huak entzunik, itzarri zen etxeko jauna, eskatu zion kandela bat bere sehiari, hurbildu zen kandelarekin bere emazteaganat, ikusi zuen ikustekoa, eta erran zion emazteari: " Lasai, maiteño, berehala laxatuko dizut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
‎Kinka larri hartan, dukearen medikuaren baitan egon zitekeen salbabidea, eta erran ere zigun guztioi la lasaitzeko eta la la lasaitzeko, hura erran bezain fite kanporako bidean jarri bazen ere, eskuak galtzetarat eramanik. Ez dakit Uraitzeko jauntxoak erran ez ote zuen ezen bera ez zela sugegorrien beldur eta osabaren kakategirat zihoala, baina gainerako zaldunek berehala jakinarazi zioten ezen zaldunen lehen araua eta eginbeharra beren damen babestea zela, eta nola dama guztiak kanporat baitzihoazen, hala joan zen hura ere bere emaztearen gibeletik, finean.
‎Bucciok bere kutxa hartarat eraman zuen, eta bere emaztearen aitzinean erran zuen:
‎Eta penitentzia haiek guztiak frai Antonioren alde eta fabore izan ziren, eta hala ase ahal izan zuen honek Catalinarekin bere haragi aseezinaren desira, Buccio bertze egiteko haietan enplegaturik zegoen bitartean. Eta Buccio hantxe geratu zen, finean, bere emaztea noizbait haurdun ikusiko zuen igurikitzan. Eta bizitza osoan iguriki zezakeen, baina alferrik, zeren eta frai Antonioren eta Catalinaren entseiu eta ahalegin guztiek ez baitzuten fruiturik eman.
2001
‎Bero egiten zuen, bai, gehiegi. Total, kontua da Herminiok alde egin zuela eta aldageletan bere emaztea eta biok geratu ginela. Ispilu bakarra kanpoan zegoen; beraz, zerbait probatutakoan ezinbestekoa zen kanpora ateratzea.
‎Ezustean harrapatu gintuen biak berbetan. Neu ere ez nintzen akordatzen bere emaztearekin ari nintzela hitz egiten. Zurbil zurbil zegoen.
‎Morroi harengan uste osoa omen zeukan. Hamar egun geroago Butalia eta bere emaztea itoak aurkitu zituzten. Poliziak bi aste geroago hiltzailea harrapatu zuen, Madhav Prasad Pant.
‎Emazteari, arren, ezkontzako soinekoa janzteko eskatu zion. Manju Devi bere emazteak, hiru haurren amak, atseginez egin zuen senarraren gutizia.
‎Bilaspur en Madhavan zeritzan gizon batek bere emaztea, Teja, aizkoraz hil zuen. Emazteak senarra zirikatu egiten omen zuen, epailearen ustez.
‎Gau batez, senarra lo zetzala, aizkoraz hil zuen. Nazkagarrikeriak esateko, bere emaztea zapaltzeko ez zen sekula iratzarriko.
‎Sexu kontuetan tabu gutxi ezartzen du. Senarra, adibidez, bere emazteaz gainera beste emakume batzuekin ibiltzea ez dago gaitzetsirik.
‎1992ko goiz batez harijan gazte bat bere emazte ezkondu berriarekin trekkler batean zihoan. Gaya deritzan eskualdeko Mayapur herrixkara hurbildu zirenean, jauntxoen seme talde bat ondoratu zitzaien.
‎Batbatean, dendaren kanpoaldean animalia edo gizakiren bat zegoela ohartu zen. Gezigileak, bere lana ezertan aldatu gabe esan zion bere emazteari, Kanpoaldean baten bat dago, zaindu umea, baina ez beldurtu, hizketan jarraituko dugu lasaitasunez. Eta geziburu zorroztua lotu ondoren, ziria hortzen artean sakatuz berriro arteztu, gezia uztaian kokatu eta harantz honunzka apuntatuz frogatu zuen, lasai, eta emazteari hitz eginez bezala esan zuen, Badakit hortxe kanpoan zaudela, zure pausoa entzun dut, zure begiak sentitu ditut nire gainean.
‎Gero han joango zen, iragan mingarriko mutila, zaldi gainean, bere txaleko berriarekin eta neskak garbituriko sonbreiruarekin, Oklahomatik hurbileko errantxo berrira, bere emaztea eta bere amaginarreba estreinatzera, eta oskorriaren orduan trostan urrunduko zen apur bat arestiko basamortu orain bai belarrez joria miresteko, behi saldoak muuuka larrean, eta kontaezinbesteko izarrak ere miresteko, eta hasierako eta maitemintze orduko biolin musika berarekin, hodeiertzean agertuko ziren itzelezko letra zuriak ere miresteko:
2002
‎Daniel Zweigen eta bere emaztea judutarrak ziren eta oso aberatsak. New York guztian supermerkatu asko zituzten.
‎Poliki poliki, ordea, adiskidetu egin ziren. Daniel Zweigenek eta bere emazteak ere maitasuna hartu zioten gazteari.
‎Bai gustura irri egiten genuela etxeko Andrek, Anamari bere emazteak eta hirurok geure Paputxinekin.
2003
‎Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek. Batek, bihotzondoko zauri txiki horretatik, odolarekin tartekatuz, arnas kolpeak botatzen zituela esaten du, lurrun lainoxkak airean utziz, bihotzak, guztiz hondaturik ere, eragiten segitu izan balio bezala, eta etengabe ezpainak mugitzen zituela, betikotasun osoan bere emaztearekin errietan, egundokoak esaten, segitzeko intentzioa duenaren gisan.
‎Artea ez da askotan eremu horietara bidaiatzeko bitartekoa baizik, eta asko itzulerarik gabe geratzen dira. Benetako Romain Garyk bere burua hil zuen, baina nork segurtatzen digu guri haren oinordeko izan nahi zuenak bere emaztea hilko ez zuenik? –atera zitzaidan.
‎Etxetik giltzak hartu eta Monikaren bila abiatu nintzen, sumatzen hasia bainengoen berak bakarrik eman ziezadakeela epailearen eskuetatik libratzeko laguntza. Aski nuen txirrina jo eta, baldin etxean bazegoen, gertatuaren berri ematea, idazlea bere emazteak nola hil zuen agertu eta ni zein ataka gaiztoan sartu ninduen adieraztea. Hasiera batean seguru asko bere bi eskuak bekokira eraman edo sofaren bazter batean kikildurik aurpegia estaliko zuen, ez duela entzun, ez duela ikusi nahi adieraziz.
‎Haurtzaroa bera ere estalki urrun batez ezkutatzen omen zuen. Pasadizo oso elaboratuen bidez mintzatzen omen zen bere iraganaz, eta azken egun horretan ere hitz totelka bezala mintzatu omen zitzaion, Sophiek, bere emazteak alegia, atzera egitea erabaki zuela esateko eta beldur zela ez ote zuen salatuko. Hori esatean, estalki batean bildurik, ipuin sorta luzatu omen zion eta egun batzuk barru bere autobiografia ekarriko ziola agindu.
‎Idazlearen hirugarren kontakizunean, gaztetako adiskide baten lehen nobela eman dio gizon batek bere emazteari begira dezan, berau argitaratzailea delako, eta honek gauetan ohean suspirio eta intziri txikiak eginez irakurtzen du, erabat hunkiturik, eta tarteka negar zotinen batzuk egiten sumatzen du maindirearekin malkoak lehortuz.
‎zuk margotu duzu koadro hori baina ni naiz koadroan dagoena. Beharbada bere emazteak ere gauza bera pentsatuko du: zuk idatzi duzu nobela baina ni naiz hor dagoena.
‎Etxetik gertu zegoen parkera bidean zakurrak behin eta berriro begiratu omen zion aurpegira, agur esan nahi balio bezala, eta belarriak behera eta buztana hanka artean zituela, okerren bat egiten zuenean bezala, alde egin omen zion hiri erdira zihoan kale batetik barrena. Atzetik jarraitu omen zion eta, hiri erdiko parkera iristean, bere emaztea ikusi omen zuen urrutian, gaztetako adiskidearekin besarkaturik, eta bien oinetan etzanda pozik, buztanari alaiki eraginez, omen zegoen zakurra.
‎Ezbeharraren lekuan ertzainek behin eta berriz hildakoak utzitako ausentzia neurtzen ari ziren bitartean (zerekin neur ote daiteke maitasun galduek uzten duten hutsunea? Zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?) senarra ere irudika nezakeen eta heriotzara kondenatuko zuten bere azken urratsak kontatu nituen, itzalgaizka bere emazteari segika eman zituenak. Ez zuen noski heriotzaren arriskurik sumatzen.
2004
‎Harrera oso beroa egin ziguten osabak eta bere emazte defuntuaren familiakoek. Osaba alarguna zen; hiru seme alaba zeuzkan, baina kanpoan zeuden ezkonduta.
‎Aitaren osabak inprimategi bat zeukan Hebronen, Palestinan, eta lanbide horretan jardun zuen Amerikara ailegatu zenean, Mexikora konkretuki. Gero, bere kontura, inprimategi bat jarri zuen martxan, baina Kaliforniara joateko aukera izan zuenean Mexiko utzi eta hara abiatu zen, lehenago bera eta gero bere emaztea. San Frantziskon jarri zuten beren bizilekua eta, Mexikon bezalaxe, hasieran inoren kontura egin zuen lan eta geroago bere inprimategi propioa eraiki zuen.
‎Eta pentsatu zuen ez zitzaiola gustatu ogitartekoa eman eta gabon esaterakoan gau hartan Karmelek erakutsi zion aurpegia, haren begirada iheskorra eta haren azken musuaren automatismoa. Haginak garbitu ondoren lababoaren gaineko edalontzian eskuila uzteko zerabilen automatismo bera ikusi zuen Felixek bere emazteak emandako azken musu hartan. Gau osoan zehar lan egitera joan aurretik emandako musu hartan ez zuen Felixek, nolabait esateko, musurik sentitu.
‎Musua hitzetan eman zion, baina ez zion musurik eman. Eta berriz ere, Markosek ez zuen bere emaztearen musurik sentitu.
2005
‎bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, Real?! Eta nor eragile hobea, egiteko hartan, bere bihotzeko Teresa baino, bere emazte zintzo eta ezin leialagoa! Eta urteetan egon zen Teresa, bai, senarraren esaneko, harik eta egun batean ezin jasan izan zuen arte.
2006
‎Besteak beste, Arestiren Justizia txistulari estrenatu genuen, kontzeju gaineko areto destartalatu hartan, oso dekoratu txar batzuekin; interpretazioa eta abestiak ez ziren hain gaizki egon. Gabriel, bere emazte Melirekin, estrenora etorri zen, eta nik uste dut gure borondate ona eskertu zuela. Antzerki lan hura idazten amaitzea Arestiri asko kosta zitzaion, azken hilabeteetan Basurtoko bere etxean hartuak zituelako Blas de Otero eta Yolanda Cervantes, haren kubatar emazte gaztea, beste inon babesik ez zutelako aurkitu.
bere emazte gaixuak.
‎Beste batzuk ez, baina eskuak moztuta agertu zirenez... Parisko morroi hura ere, eta bere emaztea... Hergé edo Hervé, ez dakit.
‎–1940ko neguan Bouthierrek eta bere emazteak ezkutuan igaro zuten Suitzako muga –azaldu zion Geppertek– Bouthier CGT sindikatuko kidea zen, eta garai hartan Gestapoa zein Vichyko gobernua ezkertiar ugari atxilotzen ari ziren. Ez genuen jakin nola lortu zuen Suitzara pasatzea, horretarako lortzeko zailak ziren agiriak behar baitziren, edo dirutza handia.
‎Aspaldiko film bat datorkit gogora: 10, emakume perfektua, John Derek ek bere emazte Bo ren gorazarrerako egindako lardaskeria pseudoerotiko eta komertziala; hango pertsonaietako batek zioen egoera bakoitzak duela bere doinu egokia, eta sexu jardunerako Ravel-en Boleroa zela musika ezin aproposagoa, erritmoz, iraupenez eta indarraren graduazioz. Ez dakit zer pentsatuko lukeen Hankapalok, ez dakit etxera ekartzen zituen neskei hamarreko kalifikazioa eman geniekeen ere; nolanahi dela, berak bere ohiturak eta zaletasunak zituen musikaren alorrean.
‎Orduan bai, orduan galdetu egin nion neure buruari: zer pentsatzen ote du bere emazteak, baldin eta ezkonduta badago. Ez zen loa galarazterainoko kezka izan, ordea, esan dizut lehen ere banuela aurreagoko lanik.
‎Sha Jahanek, mogol guztien enperadoreak, bere emazte maiteenarentzat, Arjumand Banu Begum ezin ederragoarentzat, bere sotiltasun, maitekortasun eta txiroenganako errukiarengatik Muntaz Mahal (jauregiko hautatua) deituarentzat egindako hilobi ederra da Taj Mahal eraikuntza.
‎Domingo Abaurreri agindua eman zion bera kanpoan zelarik erne egoteko goarnizioko gizonei, inor Katalinarengana sobera hurbil ez zedin. Borreroa ere ez zen lagunik fidagarriena alderdi horretan, baina zaindari zorrotza zuen bere emazte Estefania, enperadorearen tropa guztiak baino izugarriagoa.
‎Ez zuen agindua berritu behar izan. Vendômeko dukeak, deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala, bere emazte printzipalagoari segitu zion, bilintzi balantza, baratxe baratxe.
‎1560ko Eguberrietan, Antonio Borboikoak ez zuen, bere emaztearekin batera, Erreformarako urratsa egin. Parisko gortean, Joanak katolikotzar guztien eskandalua pizten zuelarik afarian parte hartuz eta denen aitzinean otoitz eginez, Borboikoa mezatara itzuli zen, apezeriaren gozagarri.
‎Ez zen horretan gelditu. Hurrengo hilabeteetan, bere emazte erregina hertsatzen ibili zen, Erroma aldera bihur zedin. Debalde oroitarazi zion emakume guztien obligazioa senarrari obeditzeko.
‎Iduriz, Lüküze xuhurrak sobera sos xahutuak zituen altxamendua prestatzen eta patrika ximurtu zitzaion notario baten zerbitzuak pagatzeko tenorean. Ene irakaslea irudikatu nuen, ikaran, etsai errabiatuez inguratua, haien nahikeriak papereratzen, bere emazteari eta seme alabei galera ekartzeko beldurrez.
‎Jehanek ez zuen seme alabarik, eta gaizki bizi zuen. Mozkortzen zenean, bortizki erabiltzen zuen bere emaztea, ukabil eta ostikoka.
‎Gainera, ate txikitik bazen ere, erreginaren senarrarekin ahaidetzea kolpe polita izan zitekeen familia osoarendako, egoeraz profitatzen jakinez gero. Perzkinak auzoko emakumea haurdun uzten badu, ez du ahaleginik aski eginen bere ingurukoek jakin ez dezaten, bere emazteak bereziki. Bertzenaz, kasu.
‎Ez da haatik arantzarik gabeko arrosarik. Nire erabakiak ministro lapurtarra –eta bere emazte Léonine– noraino mindu zuen jakinen nuen berehala. Non –eta norekin– egin nahi nuen lo hautatu ondoan, Nabarrenkoxen –eta geroan ere– zertan ariko nintzen zen trenkatzeko afera.
2007
‎Ez nuen Asier berriz ikusiko, akabo; edo agian bai, ikusiko nuen, halako batean, kasualitatez, Dato kalean bere bi ume bikiekin paseoan. Orduan, ez ikusiarena egingo zuen eta bere emaztea gogo handiagoz besarkatu.
‎Denbora horretan guztian Asierrekin aurrez aurre topatzea zen nire kezka. Nahi nuen, noski, baina, era berean, beldur nintzen, eta aukera bakarra gertu izan nuenean (elizaren atarian izan zen, aurreskuaren ostean Asier eta bere emaztea mundu guztiari bi musu eta besarkada bat ematen hasi zirenean) senide lodi baten atzean ezkutatu nintzen. Zergatik?
‎Eta jendea dantzan jartzeko gauza. Asier ere, orain ikusten dut, dantzan ari da, gerritik lotua du bere emaztea, eta dantzan dabiltza biak, deskoordinatuta, trakets eta deseroso traje horiekin. Momentu hau iltzatu nahi dut, pasa ez dadin.
‎Lucien hartu genuen gogoan. Ospitalean egongo zen, bere emaztearen gorpuaren ondoan. Zaila egiten zitzaigun egoera hura irudikatzea.
‎Aurrera bada. Imajinatu ni gizona naizela, bere emazteak asetzen ez duen gizon dotore eta osasuntsua, eta imajinatu Bigarren mailako aurrelaria ez dela Bigarren mailako aurrelaria, baizik eta neskatxa bat, cheerleader bat adibidez, liraina baino lirainagoa, gaztaroko freskotasun horrekin, gorputz gihartsu bezain goxo baten jabe. Zirrika hasten dira animatzailea eta gure gizon dotore eta osasuntsua:
‎Berehala ikusten duen bultoa interpretatzea lortu du. Peter bere emaztearen gainean dago, aldakari indarrez eragiten. Biak biluzik, maindirerik ez beren gorputzak estaltzeko.
‎Eta nola gainera: bere emaztea ez da panpina indargea baino gizonaren eskuetan. Ulergaitza da emakumearen kexua, baina ez da isiltzen.
2008
‎Neronek hartu nuen bere emazteari deitzeko ardura. Sekula ez naiz abila izan albiste mota hau ematerakoan.
‎–Ez ote dut onena egia esan, eta kito? Gero, hitzarmen zibilizatu batera irits gaitezkek, kontsul jaunak bere emaztearekin egin zuen bezala, esaten zion, apika, buruetako batek;. Ez ote da hau abentura ero bat, iritsi bezala pasatuko zaidana?
‎–Behin mendian, Pernando eta bere emaztea gurdia garoz betetzen ari zirela, zauritutako erbi bat etorri zitzaiean ingurura, eta hartu eta garo artean ezkutatu zitean. Handik pixka batera, erbi txakurrak usainean gurdi ingurura hurbildu, eta senar emazteek ezin uxatu izan zitiztean handik.
‎eta esnaldiak bat batekoak, ez pixkakakoak. Iratzarri ahala albora begiratu zuen, non baitzetzan bere emaztea, beste aldera jiratuta, lo ezin gozoagoan, itxuraz. Gero, gora begira jarri zen, sabaitik zintzilik zegoèn kristalezko lanparara.
‎amona Luisa? beste inor nahi aldamenean, nahiz eta gutxi batzuetan bere emaztearekin ere oroitzen zen: alferrik, hura. Reginaren ama?
‎Idazleak berak ere maiz egin zuen amets uharte exotiko eta abarrekin, eta segur aski amets haiek ere bultzatu zuten, beharbada osasun ezak edo garaiko giro literariotik alde egin nahiak hainbat, Atlantikoa bigarren aldiz zeharkatzera eta Samoa bizitoki aukeratzera, bere emazte Fanny eta honen seme Lloyd Osbourne lagun zituela. Aproposa zen hango klima berarentzat, eta, arazo txikiren bat gorabehera, sekula ez bezalako osasuna izan zuen, sekula ez bezala ibiltzen zen uhartean barrena zaldi gainean.
‎Errudun ez da sentitzen, ez baitu okerrik egin, ez baitio bere bizitzan, nahita behintzat, inori ere makurrik egin. Baina kalte egin diezaioketen pertsonak ikusten ditu inguruan, bere emazte ohia bezala, eta honen mutil laguna, edo Maite bera, edo oraintsu bordaren inguruan bere atzetik orpoz orpo sumatu dituen ezezagun horiek guztiak, euren txakurrak eta guzti.
‎–Nazionalista ororen gutxieneko eskakizunak betetzen ez dituen gizona da Leizaola, dio Federiko Krutwigek?. Euskara jakin badakien arren, baita bere emazteak ere, ez diete beren seme alabei irakatsi(?) seme alabok belarrimotz bihurtuz?.
‎Markek bere emazteaz hitz egin zidan, ez zela idazleen mundukoa, matematikaria baizik. –Ondo baino hobeto konpontzen gara, nik ez dudana du berak eta alderantziz?.
‎Hunkitu egin ninduen zeinen harro esaten zuen emakume alargun hark noren emaztea izan zen; nahiz eta urte asko igaro senarra hil zenetik, berak harrotasunez aipatzen zuen. Artean bere emaztea zen.
‎Nazario Orbe, beraz, esna esna zegoen, erne baino erneago, burua edozertarako prest, gizonak loaldiak laburrak baitzituen –bospasei ordurekin aski zuela esan ohi zuen, eta erlojuek ez zuten haren baieztapena berresten baizik– eta esnaldiak bat batekoak, ez pixkakakoak. Iratzarri ahala albora begiratu zuen, non baitzetzan bere emaztea, beste aldera jiratuta, lo ezin gozoagoan, itxuraz. Gero, gora begira jarri zen, sabaitik zintzilik zegoèn kristalezko lanparara.
‎–Behin mendian, Pernando eta bere emaztea gurdia garoz betetzen ari zirela, zauritutako erbi bat etorri zitzaiean ingurura, eta hartu eta garo artean ezkutatu zitean. Handik pixka batera, erbi txakurrak usainean gurdi ingurura hurbildu, eta senar emazteek ezin uxatu izan zitiztean handik.
‎" Ez ote dut onena egia esan, eta kito? Gero, hitzarmen zibilizatu batera irits gaitezkek, kontsul jaunak bere emaztearekin egin zuen bezala" esaten zion, apika, buruetako batek;" Ez ote da hau abentura ero bat, iritsi bezala pasatuko zaidana. Eta gauzak hala badira, uko egin behar ote diot emazte alabekin urte luzeetan lortutako bizimodu aski zoriontsuari, egia edo gezur bat gorabehera?" esan zion, menturaz, besteak.
‎Reginaren aitak, berriz –Rufino Aldasorok–, bat bateko gaitz infekzioso ezin larriago baten erasopean zegoenak –lepoko eta galtzarbeko gurintxoak zituen, baita azalean azkura etengabeko bat ere... sukarraren mende maiz, izerdi batean, kexuka eta hasperenka noiznahi–, bere amaren zaintzapean egin zituen azken egunak, ez baitzuen ama –Reginaren amona: amona Luisa– beste inor nahi aldamenean, nahiz eta gutxi batzuetan bere emaztearekin ere oroitzen zen: alferrik, hura –Reginaren ama– hiru urte lehenago hil baitzen.
2009
‎(26). Hori da bere emaztea eta kapela nahasten dituen P. doktorea. Ez du osotasuna hautematen, baizik analisi baten eskemako ezaugarriak.
‎Goethek heriotzaren presentzia fisikoaren beldur panikoa, kasik patologikoa zuen. Ezin zuen eraman gaixo hilurrenekoak ikustea, hiletetara inoiz ez zen joaten, ezta Schillerrenera ere, bere Printze eta mezenas eta lagun minarenera ere ez, ezta bere haurrenetara ere antza, eta bere emaztea bera agonia luze latzean ez zuen ikusi gura izan. Pentsamenduan eta elestan, aldiz, patxada handienaz lotzen bide zitzaion heriotzaren gaiari.
‎Inola ere ez! Onena nork bere emaztearekin etsitzea.
‎Haurra gorde nahi eta ezin! Gizonak bere eskutan zeukan neskatxa, eta bere emaztearekin ezin zuela hautsi esaten zion.
‎Goikoetxea oso bolada txarra pasatzen ari zen. Pare bat aldiz dibortziatu eta dirutza handiak eman behar zizkien bere emazte ohiei, haiekin izaniko seme alaben mantenurako. Eta azken aldi honetan bulegoak ez zuen diru askorik ematen.
‎Lehen ez. Lehen Joseba bere emaztearekin bizi zen gela ugari eta bainugela parearekin, eta ni bakarrik, bainugela pare beharrik gabe. Lehen ez genuen bainugela partekatzen.
‎V IC Josebaren emazte ohia da. Josebak bere matrimonioohean, bere emazteak lixatutako maindireen gainean eta Gabonetako familia argazkiaren aurrean larrua jotzen zidanean, bere emaztea Victoria zen. Letra horiekin guztiekin.
‎V IC Josebaren emazte ohia da. Josebak bere matrimonioohean, bere emazteak lixatutako maindireen gainean eta Gabonetako familia argazkiaren aurrean larrua jotzen zidanean, bere emaztea Victoria zen. Letra horiekin guztiekin.
‎Berak zuen konpromisoa, legearen eta munduaren aurrean. Berak sinatu zituen paper batzuk non bere emaztearekiko fideltasuna, leialtasuna eta abarrak aitortzen zituen. (Baina ez naiz gogorregia izango berarekin, larrutik ordaindu baitu bere joko zikina:
‎Gaur gauean, Europa kafetegian debutatuko du Bermúdez jaunak, donostiar ikusleek lehenagotik ere ezagutzen duten artista famatuak, bere emazte
‎Ada!, zer esanik ez Maria Bibianaren karta bat jaso zuenetik, non Adaren krisi larriaz mintzatzen baitzitzaion??, eskertuko nizuke, hala ere, Ada ikusten ahaleginduko ez bazina, oreka bidean dagoena are gehiago desorekatuko bailitzateke? esaten zion gutunaren pasarte batean?; bere emazte Miryam hilez geroztik, baina, beste era batean maite zuen, beharbada, Domingok arreba, are era espiritualagoan, nolabait esatearren, emazteak hutsune hura utzi zionetik ez baitzen hutsetik hutserako bidean maitatzeko gai baizik, erresuma hartan, non ez begiak eta ez eskuak ez baitira jada beharrezko, lurrun bihurtutako gorputzen batasunean ez baitago nora begiraturik ezta nor ukiturik ere, lurrunean lurrun izan baizik, lurrunezko izatean?
‎Santik, orduan, ihes egin du. Etxerantz, korrika batean, bere emaztearen ikuskizunak irainduta. Barre eta algaraka dabil Carmen, titiriteroaren besoetatik beste gazte baten besoetara.
‎Ez zen bere emazteaz fi o. Jelosia paparrean kontzentratu zitzaion, zulo bat egin zion arte.
‎Nik badakit orain ere kezkatuta dagoela nire egoeraz, eta hitz egin duela medikuarekin nik jakin gabe, Rikardok berak esan zidan, baina asko kostatzen zaio ardura eta kezka hori nire aurrean erakustea. Eta deitzen edo etortzen den bakoitzean eguraldiaz hitz egiten dugu, edo fabrikan dituzten ordutegi maltzurrez, edo bere emazteaz eta haren lanbideaz. Oierri buruz aritzen gara gehien.
‎Bozkario hori galdera batek zuen orbantzen: nire errege hain kontent egonen ote zen, menekoa aldi berean bere amoranterekin eta bere emaztearekin oheratzen ari zela jakitera?
‎Urrunaren aitzakiarik ez nuen, amen batean egiten bainuen joan etorria ministroarenetik Ezpondarenera. Neke handirik gabe ohartu nintzen artzain donibandarrak ez ninduela ez Graziana bere emazte berriaren ez bere alaba Marieren inguruan nahi. Eskola aitzin edo ondokoetan nire arrebatakoaren bi semeekin jostetan ikusten ninduelarik ere azkar ohiltzen ninduen bazterretatik.
‎Gisa hartara, mahai luze eta gero eta hutsago hartan gertatzen zen guztiaz jabetzen nintzen. Konparaziorako, suma nezakeen Frantziako erregek, begikoen besoen artean galdurik, zenbatsu egun zituen bere emazte Louise de Vaudémonten gustua egin gabe. Edo norainokoa zen Henrike Valoiskoaren eta erregina amaren arteko urruntze, omenak zioenez?
‎Frantziako errege zen, bere emazte Louise de Vaudémontekin batera, mahai hartara jarriak zeudenen artean Biktoriaren heriotzaren susmagarri egiten ez nuen bakarra. Bertzerik gabe, ni Guiserekin ehizan joaten ikusteko menturak jelosiatan emana zuen.
‎Konprenitu nuen Henrikek zer manatu nahi zidan, Armagnac-en ahotik: zer eta bere emazte Margaritari errieta emateko. Mailuko zaldunak Nafarroako erreginari errieta.
‎Henrikek keinu labur bat egin zuen bere emaztearen aldera. Poloniar saldoaren jabe zen beti Frantziako erregeren arreba.
‎Agertu berria zidan gaua egina zuela Katalinaren emazte tropako bertze kide batekin: nor eta Charlotte de Beaune, bere emazte Margaritaren ohorezko dama, Louiseren lagun beltzarana.
‎Semerik ez zuen. Alaba ttiki bat baizik ez bere emazte Isabel Austriakoarengandik. Hiltzean, Anjouk bereganatuko zuen tronua.
‎Ni egon nintzen bi hilabete pasatxo La Cuevan, eta beste lau komisaldegi batean. Joan nintzenean, han gelditu ziren Arestin, Alaiz, Fresneda eta bere emaztea.
‎Gaur gauean, Europa kafetegian debutatuko du Bermúdez jaunak, donostiar ikusleek lehenagotik ere ezagutzen duten artista famatuak, bere emazte
‎hitz ederrak, baita sentituak ere, aldaketa ezin sakonago baten adierazgarri; baina, bestetik, hitz eder haiek eragindako sentimendua ez zen, ausaz, Domingoren sentimendu bakarra, odola isiltzen saiatu arren odolak beti aurkitzen baitu bere ahotsa, era batean zein bestean –gorrotoaren ahotsa edo maitasunarena, xuxurlen edo oihuen bilgarripean emana– oroimen oroiminen lurretan: ..., bereziki– nekez; izan ere, nola gogoratzen zuen Domingok –nola gogoratu behar zuen– Ada!, zer esanik ez Maria Bibianaren karta bat jaso zuenetik, non Adaren krisi larriaz mintzatzen baitzitzaion –" ...eskertuko nizuke, hala ere, Ada ikusten ahaleginduko ez bazina, oreka bidean dagoena are gehiago desorekatuko bailitzateke" esaten zion gutunaren pasarte batean–; bere emazte Miryam hilez geroztik, baina, beste era batean maite zuen, beharbada, Domingok arreba, are era espiritualagoan, nolabait esatearren, emazteak hutsune hura utzi zionetik ez baitzen hutsetik hutserako bidean maitatzeko gai baizik... erresuma hartan, non ez begiak eta ez eskuak ez baitira jada beharrezko, lurrun bihurtutako gorputzen batasunean ez baitago nora begiraturik ezta nor ukiturik er...
2010
‎Izenok irakurri eta oroitzapen goibelak etorri zaizkit: Dautun, bere anaia zatikatu eta gauez Parisetik zihoana, burua iturri batean botatzen eta soina estolda batean; Poulain, bere emaztea akabatu zuena; Jean Martin, bere aita tirokatu zuena zaharrak leihoa irekitzen zuelarik; Castaing, bere laguna pozoitu zuen sendagilea, eta berak sorturiko azken gaitza sendatzen ari zitzaiola, osagarriekin barik pozoiarekin tratatu zuena; eta horien guztien artean Papavoine, zoro beldurgarria, buruan emandako labankadaz haurrak hiltzen zituena.
‎Albo batean burdinazko kate bat zuen. Bazekien gauez horrelako kateek inguratzen zituztela Hoteleko terrazako aulki eta mahaiak bere emaztea dantzan ibili bitartean. Beste aldean, maletak prest zeuden gauerdiko trenaren bila irteteko.
‎Aitona biboteak apalduta ageri zen, begiak gardenago. Ondoan, Yves eta bere emaztea. Agnesek aspaldi sentitu gabeko zerbait sentitu zuen.
‎Garbi zegoen berak ez ninduela maite nik bera maite nuen modu berean; bestelako erreakzioa izango zuen osterantzean. Damutu egin nintzen, pixka bat, nire aitorpena egin izanaz; ez neugatik –bost axola harrotasun edo duintasun gaizki ulertuak–, baizik eta beraren eta bere emaztearen arteko oreka arriskuan jartzen ari nintzelako, akaso.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera emazte ohi 17 (0,11)
bera emazte ere 9 (0,06)
bera emazte hil 9 (0,06)
bera emazte berri 5 (0,03)
bera emazte itzuli 5 (0,03)
bera emazte ez 4 (0,03)
bera emazte arteko 3 (0,02)
bera emazte deitu 3 (0,02)
bera emazte gaixo 3 (0,02)
bera emazte gorpu 3 (0,02)
bera emazte hitz 3 (0,02)
bera emazte irin 3 (0,02)
bera emazte lo 3 (0,02)
bera emazte zaindu 3 (0,02)
bera emazte ama 2 (0,01)
bera emazte argazki 2 (0,01)
bera emazte auzo 2 (0,01)
bera emazte bera 2 (0,01)
bera emazte bezain 2 (0,01)
bera emazte bihurtu 2 (0,01)
bera emazte bizitza 2 (0,01)
bera emazte defentsa 2 (0,01)
bera emazte egin 2 (0,01)
bera emazte esku 2 (0,01)
bera emazte Esther 2 (0,01)
bera emazte gazte 2 (0,01)
bera emazte gurdi 2 (0,01)
bera emazte heriotza 2 (0,01)
bera emazte istripu 2 (0,01)
bera emazte Louise 2 (0,01)
bera emazte maite 2 (0,01)
bera emazte Margarita 2 (0,01)
bera emazte musu 2 (0,01)
bera emazte oheratu 2 (0,01)
bera emazte Patricia 2 (0,01)
bera emazte Sofia 2 (0,01)
bera emazte abandonatu 1 (0,01)
bera emazte aburu 1 (0,01)
bera emazte adar 1 (0,01)
bera emazte agertu 1 (0,01)
bera emazte ahalmen 1 (0,01)
bera emazte ahizperdi 1 (0,01)
bera emazte ahoan 1 (0,01)
bera emazte aingeru 1 (0,01)
bera emazte aita 1 (0,01)
bera emazte aitzin 1 (0,01)
bera emazte akabatu 1 (0,01)
bera emazte albo 1 (0,01)
bera emazte alegia 1 (0,01)
bera emazte alzheimer 1 (0,01)
bera emazte amaigabe 1 (0,01)
bera emazte amets 1 (0,01)
bera emazte Anna 1 (0,01)
bera emazte ari 1 (0,01)
bera emazte arte 1 (0,01)
bera emazte asasino 1 (0,01)
bera emazte ase 1 (0,01)
bera emazte aurpegi 1 (0,01)
bera emazte auto 1 (0,01)
bera emazte azken 1 (0,01)
bera emazte baino 1 (0,01)
bera emazte begira 1 (0,01)
bera emazte begiratu 1 (0,01)
bera emazte Begoña 1 (0,01)
bera emazte behar 1 (0,01)
bera emazte belarri 1 (0,01)
bera emazte beldur 1 (0,01)
bera emazte Benito 1 (0,01)
bera emazte bereziki 1 (0,01)
bera emazte beste 1 (0,01)
bera emazte bidali 1 (0,01)
bera emazte biharamun 1 (0,01)
bera emazte bihotz 1 (0,01)
bera emazte Donostia 1 (0,01)
bera emazte Edurne 1 (0,01)
bera emazte Elbira 1 (0,01)
bera emazte Estefania 1 (0,01)
bera emazte Estibalitz 1 (0,01)
bera emazte Isabel 1 (0,01)
bera emazte Klara 1 (0,01)
bera emazte Mari 1 (0,01)
bera emazte Mikele 1 (0,01)
bera emazte Nere 1 (0,01)
bera emazte Pantxika 1 (0,01)
bera emazte Quevedo 1 (0,01)
bera emazte Sudeteak 1 (0,01)
bera emazte Victoria 1 (0,01)
bera emazte Virginia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia