Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 9

2015
‎Zalantzarik gabe, uste dut nik, Pasio txit santukoak baino askoz ere handiagoak izan zirela; izan ere, orduan neke hauen amaiera ikusten zuen, eta honekin eta bere heriotzaz gure erremedioa ikustearen eta Beragatik sufritzean Aitari zion maitasuna erakustearen pozak, arinduko zituen oinazeak; hemen ere hala gertatzen zaie maitasunaren indarrez penitentzia handiak egiten dituztenei, ia ia ez dituztela sentitu ere egiten, aitzitik, gehiago eta gehiago egin nahiko lukete, eta guztia dute gutxitzat. Bada, zer ez ote zuen egingo Haren Maiestateak, hain aukera handian bere burua ikusiz, bere Aitari obeditzea zein egoki eta bidezko zen erakusteko, eta lagun hurkoaganako maitasuna agertzeko. Oi atsegin betea, Jainkoaren borondatea egiten sufritzea!
‎5 Baina har ezazue ongi gogoan, ene alabak, beharrezkoa dela harra hiltzea, eta batez ere zuen ahaleginez hiltzea; izan ere, han asko laguntzen du hura hil dadin hain bizi berrian nork bere burua ikusteak; hemen, honetan bizi izanez, beharrezkoa da guk geuk hil dezagun. Nik aitortzen dizuet asko edo gehiago kostata izango dela, baina bere prezioa du; horrela handiagoa izango da saria garaile irteten bazarete.
‎20 Nekazari bati gertaturikoa gerta dakiguke, eta ziur dakit hala gertatu zitzaiona; altxor bat aurkitu zuen, eta haren gogoan kabitzen zena baino gehiago izanik, edukiera txikikoa baitzen, altxorrarekin bere burua ikusi zuenean, tristurak jo zuen, eta apurka apurka hil egin zen nahigabearen nahigabez eta harekin zer egin ez jakiteak eman zion ezinegonez. Guztia batera aurkitu beharrean, apurka apurka hartatik emanez mantendu balute, behartsua izanez baino pozago bizi zitekeen, eta ez zukeen biziaz pagatuko.
‎20 Hemen askoz ere gutxiago da berez egin ahal duena, ahalmenak berriro bil daitezenean hainbesteko zereginik egon ez dadin. Horregatik, Jaunak hau eman diezaiona, ez dadila nahigabetu bere burua ikus dezanean gorputza horrela loturik duela, eta batzuetan adimena eta oroimena barreiaturik. Egia da, gehienetan, Jainkoaren gorespenetan edota berengan gertatu dena barrendu eta ulertu nahirik sartu sartuta egotea dela; baina horretarako ere ez daude guztiz itzarrik, lotan eta ametsetan luzaro egon den eta oraindik guztiz itzarri gabe dagoen pertsona bat bezala baizik.
‎Nahi izan dezazula orain, ene Errege, hau idaztean ez bainago zure ontasun eta errukiagatik zoramen zerutar honetatik at, nire inolako merezimendurik gabe egiten baitidazu mesede hau?, arren eskatzen dizut, nire harremanetako pertsonak egon daitezela zure maitasunaz zoraturik, edo ez dezadala inorekin ere harremanik izan, edo agindu ezazu, Jauna, ez dezadala honezkero munduko gauzen ardurarik izan edota atera nazazu bertatik! Honezkero, ene Jainko, zure zerbitzari honek ezin ditu eraman Zu gabe bere burua ikustetik datozkion adina lan; bizi behar badu, ez du nahi atsedenik bizitza honetan, ezta Zuk ematea ere! Arima honek jadanik libre ikusi nahi luke bere burua:
‎Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan. Liluraldi honetan egun askoan bere burua ikusten duenak, burua beste gogoeta batzuetara aldatzen saiatu behar du; Jainkoaren gauzak badira, ez da eragozpenik izango gogoa gauza batean nahiz bestean izateko, haren gauzetan erabiliz gero; eta batzuetan, Kreatzailearengan beragan pentsatzean bezainbeste gozatuko du haren kreaturetan eta haiek sortzean izan zuen ahalmenaz pentsatzean.
‎Artzapezpikua nahiko jakintsua zen, eta hark ere ikusten zuen, horregatik, gure Jaunak sufri genezala nahi zuela zirudien, nik hobeki eramaten banuen ere. Baina bazen, kalean bere burua ikusirik, nahigabez dar dar egiten zuen mojarik.
‎3 Atsegin gozo gozoa sumatzen da gorputzean eta zorion bete betea ariman. Iturri ondoan bere burua ikusteaz hain dago pozik, non edan gabe ere aserik baitago. Uste du ez dagoela gehiago desiratzerik.
‎11 Zerbait esan nahi dut neure pentsamendua argiago agertzeko. Behingoz Jainkoaren aurrez aurre eta kartzela honetatik aske bere burua ikusteko gogo biziak ematen dio, san Paulori eman zionez: hori dela-eta penaz dago eta pena oso gozoa izan behar du; ez du buru ukapen txikia hori eteteko, eta guztiz ezin izango du eten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia