Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Azken esperimentu haren txanda ere noizbait heldu zen: ispilu bat ipini nion kaiolaren horma baten kontra, bere burua ikus zezan eta, esperimentua ondo bazihoan, nortasunaren garapen absolutu bat lor zezan perikito horiak.
‎—Gauza batzuk aldarazi nizkion —hura beti mintzo— Ispilua, berriz —beira puska eskerga seinalatu zuen—, ez nuen lortu hemendik eramatea. Ximurrak ikaragarri maite du bere burua ikustea larrutan ari denean.
2001
‎Ate erdi irekitik errektorearen boza entzun genuen, Entren. Eta marmol garbia ematen zuen bere burua ikusi genuen, Siéntense.
2002
‎Ikusi ere ez baitzuen egiten besteen miseria: bere burua ikusten zuen, haize zirimolaren begian. Eta ikusten zuen, halaber, bere nortasunari eusten zioten habeak eta gapirioak ahulegiak zirela urakanari aurre egiteko.
2004
‎Hiriko etxeetako leihoetatik ateratzen diren argi zuriak ikusten ditu, baina abiadurak ez dio bere begiradari bakar batean geratzen uzten, eta une batez bere burua ikusi du etxe handi bateko egongelan, Antonio eta bera bakarrik. Ez du auzokoen telebista entzuten, ez du kalean sortu den liskarra entzuten, ez du sofan aurkitzen galtzontzilo hutsetan zigarro beltzak bata bestearen atzetik erretzen dituen gizonik.
‎Haizeak berriz eraman dizkio oroitzapenak iraganera eta Antonioren bular biluzia lehen aldiz ukitu zuen eguna gogoratu du. Hurrengo gasolindegia 500 metrora dagoela adierazten duen seinaletik igarotzean berriz egin dio irudimenak atzetik aurrera eta bere burua ikusi du arropa denda batetik irteten, eskuetan hainbat poltsa dituela.
2005
‎Ametsek sudurra apur bat gorrituta ikusi dio. Igogailutik irten aurretik, mugimendu inkontziente batez, bertako ispilu ilunean bere burua ikusi eta ilea txukundu du Naroak, ezpainak hortz artean estutuz karminak distira handiegia egiten duelakoan, eta berak ere atsekabez erreparatu dio sudur gorrituari. Bonarik ez, behintzat.
2006
‎Telefonoa eskegi duenean, bere burua ikusi du goiko aldetik, erredakziora sartutako txori batek ikusiko lukeen bezala. Emakume bat ikusi du erredakzioko mahaiaren aurrean, ukondoak bertan itsatsita eta burua esku artean.
‎Hondartzan hartutako argazkian bere burua ikusi duenean, haurra zela itsasertzean igarotako udaldien usaina gogoratu du Nereak. Amak jartzen zion kremaren usaina sentitu du, eta kremaz betetako amaren esku labainkorren igurtzia sorbaldetan.
‎Halako batean indarrez egin du salto, gorantz, eta sorbaldan hegoak hazi balitzaizkio moduan, lurretik urrun geratu da, zintzilik. Eta, haizearen antzeko indar batek bultzatuta bezala, bere burua ikusi du ospitaleko leihotik hegan irteten.
‎Entzun ninduenak, nire arrazoiak sinestera, ondorio bakarra aterako zuen, alegia, Nabarrenkoxe papisten hilobi bilakatzen ari zela eta hartan erabakigarria gertatzen ari zela Joanes Mailu delako baten eskua. Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien, baina batek baino gehiagok bere burua ikusi izanen zuen nire mirail gaztean.
2007
‎–Prentsa librea herriaren gogoaren [Volksgeist] begi edonon zabaldua da, herri batek bere buruan duen usteona gorputz hartua, lokarri bat hizketaria, horrek baitu gizabanakoa Estatuarekin eta munduarekin lotzen, kultura inkorporatua, zeinek ere dituen gatazka materialak gatazka izpiritualetan itxuraldatzen eta haien ekaiezko eitea idealizatzen(?). Da ispilu bat izpirituala, non ere duen herriak bere burua ikusten, eta jakinduriaren aurreneko baldintza da norbere buruaren begiratzea. Da Estatuaren izpiritua, edozein egilorretan bana daitekeena, merkeagoa gas materiala baino.
‎luke senarrari erreziboa erakutsi eta azalpenak eskatzeko ausardia izan, baina, hala egingo duela pentsatzen duen bakoitzean, bere burua ikusten du kalean, elur gainean ortozik eta etxeko txabusina jantzita. Malko izoztuak aurpegian.
2008
‎Abenduko egun batean izan zen, amets baten ondotik, zeinean Nataliak bere burua ikusi baitzuen, ohean, ez lotan, esna esna baizik, Gerardoren irudia gogoan, eguzkia jaikitzear. Leihoa zabalik zegoen, eta udaberriko zozoen kanta entzun zuen.
‎Behin edo behin, askotan? bere burua ikusten zuen Beñardok Pernandorekin bertsotan: bazekizkien artzain xelebrearen bertso batzuk, osaba izebek irakatsiak, eta, haren ildotik, hura alboan irudikatu eta hark jarritako bertsoei era batean zein bestean erantzuten zien.
‎Nataliarekin izan zuèn elkarrizketatik oso kezkatuta irten zen markesa anderea. Izan ere, bere burua ikusi behar zuen alabaren baitan, bera ere halakoa izan baitzen gaztetan, gogoak eta irrika gehiegizko batek hartuta, gehiegizkotasun hura sentimenduen zerura igotzeko baldintza ezinbestekoa balitz bezala. Irudi haren ondoan, berriz, porrotarena:
‎Osabaren errietak, osabak ahoskatutako hitzen ispiluan, bere burua ikusi zuen, beharbada, Beñardok, bertsoak harilkatzeko bere dohain hartaz gabeturik, bertsoari ekiteko zorabioaren amildegian mutu, sekula halako infernurik?!, erasan egin zion:
‎Nataliarekin izan zuèn elkarrizketatik oso kezkatuta irten zen markesa anderea. Izan ere, bere burua ikusi behar zuen alabaren baitan, bera ere halakoa izan baitzen gaztetan, gogoak eta irrika gehiegizko batek hartuta, gehiegizkotasun hura sentimenduen zerura igotzeko baldintza ezinbestekoa balitz bezala. Irudi haren ondoan, berriz, porrotarena:
‎Abenduko egun batean izan zen, amets baten ondotik, zeinean Nataliak bere burua ikusi baitzuen, ohean, ez lotan, esna esna baizik, Gerardoren irudia gogoan, eguzkia jaikitzear. Leihoa zabalik zegoen, eta udaberriko zozoen kanta entzun zuen.
‎hiru anaiak. Behin edo behin –askotan– bere burua ikusten zuen Beñardok Pernandorekin bertsotan: bazekizkien artzain xelebrearen bertso batzuk, osaba izebek irakatsiak, eta, haren ildotik, hura alboan irudikatu eta hark jarritako bertsoei era batean zein bestean erantzuten zien.
‎Osabaren errietak –osabak ahoskatutako hitzen ispiluan, bere burua ikusi zuen, beharbada, Beñardok, bertsoak harilkatzeko bere dohain hartaz gabeturik, bertsoari ekiteko zorabioaren amildegian mutu, sekula halako infernurik...! – erasan egin zion: hainbesteraino, non bizpahiru hilabeteko boladan zentzura eta neurrira itzuli baitzen.
2009
‎Jatorra alde guztietatik, burua beti hain biluz erakustea da, hartu zuen heziketako balio eta eskemak birlantzeko enkarnua, bere mundu sinbolikoa egungo arazoetara birregokitzeko saio arrakastatsu eta fingaiztuak, barne konfliktoak, kontraesanak sentimendu espontaneoen eta bere pentsamenduaren artean, bera den euskaldunaren eta fraidearen artean, sentimendu kontrarioen artean. Jatorra testuotan Gandiaga bere buruaren kontra ikustea da, hitz bat bestearen kontra, poesia bat lehentxeagoko beste baten kontra borrokan, hura ukatzeko, hura osatu edo gainditzeko, formalki bariatzeko, edonola ere testu guztien etengabeko dialogoan. Gandiagaren izkribuek, poesiek beren artean, liburuek beren artean?
‎Eskegi zuenean, Oskarrek begiak goratu eta bere burua ikusi zuen hormako ispiluan: hazpegiak erorita zeuzkan eta begi zuloek aurpegia jaten zioten.
‎P ARE bat ordu geroago Lisboako 14 tranbia hasperenka doa Sao Jorgeren gaztelura. Kristalean Nora Busturik bere burua ikusten du: betaurrekoak, poza eta bere mutil lagun banpiroak saman utzi dion haginkada.
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: herriko elizako kanpandorrean zegoen, bakarrik, kanpaia behar zuèn lekuan hutsune bat ikusi zuenean, ez kanpairik ez ezer; bat batean, baina, bere burua ikusi zuen kanpai bihurtuta; kanpaiak, ordea, burdinazkoa izan beharrean, haragizkoa zuen mihia, odolki bigun erori higuingarri bat iduri; eta bere larritasunean esnatu, eta halako nazka bat sentitu zuen, hain handia, non zin egin baitzion bere buruari ez zuela bere instrumentu hura dantzatuko ezkondu bitartean, zintzo zintzo beteko zuèn zinean, orain bai, noiz edo noiz apurtzeko zorian eg... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎Munstroa bizi da!?, harik eta, lehen izualdiaren ondotik, erreakzionatu egin zuen arte; izan ere, espazioaren hutsak mintzen zuen Domingo, eta espazioaren beteak Ada? ...ngok amets gozoak izan ohi zituen bitartean amesgaiztoak izaten baitzituen Adak; honek bazuen, gainera, amets ezin itsusiago bat, behin eta berriro etortzen zitzaiona, eta Ada hantxe, jirabiraka dabilen erruletaren zirkulutik ihes egin nahi eta ezin duen jokalari galtzailearen antzera, beldurretik amesgaiztora eta amesgaiztotik beldurrera; amesgaizto labur bezain eraginkor haietan, Adak, izan ere, bere burua ikusten zuen bat bateko lasterraldian, norbaitengandik ihesi; gero, burua atzera jiratu eta itzal bat ikusten zuen: olagarro baten antzeko itzala zen, beso asko zituena eta atzetik jarraitzen zitzaiona, harik eta beso batekin bizkarra ukitzen zion arte; Ada, jarraian, paralizatuta itzartzen zen, zizpuru bat biriketan eta izerdi hotza sorbaldan, eta orduan Maria Bibianak, ahizpa gaztea besoetan bildurik, galdetzen zion:
‎Domingo hantxe zegoen, entzuten ari zena sinetsi ezinik: balbula, beraz, langilearen aurpegia baino inportanteagoa zen, itxura batean!; esan nahi baita Domingok bere burua ikusi zuela une hartan, ausaz, haizegailuak eskua moztuta, oinaze ezin handiagoaren erdian aitaren galdera imajinatzen zuen bitartean: –Zer moduz dago haizegailua, Domingo??; horregatik, beharbada, sutan zegoen Domingo, eta horregatik zuzendu zitzaion, apika, aitari, ez mende dagoenaren antzera baizik eta zerbait exijitzen ari denaren antzera:
‎hain erabatekoa eta hain erabakigarria izan zen egin berri zuena, non ez baitzen ohartzen egin zuenaz, ez osoki behintzat, ametsen mundutik errealitatearenetik baino hurbilago balego bezala: egin zuenaren balorazio ororen gainetik, halere, askatasun sentimendu neurrigabe bat nagusitu zitzaion; gero, trena hartu eta hirirako bidean jarri zenean ere, antzeko sentipenak bereganatu zuen; orduan, baina, arestian formarik ez zuèn sentimendua forma hartzen hasia balitz bezala, bere burua ikusi zuen, bat batean, bakarrizketan, ahots isilaz, edo ez hain ahots isilaz, beharbada, aurreko jarlekuan eserita zihoakeèn balizko bidaiari belarri zoli bat entzuteko moduan egon baitzitekeen Domingok esana: –Bukatu dira fabrikako egunak?:
‎Domingo hantxe zegoen, entzuten ari zena sinetsi ezinik: balbula, beraz, langilearen aurpegia baino inportanteagoa zen, itxura batean!; esan nahi baita Domingok bere burua ikusi zuela une hartan, ausaz, haizegailuak eskua moztuta, oinaze ezin handiagoaren erdian aitaren galdera imajinatzen zuen bitartean: " Zer moduz dago haizegailua, Domingo?"; horregatik, beharbada, sutan zegoen Domingo, eta horregatik zuzendu zitzaion, apika, aitari, ez mende dagoenaren antzera baizik eta zerbait exijitzen ari denaren antzera:
‎hain erabatekoa eta hain erabakigarria izan zen egin berri zuena, non ez baitzen ohartzen egin zuenaz, ez osoki behintzat, ametsen mundutik errealitatearenetik baino hurbilago balego bezala: egin zuenaren balorazio ororen gainetik, halere, askatasun sentimendu neurrigabe bat nagusitu zitzaion; gero, trena hartu eta hirirako bidean jarri zenean ere, antzeko sentipenak bereganatu zuen; orduan, baina, arestian formarik ez zuèn sentimendua forma hartzen hasia balitz bezala, bere burua ikusi zuen, bat batean, bakarrizketan, ahots isilaz, edo ez hain ahots isilaz, beharbada, aurreko jarlekuan eserita zihoakeèn balizko bidaiari belarri zoli bat entzuteko moduan egon baitzitekeen Domingok esana: " Bukatu dira fabrikako egunak":
‎" Munstroa bizi da! ...ngok amets gozoak izan ohi zituen bitartean amesgaiztoak izaten baitzituen Adak; honek bazuen, gainera, amets ezin itsusiago bat, behin eta berriro etortzen zitzaiona, eta Ada hantxe, jirabiraka dabilen erruletaren zirkulutik ihes egin nahi eta ezin duen jokalari galtzailearen antzera, beldurretik amesgaiztora eta amesgaiztotik beldurrera; amesgaizto labur bezain eraginkor haietan, Adak, izan ere, bere burua ikusten zuen bat bateko lasterraldian, norbaitengandik ihesi; gero, burua atzera jiratu eta itzal bat ikusten zuen: olagarro baten antzeko itzala zen, beso asko zituena eta atzetik jarraitzen zitzaiona, harik eta beso batekin bizkarra ukitzen zion arte; Ada, jarraian, paralizatuta itzartzen zen, zizpuru bat biriketan eta izerdi hotza sorbaldan, eta orduan Maria Bibianak, ahizpa gaztea besoetan bildurik, galdetzen zion:
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: herriko elizako kanpandorrean zegoen, bakarrik, kanpaia behar zuèn lekuan hutsune bat ikusi zuenean, ez kanpairik ez ezer; bat batean, baina, bere burua ikusi zuen kanpai bihurtuta; kanpaiak, ordea, burdinazkoa izan beharrean, haragizkoa zuen mihia, odolki bigun erori higuingarri bat iduri; eta bere larritasunean esnatu, eta halako nazka bat sentitu zuen, hain handia, non zin egin baitzion bere buruari ez zuela bere instrumentu hura dantzatuko ezkondu bitartean, zintzo zintzo beteko zuèn zinean, orain bai, noiz edo noiz apurtzeko zorian eg... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
2010
‎Hurrengo egunean berriro amets anitz izan zituen. Horietako batean Jüngerrek bere burua ikusi zuen atzerrian, hegazti koloredunek animatutako paisaia batean, bide batetik zihoazelarik, basoak eta metro tunelak zeharkatuz. Bularraren kontra estuturik, berokiaren azpian, bi animalia zeramatzan:
‎Aitak aginduta, edo aitari kontra egiteko ausardiarik ez eta, zientzietako batxilergoa ikasi zuen Kepak, fisika eta kimikarekin gogotik saiatu behar izan zuen arren. Ez zuen bere burua ikusten ingeniaritza ikasten, hala ere. Eta, batez ere, ez zuen bere burua ikusten etxepeko aroztegi metaliko hari sekulako loturik.
‎Ez zuen bere burua ikusten ingeniaritza ikasten, hala ere. Eta, batez ere, ez zuen bere burua ikusten etxepeko aroztegi metaliko hari sekulako loturik. Jasan zezakeena baino gehiago zeritzon.
2011
‎aurrena kosta egin zitzaion bere eginkizuna zehaztea, baina azkenean, zorua kojinez betea zeukan gela handi bat aurkitu eta gero, Margaritak kartzelan egiten zuen gauza berbera egin behar zuela erabaki zuen, hots, jendea kontsolatu, baina ez berak asmatutako hitz baldarrekin, baizik eta liburuetan zeudenekin. Hala, ametsak aurrera egin zezan?, gela hura beterik imajinatu zuen; bere burua ikusi zuen neska eta mutil erien artean eserita eta irakurtzen. Zer irakurtzen, ordea?
‎Neskamea sarreran bertan zegokeen, aurreko atea airean zabaldu baitzen, eta, txilin nazkagarri hura isildu aurretik, Reggie itxita geratu zen sala hutsean. Arraroa izan arren, hura isildu zenean eta bere burua ikusi gela handi hartan, iluna, piano itzelaren gainean eguzkitako bat zegoela?, erabat bizkortu zen; areago, kitzikatu. Hango isiltasuna!
‎James Stewart-en biziberritzearen harira bera ere usnaka hasi zen, zuzenbidearen berri gutxiagorekin, Frantzian bakarrik saltzen dituzten petit suisse natural azukretu gabeak biziberriturik, detektibe sena piztu zitzaion berriro, algarak sortzen zizkiona bere errotonda saioa gogoraraziz, eta bere burua ikusi zuen lorategitik lorategirako jauzia errepikatzen, eta zorion hasperen bat eginez lorategiko ateari zirrikitua ikusi zionean; beretik zetorren pianoaren hotsaren erritmora dantza dardarati bat hasi zuen barrura sartu aurretik. –Ordenagailua pausan zegoen, eta piztutakoan Nick Drakeren A place to be k kolpatu ninduen bafleetatik pantailan irakurri nuenez; itzali eta bilatu nuen internetez Boswell ahizpen zerbait?, leihoa itxi zuen bere etxetik zetorren musikak molesta ez zezan, bat batean oso leku zaratatsua bihurtu zen apartamentu eremua; hozkailuko ate ertzetik ur tantak erortzen ziren dagoeneko nahiko hedaturik zegoen putzuan.
‎Benetan izana zen Berlinen? Kamerako argazkiak ordenagailura pasatzen zituenean, bere burua ikusiko zuen Brandenburgeko atearen aurrean, Reichtageko kupulari begira edo garagardo pitxer erraldoia eskuan. Baina orain film batean ikusi izan balitu bezala gogoratzen zituen irudi haiek guztiak.
2012
‎Gizaki bakoitzak du ahalmena bere buruarekin ikusi behar duena ikusteko, konturatu behar duenaz konturatzeko, eta hori ez da transferiblea, berak bakarrik egin dezakeen lan bat baizik.
‎Margak baso bat ur eskatu dio zerbitzariari, eta, urari tragoa ematen dion bitartean, haren kokospearen mugimenduari begira geratu da Alazne, sorginduta bezala. Gero barraren bestaldeko ispiluan bere burua ikusi du, Margaren alboan. Poltsaren uhala ikusten du mahukarik gabeko alkandora zuriaren aurrean gurutzatuta:
‎Herriaren alde, herria erakutsiz eta, batez ere, ongi pasatuz, talde baten aldeko apustua egingo genuen. Eta bakoitzak bere burua ikusiko zuen bideoan. Bakoitzaren famazko minutu edo segundoak.
2013
‎...eriak, batez ere kalejiran hasi eta auskalo nola, baina beti Makariok eta biek katetik askatu eta bakarrik dantzan bukatzen zuten momentu haiek?; tren geltoki baten paretik pasatzen zen bakoitzean Makario ikusten zuela bere neba Tiburtzioren pasaportea eskutan eta arropak soinean geltoki bakarra baina izugarrizko distantzia egiteko momentuan; eta neska gazte bat txirrindan ikusten zuen bakoitzean, bere burua ikusten zuela Faisanen uhartearen parean, Hendaiako erreka izkinan mutil bat agertu zain; itzuli zela behin Euskal Herrira eta ez zela saiatu ere egin Makarioren berri izaten; zimurrak ateratzen hasi zitzaizkionean Venezuelara joan zela azala tenkatzera, baina azkeneko momentuan kirofanoan ez sartzea erabaki zuela, ez nikek nahi egunen batean berriz Makariorekin topatu eta ez ezagutzea zimu... Horiek guztiak ziren Makariori gorde beharrekoen zerrenda.
‎Eguzkia baino ttikiagoa. Haren aurrean jarri da Versus goizean, kanpoaldetik, eta bere burua dakusa, edo aurpegi zatitxo bat, zuzen esateko. Versusek bizarra egiten du tarteka, harri txapal zorrotz batekin bizarra kentzen du ahalik eta txukunen, baina inoiz ez txukun.
2014
‎Treneko leihotik bere burua ikusten duenean, argalago dagoela nabari du Mariok. Konturatu gabe, behin baino gehiagotan laztandu du aurpegia.
‎Ez da bere lekutik mugitu. Ispiluan bere burua ikusteko indarrak batu ditu. Nazka ematen dio bere aurpegiak.
2015
‎Gizon lodikote burusoil bat ikusi nahi izan du gela batetik irten ezinik atea zabaltzeko ahaleginetan, beso iletsuekin atearen heldulekuari gora eta behera eraginez, baina orduan bere burua ikusi du, hoteleko gela batean ohe gainean etzanda, suteak eragindako bero izugarriak beranduegi esnatuta, ohetik jaikitzeko ahaleginak egiten, besoetan eta hanketan indarrik gabe. Gelako atetik sua hedatzen ikusi du, eta leihoko gortinak ere sugarrek hartuta daudela ohartu da.
‎7 Konpainia noblean ibili ohi denak, askotan ez du aurkitzen bere burua ikusteko ispilurik.
‎«Baina neu itsaso zakarragoan», xuxurlatu zuen Ramsay jaunak. Etxea aurkitu eta, hura ikustean, bere burua ikusi zuen han; bere burua ikusi zuen terrazan paseatzen, bakarrik. Gora eta behera zebilen, loreontzien artean; eta oso adindua eta makurtua iruditu zitzaion bere burua.
‎«Baina neu itsaso zakarragoan», xuxurlatu zuen Ramsay jaunak. Etxea aurkitu eta, hura ikustean, bere burua ikusi zuen han; bere burua ikusi zuen terrazan paseatzen, bakarrik. Gora eta behera zebilen, loreontzien artean; eta oso adindua eta makurtua iruditu zitzaion bere burua.
‎Gizatxarrak baino gehiago gizapobreak, pobreak esan nahi duenarekin, kontraesan artean eta pobre bizi gara, hori izaten da askotan gure izpiritu nekatuaren inpresioa, bere burua ikusteko euskal kulturak daukan modua. Zergatik izan nahi dugu, garen baino pobreagoak?, egiten digu poetak aldarri mende berriaren ataritik.
‎Purra egin beharrik ere ez du izan, sumatu duten orduko hankapean pilatu baitzaizkio denak. Oiloen astrapalak bataio ondorengo boloa ekarri dio gogora, eta bere burua ikusi du duela pare bat hiru bat urte elizpean, batek botatako txanponak harrapatu nahirik, beste neska mutikoekin lehia bizian, atzamar puntak urratuta.
2016
‎Bigarrenean, Angelinak 80ko hamarkadako Gia Marie Carangi izeneko modelo estatubatuarraren bizitza antzezten du; emakume ederra, ausarta, eroa, askea, bisexuala eta drogazalea, arrakasta olatuaren gorenean zegoenean heroinari eskutik helduta autosuntsiketa espiral bati ekin eta hogeita sei urterekin hiesak akabatu zuena. Enarak bere burua ikusten zuen islatuta Angelinak antzeztutako emakume haiengan, horregatik ikusten zuen bere burua kontrazaleko irudian.
2017
‎Jadanik inork espero ez duen irudiak berrezarri du ordena. Laiak, aho zabalik, bere burua ikusi du, Aritzen aitaren ondoan. Irribarre mehe batek eztitzen du gizonaren neke aurpegia; sasoiak, berriz, gainez egiten dio neskari.
‎Leiho batean bere burua ikusi zuen. Barregarri sentitu zen.
2018
‎Gizatxarrak baino gehiago gizapobreak, pobreak esan nahi duenarekin, kontraesan artean eta pobre bizi gara, hori izaten da askotan gure espiritu nekatuaren inpresioa, bere burua ikusteko euskal kulturak daukan modua. Zergatik izan nahi dugu garen baino pobreagoak?, egiten digu poetak aldarri mende berriaren ataritik.
‎Halaxe zuen josia bizitza bat nahieran. Halaxe zuen eraikia ispiluan bere burua ikusten zuenetan eta besteek hitz egiten ziotenetan poxa eta urguilua sentiarazten zion itxura bat.
‎Eta, azkenik, gaira iristean, nola Anderrek esango dion, irribarre zabal edo estu batez, beti egon dela bake prozesuaren alde, beti egon dela biolentziaren kontra. Eta Elik bere burua ikusten du erantzuten bera, ordea, biolentziaren alde egon zela noizbait, bai horixe, eta horregatik lotsatzen dela gertatutako guztiaz. Nahiz eta ondo ez duen jakingo erabili lukeen hitza lotsa den, edo besteren bat.
2019
‎Jarraitzen dut nire irudia uretan ikusten txiza egin bitartean. Gogoratu zait eztabaida eruditu bat, Gongoraren Polifemoak, maite auziez goibel, Siziliako itsasoaren azalean bere burua ikusi ahal duen ala poetaren hanka sartze bat den (laku edo ibai batean baizik ezin baitu nork bere isla ikusi). Aldeko eta kontrako argudioak ez ditut gogoan, baina orain bai erantzuna.
‎Komunitateak bere batasuna pentsatzen du, eta orainaz harago existitu nahi du: bere burua ikusten du seme alabengan; bere dituela onartzen du; haiengan mamitzen da, eta haiengan gainditzen du bere burua.
‎Burutazio polita eta erakargarria iruditzen zitzaion. Ezkondu aurretik, bere burua ikusi ohi zuen ametsetan, bizileku berrian emeki lerratuz, han hemenka loreontziren bat mugitzen edo loreren bat tente jartzen, harik eta etxebizitza berria norbere etxe kutun bilakatu arte. Oraindik ere, zazpi urteko ezkonbizitzaren ostean, gustukoa zuen bere burua zeregin xalo hartan irudikatzea.
‎Santa Katalina Sienakoaren historia, berriz, esanguratsua da; existentzia guztiz normala izanik ere, ospe handia izan zuen Sienan, bere karitate aktiboagatik eta bere barne bizi joriaren erakusgarri ziren bisioengatik; halaxe hartu zuen arrakasta izateko behar den eta emakumeei falta izaten zaien autoritate hori; harengana jotzen zuten heriotzara kondenatuei aholku emateko, galbidean zirenak onbideratzeko, familien eta hirien liskarrak baretzeko. Kolektibitateak babesa ematen zion, bere burua ikusten baitzuen harengan, eta horri esker bete zezakeen bakegile lana, eta aita santuarenganako sumisioa predikatu hiriz hiri, apezpikuekin eta monarkekin postazko harremanak eduki, eta, azkenik, Florentziaren enbaxadorea izan aita santuaren bila joateko Avignonera. Erreginek, Jainkoak emaniko eskubideagatik, eta santek, beren bertute miresgarriengatik, gizartearen babesa lortzen zuten, eta horrek bidea ematen zien gizonekin parekatzeko.
‎Gorputzak bestelako garrantzi aztoragarri bat hartzen du sukarretan, dardarizoetan, izerdian, ondoez lausoetan. ...bere joera erotikoen aldarria egiten du, pozik onartzen baitu bere gizontasuna; harengan, desira sexuala oldarkorra da, harrapakaria; bere subjektibotasuna eta transzendentzia berresteko modu bat iruditzen zaio; harropuzkerian ibiltzen da kideen aurrean; harrotzeko moduko durduza iturria zaio bere sexua; emearengana bultzatzen duen oldarra, hain zuzen, mundurantz bultzatzen duena bezalakoa da, eta bere burua ikusten du hartan, horrenbestez. Neskatoaren bizitza sexuala, aldiz, klandestinoa da beti; erotismoa eraldatu eta haragi guztiaz jabetzen zaionean, misterioa larrimin bihurtzen da:
‎Halaxe izan zen bi edo hiru aldiz. Ispiluari begiratzen zion, bere burua ikusten zuen. Baina zer gertatzen zen?
‎Gizonaren edertasuna transzendentziaren adierazle da; emakumearenak, berriz, immanentziaren pasibotasuna du: ...aiteke zilarbiziaren tranpa geldoan; jarduera eta subjektibitate sentitzen den gizonak, jarduera eta subjektibitate izan nahi duen gizonak ez du bere burua ezagutzen bere irudi finkoan; halako gizon batentzat, irudi hori ez da batere erakargarria, gizonaren gorputza ez baitzaio agertzen desiratua izateko objektu gisa; emakumeak, berriz, objektua dela badakienez, objektu egiten denez, uste du egiaz bere burua ikusten duela ispiluan: pasiboa eta emana izanik, ispiluko isla ere gauza bat da, emakumea bera bezala; eta nola emakumeak haragi femeninoa gutiziatzen duen, hau da, bere haragia, sustatu egiten ditu antzematen dituen bertute geldoak, mirespenez, desiraz.
‎Lotsagatik masailak gorri gorri igo zen eskaileretan gora liburuzainarekin. Ez zuen bere burua ikusten, baina beharrik ere ez, sutan nabaritzen zituen masailak. Zazpi urteko nexka txoro bat zela pentsatuko zuen, txikikeria bategatik modu horretan izutzean.
‎Belek eskatu bezala egin du Hodeik. Burua hustu eta hormari begiratu dio tinko, haren barruan bere burua ikusi arte. Orduan, eskuak elkartu, begiak itxi eta zerbait hasi da errepikatzen, zurrumurru adiezin batean.
‎Zailtasunak ditu egin duenaz gogoeta egiteko, batez ere ez da bere ekintzaren larritasunaz konturatzeko gauza, eta are, harritu egiten da aztertu zituen beste hainbat libururen esanahia aldatzeko ideia lehenago bururatu ez zitzaiolako. Une jakin batean iruditzen zaio bikoizten ari dela, bere baitatik urruntzen ari dela, bere burua ikusten du, hausnarrean, izutzen da pixka bat. Gero bizkarrak uzkurtu ditu, bere izpirituan ernetzen hasi den kezka geroratu du, Ikusiko dugu, bihar erabakiko dut hitza uzten edo kentzen dudan.
‎Maria Sarak irri egin zuen, Uste dut ulertu dudala obra mirifikoa egin duena Brás Luís de Abreu delako hori dela, Oso ongi ulertu duzu, zorionak, orain entzun, ehun eta hogeita hirugarren orria, adi, banoa, Erresuma hartako zenbait Probintzia, aipatzen ari den erresuma Frantzia da, gaitz honek kutsatuta zeudela albistearekin, gaitza heretika zitala zen, hainbat lerro gorago azaltzen denez, António de Lemonges Tolosa aldera joan zen, garai hartan merkataritzaz jori eta bizioz aberatsa zen Hirira, eta gehiago dena, Herese Sakramentarioen mintegi zornetsua ere bazen, zeinek ukatzen baitute Kristo dagoela Ostia Sagaratuan. Santua, errakuntzen palestran bere burua ikusi orduko, liskarren hareatzara jaisten hasi zen, baina berehala garaipenen gurdira igotzeko. Jainkoaren eta beronen Fedearen egia hutsezinek akuilaturik, karitatearen zutoihaletan dotrinaren banderak jaso zituen, penitentziaren kuarteletan Gurutzearen armak, eta Jainkoaren hitzaren tronpeta ebanjeliko bilakaturik, ahotsa goratzearen eta bizioei zintzur egitearen alde jo zuen.
2020
‎" Uste dut ez zirela ondo konpontzen", erantsi du. Gainerakoan, antzeman dio Martin nebari dion maitasun amatiarra; bere burua ikusi du Amaiaren ispiluan. Eta jarraian ekarri ditu hizpidera ama eta aita.
‎Politikak ez du orain arte Mari Cruz erakarri, ez duelako bere burua ikusten, lehenagoko margaritak bezala, arrosarioa errezatzen eta banderak brodatzen. Etxean jaso du karlismoarekiko atxikimendua.
‎Iraganak itzal batek bezala jarraitzen diola iruditzen zaio askotan, eta ezin dio jaregin. Matilderentzako Teleprograma erostera joaten zenean bezala berpiztu zaio larritasuna kioskora bidean; bere burua ikusi du etxera sartu aurretik, eskaileretan uzkurtuta, argazki nobela irakurtzen. Azaleko izenburua irakurri du egunkaria poltsan sartu aurretik:
‎Ordenagailuaren pantaila itzaliaren aurrean eseri da, eta bere burua ikusi du hondo beltzean islatuta. Aurpegiko erreten sakonei erreparatu die.
‎Gerrilla zen bidea. Ez zuen bere burua ikusten bataila eremu batean tiroka, baina nahiko gizon aditua zen kartografian adibidez, eta primeran zekien frantsesez. Eta begi bistakoa zenez bere itxura ez zetorrela bat gerrillari batenarekin, hori ere baliagarria izan zitekeen espioitza lanetan aritzeko.
2021
‎" Beldurra" irten zitzaion ezpainetatik. Ez zuen bere burua ikusten. Zer ari zitzaion pasatzen?
‎Amak ekarri zizkion galtza nasaiak ez zitzaizkion batere gustatu, baina isilik jantzi zituen. Etxera ailegatu eta sarrerako ispiluan bere burua ikusi zuenean, iruditu zitzaion beste nonbait egona zela. Amari eman zizkion makuluak.
‎auzoko plazako kolunpioetan indartsuago bultza egiteko eskatzen, hegan egin nahi duela eta; atzamarra hitzen azpitik lerratu bitartean, irakurritako lehen soinuak artikulatzen; aldarri eta negar eta intziri egiten; irribarre bat; ile apaindegian beldur, animaliekin zoro, kolunpioetan tximino; eskolako eguneko kontuak kontatzen; zotinarekin itotzen, tarteka barreagatik, marteka negarragatik. Irudikatzen jarraitu du, eta bere burua ikusi du barruan daroan baina kanpoan biziko den ume horri zabuan bultza egiten, eskolatik ateratakoan ogitartekoa ematen, belauneko zauriak betadinez eta musuz sendatzen, malkoei putz egiten, bere barreaz haren barrea eragiten, arrekonkon, kili kiliak, errietak, bi gehi bi lau, eguneko edozein momentutan irakurtzen diren gauetako ipuinak, lau ken bat hiru, pailazoen abestiak, fardelak, sie...
‎Eskuak garbitzen ari zela ohartu zen. Atzamarrak aparretan igurtzi bitartean, aurrean zeukan ispilura joan zitzaion begirada, eta bere burua ikusterakoan zerbait diferente sumatu zuen: ezpainak mehetuta zeuzkan.
‎Eta horrela, bat batean, bere burua ikusi zuen. Apur bat galduta begiratu zuen jangela handia, likore urtetsuz beteriko armairua, gazta arrautzopila; han zen bera, besteekin.
2022
‎Gizonaren irudimenean irudiak pilatu ziren, zein baino zein maitagarriago, poetikoago, eta irudi horietan guztietan bere burua ikusten zuen, bapo janda, lasai, osasuntsu, bero bero, agian beroegi ere bai! Hara hor bera, okroxka zopa izotza bezain hotza jan berritan, ahoz gora etzanda erreka ertzeko hondar kiskalgarriaren gainean edota lorategiko ezkiaren azpian.
‎Pentsatuz gero ez bailuke inoiz hartuko. Eta horren ordez bere burua ikusi du katilua ezpainetara eramaten eta edabe epel eta goxoari trago luze bat ematen. Bera, drogak sekula probatu ez dituena.
2023
‎Eta, ilea mozteaz bat, jada ez du Limak aurrean Xana. Limak bere burua ikusten du, guraizeak eta ile xerlo hori bat eskuetan. " Zinema pantaila batean bezala" gogoratu da.
‎Mutil batzuei gozoago, irrikaz begiratzen ziela. Ezinbestean, bere burua ikusi du Filomenak askotan semearengan, eta, hargatik, bidea erakutsi dio: ihes egin behar dela batzuetan, nork bere burua babestu, zer esan eta nori ondo neurtu, inoren atzaparrek ez atzemateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia