2000
|
|
Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean. Eta, handik aitzina, solasean segitu genuen, eta Mignon, neure amoriorako gaitasun ustezkoa berriro goratu ondoren,
|
bere
bizitza kontatzeari lotu zitzaion... etxe hartarat iritsi eta biok gela batean bakartu ginen arte.
|
2001
|
|
Orduan, zer eta, berea kontatzen hasiko da. Zurearekiko jakin mina entzulearekiko warming bat besterik ez da izango, eta horixe zen hasieratik egin nahi zuena,
|
bere
bizitza kontatu, estatu baten historia kontatzen den moduan:
|
2009
|
|
Eszena hartantxe izan zen, bai. Antzerkilaria monologo luze batean ari zen
|
bere
bizitza kontatzen, bere amodioak eta oroitzapenak aletzen, taula erdian bakarrik. Josebak poliki poliki alderatu zuen besoa, mugimendu kalkulatu batez.
|
2010
|
|
Karta haietatik, baina, batzuk aukeratuko ditut, azken aldikoak. Memento batetik aurrera, izan ere, Meyer jauna
|
bere
bizitza kontatzen hasi zitzaidan, esperientziarik eta bizipenik esanguratsuenak oinarri hartuta; are gehiago: atalez atal kontatu zidan, nik orain zuri bi atal luzetan emango badizut ere, soberakintzat jotzen ditudan puskak bazterrera utzita.
|
|
Karta haietatik, baina, batzuk aukeratuko ditut, azken aldikoak. Memento batetik aurrera, izan ere, Meyer jauna
|
bere
bizitza kontatzen hasi zitzaidan, esperientziarik eta bizipenik esanguratsuenak oinarri hartuta; are gehiago: atalez atal kontatu zidan, nik orain zuri bi atal luzetan emango badizut ere, soberakintzat jotzen ditudan puskak bazterrera utzita.
|
2012
|
|
Elik susmatu bezala, elkarrekin bazkaldu genuen, Donostiako parte zaharreko Ormazabalen. Jaten genuen bitartean,
|
bere
bizitza kontatu zidan; Ignazio ere nire dohainaz ohartu eta aprobetxatu egin zuen. Baina ez soilik ez zitzaidan nekagarri egin:
|
|
Berak ez zidan ezer esaten, ez zidan
|
bere
bizitza kontatu, ezta traumak edo pozak ere, berdin zitzaion nik belarri ona izatea arazoak entzuteko, ez ninduen horretarako nahi. Barre bai, edozeri egiten genion, barre arin eta inozoz betetzen genituen orduak.
|
2013
|
|
–Baina nahiago nuke nire bizitzaz hitz egiten hastea baino Marenena ezagutzea, erantsi zuen, eta bizkarrean pausatu zion eskua maitekor. Neska aztoratu egin zen, pitin bat gorritu ere egin zela esango nuke, eta eskuak astinduz uxatu nahi izan zuen aukera hori,
|
bere
bizitzaz kontatzeko askorik ez balu bezala.
|
2015
|
|
Ondoren, amak mila aldiz aipatu didan James Joyce idazle irlandarraren eskultura ikustera joan gara, Giuseppek
|
bere
bizitza kontatu bitartean. Erromakoa dela esan dit, anaia eta arreba bana dituela, futbola gustuko duela...
|
|
Zigarro bat piztu eta parean zuen neska ijitoaren ondoan eseri zen. Galdera ezerosoak erantzun ordez,
|
bere
bizitza konta ziezaion utzi zion Errek, hamar goleko aldeaz galtzen ari den taldeko atezainaren patxadaz. Alaia, edo Amaya izena zuela esan zion??
|
2017
|
|
–Gogoratuko zarete orain urte batzuk Sarrionandiak nola Akordatzen izeneko liburuxka bat kaleratu zuen. Berrogeita hamar bat urte lehenago Joe Brainard izeneko margolari batek idatzi zuen izenburu bereko liburu bat, eta bertan
|
bere
bizitza kontatu zuen akorduan zituen oroitzapen laburren bidez?, esan nien nire entzule aspertzen hasiei, eta gogoratu nien formula horrek jarraitzaile asko izan zituela, horietako bat George Perec, bere Je me souviens (Akordatzen naiz) lanean 480 oroitzapen bildu zituena. Marcelo Mastroianik Io mi ricordo izeneko lan batean bildu zituen bere oroitzapenak, Juan Bonilla idazle espainiarrak ere Je me souviens bat kaleratu zuen.
|
2019
|
|
Aitak bere historia idatzi balu, nondik egingo lukeen pentsatu duzu. Zaila izango luke laburpenik egitea, iruditzen baitzaizu aitak datu pilaketa bat duela hor barruan, eta
|
bere
bizitza kontatzeko nekez egingo lukeela pilatuta dituen gertakizun horien arteko zubi lanik. Aitaren historia telefono aurkibide bat bezalakoa litzateke, datu bat bestearen atzean, gertakarien batuketa huts bat.
|
|
Mogueimek burua goititu zuen eta emakumearengana hurbildu zen, sei urrats, gizon batek legoak eta legoak ibiltzen ditu bizitzan zehar, eta legoa horietatik guztietatik ez ditu nekea eta oinetako zauriak baizik ateratzen, zauriak ariman ernatzen ez zaizkionean, eta halako egun batean sei urrats eman eta bilatzen ari zena aurkitzen du, hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko, eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik, ez dakit nola egin genuen topo biok behe ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela, eta hondoko harri legar txikien kirrinka, mandoei edaten ematen dien morroietako batek zera esaten du, trufari, E, gizon, esango balu bezala, E, zezena, eta gero desagertu da, Mogueimek ez du deus entzuten, Ouroanaren aurpegia baizik ez du ikusten, azkenik ikusten ari da, hain hurbil ezen ukitu bailezake irekiriko lore bat balitz bezala, isilpean, masailetatik ahora poliki doazen bi hatzez doi ukituz, bekainetatik, lehen bata, gero bestea, duten diseinua diseinatzen, eta gero kopetatik, ileetatik, galdetu dion arte, esku betea bizkar gainean paraturik, Nahi al duzu, hemendik aurrera, nirekin gelditu, eta emakumeak erantzun du, Bai, nahi dut, orduan Mogueimeren belarriak ireki ziren, erregearen tronpeta guztiek loria kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana. Han bukatu zuen Ouroanak arropa garbitzen, agindutako eguna iritsiagatik ez baitzen beharra bukatu, Mogueimek
|
bere
bizitza kontatzen zion bitartean, gurasoez ezer ez, ez zituelako ezagutzen, emakumeak, aitzitik, bahitu eta geroko bizitzaz ez zion ezer esan, eta gainerakoaz, nekazari jende guztiarena bezalakoa zen, ordurako horrelakoa zen, eta ez kasualitatez. Ouroana Monte da Graçako kanpamentura joan zen, arropa eramatera, kanpamentu hartan pasatu baititu egun hauek, beste batean itzultzeko esan zioten, orduan ordainduko ziotela, jenerotan, jakina, baina emakumeari ez zitzaion axola izan, ez zitzaizkion axola behar zerbitzatzen dituen aitoren semeen atzerapenak, ordutik aurrera beste bizitza batera zihoalako, gizon hau aldamenean duela, aurkitu nahi nauenak bila nazala gerra piztuen eta gorien dagoen tokian, Porta de Ferro aurrean, baina gaurko gauean ez, elkarrekin egongo garen lehena izango delako, emakumea eta gizona, kanpamentutik ahalik eta urrutien, gure elkarrekikoa lekukorik gabe izan dadin, zeru izartsuaren azpian, olatuen zurrumurrua entzunez, eta ilargia jaiotzen denean gure begiak oraindik irekirik egongo dira, Mogueimek esango du, Ez dago beste paradisurik, eta nik erantzungo dut, Adan eta Eva ez ziren honelakoak izan Jainkoak bekatua egin zutela esan zielako.
|
2020
|
|
Neskak, Delia Camachok,
|
bere
bizitza kontatzen du. Berdin da zer galdera egiten dioten, berak negar saioa egin eta bi haur dituela errepikatzen du.
|
2021
|
|
Memoria liburuak. Normalean pertsona ezagun batek idazten ditu eta
|
bere
bizitza kontatzen du. Hau egin nuen, honekin egon nintzen.
|