2017
|
|
Eta berak, sentimenduak adierazteko hizkuntza baten faltan,
|
bere
bihotza ematen zion egunero.
|
|
Bazekien ate ondoan pausu hotsak entzun bezain pronto jaikiz gero, hainbeste desio zuen hura topatuko zuela, isilka,
|
bere
bihotza otarrean utziz.
|
|
Eta
|
bere
bihotzaren atea zabal zabalik geratu zen.
|
|
Nafarroa Behereko parte haietan, beste anitz lekutan bezala, lege katoliko santua irudiz ahultzera, kordokatzera eta erortzera zihoanean, badaki munduak nola zure aita jauna, bere etxeaz, ondasunez eta biziaz ere kontu gutxi eginik, joan zen Donapaleura, non baitzen orduan Nafarroako Parlamentua. Eta han, ausartzia handi batekin,
|
bere
bihotz kristau noblearekin hasi zen, ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala, esaten zuela:
|
|
Errukarri dira, onbehar dira gaiztoak, zeren haietaz haien adiskideak ere, agerriz ez bada ere kapapetik bederen, gaizki mintzo baitira. Baina onez eta prestuez, guztiek, are etsaiek ere,
|
bere
bihotzetan barrena bederen, ongi esaten dute.
|
|
Sheilak azazkala kutxaren erdiko zinta amerikanotik pasatu zuen. " Zergatik ez duzu igorlea begiratzen, ikusteko nork bidali duen?" Waldok
|
bere
bihotzaren taupadak entzuten zituen. Oinkaden bibrazioa sentitzen zuen.
|
2019
|
|
" Zergatik ez dion begiratzen igorleari? Ea nork bidali duen." Waldok
|
bere
bihotzaren taupadak entzuten zituen. Oinkaden bibrazioa sentitzen zuen.
|
|
Han zegoen bera, han... dena zezakeena. Itsas olatuak baino burrundara haundiagoan pasa zitzaizkion poz olatuak
|
bere
bihotz barrutik.
|
|
Institutuan fundamentu handirik ez zuen egin, eta amak ofizio bat ikasteko lanbide heziketetara zuzendu zuen, eta mekanikari ikasten hasi zen. Ama maite zuen, baina ezin zitzaion mintzo, ezin zion
|
bere
bihotza ireki, eta bien artean harresi bat sortu zen. Mutila berez irekia eta alaia, iheskor eta betizu bihurtu zen, aspaldi ikasi baitzuen bere ekintzen berri ez ematen, bakarrik eraman beharreko zama zen, beraz, pisu handiko zama hura.
|
|
Telefonoaren hotsa, eta isiltasun hotza. Gelditu da
|
bere
bihotza.
|
|
|
bere
bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo,
|
|
Ez zen gauero gauero etortzen, baina ez naiz gogoratzen behin ere hitz egin gabe alde egin zuenik. Suaren gainera makurtzen zen, eta bere gorputzaren atalen bat garraren beroari begira jartzen zuen bitartean, leun leun altxatzen zen haren marmariozko ahotsa, eta amaitu ezinezko bakarrizketa bat izan zen, ilunabar haietan guztietan zehar,
|
bere
bihotzean zeramatzan gaiei buruz: bere herrialdea, musika, Frantzia; zeren behin ere ez baitzen ahalegindu guregandik erantzun bat, onespen bat, begirada bat bera jasotzen.
|
|
Eta Nurenberg batez ere. Aleman batentzat, bihotza zabaltzen dion hiria da, han aurkitzen dituelako
|
bere
bihotzean maite dituen fantasmak, han aurkitzen duelako, harri bakoitzean, Alemania zaharraren nobletasuna egin zutenen oroitzapena. Frantsesek gauza bera sentitu behar dute Chartreseko katedralaren aurrean, nik uste.
|
2020
|
|
Gutuna jaso duenetik, Martina alaiago dago; ordutik, erdi kantuan etortzen da bazkari legea egitera. Feliperen gutuna txiki txiki tolestuta sostenaren barruan gordetzen du,
|
bere
bihotzaren gainean, paper txatalak bizirik irauteko segurtasuna bermatuko balio bezaleta. Ederra da Martinaren alaitasuna ikustea, baina beste neskame guztiei, ezer esaten ez duten arren, handitu zaie beldurra eta kezka areagotu:
|
|
Gutxitan ibiltzen zen lagunekin, eta asteburuak joaten zitzaizkion etxe zuloa garbitzen eta txukun itxuran jartzen; asko jota, erreka ondoan paseatzen zen bere bakardadearen konpainia leialarekin. Aitak utzi gintuen hiru urte nituenean, eta harrezkeroztik amak
|
bere
bihotz zauritua giltzapen ezkutatzea erabaki zuen. Ez neukan, hortaz, neba arrebarik.
|
|
bihotz ondoan astegunak jaiegunak baiño maiteago zituen. Alde batetik De Rijke' ren kontsultazioan ahaztu egiten zan bere egoera hitsaz; eta bestetik, gauean, ezin loak harturik esnai zegoenean, poz izkutu eta zorrotz batez betetzen zan
|
bere
bihotza Luc' en oinkadak entzutean. Ez zuen ikusi nahi, gorroto uste zuen bihotzaren erditik, hau guzia benetan; baiña, nola ukatuko, gaueko bakardadean pozgarri zitzaiola oso giltza soiñu hura entzutea?
|
|
Nun itxarongo dizut? galdetu zuen Pierre' k,
|
bere
bihotz taupadak kanpotik beretik entzun zitezen bildur.
|
|
Dana ulertu uste zuen Elsa' k: bere senarraren hoztasuna eta irteera harrigariak, bere biziaren moteltasuna,
|
bere
bihotz nagitasuna, dana. Lehenengo kolpean gorroto bizia sendi zuen Suzanne harekiko; baiña bekaizkeria ez ote zuen ere senditzen Suzanne ez ezagun harekiko?
|
|
Hunat hemen Elsa, nere alaba bakarra
|
bere
bihotzean Scheelen jauna harro harro zegoelarik.
|
|
Jesukristo maite zuelako egin zan apaiz, zoritxarrekoak maite dituelako joan zan mietara. Bata eta bestea utzirik, nork beteko du
|
bere
bihotza?", Ez zuen erantzun; baiña berdantzako jokabide bitxi hura ulergarriago iruditu zitzaion.
|
|
gimnasiora apuntatu zen. Alainen gimnasioan izena eman zuen, haren solasak hurbiletik entzuteko, eta spinning klase oso bat pairatu zuen
|
bere
bihotz biriketan!
|
2021
|
|
Erregek, gorputz batean hainbertze dohain ikusirik, ez zuen hain gustuko senarraren eta emaztearen artean ikusten zuen harmonia hura, eta nola hausten ahal zuen pentsatzen hasi zen. Zailtasunik handiena bien artean ikusten zuen txera handia zen, eta
|
bere
bihotzean zuen grina hura ahalik eta gordeena eramaten ahalegindu zen. Baina, hein batean arintzeagatik, Napoliko jaun eta andere guziendako besta ugari ematen zituen, eta haietan gizona eta haren emaztea ez zituzten alde batera uzten.
|
|
Itzuli eta berriz bere etsai garailearen aitzinean kausitu zenean, ezin izan zuen gorritzea eragotzi; eta gorte hartako gizonik ausartena zena hainbertzeraino ikaratu zen, non duintasun guzia galtzen baitzuen ardura damaren aitzinean. Horrexek arras konbentzitu zuen dama hura bere susmoa egia zela; eta hala, poliki poliki urrundu egin zen harengandik, ez hura arras ongi ez ohartzeko bezain emeki, hala ere; baina zalduna ez zen ausartu ere aditzera ematera, makurragoren bat gertatzeko beldurrez; eta
|
bere
bihotzean gorde zuen maitasun hura, merezi izan zuen urruntzearen pazientziarekin.
|
|
Bada, senarraren sehi batek hain desesperatuki maite zuen emakumea aspaldidanik, non egun batez ezin izan baitzuen eragotzi hari horretaz mintzatzea; hark, ordea, egiaz emakume zintzoa izaki, hain garrazki egin zion agiraka, senarrak jo eta kanporatu eginen zuela mehatxatuz, non ordutik ez baitzion berriz deus aipatu ez aditzera eman. Handik harat
|
bere
bihotzean estalirik gorde zuen su hura, harik eta nagusi jauna kanpoan eta anderea etxetik urrun, Saint Florentin en, gazteluko elizan bezperetan zegoen egun batera arte. Bakarrik gelditu zelarik, irudipena izan zuen ezen erdiesten ahal zuela indarrez, ez erreguz ez mesede bitartez nehoiz erdietsi ez zuena.
|
|
Eta, hori erranez, halako suhartasunez hartu zuen berriz beso artean, non,
|
bere
bihotz ahulduak ahalegin hura jasan ezinik, indar eta gogoek oro alde egin baitzioten, zeren hainbertzeraino zabaldu zituen bozkarioak, non huts egin baitzion arimaren egoitzak eta Sortzailearengana joan zen hegan. Eta gorpu gaixoa bizirik gabe luzaz gelditu bazen ere eta, horrexegatik, heldurik zeukanari eutsi ezin zionez, damatxoak betidanik gordean eduki zuen amodioa hain bortizki azaldu zen une hartan, non haren amari eta hilaren zerbitzariei kosta egin baitzitzaien batasun hura desegitea; baina, indarra eginez, bizia, hilik baino okerrago, askatu egin zuten hilaren besoen artetik, eta hilari ohorez eman zioten lur.
|
|
Baina damak, zorrotza bera eta amodio kontuetan jakitun, ez zuen aski eleekin. Hala, sentituz
|
bere
bihotza ez zuela amodio hark betetzen, beldur zen ez ote zuen gizonak estalkitzat erabili nahi, eta horregatik hurbiletik eta begietara so egiten zion beti; baina begi horiek ongi zekiten itxurak egiten, eta damak susmo ilun bat baizik ez zuen bere beldurren oinarri. Horrek, ordea, kezka handia sorrarazten zion zaldunari, zeinarengana jotzen baitzuen Floridek sarri malezia horien guzien ezjakinean Polineren aitzinean, halako konfiantzaz non Amadourrek lan ederrak izaten baitzituen bere begiratuak bihotza sala ez ziezaion, eta, edozein arazo galarazteagatik, egun batean, leiho baten hegian bermaturik, honela mintzatu zitzaion Florideri:
|
|
Izan ere, nahiz eta arrazoiaren arabera deliberatua zen gizon hura sekula ez maitatzera, bihotza, zeina ez dagoen nehola ere gure mende, ez zen akort: ezin zuenez ohi baino gutiago maite, eta jakinik amodioa zela hutsegite horren kausa, deliberatu zuen, amodioa kontentatuz,
|
bere
bihotz guziaz maitatzea, eta, ohoreari men eginez, nehoiz ez adieraztea deus ez berari eta ez bertze nehori.
|
|
Kondesak, pozaren pozez hura heldu zelako, Florideri erran zion eta eranztera bidali zuen senarraren ganberara, jiteko agin ziezaionerako prest egon zedin, jendeak oro erretiraturikoan. Floridek, zeina ez baitzen oraino bere onera itzulia bere lehen beldur hartatik, ez zion deus erran amari, baina kapera batera joan zen Gure Jainkoari gomendatzera, eta arren egin zion
|
bere
bihotza begira zezan sentimendu gaizto orotatik, oroituz Amadourrek maiz laudatua ziola bere edertasuna, zeina ez zegoen batere mendratua, luzaz eri egonagatik; eta horrela, bere begitartea kaltetzea nahiago izan zuen edertasunez gutituz, harengatik gizon onest baten bihotza hain su gaiztoz erretzen pairatu beharra baino, eta, kaperan zegoen harri bat hartuz, halako kolpe handia eman zion bere bi... Eta, nehork susmo txarrik ukan ez zezan egin zuenaz, kondesak dei egin ziolarik bere burua erortzen utzi zuen kaperatik ateratzean, aurpegiaz lurra joz eta goraki oihu eginez.
|
|
|
bere
bihotza eta egintzak, baluke doi itzal; adimendu ernekoa dela aithor lezakete bederen, eta onets
|
|
Eta hitzik ez du egin,
|
bere
bihotzak
|
|
|
bere
bihotza ez dadin erauzi.
|
|
Horretan ahots bat entzun zuen Gasirrek,
|
bere
bihotzaren barren barrenetik baletorkio bezala. Arrabita ari zen kantuan, heroiaren egite handiek ez baina haren malkoek bizia emanik.
|
|
Ez diñot nik ori, gizon zital gorria. Nire alogera
|
bere
biotza litzake. ez dakit nik niretzat izango bada edo ez, baña, dana dala, Riktrudisi poztasun piska bat emoteagaitik egiñalak egingo ditut nik.
|
|
Artu eban Arnoldok gure Iauna, eta gelditu zan ixillik, begiak itxita, eskerrak emoten. Iltzakotzat artu zeitekean, ain egoan zirkiñik bagea, baiña
|
bere
biotza iñoiz baiño bizi eta gartsuagoa eukan bere Iaunaren aurrean.
|
|
Noizean beiñ naigabe sakonak izaten zituan Riktrudisek
|
bere
biotzean, euskaldun eta prankotarren arteko guda guztien iatorria bera izan zeitekeala gogamenduten iakonean; baiña bere senarrak eta elizgizonak kenduten eutsen burutik bere gogartea, bada, euren eritxiz, Portunek eukazan erru guztiak.
|
|
Riktrudisen burua baebillen nonbaiten, Mendiolatik urriñean:
|
bere
biotzak samurtasun andi negargarrizkoren batzuk euki bear zituan, bada begi biak malkoz beterik euskazan. Baiña bere burutasun guztiak kendu eutsazan Lopek ekarri eutsan albista batek.
|
|
Naibage bat badaukat nik ordutik ona! Bear bada, bigunago itz egin baneutsa nik gizon ari,
|
bere
biotza Iaungoikoarentzat irabaziko neban edo ipiñiko neban irabazteko bidean. Eta orain, neure erruz, neure gorrotoan egongo da, eta neure Iaungoikoaren gorrotoan bere bai.
|
|
Eta orain, neure erruz, neure gorrotoan egongo da, eta neure Iaungoikoaren gorrotoan bere bai. Aita zerukoari, orduko nire arrotasuna parkatu daidala eta ikutu daiola Portun orri
|
bere
biotzean.
|
|
Andre Luziaren itz zaparrada guztia irri barre gozo bategaz entzun eban Mendiolako alaba bakarrak. Baiña bere Amak azkenengo itzak esan zituanean, aingeru zoragarriaren arpegia gorritu zan bat batera, bere begiak malkoz bete ziran,
|
bere
biotza mugidaldatu zan, eta leiñargitasun benetakoaren esanakaz erantzun eutsan bere Amari:
|
|
Noizean bein naigabe sakonak izaten zituan Riktrudisek
|
bere
biotzean, euskaldun ta prankotarren arteko guda guztien jatorria bera izan zeitekeala gogamenduten jakonean; baiña bere senarrak eta elizgizonak kenduten eutsen burutik bere gogartea, bada, euren eritxiz, Portunek eukazan erru guztiak (155 or.).
|
|
" Caballeros eta arma kideak, edan dezagun Gaspar Ruiz kapitainaren osasunera eta kopak hustu genituenean Buruzagi Nagusiak jarraitu zuen: Gure hegoaldeko muga zaintzeko ardura emango diot, gu Peruko anaiak askatzera urruntzen garen bitartean. Etsaiak
|
bere
bihotz bihotzean halako kolpea ematea eragotzi ezin izan dionak ongi jakingo du gure eginkizun sakratua betetzera goazelarik atzean uzten ditugun herritar baketsuak defenditzen. Eta besarkada bat eman zion bere ondoan isilik zegoen Gaspar Ruizi.
|
2022
|
|
Ez zuen, ez, Bidasoaren dotorezia, baina egiazko zuhaitzek hegiak apaintzen zizkioten eta Ana askotan joaten zen bertara, zurzuri altuek osaturiko katedral naturalera, babes bila. Besarkatu ere egiten zituen, inork ikusten ez zuela segurtatu ondoren, noski, azal leunaren kontra belarria ezarriz,
|
bere
bihotz taupadak arbolaren hatsarekin nahastu arte.
|
|
Berehala, aparatu ikaragarri bat erori zitzaion sabaitik, eta termometro bat
|
bere
bihotzean jarri zen automatikoki. Indarrik gabe zetzan.
|
|
Eta beren fortunetan kide zirela ohartu zirelarik, bata bertzeari sekretuak azaltzen hasi ziren. Eta frantsesak aitortu zuen
|
bere
bihotza harena bezain preso zegoela, presondegiaren izena aipatu gabe. Baina bi biak Mantuako markesaren zerbitzuan ari zirenez, ongi zekien zaldun frantses hark lagunak Pauline maite zuela, eta, haren ongia eta probetxua nahi zituenez, fantasia hura baztertzeko aholkatu zion.
|
|
" Ene iduriko, andereok, ez dut arrazoirik ikusten Errege halako gizon estimatuaren aurka horrela, bakarrik, menturatzeko, non eta ez zuen nahi, erregeek borrokarako prest menekorik aurkitzen ez duten konpainia eta lekuei uko eginez, etsaitzat jotzen zuen baten pare jarri, bere buruari
|
bere
bihotzaren ontasuna eta kemena frogatzeagatik".
|
|
Zaldunak eman zion horren berri Bonniveti, eta hura, ilea moztu eta bizarra eginik, eta zaldunaren iduriko moldez jauntzirik, joan zitzaion damari gauerdi aldera bere mendekua betetzera. Orduan, damak, entzun ziolarik
|
bere
bihotza irabazteagatik zer asmatu zuen, agindu zion ezen ez zituela gehiago maite izanen bere herrialdekoak eta berari atxikiko zitzaiola.
|
|
Eta horregatik galdatu zion ezen, bere bizitza berak harena bezainbat maite baldin bazuen, bila zezala berak ongi hura eskuratzeko moduren bat, hura gabe ez baitzuen esperantzarik nehoiz ukaiteko. Damaren anaiak, zeinak arreba eta bere etxearen ohorea maiteago baitzituen dukearen plazera baino, eragozpenen bat jarri nahi izan zion, otoiztuz bertze zernahitan balia zezan, eta ez beretako hain krudela zen eta bere odolaren desohorea ekarriko zion zerbaiten xerka; eta ez bere odola, ez
|
bere
bihotza eta ez bere ohorea ere ezinen zituela jarri berari halako zerbitzu bat egitearen mende. Dukeak, haserre jasanezin batez sutan, eria ahora ekarri eta, azazkala ausikiz, honela ihardetsi zion sumindura handiz:
|
|
Ez dute gehiago ikusiko herrian, han ez baitu ulertzen duen inor. Autoan sartu eta martxan jarri da, norabide finkorik gabe,
|
bere
bihotzaren taupadak izango dira hemendik aurrera bere ipar orratz bakarrak.
|
|
Adibidez, irakurleak hiltzaile batzuk bere atzetik doaztela antzeman egingo balu, dudarik gabe, bere gorputzaren makineria guztia lanean jarriko luke, eta seguruenik inoiz ez bezala korrikan jarriko litzateke. Litekeena da bere anketako giharretan hausturak jasatzea eta
|
bere
bihotza minutuko 200 pultsaziotan jartzea. Ankak eta bihotzak, beraien" egoismotik" betiratuta, zerbait guztiz burugabe egiten arituko ziren, baina horrela egiten dute beren" osotasunak" horrela agintzen duelako.
|
|
Zelula eukarioto bat sortu zenean prokariotoen arteko elkarrekintzaren bidez, elkarrekintza ezin izan zuen lehiakorra izan, halabeharrez koordinatua baizik. Txolarre bat sortzen danean bere zelula eta organoen arteko elkarrekintza moduan, inori ez zaio bururatzen
|
bere
bihotza lehian dagoela eta hautatua izan dela burmuinaren kontra, edo zelula epitelial bat hautatua izan dela beste baten aurka bere egokitzapena egokiagoa delako eta gehiago ugaltzen delako. Sistema konplexuak hautatuak izaten dira osatu eta gero, baina ez Darwinen hautespen naturalaren bidez, termodinamikaren legeak horrekin betetzen direlako baizik.
|
|
Freskatu bat eta zurrut on bat eginik, letu zuen Santxak, han jarriak dauden hitzak: ―Iturri honetatik edaten duenak, izenez baita Txorron, Olyten uzten du
|
bere
bihotz on.
|
2023
|
|
Esaten zion bere pentsamenduez mesfidatzeko eta entzun ziezaiela horrelako tentaldiak gainditu zituzten pertsonei. Haren belarriak jartzeko Lutero eta lagunen ahoen ondoan eta uzteko haien hitzak
|
bere
bihotzean sartzen. Jainkoak suspertuko zuela.
|
|
John Lang i 1517ko martxoaren 1ean idatzitako gutunean Luterok esaten zion Erasmoren lanak irakurtzen ari zela, baina
|
bere
bihotza harengandik gero eta gehiago urruntzen ari zela. Esaten zuen miresten zituela Erasmok fraideen eta apaizen ezjakintasun alferrari egindako kritikak, baina gizakien auziak garrantzitsuagoak zirela harentzat Jainkoari zegozkionak baino.
|
|
Theok diru arazoetatik aske utzi nahi zuen Vincent; pinturan jar zitzala
|
bere
bihotz eta adimena. 1888ko urriaren 27an (T3) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion oso zoriontsu zela Gauguin harekin zegoelako jadanik; diru arazoez ez kezkatzeko esaten zion, horrek osasuna jaten ziola eta; berari zor zion diruaz asko hitz egiten zuela Vincentek eta ez zuela kontu hori gehiago entzun nahi; dirua lortzeko bera borrokatuko zela; artisten eta lagunen elkarte bat sortzeko eta aurrera egiteko; min handia ematen ziola Vincentek esaten zuenean hain gogor lan egin zuela, ezen ez zela bizi izan; hori ez zela egia; lurreko handizkiak eta aristokratak bezala bizi izan zela; ez zuela nahi Vincent miserian, ogi pusketa baten faltan; espero zuela Gauguin-en konpainia atsegina izango zela Vincententzat.
|
|
Bere buruaz beste egiten duten pertsonak badirela, baina ez zuela uste bera joera horretakoa zenik; asko maite zuela bizitza eta pozik zegoela Kee maite zuelako; bizitza eta maitasuna biak bat zirela. Kee k esaten zuen" Ez, inoiz ez" hori izotz bloke baten moduan ikusten zuela eta berak
|
bere
bihotzaren kontra presionatzen zuela bloke hori, urtu zedin. Zerk irabaziko zuen:
|
|
Vincenten
|
bere
bihotzaren esanei egiten zien kasu. 1881eko azaroaren 18an (158) Ettendik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion bere sentimenduen galdara sutan lehertu beharrik zegoela eta sentimendu horietaz hitz egiteak ez ziola kalterik egingo.
|