2000
|
|
Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak
|
bere
bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora batek bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat.
|
|
Eta, txantxa haien aitzinean, Mattin eta biok edonoiz hasten ginen irri karkaraka, eta amari ere, ahantzirik behingoz kontua hartu eta erantzuki egin behar zigula neurriz kanpoko barreak egiteagatik, irri tipi bat marrazten zitzaion ezpainetan. Eta orduan emaiten zuen ezen marmolak ere
|
bere
bihotza zuela, eta bihotz hartan bozkarioak ere bere tokitxoa zuela.
|
2003
|
|
Himrak askotan ukaiten zituen bere bihotza tinko sentitzen zuen eraldi zail, triste, ilun eta deskribaezinak. Horrelakoetan, bere malkoetan galdurik, bere scooter a hartzen zuen neguko haize hotzarekin bere! arruaren mozteko, pentsatuz, beharbada, hotzaren min zorrotz horrek
|
bere
bihotzak zuen dolorea estaliko edo bederen atzenduko zuela, minuta batzuez bederen. Bestela, beste batzuetan, bere ahizpari pentsatzen zuen.
|
2013
|
|
–Zure gogoa betetzearren ia ia edozer gauza sinesten saiatuko nintzateke, baina hau sinesteak zuri besterik ez lizuke hoberik emango; izan ere, Charlottek lehengusuarekiko joerarik baduela uste izango banu, orain
|
bere
bihotzaz dudana baino iritzi txarragoa izango nuke bere adimenaz, hori da guztia. Ene Jane maitea, Collins jauna gizon buruiritzi, faratatsu, kasko estu eta tentela da; nik bezain ondo dakizu hori; eta ohartu behar zara, ni ohartzen naizen bezala, harekin ezkontzen den emakumeak ezin duela oso pentsabide zuzena izan.
|
2016
|
|
Ziur nago dirala On, eta jatorrak, Naiz euki illea luze Ta arpegin bizarrak
|
Bere
biotza duala Aundi ta zabala Bizar ta illea badu Zer dio ajola! Gaurko gaztia dago Aurrera begira Ikusi duelako Munduaren jira.
|
2021
|
|
Erregek, gorputz batean hainbertze dohain ikusirik, ez zuen hain gustuko senarraren eta emaztearen artean ikusten zuen harmonia hura, eta nola hausten ahal zuen pentsatzen hasi zen. Zailtasunik handiena bien artean ikusten zuen txera handia zen, eta
|
bere
bihotzean zuen grina hura ahalik eta gordeena eramaten ahalegindu zen. Baina, hein batean arintzeagatik, Napoliko jaun eta andere guziendako besta ugari ematen zituen, eta haietan gizona eta haren emaztea ez zituzten alde batera uzten.
|
|
Eta une horretan bertan jakin du Sarak, ziurtasun osoz, buruz eta gorputzez eta bihotzez, arraspatuko zarrastatuko karrakatuko diotela umetokia, hustuko diotela emasabela, baina ez duela inoiz ahaztuko, ez duela inoiz tapatuko, ez duela inoiz gaindituko galera hori. Eta diotela kendu gertatutakoari eta, batez ere, jaiotakoan hil den bere umeari, bere buruan bere gorputzean
|
bere
bihotzean duen lekua. Hori dutela inoiz inondik inola hustu.
|