Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2004
‎—Eskerrik asko —erantzun omen zion behiak. Eta horrenbestez, elkarri agur esan eta bakoitza bere bidetik abiatu omen zen.
‎Den dena bizi bizirik zegoen, eta lehen euli bat, zizare bat edo barraskilo bat egondako lekuan, ehun euli, ehun zizare edo ehun barraskilo ikus eta zapal zitezkeen orain. Gure haraneko erreka koxkorrak berak indartsu egiten zuen bere bidea; purrustaka, eta ez, orduantxe arte bezala, erretenaren tankera guztiarekin. Mundu honetan ez izan ordea ordainik gabeko mugimendurik eta, erreka indartuz bezala, ahulduz zihoazen goiko aldeetako elurrak.
2010
‎Erlijioaren eraginak, gutxienez sozialak, iraun egin zuen. Kanten lanak bere bidea egin arren, istilu erlijiosoak gaur egun ere anakronikoak ote diren galdetu litzateke, esteka transzendentea gainduta ote dagoen, alegia.
‎Giltza horiek eskuetan, euskarak bere bidea berdin jarraiki dezake bere jendearekin batera.
‎Cro Magnon gizakiak eboluzionatzen j arraitu zuen emeki emeki eta hurrengo aroaren hastapenetarako, neolitoan, gaurko gizaki mota bera zen jada. Era berean bizimoduak, kulturak, bere bidea egin zuen (klimaren epeltzea horren eragileetariko bat zelarik) eta aipatu aroan, duela 4.500 urte, aldaketa sakonak izan ziren abeltzaintzaren eta nekazaritzaren etorrerarekin.
‎Giro honetan landu zuen bere bidea Sabino Arana Goirik. Nazionalismo menperatzaileek beren arrazaren goitasuna hitzetik hortzera zerabilten garaian, Arana euskaldunena goraipatzen saiatu zen, borroka hortik zihoalakoan.
‎Hegoaldean ez ezik, Iparraldean ere suntsipen politikak bere bidea egiten zuen eskolan, Euskaraz egiteagatik pairatutako jazarpena adibide, zuberotar baten lekukotasunak erakusten duen bezala (1945):
‎Frantziak bere aldetik, presa zuen amaraun koloniala zabaltzeko, Aljeria eta Tunisia menperaturik zituen eta Maroko begipean. Britainia Handia Egipto aldean zabalduz gero, Frantziak Maroko hartu nahi zuen bere bidea egiteko. Espainiak ere Marokon egon nahi zuen, antzinatik zapaldu omen zituelako lurralde horiek.
‎Daigun egunean, mogolen armada eskergak mendebalderantz bere bidean segitu zuen.
2011
‎Badaude amarekin handitu artean, eta badoaz gero zein beren gain. Badu satorrak bere egongia, nola baititu bere bideak. Egongia hura da erro zahar edo harri zabal zenbaiten azpian, urak harturen ez duen leku batean.
‎Satorrak egiten ditu bere bideak norat ere sudurrak erraten baitio, eta naski belarriak ere bai, atzemanen duela bere hazkurria. Horra zertako dabiltzan bide horiek harat honat makurtuz, itzuli eta inguru.
‎Behin eginak dituen ordutik, sare edo zepo batzu bezala dira satorrarentzat bide horiek, ezen haiek ere beren alhari doazelarik, bide haietarat heltzen dira satorrari laket zaizkion ihizi xeheagoak, eta bide hura atzemanik, badoazkio hari zerbaiten bila; berak atzemanak baitira ardura. Ezen, satorrak egunean anitz aldiz egiten du bere bideetako itzulia, han atzeman guztiak jaten dituela. Omen dabil bide haietan, zaldi bat urrats handian lihoakeen bezain laster.
‎Holako ikusirik, sinesgarri da jendeak uste ukan baitu errojale dela satorra. Baina, erroak ez janik ere, trenkatzen baditu bakarrik bere bideen egitean, orobat ahultzera jin liteke edo ere osoki galtzera landarea. Horra zertako bertze biderik hartu duten, jakin nahi zutenek xuxen zer duen jaten satorrak.
‎Utz, bada, gauenara doala bere bidean, zuen onetan dabil. Utz sar dadin zuen bihitegietan.
‎Bertze arrautza guztiak, bata bertzearen ondotik, erruten ditu, eta orobat ohantze arrotz bederetan ezartzen. Gero, gogoa arinik, badoa bere bidean, har jatera eta hostopetik kantatzera.
‎Onaren aldean badu gaixtoa. Baldin satorrak ez badu belarkirik jaten, egia baizik ez da, bere lurpeko lanetan, bere bideak egitean, mozten dituela atzeman erro guztiak, eta kanporat jaurtikitzen duen lurraz zikintzen duela larraina. Horra zertako anitz begietan duten laborariek, eta hemen haren alde erran ditugun gauza guztiengatik, gogo onez, ahal balute, beren lurretarik kanpo eman lezaketen satorraren itxura guztia.
‎Bazterbide horiek erdikoa baino hertsiagoak dira, ezen satorrak bere gorputzaren heineko egiten ditu bere bideak. Baina nola erdiko bide horretan baitabil ardura, bai ehizarat doanean, bai ohantzerat itzultzen denean, ibiliaren bortxaz zabaltzen du bide hori.
‎Haren gorputzak eta laneko tresnek hala nahi dute. Bigarren lur jaurtikigia honetan zeihar daiteke ezker edo eskuin, zeren han apur bat zabalago egin baitu bere bidea. Baina, handik berriz norat ere buruz abiatzen baita harat joanen da xuxen bertze lur kengo ala artean.
‎Gauzak hola direla zuhaurek ikusteko, satorrak lurra kanporat jaurtiki duen leku batetarik bertzera har ezazu begira bide xuxena, eta begira hartu bide horren gainean kurutze emazu aitzurraz, atzemanen duzu azpian satorraren bidea. Badaiteke traba batek zeiharraraziko duela satorra doan bidetik, baina guti, eta zeihartu baino lehen, edo altxatuko du edo apalduko bere bidea, traba horren gainetik edo azpitik joateko bide xuxenean aitzina.
‎Indarra dario naturari (gauzei oro), eta indar, (qi), horren bidez saiatzen da pintorea izakien aldartea jasotzen; izadiaren erritmo horrek ematen dio izakiak oro bere barnean gordetzen duten nolakotasunaren berri, baina oraindik badauka bestelako lanik. Ikuslearen bihotza du helburu, eta trazuz trazu egin behar izaten du bere bidea, koadroa bitarteko, dragoiaren zainak ez ezik, bere barne giroa besterenganatzeko.
‎Alanbreak dauzka kokotsean bizarraren ordez eta oinetan, berriz, hodeien gainean ibiltzeko moduko espartinak. Irri egin dit abegitsu eta, hotsik atera nahi izango ez balu bezala, bere bideari jarraitu dio.
‎Burua hona eta hara mugitzen hasi nintzen eta aurpegi hura zebilkidan gora eta behera. Seguru nengoen, seguru nengoen harik eta nire oroimenak habanar zigarroaren aulkian jarrita bere bidea egin zuen arte. Eta 1978ko sanferminak gogora etorri zitzaizkidan.
‎Ez nekien polizia akademian izena eman ala diru etxe batean bat bateko lapurketa bat egin. Eta nik nire bidea erabaki beharrean, bizitzari utzi nion bere bide berria urra ziezadan. Eta bizitzak gogotik hartu zuen eginkizuna.
‎Esanen bazenu rock talde bat egiteko musika jakin behar dela, bada, logikoa da, lanak izatea rock talde batean sartzeko. Baina ilea luzatu, besoetako giharrak erakutsi, betzuloak belztu eta esaterako," Pepik maite nau, ezin dut Pepirik gabe penizilina paratu nire ipurdian" kantatzearekin aski da urak bere bidea egin dezan.
‎Kendu munduari izan den zientifikorik txarrena eta ez da hankamotz gelditzen. Eguzkiak igoal igoal egiten du bere bidea. Nahiz eta bidean hil, eguzkirainoko bidaia egiten dugu artistok.
‎Hondarreko klaustroan, irakasle batek, Pedagogia fakultateko irakasle batek, gogoarazi du Amerikako zenbait fakultatetan antzeko egintzak burutu zirela, baina emaitzak, hasiera batean baikorrak izan arren, gero zapuztu egin zirela, eta horrexegatik komeni dela urak bere bidea egitea, ez baita batere seguru oraingoan ere berrikuntza pedagogiko ongarri baten aurrean ote gauden edo alferlan kaltegarri baten aurrean. Eta gaian gehiegi sakontzeko gogorik ez duela aitortutakoan, pedagogoak esan du Enekok ez zuela inongo helburu zehatzik aurretik finkatu, ez duela inongo bibliografiatik ateratako metodologia erabiltzen eta ez duela kontuan hartzen ikasleen ikasteko prozesua, eta gauza jakina dela Vigonskyri jarraitu gabe ez dagoela aitzinera joaterik.
‎Ohartu orduko, emanaldia bukatutzat hartu zuten denek. Nork bere bidea hartu zuen, nor bere ikasgelara, Armada bateko tokiak zintzo zintzo hartuz. Eta euri bakarti eta hitsa bakar bakarrik gelditu zen Unibertsitatearen espaloi zabaletan.
‎Ondoren, eta disimuluzko itxurakeriekin ezkutatu nahi badute ere, herrixka horretan bizitutakoa Pioletentzat —guretzat bezalaxe— erabakigarria izango dela. Poetaren kasuan," galtza luzetan paseatzen hasi zeneko, erabakia zuen bere bidea. eta edonori predikatzen zion bere jakituria. Joera goiztiar bezain anormalari, eritasun baten ondorioa zela zeritzoten herriskako bizilagunek, batzuengan poetarekiko pietatea sorraraziz, eta besterengan arrabia".
‎" Sendoak zeuden oraindik artzai zarraren beso zaintsuak, txit azkarrak bere oñak, zindoak bere bular auspoak". Gogora dezagun XX. mende hasierako hirurogei eta hamabi urtekoa agure zela eta, naturak bere bidea eginik, gaur egun gizonezkoen batez besteko bizi itxaropena adin horretan dagoela Euskal Herrian.
2012
‎Isonomia da politikaren ezinbesteko ezaugarria, alegia, hiri legearen aurrean hiritarrak berdinak dira ezen eremu publikoan izan hiritar baino ez dira. Hala gauzak, politikak demokraziaren pipiak jota hasi zuen bere bidea. Transzendentziarik onartzen ez badugu, lehengo usadioak kolokan jartzen baditugu, zer dela eta onartu genuke hiritarren arteko diferentziarik?
‎Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azken nobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatza denak.
‎Mendebalderantz bere bidean, Jucaroren eta Moronen arteko trocha iragan aitzin Antonio Maceo Camagueyra iritsi zen aldian, probintziako buruzagi Masok abegi egin zion eta eskualdeko zalditeria haren erranetara jarri zuen.
2013
‎Ez zuen ezer esango, gerta zedila gertatu behar zuena. Segi zezala urak bere bidean.
‎Ezbairik gabe, irabazi handiak atera izango zituen... Cavendish bere bidean gurutzatu ez balitz.
‎Elkarrekin joan ziren Madrilera, Filipe II.ari bidaia haren xehetasunak ematera, eta elkarrekin itzuli ziren biak Mexikora. Han, azkenean, nork bere bidea hartu zuen. Aguirre Manilara itzuli, eta hango komentuko priore izan zen aurrena, ordenako probintzial jarraian.
‎Otsailaren 21ean abiatu ziren. Hurrengo hiru asteetan, itsasbazterrean gora, oztopo nabarmenik gabe egin zuen taldeak bere bidea. Martxoaren 2an, San Luis Obispo misiora hurbiltzen ari zirela, bertako ministroa, Aita Jose Cavaller katalana, eta Aita Pablo de Mugartegui markinarra atera zitzaizkien bidera.
‎Beste batzuk berdeago daude gauza batzuetan. Dena den, esparru bakoitzak ditu bere baldintza bereziak, bere bideak, eta ez dago patroi bakarra jarraitzerik.
‎Honetarako esparru bakoitzak bere bideak izan ditzake, formazio ez arautuaren forma desberdinen bidez, formazio arautuak antolatuz, daudenak baliatuz edo beste motatako transmisio bideak jorratuz.
‎Elkartean ardaztu den mugimendu honek bere biderako pentsamendua ekoitzi du hogeita bost urteotan. Etorkizun ikuspegia eraikitzeko gaitasuna (bisioa), epe desberdineko helburuak kateatzeko gaitasuna (estrategia) eta ekiteko gaitasuna, hor nonbait ibili dira nahasian.
‎Berde dago oraindik han kontua eta ez du itxura onegirik: aipatu dudan lehia moduko hori konplexua da, zuri eta beltzik ez dago honetan, kooperatibagintzak muga handiegiak ditu bere berezko inertzia horretan, kooperatiben gaitasun eraldatzaile erreala nahiko koxkorra da, baina baditu potentzial mugatu batzuk eta bere bidea darama. Besterik gabe, ideia bat ilustratzeko balio digu:
2014
‎—Nork bere bidetik, jakina.
‎Uste dut bere koherentzia atzeman duela. Urak bere bidea.
‎Hartzik ezean. Ez ditu elorriak sentitzen ere, potzetan dabil ahuntza bezala baina sustut zakurrak gibeletik dituelarik zuzen joaten da mazelak eta nabak pasatzen ditu ziztuan bere bidea makurtu gabe. Ez du bihurgune hartzerik patarraren eztitzeko.
‎Zutik eta eserita. Nork bere bidea egiten du. Bata modu harrapaezinean, kanporantz.
‎Oihartzunak bere bidea jarraitzen du, gainezka egiten du, bere gisara.
‎Erreka ondoko zelai batean, zuhaitzen artean, ijitoak. Egunak ematen zituzten bertan bere bideetan. Basoko irudiak mugimenduan.
2015
‎Ezarian, elkarrengandik urrundu dira, bereizi dira, bi probintziok. Zeinek bere bidea egin du: Arabak euskal onomastikan barna, Burgosek Espainian arrunt komunak diren izenen arrastoan.
‎Nik Jimi beti esan diot bere bidetik joango nintzela, eta Filadelfiako erostunek den dena nahi dute, eta bestela ezer ez; beraz, saldu beharra daukat nire partea. Zortzi lursail dauzkagu eta haien zortzirena edo da nirea.
‎Urmeneta kapitainak etxeratzea zeukan amets; ordea, gerrak beti bere bideari. Aktibo bere eginkizunetan, biharamunean idatzi zituen borrokarako hamalau legeak, pelotoiko jefeei zuzenduak eta bere marrazkiez ilustraturik:
‎Batetik, Diputazioa berritu egin zen 1967ko apirilean, eta geroztik, Urmenetak ez zuen ziabogarako hainbeste ahalmen ukanen, eta horrenbestez, ez ziezaiokeen diru-laguntza emenda Nuestra Señora de Uxueri, ez eta haren egoera alegala soluziona ere; horren guztiaren erdian, Euskalerriaren Adiskideen baitan tirabira gogorrak ziren, ikastolaren gaineko kontrola zela-eta. 1970ean bi zentrotan banatu zen ikastola, bakoitza bere bidetik: Paz de Ziganda eta San Fermin.
‎Nafarroan ere bere bidea egin zuen ELAk, giro politiko eta soziala EAEn baino zailago zuen arren. Gipuzkoarekin muga egiten zuen iparraldean Sakana, Leitza, Lesaka eta Bidasoa aldean— indartsu finkatu zen berehala; garapen mantsoagoa izan zuen Iruñerrian eta, are mantsoagoa beste eskualdeetan; halere, herrialde osora iritsi nahian, laster ireki zituen egoitzak Lizarran, Tafallan eta Tuteran.
‎Dena den, ikuspegi horretatik abiatuta jokatuko zuen ELAk: asmoak eta errealitateak alderatuz joango zen bere bidea xedatzen sindikatua," ondoz ondoko hurbilketen" bitartez, idazkari nagusia berriak gustuko zuen esamoldea erabiltzearren.
‎sindikatu historikoa ideologiaz, koadroz eta egituraz berritu, eta frankismo osterako prestatzea zen ELAri zegokion eginkizun behinena. Bi ikuspegiak bateraezinak ziren, eta Urolako taldeak, Alfontso Etxeberria, Tasio, 33 buru zuela, bere bidea egitea erabaki zuen 1969 urtean.
‎Hobe zen bakoitzak bere bidea egitea.
‎Ekuadorren mundu guztia dabil pertsonalki kokapena bilatzen, herrialde gorabeheratsuan ahalik eta helduleku onenei heltzen. Saurok anbizio politikoak ditu, bere bidea egiten ari da horretarako, eta lanpostu politiko tekniko interesgarri bat dauka herrialdeko bigarren erakunde garrantzitsuenean. Hortik aparte, eta hori guztia baliatuz hizkuntzaren aktibista militante aparta da.
‎Diskurtsoetan talka egin dute etengabe baina hitzak inoiz ez dira traba izan. Aurrezki kutxak ekintzen bidez aurrera egin du bere bidea, aurrean atera zaizkion zailtasunen eta oztopoen gainetik. Ez dira gutxi izan, baina autogobernuaren izenean, bere bide autonomoa jorratu ahal izan du.
‎Aurrezki kutxak ekintzen bidez aurrera egin du bere bidea, aurrean atera zaizkion zailtasunen eta oztopoen gainetik. Ez dira gutxi izan, baina autogobernuaren izenean, bere bide autonomoa jorratu ahal izan du. Haatik, 32 urtez aurrezki kutxako kontrola izan duten alderdi politikoek ez dute autonomia hori baliatu autogobernua sendotzeko.
‎Ordurako, aitak taxia utzi eta gasolindegia jarria zuen eta negozioa ondo zihoakion. Semeari ere aholkua eman ohi zion bere bidetik jo zezan: " Aita artzaina bada, semea abeltzaina".
‎Nafarroan legealdi horretako eskandalu politiko handiena izan zen. Parlamentuan ikerketa batzordea ireki zen eta auziak bere bidea egin zuen ere epaitegietan. 2009an egin zen epaiketa, baina soilik Galipienzo alkate ohia izan zen kondenatua urtebeteko zigorrera.
‎Tirabira politiko ugari eragin zituen lege hark, LORCArekin bere garaian gertatu zen bezala, hainbat autonomia erkidego euren legeak aldatzera behartzen zituelako. Nahiz eta Foru Hobekuntzak Nafarroari eskumen osoak aitortu eta erregimen komunaren irizpideak saihesteko bere bide propioa izan, berriro ere Estatua mehatxu batean bihurtzen zen.
‎Politikariak bere poltsikoekin soilik kezkatuta zeuden bitartean, Banca Civica bere bidea egiten hasi zen. Irmotasuna erakusteko, hasieratik esandako mantra errepikatu zuten behin eta berriz:
2016
‎Ura beti bere bidean bai, baina ez nahitaez beti bide berean.
‎Horregatik Frantzisko Erdozia errotariarengana joan zen laguntza eske. Halarik ere, agureak bere bidean segitu zuen eta Udelfagoa izeneko lekura iritsi zen. Bertan Migel Errekalde eta Esteban Zubiria artzainak topatu zituen, baina hauei ere ez zien kasu handirik egin, eta aurrerago jarraitu ostean leize sakon batean erori zen.
‎Nori besteri, diot berriz, eta millabider, berorri baicic donquitudeiquet gaizqui moldatutaco nere lan apur au vorondate vorondatetsuarequin, jaquinaren gañean, ez duala berorrec, dudagabe, parteric chiquiena izandu obra mirarizco au asi zanetic caburaño? Gauza aguiria da, cerren bestela etzuan iñolaz ere berorrec aimbestebait etsai izango, ezta ere aimbeste pena, eta atsecabe sufriquizun, baña gueroeneco arrazojac bere bidea eramanic, ondo ezagun dirade berorrec españatarren mesedean beti eguiñizan dituan, eta eguiten dituan aleguiñac".
2017
‎Egan ekoek zenbat aldiz ez ote dute bi eta hiru aldiz jo behar izan emanaldi berean. Abesti askorekin gertatzen den bezala, azkenerako bere bide propioa egin du, eta batek baino gehiagok uste du Bilintxen bertsoen berezko doinua dela John Denveri hartutako hori. Ez da rock abesti bat, ados, baina bego etxekoa eta kanpokoaren arteko sinbiosiaren adibide gisa.
‎Harrezkero, kanta hori ahoz aho igaro da gaur arte. Eta ahozko tradizio guztietan gertatu bezala, memoria ahulak bere bideari ekin zion, Mexikotik Kubaraino kanta hura zeharkatuz; baina, ordainez, ibilaldi horretan kantaren hitzak nahasi eta eraldaturik agertu ziren, bertsio anitz eta zentzugabekoak sortuz. Hori dela eta, Minaren izenaren ordez Niña, Mi niña edo Herminia agertzen dira gaur eguneko bertsioetan.
‎bata Hondarribitik eta bestea Oihartzunetik. Zein bere aldetik joanda, ibilbidearen erdian elkartu zirenean, konboiaren arrastorik ikusi ez zutenez, talde bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen bila. Ez zuten zantzurik ikusi, bazirudien konboia lurrak irentsi zuela.
‎Norenak ote ziren? Baina ez zuen denbora galdu nahi, eta Herioak bere bideari ekin zion Nafarroako mendietan barna. Gerra garaia zen eta lan eskerga zuen inguru hartan.
‎Juan Diaz Porlier, Marquesito, Xabier Minarekin ibili zen denbora laburrez Nafarroan eta Errioxan, batez ere Tuterako erasoa prestatu zutenean. Baina harrezkero, nork bere bideari ekin zion. 1814ko udan Mina Madrilera heldu zenean, Porlier ere han zen, baina erregek atxilotua.
‎1814ko udan Mina Madrilera heldu zenean, Porlier ere han zen, baina erregek atxilotua. Hortik aurrera ere nork bere bideari ekiten jarraitu zuen: Porlier Galiziara eraman zuten preso, Gortetik urrun eta troparik gabe; Mina, berriz, Iruñera eta handik Iparraldera.
‎Tuteratik irten eta Corellara bildu ziren gerrillarien hiru taldeak eta, mozkina banatzeko haserre eta mokoka ibili ondoren, nor bere bidetik joan zen. Mina izan zen Corellatik azkena irteten Buget jeneralaren zalditeriak eraso zienean eta hamabi bat gerrillari hil zizkion Minari.
‎Ume eta gazteen bat bateko aktibitatea esnatzea izanik, hezitzaileak ez du irakatsi (bezatu hezitu) behar, ume eta gazteak behatu eta beraien ekintza eta garapen psikologikoan gidari laguntzaile lanak egin baizik marko kognitibo eta edukiak eskaintzearekin batera, noski, irakaslea ez baita ikusle, begirale edo burokrata hutsa izan; are gutxiago pailazoa! —; hots, trebatu. Bestelako zubi erritu askotan bezala, irakasleak gidatu behar du, Txamanen moduan lagundu, gazteak bere bidea bere kabuz egin dezan, arrisku handiak saihestuz, ordea. Gidari izateak, askatasunarako tarteak uzteak, ez du zertan edukien transmisioarekin kontraesakor izan; kontrara, osagarriak dira ezinbestean, zubi errituetan gertatu ohi bezala, gidariek markatu ohi baititute zer bilatu, non eta nola, ume eta gazteen desiren, beharren eta asmoen arabera, noski; sekula ez Egiaren bidean jartzeko.
2018
‎Baina orduz geroztik, ibaiak ederki jarraitu du bere bidea egiten eta ibarraren hondoa higatzen, are hondo sakonagoak osatuz, eta aurretik zeudenak deseginez. Horrela, hainbat terraza maila bereizi daitezke Iruñeko mailaren azpitik.
‎duela 300? Kontuan izan behar dugu sasoi jakin batean Iruñeko euskarak zituen ezaugarrien konbinazio horretan, ezaugarri bakoitzak bere bidea egin duela historian eta geografian, eta denbora joan ahala isoglosak mugitu egin direla. Garai batean indar betez zabaldutako ezaugarri batek eremu zabala harrapa dezake, eta oraintsu hedatu den erabilera baten eremua txikiagoa izan daiteke.
‎Ikastola bakoitzak bere bidea hartu zuen. " Iruña’ko" ikastola Paz de Ziganda izenaz293 bataiatu zuten, eta 1970/ 71 ikasturtearen hasieran, Hezkuntza Ministerioak Nafarroan baimendu zuen lehen ikastola bihurtu zen.
‎Egia da Nafarroak beste edozein lurraldek baino gehiago egin ziola aurka Borboien zentralismoari eta XVIII. mendeko erregeen mugimendu erreformista eta bateratzaileari, eta edozein motako foru kantonalismo edota estatu barruko" estatuak" deuseztatzeko zegoen joerari. 1841era arte, Nafarroak bere bideari ekin zion, tartean tentsio eta oreka uneak bizi izan baziren ere. 1841ean, lege itunduaren bidez, foru sistema aldatu egin zen, Espainiako konstituzio liberalaren barruan.
‎Hamarkada batzuk lehenagoko ahaleginek fruiturik eman ez bazuten ere, 1968an beste ikuspegi politiko batean sartua zen Euskal Herria: euskara batuak egin zuen bere bidea. Geroztik, batuak bere lekua aurkitu du, irakaskuntzan, literaturan, administrazioan eta komunikabideetan bereziki.
‎Gaur egun, ordea, higaduraren eraginez, izendapen hori erabat bereganatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoa, aitzinetik" Euskadi" hitzarekin egin zuen bezala. Euskaldun eta abertzaleen artean ere egin du bere bidea. Hitz horrek ez digu, beraz, existentzia osoa ematen.
‎Batasuna alderdiarentzat herri batu gisa jokatzea garrantzitsua zen; Aralar eta AB alderdiek (eta berdintsu EAJk eta EAk), aldiz, hiru erritmoko edo hiru estrategiako bidea proposatzen zuten, hala nola," asimetriaren" bidea: eskema haren arabera, EAEk egin behar zuen bere bidea (zergatik ez independentzia lortu, bere aldetik, besteen zain egon gabe?); Nafarroa Garaiak bere aldetik aurreratu behar zuen; eta Euskal Herri kontinentalak erdietsi behar zuen ezagupen instituzionala.
‎" Asimetria" hobetsi da independentzia lortzeko bidea esklusiboki Eskoziako edo Quebecekoarekin lotzen delako, hots, uste delako gaia trenkatuko dela bozemaileei galdetuz, betiere Espainiako eta Frantziako legediaren arabera, ohartu gabe aske izateko eskubidea ez dela bozkatzen, berez dagokigulako. Kataluniak bere bidea Herrialde Katalanen lurraldetasunari kasurik egin gabe abiatzean ere ausartu dira batzuk Euskal Herriko lurraldetasuna auzitan jartzera. " Erabakitzeko eskubidearen" eskeman, juridikoki ezinezkotzat jotzen da Euskal Herri osoak aldi berean egitea erreferenduma, eta murritzak dira independentziaren aldekoek irabazteko aukerak.
‎Bi estaturen menpe izatearen ondorioak aski kaltegarriak ez balira bezala, hiru estaturen artean banatua izanen litzateke Euskal Herria! EAE independenteak segituko luke bere bidea, noizbehinkako harreman instituzional sinbolikoak gora-behera. Espainia eta Frantzia lapatina bezala lotuko zaizkie menpean dauzkaten euskal eremuei.
‎Erdi Aro bukaera aldera, herrialde bakoitzak bere autonomia galdetu zion Gaztelari.167 Hiru herrialde haiek ez zuten batasunik, bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Herrialde haien izaera administratiboa bera ere 1200eko konkistatik landa hasi zen egituratzen.
‎Lurrera begiratu, eta gela zeharkatzen duten errekatxoak ikusi ditu, paisaia berri bat, putzuak egurrezko zoruak sakonune txikiak dituen lekuetan. Ate azpitik bilatzen du urak bere bidea, eta ehunka aurkitzen ditu. Sukaldean orkatiletaraino heltzen zaio.
‎Euskal ezkerrak bere bidea ziurtasun handirik gabe egin duela dio Eduardok. Gauzak benetan aldatu nahi dituenak...
‎Redios! oihuka, zamariak, unaturik eta asperturik, bere bidea etxeraino segitzen zuen bitartean, alegia eta deus ez.
2019
‎Garbi izan zuten hasieratik: ondo pasa bitartean, elkarrekin; gaizki pasatzen hasiz gero, nor bere bidetik. Zenbat egun izan ziren guztira?
‎Dutxako ur epela burutik behera sentitzearekin batera argi ikusi dut ezin nuela hotel horretatik alde egin Bloomekin hitz egin gabe. Esango nionaren eskematxoa osatzen hasi naiz buruz, baina azkenean neure burua aurkeztu eta solasaldiari bere bidea aurkitzen uztea erabaki dut. Kafea hartu bitartean, zer egin pentsatzen aritu naiz harreran Bloomen logelaren zenbakia eman ziezadaten.
‎Begi gorabehera batean izan zen, nolabait adierazteko. Hamar hilabete baino lehen dibortziatu ginen eta nork bere bideari ekin zion. Hara, hor bidean laga nuen beste" izorra zaitez" bat.
‎Aditza aztertzean, adibidez, tu atzizkiaren jatorriaz eztabaidatu dugu jarrera hori aipatu gabe eta, orain, deklinabidea begi bistan, gero eta garbiago ikusten da trebeak zirela atzizkien erabileran, trebeak eta originalak. Izan ere, bai konjugazioan, bai deklinabidean bere bide berezia ongi seinalaturik utzi ziguten. Beraz, bi sistema horiek martxan jartzeko eta osatzeko erabili zituzten hizkiak autoktonoak diren neurrian, jatortzat eman ditzakegu.
‎Eskema horretan, bistan da, erakusle eta adberbioen lehenengo lerroetan hori eta hor izan ezik, bertzeak zein bere bidetik joan direla: hau/ hemen eta hura/ han bateraezinak direla ematen du; ez, ordea, bigarren lerroetan agertzen diren erroak eta adberbioak:
‎Buruhauste honetan diferenteak direnak dira" agintzen" dutenak: lehenik eta behin konturatu gara hemen adberbioa eta hau erakuslea, garaikideak izanik ere, zein bere bidetik sartu zela gure hizkuntzan; eta, jakina, hori egiaztatzeko ikusi baino ez dugu egin behar egindako bidea zein den: hau beti izakiei eta hemen beti lekuei loturik daude.
‎Gure hizkuntzan, bai erakuslea, bai artikulua, bakoitza bere bidetik sartu zela agerian uzteko, ariketa hau egin dugu.
‎Baliabide hau asmatu eta bere bidea egin zuen: lo egin, musu eman, min hartu sekuentzia honetan ederki nabaritzen da k. perifrastikoaren hasieran gaudela, partizipioak baitira lokuzio horietan agertzen direnak.
‎Gertatu bide zen, mendi a —erliebe gunea— bere azpian harturik, baso ak bereganatu zuela protagonismo osoa ikusgarritasunaren aldetik eta, batez ere, interes ekonomikoarenetik. Ekonomia betiere bere bidea egiten. Non eta bakaikuar batek mendiri baso esango dion, Goikobaso, Bekobaso, Baserdi.
‎Muño, Jaundegiren borda (J. M. Elosegi 1974). zenetik oraintsu arte, 2013an Pellipen bordako auzoek Muino erosi, eta aurrenekoz etxeak eta bordak elkarrengandik bereiz, nork bere bidea hartu duen arte. Bukatzeko esan, Jaundegi etxea eta honen borda Muino, oraintxe berritu, dotoretu eta jaundu dituztela, sortetxearen izen onak merezi bezala.
2020
‎Aita hil zen, ama bizi da, eta bizitzak jarraitzen du bere bidea. Aitak zioen bezala:
‎Larri, ihes egiten dute denek Bremen aldera, hirian babesa aurkitu eta bizia salbatuko dutelakoan. Zein bere bidetik abiatu arren, baso batean topo egin eta elkartu egiten dira. Gero, laurak batera, bata bestearen gainean jarri eta munstro moduko bat osatuz, izutu egiten dituzte lapur batzuk, eta haien altxorra bereganatu.
‎Gidariak, hurrengo goizean deklaratu zuenez, ateko beira jaitsarazi eta ea zerbait gertatua zitzaion galdetu zion motoa zeraman gizonari. " Atzerako ispilu bat hautsita zuela ohartu nintzen, baina ez nuen tarterik izan karretera gaineko markarik edo odol arrastorik sumatzeko." Ustezko motozaleak bere bideari jarraitu eta ezetz, lasai segi zezala, burua biratu gabe. Hantxe, txopoen artean, ahalik eta ezkutatuen utzi zuen motoa.
‎orria zuria lerroa larrosa zuriak kanpoan barruan haizea fin atarian ubarroia eta txakurra arin beltzak airean bada horizontea denbora iragankor arrabotsa ozenago boza ozenago arian adi haragia izaki irekia azaljotzearen atarian noli mi norbaitek zerbait amestu du zerbaitekin eta gertatzen da esnatzean ez duela gogoratzen eta betebeharretara lotzen da eta bai esaten du eta bada zerbait gorputzaren ertz batean itsatsita zerbait hezur baten ertzean eta norbaitek eta esnatzean ez hasten denean desegiten da eta emakumea eserita eta aitorpen egun baten ostean artean hegalariak ez ausaz arrats gorri gorputz arrats fina tramontana lizunentzat bifidoa mingaina eta azalean irristatu eta azpira sugea eta azkazal azpira mingaina erdibanatu begira nola dabilen pumaren aurrean biluzik oihanean mendiak mugitzen zer amildegiaren ertzean igerian zer gertatu da orain gauez urtaro bakoitzean urtero utero lurra lurra ura eta aura izateko jaio neguko itsasoaren erdian bizitzara jaio bi zitzara ekarri zintuen gaua deitu ez emakumea ala gizona izateko izatea baizik ez urtaro edo utero izateko ez lurruna ala beruna izateko ez makina ala makila izateko makina organoa ahots biziaren misioa ahotsaren makinak bizitzen organoak bizitza makinak organoak eta ahotsak bere misioa bi ahots organoak bi misioa zuen makinak bizitza organoak makina bizi misioa ahotsa misioa bizitzarentzat ahotsari makina bat organoak ahotsari misiorako makina bizitza ahotsaren misiorako organoak orria zuri karnala eta los organos para la mision de la voz eran incomprensible agitan el agua su luz incomprensible libertad eres mi kantu horretan gorputz zati hemen enarak gerrian etzanda eztanda instant horretan zein xuxurla ote halako batean isiltasuna dago makinan tramontana hitzak isiltzen limiteetan egiten da dena ikusezin denboraren paisaia dezente luzatu zen hasperen bakoitzean izan daiteke take me up up up up ubarroiak hegalak lehortzen han hamalau ubarroi hemen animalia eta ez animalia hemen emea eta ez emea hemen umea eta ez umea hemen umela eta ez umela hemen humano eta ez humano hemen umo eta ez umo orain isiltasuna izendatzen ari zarela isiltasuna izendatzen ari zarela esatea edo esan gabe isiltasuna izendatzen ari zarela sal salva salvia savia sal ahal han hots baten eta bestearen arteko espazio bakan hots baten eta bestearen arteko hitz baten eta bestearen arteko irudi isuri isurle isiltasuna ez da zarataren antonimoa entzun isiltasunak duen sinfonia adibidez baso batean adibidez baso batean gauez bakardadean adibidez baso batean gauez bakardadean ekaitzaren erdian questo mare emebotsa eta hori berriro estali esaldika ezaldika esanez plazenta hauskortasun hori eta ez bakarrik zuhaitzen eta aurpegia egin lo egin iraganetik lo bihotza belarretan egin kedarra egin zaratotsa eta agurrean begiratu atzera arima bertan ahaztu duzun begiratu bertan zenbatetan ahaztu duzun galderen ertzetan zeinek elikatzen du zein itzali dira lasto fardoak arin atera aurrera arin eta arima zenbatetan ahaztu duzun itzali dira eta mendi horrek han mugituz ez da su voz antes de que questo mare eta katua atarian puma modura zelatari ehiztari ehizian basoa ehizian basurdea ehizian historia ezian historia ezian basurdea ezian basoa ezian izendatu eta esan ezanahia eta esan ezaldika historia bere gezurra la historia si la historia ahoak arnasa mastekatzen eta ahotsa ahoratzen eta listua ahozkatzen eta bi hots eta bai aise so egin begiratu behar zaionari lengua enebral entre enebros alkatraz hori begipean ipar orre artean esnatu zenean han zegoen gorputzaren ertz batean itsatsita eta norbaitek ozenkiro ahoan birrindu hots bakar bizitza kolpe bakar ahots bakar lerrobakar bizitza kolpeka listua eztarrian sua aurrean adar kedar eta ezezko baten ertzak zerbait agertu baino lehen eta ondoren aldi berean aurretik eta ondoren guztiak bere doblea pentsa daitekeen guztiak du bere doblea han begiratu bestela han ahaztua hitzek entzuten dutena entzunmugan lehenengo akatu eta gero laguntza bidali ilargi betearen bide zaharretatik bidali nahasia nahasia ilea moztu zioten behatza moztu zioten burua zeharkatu zioten eta orban horretan hatza sar zitekeen handik urte askotara hori bera egin zezakeen hori bera egiten zuen fruituei hezurrak kentzean eta negartiei malkoak kanpoan barruan eta orduan indar hori lurra eskuetan orban sustraiak indar hori beltzaren beltzenetik soilik itsasoaren erdian une argiztatuenetan hala eta solstizio ikaragarria eta esaldi bat bestean eta esaldi bat bestean eta esaldi bat entzun enbor moztu horren zirkuluen esana esaldika ezaldika ezarian eta inermea dago babesik gabekoa inerme esnatzean ez du bide laburrena erakutsi hori dena jateko mila zatitan zerrendarik txarrenak ere aurreikusten ez zuen eta hor bai norbaitek eta arian esnatzean itsatsita gorputzaren ertz batean hezur mendi labar that night that light started paisaiak janda horizonteak janda eta jupiter eta saturno erdian errepide erdian hezurrak janda harriak janda horizon argi hura erdian errepide erdian janda gorputzak janda eta bera lautadan ibiltzen eta bera gaua ibiltzen eta bera kantu doi baten antzera eta bera bizitza abesten eta bere orbainetan pentsatzen eta bere erreinua begiratzen eta hegalak bilatzen eta izarrak gerrian bueltan eta bera lautadan zehar eta bera izarren bueltan eta dena bidaia zen eta etorri nahi al duzu eta utzidazu su jaten eta hemen tarte batez geratzekotan bidaia dena hemen eta mendi bat emango dizut eta argi hura gaua hartzen eta bera gorputzak janda eta bera urrunago ibiltzen eta kantua otu zitzaion eta haizeak dena batu zuen eta bere iragana itzuleran eta sorbaldatan bilatzen du eta bilatzen ditu hegalak eta bidaia gertatzen da argi hartan lautadan bidaia gertatzen da bidaia lautada kantatuan lautada izendatuan hor entzunmugan hor lautadan zentzumugan bi argi haietan gerriaren bueltan erreinu eta itzalik gabe itzuleran eta bera lautadan zehar eta bera izarren bueltan eta dena bidaia zen eta etorri nahi al duzu eta utzidazu su jaten eta hemen tarte batez geratzekotan bidaia dena hemen bidaia iragarle bidean behera isurketak argi sutsua ikusmugan arrats itzalak errepidean arrastaka lurtaiaren hezetasuna aurpegi eta besape argi hau haize hau galeperren kantua arras irudi dirudi da irudi dirudi irudi da irudi dirudi du gaueko piztia beldurtua goizeko azeria eta egunen batean beharbada maitatu ditudan gorputzak bilatuko dituzu zer entzun duzu zeinek du ahotsa eta zergatik ez bada sikiera dioena entzuten iturriko zurrusta ur emaria fin noiz zeharkatuko hitzak ez hotsik gabe ezer hitzak ez dira ezeren mapa hotsik gabe ez dira isiltasuna izan daiteke presentzia erreinu baten antzera eta zer lore xori zuhaitz ala enaren artean enarena eta badoaz ezarian atea korronteak eta denbora denboraren barruan eta den dena denaren barruan ihes mater celeritas eta hemen ezerk ihes egiten hemen eme gorputzek badakite izateaz hemen iraganek leun larrua jotzen orainarekin hemen arratsean eme itzalek eta hemen izarrek baino ez dute ihes hemen hatzak begi belarriz eta halako batean isiltasun bat dago nonbaiten alderen batean hor horizontea hemen beste edozein bezala hitz egiten eta hemen ez oso urrun ez oso urrun eta itzal horixe erabiltzen badu aurpegia estaltzeko eta argia biokin eder goiz bat goiz gori eder bat eder goiz gori gorri gori eder bat batean erre bai goiz gori hori gori eder autoan bitan mundua bitan pagoa artea elkarri jaten bitan isurkin emari hitz hau erori hezea eta erre goiz gori gorri hori hitzek beste gorputz batean esan dira izango dira izan esan dira sargori itsasoan eta hamalau ubarroi hegalak lehortzen iluminatuak ukiezin esandakoek jada ez ipurtargi hitzek eta ipurtargi hitzek ere hemen tramontanak hemen profanazioak zaldi gaztean trostan eta zaldi amorratuan trostan trostan trostan trostan trostan orain basozalearenak dira eta enborrak ezpala ezpata ez bada ezkata ezpada eztanda etzanda ez bado ez baso ez baia ehizian ezian ezarian hitzak itzain hitzain hitzak zain argi izpi bat edo dizdira bat idazten hasten den eskua zeinek jasoko du idazten duena no es el mapa el paisaje bete betea dago bai goiz gorri gori hori esan hemen eta sinkronia galtzea hondamendia hitzak ez dira las palabras no las palabras son son su son eta gertakizun haien materialismoa ez da existentziarena gertakizun haien materialismoa kontsolagabe ikusi nola jarri gauzak elkarrekin mingainean isil azken irudia betazalean zerotik zerutik eta argi hau sugegorri gori gorri goiz gorri gori erreka ertzean eta zaldi bakartia ura zurrupatzen zurrusta huts iluminatuak mendi magala zeharkatu ardiak lerro batean zuri eta hemen azaljotze hemen el chopo el olivo sus sombras se buscan en la hemen bizitza makina organoak bizitza enbortua eta hemen begi gorrituek eta aho begiak elkarri edaten hemen denbora hezur eta hemen lurrak hemen ertzak izendatzen gorputzak hemen izatekotan ezerk ihes eta izatekotan denak sei sorgin orratz urdin pagoen hostoetan argiaren bila ur jauzia izango zelakoan sorgin orratza eskuan orain atzo arian uste zuen urtegi batean zegoela uste zuen erori egin zela oihanaren erdian ez zegoen estaldurarik gerra amaigabean jolastu ...dira lasto fardoak hemen hatzak begi belarriz eta aho listuz hemen aranak bakarrik hots aho zulo hemen arratsean itzalak itzal hegi hemen iraganak leun azaljotzen orainarekin hemen lerroka eta hemen horrek ez du eta beste hitzik hori gori gorri dicen que le llamaban selva o versura hori gauzak hor badirela ezagutzeko berdin zer diren eta nolakoak hor horren barruan arriskua eta kontrolaren artean bere bide eta bular paisaiaren artean birikietatik zintzilik guztia that night that light bular ertzen artean atean ateri
‎Neska ezkongabe horrekiko harremana ez zen behineko izan, beste ume bat izan baitzuten geroxeago. Ezkontza saihesteko agiria sinatu eta dirua emanda konpondu zuen egoera, abade izateko bere bidetik apartatu gabe.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia