Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 189

2000
‎Une larrienetan ere, arazo gogorrenaren aurrean ere, berdin jokatu dut beti. Arazoak bere bidea jarraituko ez duelakoan, amets zoro baten antzo; baina, azkenean, gorputza dardarka nabaritu izan dut arazoak inguratu eta busti nauenean. " Ahaztuko duk, orduak pasatuko dituk, eta kito!".
2001
‎Gero, gainera, azken hau ez da bide erdira ere iritsi, bide laurdenera agian eta bertan geratu da blokatuta, desaktibatuta. PPrenak ordea bere bidea jarraitzen du eta lehia desorekatu honetan nabarmenagoa da orainarte irabazle dabilenaren aldea.
‎Honek zein ondorio ekar ditzake? Ikasleak, egokitzeko gaitasuna badu, prozesuak bere bidea jarraitzen du. Are gehiago, irakaslearenirakats estiloa ikaslearen ikas estiloarekin bat badator, prozesuak osoamaiera arrakastatsua izan lezake.
‎Elkarri eskuak estutu, eta nork bere bidea jarraitzen du.
2003
‎Gainera teoria bat idatzi, inprimatu eta argitaratzen den bitartean, 300 saio egin ditu bertsolaritzak, bere bidea jarraitzen du. Bertsolaritza oso gauza dinamiko eta bizia da, eta errepika ezina eta bakarra da saio bakoitza.
2004
‎2 Demandatua agertzen ez bada, auzi ihesean dagoela adieraziko da, eta, zitazioa berriro egin gabe, epaiketak bere bidea jarraituko du.
‎Edukazio txarrekoa, halakoa! Taxiak bere bidea jarraitu zuen.
‎Zertan ari zen: bere bidea jarraitzen, bere nahimenak erabakitako aukerei men egiten... edo menperatu ezin zuen kate ezezagun batek herrestan zeraman lekuetatik ibiltzen?
‎Kalean, supermerkatuan, banku etxeko ilaran... Minutu batzuk hitz egin, gehiago egoteko desioa sentitu, eta bakoitzak bere bidea jarraitu du beti.
2005
‎Guk, aldiz, bere bidea jarraitu beharrean, atzeko bidea hartu dugu. Hori baino lehen Zelaieta jatetxeko neska gazteari galdetu diogu:
‎Desertuko baranoa animalia bakartia da eta ez du ezer elkarbanatzen. Eguerdiko eguzkiak kiskalita, ar handiak bere bideari jarraitzen dio, harrapakinenbila.
‎Ideia nagusia garapen iraunkorra izan zen, mundu osoan onartutako ideia hain zuzen. Alabaina, halako lorpen erlatibo batzuk antzematen badira ere, ingurumenaren hondatze globalak bere bidean jarraitzen du, eta herrialde aberatsen eta txiroen arteko lubakia ez da desagertzen ari.
‎Gizaki bat osatzen duten ezaugarri guztiak dira garrantzitsuak, jakina, baina honek ez du esan nahi hauen artean sailkapen bat egiterik ez dagoenik edota egin behar ez denik. Alderantziz, pertsona bakoitzak bere humanizazio prozesuan bere bideari jarraitu behar baldin badio, honela ikusi dugu jada, jakin egin behar du bere baitan nor den eta berez zer den. Metodo konparatiboa, honela, beharrezko tresna bezala ageri da, bai funtsezko ezaugarri horiek identifikatzeko bai bakoitzari garapenerako erreferenteak eskaintzeko.
2006
‎Uztailaren 1etik aurrera, gidari bakoitzak 12 puntu izango ditu (8 hasiberrientzat). Uztailaren 1a baino lehenagoko zehapenek, oraindik tramitatzen ari direnek, bere bidea jarraitzen dute, baina ez dute punturik kenduko ebazpen irmoa ematen denean. 11 Ziklomotor eta kuadrizikloetako gidariei puntuak kentzen al zaizkie?
2007
‎Sidenor baino lehen, Aceralia eta Acenor talde publikoak izan ziren. Orduan, Bizkaiko altzairu berezien taldearekin, GSBrekin, kontzentratzeko saiakera egin zen, baina operazioak porrot egin zuen eta bakoitzak bere bideari jarraitu zion. 1995ean, pribatizatu zenean, Sidenor sortu zen, eta 11 milioi euro ordaindu ziren harengatik.
‎Egokiena biolentziarik gabeko egoera batera iristea da, ondoren politika alorreko neurriak hartu ahal izateko, betiere gizartearen oniritziarekin. Atxiloketak direlako ez da aztoratu behar, justiziak bere bidea jarraitu besterik ezin du egin.
‎Normalean gertatzen ez bada ere, autoaren norabidea apurtzen bazaizu eta autoak bere bidean jarraitzen badu, frenoa poliki zapaldu eta abiadura moteltzen joan astiro astiro.
2008
‎babestutako etxebizitzak edo laguntzak, esaterako. Denbora behar da, eta ziur nago egoera ekonomikoak bere bideari jarraitzen badio bizi kalitatea hobetuz joango dela, zaila da aberastasuna ongi banatzea bat batean iristen bada".
‎Eta gero, filmetakoa: batzuek atzetik bultza eta besteak azeleragailua gogor sakatu eta lortu dugu irtetea, ondo urrundu dugu autoa eta bere bidea jarraitu du mutilak. Inora eroatea gura duen galdetu diogu; ez daki frantsesik, bere bideari lotu zaio beste barik.
‎Izadiak bere bideari jarraitzen dio, eta ardo adituen kontrolpean, Arabako Errioxak laster bere altxorrik preziatuena eskainiko digu: uzta berria.
‎«Aurtengo berrikuntza bistakoenak platoa eta programaren irudi grafikoa dira. Nolanahi ere, saioak bere bideari jarraituko dio, asteko eta gaurkotasunari lotutako gaiak eztabaidatuz eta gaur gaurko gaiei lotutako protagonistak gurera ekarriz». Beren lana eztabaida mahaira ahalik eta iritzi gehien biltzea dela gaineratu du.
‎Bere haztegitik bizi izan da beti, eta harrobia du bizirauteko argudio nagusia. Benficaren indar herrikoiak eta Portoren negoziorako abildadeak itzalean utzi ditu askotan, baina taldeak bere bidea jarraitu du, isilean. Emaitzak bitxiak dira.
2009
‎Egunkaria 2003ko otsailean itxi zuten. Ez bata eta ez bestea ez du onartu epaileak auziak bere bidea jarrai dezala erabaki du.
‎Hainbat eta hainbat jokalarik bere bidea jarraituko badute ere, Lillok ez du buruan hamaikakoa goitik behera aldatzea ahalik eta ondoen amaitu behar dugulako, iazko puntu kopurua gaindituz. Horren harira, Xabi Castillori buruz galdetu zaio, jakinik taldea uzteko erabakia hartua duela eta ea ez ote litzatekeen errentagarriagoa izango Realarentzat durangarrak ez jokatzea.
‎Halaber, mezua haratago doa: Zenbaitetan hobe da bakoitzak bere bidea jarraitu eta harremana haustea, hori da benetan liburuak dioena. Que les pasa a los hombres galderak jendeari lagundu behar diola uste izan da.
Bere bidean jarraitzen du Joxe Mari Oterminek, hemen bere 20 etaparen kronika.
‎Batzordearen bilera, horrenbestez, aurka daudenei mezu argia bidaltzeko aukera izan da: Modernitatearen trenak bere bidetik jarraitzea erabaki duela.
‎Bata bestearen itzala ziren. Lehenak eman behar zituen urratsak, bigarrenak bere bidean jarrai ziezaion.
‎Ezetz erantzun zion Mariak. Berak bere bidea jarraituko zuela. Eta bere bidearen hurrengo geltokia Nikaragua zela.
‎Juan San Martinek agindua zuen aurretik: . Nortasun juridiko hori lortzen duen une beretik utziko du Euskaltzaindiaren babesa beraren bidea jarrai dezan?.
‎KEVIN ekin gurutzatzen da. Ez diote elkarri begiratzen eta nork bere bidea jarraitzen du. ALEX jiratu egiten da eta KEVIN i deitzeko puntuan dago, baina ez du egiten.
‎Bakoitzak bere bidea jarraitzen du.
‎KLAUDIAk bere bidea jarraitzen du eta LEO harrokeriaz begira geratzen zaio.
‎Momentu batez elkarri begira geratzen dira, garai bateko adiskidetasuna faltan botako balute bezala. Azkenean LEOk, ezer esan gabe, buelta erdia hartu eta bere bidean jarraitzen du. ALIZIA begira geratzen da, pentsakor.
‎Buff? azkenean hiru urteko epeaz ari gara hitz egiten, nahiz eta hasiera batean hirurak leku fisiko berean jazo, baina gerora bakoitzak bere bideari jarraitu zion, zenbait beka eta bizitzaren gertakizunak direla medio. Ez gara inoiz oso modu diziplinatuan ibili, baina momentuz emaitzak ematen ari den metodo batekin egiten dugu lan.
‎Bere zenbakiak ere ez dira batere txarrak, taldeak berarekin bildu duen puntu kopurua nahikoa izango litzatekeelako beste urte askotan igoera lortzeko. Egia da zale askok harengan zuten konfiantza galdu dutela, baina hori ez litzateke kontuan hartuko; bada garaia klubarentzat jarraitzaileek pentsatzen dutena alde batera utzi eta bere bidea jarraitzeko. Egonkortasuna buruarekin jokatuz lortzen da, ez bihotzarekin.
‎Aitona, aita... etxean denak izan dira artzainak. Norbaitek laguntzea eta bere bidea jarraitzea nahi zuen aitak, eta hala hasi nintzen ni. Hamar neba arreba izan gara.
‎–Baina, nor zara zu??, galdetu diot harriturik. . Hortxe jartzen du?, erantzun dit oinez aurrera zihoala, eta besterik gabe alde egin du; hau da, bere bideari jarraitu dio. Orduan ikusi dut bere izena, Gartxot, alegia, diskoaren azalean.
‎Adibidez, une hartan ezinezkoa zen duela gutxi berrargitaratutako Isaac Bashevis Singerren Autobiografia lortzea. Bi argitaletxeek batera ateratako bilduma batean zegoen liburukia, eta kiebraren erruz, bertan behera geratu zen bilduma, argitaletxe bakoitzak bere bideari jarraitu baitzion. Inor ez zen bilduma hartako liburuez kargu egin.
2010
‎Saltsa pixka bat sortzeko osatu genuen taldea, eta gerora, beste talde askok bezala, utzi egin genuen, gogoratu du Tapiak. Duela hogei urte beste erakusketa bat egin bazuten ere, ordutik ez ziren horretarako berriro bildu, eta nork bere bidetik jarraitu zuen margotzen.
‎1960 eta 1970eko hamarkadetan egin ziren ezagun Javier Arozena (Donostia, 1935), Carlos Bizkarrondo (Madril, 1935), Jose Grazenea (Irun, 1927) eta Alejandro Tapia (Aginaga, 1930), Ur taldea sortu eta garai hartan eginiko erakusketekin. 1975ean banatu zen laukotea, nork bere bideari jarraitzeko. Baina Ur taldea osatu zutela 45 urte bete direla eta, berriro elkartu dira lau artistak, Donostiako Ekain arte galerian erakusketa bat muntatzeko.
‎Beraz, Fruscianteren aroa amaitu du talde kaliforniarrak eta Josh Klinghoffer gitarrista berriarekin grabatuko du disko berria. Pena hartu genuen Johnektaldea utzi zuenean, baina berak nahi duena egin eta bere bidea jarraitu behar du, adierazi du Smithek. Bateria jotzailearen hitzetan, gitarrista berria benetako indar sortzailea da:   Gitarra joko du, konposatu egingo du, abestu egingo du eta teklatuakjoko ditu.
‎Geroago, bere bidea jarraitu du polizia autoarekin N eta N errepideak elkartzen diren puntuan, kontrako noranzkoan.
‎Bibiren ordez, Susanaren lehengusina batek, erizain ere bazenak, zaindu zuen Teofilo Maria, ongi zaindu ere, itxura batean. Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri.
‎Gau hartan Asteasuko idazleari aitortu zionez, Heinkel 51 hegazkin bat behin eta berriro itzuli zen osaba kamuflatu zen zelaira, azkenean jo eta hiltzat utzi zuen arte. Pilotuak bere bideari jarraituko ziola uste izan zuen osabak, baina ez, inola ere ez: «Bertze trofeo bat nahi zuen, esan zion osabak?.
‎Ez zuen zirkinik egin Norak. Kontakizunak bere bidea jarraitu zuen.
‎/ Produktu aizun horiek interes handia sortzen diote ikerlari frantziarrari. Van Eeckout en ikerketak bere bideari jarraitzen dio Pekinen. Une honetan beste industria batean murgildu nahi du:
‎Herri bakoitzeko auzibideak bere bideari jarraitu zion. Eta luze jo zuen, euskal administrazioak auzian eta 1996an akordioa lortu zen arte.
‎LAGUNAk eskua altxatzen du agur moduan eta bere bidea jarraitzen du. TXIMISTAk buelta erdia hartu eta EIDER ikusten du.
‎Bibiren ordez, Susanaren lehengusina batek, erizain ere bazenak, zaindu zuen Teofilo Maria, ongi zaindu ere, itxura batean. Teok, bestela, bere bidean jarraitu zuen, bere egitekoei emana. Gainontzean, lanetik etxera itzultzen zenean, Susana eneko kaperan ematen zituen orduak, Kempis a eta deboziozko beste eskuliburu batzuk eskura zituela, existentziaren eta zoritxarraren gudu zelaian aurrera egiteko lagungarri.
‎Eta bestea gaztelaniaz. Gasteizek bere bidetik jarraituko zuen. Eta elebitasuna zer?
‎Prozesu bat ere egin zen eta baita epaia eman ere. Gaztearen familiak bere bidetik jarraitu zuen beste prozesu bat egiteko asmoz.
2011
‎Jose Antonio Salterain Abadiñoko mendizalea da Anie mendian hilda aurkitutako bi mendizaleak bizirik ikusi zituen azken lekukoa. Beherantz zihoala gurutzatu zen bi portugaletetarrekin, horiek gailurrera bidean zihoazen; epa batekin elkar agurtu eta bakoitzak bere bidearekin jarraitu omen zuen. 12:30ak zirela dio Salterainek.
‎IGONEk bere bidea jarraituko du. IBONek hori entzun duenean bat batean altxatuko da eta atzetik jarraituko dio.
‎ITXASOk alde egiten du eta LEOk bere bidea jarraitzen du.
‎KOLDO. (Kostata) Buelta batzuk emon dizkiot gure artekoari eta uste dut hobe dugula nork bere bidetik jarraitzea.
‎Elkarri muxu eman, eta bere bidetik jarraitzen du IBONek. Une horretan, EIDERen deia jasotzen du JOANAk. (ez da bere telefonotik)
‎Euskararen erakundetze prozesuaren aurrean gizarte mugimenduei lotutako euskal kulturgintza, oro har, kritikoa izan zen (bai 1982ko euskararen legearekin, HABEren sorrerarekin eta abarrekin), eta maiz kaltegarritzat hartu zuen. Beraz, oro har, euskal kulturgintzak baliabide urriekin eta erakunde publikoetatik jasotako finantzabide mugatuekin, bere bideari jarraitu zion.
‎Elkarri begiratu genion, maitemindu egin ginen... Ba horra, bost minutu geroago irten banintz, hark bere bidetik jarraituko zuen eta nik neuretik, ez genuen elkar ezagutuko eta ni lasai biziko nintzen, zuek bezalaxe, zahartzarora arte.
‎Motoak bere bideari jarraitu dio.
‎Orduan Anastasia oihu batean atera zen atzetik semeordea bera bortxatzen saiatu zela esanez. Atzera begiratu ere egin gabe, Iñigok bere bideari jarraitu zion aita askatzeko asmo hartan erabat murgildurik. Zenbait euskaldun lagun hartuta, Gaztelako Fernan Gonzalez kondearekin egin zuen bat Burgostik hurbil eta abagunearen zain geratu zen han.
‎Udaberria hasi da, arbolak loratzen dira, jendea gehiago ateratzen da kalera, harreman pertsonalak ugaritzen dira, eta beraiekin batera hizkuntza loratuz joaten da. Naturaren beste ziklo bat hasten da, edo hobeto esanda naturaren zikloak bere bidea jarraitzen du... Fukushima (edo pareko bat) lehertzen ez den bitartean behintzat.
‎Alanbreak dauzka kokotsean bizarraren ordez eta oinetan, berriz, hodeien gainean ibiltzeko moduko espartinak. Irri egin dit abegitsu eta, hotsik atera nahi izango ez balu bezala, bere bideari jarraitu dio.
2012
‎Eurak ere izan dira hitzarmenak ez aplikatzea onartu dutenak, enpresariek itun baten soldata baldintzak errespetatu behar ez izatea ahalbidetuz, arbitratze batzordeak bidezkoa dela erabakiz gero. Ondoren, PPren gobernuak bere bidetik jarraitu du, lan ordutegiak eta baldintzak aldatzeko malgutasun handiagoa erraztuz eta kontratu mota desberdinak murriztuz. Horrela, norbait kaleratzeko kostua aldi baterako kontratuen mailara murrizten duen enpleguaren sustapenerako kontratua lehenesten dute.
‎Zer egingo diogu?... Bakoitzak bere bideari jarraitu behar... Agian, elkartzeko aukera izango dugu besteren batean, jainkoak daki!...
‎Jainkoaren nahiarekiko onespenak eta etsipenak kontsolaturik zihoala, zaldi bat aurkitu zuen kabestrua arrastaka zeramana, eta heltzen saiatu bazen ere, ez zuen indarrik izan. Bere bidean jarraitu zuen astiro, ez norbait aurkitzeko esperantzarik gabe, eta hala ger­tatu zen, handik urrutira gabe bi gizon ikusi baitzituen zaldiaren arrastoari segika zihoazenak. Asko poztu ziren Aita aurkitu izanaz, eta batek bere zaldi gainera igo zuen karitate handiz, Aitak indarrik ez baitzeukan bera bakarrik igotzeko, eta epe laburrean Suaquiraino eraman zuen.
‎GERMANek bere bidetik jarraitzen du?
‎–egun guztiak ezin dira berdinak izan?. b) Hurrengo egunean, guardia aldaketan, Jonek zer moduz dagoen galdetu dio Imanoli, eta horrek ondo dagoela erantzun dio, burua alboratuz eta bekainak igoz. c) Jonek korridorean Imanol topatu du eta bizitza zer moduz doakion galdetu dio. Imanolek ukabila itxita eta erpurua gorantz duela erantzun dio, eta bere bideari jarraitu dio. 2??
2013
‎Badaezpadako neurri gisa eman zuen agindua, hiru urterako, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako atarian. ANV aurkeztekoa zen?. Garzonek abiatutako ildo penalak bere bidea jarraitu du, eta orain, 43 lagun daude auzi horretan epaiketaren zain. Ez da Garzonen auzia Estrasburgora iritsi dena, baizik eta Gorenak Alderdien Legea eskuan hartuta abiatutako auzia.
‎Eta han joango dira komuneko zulotik behera, hoditerian barrena. Ur araztegiek ez diete pasabidea zeharo itxiko; konposatu kimiko horien erdiak, batez beste, bere bidean jarraitu du, erreka itsasoetaraino. Eta han, konposatu kimiko horiek oraindik indarrean baitaude, itsasoko faunari eragingo diete:
‎Legez kanpo zegoen ezker abertzalea, eta txistu eta oihu artean hartu zituzten hainbat herritarrek Santa Mari kalean. Bere bidetik jarraitu zuen prozesioak, giroa lasaitzen zen bitartean. Urte hartan, ordea, Ertzaintza agertu zen.
‎exijitu du igortzen zaizkion idatziak tramitatuak izan daitezen guztiek gaztelerazko bertsio bat eraman dutela atxikita. Hori gertatzen den lehen aldia denez, TKEk bere gain hartu ditu itzulpenaren kostuak, eta helegiteak bere bidea jarraitu du. Hemendik aurrera, baina, espedientatuak ordaindu du.
‎Apaiz «aurrerakoia» zela ere nabarmendu du zuzendariak. «Errepublika aldarrikatu zutenean, Aitzolek esaten zuen Elizak bere bideari jarraitu behar ziola eta ez zuela loturarik izan behar Estatuarekin». Euskararen maitasunarekin batera hartua zuen Aitzolek aberriarekiko konpromisoa.
‎Baina autoa, bere bidea jarraitu beharrean, abiadura moteltzen ari zen orain, eta fokuen argi zuriak hiru gazteak jo zituen bete betean. Itxura penagarria zuten, odolez eta hautsez zikinduta, batak bere arropa guztiak txiki txiki eginda zituen gainera, eta oraindik odoletan zegoen.
‎Lege harekin bereizi ziren Frantziako Estatua eta Eliza, eta bukaera eman zitzaion 1801etik indarrean zegoen konkordatuari, hala nola Frantziako Estatuaren eta Vatikanoaren artean zegoen hitzarmenari. Bakoitzak bere bidea jarraitu ahal izan zuen, baina bereizte hori biziki gaizki hartu zuen Elizak. Errepublikazaleen eta Elizaren arteko gatazkaren ondorioa zen.
‎SAID begira geratzen zaio? Derrepente, buelta eman eta irribarre egiten dio EIDERrek berriz, baina gero bere bidetik jarraitzen du?
‎GARBIÑEK bere bidetik jarraitzen du?
‎INES: (apalago) Ez dakit, baina agian hobe da... bakoitzak bere bidetik jarraitzea?
‎Sektorean, gutxienez, bi elkarte daude Gipuzkoan, eta elkarteetan ez dauden sagardotegi batzuk ere badira. Nork bere bidea jarraitzen du, estrategiaren arabera. Oraingoz 13 gara, baina ez dago proiektu itxirik, ez haien aldean, ez gurean.
‎Jainkoaren nahiarekiko onespenak eta etsipenak kontsolaturik zihoala, zaldi bat aurkitu zuen kabestrua arrastaka zeramana, eta heltzen saiatu bazen ere, ez zuen indarrik izan. Bere bidean jarraitu zuen astiro, norbait aurkitzeko esperantzaz. Bai aurkitu ere:
2014
‎Fedeak eta fede predikatzaileek zientziari eta ikerketari bere bidea jarraitzen uzten diotenean, orduan etorriko da gure gizartearen garapena.
‎Nicolas semea hemen dut oraindik, baina Beatrizek utzi egin zuen. Jatetxearen kudeaketa zeraman, baina bere bidea jarraitu du, Tubaletik kanpo. Ez nau kezkatzen.
‎Senarra trantze horretatik ateratzeko ahalegin guztiak antzuak izan ziren, eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Bestalde, gizonaren egoerarekiko inolako begirunerik gabe, Elenaren eta Joseanen arteko harremanak bere bidea jarraitu zuen, gero eta kartsuago, are egun batean, biok ospitalera bisita egitera joanak zirela, eta senarraren gelan beste gaixorik ez zegoela aprobetxatuz?
‎Baina ez dut topatu. Agian lortu zuen, nola edo hala, sartalderako bere bidean jarraitzea, gauetik eskapa beti.
‎Alde egin behar nuen eta Mikelek bakarrik gelditu behar zuen, kotxea hartu eta bere bidea jarraitu baino lehen. Oinez jaitsiko naiz, ostera bat egitera noa.
‎Libre utzi zutenean, etxera itzuli, eta ahalik lasterren bueltatu zen bere lehengo bizimodura, tartean egun pare bat oskol batean bildurik eman zituen arren, barruko tximeletaren hegalak josten ari den krisalidak kuskuaren barnean bezala. Kalera itzuli zenean jakin zuen bere aldeko protestak eta itxialdiak izan zirela; eskertu zituen, hitz doiekin, eta bere bidetik jarraitu zuen.
‎Horietako bakoitza hari bat balitz, korapilatuko lirateke hariak bata bestearekin gero bakoitzak bere bidean jarraitzeko. Korapilo garbiak batzuk, askatzean arrastorik uzten ez dutenak, eta beste batzuk, azkenean askatzea lortu ondoren ere, han izanak diren marka uzten duten korapiloak.
‎Oihartzunak bere bidea jarraitzen du, gainezka egiten du, bere gisara.
‎Xamuiok ez ditu ikusi, ez du haien alto deirik entzun. Bere bidea jarraitu du. Erreketeak tiroka hasi zaizkio.
2015
‎Oihu egin nuen, eta eskuak astindu nituen, barruan nuen indar guztiarekin protesta eginez, baina alferrik izan zen. Juxtu juxtu libratu nintzen, baina yateak bere bideari jarraitu zion ezer gertatu ez balitz bezala.
‎Bazenekien egun hori iritsiko zela, eta hala izan zen. Egun batean bazkaltzen ari zinetela, banandu egin nahi zuela esan zizun, denborarekin elkarrengandik urrundu egin zinetela eta ez zenutela ezer elkarrekin egiten, ezer ere ez zegoelako biontzako modukorik, orain ez zintuztela ezerk elkartzen, eta onena nork bere bideari jarraitzea zela. Ez zenuen banantzearena entzun ere egin nahi, oraindik ere maite zenuelako; azkenaldian pilatutako erdeinuek, irainek, isekek, umiliaziozko hitz eta keinuek erasan egin zizuten, baina, hala ere, maite zenuen.
‎Luzaroan jardun zuten hizketan. Gero, bakoitzak bere bideari jarraitu zion, ezaxolati.
‎Sorbaldak jasota erantzun dizut. Berriro heldu didazu eskutik, eta kontzertuak bere bidea jarraitu du. Muxu txiki bat masailean.
‎Gutxi inporta Anjelmariri ordea. Erdi mozkortuta baina erabat gustura, bere bidea jarraitu zuen ondoko izkinara, Euskal Etxeko Gernika dantza taldean zebiltzan hiru neskarekin elkartzera.
‎–Bai, hobe izango da horrela, eta besterik gabe nork bere bidetik jarraitu zuten.
‎Gauaren baretasunean, trankiltasuna nolabait apurtuz, urrutitik zetozen zakur herratu batzuen zaunkak, baina berriro ere berehalaxe gau beltzean murgilduz isiltzeko. Geldiro bezain etengabeki, Tajo ibaiak bere bideari jarraitzen zion itsaso nagusia aurkitu nahian. Noizbehinka, gau ederraren lilura hautsiz, norbaiten pauso arin eta azkarrek zanpatzen zituzten karriketako harlauzak, behingoan itzaliko ziren eta bat batean etxe bateko atarian kolpeka hasiko.
‎Kardaberaztarren artean bakoitzak bere bideari jarraitzen dio. Atera dituzten liburuak ikustea aski da.
‎euskara kasik erabili ere erabiltzen ez duen departamendu osorako irrati bat (Etxezaharretaren arabera, bertan astegunetan ez da egunero ordubetera iristen euskara proportzioa, asteburuetan programazio guztia frantsesez dela). Gobernuaren egitasmoa gauzatzen ez zela ikusita, beraz, Gure Irratiak bere bidean jarraitu zuen. Eta zein da uneotan bere egoera lege aldetik?
‎Azkenik zeharkatu dute kalea guztiz, eta, inoiz auto zoro baten itxura harturik heltzen den heriotzatik beste behin ere itzuri izanaren poza ezkutatu ezinik, are tinkoago estutu dio eskua emakume zaharrak alargun gazteari, askatu aurretik. Gero, laguntza biziki eskerturik, bere bideari jarraitu dio, astiro. Herioarekin topo egiteko presarik gabe, pentsatu du alargun gazteak bere artean.
‎Nola desaktiba daiteke «Wifi bidezko laguntza» Io9an? Apple ren aurkako eskaerak bere bideari jarraitzen dion bitartean, seguruena Ios 9 funtzio hori desaktibatzea da, datu mugikorren tarifan nahi gabe ez gastatzeko eta, ondorioz, fakturan ezusteko ezatsegina izateko. Horretarako, bi urrats erraz egin behar dira:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia