Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Eztulen eta imintzio gehiegizkoen artean erre nuen zigarroa. Pentsatu nuen bidaiari haiek guztiek bertan lasai ederrean eserita jarraitzen bazuten, guztiz bere baitara bilduta eta honi eta hari hortzik gabe irribarre eginez, zinez istripurik izan ez zelako zeudela halaxe; eta, bene benetan zerbait gertatu bazen, ez zela inondik ere istriputzat hartzeko moduko zer bat, are gutxiago oraindik ezbehar lizuntzat edo kontaezintzat, hasiera batean nik egin nuen gauza bestalde, nire irakurketek eraginda eta hiperbolerako eta neurrigabekeriarako dudan erraztasun... Gertakaria, bada, hoztasun gehiagoz gogoratzea erabaki nuen, distantziaren zuhurtasunarekin, eta jarduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan, ez zela izan halako burrunbarik ez lizunkeriarik, bai noski zimurdura akordeonistiko hura, baina akordeonistikoa hain prezeski, ezen istantean bagoia bere onera etorri baitzen hauspo erraldoi ikusezin batek bultzatuta bezala, eta, beraz, kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik, denak bere hartan jarraitu zuen, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
2001
‎Heldutasuneko aztarna eta irudi guztiak ezabatu zitzaizkion hurrena, biharamuneko gertaera hurbil hurbilekoak azkenik. Ibilbide atzeraezin hartan, azken muturreraino eraman nahi izan zuen bere kabuz eta arrazoi ahal  tsu asko zirela medio hartu zuen erabaki irmoa, eta, legearen muga ezinago argi eta zorrotzei muzin eginez eta, ondorioz, lege hausterik nardagarrien eta mingarrienean erorita, guztiz bere baitara bildu eta ahaztura erabatekoaren azkenbidea aplikatu zion bere buruari, hartara, ez izatera iritsiko zelakoan.
‎Horiek guztiak plazaratzeko ekin genion Mitxelenaren euskal lanak gaztelaniaz jartzeari, baina euskal hiztunok ezin diogu bizkarra erakutsi geure erantzukizunari, ezin ditugu geure erruak besteenekin zuritu. Egia da, halaber, ulergarria dela halako atakan dagoen herri batek, bere baitara bildurik, bere bertuteak ederretsiz aurkitzea historiaren bazterño batera zokoratu izanaren ukendua. Koldo Mitxelenak ez zuen horrelakorik atsegin, aukeran nahiago zuen beharrari etekinak ateratzen saiatzea, beharra eragile handia baitute gizakiak eta gizarteak ahuleziazko egoeretatik irteteko.
2002
‎Manuelen berri zehatzik izan arte, hobe diagu denok batera eta trankil antzera ibil  tzea erantzun zion Josu R k, bere baitan bildu ahal izan zuen kemen guztia erakutsiz.
‎Josu R k, lurrera begiratuta, eguzki errai  nu baten erdian atzeman zituen bere oinak, eta bere baitara bildu zen, mehargune horixka hartan gogoetarako motiboren bat bilatu izan balu bezala. Berak bazekien errainu hark oinetako gainak, praka barrenak eta jakaren beheko aldea nabartzen zizkion errainu hark ez zuela egun osoan bere distira erakutsi ahal izan; eta ezagutzen zuen, halaber, noraino zen urrakaitza, lainoek tartekatutako oztopoaren sendotasuna, distira hura kaleko asfaltoraino irits ez zedin.
‎Irakasleak, bere baitara bildurik, fotokopia du esku batean, baina ez dio ia begiratu ere egiten, testua buruz dakiela ematen du. Beste eskuak, berriz, irakurketari laguntzen dio, poemarekin batera hitz egiten ari dela ematen du:
2005
‎Amak bizitza berri bat topatu zuen; aitzitik, aitak bere burua gainbehera ikusten zuen, eta osasun kaxkarrak ez zion batere laguntzen zulo hartatik irteten. Uste dut ama konturatu ere ez zela egiten aitari gertatzen ari zitzaionaz; betiko gizona ikusten zuen, bere baitan bildua, geza samarra, baina ogi puska. Tartean sartzekotan egon nintzen, baina aitak ez zuen uzten zirrikitu txiki bat ere bere barnera iristeko, gela ilun hartako ateak eta leihoak erabat itxirik zeuzkan eta.
‎Gainera, informaziorako, partaidetzarako eta justiziaren aurrean eskubide horien alde egiteko ekintzaren bidea jorratzeko eskubidetik abiatu behar dugu. Aipatutako mundu mailako goi bilerak hainbat printzipio programatiko edo tipo ideal finkatuz joan dira, eta horiek lagundu egin dute garapen iraunkor baten aldeko argudio ildo nagusiak finkatzen, ez soilik natur ingurunera mugatuz baizik eta terminoaren gizarte alderdiak ere bere baitan bilduz. Funtsean, gizarte global iraunkorrago bateranzko abiapuntuak erakusten dizkigute, helmuga puntuak berak baino gehiago.
2006
‎Italiara eramango gintuen tren huraxe hartzea genuen astebetez luzatzen ari ginen bidaia haren helburu bakarra, eta ez nengoen neure onenean, banekien-eta kontrabandisten, espien eta desertoreen bidea zela, baita nazionalsozialistengandik ihes egin nahi zuen judu askorena ere. Trenak ikaragarrizko zarata egiten zuen eta amona isilik zihoan, bere baitara bildua. Erdi lotan, agian.
‎Horrelakoak esaten zituen aitak, ni mutikoa nintzenean; nirekin haserretzen hasi zenetik, zuhurrago eta isilago jokatzen zuen. Albisteren batek gogaitzen zuenean, bere baitara biltzen zen eta hantxe geratzen zen, uzkurturik. Halakoetan, oso gutxi hitz egiten zuen, beharturik eta marmarka beti, eta ibiltzerakoan, gehiago nabaritzen zitzaion herrena.
2008
‎Bere eskuetara begiratu daiteke dantza koreografia baten xehetasunetara begiratzen den arretarekin. Hermann guztiz bere baitara bilduta dago. Dena prest daukanean, metodikoki garbitzen ditu sukalde osoan zehar sakabanatuta geratu diren hondakinak, hasi aurretik zegoena baino askoz ere garbiago utzi arte.
‎Barrutiak, bere baitara bildurik, Hendaiako garaietaraino egin duela iruditu zait; Lekunberrin gazteak zirenetaraino, eta jakin minak kosk egin dit. Emakumeak izaten dira gizonak elkarrekin haserretzeko arrazoia.
‎Denak isil isilik gara, bakoitza bere baitara bilduarena eginez. Nik ere folio zurian iltzaturik ditut begiak, zeharka larruzko zapata beltz higatuak ikusten dizkiodala.
‎Barrutia bere baitara bildu da zalantzan bezala.
2009
‎Bruno ez zen gogotsu sentitzen" arazoari" behar bezala erantzuteko, eta bere baitan bilduko zen lipar batez, behinola izandako gizakitik zein urrun zegoen hausnartuz. Zenbat azal, sugeen modura atzean utziak, eta beti azalak utzi behar hori, barneko muina garbi agertzea ezinezkoa balitz bezala, beti azalen hizkera hori, epidermikoa.
‎Haatik, gero eta nabariagoa zen liburu dendako nagusiaren umore gorabehera. Egunetik egunera, bere baitan bilduago zegoen, eta lanak zituen Irenek Claudiori hitzen bat ateratzeko. Zerbait esateagatik, kolesterolari buruz galdezka hasten zitzaion.
‎Diruz eta ongi pasatzeko gogoz aski hornituak biak ere. Irenek, ordea, bere baitara biltzeko behar handiagoa zuen. Edonola ere, aldea zegoen lehengo eta oraingo baitaratzeen artean.
‎Hantxe zegoen yoghi zaharra, Padmasana loto jarreran eserita, geldi geldi, estatua baten pare, bere baitara bildua. Anandak atzera itzultzea pentsatu zuen, aitari ez eragoztearren, baina berandu samar zen.
‎Zelan bizi esango digun erreferente garbirik ez dugun honetan, bizitzeko errezeta bila ari gara, asegaitza den gosearekin ibili ere. Herri mugimenduaren liderra izan zen Jerry Rubin iparramerikarra, 60 ekaitz politikoen ostean? 68ko Maiatzari loturiko haiek?, bere baitan bildu zen. Eta honela laburbildu du bilatze pertsonala ipar zuen bizi esperientzia:
‎Sintomek badute atal ez historikoa, norbere estruktura psikikoarena ez beste inorena den zerbait, baina badute, aldi berean, dimentsio sozial eta historikoa, unean uneko diskurtso eta praxi hegemonikoekin lotu beharreko atala. Barruko korapiloak askatzeko nor bere baitan biltzeak ez luke zertan ekarri politikarekiko eta konpromiso sozialekiko deslotura. Alderantziz:
‎Lehendabiziko Mundu Gerran, lubaki batean dago Leo Perutz idazle pragatarra; kanoikadak gero eta hurbilago entzuten dira; arerioak laster ekingo dio erasoari. Perutz, ordea, bere baitan bilduta dago, ez dirudi gertatzear dagoenak askorik arduratzen duenik, erasoen hurbilak askorik eragiten dionik.
2010
‎" Zer esaten ari zara, tuntun hori?", galdetu nahiko lioke Akilesek adiskideari, baina ez zen ausartzen ahoa zabaltzen. Nolanahi ere, dortokak ez ziokeen onartuko, horren zegoen bere baitan bildua laudoriozko hitzaldi solemnea egiten zuen bitartean:
‎Eta Tor tor bere baitan bildu zen, burua eta eskuak Akilesen begiradatik ezkutatuz, eta hura, gozamenez hordi, berehala makurtu zitzaion ondoan, kontsolamendua emateko asmoz.
‎Euskaltzaindia erakunde ofiziala da Frantzian ere. Euskararen Erakunde Publikoak bere baitan biltzen ditu Frantziako administrazio maila guztiak; ofiziala da, eta, gainera Eusko Jaurlaritzak ordurako sinatua zuen lankidetza hitzarmena EEPrekin.
2011
‎Ez dakit jendeari, baina niri errazagoa gertatzen zait bi hitzen distirarekin liluratzea eta itsutzea, nire ingurua esaten ari zaidana jasotzea baino. Nor bere baitan bilduta bizitzearen galga izango da. Zurea bizi duzu, zure neurriko mundutxoa eraikitzen duzu.
‎Demagun, esate baterako, bide eta gune nagusietatik bazter antzean egon den Bizkaiko herri bat, Markina Xemein: batetik, bere baitara bildua izan da urte askoan, Juan Antonio Mogelek bertan kokatu zuen Peru Abarka baserritarra bera bezala [16]; haatik, herri horrek, bere baitara bilduta egonagatik, makina bat fruitu zabaldu ditu lau haizetara: Carrarara eroaten den marmol beltza, Napolin, Manilan, Kairon, Las Vegasen eta munduko bazterrik harrigarrienetakoetan ibilitako puntistak, Irak, Iran eta gudan ziren beste zenbait herrialdetara saldutako morteroak (Esperanza izeneko lantegiak egin ohi zituen...), Australiara, Ameriketara eta beste hainbat lekutara joaniko etorkinak, Europan barrena ibilitako dantza taldea...
‎Demagun, esate baterako, bide eta gune nagusietatik bazter antzean egon den Bizkaiko herri bat, Markina Xemein: batetik, bere baitara bildua izan da urte askoan, Juan Antonio Mogelek bertan kokatu zuen Peru Abarka baserritarra bera bezala [16]; haatik, herri horrek, bere baitara bilduta egonagatik, makina bat fruitu zabaldu ditu lau haizetara: Carrarara eroaten den marmol beltza, Napolin, Manilan, Kairon, Las Vegasen eta munduko bazterrik harrigarrienetakoetan ibilitako puntistak, Irak, Iran eta gudan ziren beste zenbait herrialdetara saldutako morteroak (Esperanza izeneko lantegiak egin ohi zituen...), Australiara, Ameriketara eta beste hainbat lekutara joaniko etorkinak, Europan barrena ibilitako dantza taldea...
2012
‎Dena den, lehenengo bost minutuak nahikoa izan ditu hiriaren erdian jarritako txori jagolearen konplexua gainetik jalgiteko; gero, erabat lasaitu da, bere adinean baduela hori baino arrazoi larriagorik lotsatzeko, pentsatuta. Ingurutik isolatu, eta bere baitan biltzera iritsia delarik," agur" bat entzun du; Teles da, institutuko Filosofiako irakaslea; ulertzen ez dakien irribarretxo batekin begiratzen dio aurretik pasatzerakoan. Udaletxeko erlojuaren kanpaiak jo du (eta San Cernin elizakoarenak segundo batzuk beranduago), bete dela ordu laurdena adieraziz.
‎Moisesaren ertzari oraturik zeukan esku bat, eta bestea, masailari itsatsita; atzamar bihurritu haien azal zimurtua sehaskaren ia kolore berekoa zen, kafesnearen tankerakoa. Geldi geldi egon zen une luze batez, zutik, bere baitara bildu nahi izango balu bezala. Zer ari ote zen pentsatzen emakume hura, pasatu zitzaion burutik Margaritari, hain hurbil zeukan eta aldi berean horren ezezagun zitzaion emakume hura.
‎Begien parera igo zituen zerrenda paperak baina ez zuen ezer irakurtzeko astirik izan korridorera ateratzeko eskatu ziotelako oihu batzuek. Zeuden tokietan gelditu ziren gela barruko guztiak, nor bere baitan bilduta edo, geldi geldi. Okerren, zalantzarik gabe, jada ordurako epaia jaso zutenak egongo ziren pasatzen; heriotzara zigortzen zituen epaia jaso zutenak, alegia.
‎Goiz hotz batez eliza berri eder bateko koruan nago beste adiskide batzuekin eraikuntza ezagutzeko gida lanak egin behar dituen pertsonaren zain. Erdi isilik gaude guztiok, neguko argi abailduak nor bere baitan biltzeko giroa errazten du. Claudio RodrÃguezen bertso anbiguo bat etorri zait gogora:
2018
‎Bizileku txikia izatea etxea soinean eramatea bezalakoa da, ez da gela batetik bestera denborarik galtzen. Errazagoa zitzaion bere baitan biltzea gela txiki hartan. Ideiak katuak bezalakoak ziren, zenbat eta leku gutxiago izan orduan eta zailagoa izango zuten begien bistatik ezkutatzea.
‎Lipar batez isilik gelditu zen fraide doktrinoa, bere baitara bilduta. Gero, jarrera erabat aldatu, eta xarmagarria izan nahi zuen irribarre adeitsuak nahasi ninduen.
‎Atzera buruan jantzi zuen kapusaia, txanpon eta guzti. Kuxkurtu, eta bere baitara bildu zen gero.
‎Baina bada beste irri mota bat: oiloa  ren moko ala urrearen distira zer nahi duen jakin guraz, bakoi  tzak bere baitara bilduta bakarrik deskubritzen duena. Zer irabazten nuen mutilaren lepora jauzi egin, zintzurra esku artean krask bihurritu, eta haren begietan herio bezperako izua ikusita?
‎eguneroko bizitzan pentsatzen dugunetik oso bestela jokatu behar da matxinoekin: ur gehiegiak lorea ito dezake, baina urik gabeko lorea bere baitara bildu, ihartu eta hiltzen den bezala biltzen da bere baitara, ihartzen eta hiltzen, matxinorik gabe, erresumarik boteretsuena ere. Matxinoen garaipena bezain arriskutsua da matxino falta, bietatik segitzen baita erresumaren hondamendia.
2019
‎Aginte makila du beste eskuan, eta harekin hanka gogor jotzen segitzen du. Kolpe bakoitzean, Cilka bere baitara biltzen da, hurrengo zartadaren zain. Makila erabili du neskari alkandora igotzeko.
‎Espasmozko zotinean, ez zirudien telefono deiaz ohartu zenik ere. Urko lurreko irudiari so geratu zen berriz ere, bere baitan bildurik.
‎–bota zuen Urkok, elkarrizketa atseginagoa egin nahian. Martin edariari begira zegoen, bere baitan bildua?. Zure izebak senitartekoen harremanak ere islatu nahi zituen.
2020
‎Baina alferrik. Soldaduari erreparatu nion lehen egunetik mutil neurritsu eta eraman onekoa ikusi nuen beti, baina Lizartzak jarritako amarruan erori zenetik, uzkurtu egin zen, eta bere baitara bildu zitzaidan. Ezin atera nion etekinik, ezin argitu nuen haren begirada, are ezinagoa zitzaidan haren trenpua gozatu eta hizkera jasotzea.
‎Edekanak segundo gutxiz eutsi zion koronelaren begiradari. Gero, burua makurtu zuen, eta bere baitara bildu zen, mandeuli busti berri bat bezala.
‎Urraturiko kamiseta zerrenda bat hartu eta beste begizta bat egin du Hilarik, tomate landarearen zurkaitza kanabera batekin lotzeko. Irribarretsu entzun dit, bere baitara bildua eta zorion betean, bularra eta bizkarra agerian eta burua alde batera emana, biziki gogoko baitu Hilarik ttikitako kontuez aritzea.
‎Beren gauzekin segitu dute txoriek. Emanean beti ere ibaiak, bere baitara bildua.
2021
‎Inoiz erabat ase ez duten harreman erotikoez okituta, haren gorputz ederrak halako oskol moduko bat bihurtuko du edertasuna. Bakea nahi du, bere baitara bildu nahi du, eta lehendik ere berekin dakarren poesiari ateak zabal zabal egiten dizkio. Hagiografia baten tankera hartzen du hemen kontakizunak, ilobatxo, baina Jonaneri bizitzako une horretan zenbait santurengan izaten den bere baitako ermitau bihurtzea gertatzen zaio, Teresa Donearen barne egoitza laiko moduko bat.
‎Baina orduan ere ez zuen egin, eta lurrera erori zenean, amari begiratu zion, begira begira. Hura ohe gainean zegoen, jarrita, bere baitara bildua, kanpoko leihatilara begira. Bazekien ez zela tartean sartuko, ez zuen inoiz egin, eta Nantxok, berriz, beti barkatu zion, amak berak ere epelak hartzen zituelako noizean behin.
‎Arratsalde batean, erditze goiztiarraren abisu faltsu batetik itzulian, Dato kalean zebilen, bere baitan bildua, eta minutu batzuk geroago Alaba Jeneralaren kaleko 2 atariaren aurrean ikusi zuen bere burua. Ez zuen gogoratzen harantz abiatu zenik, lehen memoria lapsusa zuen, berak zekiela bederen, eta kezkatu egin zen.
‎Segurtasun kristalaren beste aldean, atean kokatutako funtzionario aspertu bat egoteaz gainera, plastiko beltzeko aulki batean jarritako politoxikomano itxurako preso bat beste inor ez zegoen. Zoro begiradako eskeleto bat, bere baitara bildua, senideren baten bisitaren zain.
‎Emakumea mostradorearen aurrean gelditu zen. Ahopean hitz egiten ari zirela entzun zuen (liburutegian zeuden, isiltasunean egoteko eta nor bere baitan biltzeko toki batean, eta Cristina txorrotx  txorrotxa zen kontu horretan). Seguru asko, liburuak  itzultzen ariko zen edo beste batzuk hartu eta haien fitxak betetzen, etxera eramateko.
‎Marcher, une philosophie (Ibiltzea eta Filosofia), 2009an argitaratua.80 Agian oinez egindako ibilaldiek gogoeten jarioa sustatu eta pentsamenduaren azaleratzea errazten dute. Baliteke ibiltzea abagune izatea nor bere baitan biltzeko eta zentzumenei etekina ateratzeko, mugimendu lasai eta neurritsu bati esker.
2022
‎Paseoan zebilen Franz hiri aldiriko baso batean zehar, guztiz bere baitara bildua. Halako batean, bere bidera irten zen labezomorro bati sekulako ostikada jo zion.
‎Gaizkile itxurako mutil gazte gazte bat gordin, zakar eta oso ozen ari zen berbetan haien gainean, nahita, bere hitzak Philipperen belarrietaraino irits zitezen. Hura, ordea, pausoa bizkortu eta bere baitara biltzen ahalegindu zen, barne kontenplazioan, triste zegoenean beti egiten zuen moduan, berez, ez zen otoitz bat; ezta giza hizkuntzan erabil zitezkeen hitzak ere; azaldu ezinezko Presentzia baten sentimendua zen, pozez eta bakez betetzen zuena?. Baina gau hartan ezinegonak jota zegoen.
‎Péricand andrea asko irteten zen, egoerak hartaraturik; berez, nahiago izango zukeen bizitza etxekoiagoa, bere baitan bilduagoa, baina mundu honetan bakoitzak bere gurutzea eraman behar du. Amarik onena zen.
‎Liburuetatik gutxi jaso liteke aurretik ez badago kontu materialak baino haragoko ezeren premiarik, nork bere kezka existentzialetan argi egiteko jakin min intelektualen bat, nolanahiko egarri klase espiritualaren seinalerik. Nire ustea da irakurketa zaletasunaren aurretik gehienetan egon ohi dela nor bere baitara biltze bat, aldarte psikologiko egoki baten desioa, atsegina bilatuz atseden hartzeko gogoa, kezkak arintzeko bezala kezkak ulertzen saiatzeko grina.
‎Titulua, Â ¡ Me cago en Godard! Eta tesia, masa film estatubatuarrak ezkerzaleak direla, alegia, osagai aurrerakoi eta askatzaileak dituztela, Europako zinemaren joera burges, kontserbatzaile, bere baitara bilduaren aldean. Irakurri gabe ezin juzgu zehatzik eman, baina itxura guztia dauka urteko gafapasta libururik onenaren saria irabazteko.
2023
‎Ohartzen ninduan gertaera hark zeharo sorgortuta zeukala hire gogoa, eta laguntzen saiatu ninduan, inor saiatu ez den bezala, baina hik, heure oskol barruan gordeta, laguntza oro arbuiatzen huen harrokeriaz. Neure buruari galdetzen nioan, ea nola zen posible halako gizon iaio eta argia bere baitan bildu eta beldurrez makalduta egotea. Eta neure kautan esaten nian, aterako duk zulotik.
‎hostoak txikiagoak eta gogorragoak, zuraren bihotza gorriagoa, azala zimurragoa. Artearen egiteko bat kondentsatzea da, edertasuna bere baitan bildu eta estutzea. Artistak nahiago, ordea, zabalkundea eta aparra.
‎Jakintzak! Maitasun handi batek hunkitu eta bere baitan bildu ninduen, zurrungekin kontrapuntuan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia