|
Bere balioa behin betiko estima dezaten nahi du; erabatekotasuna eskuratu nahi izate horrek akigarri bihurtzen dio bilatze lana; ahots kritiko bat bakarra aditu, eta kapela ez da polita izango; laudorio batek lausengatu egiten du, baina gaitzespen batek lur jota uzten; eta erabatekotasuna adierazteko ezinbestekoa denez agerraldi sail zehaztugabe bat, emakumeak ez du inoiz irabazten osoki; horregatik da hain sentikorra emakume pinpirina; horregatik egoten dira tristeki sinetsita emakume polit eta miretsi batzuk ez direla ez eder eta ez dotore, falta zaiela hain justu ezagutzen ez duten epaile goren baten oniritzia:
|
bere
baitako baten bila dabiltza, baina ezina da hori. Bakanak dira beren burua dotoreziaren legeen eredutzat daukaten pinpirin harroak, inork akatsik ezin leporatu dienak, arrakasta eta porrota berek definitzen dituztenez gero; halakoek, erreginaldiak irauten dien bitartean, pentsa dezakete arrakastaren eredu direla.
|
|
Mila bider kontatu diren setioaren historien beste errepikapen bat baizik ez, errege jendearen esan eginen eta egondako tokien deskribapena, gurutzatuak Portora iritsi zirenekoa, nabigazioa Tajon sartu ziren arte, S. Pedro eguneko gertaerak, hiriari egin zioten ultimatuma, setioaren lanak, eraso eta borrokaldiak, errendizioa, azkenik arpilaketa, die vero quo omnium sanctorum celebratur ad laudem et honorem nominis Christi et sanctissimae ejus genitricis purificatum est templum, idatzi omen zuen Osbernok, letren hilezkortasunean sartuz, Lisboa setiatu eta hartu izanari nola gertaera hauei buruz kontatu ziren historiei esker, latin honek, dakienaren bizkarraren gainetik itzulirik, esan nahi duelarik ezen Santu Guztien egunean meskita usteldua eliza katoliko aratz izatera pasatu zela, eta orain bai, orain almuedanoak ezin izango ditu sekula gehiago sinestunak Alaren alde otoitz egitera deitu, ordezkatu egingo dute, eta bere ordez kanpaia edo kanpaitxoa ezarriko dute, jainko baten ordez beste bat jarri eta gero, joaten utzi izan baliote zorionekoa zatekeen, Itsu da, koitadua, non eta ez zen Osberno gurutzatua sumin odoltsuak itsuturik zebilena, hain zuzen, gurutzatua izenez bakarrik, bere ezpataren aurrean ihes egiteko ere indarrik ez zuen mairu zahar bat ikusi zuena, beharbada, han lurrean zilipurdika, hanka besoak astinduz, lurpean ezkutatu nahi izango bailuen, egiazko beldurrez, eta ez bestez, imajinarioez, akabatzen, eta lurpean ezkutatzea lortuko du, bai, oraino bizirik dagoela bezain seguru, bizirik baina ez askoz denbora luzeagorako, diogu guk, eta bera bakarrik ezin izango da lurpean sartu, ordurako hilik egongo baita, pentsatu zuen zuzentzaileak, baina bitartean hobi komunak zulatzen ari dira. Tarteka, ibaitik, sirenaren marruma erlatsa entzuten da, goizetik entzuten ari da, itsasontziei gaztigatzeko, baina une horretara arte ez da Raimundo Silva konturatu, beharbada
|
bere
baitaren baitan bat bateko isiltasun handia egin delako.
|