|
Izugarriak izaten ziren Domingok Teofilo Mariarekin izaten zituèn istiluak; Nazario Orbek bere ohitura hura jarri zuèn garaian, igandeetako eta jaiegunetako goizeko zortzietan diana jotzekoa, hartarako gramofonoa ezin ozenago piztuta, erabaki hartan zeresan handia izan zuen lehen Mundu Gerrak, zeinak Nazariok
|
bere baitan
lotan zuèn militarra iratzarri baitzuen?, Teofilo Mariari militarismoaren harra sartu zitzaion, halako eran, non, Rikardo Lehoibihotz erregearen paperean jarri, anaiak ilaran ipini eta desfilatzeari ekiten baitzion noiznahi; hala ibiltzen ziren, bada, jauregiko lorategietan desfilatzen, Teofilo Maria buruzagi, eta beste anaiak soldadu, makila soingainean fusil gisa, bat eta bi, aurrera eta atzer... Domingo gogaitu zen arte:
|
|
Izugarriak izaten ziren Domingok Teofilo Mariarekin izaten zituèn istiluak; Nazario Orbek bere ohitura hura jarri zuèn garaian, igandeetako eta jaiegunetako goizeko zortzietan diana jotzekoa, hartarako gramofonoa ezin ozenago piztuta –erabaki hartan zeresan handia izan zuen lehen Mundu Gerrak, zeinak Nazariok
|
bere baitan
lotan zuèn militarra iratzarri baitzuen–, Teofilo Mariari militarismoaren harra sartu zitzaion, halako eran, non, Rikardo Lehoibihotz erregearen paperean jarri, anaiak ilaran ipini eta desfilatzeari ekiten baitzion noiznahi; hala ibiltzen ziren, bada, jauregiko lorategietan desfilatzen, Teofilo Maria buruzagi, eta beste anaiak soldadu, makila soingainean fusil gisa –bat eta bi, aurrera... harena, baina, erraietako erreakzio bat zen, beharbada, gogaitze eta aspertze hutsa baino gehiago... lehen ere nabaritu izan baitzuen halako ezinegon bat, gehiegizko ordenaren aurkakoa, ikastetxean esate baterako, non diziplina erabatekoa baitzen, eta formazioak eguneroko ogia, sotanadunek noiznahi antolatzen baitzituzten ikasleak gelaz gela eta lerroz lerro patioan, bai goizeko lehen orduan, adibidez, geletara sartzeko, eta bai hainbat ekitaldi berezitan ere... ordenaren fundatzailearen omenez urtean behin ospatzen zena, seinalatuena.
|
|
Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu, Maria Sara doktorea gogoratu du bat-batean, bera zain egongo da, orain taxia hartuta baizik ez da iritsiko, bizitza horrelako luxuzko gastuetarako ez egon arren, deabruak eraman dezala txakurra, ni hemen samariar onarena egiten, ia segurua da ez nintzela etxera janari bila itzuliko Escadinhas de S. Crispimen janari eske zegoena atso bat izan balitz, tira, atso bat izan balitz agian bai, baina agure bat izan balitz, ezetz egingo nuke apustu, interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna, baldin eta horretaz mintzatzen ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela, uneko osasunaren arabera, umorearen arabera, ontasuna, konparazio txar bat eginez, elastiko bat bezalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta-ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da, ez baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur-eme askeez gozatzen du, baina gutxi gozatuko du ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen. Raimundo Silva, taxiak zeraman bitartean, pentsamendu-jario honetan abandonatu zen, eta une honetara iritsirik, eten egin zuen jarioa, ustekabeko ondoeza sentitu zuen, baina ez fisikoa,
|
bere baitan
lo zegoen norbait iratzarri balitz bezala izan zen, eta iratzarri den hori oihuka balebil bezala, iluntasun erabatekoan murgildurik egoteagatik, horregatik errepikatu zuen, ikara pasa zekion denbora hartuz, Ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen, noren gainean ari naiz, galde egin zuen, taxia Rua da Pratatik igotzen ari zen, bera barruan zegoen, bera gizonen erresumako kidea zen, e...
|