Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2002
‎Obra jendeari gustatzen bazaio, antzokiak bete egiten dira, baina taula gainean eskaintzen ez duena takilan saltzen saiatzen den antzerkiak aldendu egiten du ikuslea, berak uste duena baino gehiago daki eta.
‎Eta atzera egin beharrean, aurrera egin zuen. Itsasoa baitzen, apika, ez berak uste zuen olagarro ankerra, baina berak bizitza osoan bilatu izan zuen amorante bakarra, dei egiten ari zitzaiona, berarekin bat egin zezan: bere arima bikiarekin, alegia.
2003
‎Eginbidean zuen nobelaren lehen kapitulu biak Eusko Jaurlaritzako bekadeialdi batera bialdu zituen, non epai-mahaiak erabaki zuen beka F. Krutwig-i ematea. Erabaki horrek asko nahigabetu zuen gure biografiatua eta, bere euskarazko literaturgintzari berak uste zuen estimaziorik ematen ez zitzaiola ta, bidean zeukan elaberri luzeori gaztelaniaz garatzea erabaki zuen. Haserre hori, azalekoa barik, sakonekoa zen agian:
2004
‎Oraindik ere Arestiren iritzikoak gara nonbait batzuen batzuk: . Bai baitago oraindik euskaltasuna ukatzen dionik ere?. 726 Kontu garbiketa erraza jarri digu Sudupek, berak uste duen baino samurragoa. Bere arrazoibidearen logikak ez du inolako funtsik zera dioskunean:
2005
‎Kalifikazioa egiten ari den erregistratzaileak uste badu eskatutako eragiketa oztopatzen duten akatsen bat dagoela, berehala eta idazki arrazoitu baten bidez eman behar dio horren berri titularkideari; horrez gain, agiriak emango dizkio horri, eta berak uste badu harako eragiketa bidezkoa dela, bere erantzukizunpean egingo du, txandak aldatu gabe.
‎Hari honetan, azkenik, Karvasova ren hitzak dakartzagu, zeren eta berak uste baitu narrazioaren hasierako hitzak eta amaierakoak direla ondoen gogoratzen dituenak entzuleak. Balsebre k egoki aipatzen du ideia hori (1996: 206):
‎Frantziako gaia Europako organo judizial gorenera iritsi da, Europako Batzordeak egiaztatu ondoren Frantzian baimendutako maila baino tamaina txikiagoko arrainak saltzen jarraitzen duela, agintari nazional eskudunek esku hartze eraginkorrik izan gabe. Justizia Auzitegiak berak uste du horrelako jarrera batek arrisku larrian jar zitzakeela, ondorio metakorra duelako, arrantza baliabideak zaindu eta kudeatzeko Europar Batasuneko araubidearen helburuak. Larritasun handiko egoera Frantziako agintarien ez betetze egoera urrutitik zetorren.
‎Ez zegoen ziur. Zalantzek eraso zioten eta, azkenean, hurbildu eta berak uste zuena ote nintzen galdetu zidan.
2006
‎32) kalkulatzen du XIV. mendearen lehen erdian, gutxienez 25 urte txar izan zirela Nafarroan, nahiz eta ez eragin neur daitezkeen herri guztietan batera (gogorrenak 1313, 1328 eta 1336 izan ziren). Hala ere, egile berak uste du gosete horiek ez direla populazioaren jaitsiera gogorra azaltzen dutenak, haustura gogorra 1346 eta 1350 artean izan baitzen (denera 56.000 su ziren Nafarroako erresuman, Nafarroa Beherea barne). J. A. Fernandez de Larrearen (2004b:
‎304) jasotzen du dokumentuak bi eskatokolo izatea faltsua izateko frogatzat erabili izan dela; hala ere, berak argudiatzen du horren arrazoia izan zitekeela, ditugun testuak jatorrizkoa baino askoz geroagoko kopiak direnez, lehen une batean fundazioaren originalean Gartzia erregea aipatu baino ez zela egingo, eta gero testuaren berrespena egin zuela erregeak berak, bigarren eskatokoloan bere sinadura agertuz. Hala eta guztiz ere, egile berak uste du, lehen eskatokoloa gaztelar erara egina dagoela eta bigarrena nafar erara, ondorioz, lehena geroago egindako interpolazioa izan zela eta bigarrena testuak benetan zekarrena (Arabako apezpikua agertuz lehenengo, nafarraren aurretik, bere elizbarrutikoa denez monasterioa, eta Burgoskoa aipatu gabe). Ondorioz, interpolazioak izango ziren, egile beraren ustez (Mañaricúa, 1984:
2007
‎968 Hitza bera Campe k sorturikotzat eman behar baldin bada, iraultzazale fin bat du, gainera, asmatzailea, Allah fede! (Campe k berak uste zuen,. Brüderlichkeit?, fraternité itzultzeko, berak asmatua zuela orobat; baina Lavater ek 1776an erabilia bide zegoen jada, ik. KLUGE, F., loc. cit., 104).
‎Herder-entzat, arraza? kontzeptu innoblea da gizon emakumeaz erabiltzeko(, unedel?) 311 Gainera berak uste du, arraza kontzeptuaren erabilzaleek (Buffon, Voltaire) horrekin aditzera eman gura dutela, beltzak eta zuriak Adan bat beraren haurrak ez direla (poligenismoa), eta ez direla elkarren anaiagoak tximuak eta gizakiak baino. Ondorioz, arraza horien esklaberia eta sakaila onesten dutela312 Horregatik berak arraza kontzeptuaren edozein erabilera gaitzesten du giza jendearentzat:
‎Buru funtzio bakunak, sentipena eta pertzepzioa esaterako, azter daitezke eta aztertu behar dira laborategiko ikerketen bidez; hala uste zuen Wundtek. Baina berak uste zuen goi mailako prozesu kognitiboak aztertzeko metodo bakarrak behaketa naturalista eta historia zirela. Wundten psikologia fisiologiko edo esperimentalari «kanpoko fenomenoak» zegozkion:
‎Gorputza han egon bazen denbora puska batez, edo lohian kokaturik edo urez beterik behin behera joana zelako, berriz agertu zen urgainera ondoko egunetan eta hola zuten denek jakin Lastagaren erahiltzea. Duda anhitz eta mesfidantza azkar zegoenez herri guzian, zurrumurruak kurritu ziren auzapezaren beharritaraino, eta herrizainek ez zuten nekerik izan Olateren biltzeko, goiz batez, goxoan," hilaren ohean etzanda" kausitu baitzuten berak uste zuelarik oraino gorputza desagertua zela. " Ez zinakien Lastaga harrapatua izan zela hilotz?" galde zion jujeak eta" ez, uste ginuen ez zela sekulan berriz agertuko" errantzun zuen Olatek.
2008
‎Niri etxe hutsak gustatzen zaizkit eta berari beteak. Dagoeneko oharturik da ez naizela berak uste zuen idazlea, baina ni ere idazten ari naiz. Tarteka egongelako sofan eserarazten nau eskuan kopa bat ardo dudala eta idatzi berri duen orrialdea irakurtzen dit, lehen ilunabar hartan nobelaren hasiera irakurri zidan bezala.
‎Goitik behera beltzez jantzia zetorren, horrek pitin bat bere gaztetasuna itzaltzen zion, baina ile horia anabasa batean bildurik zeraman kokotean eta horrek, ilearen desgobernu horrek alegia, ez dakit zergatik, biluziago egiten zuela iruditu zitzaidan. Ni ez nintzela berak uste zuena adierazten saiatua nintzen, baina alfer samarrik, esaldi sakon eta katramilatsuak ateratzen baitzaizkit atzerriko hizkuntza batean hasten naizenean. Biolin baten estutxea zekarren esku batean eta tamaina bertsuko maleta bat zuen aldean.
‎afektua jaso edota emateko ezintasuna haurtzaroan jasandako afektu ezaren ondorio zela. Hain zuzen ere, berak uste zuen arazo horien zergatia ume horiek gurasoekin izandako harreman ezegokian oinarritzen zela.
‎Nahiko zorte ona izan dut. Nola izan zenuen lehiaketa horien berri. Internet bidez. Gainera, Iruñean badut gizon bat nire lana pixka bat mugitzen duena eta berak uste dut eman zidala Viladecanseko lehiaketaren berri eta aurkezteko. Lehiaketek gaia zuten. Sabiñanigon Ura eta ibaia zen, baina Viladecanseko lehiaketaren gaia librea zen.
‎" Halako batean, gorpu bat ekartzen diote Hekubari; berak uste du Polixemarena dela, baina ohartzen da Polidororena dela, Polimestorrek begiratzen zuen seme bakarrarena. Hekubaren ordura arteko portaera aldatu egiten da, ordura arte nolabait etorri zaiona onartu baitu, baina orain iruditzen zaio Polimestorrek lege guztiak hautsi dituela, apopilo hartutakoa babestea agintzen duen lege sakratua barne.
‎" Ahora etorritako guztia" esaten duena ez da librea edo ausarta, berak uste duen bezala, baizik eta bere buruari eta bere burutazio orori ematen dien inportantzia neurrigabearen esklabo, izatekotan ere.
2009
‎Carlo aitaren lana medio New Yorkera mugituko da familia osoa. Benniek bere anaia aurkituko du, baina honek ez dio berak uste duen harrerarik egingo. Tetro ez da haurtzaroko anaia zoragarria.
‎...rua ezin zutikago jarri zuen; orduan, baina, orduantxe, hain zuzen ere?, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz, gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion, bestetik?, betileak goratu eta beheratu zituen bizpahiru aldiz; Nazario Orbe, ordea, guztiz tronpatuta zegoen, berak uste zuenaren kontra Teofilo Maria ez baitzegoen hain kikilduta; aitzitik: gero eta sutuago zegoen?
‎–Eta berak uste du geltokiko etxean bizi zaretela oraindik?
‎Hiltzaileak espetxera joango direla jakiteak bide emango digu, hala espero dugu, herri zuzenago bat eraikitzeko. Saiatuko naiz eskatu didazun datu hori argitzen; nire amak, halako batean, Cordobako atxilotu ohi baten izena eman zidan, berak uste du euskal jatorriko senide desagertuak zituela. Datorren astean idatziko dizut.
‎Beldurra ere sentitzen zuela. Testigantza lazgarriak irakurri berri zituela, eta irakurritakoak iradokitzen ziola frankismoaren errepresioa berak uste zuena baino are bortitzagoa izan zela. Bat bateko errebelazioak aztoratuta zeukan gizona.
‎Poltsatxoekin zakarrontziak jarriko balira agian zakur jabeak gehiago kontzientziatuko lirateke. Ikusteak berak uste dut lagundu egiten duela.Negua gogorra da. R.L.: Hotza eta euria elkartzen direnean oso gogorra.
‎Aldiz, osasun sisteman oso zaila izan da profesionalak Sexologian oinarrizko formakuntza izatea, batez ere urologoek, ginekologoek, psikiatrek eta familiako medikuek. Asko euren kabuz saiatu dira formakuntza hori jasotzen, beste batzuek laborategietatik jaso dute, inoiz osasun sistemak berak uste dut zabaldu duela... Baina ez da erraza.
‎...rri zuen; orduan, baina –orduantxe, hain zuzen ere–, itzal batek buru barrua zeharkatu ziolako, ausaz –gidoiak, gauzak zeudèn puntuan zeudela, semea besarkatzea eragozten zion, batetik, eta seme kikildua bakarrik uzteak, besterik gabe, halako ezinegon bat sorzen zion, bestetik–, betileak goratu eta beheratu zituen bizpahiru aldiz; Nazario Orbe, ordea, guztiz tronpatuta zegoen, berak uste zuenaren kontra Teofilo Maria ez baitzegoen hain kikilduta; aitzitik: gero eta sutuago zegoen... hain sutua, non, arestian ez bezala, zerbait egin behar zuela bururatu baitzitzaion, agerian egin ere, maskararik eta mozorrorik gabe, oduantxe ulertu balu bezala ezen hobe zuela segundo bateko bizitza eta loria, urte luzeetako heriotza baino, halako moldez, non aitak oihu egin baino lehen berak egin baitzuen:
2010
‎Argi dago, adibidez, finantza krisiak erakutsi duela merkatu libreko liberalismoa mitoa dela. Mundu guztiak daki orain nazio estatuak geroz eta indartsuago bihurtzen ari direla eta honetan ez nator bat nire lagun Toni Negrirekin, ze berak uste du nazio estatuak desagertzen ari direla.
‎Gogoratzen zara??; gero, nire erantzunaren zain egon gabe, bere jardunaren ondorioa erakutsi zidan: . Nik ere izugarri maite zaitut?; eta orduan, berak uste zuena baino are gehiago maite nuela adierazteko gogoa piztu zitzaidalako edo, Helenaren mihiaren irudia etorri zitzaidan burura, baita mihi harengatik egun batzuk lehenago sentitua ere, esan ere, halaxe esan bainion:
‎azaldu du diputatuak. . Esan zidan Cerdánen txostenean agertzen zen PIXE teknikarena ez zetorrela bat berak uste zuenarekin, txosten horretan kationen tasa ez zegoela inon ere, eta ez zegoela, gainera, berak ematen zituen emaitzetara iristeko inolako formula matematikorik. Esan zidan horrela ez zegoela jakiterik zein zen azpian zegoen argudio matematikoa, eta ez zela normala hainbeste zenbaki antzeko aurkitzea.
‎Eta Germanek ere Paula ezagutzeko lana hartu behar likek. Eztuk berak uste duen bezalakoa.
‎‘Etxetik alde egingo dut, uzten ez badidate...! ’ Gogoratzen zara?"; gero, nire erantzunaren zain egon gabe, bere jardunaren ondorioa erakutsi zidan: " Nik ere izugarri maite zaitut"; eta orduan, berak uste zuena baino are gehiago maite nuela adierazteko gogoa piztu zitzaidalako edo, Helenaren mihiaren irudia etorri zitzaidan burura, baita mihi harengatik egun batzuk lehenago sentitua ere... esan ere, halaxe esan bainion: " Zure mihiagatik..."; hasi ez beste, baina, are gehiago maite nuela konturatu, eta zuzendu egin nuen:
‎Satis izena jarri zioten satisfazioz beterik bizi zelako eta ez, berak uste zuen bezala, Rolling Stones taldearen Satisfaction kantaren zale itsua zelako. Neska guztiei kantatzen zien kanta famatua eskuekin gitarra jole plantak egitearekin batera, baina horrekin ez zuen arrakasta handirik lortu, denak ihesi ibiltzen zitzaizkiolako, Cristina Arsuaga aurkitu zuen arte, herriko okulistaren alaba.
‎entzun besterik ez niola egiten, ez niola inoiz aholkurik ematen. Egia esan, hori zen berak uste zuena, askotan entzun ere ez niolako egiten, burua beste nonbait jarrita.
‎—Itzuli nagusiagana —erantzun dio Nasreddinek—, eta esaiozu ez kezkatzeko, akatsa ez baitago agirian, berak uste duenez, ezti potean baino.
2011
‎Oraingoan ez zen izan berak uste zuen bezain bidaia hutsala. Lehen aldiz Euskal Herrian egon zen denboran gerra garaia zen, foruak desagertu berritan eta herria hankaz gora zegoen.
‎Poliziak, Tuercas eta West ek Arizari bidali ziotena kontatu zion, eta Martin gero eta harrituago zegoen: berak uste zuen ez zutela ezer egin, agian beldurtu bai, baina ez besterik.
‎Beraz, sinboloak esanahiaren eta adierazlearen arteko harreman arbitrarioa eta konbentzionala izaten dituzten zeinuak dira. Turnerek eta Sapirek berak uste dute zeinu guztiak seinaleak (indizeak) edo sinboloak direla erabileraren arabera, hau da, erabilera erreferentziala baldin badute edo, aldiz, erabileran esanahiak eta balioak kondentsatzen baldin badituzte.
‎Nipongo Gobernuak berak uste du egoera" kezkagarria" dela, hondamendi baten beldur baita.
‎Sermolari bikaina izan zenez, jarraitzaile ugari izan zituen. Konstantzako Kontziliorako deitu ziotenean, berak uste zuen bere tesiak defendatzera zihoala, eztabaida teologiko batean parte hartzera; baina ez zen horrela izan. Heldu bezain laster atxilotu, eta kartzelara eraman zuten.
‎Baina itsusia deritzo bestalde hori egiteari, hain gertu daude, eskutik hel diezaiokete elkarri nahi izatera, elkar usaintzen dute, agian hori da kontua, deserosotasuna da kontua eta berak ere maite duela da beharbada kontua; bestela natural diosal egingo zion eta senarra aurkeztu, elkarren presentziaz jabetu orduko," hau Fernando da" edo" Fidel", edozein delarik ere emakume eskuraezin horiek senartzat dituzten ergelen izena. Burutan erabili du, halaber, ea ehuneko ehunean ziur egon ote daitekeen ondoan duen emakumearen nortasunaz, ez ote dion patuak ispilukeria makurren bat jokatu, ondoan zuen emakumea berak uste zuena ez izatea gerta ote zitekeen, traizio egin ote zion oroitzapenen eta norbere grina eta desio zoroen nahasketak, antzokietan gutxien esperotako harekin topo egiteko beldur eta aurrejuzkuek ez ote zuten bere subkontzientea trufa ankerrez engainatu. Baina ez, ziur dago, erabat ziur:
2012
‎Bazegoela beste arazo bat pixka bat harritzen zuena; gure marineletako batzuk legeak behea jota utzi zituelako irten zirela beren herrialdetik esan omen nion nik; azaldu omen nuen jadanik hitzaren esanahia; baina gizon guztiak babestea izanik legearen helburua, ezin zuela ulertu nola gerta zitekeen inoren hondamendi izatea. Beraz, gehiago argitzea nahi zuen zer esan nahi nuen legeaz eta beronen administratzaileez hitz egitean, neure sorterriko egungo egoeran oinarrituz betiere; zeren eta berak uste baitzuen Natura eta Adimena aski gida zirela animalia adimendun batentzat, guk baginela pretenditzen genuen bezala, zer egin behar duen eta zer ez jakiteko.
‎Bestela, izango genituelako ondorio ekonomikoak eta legea ez betetzeak ekarri ahal du baita ere alkatearen inhabilitazioa". Hori ikusita, Eskoriatzako Udalak atzo egindako ohiko osoko bilkuran erabaki zuen, gogoz kontra bada ere, agindua betetzea; baina euren erara beteko dute. Alkateak esan zigun, berak uste duela Eskoriatza herri inklusibo bat dela, herrian bertan jaiotakoak eta hainbat naziotatik etorritako pertsonak ere bizi direla, eta beraz, 10 eguneko epean Eskoriatzan bizi diren pertsonen nazionalitate guztietako banderak jarriko dituzte balkoian. 2012 hasieran 26 nazionalitatetako eskoriatzarrak zituzten, eta beraz, guztira 26 bandera jarriko dituzte, besteak beste, Argentinakoa, Boliviakoa, Frantziakoa edota Japoniakoa.
‎Beharbada, mundua berak uste duen baino txikiagoa da; beharbada, munduak alimalekoa du zilborra.
2013
‎Tira, egin daiteke, zalantzarik gabe. Ziur asko, kasu askotan gertatzen den bezala, dakien euskara apurra ez da hain apurra, dezente baitaki, berak uste duena baino gehiago…
‎afektua jaso edota emateko ezintasuna haurtzaroan jasandako afektu ezaren ondorioa zela. Hain zuzen ere, berak uste zuen arazo horien zergatia ume horiek gurasoekin izandako harreman ezegokian oinarritzen zela.
‎Orduan, zer esango genuke animaliei (edo animalia espezie batzuei) buruz? Prinzek berak uste du litekeena dela hizkuntzarik gabeko pentsamendua. Esaterako, animaliek ez al dituzte, besteak beste, usteak, zeinen arabera jokatzen baitute?
‎Hala bada, ez da zaila irudikatzea, jauzi bat eginez, arima (materia ez bezala) hilezkorra dela edo arima gorputz batetik bestera hegan ibil daitekeela. Descartesen dualismoak halako aukerei ateak zabaltzen dizkie, nahiz eta berak uste duen hilezkortasuna frogatzerik ez dagoela: frogatu daitekeen bakarra da materia eta gogamena elkarrengandik banandurik existi daitezkeela.
berak uste zuen zakurrek
2014
‎1497 Kantek berak uste zuen, ustel, dirudienez, eskoziarra zela bere jatorria.
‎Mikel Strogoffek dardara egin zuen nahi gabe, zuzen zuzenean jotzen zuen erantzun hori aditzean. Saiatu zen antzematen ea berak uste zituenak ote ziren horrela mintzatu ziren gizon emakumeak, baina itzala lodiegia zen une hartan, eta ezin izan zuen lortu.
‎Strike two. Dagoeneko Josu Aginaga konturatu zen ez nintzela berak uste zuen bezain ergela. Begietara begiratu nion, eta berak niri, eta egoera neuk gobernatzen nuela azpimarratzen saiatu nintzen:
‎–Panorama honekin, justu berak uste duenaren kontrakoa baieztatuko diogu.
‎afektua jaso edota emateko ezintasuna haurtzaroan jasandako afektu ezaren ondorio zela. Hain zuzen ere, berak uste zuen arazo horien zergatia ume horiek gurasoekin izandako harreman ezegokian oinarritzen zela.
‎Orduan isildu zen txistua. Izebak esan zuen ez ziola tramankuluari abantailarik ikusten, berak uste zuela inolako surik gabe funtzionatuko zuela eta total, txapa beti izaten genuela piztuta eta berdin zitzaiola eltzea zenbat denbora egongo zen bertan. Ez genuen sekulan eltze hura berrerabili.
‎Baionara prefetaren egoitzaren aurrean protesta egitera joan ziren egunean jabetu zen bi munduen arteko oreka ez zela, agian, berak uste zuena. Ikastolaren aldeko pankartan bi dozena ikasle eta lauzpabost irakasle baizik ez zeudelako, eta Baionako hiritar guztiak igarotzen zirelako beren sonbreiru dotoreekin pankartari so ere egin gabe.
‎Hori da berak uste duena.
2015
‎Ostegunetan, esaterako, El Pumarejo izeneko plazara joaten ginen, bertako gizarte etxera, biltzen ginen zahar eta gazte, denok borrokalari xamarrak, eta hori gure amari ikaragarri gustatu zitzaion. Orduan konturatu zen ama flamenkoa ez zela berak uste zuena, flamenkoa izan litekeela protesta. Izan zaitezke flamenko dantzaria eta Etxebarrieta, eta euskalduna, edo ez euskalduna.
‎Ez da izan berak uste zuen liderra?
‎Currinen arabera ere, Blairrek idatzi zuena ez zuen idatziko Zapateroren adostasunik gabe, eta Blairrek, hain zuzen, idatzi zuen Espainiako gobernuak ETArekin gatazkaren ondorioei buruz hitz egin lukeela. Eta Currinek berak uste zuen, ez espero, hope, baizik eta uste, expect. Zapateroren gobernuak, hauteskundeen zain gelditu gabe, urratsen batzuk egingo zituela.
‎Urizarren kontakizuna: . Esan zidan berak uste zuela ezker abertzaleko oinarriak edo militantziak benetan nahi zuela egoera berri batera pasatu. Baina zuzendaritzak, aldiz, edo ez zuela nahi edo ezin zuela.
‎Pentsa dezagun, beste adibide bat erabilita, Guantanamoko prozesuetan urtetan kateatuta dabilen Estatu Batuetako abokatu eta Harvard-eko unibertsitateko irakasle txit prestigiotsuren batengan, intelektual amerikano liberal horietakoren bat. Garbi dago postu hori ez zuela onartuko Washingtongo agintarien nolabaiteko bermea izan gabe... baina, bat batean, zirkulu intelektual eta periodistikoetan zabaltzen da Nobel sarirako hautagai sendoa izan arren, Estatu Batuetako presidenteak haren hautagaitza de facto blokeatu duela, amorrua hartu diolako Guantanamoko kasuan berak uste zuena baino gogorrago aritu delako gobernuaren interesen kontra. Eta, orduan, abokatu bakezale prestigiotsu horrek erabakitzen du bere buruaren aldeko gutun bat idaztea Alemanian destinatuta dagoen NATOko komandante buru amerikanoari, aprobetxatuz bere emaztearen osaba dela, uste duelako modu batean edo bestean mezu hori presidenteari helduko zaiola eta bere burua sendotzeko balioko duela, Guantanamoko epaiketaren inguruko negoziazioek luze joko dutela ikusten baitu...
‎Betidanik ukatu izan zaie adimena animaliei, baina emakumea ez dator bat uste horrekin. Aitzitik, berak uste du arrazoi duela beharbada Zoroastrok, txakurraren adimenari esker dirauela agian munduak.
‎Gizonaren iritzia entzun nahi luke emakumeak, gauza jakina baita betidanik ukatu izan zaiela adimena animaliei, baina bera ez dator bat uste horrekin, berak uste du, filosofo hark idatzi zuen bezala, aski dela sufriarazten ari garen animaliari begietara begiratzea kontrakoaz jabetzeko.
‎21 Lehenik esan nion, askotan irakasten zidala horrela gure Jaunak, eta ordura arte ikusi zirela gauza asko, haren espiritutzat hartzen zirenak, eta gertatzen zena kontatu nion; baina nik berak uste zuena egingo nuela, niri samingarri gertatu arren. Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi.
‎22 Honela gauzak nahiko bideratu ziren, ez genuela egundo amaituko esan baikenuen, baina ez guztiz; izan ere, argi zegoen hirurehun dukategatik ez zela alde batera utzi behar monasterioari komeni zitzaiola zirudien etxerik. Nik esan nion neure aitor entzuleari nire izen onari ez begiratzeko, eta egin zedila berak uste zuena; baina esan ziezaiola bere lagunari, ni neu, garesti nahiz merke izan, eskasa nahiz ona izan, Andre Mariarenekoa erostera nengoela. Berak argitasun bizi bizia du, eta ezer esan ez bazioten ere, bat bateko aldaketa ikustean, uste dut igarri egin zuela, eta horrela, ez ninduen gehiago estutu horretan.
‎Oso kristau ona da eta sufrimenduz beterik dago, eta Joan Ovallek auzitara eramatea, bere seme alaben hondamendirako izango litzateke. Eta egiaz, berak uste duen adina ez da berak entzunda daukana, guztia oso gaizki saldu eta hondatu bazuen ere. Dena dela, Martin Guzmánek ere bere ahaleginak egin zituen (Jainkoak zeruan izan dezala) eta justiziak eman zion, baina ez ongi.
‎4 Jakin beza hemen izan dela aita frai Pedro Fernández. Berak dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea. Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster batean eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez.
‎Minbizia Ikertzeko Mundu Funtsak gomendatzen du indibiduo bakoitzak astean 500 gramo haragi gorri baino gehiago ez jatea, kolon eta ondesteko minbizian izan dezakeen eragina dela eta. Erakunde horrek berak uste du haragi horien populazioaren batez besteko kopuruak ez lukeela astean 300 gramo baino gehiago izan behar, lehen aipatutako testuan adierazi bezala. Adibidez, 200 gramo inguru pisatzen du, eta xerra edo txahal azpizun batek 95 gramo pisatzen du.
‎Izan behar duzu berak uste duen pertsona
2016
‎Ikusi dut, baita ere, panterarena eta tigrearena egiten, sekula ez lehoiarena, eta geroago, bisitaldia amaitzeko, igerilekuan sartu eta izurde sinpatiko eta jauzilariarena egiten du. Begiratzen didan moduagatik, nik uste dut berak uste duela nik dena dakidala, baina ez nago ehuneko ehunean seguru.
‎Elorrioko abadeari idatzi zion amaren egiazko izen deituren berri izan ondoren. Eskutitz batean azaldu zion Alsina Arroitajauregia zuela izena, iparramerikarra herritartasunez baina euskalduna odolez, Begoña Arroitajauregia Bazetaren alaba, zeina Elorrion sortua baitzen berak uste zuenez; eransten zion ama hil berri zitzaiola, eta orain, munduan beste seniderik geratzen ote zitzaion ez zekienez gero, arren eskatzen ziola Arroitajauregia Bazeta sendiari buruzko informazioa emateko ahal baldin bazuen. Esperantza izpi bat geratzen zitzaion oraindik, Elorrioko abade hark argituko ote zion bere bihotz barruko ilunpea:
‎Beste alde batetik, Suediako Poliziak ez zion inolako konfiantzarik ematen. Konovalenkok berak uste zuen hau gertatzen zela, azken finean, Suedia bezalako gizarte ireki eta demokratikoek nazka ematen ziotelako.
‎Joan zenean, berak uste zuen bere ametseko gizonarekin joaten zela.
‎Sydneyri erakusteko ez zarela berak uste duena?
2017
‎Filmatze batean harremana hasiko dute, eta ia berehala ezkontzea erabakiko dute. Florencia laster baino lehen ohartuko da bere senar berria ez dela berak uste zuena.
‎Agian gaixo jarraitzen zuelako utzi zioten lasai lo egiten. Tira, barnetegi hura berak uste zuena baino okerragoa zen. Botagura sartu zitzaion, eta ez zekien zorabioarengatik zen edo jende, onez?
2018
‎Ahaztuta zuen arren, ardoak izugarri lagunduta, eta entzuten zuen musikak bizituz, dantzan hasi zen. Lehenengotaz lotsatuta, zelan mugitu, nori eskua eman, ez zer esan ez zekiela zegoen; hasi eta gero ordea, berak uste zuen baino lehen, ederki joan zen dena, gustura baten eginez dantzan. Inor ez zegoen inori konturik hartzen, bakoitza berera zegoen.
‎Izendatzen ez den «organo» hau, ustez zakila (Jehova hebraitarraren moduan, sekula aipatu ezin dena) fetitxe bat bada, zelan gerta liteke hain erraz ahaztea, Lacanek berak uste duenez. Eta zer da emakumeak uko egin behar dion «bere femeninotasunaren parte funtsezko» hori?
‎Hala ere, eta egun horretan aita eta senar eredugarria izan ez banintzen ere, seguruenik beste askotan izan ez banaiz ere, aita eta senar gisa ere errugabe jotzen dut neure burua, eta uste dut prest egon naitekeela Nerek eta biok kontzientzia osoz eta askatasunez hautatu genuen familia eredua eta egin dugun lanaren emaitza defendatzeko. Konfiantza osoa dut Mariasunengan, eta berak uste badu hemen ebatzi behar den konturik garrantzitsuena hori dela, seguru nago bide horretan ere defentsa bikaina egingo duela.
‎Azkenean, etxera itzultzea deliberatu zuen Garaikoetxeak, eta, berak uste zuenaren kontra, oso ondo hartu zuten familian erabakia. Nolanahi ere, Orendaingo egonaldiak arrasto ezabaezina utzi zion izaeran:
‎Oro har ez ziguten oztoporik jarri hasitako bidean, batzuk poztu ziren, bertze batzuek onartu bai baina konprenitu ez, eta baten batek ez zuen sekulan begi onez erokeria hura ikusi. Ezin ulertu zuten eta, urteekin, guk entendatu ere genuen haien ezintasuna, baina horrek ez zuen mina arintzen; latza da jakitea amak berak uste duela desbideratu zarela lagun gaiztoen hobenaz.
2019
‎Hiltzaile horiek inoizkoren baten soilik ikusi dituela, baina aspaldi ez direla honaino etorri. Honaino etortzeko derrigorrean oinez etorri behar da, eta berak uste du madarikatu horiei oinez ibiltzea ez zaiela lar gustatzen.
‎Urkiak 2016ko jauzia aipatu du, Hiztegiak paperetik sarerako jauzia egin zuenekoa, baina berak uste du gehiago aurreratu daitekeela: –Teknologia berriakeskura ditugu, horiek geure zerbitzura daude eta baliatu egin behar ditugu.
‎Sufrimenduaren maila ikaragarria zitzaion. Zaila zen benetan, berak uste zuen baino gehiago, alabaina. Erizainek, aulki batean eramaten zuten lo gelatik fisiologoarengana, mediku berezien bulegoetara.
‎Eta gero gogoratu da jada ez naizela nire adineko neska normal bat, baina berak uste du Richardengatik dela. Oker dago, baina ez du inporta.
‎Txetxurena goazela berak uste du; nik Mariorekin egon nahi dut.
‎Cebreirosek epaiketan onartu zuen beti jantzita eduki zuela benda hura, gutxienez izan zituzten hamar elkartze sexual haietan, eta baita bikotea eguzkia hartzen ari zenean ere, biluzik biak terrazan, eta baita biak apartamentuan zeudenean pelikula bat" ikusten". Engainu hura amaitu zen, esan zuen biktimak, soilik egun batean benda hura erantzi zuenean larrutan ari zela berak uste zuen senargaiarekin, eta ikusi zuenean, aldiz, Nules bere neska lagunak zakil protesikoa zintzilik zeramala eta ahots naturalera itzuliz esan omen zionean: " Hau ez da zuk uste duzuna".
‎Artile koloreko jipijapa bat eskaini zigun lehendabizi, eta onddo kapelu beltz bat gero, eta salakot bat ere bai, badaezpada. Etsipenezko keinuren bat ikusiko zuen beharbada bezeroen aurpegian, baina ez hala ere berak uste zuenagatik; hortaz, emakumeentzako modeloak ere erakutsi zizkigun, hau da, cloche, canotier, fedora eta beste zenbait kapela dotore.
2020
‎Uste dut berak uste zuela lege hori egitea politika ona zela.
2021
‎Gure amaren ustez hobe genuen gure etxetik at izatea, badaezpada. Baina, jakina, Yâsser ez da sekula etsi, berak uste baitu gu hirurok babestea Alahek edo emandako agindu bat dela. Hori dela eta, eta batez ere gure amak etxetik oso noizean behinka pasatzea eskatu arren gutxienez benetako betebehar nominadun eta taxuzko bat eskuratu arte, Yâsser beti egoten da prest hirurotako inori mesederen bat egiteko, hau da, nire ama edo arrebak oso egoera larri larrian bakarrik eskatuko zioten mesede bat.+
‎Hori dela eta, maila guztiak ikasle bakoitzaren lan pertsonal baten ekoizpenarekin amaitzen dira. Bertan, ikasleak berak uste dituen istorio eta irudiak jasotzen dira, ikasgelan batera egiten den lan zehatz batetik abiatuta.
‎Itsutasun izurriari aurre egiteko sorginkeria edo antidotoren baten bila itzuli zen mundura, akiturik, mendi zintzurreko arriskuak eta zailtasunak gaindituz. Garai hartan, horrelako kasuetan, jendeak ez zuen germenetan eta infekzioetan pentsatzen, ezpada bekatuetan; berak uste zuen apaizik gabeko kolono haien gainera jausi zen zoritxarra, seguru asko, haranean sartu orduko eliza bat eraiki ez izanari zor zitzaiola. Haranean eliza bat eraikitzea nahi zuen, eliza eder, xume eta eraginkor bat; eta erlikiak eta halako fede gauza boteretsuak nahi zituen, objektu sakratuak, dominak eta otoitz misteriotsuak.
‎Kristoren ero barra dauka neska horrek. Ez dago nahasturik eta zalantzaz beterik, berak uste zuen bezala. Bere buruari behin eta berriz errepikatzen zion hori, garbi ikusi zuenean LucÃak ez zuela berarekin geratu nahi, arroketan gertatu zena gertatu zen arren, edo atzo musua eman zion arren, edo" maitagarria zara" edo" oso barre polita duzu" esan zion arren.
‎Izan ere, Hakimek greziar tragediaren balioak aipatu ditu emanaldiaren ostean izandako solasaldian, berak uste baitu Mi muñequita n Antzinaro klasikoaren elementuak agertzen direla eta haietariko bat dela antzerkiaren izaera politikoa, agian hiritarra greziar etimologian, hau da, botereaz eta gizakien arteko harremanez aritzen dena, ikusleak epailearen rolean daudelarik. Alde horretatik, argi dago testuaren egitura zirkularrak patuaren ezinbestekotasuna gogoratzen digula, eta, tragedia klasikoen antzera, printzipioz garrantzi gutxikoak ziruditen gauzek ondorio larriak ekarriko dituztela argumentuaren makineria aurrera joan ahala.
‎“Psikologoak esaten dit ez duela merezi antsietateari agertzen uztea, kaltegarriagoa da hori Orfidal bat hartzea baino”. Eta berak uste du drogazaleek beldurra ematen diotela.
2022
‎Aro aurre mongoliarreko musikaren inguruko azalpen dibertigarri batekin hasi zen, eta gero konkista txinatarraren ondoren izandako abestien eztanda deskribatu zuen. I San So eta Brisbaneko Eskolaren metodoak antzinakoak eta primitiboak izan arren, berak uste zuen (hala esan zuen) haiek aztertzea baliogarria izan zitekeela gaur egungo musikarientzat: freskotasuna zeukaten; batez ere, ideiak zeuzkaten.
‎Ez bietako inork esanda; T rekin ere ez du honi buruzko iritzirik konpartitu. I k badaki, eta ez da berak uste duelako eta bere usteak askotan egia bihurtzen direlako bakarrik. Badaki badakielako.
‎Baina berak uste du orain helduagoa dela eta prest dagoela boterea hartzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia