2015
|
|
Oi, Jainkoaren maitasun ahaltsua, bai bestelakoak direla zure ondorioak, munduko maitasunaren ondoan! Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik,
|
berak
duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz. Oi ene Ona, Zurekin izan ohi diren gozotasun eta pozik handienen artean, poz hauek nahi ez dituzten eta betiko galduko dituztenen oroipenak dakarren atsekabea!
|
|
Honek ahuntz erdara dirudi, eta egia da horrela gertatzen dela; arimari gainezka egiten dion pozaldia izanik, ez luke nahi hartaz berak bakarrik gozatzea, guztiei iragartzea baizik, gure Jauna goresten lagun egin diezaioten, horretara baitoa haren mugimendu guztia. Oi, hark egingo lituzkeen festak eta erakutsiak, ahal balu,
|
berak
duen poza guztiek jakin dezaten! Bere burua aurkitu duela dirudi, eta, seme hondatzailearen aitak bezala, guztiak gonbidatu nahi lituzke eta jai handiak egin, bere arima, ordukoz behintzat, zalantzarik ez izateko leku seguruan ikusten duelako.
|
|
ez izan nahigaberik, bakean eta nahigaberik gabe geratzen da, eta argi handiaz, nahigabe hura guztiz kendua du; eta iruditzen zitzaion mundu guztia eta jakintsu guztiak bilduko balira ere nahigaberik har ez zezan arrazoiak emateko, zuketela, hartatik ateratzen eginahalak egin arren. Nahigabez dago eta beldurrez beterik, bere aitor entzuleak eta beste batzuek esan diotelako
|
berak
duena deabruaren espiritua dela: eta hitz bat esanez besterik gabe:
|
|
Beste batengan perfekziorako gar bizi bizia ezartzen du. Hau izatez oso ona da; baina hemendik etor daiteke ahizpen edozein akats txiki hutsegite larritzat hartzea, eta egiten duten ala ez arretaz begiratu, eta ama prioreagana jotzea; eta are gehiago, batzuetan gerta daiteke bereak ez ikustea
|
berak
duen erlijio arreta handiagatik. Gainerakoek, haren barrukoaz konturatu ez eta ardura ikusten dutenez gero, litekeena da hain ongi ez hartzea.
|
|
1 Nire arima nekatua zen ordu ezkero eta, nahi zuen arren, ez zioten uzten atseden hartzen
|
berak
zituen ohitura kaskarrek. Behin gertatu zitzaidan, otoiztegian sartzerakoan, etxean egin ohi zen jai baterako bilatu eta han gordetzeko ekarri zuten irudi bat ikustea.
|
|
Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian,
|
berak
zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
|
|
Argi neukan neuk dakidala ez nukeela halakorik egingo, ezta gezurrik esango ere, baina nire aldetik guztia zen beldurra. Haietako batek esan zidan behin, tentaldia zela igarririk, ez izateko nahigaberik, nik engainatzea nahi banu ere,
|
berak
bazuela zentzu ona engainatzen ez uzteko. Honek poz handia eman zidan.
|
|
7 Lau urte igaro zirenean, (uste dut zerbait gehiago ere izango zirela), fraide frantziskotar bat, aita Alonso Maldonado zeritzana, etorri zen ni ikustera; Jainkoaren zerbitzari handia zen, arimen onerako nik nituen desira
|
berak
zituena; hark egitez bete zitzakeen desira haiek, horregatik inbidia handia nion. Indiatik etorria zen orain dela gutxi.
|
|
9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. ...uen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela
|
berak
zuen lana.
|
|
Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere
|
berak
zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa. Bera [emakumea] nahigabe handiak harturik zebilen.
|
|
Ordenari eman zioten biek, inolako baldintzarik gabe, beraiei zegokien ogasuna; moja izateko hartu nahi ez bazituzten, ez zuten jarri inolako premia biderik. Bere ahaide eta lurraldetik guztiz aske dago, eta beti izan du handik urruti joateko gogo bizia, eta horrela ekin eta ekin egiten die nagusiei, baina
|
berak
duen obedientzia hain handia izanik, han ere nahiko pozik dago. Eta horregatik beloa hartu zuen, baina inola ere ez zuen nahi korukoa izaterik, belo zuriduna baizik; harik eta nik gauza asko esanez eta agiraka eginez idatzi nion arte, probintzialaren borondatearen aurkakoa nahi zuela eta; ez zela hura gehiago irabazteko eta beste gauza batzuk esaten nizkion, laztasun handiz tratatuz.
|
|
13 Gure Jaunak jarri zuen erremedioa aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarena maisuaren bidez, komisario apostoliko izendatu eta aginpidea eta gobernua eman baitzizkioten fraide eta moja oinutsen gainean. Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik, ez zituen guretzat egin, haientzat baizik,
|
berak
zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien; berari eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan oso aurrera joateko.
|
|
7 Hala eta guztiz ere, noizbehinka ez zitzaion beldurrik falta izaten, eta uste zuen jende espirituala ere, bera bezala, oker egon zitekeela; horregatik, jakintsu handiekin izan nahi zuen harremana, otoitzari hain emanak izan ez arren,
|
berak
zuen guztia Eskritura Santuarekin bat zetorren ala ez jakin nahi baitzuen soilik. Eta batzuetan honela kontsolatzen zen:
|
|
14 Ez zuen nahi izan Jaunak halako amaren alaba eta halako neba ahizpen arreba eta ahizpa, haiek baino engainatuago geratzea, eta horrela gertatu zen orain esango dudana. Neska txikia munduko janzki eta apainduraz gozatzen hasi zen, pertsonari dagokionez,
|
berak
zuen bezain adin txikian gustagarriak izango baitziren; oraindik ez ziren igaro bi hilabete ezkon hitza eman zuenetik, eta Jauna argi egiten hasi zitzaion, berak orduan ulertzen ez bazuen ere. Eguna poz handiz igarorik beronen adinak eskatzen zuen baino gartsuago maite zuen senarrarekin, tristura handiak hartzen zuen egun hura amaitu zela, eta gainerakoak ere horrelaxe amaituko zirela konturatuz.
|
|
Antonio Moránek erakutsi zidan berorrek berari idatziriko gutuna. Sinets beza berorrek, halako ardura ez dela
|
berak
duen bertuteagatik soilik, Jainkoak jartzen ziolako ere badela.
|
|
Gure Isabetxo aingeru bat dugu. Jainkoa gorestekoa da haur honen izaera eta
|
berak
duen poza. Egun honetan, beharbada, haurra zegoen gela batetik irtengo zen medikua, handik ez baita ibili ohi. Ikusi zuela ohartu zenean, lasterka joan bazen ere, negarrari eman zion eskumikatua zegoela eta etxetik bidaliko zutela esanez.
|
|
2 Aita frai Antoniori dagokionez, beharbada, Jainkoak mesede egin digu; malenkonia handia zuela jakin dut, eta gure janariek kalte handia egingo zioten. Jainkoa izan bedi berarekin, egiaz,
|
berak
duena gehiago iruditzen zait osasunik eza arima onik eza baino. Ezin utz daiteke hori jakin gabe, Almodovarren predikaria izendatu beharra baitute.
|
|
Bestea honezkero ez dago beraiekin. Monasterioak Vargas bisitariaren aginduz,
|
berak
zuen eskumen apostolikoaz, egin ziren, hemen fraide oinutsen etxeak erreforma nagusitzat jotzen baitira. Eta honela, nuntzioak erreformatzaile gisa baimena eman zuen fundazioak egiteko, bisita egin zezala frai Antonio Jesusenari agindu zionean; baina honek gauzak hobeki egin zituen, berorren jauntasunari fundazioa eskatu baizik ez baitzuen egiten.
|
|
Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik? Eta oso gaixorik balego, uste dut nik Gabriela ez dela irtengo berorrek esaten dionetik; eta berorren agurgarritasunak ardura eta erantzukizuna ematen badizkio,
|
berak
badu etsenplu txarrik ez emateko adinako bertuterik, eta horrela, poztu naiz berorren agurgarritasuna harenganako uste onaz ikusteaz. Jainkoak eratu beza egokien denez.
|
|
Oso bertute gutxi eta zuhurtziarik ez izatea dela iruditu zait. Berak adiskidetasuna zaintzea dela uste izango du, eta egiaz itsaspen handia da
|
berak
duena; benetako adiskidetasuna ez baita ikusi behar, hainbesteko kalterik gabe erremedioa izan zezakeen gauza, ezkutatzean.
|
|
8 Priore ordeaz dioen horri dagokionez, berorren agurgarritasuna hain osasun gutxikoa izanik ditu koruko errezoak jarraitu, eta oso ongi jakingo duen bat behar da. Gabrielak ume itxura izateak ez du axola handirik; aspaldidanik da moja, eta
|
berak
dituen bertuteak, hori da axola duena. Kanpokoekin hitz egiteko zerbait behar balitz, Isabel San Frantziskorena joan daiteke berarekin.
|
|
Azken batean, bera sendoak daramatzan bidetik darama; gu, berriz, ahulak daramatzanetik. Nahiko erantzun du
|
berak
duen umorerako.
|
|
Hitz hauek idazten dizkit: ?
|
berak
duen asmoa, ni Malagónera bidaltzea dela berrespen agiri batekin; fundatuko banu baino ere merezimendu handiagoa izango dudala, eta bide batez joan nadila jaun horiek kontsolatzera, eske dituelako?. Eta gotzainaren gutuna bidaltzen dit, eta gero Salamancara etorri eta eros dezadala etxea.
|
|
Berehala erabaki nuen halakorik ez erostea, eta burura etorri zitzaidan, berorrek zilar askoko ontzietan jatea eta Jainkoarentzat beste metal bat bilatzea ez dela onartzekoa. Ez nuen uste hain merke eta hain tamaina onekorik aurkituko nuenik, baina ama priore zirin geldiezin honek
|
berak
duen lagun batekin, etxe honetarako denez gero, tratuan jardun du. Goraintzi asko ematen dizkio berorri, eta nik idazten diodalako ez dio egiten berak.
|
|
Bada, jakin beza nire Bela honek, bestearen berezkoa eta naturaz gaindikoa balu (Jainkoak harengan gauza batzuk egiten zituela, egiaz, ikusten baikenuen), adimena, trebetasuna eta biguntasuna, berari nahi den moldea eman ahal izateko, hori guztia hobea du. Harrigarria da haur honen trebetasuna, artzaintxo txatxar batzuekin, mojatxo batzuekin eta
|
berak
duen Andre Mariaren irudi batekin, ez dago jairik hartaz asmakizunik egingo ez duenik bere ermitan edo jostaldian, koplaren batekin, berak doinu egokiaz kantatzen duenarekin; harri eta zur gauzka. Lan bat dut soilik:
|
|
Pobretasun kontuan
|
berak
zituen eskumenez ari da.
|
|
Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek,
|
berak
duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
|
|
6 Ahizpa Ana Vergasek dio, aipaturiko zaldunek eta anaiek Jaunari eskatzen badiote kentzeko
|
berak
duen barne eragozpen bat, eta emateko apaltasuna, hortik irabazten duen merezimendu osoa emango diela, Jaunak ematen baldin badio.
|
|
|
berak
badu, sufri dezala
|