Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2012
‎Bestalde, bazekien bestearen dohainak aintzat hartzen. Behin baino gehiagotan aitortua zion miretsi egiten zuela tiratzaile bezala, eta Bruselara itzultzeko gogorik bazuen, berak ezagutzen zuela duke bat gortean garrantzizko postu bat zeukana, aldamenean zaindari bat behar zuena, eta haren laguntzaile jarriko zuela. Errespetuko gizona zirudien kapitainak.
2014
‎Etxerako bidean galdetu nion amari zergatik egiten zuten hori komunistek eta erantzuna, noski, aitari galdetu behar niola izan zen. Aitak esan zidan komunista guztiak ez zirela gaiztoak, berak ezagutu zituela zintzo askoak, kalean nahiz kartzelan, jendeari eta batez ere pobreei laguntzera emanak.
2016
‎Carlosek ez zuen areago irakurri, zeren bere pentsamendua, Rosetta ren gutunari jarraika joan gabe, kako batean bezala geldituta baitzegoen hirugarren lerroan azaltzen zen erreferentzian, kanpoan, presondegiaren aurrean. Luze gabe, beste presondegi eta beste gutun batzuk etorri zitzaizkion gogora, berak ezagututako presondegiak eta berak idatzitako gutunak, eta horien artean Kropotkiri hamar urte lehenago bidalitako berezi bat. Gutun hura, orain, bere eskritorioko karpeta urdin maiztu batean zegoen, Kropotkik biak haserretu ondorenitzulitako gauzen artean.
‎Danutak naturaltasun handiz begiratzen zion, baina bera apur bat aztoratuta zegoen. Ez, berak ezagututako edadeko emakumeek ez zuten modu ozartsu hartan hitz egiteko ohiturarik.
‎Bere ahotsa barea zen, baina egoera deserosoa egiten zitzaion. Danuta ez zen sartzen berak ezagutu izandako emakume edadetuen ereduan.
‎Zazpi zazpi sei bat bat? Ustez, berak ezagutzen zituen gutxienez bi zenbaki, baina beste hirurak falta zitzaizkion. Agian, denborarekin, lortuko zituen haiek ere.
‎Zure haurra eskutik daramazula, erosketak egitera zoazela, adibidez, buruan jaki beharrezkoen zerrenda duzula, norbaitek oihuka puta esaten badizu, esplikatu diozu sei zazpi urteko haurrari zergatik esaten dizuten puta, baita berak ezagutzen ez zuen hitzaren esanahia ere. Baina iraina ez da iraintzaileak nahi duen puntura heltzen, hain zuzen, ez duelako ahalmen hori.
2018
‎Muñozek Joan zaretenean liburua aurkeztu zigun, gazte garaiko bizipenak eta berak ezagututako zenbait egoera begien bistan jarri zizkigun: droga, politika, rocka, HIES a, eta abar.
‎Ez dakigu zer zuen Beriainek Iruñeko euskararen ezaugarritzat, baina argi dago, batetik, ezinezkoa dela norberarena ez den hizkera bat bere osotasunean harrapatzea eta bigarrenik, Caminok dioen bezala, idazlearen helburua ez zen linguistikoa, eta, beraz, ezinezkoa da, orobat, Iruñeko euskara modu fidelean islatzea. Ziur asko Beriainek ezaugarri batzuk hautatuko zituen, berak ezagutzen zuenarekin alderatuta ezberdin, deigarri edo prestigiotsu iruditzen zitzaizkiolako, baina ziurgabetasunak oso handiak dira testuak idatzi eta lauzpabost mendera aztertu behar dituenarentzat: Beriainen kasuan, ez dakigu zer hautatu eta zer baztertu zuen, eta, hautatutako ezaugarriei dagokienez, ez dakigu zer nolako indarra eman zien; hots, errealitatean zuten indarra baino gehiago edo gutxiago.
2019
‎Zioenez, ez zuen inoiz ezagutu Zegamaren parekorik: halako herri txikia non etxe guztietan dena zegoen eta ez zegoen ezeren beharrik, telebista zegoelako, garbigailua, ura, dena garbi eta txukun, kale guztiak asfaltatuta, konparaziorik ere ez berak ezagutzen zuen mexikar landarekin, mendilerroan kokaturiko herrixka" raskuatxe" haiekin... Berehala sortu zen arazoa, ordea.
‎Kontuak eguneratze eta argitze aldera, elprimer arroyo" hori Oilategietako erreka zen, ikus Leitzalarreko Unaiak liburuan, 613 orrian, Bixente Usabiagaren ahotik jasoa. Geroztik Migel Sukuntza Sorobarrengoak esana baitakit, Artxikoneko oilategia izaten omen zela hor, eta Migelek berak ezagutu izandu zituela paretak. Eta oraindik ere ikus litezke harrizko paretaren aztarnak, Migelen beraren aita zena Joxe Antonio Sukuntzak sartutako pinu landare alertzea erdi erdian dutela.
2020
‎Aitak eta amak baino lehenago txakurrak ezagutu! Txiki txakurrak hamar bat urte izango zituen, zaharra zen, eta aurrena berak ezagutu usainka. Gero, abisatu zigutenean, Juli eta ni korrika joan ginen berarengana, eta pena ematen zuen ikusteak, eskeletoa zirudien!
2021
‎Baietz, zehaztu zidan, Etxepareren emaztegaia bene benetakoa izan zela, Xabañotar bat zela nor eta Joanes misionistaren lehengusinetariko bat, ziurrenez Joana Xabaño() —, eta gerora mutxurdin hil zela Arrosako apaizaren gelari; gainera, apaiz horren izeba zela, izatez. Makina bat argibide luzatu zizkidan Xarriton orojakileak, batzuk Piarres Lafitteren lekukotasunaren bermearekin eta besteak Xarritonek berak ezaguturikoak, eta bai proposatu ere beste lan hipotesi bat hausturaren azalpenerako: Lafittek kontatu zionez, Aldudeko medikuak bazeukan emaztezale fama amiñi bat, eta, beharbada, litekeena da, liburu ausartaz aparte, andregaiari ezin jasanezkoa suertatuko zitzaiola idazlearen gona endredoren bat.
2022
‎Pixka bat zorabiaturik, Emilia anderearen logelatik bere gelara lekualdatu zuten butaka bigunean eseri zen Katali eta maleta ireki. Arropa gutxi eramateko gomendatu zion Emilia andereak, zihoazen tokira bero handia egiten zuela eta berria erostekotan, han egiteko, lagunduko zion-eta berak ezagutzen zuen dendara. Maleta zabaltzerakoan berriro sortu zitzaizkion beldurrak eta zalantzak uxatzen ahalegindu zen, erabakia hartuta zuela berretsi zion bere buruari, gainera, beranduegi zen damutzeko; halere, negarrari eman zion Katalik gerora inork inoiz ikusiko ez zuen bezala.
2023
‎David hitz eta pitz ari da, sukaldean eserita, Amaiari eta Inaxiori azaltzen ari die berak ezagutzen dituen beste batzuk nola egin duten. Bularretik izotz poltsa kendu eta titiburua haztatu du.
‎Iztuetak berak ezagutu zituen dantzen zerrenda bat eman zuen baina gaur egun batzuk ezezagunak dira. Galdu zirenen artean" Etxeandre dantza"," Galaien esku dantza" eta" Neskatxen esku dantza" nabari dira, harritzekoa ez dena neska dantzak baitziren elizgizonen jomuga bereziki:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia