2000
|
|
Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala). Hurrengo egunetan,
|
berak
ez zuen gaia berriro ere hizpidera ekarri nahi izan, esan beharrekoa esana zegoela adierazten zidan, maite ninduela errepikatzearekin batera. Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan:
|
|
Bidailagunok txandakatu egiten gara gidariaren alboan joateko. Gidariak kopilotuari eskuratzen dion lehenengo gauza" Road Atlas" bat izaten da, han begiratu, eta errepide egokia hautatzen lagun diezaion, izan ere
|
berak
ez baitu errepidea nahi bezain ongi ezagutzen. Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du.
|
|
Malo, malo, malo! Presidenteak
|
berak
ez badakizki gure lehen presidenteen izenak, gureak egin du! hasi da fiskala (T) espantuka.
|
|
Baina, esan bezala, ez diot deitu eta, beraz, ezin bada jakin bera zer moduz dagoen. Teresak, Dabid bihotzera tiro egin zidan gansterra dela oroitarazi dit (noski, Chicagon nagoelako esango zuen hori);
|
berak
ez dauka hori zertan oroitarazi, nik hainbeste badakit, baina aldi berean ezin dut ahantzi elkarrekin igaro ditugun urteak, urte gehienbat atseginak. Ez dakit:
|
2001
|
|
Aitak sutean erreko zela esaten zuen. Amak, ordea, ezetz,
|
berak
ez zuela sekula ere jaitsi dendara... Gaur arte.
|
|
Baiezkoa du izan erantzunak, ez baitigu ez niri ez beste askori aurpegiz aurpegi esango Txillardegik
|
berak
ez duela funtzionario izan nahi; are gehiago, ez dela bera funtzionariotzaren atzetik ibili, irekirik ez zegoen bidetik gainera. Badaki, noski, nik eta bestek ikusi ditugula Madrilera bidali zituen paper metak.
|
|
2 Urte horiexetan argitara zen Bilbon Eguna egunkaria; haren idazpuruak, dudarik gabe(" Aranda estu ta larri Oviedon", e.a.), gogoan dauzkate batzuek, nik baino hobeki. Gure konpainian gogotik bilatzen zuten
|
berak
ez bestek ekartzen zituen albisteengatik," besteek" Ciempozuelos hartu zutelakoa adibidez, harik eta zentsurak, berri emateko jarioez ohartuta, moztu zituen arte (K.M.O.).
|
|
1 Ez dirudi deus berririk atera zuenik grafia kontuan edo deus guti, ezer atera bazuen. Aurkeztu zituen apurrak
|
berak
ez ziren beti ontzat emanak izan eta Kardaberaz dugu besterik gabe diodanaren lekuko.
|
|
Hobeto mintzatzeko, Kimikak, eta Literaturak orobat? ohi duen eran, hain larrimin hutsezkoa egin du, non ezinak
|
berak
ez baitu atzeraraziko. Guri, ohitura lagun, egunoroko huskerietan murgiltze nagiak, halabeharrari amore egiteak ematen digun eraman indarraz zeharo erantzi du.
|
|
Are  gehiago, sortu baino lehenagotik. Eleizalde zenaren izen maiteak baditu zenbait kutsu,
|
berak
ez baitzituen bere usteak, iritziak eta joerak ezkutuan gorde sekula. Nolanahi ere den, badakizu zuk nik bezain ongi ez zebilela haren muinetan zuk susmatzen dituzun jokabide makur horien aztarrenik.
|
|
Are trinkoagoa eta ezkutuagoa deri  tzat nik behintzat. Daraman hitzaurreak
|
berak
ez du agian behar adina argitzen horren esanahi sakona.
|
|
Ero etxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Ez zeukan beste biderik ez
|
berak
ez egileak. Hori edo bere burua hiltzea.
|
|
18 Hor sartzen dira harako izan, izaera, izate, den dena dena da haiek eta horien gisakoak. Poesian euskarak
|
berak
ez ezik, erdarak ere izan dezakeen eskuaz bestetan mintzatua naiz," Gabriel Arestiri" izena zeramaten lerro batzuetan: Egan 1964, 157 Lizardiren poemak eta gero aipatuko dudan Axularren pasarte bat (Lk.
|
2002
|
|
Horregatik sartu irten iskanbilatsu hura. Horregatik ez zuen
|
berak
ez guardia zibilekin ez poliziekin topo egin bidean. " Artean kuartel  barruan zeudelako", amaitu zuen gogoeta, juxtu sarrerako guardiak ostera atetzarra ixten ari ziren momentuan.
|
|
Ba nik hala entzun dinat. Haren tabernaren ondoan droga ibiltzen zela, bai, baina
|
berak
ez omen zinan ezer jakin nahi esaten du aparatudunak, eskua jasotzen duelarik  beste aldetik doan neska bat agurtzeko. Besteren baten bila joan, eta hanka sartu.
|
|
atzera!, eta, haietako bi miatzen ari direlarik gorpuaren inguruak, beste bi ertzainek plastikozko zerrenda zuri gorri bat jartzeari ekiten diote, lurrean datzana jendearengandik bereizteko. Murmurioaren hesiak, hasieran xehe, gero zalapartatsu, zerrendak
|
berak
ez bezalako muga jartzen du hildakoaren eta nire artean. Zerrendak urrundu egiten nau hildakoarengandik eta jendearen jakin minak eta murmurrak nahastu.
|
|
Koldo Zuazok, nahiz menturaz
|
berak
ez pentsatu horrela, euskararen ahulezia hau euskara batuarekin lotzen du. Hau da, euskara batua ezinbestekoa izanik ere, garatu dugun eredua ez da egokia.
|
2003
|
|
Gainerakoak kezkak baino ez dizkio ekarri. Ez,
|
berak
ez zuen inondik inora halakorik espero, hori emazteari sekula aitortu ez dion arren. Gau oso bat esna egon ziren, orain dauden modutsuan, esan nahi eta ezinean.
|
|
Orain jada ez dago horrekin arazorik, egunero pure nazkagarri hori besterik ez diote-eta ematen. Baina
|
berak
ez du azkar jaten, ez horixe. Hogeita hamar aldiz mastekatzen du ahoan sartzen duen guztia, aitak, nork eta aitak, behin esan zion bezala.
|
2005
|
|
Joxe Mari eta biak orain ez ziren joaten ordea manifestazioetara eta ETAko presoen alde antolatzen ziren bilkuretara, ez halaber kartzelatik irteten zirenei edo atzerritik itzultzen zirenei egiten zitzaizkien omenaldietara; Julio hil zutenetik hori. Ana kulturako zinegotzi aritu zen urte askoan, harik eta hautesle zerrenda desegin eta Herri Batasunak berea aurkeztu zuen arte; ez zioten gehiago deitu, edo apika
|
berak
ez zuen nahi izan zerrenda hartan parte hartu.
|
2006
|
|
Azkenean, gobernuan zituen adiskideei esker, ez alferrik partiduko arduradun nagusietako bat izan zen, luzaro, Lodzen?, Moskurainoko bidaia egin, eta Kuntsevo ospitalean sartu zuten, Sobiet Batasuneko onenetarikoan. Oskarrek
|
berak
ez zuen uste salbatuko zutenik, baina hala izan zen. Berehala esan zioten Churg Straussen sindromea zuela, Ben Wattek geroago izango zuen gaixotasun bera, mediku sobietarrek izen hori bera ematen ez bazioten ere, eta tratamendupean ipini zuten.
|
|
" Hitz ematen didazu aldatuko duzula marmola?". Erabaki genuenetik,
|
berak
ez zidan behin ere aipatu sukaldeko obrak egin beharreko kontua. Noizbehinka, gogoratzen zitzaidanean, barka eske hurbiltzen nintzaion sukaldeko obrak artean hasi ez izanagatik.
|
|
Amak alkandoraren lepoa atondu dit. Unea deserosoa da, ez
|
berak
ez nik dakigu zer egin. Bat batean, amak besarkatu egin nau eta negarrez hasi da.
|
|
Nik beti esaten diot hobe duela ikasten jarraitzea, gero ere hor egongo dela armada, baina
|
berak
ez du entzun ere egin nahi horrelakorik!
|
2007
|
|
Batzuek diote iparraldeko frontean hil zela. Hala ere,
|
berak
ez du sekula bere balizko iloba hartaz hitz egin.
|
2008
|
|
Crissek
|
berak
ez du gustuko hegaz egitea. Trenez joan zen Errusiara.
|
|
Ezkonduta zegoen, eta ume bi zituen. Ohean bata bestearen ondoan etzanda zeuden batean, argi utzi zion
|
berak
ez zuela familia inolaz ere utziko.
|
|
–Beti pentsatu dut Mathewk mila aldiz eskatu zidalako abortatu nuela. Baina azken batean, haurdun geratu nintzen, jakinik
|
berak
ez zuela umerik nahi. Beraz, nik jarri nuen nire burua egoera horretan.
|
|
" Elkarrekin egon ginen, mendi elurtuz inguratutako leku batean". Eta
|
berak
ez zekien nola esan, Gabon zaharra lagunekin Chicagon mozkortuta pasatzeko asmoa zuela. " Jende guztia maite dut, esan zidan esnatu ginenean?, autobusean doan jendea maite dut, kalean gurutzatzen dudan jendea maite dut, zu maite zaitudan modu berean".
|
|
Esan zidan ez zuela nigan konfiantzarik, eta ezin zuela nirekin umerik izan. Beste planeta batean bizi naizela eta
|
berak
ez zekiela planeta horretan bizi nahi zuen. Horrela izatekotan, hoberena joatea zela esan nion.
|
|
Nor ari da bere kontra. Hau guztia zerbaiten seinaletzat ulertu behar badu, nork erabaki du
|
berak
ez duela hamabietan Berlinen egon behar. Nola egin bere kontra dagoen hori baino indartsuago izateko, bere kontra dagoena Berlinerako bidean doan autobus bat desagerarazteko gai bada.
|
|
Eurek ezin dute igarri tripan ume bat daramala. Eta
|
berak
ez daki nola esan. Ez daki zer egin umearekin.
|
|
Horietako bat, Maria, polizia nazionala sartu da eta Euskal Herrira bidaliko dute. Bilbon, gau batean, Joseba ezagutuko du,
|
berak
ez daki, baina aitona hil zuen erreketearen iloba. Harremana hasiko dute eta behin kateaturik daudela, Maria ETAren kontrako segada batera bidaliko dute.
|
|
Edo erantzun ahal liguke tycheak eraman duela horra, gertatu behar zena gertatu dela, eta, eginak egin, hori gertatu behar zuela halabeharrez. Baina pentsa daiteke
|
berak
ez dakien zerbaitek eraman duela, gaztetan egindako okerren batek, demagun. Kasu horretan Minbizidunarendako tychea dena munduaren technea baino ez da.
|
|
Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...nuen, ez nuen beste ezer egiten, baina zigarroa bukatzen nuenerako erdi biluzik egoten nintzenez eta berotzen hasia, orduan ni hasten nintzen Inazioren arropetako botoiak eta kremailerak askatzen, bai, badakit, berori ez da horrelako kontuen entzun zalea, baina jakin beza ubeldurak eta ere ikusten zizkidala biluzik gelditzen nintzen askotan eta horrek zeharo sumintzen zuela, nik galdetzen nion ea
|
berak
ez al zidan sekula eskurik jasoko, eta Inaziok, begirada serioz, ezetz, bera ez zela horrelakoa, eta esandakoari indar gehiago emateko esaten zuen ez egitekoren bat egingo zuela egunen batean, eta, oso haserre, esan zuen, egunen batean Tomasek bere neurriko zuloa aurkituko du!, eta nik modu bakarra neukan Inazio lasaitzeko, berorrek badaki zein, poliki batean moldatzen nintzen ni, eta lasaitzen z...
|
|
Ba hamarretatik bederatzitan berak ere ez dugu (sic) jakiten zergatik. (Eskerrak behintzat hamarretatik batean
|
berak
ez beste guztiek jakiten dugula zergatik).
|
|
[Jainkoaren pare II.] Artista belarrimotz euskalgabe bati aditua:
|
berak
ez duela euskaraz egiten, baina bere obrak bai. Jainkoa ere ezin ikusizkoa zen, baina ikusteko modukoak egin zituen bere umeak eta sorkariak; euskaljainko mutuak, orobat, euskal hiztunak egiten ditu bere sorkariak.
|
|
hilda dago, gozo gozo... . Bai, baina
|
berak
ez daki. –Baina hilda dago; ez dago ukatzerik!
|
|
–Baina hilda dago; ez dago ukatzerik! . Baina
|
berak
ez daki. –Berak?
|
|
Euskarazko hiztun garbia xuhurra izan omen da bere sentimenduak adierazten. (Hala zioten gizon jakintsuek eta andre sentiberek; hargatik dauzkate
|
berak
ez bezalakoak analfabeto emozionaltzat). Ez diot ezetzik.
|
2009
|
|
Txikitan, Krimeako hiri txikian, han bizi baitzen, ofizial edo saltzaile aberatsen emazteek portua zeharkatzen zutenean, gustatzen zitzaion haiekin topo egitea eta haien atzean joatea, kalezulo ilun estuetatik mezkitaren pareko plaza bakartiraino, hantxe galdu egiten baitzuten, bat batean, emakume haiek segurtasun harro hura, eta, azkenean, Darioganako begirada urduria jaitsi, eta, poltsa tinko oratuta, gonak jaso eta bizkortu egiten zuten pausoa. Baina
|
berak
ez zituen iraintzen, eta ez zen haietaz trufatzen, beste umeek egiten zuten bezala. Atzean ibiltzen zitzaien, isilik, ahal zuen denbora guztian.
|
|
Auskalo. Kontuak kontu,
|
berak
ez zuen indarrik bere oskoletik ateratzeko. Buruari bueltak ematen pasatzen zuen denbora; eta gauak, ia begirik bildu gabe.
|
|
Azken batean, denda hura izan zen familiaren sostengua azken 50 urtetan. Bere aitak aitonarengandik jaso zuen; eta
|
berak
ez zuen katea eten nahi. Gainera, aitonak kontatuta zekien, garai batean idazle handiak etortzen zirela dendara, eta tertulia ospatzen zutela orain biltegia zegoen lekuan.
|
|
–Felixek kontatu zizun, ezta? Ez,
|
berak
ez du izenik behar existitzeko.
|
|
Claudio sarritan geratzen zen argi gabe etxean. Inguruan obretan ari zirela esaten zioten argindar konpainiakoek, mozketa txiki bat zela, baina
|
berak
ez zuen ikusten kalean ez aldamiorik ezta antzeko tramankulurik ere. Hartara, liburu dendako jabearen ustez, teknologia berriak ezin ziren esku okerragoetan egon.
|
|
...a, ez mehatxurik egiteko, beldurra ematen didazu, baina ez naiz isilduko, gehiegi isildu dut, buru kamutseko dislexiko gaixo honek bere erara bizi nahi du, ez naiz esker txarrekoa, ez, badakit zuei guztioi esker landu dudala adimena, baina laguntza horren ordainetan atxilo hartu nauzue, ni neu izan besterik ez dut nahi, Lidia, Lidia, ez du gurekin hitz egin nahi, ahizpak ez digu uzten deitzen ere,
|
berak
ez du hitzik egiten, mutu dago, ia ez du mugitzen ahorik, jateko juxtu juxtu, ospitalean erizain dabilen ikasle ohi batek esan dit, begirada galduarekin ematen ditu orduak, Lidia, zergatik ez zara zeu ere istripuan hil, Lidia, bizian hila.
|
|
Institutura deitzea otu zitzaidan, tutorearekin hitzordua egiteko. Lehengo batean azaldu nizun bezala, oso jatorra eta pertsona ona zinela eta momentu txarra pasatzen ariko zinela, besterik gabe, esan zidan;
|
berak
ez zuela kezkatzeko moduko gauzarik ikusten zure portaeran eta jokabidean;" adinaren kontuak", gehitu zidan amaitzeko. Hark ez zion garrantzirik eman nik esan nion ezeri:
|
|
Hizkuntza bakoitzak, beraz, badu bere barrutia, handiagoa edo txikiagoa. Suitzak
|
berak
ez dauka bere kantoietako hizkuntza ofizialen gainetik dagoen hizkuntza ofizial bat. Beraz, erkidego ezberdinak bizi dira elkarrekin Suitzan.
|
|
2008an hil zen Marie Smith Jones, baina
|
berak
ez ezik berarekin batera azken hatsa eman zuen eyak hizkuntzak ere, Marie baitzen azken hiztuna Alaskako hizkuntza ugarien artean oraindik bizirik zegoen hizkuntza horrena. Halakorik gerta ez zedin, 2008ko udan jakin genuenez, Mexikoko Tabasco estatuko baserritar batek, Manuel Segovia Jiménez indigenak, zoque ayapaneco hizkuntza irakasteari ekin zion, Manuelek berak eta bere lagun batek bakarrik hitz egiten dakiten hizkuntza mesoamerikar horrek bizirik iraun dezan.
|
|
Juan Ramón Jiménezek, erbestean zegoelarik, ez zuen ingelesez jardun nahi izaten," ez kaltetzeko nire gaztelania". Pedro Salinasek, erbestean hura ere, erantzuten zion
|
berak
ez zuela ingelesez hitz egiten" ingelesa ez kaltetzeko".
|
|
Nolanahi ere den: eszeptikoek diote nahiz kaleen izenak aldatu, kaleak
|
berak
ez direla aldatzen. Ez nago hain seguru.
|
|
Bankari bat atxilotu zutela susmagarri moduan, hori zen albisteari garrantzi gehiago ematearen kausa. Bankaria egunero egunero pasatzen zen kale kantoi hartatik, baina poliziari adierazi zionez,
|
berak
ez omen zuen eskalea ezagutzen, ez omen zuen sekula ikusi. Poliziek, harrituta, susmagarritzat jo zuten:
|
|
Egindako balentriak ez ezik nazio askapenaren aldeko borrokan hildako guztien izena bera ere mitologizatzearen helburua izen eta abizen horiek guztiek ahanzturaren osinean ez erortzea lortzea da, garrantzi handiko funtzio memorialistikoa du, beraz?. Hala, beraz, kantagintzaren funtzioak, oinarrizkoa izanagatik, logika osoa du, batez ere kontuan hartzen badugu memoria eraikitzeko eta, gero, memoria hori hildako pertsona horien guztien komunitate bital eta sentimentalean bizirik iraunarazteko lana ez duela
|
berak
ez beste inork egingo, etsai dituen erakunde politikoek ez behintzat.
|
2010
|
|
Erabaki egokia izan zen. Alde batetik ez nion lan handirik eman, eta bestetik
|
berak
ez ninduen zoratu bere iritzi eta ideia pertsonalekin. Arnasa hartzeko espazioa eman zidan, baina beti egon zen nire ondoan beraren laguntza behar izan nuen bakoitzean.
|
|
Ez ziren berri berriak. Elgoibarren nire adineko ia inork ez zuen musika hura entzuten (ni baino zaharragoa zen mutil bat ezagutu nuen, eta batzuetan nire etxera etortzen zen biniloak entzutera,
|
berak
ez zuelako; Filologia Ingelesa ikasten bukatu zuen, ez kasualitatez), baina Gasteizen gogaide batzuk aurkitu nituen zorionez. Benetako rock musika onena jadanik pasatuta zegoenean iritsi nintzelako sentsazioa nuen.
|
|
Ordea, ikastetxe hartan irakasle gehienak oso abertzaleak izan arren, inor ez zen konturatu urte askotan ahaidetasun hartaz. Perturri buruz hitz egin nahi nuen berarekin, jakingura handia bainuen, baina aldi berean pentsatu nuen
|
berak
ez zuela ziur aski batere gogorik izango. Ez nekien nola hasi naturala izan zedin, eta lotsa handia ematen zidan, zeharo berria bainintzen institutuan, eta ez nuen konfiantzarik.
|
|
Eztabaidak eta berbetak oso gogorrak ziren batzuetan. Gogoratzen dut behin Izagirre eta Berasategiri euskarazko irakurketa sustatzeko kanpaina bat enkargatu zietela (Gipuzkoako Aldundiak beharbada) eta Saizarbitoriari ez zitzaiola gustatu, baina
|
berak
ez zekien nortzuk ziren autoreak. Bilerara Izagirre eta Berasategi baino lehen iritsi zen Saizarbitoria.
|
|
Ni urrun nengoen, zuri SMS bidaltzen, ezkutuan, c, est vrai. Konkordunak ni ikusi,
|
berak
ez telefonorik... Palmondoak kixkaltzen, gure autoa ez da existitzen eta les pompiers ez ausartzen, sua da gigantic, baratzea jango du.
|
|
Añamari: Eta ba, beharrik prestatu zeniola,
|
berak
ez baitzakien deus gure besta huntaz, eta justo egun jin behar!... Baina erraiten duzu amak onartu duela, bai nahi dut... nola ez zuen ba onartuko?
|
|
Eta ez zen jakin minari eusteko gauza izan, 500 kilometro egin zituen, Mario nahastuz, gainera, edozeinek zekiena jakiteko, Nicolasenak etorkizunik ez zeukala. Korreo baten bidez Bedaiopeko bidea galarazita zeukala jakinarazteko, alde egiteko betiko bere bizitzatik,
|
berak
ez zeukala zer ikusirik hanken artean sartzea gustatzen zitzaizkion urdanga haiekin, ez ziezaiola lapurtu berriro ihesak eman zion sosegua eta bakea. Momentu batez Lagasca kaleko etxera joan, seguritatekoaren aurretik pasatu eta Maria Fernandaren etxera aurkezteko kuraia ere bazuela iruditu zitzaion.
|
|
Han behean zegoen Platako itsasoa, leihotik bere jaiotetxea ere antzematen zuen etxe sail amaigabean, bai eta Nicolasekin bizi izandako Dorrego plaza koxkorra ere eta aireportuko teilatuaren azpian Ameliaren zantzuak ere nabari zitzakeen. Ez zekien gurasoak bila etorriko zitzaizkion, hobe hala balitz, baina azken aldiko harreman hotzak igual etxean utziko zituen edo akaso Ameliak
|
berak
ez zien ezer esan, Danielaren itzuliak ustekabean harrapa zitzan. Baina Marioren begi ninietan islatu zitzaionak gehiago kezkatzen zuen; Marioren pentsamendua ikusten ari zen, alde batetik, honek esan baitzion bere arazoaren mamia Nicolas oraindik gogoan izatea zela eta hori zela Argentinara tiratzen zuena; eta, bestetik, bere konbentzimendu propioa zegoen, barruko bozak esan zion Mariok arrazoi izan zezakeela eta ihesaren azpian zegoena hasierako puntura itzultzea ote zen, pintoreak egin ziona barka ezina zela eta bere aurrean zerriaren pare gelditu zela esanagatik, ez ote zuen haren besoetara amiltzera bultzatzen zuen indar batek mugiarazten, itxura guztien azpitik eta gainetik.
|
|
Bi urte inguru egingo zizkian lanean eta egun batetik bestera gehiago ez azaltzeko eskatu zioan Ama Nagusiak. Patxintxik
|
berak
ez zian ulertu eta alkatearengana jo zian berak laguntzaile jarraitu nahi zuela deklaratzera, baina alferrik izan zuan. Egia izan behar zian gotzaindegitik etorri zela agindua, baina hura dantzan nor jarri zuen ere asmatuko nukeela uste diat.
|
|
Anizetoren komentarioak kezkatuta utzi zuen Roberto. Berehalakoan ulertu zuen gauzak ez zebiltzala ondo,
|
berak
ez zekien zerbait gertatu zela eta ni Teresarekikoa kontatzera behartuta sentitu nintzen. Arrebarekin bakarrik hitz egin nuen gaiaz.
|
|
Nola eta zergatik ez zion galdetu. Ahizpak arrazoi horien berri eman nahi ez bazion,
|
berak
ez zion mingainetik tirako. Nahikoa konfiantza bazuten bien artean konta zitekeen guztia elkarri esateko.
|
|
Anizetoren aurpegia espresiboa izan baldin bazen, Magdalenarenak apaiza erotu ote zen esan nahi zuen, alegia,
|
berak
ez zekiela aberatsa zenik. Ez eta nik eta Anizetok berak ere.
|
|
Kontua da halako batean dantzara atera ninduela Juanitok. Don Juan Antonio zutitu eta ziztuan hurbildu zitzaigun, elkarrengandik apartatu eta purrustan hasi, ea hura al zen Jaunari eman behar zitzaion lekaime gai baten jokaera, zerbaitegatik esaten zuela
|
berak
ez neukala bizimodu hartarako preparaziorik, hitz egingo zuela Ama Nagusiarekin eta nik ez dakit zenbat kontu. Tximista bezala atera zen, autoa hartu eta Bedaiopera.
|
|
Zergatik deitzen zion berriro horrela? Eta zergatik
|
berak
ez zuen jadanik protestatzen?
|
|
Asko ziren harritutakoak, gure entzuleek, Loiola Irratia entzun ahal izateko eta irratiari laguntzeko, hilero hilero dirua ordaintzen zutela ikusita. Besteak beste, komunikabide maisu ospetsu bat ere etorri zen atzerritik gure kasu hau ezagutzera,
|
berak
ez baitzuen beste inon ezagutzen horrelakorik.
|
|
Baina ez nonbait Suitzar Guardiako gazte batentzat. Honek, aurretik jakin zuen
|
berak
ez zuela saririk izango eta zegoen kategorian jarraituko zuela. Suitzar Guardiako gazte gehienak Vatikano barruan bizi dira.
|
|
Solbesek berak aitortu zigun hori, ohore egiten dion zintzotasunez, handik hiru urtera, Kongresuko diputatu zela, europar komisario izendatua izan aurretik Ardanza Lehendakariari agur esatera etorri zenean. Ajuria Enean Solbesek ezan zigun
|
berak
ez zukeela sekula onartuko PPk onartu zigun bezalako negoziaziorik. Ez zukeela inoiz onartu zerga berezien bilketaren eta PFEZen gaineko negoziaziorik; horiexek izan ziren, hain zuzen, sozialistei planteatu genizkienak.
|
|
Baina uste hori, nonbait, uste erantsia da: aztarnak
|
berak
ez du esaten gizonezkoa edo emakumezkoa den hiltzailea. Gizonezko baten xerka dabil, oinetakoaren aztarna handia delako, ez-ohikoa emakumezkoetan.
|
|
Galileok teleskopiotik begiratzea eskatu zion Bellarmino kardinalari, zerua nolakoa zen ikus zezan. Kardinalak zera esan zion,
|
berak
ez zuela teleskopioaren premiarik, Bibliak garbi asko adierazten baitzion nolakoa zen zerua. Galileo zentzu komunaren ereduaren ordezkaria da, zerua nolakoa den jakiteko, besteak beste, zeruari begiratzen diolako; erabilitako teleskopioa gure ikusmenaren luzapena baino ez da.
|
2011
|
|
–Emakume batek hiruzpalau aldiz deitu du telefonoz zutaz galdezka. Esan diot ez zaudela komisarian, eta geroago deitzeko, baina
|
berak
ez du etsi: antza denez, informazio garrantzitsua dauka zuretzat.
|
|
Julyak
|
berak
ez zuen asmatuko azaltzen nola etorri ziren gauzak gero; nola konbentzitu zuten, beste neska gazte batzuekin batera, mendebaldera bidaiatzeko; nola amaitu zuen Pragako klub hartan biluzik dantzatzen; nola oheratu behar izaten zen ezezagunekin, klubeko arduradunak agindua ematen zion bakoitzean; nola heldu zen bere odola heroinaz zikintzera, tristura eta etsimendua, aldi baterako behintzat, uxatze...
|
|
Ezezagun horrek bizia salbatu berri zion: auto baten azpian zapalduta hiltzeko arriskutik oso eta bizirik ateratzen lagundu zion, baina
|
berak
ez zuen ezagutzen jarlekuaren beste aldean eserita zegoen gizon hura. Mehatxuaren berri inori eman ez bazion, nola liteke Fran hori jakinaren gainean egotea.
|
|
Ikusten duzuenez, honaino behintzat, nobedade askorik ez; baina, entzun: Jainkoak ez zuen gure mundua sortu, eta, jakina,
|
berak
ez du inola ere gobernatzen hemen gertatzen dena. Unibertsoa eta mundua beheragoko mailako beste izaki batek sortu zituen:
|
|
–Irakasleak oniritzia eman zion?. Truman telebistako plato erraldoi batean bizi izan da jaio zen momentutik, baina
|
berak
ez daki ezer. Inguratzen duten guztiak aktoreak dira eta ezkutuko kamerek gertatzen zaion guztia filmatzen dute, 24 orduz, eta zuzenean eskaintzen dizkiete irudiak mundu osoko milioika ikusleri telebistaren bitartez.
|
|
Badakit egiaren jabe naizela, baina
|
berak
ez daki oraindik.
|
|
Eta nor agertuko nire eskaria betetzera, eta Zakur Beltz. Ezer egiteko kemena galdu nuen, ozta ozta adierazi nion zer nahi nuen, silabak luzatuz eta hitzak elkarrekin josi ezinik, baina
|
berak
ez konturatuarena egin zuen, eta kortesia militar ondo arautu batez eskaini zuen bere burua zegokion agiria betetzeko. Kanabera bat bezain tente zurruna zen arren, oiloak artaleak jaterakoan bezala idazten zuen idazmakinan, teklei mokoka bezala.
|
|
Agustinek gutxitan ikusi nau idazten hain segidan eta hain modu arrapaladakoan. Aspaldi kontatu nion, honetan hasi bezain laster, zertarako ari naizen folioak eta folioak betetzen, baina
|
berak
ez dit ezer galdetu. Ez daki zertzuk ari naizen idazten, eta ez diot (oraindik) esan berak eta nik elkar ezagutu genueneko egunaz dela, neurri handi batean behintzat, idazten ari naizenaren muina.
|
|
Baina
|
berak
ez daki-eta armatuta nagoen ala ez!
|
|
Nahiz eta
|
berak
ez izan,
|
|
Doneztebe aldean, kontrol batean harrautu zuten eta kartzelatu zuten. 125.000 pezetako multa jarri zioten eta taxistak,
|
berak
ez zuela pagatuko erran, guk pagatu behar genuela multa hura eta ez bagenuen horrela egiten salaketa eginen zuela beila. Horrela egin genuen, a zer erremedio!
|
|
Hondarribiko batetaz ere aipatu zidan. Honek, bere etxean kondoiez betetako kaxak ikusi omen zituen(
|
berak
ez zekien zer zegoen barruan) eta aitari galdetu zer ziren. Aitak, berriz, semeari ezin esan ez kontrabandoa zela ezta zer ziren ere eta" jeneralaren galoiak" zirela esan omen zion.
|
|
" Baina ordaindu dizuete eta!". Esan zidan bi ordainketa egin zirela Tomasen eta nire izenean eta
|
berak
ez zekiela ezer gehiago, Florentinorekin hitz egin nuela, bera baitzen mugalarien buru momentu horretan.
|
|
Noizbait preso eraman ere egin zituzten batzuk; beraz, neurriak hartu behar ziren. Behin, Hernanin nengoela, Oiartzungo bat etorri zitzaidan esanez zortzi gizon zituela Baionako Euskal Ordezkaritzara eramateko, Txanberlainekin [6] joatekoa zela, baina ez zela agertu eta
|
berak
ez zuela ongi ezagutzen bidea, behin bakarrik joan baitzen. Nik esan nion ezin niola fabore hura egin, ez nuela ezertaz ezagutzen, baina orduan esan zidan Hernaniko Altzateren partetik zetorrela eta gau hartan atera behar zutela.
|
|
Ordiziakoari esan nion Alemaniara eramango gintuztela eta nik, dena han utzita, ihes egitea pentsatu nuela. Baina
|
berak
ez zuen inora joan nahi maletarik gabe. Soldaduak patruilatzen ari ziren eta geltoki aurretik pasa zirenean bidea hartu nuen eta artasoro batean sartu nintzen.
|
|
XIX. mendean jarria omen da Oiartzungo elizan, baina Candendok esaten du badaudela datuak baieztatzen dutenak hori Frantziako, Pariseko beste elizaren batean egona zela. Eta gainera nonbait irakurri dut, hemen
|
berak
ez du esaten, baina nonbait irakurria dut, ez dakit posible ote den, organo hori egon ote zen Saint Sulpice eliza famatuan bolada batean. Eta gero Oiartzunera ekarri zuten, erosi egin zuten nonbait.
|
|
planeta honetako bizidun oro auto suntsitzeko probabilitateari aurre egin behar dio gizadi berriak. Gizarte hori gero eta okupatuago dago
|
berak
ez beste inork sorturiko arriskuak aurreikusten eta kudeatzen. Beste sasoi historiko batzuetako gertakari asko mendean hartzea lortu du (pobrezia materiala, gaixotasunak, naturaren haserrealdien ondorioak, eta abar), baina gizarte modernoaren instituzio gorenak, estatua, negozioak, zientzia eta militarra?
|
2012
|
|
Aita Ambrosiok esan zien prest zegoela, bere mugen baitan, haien musika tresnekin laguntzeko. Hasiera hasieratik argi utzi zien
|
berak
ez zuela ez klarinetea ez biolina jotzen baina metodoren batzuk eskuratuko zituela eta beren musika tresnekin ahal zutenik eta gehien aurreratu zezaten saiatuko zela. Bermatu ziena, hori bai, musikako oinarri ona jasoko zutela izan zen; lan egiteko prest bazeuden, solfeoa, harmonia, formak eta hortik gorakoak lantzeko gertu zeukatela aitortu zien.
|
|
Nolatan izan zitekeen hain txolina egozten zion; nolatan, edonork ikus zezakeela jakinda ere, ez zuen arreta handiagoarekin jokatu; nolatan demontre inguratu zen egunero etxolara, lehenago, guztiek zekiten bezala, ez baitzeukan halako ohiturarik; nolatan... Aitak
|
berak
ez bazuen susmorik hartu, auzokoren batek edo etxeko langileren batek ezohiko zerbait hauteman zezakeen eta aitari jakinarazi (argi zeukan ama ez zela tartean ibili, hark ezer igarriz gero berari esango ziolako inori baino lehen; eguerdialdian, gainera, ahizpa gaixoarenera joaten zen haien etxea gobernatzen laguntzera). Aitak ez zuen bitan pentsatuko:
|
|
Ukituz gero, zein baino zein leunagoak ziren, lepotik gerriraino. Aukeran,
|
berak
ez zien hainbeste begizta jarriko; hobeki esanda, amak galdetu izan balio, begiztarik ez jartzeko erantzungo ziokeen berak, ez azken bi haiei ezta lehenago bidalitako guztiei ere. Gauez ez zuen behar adina lo egin eta atseden pixka bat hartzeko ere baliatu nahi izan zuen siesta Margaritak.
|
|
Bilbon eseri zenetik,
|
berak
ez zukeela taxi hartan joan behar pentsatu zuen behin baino gehiagotan, Madrilen egon zukeela baizik, bere kontuak bideratzen eta lagunekin karreraren amaiera ospatzen. Leihatilatik ikusten zuen paisaia hura arrotz zitzaion, noizbait ezaguna izanagatik.
|
|
Galori neurtezina iruditu zitzaion une hura. Begi berde argi haiek irentsi egin nahi zutela iruditu zitzaion, eta
|
berak
ez zuen inolako trabarik jarriko hala gerta zedin. Bat egin zuten bien arnasaldiek eta poliki poliki galgatzen joan ziren biak ala biak.
|
|
Zorionak eman zizkioten guztiek. Nora ezean gelditu zen; ez zuen ulertzen zorionak jaso behar haren zergatia; nolatan jarriko zioten biziarteko kartzela zigorra, baina,
|
berak
ez baitzuen ezer txarrik egin. Nori esan behar zion gertatzen ari zen hura guztia oker baten ondorioa besterik ez zela?
|
|
Bekokiko izerdia lehortzeko buelta ematean ikusi zuen arto irinarekin prestaturiko orea; ahaztuta zeukan hura han zegoela. Ez zen ausartu ukitzen; ezagutua zuen halakoa erabiltzen taloak egiteko, baina
|
berak
ez zekien talorik egiten. Supituki, itzal modukoa antzeman zuela iruditu zitzaion sukaldeko atetik kiku egiten; istant bateko kontua besterik ez zen izan.
|
|
Artez artez jo zuen hark harrira eskuak garbitzera; harritik mahairainoko pausoak aski izan zituen eskuak amantalean lehortzeko. Zerbait esan nahiko ziokeen Margaritak,
|
berak
ez zekiela talorik egiten edo azaldu, inoiz ez zuela ikasteko aukerarik eduki...; egokiagotzat jo zuen, ordea, isilik geratu eta haren mugimenduak jarraitzea. Orea hartu, eta suaren ondora joan zen Malen taloak egitera; haren eskuek ore puskei ematen zizkieten kolpetxoek estali egiten zuten irakitan zegoen patata saltsa berdearen bor borra.
|
|
" Arratsalde on" esanez agurtu ditu Inasek dagoeneko mintegian direnak. Ohikoaz beste, ez da lehenengoa izan iristen; lasai asko dabil, gaurko honetan
|
berak
ez daukalako bilerarik.
|
|
Santa Engrazia zubiraino ailegatu da eta buelta eman du, gelditzeko tarterik hartzea saihestuta. Lehenago, haurtzaro eta gaztaroan,
|
berak
ez zuen aitaren heriotzaren inguruko bizipenik izan; heriotza haren ondorioak, aldiz, bai jasan izan zituen, orduan konturatzen ez bazen ere. Berde berde hazten ari den belarra zapaltzea eztitsua da oinazpientzat.
|
|
Aktorearen jardunak argi utzi nahi du:
|
berak
ez omen daki Jainkorik dagoen, baina, gizakia gizaki denetik, Jainkoa presente egon omen da humanitatean.
|