Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 124

2000
‎Alabaina aitatxik maitekiro begiratzen zion orain. Salaketa hura eginik indarrez hustu balitz bezala zen, areago, berak ez balu bezala inoiz halakorik esan; ez balu bezala, orain, Xan ezagutu ere egingo. " Lazaro hemen balego", esan zuen amatxik.
‎Pasa, pasa... hotza sartu gabe"; atzean atea itxi eta;" abisua pasatuko diot; nola zara zu?". " Ez", esan zuen Xanek," berak ez nau ezagutzen". Atezainak telefonoz hitz egin zuen; gero:
‎noski neskak ere pentsatu zuen lan bila joana zela hara, hargatik galdezka ari zitzaion. Edozertara ere, lan bat eskainiz gero, berak ez zuen ezetzik esango. Lana behar zuen, sosik gabe zenez, hirian ustez puska baterako gelditzekoa zenez.
‎Sobra ere konkorra tipo berezia zen. Gisa batera, Eli ere berezia zen, neskak berak ez zekien, beharbada, noraino. Biak ere bereziak, nahiz fisikoz hain diferenteak izan, bazuten elkarrekiko entendimendu arraro bat, bazuketen elkarrekiko nolabaiteko antza, umore beretsua.
2001
‎Puntu horretan B oso garbi mintzatu zen. Eta, jakina, oso oso garbi gelditu zen, baita ere, euskararen auzia konpontzen lagunduko zigula; ohartarazi zigun, ordea, eman beharreko urratsak zeintzuk ziren esango zigula, baina berak ez zuela lanik egingo, lana guk egin genuela, horixe zela ordaindu genuen prezioa.
‎– Gure lapurrak ezin osatuko du sekula loreen formula; baina berak ez daki hori, noski: horixe dugu aldekoa.
2002
‎Noizean behin Fionarekin sartzen zara. Baina berak ez du irakurtzen. Gaur ez da etorri.
2003
‎Laborria eragiten dio Luperengan aurkitu duen senitartekotasunak, beti hangoxea bailitzan jokatze horrek. Eta pentsatzen du, berak ez duela balio inoren etxean berean bezala sentitzeko. Arrotzak egingo litzaizkiokeela beste edonongo usainak eta neurriak.
‎Argazkiaren atzeko aldean mozorroturik ageri ziren gainerakoak nortzuk ziren galdetutakoan, berak ez zekiela ezer erantzun zuen. Baina hanka sartzea, argazkia non zegoen aterata galdetu zitzaionean egin omen zuen.
‎Airean zegoen Sinbaden ihesa traizioa izan ote zen. Baina berak ez zidan galdetu, eta nik ez nion tiratu.
‎Uste izan nuenaren kontra, niri ez zidan bihotzekoak eman, eta berak ez zuen negarrik egin. Ostera, eta gure artekoa hantxe amaitutzat eman nahi nuela uste izanik, Jesus Bernardo(...) k kopa hustu zuen, zutitzeko keinarekin batera.
‎Guardian. Bat ezagun egin zitzaidan, baina berak ez ninduen ezagutu. Biboteagatik, beharbada.
berak ez zuen deus ere ulertzen baina.
2004
‎Furgoian, hatsa hatsari emanik, horrela pentsatzen ez bazuen ere, bazekien komandoa osatu zutenetik bertatik, berak ez zuela heroi senik, ez eta Bazterrek ere, Harakin zela heroi sena izan zezakeen bakarra, eta beharbada Jexus Mari; ez bakarrik Harakinek konbikzio politiko indartsuagoak zituelakoz, baizik eta berak, eta Bazterrek, eta seguru aski Jexus Marik, heroi izateko inkontzientzia maila txikiegia zutelakoz, edo bestela esanda, burua senari gailentzen zitzaiolakoz.
‎Carlosek, ezagutu zutenetik Euskal Herriarekikoak ezkutatu zizkien bezala, ezkutatu eginen zizkien herriko lagunei Londresko bizimoduarekikoak. Ikek jakinen ote zuen berak ez zekien zerbait. Esaterako, Ikek jakinen ote zuen Jexus Mari delako horrek zertan lan egiten duen, zein harreman mota izan zuen Carlosekin, edota Ferminek.
2005
‎Beinatek ez zuen Laurendi ere maite, hazikoa ez zeukala ustez. Edmeak bazekien senarra auzoan ezker eta eskuin zebilkiola, baina berak ez zuen nehoiz nehorekin beste apainarik gozatu. Halaz, ontsa oroit baldin bazen, jokaldi labur eta presatu baten emaitza zen Laurendi.
‎Ignaciok eta biok hitz egin genuen, ohea prestatzen genuen bitartean, baina erdi txantxetan, garrantzia kendu nahian. Uste dut, ez berak ez nik ez genuela pentsatu ere egin nahi.
‎Aitak goxo goxo egiten dit kontent dagoenean, eta entrenamenduak egiten ditugu baloiarekin egongelan. Baina batzuetan euskaraz hasten da eta orduan ez dugu barre egiten, berak ez dakielako oso ondo eta kosta egiten zaiolako. Horregatik ez zait gustatzen euskaraz egiten didanean.
‎Arratsaldean hutsik zen taberna. Oroitzen nuen guztia kontatu diot, bera lasaitzeko, baina lasaitu nahi nuela berak ez antzemateko moduan. Gezurren bat edo beste ere sartu dut, handitzeko.
‎Juliak barre txikiak egiten zituen barraren atzean, eta berari ere inoiz" Julia, politte, non eseriko gara gaur?" galdetuko ziotela pentsatzen zuen, eta berak ez entzunarena egingo zuela Marik bezala, zertarako eta berriro galdera bera entzuteko, beste ezertarako ez. Entzuteko" Julia, flana zuk egin duzu?, orduan bi hartuko ditut"; edo" Tartaren krema baino gozoagoak diruditen ezpain horiek probatzen utziko bazenit".
‎Zerbaiterako balio behar du barraskiloen bideak ezagutzeak, esan nion. Baina berak ez zidan erantzun. Ez zuen irribarrerik egin.
‎Eskertzekoa da horrelako gizon garbiaren adiskidantza doakoa. Keinu bitartez galdetu diot lehentxeago ea gelako telebista piztea nahi ote duen, eta, eskuekin airean agur egiten ari balitz bezala, neuk nahi dudana egiteko adierazi dit ohetik Antonek, berak ez duela halakoen beharrik eta. Berdin diola.
‎Ez nuke sartu nahi ez dagozkidan gauzetan, baina, berak ez dizunez esango, neuk kontatuko dizut pare bat hitzetan: Lupe haurdun dago eta jada hasia zaio nabaritzen handitua.
‎gizon izerdituaren usaina. Sukaldetik ura ekartzeko eskatu diote Damiani emakumeek, eta eskertu egin du agindua, berak ez baitaki zer egin behar izaten den hiltzera jarritako gizonekin. Anbulantzia bidean izango da.
‎" Biba Errepublika!" oihukatu du Errepublika betirako suntsitu behar dugunon aitzinean. Gerrako arauak betetzeko zegoela, berak ez omen zuen nahi inolaz ere halakorik gertatzea, madarikatua izan dadila ume hau harrapatu dugun eguna, eta benetan ari zela iruditu zitzaidan, kutxa zartatu batetik bezala irteten zitzaizkion hitzak. Zer erantzun ez nekiela gelditu nintzen, Teruelen oso amorratuak zeuden bi aldeak, ez zen presorik egiten aspaldian.
‎Ezin izan nion esan nola eztitzen zuen bere frustrazioa Xegamak marinel hordituen haragian, ezin esan izan nion bazela atxilotuaren isiltasuna baino amorratzenago zuen zerbait. Baina, egia esan, ez dakit ulertuko zidakeen halakorik Oteizak, gerra bat ukan genuelakoa gezurra zela hasi zitzaigun behin, ozta zekien irakurtzen, aitak ez zuen erdaraz egiten eta berak ez zuen euskaraz deus konprenitzen, euskaldunok jende xixarea ginela esaten zigun, Euskadi herrixka zikin bat zela.
‎" Hamahiru urte ditu, beti gurekin ibili da..." komentatu zuen kapitainak, desenkusatu egin nahi zuen, berak ez zion Andoniri deus agindu ordea. Luze gabe azaldu zen barriro, kolkoa hutsik eta maleta bizkarrean.
‎Maisu zahar hark berak ez ote zituen egiten idatzi haiek etorri zitzaion. Ez zekien nola, baina berak.
‎– Guk bizi egin behar dugu, guk lanean jarraitu behar dugu hemendik ateratakoan ere, aberrigintzan. Losadari berdin dio, berak ez dauka aberririk, berak ez du bizitzeko arrazoirik iraultza egin ezean.
‎– Guk bizi egin behar dugu, guk lanean jarraitu behar dugu hemendik ateratakoan ere, aberrigintzan. Losadari berdin dio, berak ez dauka aberririk, berak ez du bizitzeko arrazoirik iraultza egin ezean.
‎Inork ez zuen ukatuko Huck eta Tom arraunlari trebeak zirela, alabaina askok zalantza egin zuten ahapetik gauza izan zitezkeenetz haiek biak hilabetean Liverpooleraino iritsi ez ezik itzultzeko, milioi eta erdi milia barru Liverpool, hor nonbait, pentsatuko zuten gure herriko marinel motzok. Entzun nuen baten batek portu hura non zegoen galdetzen zuela, berak ez zuela ezagutzen han egondako inor. Elkarri behatu zioten nire lagunek, eta barretxo bana egin ote zuten.
2006
berak ez du behirik harrapatu nahi!
‎Auzolan izena du. Jardun du programaz bost hamar minutuz, Meltxorrek ezin zituen begiak irekita eduki, Neilak esan du berak ez duela oso garbi ikusten preformazio etapa hau zertarako den. Etapa honetan, esan du monitoreak, norbanakoaren segimendua egingo du berak, antzeman zein diren gure interesak, gure posibilitateak, ezinbestekoa dena lan munduan integratu gaitezen, konparazio:
‎Nik zalantza neukan: Enpresa batean, uholde bat izaten denean, enpresak berak ez al du garbitzen?
‎Horretan kontu gutxi atera da. Anselmo posta laguntzailetarako aurkeztu zen azkena, graduado eskolarra eskatzen zuten, berak ez dauka, Espainiako konstituzioa ikasi behar zuen. Konstituzioa?
‎joño, diplomazi balixaren bidez iritsi badira... Gure gizonak galdutako kemen pittin bat berreskuratu zuen; berak ez zuen diplomazi balixarik aipatu, baina besteak hitz horiek erabiltzeak nolabaiteko nagusitasun zantzuez janzten zuenez, ez zuen bere okerretik aterako. Ongi begiratuta, puruak diplomazi balixaren bidez iritsiak zirela esaten ahal zen, ia.
‎Baina, unibertsoa errepikakorra, zirkularra, aldaezina bada, eta gure begiak baizik ez badira aldatzen, eta gure begirada huskeria baten arabera –kandela ala errota izan, traktorea ala transatlantikoa izan– aldatzen bada, orduan... B k begiratu zuen berriz milioi bat aldiz milioi bat modutara begiratutako hodei mutaezin hura, eta hasperen egin zuen, arrazonamendua burutzeko ezindurik; une batez damua sentitu zuen, berak ez zeukalako lagun bat hari esateko, aizan, aizak, hiltzen ari nauk, naun, topa dezagun azkenekoz, ez zuelako ezer berezirik egiteko beharrik sentitzen, ez zeukalako alaba bat, zeinari azken gutun luze eta hunkigarria idatzi (Alaba maitea, bihotz bihotzekoa: heldu da nire azken eguna, heldu da zu zeu zerk sortu zintuen zerorrek jakiteko eguna, nahiz eta letra hauek irakurtzen dituzunean neu jada urruti, oso urruti, izango naizen...), ez zeukalako bere azken egunei zentzua emango zien egitekoen zerrenda luze bat; inbidia eduki zien pertsona arruntei, horrelakoetan beren aferak konpondu eta dena ongi eginda utzi behar izatearekin, edo dena ongi eginda utzi dutelako ilusioarekin, beren heriotzaren hurbila, nolabait bada ere, ahaztera iristen diren horiei.
‎Haragia, ogi mamia eta arrautza halako ore itxura hartzen hasi zenean, haragi puskak hartu eta bolatxoak egiten hasi zen. Hogei bat aterako zitzaizkiola pentsatu zuen, ez zen gehiegi baina nahikoa bai; berak ez zituen bi baizik jango. Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen.
‎Hogei bat aterako zitzaizkiola pentsatu zuen, ez zen gehiegi baina nahikoa bai; berak ez zituen bi baizik jango. Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen. Zekiena zen eraikuntza aski dotorea zela, harrizko eskailera zabalak zeuzkala atarira iristeko, eta eskailerak igotzen zituzten gizonezkoak, gorbatadunak gehienak, aurpegia gorrituta iristen zirela eskailera burura, gorbataren korapiloa urka bilurra bailitzaien.
‎Itxaropena dut Mickiek tarteka liburuari begiradatxo bat egingo diola. Agian bada hor berak ez dakien zerbait Idahoz. Azaldu dio nire moduan Sun Valley Express kutunean datorkeen nire legezko hurrengoari.
‎Lotsa apur bat ere eragiten dio eta. Haatik, abuztuko giroan barbakoa egin, tomateak prestatu, ogia ebagi eta ardoa zerbitzatu ostean –honezkero berak ez du edaten– litekeena da pasadizo hura berriro kontatzea.
2007
‎Orain, adibidez, zenbat denbora zaramaagu zinegotzi horren etxea zaintzen? –gazteak arnasa sakon hartu zuen– Gainera, berak ez gaitik ezagutzen, guk bera ere ez... Beste edozein lanetan bi sosengatik anormal andana jasan behar duk.
‎Miren Altamira mintzo zitzaidan. Papereko idazkia Iparraldeko euskaraz izkiriatua zela azpimarratu zidan, berak ez zuela fitsik ulertzen, badakizu Iparraldeko euskara guretzat hizkuntza arrotz bat da, gaineratzen zuela. Ohar horien ohitura neukan.
‎eta berak ez zerabilen besterik akorduan:
2010
‎Odile azalduko zaigu bainugelako atean errieta egitera. ...zitsuagoa eztabaidatzeko astia izango dugula gero ere, prestatzen ari zaigun otordu goxoaren aurrean; edota ondoren, etxaldeko atariko zumitzezko besaulkietan jarrita, kotoizko arropa arin zuriak soinean whiskia edaten ari garen bitartean, Karibeko gauaren isiltasunean, baina hori baino lehen bagneko urteetan azalean irarri zaigun zarakarra eta ugerra kentzeko ordua dela, ura hoztu egingo dela eta berak ez duela ur gehiago berotuko, nahita ez bigarrenak lehenaren zikinkerian egin duela murgil, eta ura epeltzen bada, guretzat kalte.
‎Ez dugu hitz egiteko ohiturarik. Nik ez diot galderarik egiten eta berak ez du niri buruzko interes berezirik azaltzen.
‎Eta orduan Txarli mahaitik ostikoka botatzeko gogoa sentitu zuen. Bazekien ez zuela botako, ez berak ez Oskarrek, ustez zorrotzak eta ahoberoak izanagatik, ez baitzeukaten halako egoeratan argi eta garbi inor mozteko potrorik. Makina bat txapa jasandakoak ziren.
‎Aspaldi zen Oskarri oparirik egiten ez ziola. Bazekien berak ez zuela Oskarrengandik oparirik jasoko. Ardura gutxi.
‎erabiltzaileek elkarri bidaltzen zizkioten gutunak omen ziren. Baina berak ez zekien gutunak idazteko zer bilatu behar zuen. Gutun bat idaztekotan, hartzailerik ere ez zeukan.
‎Jakinaren gainean ezkondu nintzen. Kontratuaren letra txikian zetorren, esan badaiteke, berak ez zuela euskara nik bezain ondo menderatzen.
‎Galbaherik gabe irensten genuen irakurtzen zein entzuten genuen hura. Mendeetan gatibu izan gaituen Eliza katolikoaren eraginez, etxea, familia, zintzoa izan beharra, modernizatu beharreko zaharkeriatzat genituen; eta eskolak berak ez zigun horretarako bitartekorik eskaintzen, automata hezi gura gintuzten. Hertzainakek Estatuari gerra beti, Zaramak Goazen borrokara eta Eskorbutok Mucha policía, poca diversión.
‎Badakizu, hemen nahikoa diru edo ospe lortzen ez dutenek Estatu Batuetara jotzen dute, emaitzarik ez duten ikerketak egin ostean klinika pribatuetan dirutzak egitera. Honek jatorra dirudi, bai, berak ez besteren batek artatzea gura izanez gero eskatzeko aukera dudala bota dit, lotsa lotsa eginda. Heriotzatik libratzen nauen edonor ondo etorritzat hartuko dudala adierazi diot, nahikoa etsai dudala minbizia, medikua ere etsai izateko.
2011
‎Errua, hala ere, ez zen soilik mespretxua erakusten ziotenena. Takak berak ez zuen ahaleginik egiten onartua izateko. Bere oskol barruan bizi zen, kanpoan gertatzen zenari ezaxola.
‎Eseri orduko konturatu ninduan ezagutzen zuela nire historia, Osakidetzak idatzitako atala alegia, eta harrituta bezain pozik utzi nindian ustekabeak. Azaldu zidaan berak ez ziola antzik hartzen nire patologiari. Ez hori bakarrik, uste zuela, egunotan saiatu baitzen informazioa biltzen, ez dudala aurkituko soluzio medikurik eskainiko didan inor.
‎Bat eginda zaude aspaldi honetan lurrarekin eta batere ez mugitzea zenukeela onena iruditu zaizu hasieran. Zure erraiak eta lurrarenak errai berak ez dira bada. Ahots teluriko batek diotsu:
‎Xehetasun guztiekin azaldu zion Diegok Idoiari, aurrez inori hain garbi sekula esan ez ziona, bere ahotik irten ahala bera ere harrituz: ...izkioten marka haiek," lehenbizi mesede bat egingo dizugu", Soto eta Zeberio Moulinaou karrikan zeudela aitortu ostean –" ¿ Dónde hostias está eso?";" Angelun" –, orduan, jada esan beharrekoak esanda eta torturatzaileek jakin nahi zutena jakinda zegoenean, bere buruaz beste egiten saiatu zenean, orduan eta ez lehenago jarri zizkioten hizki haiek, poliziak berak ez, baizik eta bere kideek ezarriko zioten izenondoa gomutara ekarriz: ez zuten terrorista, bahitzaile edo hiltzaile izendatzen Diego, ez zizkioten GAL inizialak jartzen, ez, egia izkiriatzen zioten.
2012
‎Esan diotenez, denbora kontua besterik ez da kiebra jotzea. Gizon lodi batek, berriz, izerdi patsetan adierazi du, etorkizunean desagertuko balitz, enpresak lukeela kalte ordainik ordaindu eta gaur gaurkoz gai dela, baina berak ez daukala kontu horien berririk.
‎Bai: mesfidantza aspaldi gainditu zuten, orain elkar ezin eramana nagusitu da, berak ez dauka formula magikorik; une honetan mahaiaren inguruan dauden laurak elkarrekin mantendu behar ditu.
‎Baietz erabaki nuen, beraz, ziurtasunez, ezkutuan ibiltzea zer den baneki bezala, baietz, ez nindutela txoritxo bat bezala ehizatuko, burgoi, ordura artean bizi izandako atzerria noiz amaituko, inoiz amaituko den jakiten ez den eltzekada astun baten zizka mizka izan zela ezjakin, arinkeriaz? azken bi urteetako bizitza lege itxurakoa utziko nuela, utziko nituela ikasketak, utziko nituela lagun berriak, utziko nuela bi urteotan berrosatutako liburutegia, nolako mina, baina ez al zioen Fassbinderrek, berak ez zuela ez disko ez libururik gordetzen, zertarako, berriro ere irakurri edo entzun nahi izanez gero, lagun bati eskatu edo erostea aski bazen, lurrazaletik desagertuko nintzela, klandestinitatean bizitzea zer zen baneki bezala.
‎...iritsiko ez bazen ulertarazteko, metroa eta autobusa hartu behar zituela eta oinez ere tartetxo bat bazuela lanera iritsi aurretik eta ez zuela berandu iristea maite eta ez duela pilula antisorgailurik hartzen ere gehitu du, zerbait garrantzitsua esatea ahaztu duenaren tankeran, adibidez ez tira komuneko kateari ni ez nagoen bitartean, baina hori berak esan gabe ondo ikasia dut nik eta segur aski berak ez daki, ez dit kondoirik aipatu espermizidak erabiltzen dituela sarketaren aurretik bai.
‎Edo, bururatzen zaio, ez ote da hobe izango hasieratik garrantzi handiko informazio bat ematea torturatzaileei, informazio hori segituan erabiltzeko tentaldiari diotelako eutsi, eta kideak ohartuko direlako berak baino ezin izan diela eman informazio hori, horrela konturatuko dira bahituta dagoela, etsaiaren eskuetan dagoela eta gainontzekoa salbatzeko neurriak hartuko dituzte. Badaki berak ez duela salbaziorik. Segituan alboratu du ideia hori, Erakundearen gune nagusira bere bidez iritsi dela etsaia ohartzen direnean kideak, informazio hori eman aurretik torturapean beste informazio asko eta asko emango zuela ondorioztatuko baitute, eta dena erretzat emango, ezer libratzeko ahalegin txikiena egin gabe.
2013
‎Ez nuela erretzen. Probatua nuela aspaldi, xorta erraten genionetik lehenbiziko, baina berak ez zuela jakinen zer zen, arboletatik zintzilika izaten ziren soka moduko makila idor batzuk. Eta tabakoa ere bai (Ernestok behin misterio handiz erakutsi zidanaz oroitu nintzen), ahoko berezia zuen marka bat, True.
‎Zizare bila joaki ginela erran genionean, berak ez zuela aitzurra ibili beharrik izaten aipatu zigun. " Badiat bertze sistema bat, hori biño hagitzez hobea!".
berak ez badaki ere.
berak ez badaki ere.
‎Bidera heldu dira, parean doaz. Gizonak ez duela etsiko konprenitu du andereak, berak ez diola eutsiko ere konprenitu du, eta zaldiari uhala lasaitu dio; arrapalada trosta bihurtu da, eta trosta paseoa. Itxaropena etsipena, eta etsipena negarra.
2014
‎Baina berak ez daki
2015
‎Ez zekien. Ziur zegoen, hori bai, hala bazen, Edurnek adierazi ziola nolabait eta berak ez zuela mezua harrapatu. Unea iritsiko balitz, ziur Edurnek esango liokeela argi utzi ziola.
‎Aldi berean, erabaki ezinean zebilen egokiena era zibilizatuan mintzatzea ala, barrenak eskatzen zion bezala, zuzenean hitz laidogarrietara pasatzea ote zen. Dena galduta ez bazegoen, berak ez zekiena edo ez zuena jakin nahi, errentagarriagoa litzateke jokamolde zibilizatua. Edurneren erabakia irmoa bazen, ordea, zertarako zibilizatuaren itxurak, erraiek bere izaera basatiena ateratzeko agintzen ziotenean.
‎Zertarako. Azal ziezaiokeen aurrean zuen sekreta bikoteari berak ez zuela inolako asmo txarrik erlijioarekiko, areago, bera katoliko zintzoa zela. Francorekin egin zuela gerra.
‎Horregatik, gaiaz labur hitz egin ostean isildu egin zen. Josebak jarraitu zuen, ados zegoela gaitzat sistemarentzat desegokiak ziren jarrerak eta ideiak hartzea, nahiz eta, gehitu zuen, ziur zegoela Aretxabaletak eta berak ez zutela gauza bera ulertzen ez sistemaz ez desegokitasunaz. Bistakoa da Josebak joera argia duela Aretxabaletarekiko distantziak markatzeko, beste enbor bateko ezpala dela frogatzeko.
‎adibidez, kultura txiki batean, idazleak errazagoa du zintzo izatea, merkatuaren eta kritikoen tiraniatik libre sortzea; halaber, kultur kezka zein idazteko grina sakonagoak izaten ohi dira kultura txikietan. Saizarbitoriak berak ez ziokeen eleberrigintzari ekingo baldin euskararen egoera oparoa izan balitz.
‎Anton Subizak ez zuen inoiz jakin ahal izan zer pentsatzen zuen bere emazteak pijama janzten zuten gizonezkoez. Eta egia esatera, berak ez zuen inoiz pijamarik jantzi, ez oherako, ez etxerako, ez ezkondu aitzin, ez ezkondurik, ez banandu osteko.
‎Ez nuen gure hildakoen argazkirik egin nahi. Amak berak ez itzultzeko eskatu zidan, bilatzeko beste gerra batzuk argazkietarako, auzokoegia zela gurea onik ateratzeko, orduko etengabeko euri zitalak ez zuela atertuko luzaroan.
‎Hoteleko mandatumutilak maletak jasotzeko imintzioa egitean, Bitorrek erantzungo zion, Vicente jaunaren estantzia ordainduko zuen enpresaburuak agindua ziola Vicente jaunaren maletak taxitik logelaraino berak ez beste inork eroatea, enpresak eskaintzen zituen zerbitzuetarik ohargarrienetakoa zela bezeroarekiko hurbiltasuna eta ondasunekiko segurtasuna.
‎Administrazio kontseiluak ezarri dio taupaden mendizerrak begiratzeko betebeharra, joaten utziko ziotela, baina sendagilea alboan beti, bypass hirukoitza egin ziotenez geroztik ez dira-eta fidatzen, diru asko gal dezakete haren buruzagitzarik gabe. Indiako faktoria itxi zutenetik ez dago oso garbi berdimentsionatze estrategia “odol isurketa larregirik gabe” berak ez beste inork gauzatu ahal izango duen; ez dira garairik onenak kooperatibarentzat. Batek daki.
‎Marra horiak eta zuriak dituzten parasolak dauzkate ingurukoek: berak ez du behar halakorik. Bizitza bazar turkiar bat da eta tratu bat tratu bat:
2016
‎Alegia, elkarrizketa guztietan galdetzen diote eta berak ez du inoren alde hitz egiten, sekula ez. Denak kritikatzen ditu.
‎Gero beste bide bat hartu zuen, eta klandestinitatean sartu zen. Damutu batek traizionatu zuen, ordea, baina berak ez zuen ahoa ireki; edo bai, baina bakarrik esateko, Bergamoko dialekto hutsean, bera preso politiko bat zela.
‎itaundu zitzaion zein emakume ezagutzen zituen Arizkun Figueroatarren sorterrian, Ondarroan, eta berak ez zuela Ondarroan inor ezagutzen erantzun zuen zakar
‎Ziegara itzuli zenean, amaren oroitzapena lausotzen joan zen eta Nekanerena argitzen; eta pentsatu zuen orduan berak ez zuela nahi gurasoei gertatutakoa beraiei jazotzea, horrenbeste urte aldendurik, horrenbeste urte bakarrik. Ez, berak, Nekaneren alboan izan nahi zuen kartzelatik ateratzen zenean, Gabriel Garcia Marquezen Ehun urteko bakardadea edo Italo Calvinoren Baroi arranpalaria nobelez mintzo zitzaion neska harekin, Sartre eta Beauvoirren harremanaz aditu baten ziurtasunarekin hitz egiten zion emakume harekin, esaten ziona “bizitzari den dena eskatu behar zaio, eta bete betean bizi”; eta betiereko maitasunik sekula ere aginduko ez zion arren, maitasun handia ematen zion bueltan ezer eskatu gabe, elkarrekin zeuden une hori infinitua bihurtuko balu bezala, borondate eta askatasunari lotutako maitasuna.
‎Etsipenak hartua, Frantziskok deliberatu zuen berak ez zuela lan egingo Gobernu frankistari ordaintzeko. Lotu egin zuen txalupa lehorrean, ontziolako arlanpa batean.
2017
‎Haragiaren kerua, pataten irintasuna, baratxuriaren lurrin urruna. “Momentu berezia duk harendako, urtemuga”, pentsatu du, berarendako ez bezala, berak ez baitu sinesten urtemugetan eta txorrada horietan.
‎Kafe kikara hutsik. Josebak hartuko du ze berak ez... Eguzkia egiten du.
‎Seguru larunbatero etortzen direla, eta barraren ertzean haien bizitzatik salbatuko dituen gizonaren zain daudela. Haserretu egiten dute Joseba, berak ez bezala, ez baitute haien alde borroka egiten, ez dute haien bizitza eraikitzen, ez dira berrasmatzen, hitz batean, ez dira marika. Axiri begiratu dio harro.
‎“Gure istorioaren hasierara itzuli nahi izan dut, eta bertan behera amildu da”. “Amoranteren bat zuela esan didatelako galdetu nahi izan diot han bertan gezurrik esan ez diezadan.” “Baina berak ez du ezer gogoratzen”.
‎Buruko zurrunbiloari ihes egiteko pixka bat azkartu zuen erritmoa ipurmasailaren kexari kasurik egin gabe. Geroz ere, berak ez zuen ezer txarrik egin. Ez zuten ba Josebak eta berak Iñigoren aukera sinatu San Frantziskotik bueltan Lekunberriko jatetxe hartan zuela... hemeretzi urte inguru?
‎Utzi egingo zuen? Badaki berak ez zuela inoiz utziko. Bat batean ohartu da izan dituen larrualdi horietan guztietan ez duela inoiz lige bakarra ere eraman Jarautako etxera, orain begien aurrean irudikatu duen veluxdun gela horretara, etxean zuena, Axi, alegia, nahikoa izan baitu istripua arte, eta hemendik aurrera ere bai; heterosexual askori arraroa egiten zaio sexua eta amodioa bereiztea, berari marika den aldetik, erraza, nahiz eta onartu behar duen Axiri ez zitzaiola horren erraza egiten, Axik joera izan duela larrua jo duenekin beste sentimendu batzuk sortzeko; “Iruditzen zait” ametitu behar izan du, hitz egin, inoiz ez baitute horretaz hitz egin.
‎...ere asmatu zutela halako zerbait... nahiz eta gero... eta hortik aurrera isildu egingo zen eta pentsatuko zuen Txatok, azken finean, EHGAMeko buru azkarretako bat izanik, bikote oso tradizionalak izan dituela beti, bata bestearen atzetik, hori bai; eta esango zion, neurri batean zapuztu egin zuela ezer berririk ez asmatzea Txatok, aipatutako politika bizitza pertsonalera ekarri ez izana, Axik eta berak ez bezala. Hori esango zion, baina bere hartan utzi zuen elkarrizketa, Axiren istripuarekin nahikoa zuela pentsaturik.
‎Josebak bizitzen ari zenaz pentsa zezakeena, desleialtasuna, zintzotasun eza, gezurra, entzun zuen bere baitan, gezurretan bizitzen ari zen; kontratuan ote zegoen egiten ari zena? Ezetz erabaki zuen baina... berak ez zuen bilatu, eta ikusi beharra kontratuan ote zegoen, zenbat horrelako izango zituen Josebak berak jakin gabe; eta gainera berak esan zion ez zuela ezer jakin nahi, eta horregatik ez zuen...
‎Gaitzitu egin zitzaidan orduan, argituz berak ez zuela Euskal Herriari buruzko film bat egin nahi, hemen girotutakoa baizik; Euskal Herriak berak gidatua ahal zen neurrian, baina ez Euskal Herriari buruzkoa.
‎Bi bider traizionatua sentituko zen, bizitzako bere bi zutabe nagusiengandik. Froga zezakeen berak ez ziola senarrari aukera txikirik ere eman. Baina ezin jakin senarrak zer kontatuko zion.
2018
‎Egia esan, gogo handirik ere ez zuen horrelako taberna batean sartzeko. Nostalgia arraro bat sentitu zuen, ezagutzen zuen zerbait galdu izan balu bezala, nahiz eta jakin berak ez zuela han inolako zeresanik. Bera ez zen historia haren parte, eta gainera, nahikoa zuen bere bizitzarekin, baina bazen zerbait historia hartara erakartzen zuena.
‎Bigarren urtean izan zen hori, 2001eko arratsalde eguzkitsu batean. Oliviak espezialistaren bat bisitatzeko aholkatu zion, berak ez zekiela horrelako zerbaiti nola aurre egin. Baina Sarak ez zuen nahi.
‎Erantzun bera, baina Sara ez dago logika ezkutuetarako. Amildegiaren hondoa deitzen ari zaio, baina berak ez dio deiari erantzun nahi. Azterketaren absurdoak muga denak zeharkatzen ditu, eta Sara begi berdeko tipoaren esku dago, hutsunera erortzeko zorian.
‎Elkar 1986). Txuma Murugarrenek aberria mapetan, alegia, irudimenean baino ez dagoela dio eta berak ez duela balizko aberri horretan lekurik:
‎Maitekorra da umeekin Fakirra, eta are maitekorragoa Bekaintiroren alabatxoarekin. Baina berak ez du sekula seme alabarik izango. “Maita ditzadan, ez dute zertan nireak izan:
‎Fuchs Solerrek egina zion paper bat bere garaian lagapen haiekin guztiekin, batek daki zein mudantzatan galduko zuen dokumentua, hainbeste etxe diferentetan bizi izan da. Irenek esan dio hobe duela musikatik eratorritako irabazi guztiak bere arrebei eta ilobei uztea, berak ez du deus behar; ez luke inolaz ere bere burua borroka horretan sartuta ikusi nahi, senarraren poemek emandako errenta bingoan eta pattarretan xahutzen duen Yestes andrearen gisako alargun deman topeka. “Eta kontu korronteko dirua? ”, galdegin diote notariotzakoek.
2019
‎Atzean esertzen denean ederra esango diot, badakit-eta gizon horrek eman diezadakeela autoritatetxo bat gai honetan. Baina berak ez dit begiratuko, ez du adieraziko autoritatea eman diezadakeen ezer. Autoritatea naiz baina omisioz.
‎Zuri beltzeko argazkiak liburua da oroitzapen pertsonalez osaturiko bakarra, eta pudore handiarekin idatzi zuen, ni aren eta gu-aren artean, ez baitzuen nitasunaren kontzientzia handirik haur garaian. Edonola ere, oso kontuz ibili zen zer kontatu eta zer ez, eta Laboaren inguruan Marisol Bastidak idatzitako biografia oso gustura irakurri zuen arren, berak ez du horrelakorik egin nahi, besteei buruzkoak ez ditu kontatu, ezta kontatuko ere, dio sinetsita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia