Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2001
‎Etxean bada, amak atonduko du afaria. Bestela, berak egin behar. Afaria arroza eta dal:
2003
‎Jauzia emateko garaia da: hizkuntzak berak egin behar du eztanda, barre estandarrak lortze aldera
2004
‎Hala ere, kasurik okerrenean, haurrak bihotz gelditzea izan dezake. Digestio etena gertatzen bada, bai haur batean, bai heldu batean, urrats berak egin behar dira. Larrialdi zerbitzuei jakinarazi behar zaie, eta pertsona uretatik ahalik eta azkarren atera.
‎Lehen aldiz eta azkenekoz, gizonezkoen Giroan emakume batek eman zuen izena, eta eurekin ibili zen zortzigarren etapara arte, ziklismoaren letra handiko historiara pasatu barik. Eta Aggiok erabaki du, historiak ez badio lekurik egiten, berak egin behar diola, gustura gainera, papertxo batean Alfonsina Strada izena idatziz, eta idatzi ahala izena esan eta gozatuz, izen batzuk behin eta berriro entzuteko daudelako eginda, tartean Alfonsina Strada. Entzun ondo:
‎Hortaz, Donostiako Ser irrati kateko lagunek grabatu, Graficas Valverdeko Antonio Valvercfe nagusiak ere (Anttonen aita) baietza eman eta azaleko marrazkia berak egin behar izan zuen. Jarraian," Columbia" Donostian zegoen enpresan biniloa egin eta eskuz esku zabaldu genuen.
2005
‎– Nork ordaindu behar du eraikinaren EITren kostua? Onuraduna jabea denez, bizilagunen komunitateak eskatuko die EITa egiten duten profesionalei eta, era berean, ITE horren kostua bere gain hartuko du; izan ere, Jabetza Horizontalaren Legeak, bere artikuluetan, argi uzten du jabeak berak egin behar duela higiezinaren erabilera egokia, baita bizigarritasun eta erabilera baldintza egokietan mantendu ere.
‎Holan ez dute minik hartzen. Eta ez dago ejertzitorik, eta matxinsalto batek gerra nahi duenean, berak egin behar du, ezin du beste bat bidali bere partez.
2007
‎Baina bakoitzak bere bizitza berak bakarrik bizi du eta bere baitatik bakarrik. Zirkunstantziek, haren jokoak hau ala hori eragiteko baldintzetan jartzen dute norbanakoa (hizkuntza bakoitza); baina jokoa jokatu, berak egin behar du. Hizkuntza batean agitzen edo egiten den dena, bere baitatik gertatzen da (oroit Leibniz-en monadak).
‎Gizakia da izaki bat naturan, naturatik etena, berak egin beharra daukana bere lotkia munduarekin: horixe da hizkuntza.
‎Baina bakoitzak bere bizitza berak bakarrik bizi du eta bere baitatik bakarrik. Zirkunstantziek, haren jokoak hau ala hori eragiteko baldintzetan jartzen dute banakoa (hizkuntza bakoitza); baina jokoa jokatu, berak egin behar du. Hizkuntza batean agitzen edo egiten den dena, bere baitatik gertatzen da (oroit Leibniz-en monadak).
2008
‎Lehenago esan dugunez, zenbateko horiek kuota likidotik kendu behar dira eta horrela diferentziazko kuota lortzen da. Lehenengo bi kasuetan, sarrera hori subjektu pasiboa ez den pertsonak egin behar du; azkenengo bietan, aldiz, subjektu pasiboak berak egin behar du sarrera.
‎AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hautagaia zen Denver hirian (Colorado) demokratek egin duten konbentzioari amaiera ematekoa. Hiru egunez alderdiko buruzagi garrantzitsuenek tartean Hillary Clintonek, zeina primarioetan lehiakide izan duen haren izena ahotan izan ostean, Obamak berak egin behar zuen bere aldeko kanpaina bart gaurko goizaldeko lauretan Euskal Herrian. Invesco Field aukeratu zuten konferentziako azken hitzaldi horretarako.
2009
‎Emakumeak haurra izatean erabakiak hartu behar ditu, eta hori horrela da, berak erabaki duelako haurra mundura ekartzea. Baina pentsatu behar genuke bakarrik hartu al duen haurra ekartzeko erabakia, edo beste norbait ere badagoen proiektu hori partekatzen duena, eta beraz, lanarekiko planteamendu berak egin behar dituena. Eta familiaz harago, gizarteko gainerako kideok erantzukizunik ba al dugun gai horrekiko edo erabat gai pribatua den, familiak bakarrik erantzun behar diona.
‎Klausula horrek ez du ukanduna salbuetsiko letra aurkezteko epe barruan, ezta berak egin behar dituen komunikazioak egiteko ere. Norbaitek epeen ez betetzea alegatzen badu ukandunaren aurka, ez betetze hori frogatu du.
‎laborariaren umea Florentziako artista handia eta jakintsua izan daiteke. Gizakia ez da Naturak egin burutua jaiotzen, berak egin behar du bere burua, bere, natura?. Gizakia bere buruaren eta bere munduaren sortzailea da.
‎Alabaina, izatea ez da horko, axolarik ez zaigun zerbait. Gizakia da izaki bat, bere izatea (eta, ondorioz, izatea oro har) esentzialki axola zaiona, bere ardurarik behinena bere izatea duena, eginkizun horrek egiten duena bera; burutu gabekoa munduratzen dena, bere izatea berak egin beharra daukana, eta nolakoa bere izatea eta bere interesak, halakoa duena bere mundua (ren izatea), halakoa duena azkenean bere Jainkoa ere. Goethek esana da, nolakoa izan bat, halakoa izaten du Jainkoa.
‎Hitz bakoitzak eta esaldi bakoitzak ohi du bere bidea, eta Domingo esaten ari zenak ez zuen irri zabal baterako bidea baizik irekitzen; han, baina, Domingok eman behar zuen baimena: hots, berak egin behar zuen irri lehendabizi, nola egin baitzuen, atzetik bulegariak jarraitzen zitzaizkiola, baita hizlariaren eta entzuleen arteko hormak orduantxe hautsi ere; bulego buruak ere irri egin zuen, jakina, baina harena beste irri bat zen ausaz, beste irri bat zen seguru, irri asimetriko bat: eskuin aldean irriago zena, nolabait esatearren, ezkerrean baino?, ezkutuko kezka batek biribiltzen utziko ez balio bezala; izan ere, Domingoren irriak behartzen zuen, alde batetik, baina bera ere, bulego burua?
‎Tizmanek berak egin behar zuen Errun txosten hau, baina nik egiteko eskatu dit.
‎Bata edo bestea aukeratu, biek dute lehen fase komuna, gutxienez 18 eta 20 hilabete artekoa. Teknikaren Egoerari buruzko Txostena argitaratu arte, izapide berak egin behar dira: Eskaera tramitera onartzea eta, hori egitean, asmatzaileari aurkezpen data ematea.
‎Uranioa aberasteari ez diola uko egingo berretsi du Teheranek, prozesu guztia berak egin behar badu ere
‎Hitz bakoitzak eta esaldi bakoitzak ohi du bere bidea, eta Domingo esaten ari zenak ez zuen irri zabal baterako bidea baizik irekitzen; han, baina, Domingok eman behar zuen baimena: hots, berak egin behar zuen irri lehendabizi, nola egin baitzuen, atzetik bulegariak jarraitzen zitzaizkiola, baita hizlariaren eta entzuleen arteko hormak orduantxe hautsi ere; bulego buruak ere irri egin zuen, jakina, baina harena beste irri bat zen ausaz, beste irri bat zen seguru –irri asimetriko bat: eskuin aldean irriago zena, nolabait esatearren, ezkerrean baino–, ezkutuko kezka batek biribiltzen utziko ez balio bezala; izan ere, Domingoren irriak behartzen zuen, alde batetik, baina bera ere –bulego burua– ongi ohartzen zen –jakiteko motiboak bazituen behinik behin, urte askotako esperientziaren ondotik– behin hormak eraitsiz gero ireki zitekeela zoritxar guztien pandora kaxa:
‎eskubideak herritarrarenak dira, baina obligazioak, berriz, administrazioarenak. Hori dela eta, herritarrak euskara nahiz erdara erabil ditzake, berak egin behar du hautua aldi bakoitzean. Ez da inor ere nahi ez duen hizkuntza batean mintzatzera bortxatuko, segurki, baina administrazioaren egitekoa ez da halakoa, eta administrazioa behartua dago herritarrak aukeratu hizkuntzan erantzutera.
‎Ez zen bera joango, baina bai azkar asko esan zer egin behar zen. Tailerra jaso behar zuela enkargatua iritsi aurretik, guk joan genuela, baina berak egin behar balu, egun argiz eta eskura banatuko lituzkeela. Ezin genuela koldar agertu, ezin genuela beldurrik erakutsi.
2010
‎Ez. Lan garrantzitsua da eta berak egin behar du. Zergatik eztu norbait hartu hotelean eta txakolindegian laguntzeko??
‎Montefloridoko lanak bukatuta alde egitea lortu zuen, zorionez. Andresen laguntzari esker, Pio Baroja tailerrekoen memoria literario eta ikus entzunezkoak kaleratzeko berak egin behar zuen lan guztia bukatuta utzi zuen alde egin aurretik. Arduradun politikoaren babesa bermatuta zegoen, Mikel Ormazabalek esan zionez, behintzat.
2011
‎Hala ere, gozamendunak harriak, karea eta igeltsua atera ditzake harrobietatik, berak egin behar dituen edo beharrezkoak diren obrak nahiz konponketak burutzeko.
2012
‎Arzalluzek, bere aldetik, Alberdik" lan ederra egin" duela adierazi zuen," batez ere, azkoitiarrentzat". Hitzaurrea berez berak egin behar zuela ere gogorarazi zuen, Alberdik hala eskatu ziolako, baina denbora faltagatik, azkenean ez zuen egin. Arzalluzen ustetan," liburu hauetako bat irakurtzeak, gertatutakoa bizitzea" ahalbidetzen du.
‎Ezkonberritan, baserriko lan guztia bere gain hartu zuen, Benantziok Basauriko (Bizkaia) Vasconia fabrikan gidari egiten baitzuen lan. «Amak egiten zuen baserrian lan guztia; aita gidaria zen, eta berak egin behar zuen dena. Ortuan ibiltzen zen, eta ganaduarekin ere bai».
‎Oposizioak, ordea, filtrazioen maisua izatea leporatu dio Netanyahuri, eta oraingoan informazioa beste ministroren batek zabaldu duelako haserretu dela uste du. Areago, oposizioaren arabera, gobernuburuak berak egin behar luke poligrafoaren proba. Netanyahu, dena dela, ez da soilik bere ministroekin haserretu.
‎Ni euskaraz hasita, espainolez egiteko eskatu dit, mesedez. Ezetz esan diot, berak egin behar didala euskaraz. Azentu espainol hegoaldekoa du.
‎Beste karabinero baten emaztea lagun egin nuen hara bizitzera joan ginenean eta hari eskatu nion laguntza. Entzuna nion berak egin behar izan zuela horrelakorik, eta nire amorru, lotsa, damu eta beldur guztien gainetik, zer egin ote nezakeen galdetzera joan nintzaion eguzki bete eta zeru ezin urdinagoko goiz batean.
‎Bulego altzarien denda bateko jabea da eta beti dauka muntatzaileekin bulego batera joan beharra, ez da haietaz fidatzen, beti muntatzen ei diote zerbait gaizki?, edo bezero bati aurrekontu bat aurkeztera, edo ordenagailuaren aurrera bulego baten diseinuari azken ukituak ematera. Lanez gainezka dabil, ez salmentek gora egin dutelako, dezente egin dute behera azken urteotan?, dendan administrazio kontuetan laguntzen zion neska kaleratu duelako baizik, eta berak egin behar ditu orain BEZaren hiruhileko deklarazioak, fakturak, nominak. Asteburuetan ere lan egitera behartzen du horrek.
‎Horrela, animaliek jarrera aldaketak eta usainak antzematen dituzte larruazalean, arnasan edo izerditan, jabearen azukre jaitsiera hautematen dutenean. ...re aztertuko dira; izan ere, makina horiek “gela bat” okupatzetik “bizkar zorro” batean eraman ahal izan dira, baina, Gaztambidek azaldu duenez, oraindik badira hobetu beharreko alderdi batzuk, hala nola tamaina txikitzea edo mekanismo bat aurkitzea, pazientearen mailako neurgailuekin intsulina hornitzeko sistema komunikatzeko, dosiak automatikoki doitu ahal izateko eta gaixoak berak egin beharrik izan ez dezan. Zelulen birprogramazioa, diabetea duten pazienteen nahaste psikologikoak eta diabulimia kasuak ere aztertuko dira, horiek intsulina dosia murrizten baitute pisua gutxitzeko.
‎Eta aitzin gibelka ibiltzeagatik, edo gauero gaueroko paseoaren ordua zelakoz, agertu zen tupustean haien parean plesiosauro apetatsua, amorru bizian afaririk gabe gelditua zelakoz. Eta zeregin jakin batzuen ondoan gizona gehientsuenetan loak hartzen duenez gero, ezin izan zuen printzesa zalduna esnarazi, eta, hortaz, han hemenka barreiatutako armadura itoka jantzitakoan, berak egin behar izan zion gogor, borrokaldi desorekatuan, halako etsai erraldoi izugarriari, zeinak, ohituago esgrimako ikasleen maniobra aurre egiten aiurriko eta jenio biziko emakumeei baino, halako batean infantaren ezpatak zulatua eta urratua ikusi zuen bere bihotza, eta emakumeak, bete beteko beste sastakada batez, burua moztu zion munstroari, betiere, lehentxeago, zintzur infernutar hartatik ate...
2013
‎Alabaina, tresna eta baliabide horien eraiketa komunitateak berak egin behar du, enberek eurek egin behar dute. Irakasle enberek eta irakaskuntzako aditu enberek diseinatu eta eraiki behar dituzte tresnok.
‎Zuri balio dizunak agian beste bati ez dio balio. Erakundeek lagundu dezakete, bai, baina bada zerbait egileak berak egin behar duena». Erakundetze prozesua martxan doala dio, baina luzerako zerbait dela.
‎Oker asko bizkarreratu zaizkio behin baino gehiagotan, baina horixe du benetakoa. Egiteko guztiak berak egin behar zituen; nahiz eta ziur naizen (eta ez diotsut hau eskerrak emateko, beraz ez esan ezer) zure osabak zeharo gogotsu konponduko zukeela arazo guztia. Luzaro aritu ziren horretaz eztabaidan, arazoak ukitutako zaldun eta damak merezi baino gehiago dena.
2014
‎Zein izan da Irribarrez izeneko proiektuaren hasiera. Apirilean hasi zen dena. Nire lehengusuak politikari batzuen karikaturak egitea eskatu zidan, berak egin behar zuen lan batean laguntzeko. Urkulluren marrazkia egitea oso konplikatua egin zitzaidan, eta, horretan nengoela, gogoratu nuen Zaldieroa Berriako marrazkilariak arazo berbera eduki zuela.
‎Bi lagun (edo gehiago) ibiliz gero, etengabe hautatu behar horrek negoziazio amaigabea dakar berarekin. Batak amore eman dezake, izaera otzanez ala axolagabeziaz, baina horrek berak ere luzera istiluak sortuko ditu, dela amoremailea nazkatzen delako bere makurtze sistematikoarekin, dela erabakitzailea nekatzen delako bestearen indiferentziaz eta hautu guztiak berak egin behar izateaz.
‎Ivan Ogareff, zutik leiho baten ondoan, zain zegoen ordua noiz iritsiko. Erasoari ekiteko seinalea berak egin behar zuen, noski. Behin seinale hori eginda, Irkutskeko defendatzaileak eraso guneetara bilduko ziren, eta bera, jauregia utzita, bere asmoa betetzera joango zen.
‎Ez ahazte horretan sartzen da dena. Gertaerak ematen direnean aintzat hartu ikasle hori pertsona bat dela eta egin beharreko analisiak berak egin behar dituela eta hartu beharreko konpromisoak haiek hartu behar dituztela, elkarbizitzarako arauak egon behar badira, haiek jarri behar dituztela, hainbat kontu...
2015
‎Argia piztu eta mahaiaren kontra bermatu zuen ipurdia, eskuak jertsearen mahuka barruan ezkutatuta. Sukalde txiki eta garbiaren erdian gelditu zen Otazua, eta berehala ikusi zuen bere solaskidearen jarrera ez zela egokiena berak egin behar zion eskaintza erregua onar zezan.
‎niretik baino gurasoenetik hurbilago, baina txikia izan zen beti gorputzez eta ume aurpegiduna, halako Micky Rooney baten antzera, eta horregatik Joxemaritxo. Bera zen Errekarteko argazki guztien egilea, Mendiguren familiako zale bakarra itxuraz, eta berak egina behar du honek ere.
‎Beldur zara etxearen egoerak susmoren bat eragin ote dion, zeren pisu batean, luze badarama hutsik, hautsa metatzen da, gauzak lekuz kanpo egon litezke... eta ondorioak atera daitezke. Horretarako, ordea, bertara joan beharra zeukan, berak egin behar zuen lan hori, baina, bera joan ordez, aldameneko astapotroak bidali baditu, hobe, zeren seguru ez direla beren lana behar bezala egiteko gauza izan.
2016
‎Arriak esan du, ordea, berarentzat" bentaja txikia" dena, Larretxearentzat" abantaila handia" izan zitekeela. " Aldea da nire gustuko egurrak eman ditzakedalako, baina, gero, biok lan berak egin behar ditugu, beraz, ez dut uste horrenbestekoa denik", azaldu du aizkolariak.
‎erdarakada bat entzun eta barre egiten dugu, baina euskarakada batek ihes egiten badigu, larritu egiten gara. Asteburuetan pertsona berak egin behar zuen euskarazko eta erdarazko eguraldia. Niri, batzuetan «este fronte que viene por aquí» ateratzen zitzaidan, euskaraz pentsatzen jarraitzen nuelako.
‎Baina Micòl ez zegoen etxean (abisatu al zidan Albertok Micòl ez zegoela?), tamalez aurreko arratsaldean atera behar izan zuelako Veneziarako. Horra hor, bada, zergatik berak egin behar izan zuen orduan atezainarena ere, ez Alberto eta ezta haien «aingeru zaindaria» ere ez zeudelako horretarako eta, nahikoa ez balitz, Perottiren ondoezagatik.
‎Jarraian, urrats berak egin behar dira? 2 ekipoa, ko hardwarea konfiguratzeko. CPUa 2 slotean jarriko dugu, eta CPa arrastatuko dugu (6GK7 343 1GX30 0XE0 eta 1.0 bertsioa gure kasuan); 4 sloteko bastidoreari erantsiko diogu.
‎Bidalketaren balioa 2.590?? baino gutxiagokoa bada, Aitorpena Fakturan deritzon ziurtagiria egiten da, esportatzaileak berak egin behar du. Garai bateko EUR ziurtagiriaren ordezkoa da.
‎Karra Elejaldek egingo du Rogeliorena. Behin baino gehiagotan esan duzu berak egin beharrekoa zela, zergatik. Karrak pertsonaia horren gidoia irakurri zuenean esan zuen: «hau niretzat egina dago!».
‎Lotsa ematen zion, lapurreta iduritzen zitzaion, bai, jendeari galde egitea. Eguneroko Abenturakoek ezer ez zekitela esan zioten egun hartan konprenitu zuen berak egin behar zuela erreportaia lapurretan behingoz ausartuta, Marceloko arrantzako patroia hartu zuen aitatzat: ez burdin saldan urtua, baina baga zakar batek eramana hala ere gesal bihurtzeko.
‎Zer uste duzu? Rockefellerrek berak egin behar zuela den dena?
2017
‎Etengabe eztulka ikusi arren, ez zioten ezer detektatu. Azkenean, berak egin behar izan zuen eskakizun berezi bat esanez txarto zegoela eta begiratzeko. Orduan ikusi zuten pneumonia zeukala, eta bidali zuten Gregorio Marañon ospitalera.
‎Adineko nire kide horien artean egon daiteke adimena kamusten hasitakoren bat, eta erabat lekuz kanpoko galdera bat egin diezadake tarteka, ea nire bi maitale horiek ilunpean bereizten nituen galde diezadake esate baterako, ea banekien nork laztantzen ninduen edo norena zen esku bat edo zakil bat, eta hori esatean barre urduri bat egin dezake, eta nik pazientzia handiz agertu diot gai hori lehentxeago jorratua genuela, orain maitasun istorioaren amaierarekin ari ginela, baina labur bada ere baietz, erantzungo diodala, guztiz ezberdinak zirelako laztantzeko orduan ere, laztantzeko moduan direla gizonezkoak desberdinen, eta esaldi hori hausnartzen arituko den bitartean beste kide galduren batek gaztetako pasadizoren bat konta dezake, lekuz kanpo egon arren guztiok arreta handiz entzungo duguna, bere lehen senargaiari buruzko bat esate baterako, mutil koitadu bat pauso bakar ere ematen ez zuena. Berak egin behar izaten zion dena, heldu behar izaten zion besotik eta eramaten zuen arrastaka pasilloan barrena oheraino, eta han ere berak egin behar izaten zizkion egin beharrekoak,, bestela niri begira geratzen baitzen, emakume bat gauza konplikatuegia bailitzan, auto baten motorra matxuratzen denean bezala, kapota altxatu eta begira geratzen baikatzaizkio, eskua non jarri ez dakigula?, esan dezake eta denok txaloak joko dizkiogu, adinak ez digula umorea galarazi frogatzeko edo. Seguru gaude zerbitzariak ekarriko dizkigun whiski tanta horiek zerbait sendagarria dutela, ia ia ez baitugu adinaren zamarik ere sentituko, etxera joateko zutik jartzen garen arte.
‎1 Aurreko adibideko urrats berak egin behar dira, baina B eta C dinamometroak gutxi gorabehera 45 ko angeluan egon daitezen saiatu behar da.
‎Dios, egun batean ez daki zer egin behar duen etxean duten alfer gorotzarekin. Dena berak egin behar, eta bera ere ezongi izaki. Lepo aldetik bekaineraino hedatzen zaion pikor erreldua erakutsi dio.
2018
‎Eta besteak, denetarat %26 direnak? Badira kanpotiar egoitzak ez direnak arras hotelak, horietan plantatzen den jendeak lan batzu, garbitasun eta beste, berak egin behar. Badira ere beren etxerat jiten direnak, bigarren bizitako etxe bat edo apartamendu bat segurtatua baitute.
2019
‎Lale ez da lanera azaldu, beste behin. Aita berandu heldu da etxera afaltzera, berak egin behar izan duelako Laleren lana. Lale korrika joan da, eta amaren atzean ezkutatzen saiatu da; eserita dagoen aulki luzetik bultzaka jaikiarazi eta hesia jarri du bera eta aitaren artean.
‎Asteak asteari, egun batez andere xaharrak Mari Xorri azaldu zion iritsia zela zein zen erakusteko eguna eta, nola edo hala etxean geraturik, berak egin behar zuela seme nagusiarentzako opila, gero eraztuna mami barnean sartu ahal izateko. Nekez lortu zuen hori Mari Xorrek eta, edonola ere, etxekoek jakinarazi zioten ogia mutilaren gustukoa gertatu ezean, betiko alde egin zuela jauregi hartatik.
‎Horra itzultzailea bitartekari. Edo tximino, Edgar Coindreauk esaten zuenaren bidetik, autorearen" imintzio berak egin behar dituelako gustatu ala ez". Edo sabeliztun, bere ahotsaren proiekzioa autorearena dela sinetsaraziz.
‎Eta tartean bazen aktore bat, Paristik etorria, Johara izenekoa, eta haren kontua ez zen ez zekiela euskaraz, haren kontua zen ez zekiela euskara existitzen zenik ere. Eta berak egin behar zituen bi eszena oso gaztelaniaz eta euskaraz. Imajinatuko duzuen bezala, niretzako sekulako erronka izan zen hura.
2020
‎Uste baino azkarrago itzuli da Gari balbula berriarekin, eta uste baino errazagoa izan da konponketa, balbula aldatzea besterik ez. Oraingoan, arazoaren diagnostikoan asmatu eta pieza berak ekarri duenez, Gari tematuta dago konponketa berak egin behar duela, eta Lezetak utzi egin dio; bera izan da orain lankidearen maniobrei begira geratu dena, bat batean bakoitzaren rolak aldatu balira bezala, Gari esperientzia handiko teknikari eta bera laguntzaile hasiberri. Ondo egin du lana Garik, eta antzeman egiten zaio sentitzen duen harrotasuna.
2021
‎[...] produktore papera askotan bertsolariak berak egin behar izaten du (irabazirik gabe jakina)[...]. Horri erantsi behar diogu egungo zenbait bertsolariren perfila honakoa dela:
‎Itzulpenak, beraz," Nire editore bizitzan parte handi samarra du, irakurle eta zuzentzaile modura; idazle bizitzan ezetz esango nuke, bi alorrak bereizten erraza ez den arren" (idem). Idazle den aldetik, gurago izaten du bere lanak beste norbaitek itzultzea, baina horretarako baliabide ekonomikorik egon izan ez denean, itzulpenak berak egin behar izan dituela onartzen du (idem).
‎Adizki nagusiak eta mendekoak subjektu bera dutenean adizki nagusia mendekoaren modalizatzaile (aditz modal) bihurtzen dugu: Ondo bizi nahi dut; Lan hori berak egin behar du (§ 30.7.2.2d, § 23.4).
‎(P. Zabala); Bera zen Errekarteko argazki guztien egilea, Mendiguren familiako zale bakarra itxuraz, eta berak egina behar du honek ere (X. Mendiguren Elizegi); Nik ez dut sekulan eskutan ukan holako diru alderik, ez hurbiltzekorik ere bixtan da, bainan bost miliar euro alimaleko sos meta izan behar da! (Herria).
‎Jende guztiak zituen seme alabak, semeak eta alabak; hark berriz alabak besterik ez, bi alaba, eta semerik ez. Nork lagundurik ez zuen, eta horrexek zeukan arranguraturik; berak egin behar baitzuen egiteko guztia: berak sua piztu, berak hauspoari eragin, berak ura ekarri eta berak gainerako guztiak.
‎Ahalik eta modu grafikoenean azaldu zizkion makina hark gizon bat hiltzeko zituen bideak, hamabi inguru, eta behin susto bat eman zion Azuma ziri, ahalmen hura frogatzeko. Handik aurrera, laneko atsedenaldietan –lan gogorra zen, berea ez ezik Holroyden gehiena ere berak egin behar izaten baitzuen– eseri eta makina handiari begira egoten zen. Aldian behin eskuilei txinparta urdin distiratsuak zerizkien eta Holroyd maldizioka hasten zen; gainerako guztia, ordea, arnasa bezain leuna eta erritmikoa zen.
‎Estu sartzen dira ispiluaren aurrean barrez. Botoia norbaitek sakatu ote duen galdetzen du berak egin behar duela aurretik badakien emakume batek. Gauza txikienean ere ezinbesteko sentitzea bilatzen duten pertsonak daude.
2022
‎«Ayusoren eredurantz doa». Gaineratu du herritarrei ez dagokiela egoerara moldatzea; kontrara, aldaketa gobernuak berak egin behar dituela.
‎Legeak, beraz, baditu oraindik egin beharreko urratsak. Baina urrats handiena gizarteak berak egin behar du, oraindik ere maizegi gertatzen diren erasoak eta jarrera homofobo eta transfoboak ez baitira legea onartze hutsarekin desagertuko.
‎Zure baitan zaude, erran nahi diozu ez egiteko, baina eusten diozu mingainari. Baditu gustuko ez ditudan lagunak, eta nire burua kontzea zail egiten zait, berak egin behar du. Suertez, baditu inguru ezberdinak.
‎Bere aurrean ez nuen nire mina adierazten, okerrago zegoen ni baino. Berak zeraman bere barruan umea, berak egin behar izan zuen legratua. Ez zen izan komunean, ia oharkabean, galdutako umea.
‎" Bikiak erditu ditut" esango balitz, amari zuzenean emango litzaioke erditzearen protagonismoa, erditzea haurdunaldiko azken etapa bezala ikusita, amak berak egin beharreko zerbait, hain zuzen. Amak jasan behar izaten du umea barrutik atera arteko prozesu osoa, ez beste inork, ez behintzat hark bezala.
‎30 Eta hala egin zuten, behin betiko desagertu ziren. Orduan, Kotte gaixoa, lehen bezala gelditu zen, lan guziak berak egin behar!
2023
‎Alderdiak abagune hori baliatu zuen bozkatzaileak erakartzeko, eta oposizioko indar nagusia izan zen 2012tik 2015era. Gobernura iritsi zen, baina, hain zuzen, Tsiprasek berak egin behar izan zituen, lehen ministro zela, troikak eskatutako murrizketa ekonomikoak, eta greziarrek ondo gogoan izan dute hura, txarrerako.
‎Eta hona hemen eskubide urraketen bidean pauso bat gehiago. Medikuak bere txostena erdaraz ematen dionean euskara lehenetsitako pazienteari, haren eskubidea urratzen segitzen du, eta pazienteak txostena euskaraz emateko eskatzen badu, printzipioz, txosten hori medikuak berak egin behar luke, batetik, bere betebeharra delako, eta bestetik, pazientearen osasun datuak berak bakarrik ezagutu ahal dituelako, bestela, legearen eta eskubideen urratze larria da baimen barik inor pazientearen osasun datuetara heltzea.
‎Edo zuzenean hazia. Agian hasiera hasieratik berak egin beharreko zerbait da, ondo joango bada.
‎Finantza jarduera bada eta kontrol neurria erabiltzeak aurrekontu irizpide bati loturik badago, ez litzateke finantza zaintzako organo eskudunak honen kargu egin behar? Ondareari dagokion eskumena autonomia erkidegoari dagokio eta horregatik kontrolak berak egin behar du?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia