Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 159

2000
‎Alabaina, askoz egokituagoa da Estatuaren aniztasun politiko kultural territorialari dagokionean.Zentzu honetan, nahiz eta Autonomia Erkidegoen arloaren gaineko eskuduntzak mugatuak diren eta zenbait gaitan goitik behera Estatuaren araudi eta jarrerek baldintzatuta dauden, zentralista beti; oztopatzaile askotan komunikabide autonomikoekiko; zatikatzaile gehienetan?, aukera errealak dituzte hauek beren inguruetan egiturapropioak eta ezberdinak garatzeko. Hala erakusten du EITBren esperientziak berak, nahiz eta horretarako Estatuak ezarritako lege mugetatik harago joan behar izan duenzenbaitetan, edo horren zirrikituak baliatu, EITB bera sortu edo bigarren kanala zabaldu zenean bezala. Lurraldetasunaren arlotik ere ETB1en seinalea Iparraldera normaltasunez hedatzea lortu da; ordea, Nafarroako hedapena ez da osoa, ezta ofizialaere.73
‎behe frekuentzia izanez gero, soinu baxuak ditugu; aitzitik, goi frekuentziei soinu zorrotzak dagozkie; frekuentzia entzungarrien multzoa 20 Hz eta 20 kHz artean mugatzen da. Tinbrea, bestalde, soinuen pertsonalitatea da; nota berean finduriko bi musika tresna desberdinek ez dute audio sentsazio bera sortzen; harmonikoen presentziarekin dago erlazionaturik tinbrea; harmonikoak ondokoak dira: emititzen den oinarrizko frekuentziaren frekuentzia multiploak; soinua osotzen duten frekuentzien espektroa, hots, harmonikoen maila eta anplitudea,, tinbre?
‎Lege zibil egokiak dira gizakiek eman eta har dezaketen onik handiena; eurak dira ohituren iturburua, jabetzaren palladiuma, eta bake publiko eta partikular ororen bermea; eurok ere, gobernua bera sortu ez arren, fermuki sostengatzen dute hura; orobat, boterea mugatu eta aldi berean, berorri begirunea gordetzera behartzen dute, Justizia bera balitz bezala. Norbanako guztiak ukitzen dituzte, horien bizitzaren egitate garrantzitsuetan nahasten dira, noranahi jarraitzen diete haiei:
2001
‎Mankomunitatearen hastapenak 70eko hamarkada ilunean bilatu behar dira, hainbat gazte orduko emigrazioaren aurrean herri txikien bizitza eredua aldarrikatzeari ekin ziotenean, bat bateko mugimendu dinamiko indartsu bati hasiera emanez. Hortik aurrera, gero eta baztertuago eta inkomunikatuago zeuden udalerrion ordezkariak batu eta mahai inguru, kultur aste eta abarren laguntzaz arazoak zehaztu, egoera analizatu eta lehen proposamen zehatzak mahai gainean jarri zituzten, Mankomunitatea bera sortzea (1979an udalen koordinakundea) edota azpiegitura industrialen beharra esaterako. Hortik aurrera hainbat ekimen aurrera atera dute, hala nola, ongizate zerbitzua (1985), udalen kontabilitate zerbitzua (1986), ur lohien estolderi zerbitzua (1988), zerbitzu enpresa baten sorrera (1989), pobrezia egitasmoa (1990), etxebizitza eta garraio zerbitzuak (1993), Bizkaibus linea bertatik igarotzea (1996), enpresa proiektu berrien mintegia (1999) edota bailara osoaren promozio kanpaina bideratzeko oinarriak (2000).
2002
‎Une horretatik aurrera, eztabaida publikoak alde batera geratu zireri. Datu batematearren, Jakin aldizkariak bere lehen zenbakia unibertsitateari eskaini baldinbazion, ehun zenbaki eta hogei urte pasatu ziren, 1997an berriro gaia jorratu arte.Santamaria bera sortu berria zen Euskal Kontseilu Orokorreko Hezkuntza Kontseilari izendatu zuten, baina Unibertsitatea ez zen egon bere gain hartu zitueneskumenen artean. Izan zituen, dena den, bilera bat baino gehiago unibertsitatekoagintariekin.
‎Oxidazio estresak elementu kimiko toxikoak sortzen ditu, eta horiek zelula sentikorrenek dopamina sortzen dute, dopamina sortzen dute eta hiltzera iristen dira, eta garunaren kontrol sistema motorrak behar bezala funtzionatzea eragozten dute. Hala ere, Power laginak dio erasandako zelulek oxidazio estresa desaktibatzen duen entzimak eragiten duela, eta garunaren inguruan dauden beste laguntza zelula batzuek ere entzima antioxidatzaile bera sortzen dutela. Entzima, beraz, lesioen inguruan kontzentratzen da, Lewiren gorputzak, zeinak gaixotasun horiek eragiten baitituzte eta Parkinson mugikortasunean eragiten baitute; dementzian eta Alzheimerren, berriz, oroimenari eragiten diote.
‎Gero, zinta isolatzailearekin estaliko da berriro. Beste trikimailu sinple bat, era horretako konponketetarako soilik fabrikatutako mahukatxo bat instalatzea da, eta mahuka zatiak duen efektu bera sortzen du. Aldea da mahukatxoak torloju batzuk dituela hodiari lotzeko.
‎Benthamen aburuz, Panoptikoak hiru erregela bete behar ditu bera sortu duen helburuari erantzun nahi badio: ekonomiaren erregela, goxotasunaren erregela eta zorroztasunaren erregela.
2003
‎Jesu Kristo bera sortu aitzin, haren herritarren eta arbasoen fedea hizlari batzuek, hots profetek, gogoan har, profeta, hitzak, hitzegile?
2004
‎Baina ikerketak aurrera egingo du, harik eta eritasuna diagnostikatu dieten 72 pertsonen garunak eta beste hainbeste pertsona osasuntsu aztertu arte. Zientzialariak adierazi zuenez, eskizofrenia, bere ustez, gaixotasuna bera sortzen ez duen gene baten herentziazko mutazioaren emaitza da, hura garatzeko suszeptibilitatea baizik. Deanen aburuz, geneak mutazio bat jasaten du oraindik zehaztu gabeko arrazoiengatik, eta horrek garuneko ehunaren 153 generen portaera aldatzea eragiten du.
‎Gizartean bizi den gizakiarentzat legearen hertsapena ezinbestekoa da askatasuna garatzeko. Arazo bera sortzen da hezkuntzan. Gizakia hezkuntzaren bidezbihu rtzen da gizaki, eta horrek hertsapena eskatzen du, nahiz eta azken helburua gizakiaren pentsatzeko eta ekiteko askatasuna izan.
‎Egia da gutxieneko partehartzeaduela guztietan —%8, 5 Canal Gasteiz eta Canal Bizkaian, %20 Localia Gipuzkoan—, baina ez da erraza jakitea zerarrazoi estrategikok eraman duen Euskaltel bezalako euskal elkarte semipubliko bat —non EITBk partehartze zuzena duen, gainera—, Espainiako multimedia talde batekinelka rtzera gaztelaniaz jardungo duten telebista lokalak garatu eta hedatzeko. Harridura bera sortzen du Mendaro TB bezalako telebista publiko bat ikusteak —Udalarena baita %100ean— Localiaren gaztelaniazko programazioa ematen eguneko ia 24 ord utan.
‎Horrela ez da bakarrik eskainiko naturaren azalpen logikoa, baizik eta Jainkoarengan mundu fisikoaren sortzailea eta iraunarazlea ikusiko du. Dena dela, ez du ematen gauza bera denik esatea munduaren oinarrizko ezaugarriak, ezaugarri logikoak, hauek eta besteak direla edo esatea badela subjektu sortzaile bat mundu horretatik kanpo dagoena eta bera sortu eta iraunarazten duena. Kontua zaildu egiten da hemen, alde batetik, sortzeko indar hori naturatik at jartzen delako, ez delako naturaren beraren ezaugarria; baina, bestetik, naturaren baitan errua, hutsa, egon daitekeelako susmoa baino gehiago segurtasuna erakusten duelako eta honek bilduko lukeelako natura ez litzatekeela betegina izango eta, oraindik arriskutsuagoa dena, Jainkoaren ahaltasuna bera ere arriskuan legokeelako, gai akastun baten sortzailea izango litzatekeela-eta.
2005
‎Nolanahi ere, gai hau erabiltzea arriskutsua da, bai bera sortzean, bai suntsitzean ere.
‎13 Pixkanaka, Surrey bera sortu zuten munduko beste muturrean â?, antzekoa bai, baina ez berdina.
‎D. Foku mekanismoaren adierazpen arrunta. Erradiazio eredu bera sortzen da irudikatuta dauden bi failen mugimenduaren bitartez. Konpresio eta estentsio koadranteak lurrikara goitik ikusten egongo bagina bezala irudikatzen dira beti.
‎Baina sakoneko masa banaketaren interpretazioa inoiz ez da bakarra izaten, grabimetria anomalien soslaiak dentsitate ezberdintasun eta masa banaketa ugarien bitartez azal daitezkeelako. Adibidez, 1.22.A irudian dentsitate bereko hiru gorputz simetriko ageri dira eta hirurek grabitate anomaliaren soslai bera sortzen dute. 1.22.B. eta 1.22.C. irudietan failen eraginez sortutako dentsitate aldaketek grabitate anomalien soslaietan duten eragina erakusten da.
‎A: Dentsitate bereko hiru gorputz simetrikoek anomalia profil bera sortzen dute. B:
‎Izarren arteko talka Ikertzaileek diote supernoba bat oso izar masibo baten leherketa bortitza fenomenoaren atzean dagoela, iraupen luzeko gamma izpien leherketetan gertatzen den bezala. Leherketa laburrak eta luzeak oso fenomeno desberdinak dira, nahiz eta energia mota bera sortu. “Leherketa laburrek segundo hamarrenetan igortzen dute supernoba batek astetan ematen duen energia bera, eta izar zaharren populazioak dituzten galaxietatik datozela dirudi”.
2006
‎Aixe aisialdia izeneko programa Dindaia bera sortu aurrekoa da, 2002koa. Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dituzte Aixeren bidez. ereduko Nafarroako eskolekin harremanetan jarri eta eguerdi zein arratsalderako ekintzak antolatuta dituzte.
‎Adopziora jotzen zutenpertsonen aldaketa sortzen hasi zen, batik bat adopzioarekiko jarrera bera aldatzenhasi zelako. Antzutasunari aurre egiteko, jada seme alabak bazituztenen kasuanfamilia gehitzeko, edota banakoen kasuan familia bera sortzeko modu baikortzatikusten hasi ziren adopzioa. Hala ere, bigarren belaunaldi honetan oraindikadopzioaren inguruko informazio ugari falta zen, nazioarteko adopzioa sortzenhasi berria zen, arraza arteko adopzioaren inguruko esperientzia falta zen, etab.
‎Gasteizen kasuan, Agurainen eta aurreko herriari forua ematean izena aldatu zitzaien beste hiribilduen kasuan, beti zalantza bera sortzen da, hiribilduaren izena testu historikoetan nola eman euskaraz ikusteko. Euskaltzaindiak hobetsitako euskal forma erabili dugu, baina uler bedi beti hiribilduez ari garela, eta ez aurreko populazio guneaz. Ereinen mapan ere irizpide horri jarraitzen baitzaio?, horrela adierazten ez bada behintzat.
‎Zer eskubide eskuratzen du iragarleak obrarekiko? Gai bera sortzen da publizitate agentzien kasuan, batzuetan horiek beste batzuei enkargatzen baitiete publizitate obrak sortzea. Obra kontratuaren arabera, publizitate obraren jabe izatea komisio emaileari dagokio.
‎Olio horiek propietate interesgarriak dituzte osasunerako abantaila garrantzitsua da beste kultura batzuen aldean gurina eta hain osasungarriak ez diren beste gantz batzuk erabiltzen dituzte. Olioa oliba oliotan, protagonista Oliba olioak bitamina du (12 mg/ 100 g olio), ahaltsua antioxidatzaile naturala eta fitosterolak, giza kolesterolaren antzeko substantziak kolesterola endogenoa xurgatzea hainbeste oztopatzen dutenak gorputza bera sortzen du, dietatik datorrena bezalakoa. Gantz azido monoasegabeen ekarpen handiagatik ere nabarmentzen da.
‎Materia fekalarekiko kontaktuaren bidez barreiatzen dira, bai kontaktu zuzenaren bidez bai elikagaien bidez, eta ez dute kronifikatzen. Birus desberdinak izan arren, guztiek arazo bera sortzen dute: gibelaren hantura infekziosoa.
2007
‎Komunitateaz elikatzen den organismo biziduna da bloga, bera sortu duen eta eguneratzen duen pertsonaren menpeko da eta bera ikusi edo irakurtzen (eta blog horren existentzia beren blogetan hedaraziko dutenen) mendeko, hein banatan.
‎Baina formula bereko konposatu asko daude, 18, eta guztiek ez dituzte ezaugarri berberak. Adibidez, isooktanoak eta n oktanoak ia bero bera sortzen dute erretzen direnean oxigenoa dagoelarik, baina isooktanoa bestea baino askoz lehenago hasten da erretzen.
‎Aminoazidoak kodetzeko hiru nukleotido behar dira, eta horien konbinazioaren arabera erabakitzen da zer aminoazido egin. Konbinazio bat baino gehiago dago aminoazido bakoitzeko, eta, beraz, litekeena da nukleotido bat aldatzea, baina aminoazido bera sortzea. Ondorioz, proteinan ere ez dago aldaketarik, aminoazido katea ez baita aldatu.
‎Optimistenek espero dute ‘flash’ teknologia erabat askatzeko lehen urratsa izatea, Web 2.0ren estandarra bihur dadin Beste batzuk, gehiago optimistak, askapenerako lehen urratsa izatea espero dute ‘flash’ teknologiaren guztizkoa, Web 2.0ren estandarra, eta beste aukera batzuetara mugitu. Adobe mantendu eta hazi egin liteke, programak saltzeari esker ezagunagoak, hala nola DreamWeaver, web orriak sortzea, edo ‘Flash Player’ programa bera sortzea animazioak, lehiakideak izan arren. Flash Player en motor berria hilabete gutxi barru aterako da.
‎Bonbilla horiek hainbat eredu dituzte, hala nola halogeno aurreztaileak, kontsumo txikiko fluoreszenteak eta LEDak. Argiztapen eraginkor horrek goritasun bonbilla batek baino %50 eta %90 energia gutxiago erabiltzen du argi kantitate bera sortzeko. Haren beste abantaila bat iraupen luzeagoa da.
‎Adibideak ez dira ugariak, baina ez dira falta: 1956an, esaterako, Jakin bera sortu zen eta Iruñeko kaleetan lehenengo aldiz ikusi zuten Olentzero. Oztopoak oztopo —eta asko ziren—, bilakaera horrek erakutsi zuen bazeudela topagune eta jardungune berriak, klandestinitate isilak baino erosoagoak zirenak eta, beharbada, eraginkorragoak.
‎Ordu erdi inguru bertzerik ez zuten behar izanen. Abiatzean egin zitzaion korapilo bera sortu zitzaion zilkoan.
‎Norak esku bat ukitu zion hatz txikerraz, eta paseoan ibili al zen galdetu zion, artean aitona hilik egongo ez balitz bezala, eta hark" ez dut gogorik" ihardetsi," dagoeneko ez dut ezertarako gogorik", dolu gabeko esaldi bat, hitzek beren berezko esanahia baizik ez dutenean hartutako bortizkeriaz. Hitz bortxatu gabeak ziren amonarenak, umeek lehen aldiz puta ebakitzen duteneko eztanda bera sortuz, ezein errietak, ezein argudiok estal ez ditzakeen zarata sortzen duten hitzak. Norak entzun ez izana nahiko luke.
2008
‎Hola bada, Azkuerentzat Hendaiako kongresura joatea Akademiaren sorrerarekin estuki lotuta zegoen, ez Arana Goiriri aurre egin beharrarekin. Hendaia ariketa akademiko bat probatzeko leku egokia izan zitekeen (ortografia adostea) eta ondo irtenez gero baita Akademia bera sortzeko abiapuntua ere. Eta hala joan zen Broussainekin.
‎Teknologia horren funtsa da Interneterako sarbidea duen edozein pertsonak artikulu gehienak bere web nabigatzailearen bidez alda ditzakeela. Wiki baten bidez, hainbat erabiltzailek partekatzen duten testu bera sortu, aldatu edo ezaba dezakete. Zer utilitate praktiko izan ditzakete internautek?
‎Unibertsitateko irakasleentzako sarbidea bera da euskaldun izan zein erdaldun, baina euskaldunoi plus bat eskatzen zaigu: karrera akademikoaz gain, irakaskuntzako materiala euskaraz prestatzea, askotan hizkuntza teknikoa bera sortu beharra... Eta aparteko lan hori kontuan hartu baino «ate faltsutik» sartzen garen gezurra zabaltzen dute euskararen kontrakoek, orain arte eurek bakarrik betetako botere guneak mehatxupean ikustean.
‎Bilboko jaietako ikurra dira erraldoiak. Isabel Sanchez Robles jaietako zinegotziaren esanetan, «Aste Nagusia bera sortu aurretiko jaietan protagonistak izaten ziren». Marijaiaren faltan beste erraldoi batzuk zituzten.
‎Urtebete igaro da, baina Athleticen bazkide konpromisarioen batzarra joan zen urtean kateatuta dago oraindik, iazko egoera bera sortu zelako herenegun hasi eta atzo goizaldean amaitu zen batzarrean. Duela urtebete bezala, bazkide konpromisarioek ez zituzten onartu Fernando Garcia Makuaren zuzendaritzak aurkeztutako hiru proposamenetatik bi:
‎Valentziako Centre de Cultura Contemporanea kulturgunean izan zen. Associacio d' escriptors en llengua catalana (AELC) elkarteko ordezkariak gogoratu zuen duela hogeita bost urte Pobleten elkartu zirela hiru herrialdeetako idazleak, Galeusca bera sortu eta elkarrekin ekimenak eta ekitaldiak antolatzeko, eta Fito Rodriguezek aurtengo gaiari heldu zion, eta jatorra hitza jatorria hitzarekin lotuta zegoela azpimarratu zuen. «Originala, benetakoa, jatorriarekin zeikusirik duena da, norbere bizipenetatik sortu daitekeelako benetakoa».
‎Oso positiboa. Kontseilua bera sortu izana garrantzitsua izan da. Gainera, hamar urteotan Kontseilua erreferente bihurtu da gizartearentzat.
‎Irakasle askok urte asko daramatzate Azpeitiko Musika Eskolan musika irakasten," Maixol Elorzak 25 urte daramatza Juan Antxieta Musika Eskolan, sorreratik dabil. Maixol eta musika eskola bera sortu aurretik musika erakusten aritu ziren; beraien etxeetan ematen zituzten klaseak". Beste batzuk, 24 urtean dabiltza Musika Eskolan.
‎Gainerat, ogendantarengandik kaltetuak izan zirenei, bertze batzuk ere gehitu zizkieten. Haren kontrako istorio guziak bildu zituzten, nehongo erresumetan eta aspaldiko denboretan gertatuak, sekulan ikusi ez entzun zituen jenderi egin erailketak erantsiz eta gainerat, bera sortu aitzin hilak ziren batzuei eginak ere. Salatzailek, epaitegia inguratzen zuten, tinkatzen, elkor arazten eta ero arazten.
2009
‎Bizilagun kuxkuxero horrek suhiltzaileei deituko die bi aldiz pentsatu gabe, heroi bat izan nahiko du, akaso telebistan atera eta guzti, eta lehengo kate bera sortuko da, suhiltzaileen eskailerak, esplikazio sinesgaitzak, Victoriaren eta epailearen erabakiak. Josebaren barka ezintasunera ailegatu arte.
‎Poesia irakurriz gero orduerditxo bipila igaro dezakezu orrialdea pasatu ere egin gabe. Poemek, literaturan, maketek arkitekturan sortzen duten efektu bera sor dezakete: eraikin osoa ikusten duzu airetik, paisaia osoa begirada bakar batean, posible da maketari teilatuak kendu eta gelen barruan dagoena ere ikustea.
‎· Ez da posible laburpen bera sortuko duten bi mezu aurkitzea, bi mezu horiek existitzen badira ere.
‎McAfee segurtasun informatikoko konpainiak azterlan bat zabaldu zuen atzo, eta horren arabera, nahi ez diren mezu elektronikoek, “spam” izenekoek, 3,1 milioi ibilgailuk sortutako berotegi efektuko emisioen kantitate bera sortzen dute urtero. Internautek zabor mezuen %80 ezagutzen eta ezabatzen dute “Spam” a bidaltzeak orduko 33.000 milioi kilowatteko (kWh) energia gastua dakar urtebetean.
‎Onartzen dut klima aldatzen ari dela, baina hori ez da kezkatzeko gaia. Klima beti ari da aldatzen, baita gizakia bera sortu aurretik ere. Kontua da orain alarmismoa zabaldu dutela.
‎garatu zela dio Garzonek. Urte hartan, Batasuna bera sortzeko prozesuaren gaineko balorazio bat du aipagai. Agirian jaso du batasun prozesua ez zela biribildu ezker abertzalea zatitu egin zelako AB eta Aralar atera ostean.
‎Euskal kulturaren eta euskaren aldeko ildoa jarraitzen zutela azpimarratu zuen. Horretaz gain, Egunkaria bera sortu aurretik zehaztu ziren hamaika printzipioetan oinarritzen ziren, eta baita geroago osatu zuten estilo liburuan ere. Uriak honako printzipioak zerrendatu zituen:
‎Horra Grand Placen zer kontatzen den: " Hainbeste denbora gela txiki eta hestu batetan egonez gero jadanik eguna eta gaua berezten ez genduenean, elkar hizketa bera sortzen zen, herio, nekaldiak eta ezkutaturik luzaro egoteak inhibizio guztiak gaindi ditzagun lortu bailu.
‎Gertakari bereziki euskalduna izatearen arrazoia aipatutako elementu sinboliko horiek eratzen duten unibertso horretan guztian bilatu behar da batez ere, errealitate horretatik hartuak direlako, nahiz eta egun edozein gai kantatzen den?. Bertsoa bera sortua den testuinguruari zor zaio, jendez beteriko espazio fisiko batean bat batean asmatutako emaitza baita. Garai batean, bertsotara joaten zen jende gehiena landa ingurunekoa izan ohi zen; egun, egoera bestelakoa da, oso konplexua.
‎Labayru Ikastegiaren lan ildo nagusietako bat da etnografia. Ikastegia bera sortu aurretik hasi zineten, gainera, Jose Migel Barandiaranen gidaritzapean. Nola hasi zen harreman hura?
2010
‎Baina horrelako legerik ez da eman, eta produkzio sistemak bera izaten jarraitzen du, lehenago ontzitan bildutako xerrak erosten zituen herritarrak, orain ere hala egiten du. Nik uste dut Hernanik hondakin kopuru bera sortzen jarraitzen duela, eta %45, 4 jaitsi bada, kopuru hori kalean dago edo beste herrietara joan da. Bestalde, Marianek dio organikoaren kalitatea oso ona dela.
‎Testuinguru horretan, Pompeu Fabra Unibertsitateak, 1990ean Bartzelonan gobernuaren funtsekin sortutako unibertsitateak, mantendu egin nahi ditu bere ezaugarri izan diren eta diren bikaintasuna eta zerbitzu ematea irakaskuntzaeta ikerketa jardueran. Helburu hori lortu nahi du munduarekiko eta nazioarteko komunitatearekiko irekitasunaren ikuspegitik, baina leial izan nahi du unibertsitatea bera sortu zuen eta sustatzen duen gizartearekiko. Hain zuzen ere, zaindu egin nahi ditu gizarte horretako nortasun ikurrak —hizkuntza, kultura eta idiosinkrasia katalana—, asko zor baitio gizarte horri.
‎Konposta egiteko hondakin heze eta lehorrak behar dira %40 eta %60 ko proporzioan. Adibidez sukaldean sortzen ditugunak, eta baita adar edo jardineko hondakin organikoak. Hauek Bio zelda esaten zaienetan hartzatzen edo fermentatzen dira, egunero oxigenoa insuflatuz eta ura erantsiz eta hermetikoki isolatuta dagoen nahasketa 45º inguruko tenperaturan mantenduz sortzen da konposta bi edo hiru hilabeteko epean, naturan bi edo hiru urte liratekeelarik prozesu bera sortzeko.
‎urteetan abiatu zen, baina sortu eta berehala, hainbat unibertsitate irakasle eta aditu erabilgarria zela ohartu eta haien arteko solasaldi edo eztabaida zientifikoetarako baliatzen hasi ziren. Horrela, Internet bera sortu zeneko hasierako asmoari zentzua eta esanahia eman zioten bere xumean: jakintsuen arteko komunikabidea, eta zaleei eta interesa zuten guztiei zabaldua gainera.
‎Bertzetik, margolanari buruzko esaldi alkimiko bat: . Nire koadroek eragin bera sortuko lukete, bukatutakoan, erakusteke bildu eta zigilatuz gero. Agerpen zuzenak dira?.
‎interes bera sortzen duela beste askorengan. Plan irmorik
‎Legeak ez du bakarrik lan ordena jurisdikzionala bera sortzen (BJLOren 9 art.), ordena horri zein gai ezagutzea dagokion ere adierazten du, beraz, gai horiek lege testuetan bilatu behar dira. Horrela, eta haren eskuduntzak zenbatzeko, BJLOren 9.5 artikulutik abiatu behar da:
‎AGE II (AB 692), LAZE VI (AB 12842), AGE (AB 3913) eta AGE XII (AB 1937). Efektu bera sortuko da alderdiek LEren 83 artikuluan jasotzen diren lanbide arteko akordioak edo hitzarmen kolektiboak aplikatuz arbitraje konpromiso bat sinatzen badute (LPLren 65.3 art.).
‎Jostun bezala edukitako arrakasta, Obaba batean bizi arren hiriko hainbat ate zabaldu zizkiona, Corte y confeccion delako gaian diplomatua egotearekin lotzen zuen, eta etxeko tailerrean bertan zetazko painelu bat zeukan hormatik zintzilik jakintzak ez du lekurik hartzen leiendarekin" josten ikastera etortzen ziren neskek egunero ikus zezaten". Poz berezia ematen zion, gainera, osaba Juan eta bera sortutako parajea nik aintzat hartzeak. Baimena eman zidan.
‎Mintzaira menperatzaileek menperatuak gailentzen dituztela hauek baino gehiago lantzen direlako frogatua dugu jadanik. Landu dezagun euskara eta kausa berak ondorio bera sortzen duela ikusiko dugu."
‎Toponimiak, normalean, sustrai sakonak ditu eta nekez da aldatzen. Toki izen batek mendeetan iraun dezake, bera sortu duen kultura/ hizkuntza/ herria desagertu ondoren
2011
‎Gerra zibilean, NTCk birritan hiltzat jo zuen Senussi.Hagarekin eztabaidaSenussi Tripolira eramateko asmoa du NTCk, han epaitzeko. Litekeena da, beraz, Saif al Islamekin sortutako eztabaida bera sortzea. Hau da, Nazioarteko Zigor Auzitegiak haiek epaitzeko asmoa du, baina NTCk prozesua Libian bertan egin beharra dela aldarrikatu du.Azken berrien arabera, Saif al Islam Zintan hirian dute oraindik. Tripolitik 135 kilometro hego mendebaldera?, galdekatzen.
‎15 Funtzio logiko bera sor dezakegu XOR (OR esklusibo) ateak bakarrik erabiliz. Pentsatu eran­tzuna, muntatu, eta egiaztatu.
‎15 Funtzio logiko bera sor dezakegu OR esklusibo ateak (XOR) bakarrik erabiliz. Pentsatu eran­­­tzuna, muntatu eta egiaztatu.74HC86 ZIa da.
‎aurrezkia xahutzen da Cel Fosc Argi Kutsaduraren aurkako Elkarteak dio informazio komertzialak bere ontasunak areagotzen dituela. LED argia ez da beti eraginkorragoa, kasu batzuetan energia gehiago kontsumitu behar baita beste bonbilla batzuen argitasun bera sortzeko. LED argiek ohikoek baino argi kutsadura handiagoa eragin dezakete Alejandro Sánchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM) ikertzaileak positibotzat jotzen ditu LED teknologiaren aukerak, baina ez gaur egun instalatzen diren ereduekin, ez eta egiten den moduarekin ere.
2012
‎Aitarengana jo, eta harekin batera eraiki zuen kamera. Gogoko du Legarretak prozesua, «gauzak nola egingo ditudan pentsatzea», eta kamera bera sortzea, «akuilu moduan» oso garrantzitsua izan dela uste du. Azken emaitzak ere erakartzen du.
‎Heidegger, aldiz, Absolutua (letra larriz) hil eta geroko filosofoa da, eta poesian ez du ikusten filosofiaren arerio bat, aliatua baizik». Ahozkoa eta idatzizkoa Aspaldiko eztabaida da filosofiaren eta poesiaren artekoa, «hitza bera sortu zenetik honakoa», Felipe Juaristi idazlearen hitzetan. Ahozkotasunetik idatzirako bilakaeran kokatzen du bien arteko urruntzea Juaristik.
‎Norbaitek, herri bakearen aurka atentatu egiteko asmoz, lehergailuak edo ondore bera sor dezaketen bestelako aparatuak, edota osasunari kalte egin ahal dioten gai kimiko, biologiko nahiz toxikoak daudela modu faltsuan adierazten badu, orduan, horri espetxealdi zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik urtebete artekoa, edo isuna, hamabi hilabetetik hogeita lau artekoa, benetan sortutako ikara edo ordena eraldatzea kontuan hartuz.
‎51, letra etzana jatorrizkoarena da). Baudelairek bere garaiko paristar gizartean sortutako eskandalu bera sortu zuen Mirandek bere garaiko euskal gizarte abertzale jatorrean. Erotismoa, homosexualitatea, pederastia, alkoholismoa, prostituzioa, ateismoa... ordura arte poesiarako egokitzat jotzen ez ziren gaiak erabili zituzten biek beren poemetan.
‎Proteinaren ekarpenaren abere iturriaasko igoarazi du sistema agroalimentarioak eta hori, berez, eta osasun arazoezgain, beste ondorio kezkagarri batzuen sorburua ere bada: abere jatorriko proteinakopuru jakin bat sortzeko, askoz ere lur azalera gehiago behar da landare jatorrikoproteina kopuru bera sortzeko baino (Aubert, 2008).
‎Gainera, talde profesionalek gertakizunak sortzeko gaitasuna dute. Haiek prentsa oharra bidaliz edo prentsaurrekoa emanez, albistea bera sortzen dute. Albiste horren kontrol osoa daukate, hau da, zenbat informazio eta nola eman nahi duten.
‎Zer eskubide eskuratzen du iragarleak obrarekiko? Gai bera sortzen da publizitate agentzien kasuan, batzuetan horiek beste batzuei enkargatzen baitiete publizitate obrak sortzea. Obra kontratuaren arabera, publizitate obraren jabe izatea komisio emaileari dagokio.
‎Batasuna eta sendotasuna lortzea betidanik izan da helburu garrantzitsu bat Goiena Komunikazio Taldearentzat. Hasita erakundea bera sortzeko arrazoietatik, Debagoieneko kooperatibak beti izan du kezka berezia batasuna bultzatzeko eta emateko erakundeari jarduerak eskatzen zuen tamaina; alde horretatik, taldea hasiera hasieratik egon da etengabeko birdimentsionatze prozesuan. Hamabi urtean zehar, batzera egin den bidea hainbat arlotan gauzatu da:
‎Nahiz eta hotzak egarri sentsazioa geldiarazten duen, are gehiago jarduera fisiko bat amaitutakoan berotu egin behar bada, udan adina ur edo gatz prestakin edatea proposatu behar da. Lehen sorboak beroa egiten duenean duen plazer bera sortzen ez badu ere, premia berdina da, eta, beharrezkoa bada, nahitaez edan behar da. Neguko frutekin batera kolorezko ukituak eman (gelatinak, laranja zukuak eta beste zitriko batzuk), ahosabaia estimulatu eta hidratazioa areagotu.
‎“Berdin dio txakurrak arnasa indartsu hartzea beroaren, ariketaren edo kitzikatze hutsaren ondorioz: estres bera sortzen da”, azpimarratu du Marcelo Cando albaitariak. “Txakur txatuen jabe gehienek badakite beren maskota gehiegi berotzen ari dela.
2013
‎" Munrok aparteko dohaina erakutsi du landugabea dirudiena anekdotazkoa arte bihurtzeko", Joyce Carol Oates ek The New York Review of Books argitalpenean, eta beste aipamen batzuekin batera, promozio moduan emana da kontrazalean. Sentsazio horixe bera sortu zidan niri ere, nahiz eta batzuetan, idazle kanadarrak joeraz erakusten duen puntu ilun hori gehiegizkoa iruditu. Gustu kontuak.
‎Gure hizkuntza eta kultura geroratzeko helburuagaz egin dan behar hau orain guztion esku dago. Lehenengo pausua eginda dago, materiala bera sortzea. Hurrengoa herritarren artean zabaldu eta erabiltzea da; hemendik aurrera biderik ahalik eta luzeena egitea.
‎Bingley jaunak Janerekiko zituen begiramenak zaintzeari lotuta egonda, Elizabethek ez zuen susmatu ere egiten Bingleyren lagunaren begietan bera sortzen ari zen lilura. Hasieran Darcy jaunak doi doi onartu zuen Eliza polita izan zitekeela.
‎Gomá kardinalak, Iruñan zegola ez ote zuen ezer jakin Nafarroan egiten ziren sarraskiei buruz? Egia da errepublikak, bera sortu eta aurrera eraman zuen demokraziari ez ziola egoki hazten lagundu, bai partidu batzuk eta bai sindikato eta indarra zuten beste talde batzuk kontrolatu ezinik zegolako. Eta talde horiek basatikeriak burutu zituzten.
‎Telebista bera sortu zen presarekin antolatu zen Irrati Telebista Eskola ere. 1980ko urtearen udazkena zen.
‎Ikasketak gizakiekin eginak dira, eta aldagai berriak gehitzen dizkiote ezezagun horri; izan ere, frogatzen dute badirela asaldura genetikoak neurotransmisoreetan edo garun errezeptoreetan, eta pertsona batzuek zaildu egiten dute plazeraren pertzepzioa eguneroko ekintzen bidez, hala nola jatearen bidez, eta horrek lagundu egiten du azukrea bezalako elikagai atsegingarriak modu konpultsiboan hartzen. Hala, kasu horretan, mendekotasunak ez du elikagaia bera sortzen, gizabanakoaren berezko ezaugarria baizik. Azkenik, ez dugu ahaztu behar ingurumen faktore ugarik eragiten dutela elikagaien abusuan; esaterako, estresa Plazeraren eta sariaren sistema neurokimikoari ere eragiten dio.
‎Horrek melatonina jariatzen laguntzen du, zeinak, aldi berean, loa hartzen laguntzen baitu. Izan ere, argiak ez du efektu bera sortzen goizean arratsaldean baino: goizez, erritmoa aktibatzen du, baina argiak berandu irauten du.
‎Jainkoa ongia bera da, eta harekin harremanetan jarriz gero, ongi etikoak blaitzen gaitu. Edo Jainkoa da zer misteriotsu bat, sumatzen den zerbait, eta harekiko kontaktutik ongia bera sortzen da. (Alde batera utziko dut ikuspegi horri egin dakiokeen kritika orokorra:
2014
‎Zubietakoa agian, hirigintza plan ikaragarri baten adibidea da, baina maila txikiagoko kasuak asko dira. Usurbilen Urbil saltoki handia ireki zenean kezka bera sortu zen Udalean: Biztanle berriak ekarriko al ditu Urbilek Usurbilera, eta horiek euskal hiztunak izango al dira?
‎Oso ongi jasotzen du egitasmoa bera zer den; CD liburua atera zen, eta orain, irudiekin, osatu egiten du lan guztia». New Yorkeko kaleetan zehar ageri da taldea dokumentalean, bizipenak kontatzen tarteka, proiektua bera sortzearen nondik norakoak azaltzen... Baina musika tresnak hartuta kalean edo tabernaren batean kantuan ere ikus daitezke.
‎l, esprit fait la langue, et la langue à son tour sert de formule et de limite à l, esprit? 843 Eta zerk esplikatzen du hizkuntza/ espirituen desberdingoa? Zein da espiritu/ hizkuntza delako zer hori bera sortzen duena, horren erroa. Azkenean, berriro, xeik afgandarraren erlijioan zen bezala,, c, est(...) dans la diversité des races [hemen nahitaez arraza biologikoa ulertu da] qu, il faut chercher les causes les plus efficaces de la diversité des idiomes? 844 Azken finean, arrazak sortzen du hizkuntza, arrazaren espirituak hizkuntzaren espiritua, hizkuntzaren espirituak kultura, espiritu?
‎Renanek hainbat matxinada edo iraultza eta hainbat sistema politiko ezberdin ezagutu du bere bizialdian: [1] jaio Iraultza eta Napoleonen osteko Berrezarkuntzan egin da; hain zuzen bera sortu eta urtebetera hil da Luis XVIII (1824), Karlos X.ak oinordeztua. 1830ean Uztaileko Iraultzak Karlos X.a abdikatu eta emigratzera behartu du.
‎Ez dakit zein izango zen, duela ia berrogei urte hil izan ez balitz, Arestiren gaur egungo jarrera politiko, sozial edo emoziozkoa; ez zait inporta gainera, lehenago ere esan dut. Haren poemek orain berrogeita hamar urte sortzen zidaten sentimendu bera sortzen jarraitzen dute nigan, eta bereziki horietako batzuek; atsegin dut pentsatuz bere buruari leial izaten jarraituko zukeela gaur egun biziko balitz, eta pena hartzen dut ikusiz haren destinoak ez ziola asti luzeagorik eman.
‎Nahaste obsesibo konpultsiboa dutenek pentsatzen dute gauza bera direla pentsamendua eta pentsamenduan agertzen den portaera. Ekintzari buruzko pentsamenduak ekintzak sortuko lukeen erruduntasun sentimendu bera sortzen du. Pentsamendua ahalguztidun bihurtzen du, pentsamendua eta ekintza baliokidetzat hartzen baititu.
‎Uda, bidaiak eta… txakur eta katuak! Urtero kezka bera sortzen da: nork zainduko ditu gure lagun ileordeak oporretan gauden bitartean?
‎Txerreroaren metafora ez da txerria baina basurdea. Ehiztariek atxikitzen dioten miresmen bera sortu behar du dantzariak. Izugarri zaila da txerrero onaren atzematea.
‎Domund a zen beste mugarri bat, urtero urtero gure etxean eztabaida bera sortzen zuena. Ez zen zalantzan jartzen txinatartxoak bataiatzeko dirua bildu behar zenik, baina aitak ez zigun kalean banderatxoak jarri eta diru eskean ibiltzen uzten, esaten zuen bere alabak ez zirela eskaleak.
‎Nik ez ditut 24 ordu baino gehiago eman Instagramekin gabe Instagram bera sortu zenetik.
‎Entzun, Doug Berdinketa bat da. Biok gaixotasun maila bera sortu duzue.
2015
‎Estrategia errepresibo iraunkorraren kostea estrategia horretan erantzukizuna duten guztiengana eraman behar da. Ezker abertzaleari eginiko eraso errepresibo bakoitzak ezker abertzalean bertan sortzen duen beldur bera sortu behar da etsaiaren lerroetan?.
‎Orain badago cyborg izeneko «errealitate» bat, Kline eta Clynes zientzialariek sorturikoa, eta komikia horretaz baliatzen da cyborgak existitzen direla lasaiago esateko. Komikigileak aurrekariak izan ziren protocyborga aurkezterakoan, baina lasterketa horretan zientzia eta teknologia aurreratu zaie cyborga bera sortuz.
‎Harri eta burdinen pisua eta erresistentziak kalkulatzen ibili ordez, emakumeen hanka tartean sartuta ibiltzen naiz beti. Material hotz eta bizigabe artean nahi nuen nik lan egin eta hemen nago alderantzizko lekuan, bizitza bera sortzen duten odolezko iturriak aztertzen espezializatua.
2016
‎Gure bizitzaren arlo asko teknologia horien esku egongo dira eta denak edo gehienak behintzat enpresa pribatuek gidatuak izaten jarraituko dute.Arloan egiten den ikerketa publiko asko eremu pribatuak erakartzen du, ezezaguna da edo baliabiderik gabe ez du emaitzarik izaten. Egoera nahiko larria da, benetan irekia eta publikoa den horrelako ekimenik sortzen ez badugu gure etorkizuna enpresa horien esku egongo da, etorkizuna bera sortu, moldatu eta erabakitzeraino.Batzuek pentsatuko dute orain ere horrela dela eta arrazoirik ez dutela ez dut esango, baina datorrena askoz ere larriagoa da. Gizakiok gure izaera ahaztu ez dugula gogoratzeko garaiak izango dira, ahazteko arriskua ere badago eta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia