Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2003
‎Nik ukatu egin diot beti hori, ez baitut inoiz izan emakumeei aurrez aurre begiratzeko ohiturarik, ez behintzat horren lotsagabeki, eta are gutxiago egiten baitut onespen keinurik. Ez nekiela, esan omen nion, zergatik egiten zitzaidan bera hain erakargarri eta horrek erakargarriago egiten zuela oraindik eta misterio guztiak erakargarri zaizkigun neurrian ez nekiela dagoeneko, jarraitu omen nuen, zer egiten zitzaidan erakargarriago, bera ala bere misterioa. Monikak bere beso biluziak igurtziz jarraitzen omen zituen nire hitzak, fresko egiten baitzuen gau hartan, eta nik erakargarritasunekin segitzen omen nuen esaldiak gero eta gehiago trabeskatuz, ideien anabasa bat egiteraino.
2008
‎Autotik kanpo eta egun argitan arrotza egin zitzaidan Natalieren ondoan ibiltzea, haren aldaken kolpeak nireen kontra sentitzea eta jendearen begietan( bera hain eder eta gazte, nik burua urdindua) bekaizkeria, harridura edo gaitzespenaren zantzuak irakurtzea. Seguru nengoen, begiratzen zigutenek, noski, maitale gisa ikusten gintuztela.
2012
‎Eta ez nekien zerk eraginda: aitaren itzulerak sortu zuen tsunamiak edo, besterik gabe, bera hain arretatsu izateak.
‎Bere burua torturatzen zuen, hari bere deklarazioa egiteko moduaren bila; eta, hark atsegin ez izateko beldurraren eta bera hain koldar izateaz lotsaren artean betiere zalantzan, negar egiten zuen etsipenez eta desiraz. Gero delibero kaliputsuak hartzen zituen; gutunak idazten zituen eta urratu egiten zituen, gibelatzen zituen geroko geroka luzamendutan ibiltzen zen.
2013
‎–Nire aita da baina zeinen ezberdinak garen, ni hain lotsatia eta bera hain, jendetasun handikoa, esan zuen eta azken hitz hori aurkitzeko ahalegin bat egin zuela zirudien.
‎Edozelan ere, Elizabeth ez zen sekula itsu egon bere aitak senar gisa erakusten zuen jokabide desegokiaren aurrean. Minez ikusi zuen betidanik; baina aitaren dohainekiko begirunez, eta bera hain amultsu hartzearen esker onez, hori guztia ahaztera saiatzen zen, ez ikusia egitea ezina bazitzaion ere. Bere anderea alaben aurrean barregarri utziaz, Bennet jaunak ezkontidearekiko eginbidea eta dekoroa zapuzten zituen eten barik, eta Elizabethek ahaleginak egiten zituen portaera hain itsusgarri hori bere pentsamenduetatik ezabatzeko.
2014
‎Egia esateko, ez nuen sinesten, baina amorrua ematen zidan Dani, bera hain zuzen ere, etorkizuna osorik aurrean zeukan mutiko eder hori, bere burua era horretan zigortzen ikusteak. Eta dena gidari txar baten erruagatik.
‎Jadanik ez zen gaztea, ez zeukan hainbeste pentsamendu eta amets eder lagun. Jakin bazekien Helenek ez zuela nahi izanen bera hain bakarrik egotea.
2015
‎Partidaren bukaerara parekatuta iritsi ziren bikote biak; hiruna ustel bakoitzak eta 16, Jota eta Erre buru bateko abantailarekin azken esprintean. Nola zen posible orduan bera hain urduri eta ondokoa horren lasai egotea. Edo lasai planta ematea, gutxienez.
‎Haurra nintzela, pentsatu zuen Errek, aitak oparitu zidan haren antzekoa. Edo, beharbada, zaldi hura bera hain zuzen ere. Arrosa fuksia koloreko eremu mortu hartan beste elementu bat agertu baitzen, bere aurrean dantzan.
‎Baina ez. Ez zitzaiola gustatzen bera hain triste ikustea, esan zion senarrak. Burua auzoan, ihardetsi zion emazteak, apur bat gorrituz.
2016
‎Bere ezpainek dirdai berezi bat zuten ilunpean, azpikoa gizenagoa edo mamitsuagoa ikusten zitzaion eta pisuagatik pitin bat erori egiten zitzaiola ematen zuen. ...arbada berak zerbait susma ez zezan, eta begiak itxita nituela bere ezpainaren bila makurtu naizelarik, kosta egin zait, kosta egin zaigu bata bestearen ahoak aurkitzen, eta ahalegin baten buruan ezpain hanpatu horri hozka egitea lortu dudanean ere, ezin izan dut zerbait arrotza, inoiz egin gabea egiten ari nintzen irudipena ezabatu, haragia hain baitzegoen beroa, sukarrak hartua bezala, eta mamia bera hain baitzen berezia, gihartsua edo moldakaitza edo pinportaduna. Pauso erdi bat aldendu eta bere irribarre nekatu horietako bat egin du, ni hainbeste hunkitzen nauena, eta berriro musu emateko elkartu garelarik, ez ditugu begiak itxi eta horrela jarraitu dugu, begiak zabalik eta elkarri begira, harrituta edo are gehiago izututa esango nuke, ez berak eta ez nik egundo musurik eman izan ez bagenu bezala.
‎Ahots apalez hitz egiten zuen eta inork horretara behartu gabe kontatu du nik aldez aurretik nekiena edo sumatzen nuena, alegia, adiskide batek emanik nire testua irakurri zuenean hunkitu egin zela, eleberria galtzeko beldurraren berri berak baitzuen beste inork baino hobeto, loa galarazteraino torturatzen zuelako, hitz hori erabili du epailearen aurrean, eta berari hain gogoko zaizkion digresioetako bat eginez, esan du horixe dela literatura onaren ezaugarrietako bat, gauza bat irakurri eta hori zeure bizitzara eramateko gogoa sentiaraztea. Nire testuko protagonistak bezalaxe gorde zituela, erantsi du, kopiak han hemenka eta joan zela Gorbeiako gailurreraino bere semearekin eta langelako mahaiaren gainean utzi zuela gordelekuen planoa, emazteak hala eskaturik, bera hain despistatua izanik, beldur baitzen kopiak non utzi zituen ahaztuko ote zitzaion, eta lapurrak etxera sartu zirenean planoa aurkituko zutela, horretaz seguru dago, papera desagertu egin baitzen langelako mahaitik.
‎Niregana etorri, eskubia indarrez tinkatu, txapaka egin zidan zenbait aldiz sorbalda batean: oso arraroa zen niretzat bera hain atsegin, adeitsu eta komunikatzeko prest aurkitzea, elkar ezagutu genuenez geroztik beti kontra izan ondoren. Zer gertatzen ari zen?, galdetzen nion neure buruari, nahastuta.
‎Alta, lehen bisita egunetan, hain polliki ikusia hintugun, medikua bera hain baikor entzuna ginian hiaurekin mintzatzen, eta hola, zenbait egun geroago, hire gorputza hilotz ikustea, ezin sinetsia, ezin jasana gertatzen zaiguk deneri eta bereziki Jeanne hire emazteari eta zuen bost alaberi:
2017
‎Txekeari begira egon zen pixka batez. «Poz handia da niretzat ikustea bera hain... berak hainbeste... Jainkoak onetsiko ahal du egiten ari naizena», dio.
‎–Urteotan elkarrekin lanean aritu garen esperientzia inportanteak izan dira Ipar Euskal Herrian eta, bereziki, instituzioaren aldeko borroka luzean. Elkarren ezagutza, konfiantza eta errespetua landu dira, eta guztiz baliosak izan dira armagabetzea tratatzeko, bera hain gai sentsiblea izanik?.
‎Denak ikusten ditu, horregatik ezagutzen ditu protagonista haien izenak eta azainak. Egunen batean Yul eta bera hain inportanteak izango ote dira. Ondo legoke arrakastaren sentsazioa probatzea, eurak tronuan eseri eta beste guztiak txotxoloak lez makurrarazteko.
2018
‎«Ez dugu dirurik baina bost axola ze maiteminduta gaude eta elkarren ondoan gaude eta hori da nahi dugun guztia». Hiru orrialde beteko gutuna izan arren, ez zion inongo esker onik agertzen Kenton andereñoari bera hain arreta handiz zaintzeagatik, eta barkamenik ere ez zigun eskatzen inori etxetik era hartan hanka egiteagatik.
‎–Pentsatzen dudalako, bera hain argia izanik, moldatuko lukeela guri laguntzeko moduren bat, bere burua arriskatu gabe, hainbat aldiz egin duenez. Operazio honek, zeinaren azken txanpara pronostiko guztien kontra iristea lortu baitugu, merezi du garantia osoz burutua izatea.
‎Memoriaren mekanismoa bera hain garbi ikustea da hemen eskandalua, eta transmisioarena, eta historiarena: argazki bat dugu, eta galdezka hasten gara:
2020
‎Kuadrillakoak aspaldi joan zaizkio etxera; ez du gogoan noiz. Baina bera hain zegoen gustura, eta gero Aimar, eta... Eta herri honetan ez al dituzte sekula ixten ostatuak?
2022
‎Eta ilusio berbera zerion amari ere bere poro guztietatik. Pozarren nengoen bera hain kontent ikusita.
‎Samurtasunez begiratzen didanean oso barruan zerbait urtzen zaidala sentitzen dut, eta maiteminduta jarraitzen duela errepikatzen didan bakoitzean zulo beltz gisako bat zabaltzen zait urdailean. Tarteka besarkada baldarren bat ematen dit presaka pasilloren batean elkar gurutzatzen dugunean edo inoren begiradatik libre sentitzen den une bakanetan, eta aurpegiratzen diot, bera hain fina eta eztia izanik, nolatan hartzen nauen hain zakarki eta moldakaitz, eta erantzuten dit beretik ezer ez duen abere batek jan diola borondatea eta kontuz ibiltzeko berarekin –erantsi zuen.
2023
‎Iruditzen zaio frankismo osoaren kontra egitea dela euskararen alde egitea. Pentsatu du ironikoa dela euskara atzerakoitzat jotzea frankismoak, frankismoa bera hain kontserbadorea eta itxia izanda. Gogoeta betean ibili da, eta burua umeen potxingotik atera eta arnasa hartzeko balio izan dio.
‎Luísa beste molde batean mintzatu zitzaidan gero. Eskerrak eman zizkidan beti aldamenean egoteagatik, hain prestua izateagatik, hain barkabera izateagatik, batik bat bera hain esker txarrekoa izanik. " Zuk uste baino arruntagoa naiz ni".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia