Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2017
‎Eta mina sentituko du bat batean. Jada bera ez dela irudituko zaio. Igual bera izatea nahi ez duelako orain.
‎Kastillano ederrean, bistan da. Eskerrak ez duen Jordi Pujolen argazkirik ikusi, hura ere bozka ematen, bera ez bezala auzo jasoago batean. Non bestela.
‎Esan dezagun erdizka atera zela: ni mozkortu nintzen, baina bera ez mutilak neoprenozko gibela du antza. Hortik aurrerako oroitzapenak pixka bat lausoak dira, baina ea:
‎Eta ideia argia piztu zitzaion buruan: bera ez zela bidetik aldenduko. Tranbiaren bila bankutik jaiki zen, baina orduan telefonoak jo zuen.
‎Niri muxuka hasi zitzaidan eta nik medikuari non nengoen eta emakume hura nor zen galdetu nion. Nire ama zen baina nik ez nuen ezer gogoratzen, medikuak esan zuenez tiroak burua jo zuenez amnesia sortu zidan, eta medikuak hori esan bezain laster, ama negarrez hasi zen bere umetxo txikiak bera ez zuela gogoratzen esanez.
‎" Ni ez naiz joaten", esan zidan. Gernikan hildakoen omenezko ekitaldiak aspalditik egiten dira, baina bera ez zen joaten. " Zertarako?", galdetu zidan.
‎Gaia zaila egin zitzaidan ez dakidalako nik boxeoari buruz ia ezer. Lagun batekin txapelketaren balorazio pertsonal emozionala egiten ari nintzela, gaiaren zailtasuna azaldu nion, baina bera ez zegoen ados: haren ustez, gaia zaila egin zitzaidan boxeolariaren lekuan ez nuelako neure burua ikusten, mutil bat baizik.
‎Errugabea naiz, esan zuen, eta hil egin zuten. Litekeena da Davisek gezurra esatea ez zuelako hil nahi, baina litekeena da bera ez izatea polizia hura hil zuena. Ez dugu jakingo, eta jakiten badugu ere, berandu izango da.
‎Baina engainatzen zara. Zeren, bataz, gogoa bera ez da aski eta ez aitorra ere; zeren zure gogoaz eta aitorraz ere probetxu gutxi du hartzeko duenak pagamendurik ez denean. Eta berriz, bestea, sendo dela, pagamendua egin dezakeelarik, eritu arte egin nahi ez duenak ematen du aditzera, baldin eritasunik ez balitz eta eritasunak ondorerik ez balu, kontu gutxi egingo lukeela.
‎Hurrengo egunean buhame lodia, trebeena, Donegoitira joan zen bera ez baitzegoen basoko malkar haietan gora eta behera ibiltzeko prest. Nahiago zuen pertz batzuk konpondu eta labanak zorroztu oilo zahar baten truke, gaueko lapikoak zerbait itxurosoa izan zezan.
2018
‎Ez ote zen literatura modernistaren helburua, kontzientzia jario teknikaren bidez besteak beste, burmuina eta adimena disekzionatzea? Zentzu horretan, bere garaian kontzientzia nobela, nobela psikologikoa zein aitorpen nobela izendatu zen horren aldaera baino ez da (gauza bera ez bada) neuronobela. Horren berezitasuna, baina, hizpide dituen kasuetan dago.
‎Sukalde aparatuak esango digu Jon Sarasuak. Supazterra esango nuke nik (gauza bera ez ote dira?). Komunitatea esango luke hark.
‎Belarri Makurren ezkontza ez zen zoriontsua izan baina, bere kontsolamendurako, ez zuen askorik iraun. Aldi hartan ez bera ez ni ez ginen zoriontsuak. Ni bakarrik nengoen.
‎" Zereal guztiak jan itzazu". Aspaldi utzi nioan zerealak jateari, kafe kikara erraldoiak hartzen ditiat, (Orro egiten hasiko da.) Sutan jartzen nauten katilukada erraldoiak... baina bera ez duk konturatu ere egin, beti zabilek horren lanpetuta. Buff.
‎(Erreka soinua eten egin da eta logelan zerutik eroritako argi irreala ageri da, batbatean argi horren barruan amaren holograma antzeman daiteke; Julenek ama ikus dezake, baina amak bera ez. Hala eta guztiz ere, Julen ohetik jaiki egingo da eta ilea eskuaz orraztuko du, ia oharkabean, amaren errietaren beldur edo.
‎Beste itxura antropomorfoa hartzen dute gurean ekaitzegileek, zaldun dotore batena. Pertsonaia mefistofelikoa da, deabruzko izaki dela igartzen da kondairetan, deabrua bera ez denean. Ekaitza deabruek egina den ideia Antzinako Mesopotamian aurkitzen da jadanik, eta oso zabaldua izan da Europan, kristianismoak bereganatua:
‎Orain Libiaren txanda da. Mehatxuei buruz hitz egin du NATOk, baina NATO bera ez al da mehatxua?
2019
‎Denda barruan, agian? Ezin zitekeen, bestela bera ez zuten era txar hartan bidaliko. Non, orduan?
‎Pozik beste aldetik, sartu irtenak hainbesteko disimuloz egiteko gauza zelako. Ez zen konturatu aspaldiko ordutan Jim esna zegoela, nahiz eta bera ez konturatu.
‎Sen hutsez antzematen zituen haren psikeko bazter eta zirrikitu guztiak. Irribarrea eragiten zion; neskak behar zuen, eta bera ez zegoen haren aldamenean.
‎Sture bera ez zegoen oso ziur egin zituen aitorpenez. Berak batzuetan irudimenezko ikuspen edo fantasiatzat jotzen zituen hilketei buruzko aitorpen horiek, baina, hala ere, Fransson ek eta Margitek pentsatzen zuten Sture egia esaten ari zela, alegia, benetako hiltzailea zela.
‎Gero adeitsuago, han zeudenei su txikia eraikitzeko zer egin behar zuten adierazi zien. Argi eta garbi utzi zuen bera ez zegoela sua eraikitzearen aurka, baina bai erabaki hura batzarreak hartzearen aurka.
‎Denak batzen gintuen pertsona zen, eta aitortza moduan jarri genuen presidente karguan. Dena den, bera ez zen kudeaketaz arduratzen, jokalarien esku zegoen ardura hori".
‎Tankerarik xaloenaz egiten zuen hori, eta sutan berotzera etortzen zen; huraxe izaten zuen beti etortzeko aitzakia: ez bera ez gu ez ginen aitzakia hartaz engainatzen, eta bera ere ez zen ahalegintzen haren konbentzionaltasun erosoa ezkutatzen.
2020
‎Fito hura ez naiz ni, Rafael de Cózar idazlea baizik, baina, egia esanda, Andrés Sorel bera ez zen Andrés Sorel ere, hori baitzen berak aspaldidanik erabilitako gaitzizena bakarrik.
‎Eider Rodriguezi, aldiz, Kasandra izena bera ez zitzaion batere gustatu. Ez zuen uste mitologiaren erreferentziak, nonbait, on egiten zionik literaturari eta, halaber," irakastunlari" baten joera txirriporroa iruditzen zitzaion... niri ez, ordea.
‎Bizitzan agertzen diren kontraesanak dira literaturak hartzen dituenak. Eta ez dut uste literaturak politikoki zuzena izan behar duenik, bizitza bera ez delako. Kontraesanik gabe ezin da bizi.
‎Eta irakurle gisa, jakina, ez dut fikzioa bakarrik aintzakotzat hartzen, ezta euskaraz argitaratzen dena soilik ere. Aitzitik, mota desberdinetako idazkiei kasu egin behar diedan neurri berean, hizkuntza bat baino gehiago hartu behar izaten dut kontuan nire irakurraldiak behar bezala antolatzeko, eta jarrera hori bera ez zitzaion arrotz izan ez Michel Montaigneri ez eta literaturgintzan ibili den edonori. Aharon Appelfeldek, adibidez, horri buruz hau zioen (1988):
‎Honela, etika eta estetika gauza bera ez baldin badira, ezaguera bat baino gehiago ditugu erakusgai eta adimen mota asko legoke. Hau da, hizkuntzaren trebezia duenak ez du matematiketan zertan eduki; gorputzez eta izaeraz kementsuena dena ez da, derrigor, espazioa antolatzeko gai izango; eta musikarako dohaintsua dena, berez, ez da izango, agian, bizitza kudeatzeko gauza.
‎Literatura gehiegi ari da maitemintzeaz eta desmaitemintzeaz, eta gutxiegi erdiko guztiaz. Maitemintzea bera ez al da literaturaren ondorio bat, funtsean. La Rochefoucoldek zioen bezala," pertsona batzuk ez ziren inoiz maiteminduko inoiz maitasunaz hitz egiten entzun izan ez balute".
‎Baina bien artekoez gain, lotsaturik, ez zuen mota horretako besterik aurkitu. Jaisten eta jaisten jarraitu zuen mezutegian, hilabeteetan atzera eginez; nabaria zen Aritz, bera ez bezala, mezu bakar bat ere ezabatzen ez zuen horietakoa zela. Eta orduan ikusi zuen.
‎Garai hartan sekula ez bezala antzeman nion lanean bilatzen zuen atsegina. Egia esanda, nabari zitzaion negozioa bera ez zela aspaldiko partez hainbeste berpiztu zuena, ez eta balizko mozkinak ere, bere seme kutunaren etorkizunaren onerako egiten ari zen ahalegina baino.
‎Azkarra nintzela esan zidan, eta bere aurre aurrean nireak jantzi ordez Buden botak jantzi nituen, baina bera ez zen konturatu. Bota haiek handitxoak nituen, baina askoz ere okerragoa izango zen estuegiak izango banitu.
‎Nahiago du zoruko egur horixkaren biribil ilunei erreparatzea, tamaina eta itxura desberdinetako orbanetan begirada galtzea, biribil batetik salto egitea begiekin beste batera; ohol xafla bakoitzak gutxienez badauzka holako bat edo bi, denak antzekoak eta denak dira diferenteak, zoruko egur guztiak bereiz daitezke zipriztinduta dituen beltzuneei esker, kolpe ilun horiek bereizgarri direlako, xafletako identitate markak. Berak, bitartean, atzamar puntak igurtzi ditu bata bestearekin, eta konturatu da ez duela hatz markarik, azala berdindu zaiola, lehen zituen arrasto finak ez dituela aurkitzen, bera ez dela egurraren modukoa, ez duela identitate markarik. Agian, ez dagoelako berez dagokion lekuan, sustraiak ebaki dizkiotelako, etxetik urrutiegi dagoelako eta argi dauka bidaia luzeegiaren ondorioz gertatu zaiola, balea baten tamainako barku hartan sartu ziren guztiei berdin pasatuko zitzaiela... baina, bat batean, eztul hots ezagun bat entzun du, errepikatu da, berriz ere entzun du, belarrietara heldu zaizkio talka eta talka, itsasoa handi dagoenean olatuek egiten duten antzera, uxatu ditu bere atzamarren gaineko kezka inuzenteak eta Carmenen aurpegia topatzeko altxatu du burua.
‎Jerry bere borda aldera abiatu zen estropezuka. Atea irekitzerakoan, bere esku odolduaz krisketa busti zuen, baina bera ez zen konturatu.Egun hartan benetan harro sentitzen zen, zeren balentria handia egina baitzuen, eta berari egia aitortzea gustatzen zitzaion.
‎Bukaera jakinik gabeko barealdi haren ikusmiran, alegera zegoen bakarra Pathi zen. Ez zuen hurrengo egunean anaia ikusterik izango, aita eta bera ez baiziren autobusa zein egunetan irten zain han geratuko. Ezin halabeharraren esku utzi ostatuetako egonaldien luzera.
‎ez ziran bere kideak. Haiek gazteak ziran, eta bera ez.
‎Kalexka paketsu batean, paketsuago eta bakartiago oraindik igande arratsalde beroegi hartan, eta muño legun baten kaskoan, xalet zoragarri bat agertu zan. " Ma Chaumière" bera ez zan haren maillakoa izan.
‎Pekatu egitea bera aberatsen abantailla da! Kondenatzea bera ez dago txiroen eskuar: txiroek nahi ta nahiez zerura behar dute!
‎Eta zer erranen ziguk On Ilariok, bera ez duk inoiz zeruan egon eta! Bixentek.
‎Hasteko, ba al dakizu Egurrolaren despedida nolakoa izango den? Gauza bera ez egiteko.
‎Ez, hura ezin zen publizitate eta gizarte harremanetarako departamentuaren hanka sartze bat, aldiz, ongi hausnartutako erabaki bat izan behar zuen. Egurrolak, Roaming hotelentzat eta bere buruarentzat ere, egunerokotasun irudi bat eraikitzen eta saltzen ahalegindu arren, aldi berean ez zuen nahi jendeak bere diruaren antzinakotasuna ahaztea, ez zuen nahi diru berriarekin nahas zezatela, bera ez baitzen heldu berri horietako bat. Bere" abizenak" ondareak bazeuzkan hainbat belaunaldi, eta horrek, Egurrolaren uste ustelduan, nolabaiteko zilegitasunaz janzten zuen bere dirua.
‎Beste norbait maite zuela susmatzen nuen eta horregatik jo nuen zugana. Beste pertsona bat maite bazuen eta niganako maitasuna bukatu bazitzaion, ez zegoen gure matrimonioarekin aurrera segitzeko arrazoirik, eta bera ez bazen dibortzioa eskatzera ausartzen, nik egingo nuen. Baina nire susmoak oker zeudela esan eta berretsi didazu, beraz ez daukat dibortziatzeko arrazoirik.
2021
‎Aukeran Benidorm aldera joan nahiago izango zuen, udan eguzki galdatan goxo goxo eta neguan balkoitik itsasora begira, inoiz ez bezala lasai moduan bizitzera, beti potrojorran ahal izan ezkero. Baina berak ezin zuen aukeratu, bera ez zen inola ere aberastu lantegia saldutakoan, geratu zitzaigun apurra zorrek ez jandakoa baitzen, hain justu ere nire karrera ordaintzeko eta bere Bilboko pisua erosteko; kontserbak ez ziren inoiz oso negozio onuragarria izan, ez behintzat azken urteotan, gure aitarenak, Luzaroko handiena izanda ere, ezin zuen lehian atzerritik zetozenekin, eta baxurako arrantzak bizi zuen krisialdiarekin ere e... Aurre egiteko lantegia zabaldu, modernizatu eta batez ere konpartitu izan behar zuen nahitaez.
‎Baina ziurrenik, egun dakigunagatik, Shannan Gilbert bera ez zen LISKen biktima bat izan. Horrexegatik, haren heriotzaren kausa oraindik zehaztugabe dagoela ahaztu gabe, eta haren sendiaren eskaera eta aldarrikapenek beste biktimen aurkikuntzan eta LISK beraren azaleratzean izan zuten garrantzia aintzat hartuta ere, nahiago dugu Shannan Gilbert narrazioaren abiapuntu edo erdigune ez izatea.
‎Bai, susmatu egiten zuen etsai bat zegoela saiakeraren atzetik. Filo tartean zebilen, baina bera ez zen nagusia, mandataria edota bitartekaria baizik. Ezin zion ezer galdekatu emakumezko ikertzaile makurrari, Martzilako saiakera izan zenetik desagertu zelako.
‎Baina Alençon hirian bazen gizon gazte bat, lotinant jeneralaren semea, emakume hark hainbertze maite zuena non amorratzen egoten baitzen hartaz, eta askotan apezpikuaz baliatzen zen bere senarrari mandaturen bat eman ziezaion, era horretan Du Mesnil lotinantaren semea nahierara ikusi ahal izateko. Bizimodu horrek luzaz iraun zuen, apezpikua bere probetxurako eta Du Mesnil hura bere plazererako zituela; zin egiten zion horri beren maitasunean libreago jarraitzeko baizik ez ziola apezpikuari aurpegi atsegina jartzen, eta, edozein modutan ere, apezpikuak promesak baizik ez zituela erdietsi berarengandik, eta egon zitekeela seguru bera ez zen bertze nehork ez zuela bertzerik erdietsiko.
‎baten apainduran, hets eta idekaraz ditaken kaska batez estalirik buru lepoak. Aurpegia bera ez du
‎sartzen duen muttur kamutsa. Itsasoa bera ez da zeiharka baizik ezagun, bere mutturraren erditsutan
‎bat bera ez dago
‎Fraidegaien logelara joan ziren eta atorra beltz zabal bat, belaunetaraino heltzen zena, latza baino latzagoa zenez, lihozko barne arroparen gainean jantzi zuen. Eskerrak barneko arropa gehiago zuela, bera ez baitzen pobreak bezala arropa latzetara egina. Oinetako handi batzuk, fraideen soinekoa eta hura lotzeko soka bat eman zizkion.
‎Ahizpa aberatsak bezperako bera ez zela erantzun zion, eta tximinoak hari emandako aholku bera eman zion, arbolatik hartzeko fruituaz.
‎Uretako Izpirituak ikusi zuen bezain laster bidera irten eta estu estu besarkatu zuen, Mabungu deituz. Berak, ordea, bera ez zela Mabungu, Luenba baizik, anaia bikia alegia, esan zionean, ez Uretako Izpirituak ez haren alabak, ez zioten sinistu nahi izan, eta pozaren pozez dantzan hasi ziren. Luenbaren kutunaren ahalmenak gela batean itxi zuen emazte gaztea.
2022
‎Alferrik hurbildu zitzaion apeza kontsolatu nahian, kristo guztiak igorri zituen popatik hartzera eta ez zuen elizkizunik onartu Anarentzat. Jose Manuelek andrea utzi zuen erabakiak hartzen, bera ez baitzen horretarako gai. Gelditzen zitzaizkion seme alabez arduratu zen, eta Pilarri haserrea lagungarri zitzaiola oharturik, haren alde jokatu zuen.
‎Harremanak izaten zituen guztiekin zintzotasunez jokatzen hasi zen. Aldaketa bere pertsonari garrantzirik ez ematerainokoa izan zen, bera ez zela garrantzizkoa pentsatzerainokoa. Apaltasunaren bidea jorratzen hasi zen, janzten zituen arropetan ere nabaritzen zitzaiona.
‎Jeneralean, ez da segundo batera ere iristen. Lehen tarte labur horretan distortsionagarri gertatu eta batek pentsa lezake bera ez dela betikoa. Ez dela bezperan lokartutako pertsona bera.
‎Esker txarra jaso zuen, gainera, espainolek ez baitzioten aitortu egindako lana: Erregeordea eta bera ez ei ziren oso ados ibili hiriaren defentsari zegozkion modu prozeduretan, eta zigorra jaso zuen horregatik. Kolonbiako eskola liburuetan azaltzen omen da, erdigizon (edo gizon erdi) gisa aipatua bada ere.
‎Bidaiaria ere kezkatuta dago, bera ez baita hilabeterako oporretan abiatu. Oporretan gabe, bidaia bat egin behar duela esan eta esan ibili da, hainbat hilabeteko bidaia luzea.
‎Hitzaldiaren bukaera aldera hots izugarri bat entzun zen, gerra hegazkin batzuk azaldu baitziren Cartagena gaineko zeruan: militarren agerpen desegokiari broma desegoki batez erantzun zion hizlariak hala iruditu zitzaion behintzat Bri, bera ez zela hara etorri bonbak jartzera, bakeari agur egitera baizik esan baitzuen, irribarre urduri batez. Bk irakurri ditu gertaera horri buruzko interpretazio bitxiak Kolonbiako prentsan, ez daki itsasoaz bestaldera heldu ote diren.
‎Eta zenbatenaz ere sentitzen zuen maitatua izatea merezi zuela, hainbatenaz enoatzen zen ikusirik senarrak ez ziola kasurik ematen; hainbertze, ezen, halako nahigabe handia hartu zuen, non, nagusi anderearen kontsolamendurik ezean, etsimenduaren ertzean egonen baitzen. Eta senarraren gogara egiteko modu oro bilatu ondoren, bere baitan pentsatu zuen ezinezkoa zela hark bera ez maitatzea berak zion amodio handia ikusirik, non ez bazen bertze fantasiaren bat zuela gogoan; eta horren xerka hasi zen, hain era sotilean, ezen egia ediren baitzuen: gizona gauero bertze nonbait okupaturik zegoen, eta ahantziak zituen bere kontzientzia eta emaztea.
‎Jainkoari gorazarre egiten diot, jauna, atsegin izan zaiolako zuk eneganakoa galtzea, hain baita arina eta ahula, ezen gizonen manupean hartu edo uzten ahal baituzu. Ene aldetik, ez diot nehoiz baimenik eskatu ez nagusi andereari ez senarrari, ezta ene buruari ere, zu maitatzeko; zeren Amodiok, zure edertasuna eta onestasuna lagun, halako indarra ukan du enegan, non ez baitut bera ez bertze jainko edo erregerik ezagutu. Baina, zure bihotza ez dagoenez beldurrarendako lekurik ez izateko bezain amodio egiazkoz beterik, ezin zara amorante perfektua izan, eta nik ez dut maitatuko inperfektua den nehor zu maitatzea deliberatu nuen bezain perfektuki.
‎Nagusi anderea erauntzi zenean, dama erretiratu egin zen, eta emakumeetarik bat jin zitzaion erratera senarra bila zebilkiola. Damak garbi ihardetsi zion bera ez zela joanen, gizona hain zela gogorra eta larderiatsua, non beldur baitzen ez ote zion kalterik eginen. Finean, ordea, deus makurragoren beldur, joan egin zen.
‎Zaldunak ez zuen bere burua errefusatutzat hartu arrapostu horrengatik, eta ondotik ibili zitzaion biziki garizuma erdira arte. Nolanahi ere, emaztekia fermu aurkitu zuen ez bera ez bertze nehor ez maitatzeko asmoan; baina gizonak ezin zuen sinetsi, senarraren dohain eskasak eta damaren edertasun handia ikusirik. Eta, emaztekia disimuluan zebilenez, berak ere enganiotan hastea deliberatu zuen; eta berehala utzi zion gibeletik ibiltzeari, eta, damaren bizitzaz ongi ikerturik, jakin zuen italiar zaldun txit zuhur eta onest bat maite zuela.
‎Eta gau guzian asmo horiek gogoan erabili ondoren, lasaitu egin zen ohartzean ez ziola arraposturik igorri behar, ez baitzegoen mezularirik, eta bere baitan pentsatu zuen ezen kapitainak bazuela nahikoa lan bere nagusiaren zerbitzua zela-eta, eta ez zuela, beraz, berak zertan haserrearazi egin asmo zion erantzun txarrarekin, zeina hura itzuli arte gibeleratu baitzuen. Baina diamanteak arrangura handia eragiten zion; izan ere, bera ez zegoen batere ohitua bere senarraz bertze nehoren kontura apaintzen. Horregatik, adimen handikoa baitzen, pentsatu zuen eraztun hari kapitainaren kontzientziarako probetxuzkoa izanen zen zerbait atera behar ziola.
‎Gogorra izan zen. Eta okerrena, bera ez zela kontziente horretaz guztiaz. Naturaltasun osoz jokatzen zuen horrela.
‎Goiuri bera ez dut uste agertu denik. Ikusi behintzat ez dut ikusi.
‎―Atera dadila zaharra eta gera dadila etxandrea. Aitajaun Pantxok esan zuenez bera ez sela handik irtengo hilik edo eskuak loturik ez bazen, kaporalak begiak argitu, erdi larrugorririk zutitu eta deiadar egin zuen: ―Oso ondo, ez dadila zaharra irten.
‎Subjektuari, bere burua berretsi nahian hasten denean, ezinbestekoa zaio bera mugatzen eta ukatzen duen Bestea: bere burua iristeko, beharrezkoa du errealitate hori, bera ez den errealitate hori. Horregatik, gizonaren bizitza sekula ez da betetasuna eta atsedena:
‎Bihar arte eta ez kezkatu Tiberio Ferrizengatik, bera ez baita inongo jauna. Ibeaseko aberatsena baizik.
‎Haur bat ere emaztearen familiako sorgin batek hil diola uste du; alderantziz, aurreko hiru haurrez gain laugarrena ere hil zaionean, emaztearen familiakoek aita (Talayesva) egin dute errudun; bera, bitartean, segur dela beste sorgin batek hil duela. Azkenean, ama bera ez ote den sorgina etortzen zaio burura, semeari aitortu dionean ametsetan bere arbasoekin mintzatu eta heriotza hurbil ikusten duela (Talayesva 1982: 45, 111, 160, 282, 362, 401, 453).
‎"" Bueno, esan zuen, bedeinkatu behar dot etxea" nire amamarena, Aranen. Eta egin euan santu bat ipini atearen ostean, bera ez dagiela (dezala) inork ikusi sartu orduan, baia santuak berak ikusi dagizala sartuten danak guztiak. Orain etxea jausi da, baia hantxe egon da bere aldi guztian santu bat untzakaz josia." Gure herriko etxe ateetan XX. mendearen erdian, eta geroago ere, plaka esmaltatuan azaltzen zen Jesusen Bihotzaren irudia zen, hain segur.
‎Azkenean bizpahiru mika ikusi zituen bertatik bertara, bere aurreko lizarrean pausatuta; oso gertu zeuden. Mutikoak bikain ikusten zituen leihatila txikiaren barna, baina mikek bera ez, gaztetxoa iluntasunean baitzegoen babestuta, kanpadenda barnean.
‎Penaturik eta desanimatuta, azkenean etxera joan behar izan zuen bazkaltzera. Inori ez zion deus ere aipatu bere azken zorigaiztoa, baina kontu positibo bat behintzat atera zuen goiz hartan, izan ere, tiroa egindakoan bera ez zen lurrera joan, eskopeta eta guzti, eta, eskuin sorbaldan hartutako kolpea ere, txikixeagoa izan zen; hobekuntza pixka bat behinik behin lortu zuen azkenean. Dena ez zen galera gertatu.
‎Badago beste puntu bat mingarria euskaldunontzat deialdi honetan, eta gisa honetako beste deialdietan ere, askorentzat onartezina eta ulertezina ere gertatzen dena, eta da lanposturako eskatzen den hizkuntza gaitasunetik gorako tituluei puntu bat bera ez zaiela ematen lehiaketan, eta, aldiz, atzerriko hizkuntzen tituluei bai. 700 plaza horietako bat lortzeko lehiaketan, EGA (C1) edukitzeak ez dizu puntu bat bera ere ematen eta, aldiz, First (B2 ingelesez) batek bai.
‎Alegretek Costaren aurkako ikerketa desobedientziagatik abiarazi zuen, hark Kataluniako Parlamentuko lehendakariorde gisa, 2019ko azaroan, autodeterminazioaren alde eta monarkia gaitzesteko onartutako akordioak tramitatzeagatik. Beste batzuek ere deklaratzera joateko deiak jaso zituzten eta joan ziren, baina bera ez. Desobedientzia kolektiboagoa espero zuen berak, herri desobedientzia.
2023
‎Dirutza handia aurreratu behar izan zuten. Dirua bera ez zen arazorik, ez baitira pertsona mizkinak ez bata ez bestea ere, baina zertarako zen dirua. Norentzat?
‎Nire erruz izango ote! Beti, edozein kasutan, gertatzen dena gertatzen dela ere, bera ez bada protagonista gaixotzen da.
‎Eck ek esan zuen Bohemiako Juan Hus Luteroren ideia berberak defendatzeagatik kondenatu zutela, heretiko moduan, ehun urte lehenago. Luterok esan zuen bera ez zegoela Erromaren primatuaren kontra eta ez zela inoiz zismatikoa izango, baina primatu hori ez zela Jainkoaren zuzenbidekoa, Eskrituretan ez zegoelako.
‎Pablo III.ak legatuak bidali zituen Frantziara, Poloniara, Austriara, Eskoziara eta Alemaniara, lurralde haietako erregeak eta printzeak kontziliora etor zitezen. Luterok esan zuen kontzilioa Aita Santuak deitzen bazuen bera ez zela joango. Zer egin erabakitzeko printze eta teologo protestanteak Schmalkalden bildu ziren 1537ko otsailean.
‎1542ko uztailaren 13an Espalatinori gutun bat idatzi zion Luterok, esanez bera ez zela bere janariaz gehiegi arduratzen, baina ezkondua zela eta etxerako betekizun batzuk zituela. Eskatzen ziola ez iruzurtzeko bera Printzearen opariei zegokienez, asko baloratzen zituela eta.
‎Semeak sendatu zirela, baina alabak hamar asteko sukar erasoa zuela eta oraindik garbi ez zegoela biziko zen ala hilko zen. Jainkoak deabruzko mundu honetatik beregana eramaten bazuen, bera ez zela haren kontra jarriko.
‎" Hori ez naiz ni!, hori ez naiz ni!" (Non sum!, Non Sum!). Luterok esan nahi zuen bera ez zela aitak esaten zuena, hots, deabruak hartutako pertsona. Pasarte hori identitatearen galeraren paroxismo epileptoide moduan, krisi histeriko baten edo krisi psikotiko baten moduan ulertu izan da (Reiter, 1937); krisi hori gertatu zen Luteroren komentuko bizitza arazoz betetzen hasi zenean.
‎San Pablok zioen moduan, fedetik ez datorrena edo fedez egiten ez dena, bekatua dela. Esaten zuen bera ez zegoela ekintza onen kontra, ekintza horiek fedeak ariman ereindako landareak zirelako eta zuhaitz onak ekintza onak ematen dituelako. Ekintza bat Jainkoaren atseginerako dela sentitzen badu gizakiak, orduan ekintza ona dela; baina, konfiantza hori ez badu, ez dela ona (García Villoslada, 1973; Erromatarrak, 14, 23).
‎Garestia behar du Afrikako puntatik honaino deitzeak, ezta? Nire gaixotasunari buruzko galderak egiten dizkiot baina bera ez dela espezialista esaten dit eta hemengo medikuei kasu egiteko.
‎1883ko abenduaren 7 (345a) Nuenen dik idatzitako gutunean Vincentek Theori gogoratzen zion gurasoei esandakoa: duela bi urte etxea uztera behartu zutela; horrek arazo ekonomikoak sortu zizkiola eta ertzeko jarrerak hartzera behartu zuela; aita hain egoskorra izan ez balitz, Theoren laguntza eraginkorragoa izango zela; gero eta irekiago eta gizatiarrago izan ordez, gero eta estuagoa zela aita; klerigoaren banitateak ertzetara eraman zuela; bera ez zela Van Gogh tarra sentitzen eta ez zuela nahi Theo ere hala izaterik. Van Rapparden familiaren eta bere familiaren arteko aldea seinalatzen zuen:
‎Eindhoven-erako sei zirriborroak amaitu zituela eta urregilearen etxean zeudela, hark kopiak egin zitzan; atseginez lan egin zuela konposizio horietan. 1884ko irailean (R49) Nuenendik idatzitako gutunean Vincentek Rappardi esaten zion gurasoek galdetu ziotela ea Rappard en bisitari buruzko berririk bazegoen; etxean egokiago zetorkiela Rappard urrian etortzea, azaroan etortzea baino, beranduago beste bisitari batzuk espero zituztelako; bera ez ezik, gurasoak ere bisitaren zain zeudela; horregatik, azaroan Vincentek berak ere etxea utzi zuela, gonbidatuek haren gela erabili ahal izan zezaten.
‎Goizean Theoren neskalagunaren gutuna jaso zuela, konpromisoaren berri emanez; zorionak eman zizkiola eta Theori errepikatzen zizkiola; 50 franko bidali al ziezazkiokeen, ospitalean gauza batzuk ordaindu behar izan zituelako. Vincenti esan ziotela, bera absente zegoen artean etxe jabeak hitz egin zuela tabako saltzaile batekin, Vincent kanporatu eta hari etxea emateko; Vincentek zioen bera ez zegoela horretarako prest, etxea barnetik eta kanpotik pintatu zuelako eta gasa jarri zuelako.
‎Johannak Vincenti jakinarazi zion hurrengo urtean ilobatxo bat izango zuela eta mutila izanez gero, haren izena jarriko ziotela. 1889ko uztailaren 5ean (T11) Paristik idatzitako gutunean Johannak Vincenti esaten zion gutuna frantsesez idazten saiatuko zela, Vincentek horrela nahiago zuelako eta bi lagunek hizkuntza bera badute, hobeto ulertzen direlako; baina, bera ez zegoela frantsesez idazten ohitua. Parisen Octavio Mauss enpresari belgikarrak jadanik hitz egin zuela Theorekin Vincentek Vingtisten erakusketan parte har zezan.
‎Martxoaren 18an eskutitz bat idatzi zion Salles agurgarriak Theori, esanez patxada osoan hitz egin ziola Vincentek auzokideek eragindako eskandaluaz. Vincentek zioen salatariek probokatu zutela, haurrak bere etxeko leihoan gora igotzen zirela; poliziak eragotzi izan balie haurrei eta helduei etxe inguruan pilatzea eta leihoetara igotzea, bera ez zatekeela bere onetik irtengo. Esaten zion baita ere, bizitzan ikasi beharreko ikasgai bat kexurik gabe sofritzea dela (Van Gogh Bonger, 1917; Naifeh eta White, 2011).
‎Azken hiru estudioak perspektiba markoarekin egin zituela; laster artista askok erabiliko zutela marko hori, pintore aleman eta italiar zaharrek erabiltzen zuten moduan. Vincentek zioen bera ez zela beretzat bakarrik ari lanean, kolorearen arte berriaren erabateko premian sinesten zuela.
‎Arrakastari izua ziola esaten zuen. Gauguin-ek arrakasta iraunkorrean sinesten zuela, baina bera ez zuela kezkatzen arrakastak eta zoriontasunak; Gauguin-i bere gudatea egiten utzi behar zitzaiola eta seguru zegoela hura irabaziko zuela.
‎Vincent Nuenen en nahiko ongi integratua zegoen eta ez zuen Helvoirt era joateko asmorik. 1884ko azaroaren erdian (387) Nuenendik bidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion aitak baztertu egin zuela Helvoirten bizitzea; erabaki hori axola zitzaiola Vincenti; izan ere bera ez zatekeela Helvoirtera joango; Nuenengo estudioan gelditu edo Anberesera joango zatekeela; finantza aldetiko arrakastarik ez bazuen ere, lagun onak egiten ari zela han; aurreko astean egunero natura hilak egiten jardun zela, Eindhoven-en pintatzen zuten lagunekin; Hermansek gauza polit asko zituela; esan ziola gauza horietako batzuk (pitxar zaharrak edo beste antigoaleko gauzak) pintatu nahi ba...
‎Modelo bilutsiak lortzea, berriz, ez zegoen edonoren esku. 1886eko urtarrilaren hasieran (443) Anberesetik idatzitako gutunean Vincentek Theok esandakoari erantzuten zion; Theok esaten zion gauza asko zituela ordaintzeko; Vincentek, berriz, esaten zion bera ez al zegoen Theoren hartzekodunen aurretik; hartzekodunak ez zituela lagunak, eta Vincent, bai; galdetzen zion Theori konturatzen al zen zeinen zaila zen modeloak eskuratzea eta zeinen garesti zeuden pinturak; bere egoeran mehatxuak zituela alde guztietatik eta lana gogor eginez bakarrik salba zitekeela; egun horretan argazkilari laguntzaile bat ezagutu zuela eta galdetu ziola ea erretratuen enk... Vincentek esaten zuen prostituten artean ezagunak egiten ere saiatuko zela, nahiz eta hori atsegina izan ez poltsa hutsik dagoenean; Akademiako zuzendariarekin ere hitz egingo zuela, modelo bilutsiak pintatzeko aukeraz hitz egiteko; bilutsiaren ezagutza hobetu nahi zuela; eta oso pozik zegoela Anberesera joan izanagatik.
‎Tersteeg ek jendeari saltzeko moduko akuarelak eskatzen zizkion Vincenti; baina Vincent beste fase batean zegoen eta ez zuen bere burua behartu nahi; bere erritmoan lan egin nahi zuen eta ez zuen onartzen bere galgatik inork ateratzerik. 1882ko martxoaren 11n (180) Hagatik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion urtetan zehar Tersteeg ek gaitasunik gabeko ameslaritzat zeukala; akuarelak pintatzen ez zekielako marrazten zuela; baina, Tersteeg ek ikusi behar zuela bera ez zegoela prest bere izaerarekin ados ez zeuden lanak egiteko; Tersteeg ek gaitzetsi egiten zuela haren azken lanetan agertzen zen izaera; berak esaten ziolaTersteeg i garaia heltzean edukiko zituela nahi zituen akuarelak, baina ez oraindik; Tersteeg Tersteeg zela eta bera bera zela; Tersteeg ek hamar florin eman zizkiola egun batzuk lehenago, baina jadanik diru gabe zegoela, modeloei, gela garb...
‎" Paisaia pintore ospetsu bat ezkutaturik dago zuregan"; esaten zion ez zuela bihurtu behar Tersteeg en moduko materialista bat; Tersteeg en armadura oso lodia zela eta ez zekiela seguru gizaki bat zen ala metalezko masa bat zen, bihotzik bazeukan ala ez. Vincentek zioen bera ez zela paisaia pintorea; paisaiak pintatzean beti dagoela haietan irudiren bat, baina, badirela benetako paisaia pintoreak direnak eta Theo izan zitekeela horietako bat.
‎Anamari, lehen beti errieta egiten zidana, mutu zegoen, baina neronek, bera ez tristatzeagatik, ez nuen nire ohiko zigarretarik pizten eta horrela, pixkanaka, berrogei urtean erdiesterik izan ez nuena berrogeialdian gauzatu nuen. Tabakorik gabeko gizona bihurtu nintzen.
‎Betiko lehia sumatzen zen aita alabaren artean. Telesen bikotea hil zenean bera ez zegoen etxean eta ezin izan zuen bere ondoan ezertan lagundu eta, are gutxiago, behar bezalako agurrik eman. Pello jaio zenean ere, Anamariren aita nonbaiten ezkutaturik egongo ote zen batek daki, baina, Zumaian behintzat, ez zegoen.
‎traje gorria besterik ez dut nahi. Esanez bezala gure modukoak direnek ez dutela kanpoko seinalerik eramaten, bera ez dela inola ere beltzez jantziko aitaren hiletetarako. Nire amak errukiz begiratzen zion.
‎Ezinezkoa zen Izaro bezalako neska bat Josurekin interesatua egotea, zerbait antinaturala iruditzen zitzaion. Halere, bera ez zen inor euren artean sartzeko, eta iradoki zion benetan poztuko zela mutila baldin eta gonbidatuen gelan topatuko balu. Hori Tinderreko norbait eraman ez bazuen, ze seguru zegoen Mikelek ez ziola horrelako ezertarako oztoporik jarriko.
‎Habanaka ekin diot berriz. Bizikleteroa, aldiz, eroka aritu zait, eroa bera ez balitz bezala, mendiko bizikletan nire bainuetxean zehar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia