Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 150

2000
‎" zeure baitaz oroitzea da". Eta, horren segidan, adierazi zuen bera ez zela bizi izan, ez zelako bere buruaz oroitu nahi. " Zer oroigarri izan dezaket neure buruaz?", galdetu zion erretorikoki bere buruari, eta galdera hori aprobetxatu zuen lehen aipatu dizkizuedan astakerien berri emateko.
‎Ruben eta biok bakarrean ibiltzen ahalegindu gara, baina ezin izan dugu Tom gainetik kendu. Rubeni Tomen pistolarena kontatua nion eta honek, zeharka, EEBBetako arma kontuak ekarri ditu hizpidera; Tomek, ordea, argi baino argiago utzi du armak defentsarako erabiltzeari ongi iritzi arren, bera ez dela batere zalea eta ikusi izan dituen gutxitan hilkutxa hotz baten antzera utzi dutela... (baina, zer mila sorgin!, niri dagoeneko ez zait axola Tomek zer egiten duen edo Karmelok zer esaten duen, niri orain Ruben axola zait:
2001
‎Nik uste dut, eta zenbat ere gehiago irakurtzen dudan are sendoago uste dut, gure Etxepare igo zela, zegokion neurrian eta begiz jo zuen bidez, diodan maila horretara eta iritzi hori berori dute oraingo gehienek. Darion herri bertso eta herri hizkera usaina bera ez zaigu, ezta gutxiagorik ere, Oihenarti bezain nardagarri: Etxepareren neurtitz batzuen oihartzuna (ala ez ote da alderantziz?) Azkuek Zaraitzun bildurikako kanta zahar batean hauteman zuen Lafonek, eta gure literaturaren lehen gurasoak darabilen mintzaira erraza da beti, bizia, sarkorra bere laburrean(" Haren haurrak eta eniak aurride oso lirate"), neurriaren molde gogorrak behin ere trabatzen ez duena.
‎osoa, gure interpretazio kaxkarregiak oso izan daitezkeen neurrian. Eta horretarako obra bera ez ezik, eta obra horren egilea gainera, testuinguru zabalagoan  dugu aztertu: bere aldeko eta aldiko giza giroan.
2002
‎Baietz ihardetsi zuen bere kolkorako, merezi zuela alegia, nahiz Manuel eta bera sekula lagun minak ez izan. Paulo eta Txantoi anaiak bai, haiek baziren Manuelen lagun min. Baina bera ez. Berak askoz lagunago zituen Trauko eta Kandido, esate baterako.
‎nekatzen eta gogaitzen gaituzte. Ironia eta, hein txikiago batean, sarkasmoa eta umore beltza, horren aurrean erreakzionatzeko bide dira, testuaren gaia gatazka bera ez denean ere. Ironia, neurri batean behintzat, umore konplizea da, irakurlearekin nolabaiteko konplizitatea bilatzen duena, baina, aldi berean, kritikatutako objektuarekiko lotura edo konplizitatea edo are maitasuna ere erakusten duena (eta gogoan artu, Linazasorok aipatu bezala, ironiaren lehenengo baldintza autoironia dela...).
2003
‎Baina aitak ez zion orain besteko kasurik egiten garai hartan, ez eskua sorbalda gainean hainbestetan jarri ere. Garai latzak zirela errepikatzen zioten behin eta berriro gurasoek, auskalo zein gerra aipatu ere bai, eta bera ez zela etxeko ume bakarra. Maria arrebatxoa hor zegoen, eta amaren sabeletik laster irtengo zen ninia ere bai.
‎Musu pare bana eman genizkion irabaz  leari eta gazteluak apurtzeari ekin genion. Ez zen kexurik izan, Hilario bitxiarena izan ezik, esan gabe ezin gelditu eta esan egin baitzuen gazteluak modu hartan zanpatzea lizunkeria bat iruditzen zitzaiola, eta bera ez zegoela prest eszena kondenatzailea grabatzeko.  Pitokeria, lizunkeria eta eszena kondenatzaileen artean, gauza da Hilariok nahikoa nahasiak ginduzkala.
2006
‎Tira, zalantza baino, seguru dago: bera ez da Jorgeren adiskiderik handiena. Baina zertarako engainatu du bere emaztea, lagunari ezin badio kontatu?
‎eraikin berria, altzairua eta kristala, neoizko iragarki ikusgarria, lau izar hori handiak, kasik urbanizatu gabeko ingurua. Xehetasun bat bera ez zuen falta. Eta zin egiten dut ez nuela lehenagotik ezagutzen, ez nuela ezein iragarki edo herri telebistako publierreportajetan ikusi, ez nuela ideia ñimiñorik ere eraikin horren itxuraz, ezta interes berezirik ere hartan, Aintzanek bere aferaren babesleku izan zela kontatu zidan arte behintzat.
‎Gustatu zaio, etxea bera ez bada ere logela hau bai, behin  tzat. Zergatik ote?
‎Existitzen al da grabitatea? Grabitatea bera ez dugu ikusten baina bai bere eragina, eta ondorioak. Eta ondorioekin bizi al gaitezke?
‎Chillidari ere forgeron basque deitzen zioten, euskal errementaria. Baina bera ez zela artisaua esaten omen zuen, bera ameslaria zela aitortzen omen zuen. Hori adierazteko egingo zuen, beharbada, bere Ametsen ingudea eskultura lana.
‎Ordu onean! Terrenoaren jabeak esaten ez ziek ba ez ninduela ezagu  tzen, erosle asko zebilela terreno paregabe haren atzetik eta bera ez zela terrenoa erosi nahi zuten guztiekin gogoratzen. Bestalde, ezinezkoa omen zuan nik aipatutako hitzordura ez agertzea, berak beti betetzen zuela emandako hitza.
‎Airosoa ederra bainoago, geldiezintasun urduri baten jabe zen, beti zeukan zerbait egiteko. Ezin baitzituen desordenua eta zabarkeria eraman, aise urduritzen zen halakoetan eta aiseago urduritzen zituen ingurukoak, baina bera ez zen horretaz ohar  tzen. Nik uste dut bizitzak ekarri zion arrangura isilarazteko zela hain aktiboa, eta gerrak ekarritako gainbehera soziala, Ingoren heriotza eta aitarekin ezkondu izana sartzen nituen nik, denak batera, arranguraren zakuan.
‎Gainera, itxura grotesko samarra ematen zion bibotetxo bat zeukan. Eta bera ez bada?, pasatu zitzaidan burutik. Barkamena eskatzekotan nengoela, hor non esaten didan frantsesez:
2007
‎Baina bera ez zen lagunaren jarreraz ohartua zen bakarra, Demetriok buelta eman, eta, makilaz apuntatuz, mehatxu egin baitzion, ozen, denek entzuteko moduan:
‎–Jornaleroak lanean, bai, baina bera ez. Bera gurdiren baten azpian luze botata egongo duk, mozkorraldia lo pasatuz!
2008
‎–Begirada hori ezagutzen dut; bera ez.
‎Buruaren ezezkoaz erantzun dit. Gero, irribarrea eskaini dit tarte luze batera, imintzioa eta irribarrea egin dituena pertsona bera ez balira bezala, batetik bestera eszenatokiz eta denboraz aldatu izan balitz bezala. Asaldatu egin naiz.
‎–Aitak hil aurretik esan zidan bera ez zela errefuxiaturik egon.
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...ik egoten nintzenez eta berotzen hasia, orduan ni hasten nintzen Inazioren arropetako botoiak eta kremailerak askatzen, bai, badakit, berori ez da horrelako kontuen entzun zalea, baina jakin beza ubeldurak eta ere ikusten zizkidala biluzik gelditzen nintzen askotan eta horrek zeharo sumintzen zuela, nik galdetzen nion ea berak ez al zidan sekula eskurik jasoko, eta Inaziok, begirada serioz, ezetz, bera ez zela horrelakoa, eta esandakoari indar gehiago emateko esaten zuen ez egitekoren bat egingo zuela egunen batean, eta, oso haserre, esan zuen, egunen batean Tomasek bere neurriko zuloa aurkituko du!, eta nik modu bakarra neukan Inazio lasaitzeko, berorrek badaki zein, poliki batean moldatzen nintzen ni, eta lasaitzen zenean, burua pausatzen zuen nire bularren artean eta sabaira begira egoten gi...
‎Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera, baina ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentitzea; Inaziok, ordea, gozotasunez tratatzen ninduen beti eta laztana esaten zidan, edo kariño, baina ez gixon melenga bat delako, ez, ez da melenga, niri ez zaizkit gizon melengak gustatzen, beror...
‎Gaur direnak eta ez direnak garbitu eta alfer samarrik da. Dirua bera ez baitago garbitzerik hola ta hola: zuritu bakarrik egin liteke... azkengabeko eragiketa mordo baten bitartez.
‎[Body Art.] Gauza asko dira" tortura bat" munduarentzat eta bere fedabideentzat, baina tortura bera ez. Tortura bera ez da tortura bat, baizik eta gezurra, asmazioa eta urrutiko gauza bat.
‎[Body Art.] Gauza asko dira" tortura bat" munduarentzat eta bere fedabideentzat, baina tortura bera ez. Tortura bera ez da tortura bat, baizik eta gezurra, asmazioa eta urrutiko gauza bat.
‎Gehiago oraindik: zientziarentzat, zientzia bera ez dago, ezin egon liteke, zientifikoki demostratua. Eta gehien gehiena:
2009
‎Arimen maisuan ez du Asfar kondenatzen," amultsutasun, gupida eta mespretxu espresioak", hipokrisiaren funtsa den horrek, bilakarazten duen kreatura duintasunik gabea baizik. Asfarren beraren hitzetan, bera ez da meteko bat," zuek meteko deitzen duzuena" baizik. Ez zuen gure egileak alferrik irakurri Dorian Gray ren erretratua hamabost urte zituela.
‎Ondo zekien, ordea, garai hartan bera ez zela mutil bihurri txiki miserable bat besterik, eskean eta lapurretan ibiltzeko aukera zuena (gogora etorri zitzaion nola irauli zuen portuko beste haur batzuekin batera angurriz betetako gurdi hura eta nola joan zen ihesi alkandora barruan, larruazalaren kontra angurri bat estutzen zuela, leuna eta freskoa...). Oraindik ere sentitzen zuen ahoan haragi mami arrosa haren zaporea eta pikor beltzen kurruska hortzen artean, poliziaren sarekadak azoketan, razziak lorategietan...
‎Ondorioz, krimena egin zuen gizona eta gaurkoa ezin ziren pertsona bera izan. Beraz, ezin zitzaion konturik eskatu" berak" egin ez zuen zerbaitegatik, dagoeneko bera ez baitzen bera, beste bat baizik. Aretoan isilune pisua egin zen.
‎Zenbakiek gauza bat baieztatu zioten, eta beste zalantza bat sortu: Kronskyk egia esan zion, bera ez zen Eichmannen kastakoa. Auschwitzen egona zen.
‎" Ez diot heriotzari beldurrik. Ni banago, bera ez dago. Eta alderantziz".
‎...ru erregeei; eta nik indar handiagoz atzetik bueltan, denbora asko daramagu txortan egin gabe, ez duzu nirekin lo egiten, barrabilak haziz lehertzear dauzkat, ibai bat lehertu zait, Ganges oso bat, ezin dizut utzi biraoka jarrai dezazun halako une sakratu batean, eztarria gogorrago estutu dizut, ez zaizu jada biraorik irteten, ez nauzu madarikatzen, ez duzu nire ama iraintzen, nire aita laidotzen, bera ez zen pederasta, arima garbia zuen, haren ahotik ez zen irteten lohikeriarik zuretik bezala, eztarria estutu behar izan dizut naturaren indarrarekin, Sara, iraintzen jarrai ez dezazun, irribarre egin duzu, elurra zure betseinetan, berriro eztitu zara, otzandu, losintxatu, eta elurrak herrialde berri bat marraztu dizu begietan, horra gure zain daukagun paradisua, Sara, segi arnasten, Sara, zergat...
‎Neure txotxolokeriak direla pentsatuko duzu. Lehenago, ezagutu gabe (ez bera ez neure burua, zehaztu nuke), Iñigo nuen nire begiko semea. Gaur egun, berriz, Ander dut; hau ere, beharbada, modu berean, ezagutu gabe.
‎edo Borges bera ez dira baliagarriak:
‎Euskararen erabileraren aldeko pausoa euskal hiztunen erantzukizuna da, lehenik eta behin. Izan ere, etxetik euskal hiztun direnek ohikotasunez eta lehentasunez erabiltzen ez badute, eta bigarren hizkuntzatzat ikasi dutenek gero eta modu naturalagoan bereganatzen ez badute, eta euskara tresna eroso eta baliagarria ez badute, eta, halaber, barne motorra ere bera ez badute, ezer gutxi aurreratuko du euskarak, nahiz eta erruz gehitu ezagutza indizea.
‎Hizkuntza politikari zilegitasuna ukatzen dioten ahotsak entzuten dira, urrutirago gabe, gure gizartean bertan; hobeto esanda, hizkuntza aniztasuna hauspotzea eta hegemonikoak (gure kasuan, gaztelania) ez diren beste hizkuntzak indarberritzea helburu duten hizkuntza politikei ukatzen diete zilegitasuna. Hizkuntza politikarik ezaren aldeko jarduna entzuten diegu, hori bera ez balitz bezala hizkuntza hegemonikoa are gehiago indartzeko eta gainerako hizkuntzak azpiratzeko politika. Hizkuntzen eta hiztun erkidegoen berdinkidetasuna ukatzen duten ahotsak dira horiek.
‎Bizikidetzarako exijentzia etiko eta demokratikoa da. Horrela bakarrik, Konstituzioa bera ez ezik Autonomia Estatutuak ere aintzakotzat hartuz alegia, bete eta errespeta dezakete legeria eta bloke konstituzionala, herri aginte horiek ez bailukete ahantzi behar Autonomia Estatutuak ere konstituzio blokearen osagaiak direla.
‎Ondoren emango dudan datua beharbada ez da esanguratsuena, baina badu alde dibertigarririk, gizona destronatua baita ahalguztidunaren aldare kulturaletik: gizonen hazia bera ez ei da lehengoa, kalitatez ez kantitatez, eguneroko bizitza inbaditu duten sustantzia kimikoetako batzuk ote diren kausa?. Psikoanalistek Aitaren gainbeheraz hitz egiten dute:
‎Ordutik, elkarrekin egoten garen gutxitan, esaldia etortzen zait burura. Nago bera ez dela gogoratu ere egiten, baina nik ez diot inoiz agertuko hain gordean dudana.
‎gisa, 1850eko hamarraldian du etorkia, gehienez ere, eta lore jokoen festa ez zen suspertu 1859 baino lehen. Hizkuntza bera ez da eraginkortasunez estandarizatuko XX. mendea arte, eta erregionalismo katalana ez zen hizkuntzaz kezkatzen hasiko 1880ko hamarraldiaren erdialdera arte. Batzuek diote euskal nazionalismoa mugimendu katalana baino hogeita hamar bat urte geroago hasi zela garatzen, nahiz eta euskal autonomismoaren lekualdatze ideologikoa, antzinako foruen defentsatik hizkuntzan eta arrazan oinarritutako argumentu batera, bat batekoa izan:
2010
‎Nahiago nuela bera ez joatea esan nion Saizarbitoriari, alde batetik urduriago jarriko nintzelako, eta beste aldetik gaizki pasatuko zuela banekielako. Bera errudun sentitzen zen nirekiko.
‎Shu: Ulertzen dut zure mesfidantza, nik ere ez zaituztet berehalakoan atzeman... baina ekarriko dizkizut paperrak, aitaxiren paper apurrak, bera ez dut ezagutu, eta amatxik ere ez digu deus salatu nahi izan... Automobilean ditut paperrak, banoa xerka, ekartzen dizkizut...
‎Kanpoan auto handi bat iritsi berria zela ikusi zuen. Daniela kanpokoa ikusi eta bera ez ikusteko moduan egoteko lekuan jarri zen, komunetatik hurbil. Txoferra irten eta atea irekitzera abiatu zen.
‎Mariano Oubiñak nazionalismoa klandestinoa zenean bera ez zela Bedaiopen bizi erantzun dio, baina ez zitzaiola egokia iruditzen anarkista ematen zuen atorrante hura haurren heroi bihurtzea, beraz, kontra zegoela.
‎Hurrengo puntura pasatu aurretik, Andres G. Ruizek gogorarazi die batzordeko kideei organo ziklo garaiko afarietara gonbidatuta daudela batzordeko kideak eta pentsatzen hasteko noiz joango diren, joateko asmorik baldin badute, behintzat. Mariano Oubiñak denetara joango dela esan dio, bere alderdiaren errekonozimendua erabatekoa izatea nahi duelako; Eneritz Lasak ez daukala joaterik; Bakuninek bera ez dagoela dietan esan du Lasa andreari begira, baina ez dela joango. Hala ere, sobrarik balego, tupper batean hartu ahal izatea eskertuko lukeela.
‎Gau hartan, beretzat gehiegi izan zen, berak hain maite zuen promozioa eta kategoria ez lortu ahal izatea hurrengo egunean. Bere amorru bizian, nor izan zitekeen bere zoritxarraren erruduna, komandantea bera ez bazen. Prozesu bat ere egin zen eta baita epaia eman ere.
‎Izan ere, edozein lehendakari, lehendakariorde, edo euskal ministro behar den eta herri honi zor diogun prestasun, prestakuntza eta seriotasunarekin joan da Madrilera autogobernuko gaiak defendatzera. Nahiz ordainetan beti jarrera bera ez aurkitu.
‎Batetik, izengoitiz Bitxi deitzen ziotena, nonbait bitxia edo meatze fina ateratzen isilka ibiltzen zelakotz edo, auskalo? Eta segurantzia osoz ezin esan bada ere, gure kantako Berdabio bera ez ote genuke Bitxi hori. Edo gero Elamako dokumentuetan azalduko den Joxepe Killaberri meatzari xuberotarra?
‎Berba hots txiliotsuan ezer ez esateko? Gainera, bera ez dator etorrian, eta bai joanean, joanezko joatean harantzaka dago hor, horma kontran, ipurmasailak tirante, bularra ez baina, bizkar zokoa guri emanez. Herenegun elurrez zuritua zeukan aho zuloa sabairaino, esatekoak zurikeriarik behar bailuen.
‎Gure eguneroko bizitza absurdoan murgilduko litzateke. Suizidioa bera ez litzateke ez zuzena ez okerra izango.
2011
‎Esaldi horrek argitu zion burua neskari: bera ez zen aproposena kontuak eskatzen ibiltzeko. Azken batean, ez al zuen berak berdin jokatu hilketen auziarekin?
‎Heldu zirenean baino dezente makalago zeuden: Anna gaixorik zegoen, Jan hanken gainean egoteko ere ez zen gauza, eta bera ez zegoen kalejiran ibiltzeko. Sendoak eta indartsuak ziren zaindariak, eta armaturik egongo ziren seguru asko.
‎Gauza bera ez ote den desoreka egituratzea eta oreka desegituratzea.
‎Ez dakit ulertu zidan hitzez esan ez niona: bera ez zen sekula izan nire apartamentuan, eta nekez biltzen dut nik, orduan neke gehiagoz gaur baino, emakumeak etxera gonbidatzeko kemenik.
‎gero eta bezero potentzial gehiago zarete eremu horretan, zorionean planto eginda (itxuraz, behintzat). Baina zientzialarientzat eta niretzat ez da eremu bera, zerua ere gauza bera ez den bezala ama galdu berri duen ume batentzat eta meteorologo batentzat.
‎Zuri eskua emanda segitzen du, eta, atsegin, irribarre egiten dizu. Medikuak ez dizu esandakoa zuzentzen, ez dizu esaten bera ez dela don Andres.
‎Zozketa egin ostean, ordea, lur hartatik alde egin beharrean geratu zena, Otan, ez zen konforme agertu. Zozketaren emaitzari ez zion zuzen iritzi eta bera ez zela lur hartatik irtengo errepikatzen zuen.
‎Bidarrain guarda lanak egiten egon zen gizon euskaldun batek erran zidan bera ez zela sekula saldu, baina asko zirela saltzen zirenak. Honen esanetan, 1946an 300 bat libera irabazten omen zuten eta janaria erosten ia dena gastatzen.
‎Baina emaztea jatorriz argentinarra zenez, Argentinako enbaxadak hegazkin partikular bat eskaini zien Frantziatik alde egiteko. Markesak, ordea, denborarik izan ez zuenez zeuzkan diru kopuru handiak ongi babestuak uzteko muzin egin zion eskaintzari esanez bera ez zela ihesi joango koldarren moduan, eta azkenean mendiz alde egin behar izan zuen. Horretarako, lehendabizi Donibanera hurbildu omen ziren eta bertan Ormaiztegiko Intxausti izeneko batekin jarri omen ziren harremanetan, eta honek Txanberlainen eskuetan utzi omen zituen Biriatu inguruan 1946ko apirilaren 16an mugarako bidean.
‎Azkenean atxilotu omen zuten, baina egindako zerbitzuengatik edo ez zuten Frantzian entregatu eta lehendabizi Burgoseko espetxe batean egon zen, eta gero Mirandan atzerriratua. Bestalde, Elizondok 1949ko ekainean atxilotua bukatu zuen, eta, hurrengo urteko azaroan izan zuen epaiketaren ondoren, lau bat urte pasa zituen espetxean; izan ere, epaiketan bera ez zela hiltzailea izan argi geratu bazen ere, dirudienez Elizondo atxilotu zutenean, markesenak ziren lau mila dolarrekin harrapatu zuten, ziur aski Txanberlainek gordetzeko emanak.
‎Donostiara joan ginen Etxeberriarengana, baina esan zigun itsaso harekin bera ez zela aterako, hurrengo egunean hobetzen bazuen eramango gintuela. Zenbat izango ginen galdetu zidan eta esan nion bi izango zirela, ni bertan geratuko nintzela.
‎Kafea hartzen genuen bitartean ibaiaz hitz egiten aritu ginen, handitua baitzetorren. Tomasek esaten zuen eguraldi harekin etortzen baziren, bera ez zela joango, baserrian geratzea zutela urak jaitsi arte. Ni bat nentorren berarekin, baina orduan arazoa jaten ematea izango zen.
‎Ehun kilo inguru izango zituen eta nekatu egiten zen eguna bukatzen zenerako. Arratsean, arrosarioa errezatzen zen garaian, bera ez zen igotzen. Niri deitu egiten zidaten, baina lo hartzen nuen eta oso ongi etortzen zitzaidan kuluxka hura.
‎merkatu logikatik kanpo daude erabat. Autoestimua bera ez dago lorpenen baitan, baizik eta nork bere mugak onartzeko agertzen duen ahalaren baitan. Espezie gisa, gizakiok gozamena eta bizipoza sor ditzakegu ingurunea ukitu ere egin gabe.
2012
‎Amorrua eman zion, bada, gertatutakoak; gauzak diren bezala esanda, une hartan ez zekien ongi zerk sorrarazten zion pena handiagoa, amaren heriotzak ala bere asmoak bete ezin izanak. Azterketatik atera zenean eguerdian, jada gizon izatera iritsi zela iruditu zitzaion; gauak, aldiz, erakutsi zion artean asko geratzen zitzaiola munduan taxuz ibiltzeko; nolanahi ere, bera ez zen gauaren irakaspenaz jabetu orduko hartan.
‎Zerbait badio," Inasen gauzak" esan dezakete baten batzuek. Beste alde batetik, bera ez da inor beste inori irakaspen itxurakoak emateko. Gainera, berak ere ez du beti eta ikasle guztiekin asmatzen; oraingo honetan zortea izan du Iñigorekin.
‎Onartu beharra dauka Jarrett hau ere etxerako modukoa dela: Jarret bera ez dago hain ziur; bere musika, aldiz, bai.
‎Itolarria sentitzen hasi zen eguerdi aldera. Ea zer egiten zuen han barruan galdetzen zion bere buruari; bera ez zela lapurra, ez hiltzailea, ez ezer txarrik... errepikatzen zion. Tentaldia izan zuen kanpora atera, eta ni ez naiz gaizkilea oihuka hasteko.
‎Inasek pentsatzen dihardu bera ez dela inoiz halako denda batera sartu. Behin, Madrilen ikasle zela, sartzear egon zen, erakusleihoan ikusi zuen ilerako begizta gorri bat erostera limurtu nahi zuen neska beltzaran harentzat, une honetan ahaztuta dauka zein zen haren izena?.
‎Onartu behar du trebea dela Mari Tere halako egoerei konponbidea bilatzen. Berak ez du sekula diziplina arazorik eduki ikasleekin, hala ere badaki haiekiko duen jarrera bera ez litzatekeela komenigarriena seme alabekin aritzeko. Uste du aita hobea izango dela haiek helduagoak izan daitezenean; honezkero zerbait igartzen hasia ere bada Iranzurekin, edo hori sinetsi nahi du behintzat.
‎Ikasgela batean mamarroaz hitz egin zuen lehenbiziko aldi hura etorri zaio gogora ikasleak ariketak egiten ari direla. Ea nork eskatzen zion berari, baina, hala hitz egiteko; bera ez zela hil zutenaren alderdi politikokoa, ez etxekoa, ez hurbilekoa, eta antzeko beste lizunkeria gutxi batzuk egotzi zizkion bere buruari ekitaldiaren lehenengo unea amaituta. Lizunkeriak gutxi izan ziren berehala etorri zitzaiolako haiek burutik ezabatzeko erantzuna.
‎Ikusi dut nola bat batean jaso duen mantelina beltza eta adi adi begira jarri zaion aurrean bere parean zeukan izugarrizko Kristo gurutziltzatuari; garrasi ahul bat egin du eta ahuspez erori da luze luze, burua besoen artean zuela. Elizkizunaren ondoren, nik haren gurasoen etxean bazkaldu dut; bera ez da azaldu jantokira. Ikustera joan natzaio logelara; ohean etzanda zegoen, haurra alboan zuela.
‎Nigandik hurbil zegoen, baina oso zegoen nigandik urruti. Biok mundu honetan geunden, baina bera ez ni bezala.
2018
‎Alabarik ez balute, bera ez balego, beharbada gurasoak ez lirateke hain meneko izango. Hori etorri zaio burura.
‎Hortaz, Bruno gabe, eta egoera jasanezinez inguratua. Bere kontzientziaren kontra jokatzera behartua, Zerbitzu Zentralen kide gisa egin beharrekoak egitera behartua, ez daitezen kontura bera ez dela haietakoa, bera satorra denik. Baina egoera jasanezina zaio, eta pilulak hartzen ditu eraman ahal izateko.
‎Zirt edo zarteko gizona zen, kastakoa, larru batekoa, diziplinatua, isila; galderarik egin gabe betetzen zituen aginduak, baita ederto bete ere; Fabian, ordea, beste ezpal batekoa zen; gogo handirik gabe parte hartzen ari zen ikerketan, eta arraroena: berari ez zion arretarik jartzen, eta bera ez zegoen egina hoztasun horretara. Burutazio horiek egosten ari zela, atea jo zuten.
‎hainbat emakume iraultzaile han hemenka zebiltzan hiriko eraikin nagusiei sua ematen, Versalleseko Gobernuari errautsak besterik ez uzteko. Salaketaren aurrean, neskak ezetz eta ezetz, bera ez zela errezale haietako bat, lanera zihoala egunero bezala, eta berandu helduz gero, nagusia haserretuko zitzaiola. Gehiagorik esateko astirik eman gabe, soldadu haietako batek bala bat sartu zion garunean.
2019
‎Administrazio eraikinaren atzetik itzuli da. Lalek badaki esparrua inguratzen duen hesia ez dagoela askoz urrunago, bera ez da inoiz ausartu haraino joaten, baina une horretan jakin minak indar handiagoa du. Kamioiaren atzetik abiatu da, esanez bezala:
‎Lagunak egin ginen. Ez, lagunak baino gehiago; gure bizitzak korapilatu egin ziren, berak barruan zeraman kulparen zamatik libratu zenean, berrogeita hamar urtetik gora eraman baitzuen barneratua erruduntasun sentimendu hura, beldur etengabe hura Gita eta bera ez ote zituzten nazien kolaboratzailetzat hartuko. Laleren zamaren parte bat nire gainera amildu zen, ni haren ondoan, haren sukaldeko mahaiaren inguruan, eserita egon nintzen bitartean; maitagarria egin zitzaidan esku dardartiak eta ahots dudatsua zeuzkan gizon hura, gizadiaren historiako gertaera ikaragarri haiek igaro eta hirurogei urte geroago ere, oraindik begiak hezetu eta malkoetan loratzen zitzaizkion gizon kuttun amultsu hura.
‎Gauaren erdian esnatu nintzen. Amak manta batekin tapatu ninduen baina bera ez zegoen ohean. Izutu egin nin  tzen.
‎Ez zekien Untzueta andrea ikusten utziko ote zioten ere. Finean, bera ez zen familiakoa eta ez zuen ageriko loturarik berarekin. Hara joatearen arrazoi teorikoa Nadiari horrela eginen zuela agindu izana zen.
‎Hegaldi hura denbora pasarako nahiz helburu zientifikoetarako bideratu, bidaztiei ez al zitzaien arinegi bururatu gerran zegoen herrialde batera igarotzea? Gerraren aipamena bera ez ote zuen beranduegi egin. Zergatik ez ziren ahalegindu tropa karlistek setiatua zuten Iruñea bezalako hiri batetik kosta ahala kosta urruntzen?
‎Piarresi ez zaizkio emakumeak gustatzen. Niri bera ez zait gustatzen. Baina norbaiten premia nuen, eta horra Piarres, esku eskura, horra egokiera.
‎Maitasunak obligazio asko sortzen ditu. Horra beste hitz bat esanahi bera ez duena gure artean eta munduan.
‎Ez dakit zerez egina dagoen hari moduko batez elkartuta gaude. Ideia horrek, badakit, txatxua eman dezake; erromantikoa naizela esango duzue. Txetxuk hala esaten zidan, erromantikoa naizela; bera ez zen batere, baina horretaz hitz egingo dut tokatzen denean?; tira, zer nahi duzue esatea?, niri gustatu egiten zait hala naizela pentsatzea.
‎Atzo kontaktu fisikoarena esan nion Ruti, nire betiko lagunik handienari (Lehen Hezkuntzatik elkarrekin gaude; tira, ia gela osoa gaude elkarrekin Lehen Hezkuntzatik); ba, hori, masajeena kontatu niola, eta, beste askotan bezala, azkenean mutilez hizketan bukatu genuen, noski. Rut betiko matrakarekin kaka ematen hasi zitzaidan beste behin; bera ez dagoela prestatuta, baina Juliok, bere mutilak, nahi duela eta estutu egiten duela;" joe, tia, niri halako zera bat ematen dit horrek, beldurra edo, ez dakit, ba, zer". Nik asko maite dut Rut.
‎Triesteko idazleak toskanoa dioen tokian zilegi da italiera irakurtzea. Gutxi asko euskara batua eta gipuzkera berdintzea bezala da, nahiz, stricto sensu, ez den kasu bera ez italieraren kasuan ez euskararenean: toskanoak mendeetan izandako pisu literarioak guztiz markatzen ditu Danteren eta dialektoaren eta Italiako gainerako dialektoen arteko harremana.
‎Euliek ere ohartarazten zuten bai, pertsona bera ez bazen, aziendak medio, haiei ere bakean uzten ez dietelako: Eulimandoak geizto dauzenien, eurixe dator.
2020
‎–Ba, bera ez dezatela eraman, faborez. Hik esandako kafe beltz hori hartutakoan, berarekin hitz egin nahiko nikek bakarka.
‎Bera baino hobea izaten saiatu nuke. Eta hala dena hobeto joango litzaiguke, eta bera ez litzateke haserretuko.
‎Badaki, sakon sakonean, bera ez dela hain desberdina haien aldean, orain jauretxeko geletan sartu irtenean harropuzturik dabiltzan Flaviako Guardia Zibikoko agintari haien aldean; patriota haiek Etxe Handiaz jabetu eta han dabil  tza, berena balitz bezala, zintak bularraldean goitik behera gurutzaturik dituztela ezkerreko sorbaldatik eskuinerantz beheraka, modu hartan pistola eskuineko eskutik hurbil geratzen zaie eta.... Halaxe dabiltza denak.
‎Denak eskuinak dira estatu berri horretan eta hala izango dira gero ere, hor ezin baitira egon ez eskuz ez bihotzez ezkerrak direnak. Ez, bera ez da hain desberdina soldadu txano puntaduneko eta begirada mesfidatiko gizon uniformatu haien aldean, zeren Guardia Zibikoko patriota haiek bezala berak ere sinisten baitu –sinisten baitzuen– gauzak diferente eta hobeak izango ziren Mundu Berri batean. Eta hainbeste sinisten zuen Mundu Berri horretan, non Pazoan mitin politikoak ere antolatu ziren; auzoko guztiak bildu ohi ziren han, Castelaori, Bóvedari eta beste galegozale intelektual askori entzutera, eta hizlari haiek guztiek boterea herriarentzat eskatzen zuten eta sutsuki dei egiten zuten Galiziako Estatutuaren alde bozkatzera, guztia aldatzera, señoritoekin eta jauntxo kazikeekin behin betiko akabatzera.
‎Mariannek basatasun bat zuen, tarte batean Connellengan barneratu zena eta sentiarazi ziona bera ere Marianne bezalakoa zela, esan ezinezko zauri espiritual bera zutela biek, eta ez bata eta ez bestea ez zirela inoiz mundu honetara moldatuko. Baina bera ez zen inoiz egon hura bezain hondatuta. Hark hala sentiarazi zuela, besterik ez.
‎Gabonetako arbola Conne  llen egongelan, espumiloi zurdatsua, altzari elkarrengana bilduak leku egiteko, eta bozkariozko barre hots ozena. Connellek esan zion sentituko zuela bera ez ikustea. Ez da izango berdin zu gabe, idatzi zion.
‎Ez zen lehenengo aldia Marianneri maite zuela esateko premia sentitu zuena, egia izan edo ez izan, baina lehenengo aldia zen amore eman eta esan ziona. Konturatu zen zeinen denbora luzea behar izan zuen Mariannek ezer erantzuteko, eta nolako kezka eragin zion haren isiltasunak, posible balitz bezala hark gauza bera ez erantzutea, eta, erantzun zionean, hobeto sentitu zen, baina beharbada horrek ez zuen ezer esan nahi. Nahiago zukeen jakingo balu nola eramaten zituzten besteek beren bizitza pribatuak, berak etsenplutik kopiatu ahal izateko.
‎Beheko atean ere bazeuden, eguerdi batez, hiribidearen zaratotsaren pean, bi mazorekin albo bateko atea kanpotik estaltzen zuten adreiluak birrindu, atea zabalik aurkitu eta barrura sartzea lortu zuten arte. Izaskunek halaxe kontatuta daki Sarak, bera ez baitzen presente egon San Damian Klinika Sendategia okupatu zuten egunean, duela hamar hilabete.
‎akasdunek izorratzen ninduten arren, gorde egiten nituen, argiztapen, enkoadraketa edo konposizio hutsegiteak gogorarazteko (askotan, aukeratutako gaia soilik zitzaidan etsigarria); aldiz, bakarren batek asebetetzen baninduen, beste karrete bat erosi behar izaten nuen berehala, gehienetan zorretan uzten nuena; ama pasatuko da ordaintzera, bai, Beatriz Beristain, hauxe bere nana eta telefonoa. Gero, ama bera ez zen ordaintzera joango, baina dirua ematen zidan nik neuk zorra kitatu nezan. Halako batean, nazkatu egin zen, eta aitaren kamera digital konpaktua, noranahiko Olympus hura, kristo guztiak zeukana, aprobetxatzera animatu ninduen.
‎Edanak baitzihoazen guztiak, autoaren barrenean saltoka, eta errepidetik atera eta amildu eta hil egin ziren bostak. Aski ttikia da, izan ere, herri hau, eta bat ez baduzu ezagutzen, beste bat bai, edo, bera ez bada, haren aita edo haren arreba bai. Neure gogoan imajinatzen ditut guztiak, barrez eta erretzen, eta etengabe txantxetan, zainetan hainbeste odol eta hain sufrikario gutxi eta hainbeste dibertsio eta hainbesteko bizitza izaki.
‎Bestelako funtsa du hemen goian denborak. Pisu bera ez balute bezala, orduek. Berdin iraungo ez balute bezala, egunek, kolore bera eta zapore bera ez balituzte bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia