2015
|
|
gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik. Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza
|
bera
esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen zuei esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu, berak esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte handia egin diezaguke.
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza
|
bera
esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste gauza askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun gauza handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik. Gauza
|
bera
diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz. Handiak dira deabruaren trikimailuak; bertute bat dugula guri buruan sartzearren, benetan ez dugunean, infernuari mila bira emango dizkio.
|
|
Teresak eta hark Gizakundeko monasterioan elkar ezagutu zuten, Guiomar andrearen ahizpa bat, Aldonza de Guzmán, han baitzegoen moja. Maitasun handia zion Teresari, honek Lorentzori idatzitako gutun batean bere ahizpa baino maiteago zuela
|
bera
esateraino. Aurrerantzean bere kontakizunean Andre honetaz hitz eginez jarraituko du Teresak.
|
|
Uste dut, nire bekatuengatik baimendu zuela Jainkoak, haiek beren buruak engainatzea eta ni engainatzea. Nik beste hainbat engainatu nituen neuri esan zidaten gauza
|
bera
esanez.
|
|
Benetan maite zuen, eta urte askoan eduki zuen, eta gero, heriotzako orduan eraman zezatela agindu zuen. Erretaula handia da; nik neure bizian ez dut hoberik ikusi (eta beste pertsona batzuk ere gauza
|
bera
diote). Aita frai Antonio Jesusenak, zaldun honen eskariz toki hartara joan eta imajina ikusi zuenean, hartaz guztiz zaleturik geratu zen, eta arrazoi handiaz, monasterioa hara aldatzea onartu zuen.
|
|
Berak esan zidan ez uzteko inola ere. Gauza
|
bera
esan zidan egun batzuk lehenago, Toledon, Jesusen Lagundiko probintzial batek, Baltasar Alvarez zeritzanak, baina orduan ni osasuntsu nengoen.
|
|
Aukera hori saihestea erabaki zuten deabruaren txarkeria batekin, hau da, belztu egin nahi izan zuten neskatxoa, hari izeba hil nahi zuelakoa egotziz eta horretarako haietako bati eman zizkiola ez dakit zenbat marabedi sublimatua ekar zezan. Izebari esan zioten, eta hirurek gauza
|
bera
ziotenez gero, sinetsi egin zien, eta emakume oso bertutetsua zen neskatxoaren amak ere bai.
|
|
Nire aita frai Gregoriok pena ematen dit; idatzi nahi nioke. Esan horrela egiten direla santuak, eta berorren agurgarritasunari, ene alaba, gauza
|
bera
diotsot. Ez naiz ohitzen berorri neure letraz ez idaztera.
|
|
Ezin zaiola hamabi urtetik beherako bati abiturik eman, baina bai monasterioan hezi. Frai Baltasar domingotarrak ere gauza
|
bera
esan du. Dagoeneko Teresatxo bere abituaz dago hemen; etxeko andretxoa dirudi, eta beraren aita pozez zoratzen, eta guztiak poz pozik berarekin; aingeru baten izaera du, eta jostaldietan badaki ongi pasarazten indioen eta itsasoko gauzak kontatuz, nik egingo nukeen baino hobeki.
|
|
Lau eguneko geldialdia egin nuen han, oso ondoezik nengoelako; izan ere, hotzeri gogor batek jo ninduen eta horrez gainera perlesi txiki batek. Hala ere, hobekuntza txiki bat izan nuenean, irten nintzen, berorren eta andere horien beldur nintzelako, eskumuin asko beraiei?, eta haiei eskatzen diet ez botatzeko niri errurik berandu etortzeagatik, eta berorri ere gauza
|
bera
diotsot; jakingo balute nola dauden bideak, beharbada, etortzeagatik errua botako lidakete. Orain ere nahiko eskas nago, baina ez da eragozpen izango laster joateko, eguraldia pixka bat hobetzen badu; hemendik leku horretarako bidea oso nekagarria dela diote eta, beraz, ez dakit aita probintzialak nahi izango duen irtetea, ni hobeki ikusi arte, gogo handia badu ere; eskuetan muin egiten dio berorri eta ezagutu nahirik dago.
|
|
4 Nik kasu honetan sentitzen dudana eta esan niona, aurrera egingo balu, oso ongi etorriko litzaiokeela, eta aurrera egin ezik, kalte handia egingo liokeela bera ari den inprimatze lanetarako sinesgarritasuna galduko bailuke; eta orain ere gauza
|
bera
diot, baina horrek pixka bat gutxiago beldurtzen nau, aspaldidanik gure Jaunaren zerbitzuan ari delako, eta azken batean gauza asko eraman lituzke, eta haietako batean finkatzea lortuko luke. Berak dio, sartzen den tokian, daukan Ávila maisuaren guztia emango duela; nire iritziz, irakurtzeko eman zidan zatitxo bat bezala bada, sermoiak on handirako izango liratekeela berorren agurgarritasunak adina ez dakigunontzat; bestalde, nonahi onerako eragina izango duen gizona da.
|
|
11 Dena dela, ahizpa Katalina Jesusenak irakur diezaiela gutun hau guztiei, benetan sentituko bainuke horko zerbait jatea? eta gauza
|
bera
diot hor doazen Erromako gutunei buruz ere.
|
|
2 Muin egiten diot eskuetan berorri, eta gutun hau berari egina balitz bezala har dezala, eta jakin beza, nonahi nagoela ere, egiazko zerbitzaria duela nigan. Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza
|
bera
esan diezaion erregutzen diot berorri. Berorien berri ama priorearen bidez dakidanez gero, ez naiz nekatu horiei idazten; eta, egia esan, askotan, hainbeste gauzatan aritu beharra dut-eta, ezin.
|
|
Esan biezaie nire alaba horiei, eta Jainkoak ordain diezaiela alaitasuna: baina sinets diezadatela, eta ez dezatela jar beren poza igarotzen diren gauzetan, beren burua engainaturik ikusiko baitute, eta ene Kasildari ere gauza
|
bera
esan, ezin baitiot idatzi.
|
|
136 gutunean 3 zenbakian gauza
|
bera
esaten zion aita Anbrosio Marianori.
|
|
Paracuellosen. Gauza
|
bera
esaten dio amari ere: –Irten bedi, Jainkoagatik, toki horretatik, argi ikusten baita zein kontrakoa den guztien osasunarentzat?
|
|
Ziur asko ez da hau Emazteak eskatzen duen adiskidetasuna. Saia zaitezte, ene alabak, aitor entzuleagana beti hutsegite
|
bera
esatera ez joaten.
|