2015
|
|
Hau sentituko zuen san Frantziskok, lapurrek landan oihuka aurkitu zutenean eta Errege handiaren pregoilaria zela esan zienean; eta gauza bera basamortuetara joaten diren beste santu batzuk ere, san Frantziskok bezala, beren Jainkoaren gorespen hauek aldarrikatzeko. Nik ezagutu nuen bat, frai Pedro Alcántarako zeritzana, uste dut halakoa zela, haren bizitza nolakoa zen ikusita?, horixe
|
bera
egiten zuena, eta hari noizbait entzun ziotenek zorotzat zuten. Oi, zorioneko zorotasuna, ene ahizpak!
|
|
5 Beharbada, hauxe da san Paulok dioena: Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat
|
bera
egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio:
|
|
San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: . Jainkoarekin espiritu
|
bera
egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu bera egiten garela baizik?.
|
|
San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: . Jainkoarekin espiritu bera egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu
|
bera
egiten garela baizik?.
|
|
Izan ere, naturaz gaindiko unean sartzen da arima laugarren egoitzaz gero, otoitz mistikoan, goi graziazkoan. Gauza
|
bera
egiten du bosgarren egoitzen hasieran eta baita seigarren egoitzen hasieran ere. Zazpigarren eta azken egoitzetan ez du bere burua duin ikusten halako gauza gorenez aritzeko.
|
|
Hamabost egun baino gehiago ez zen hil zela. Hala ere, ardura hartu nuen Jainkoari haren alde eska ziezaioten eta nik neuk ere gauza
|
bera
egiteko; dena dela, ezin nuen egin ikusi ez banu egingo nukeen bezain gogotsu; izan ere, Jaunak hala erakusten didanean, gero Berari haren alde eskatu nahi izatea, iruditzen zait, ezinbestean, aberatsari limosna ematea bezala. Geroago jakin nuen, hemendik oso urruti hil baitzen, Jaunak eman zion heriotza oso eredugarriaren berri; guztiak harri eta zur utzi zituen, ezagueraz, negar malkoz eta apaltasunez hiltzen ikusirik.
|
|
5 Hau gutxitan izan da; bada, behin koruan izan baitzen elkarturik geundela eta Jauna hartzera joanik, belauniko nengoela, bihozmin bizi bizia eman zidan, gauza txit nabarmena iruditzen zitzaidalako eta gero atentzioa emango zuena; eta horrela mojei agindu nien (une hartan Priore ofizioa nuenez gero), ez esateko inori. Baina beste batzuetan, Jaunak gauza
|
bera
egingo zuela ikusten hasten nintzenerako (eta behin andre nagusietako batzuk bertan zirela, elizaren izeneko jaian, sermoi bitartean), lurrean etzaten nintzen eta gorputzari eustera etorri zitzaizkidan, eta hala ere nabarmena izan zen. Jaunari arren eta arren egin nion ez ziezadala egin ageriko eraginik izan zezakeen mesederik; izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen hain kontu handiz ibiltzen eta mesede hura egin ziezadakeen Haren Maiestateak inor konturatu gabe.
|
|
Niri erruki handia eman zidan; eta Jainkoa hala iraintzen zela ikusteak penaz bete ninduen. Erremedioa jar zezan Jainkoari bihotz bihotzez eskatuko niola hitzeman nion eta beste pertsona batzuei ere gauza
|
bera
egin zezaten eskatuko niela, ni baino hobeak ziren pertsonei, eta berak gutunak eman niezazkiola esan zidan pertsona bati idatzi nion. Eta honela lehen lehenengoan aitortu zen; Jainkoak nahi izan zuen (Jainkoari otoitz egin zioten pertsona santu askorengatik nik haiei gomendatu bainien) arima honi erruki izatea, eta nik, ezereza izan arren, ahal nuena egiten nuen kontu handiz.
|
|
2 Bada, Ávilara iritsi zenean, ni San Joserenera joan zedin saiatu nintzen, eta Gotzainak bera balitz bezalako harrera egin ziezaiotela nahi izan zuen. Nik kontu eman nion egia osoz eta xalotasunez, nire joera, datorrena datorrela, nagusiak horrela tratatzea delako, Jainkoaren ordezkoak baitira, eta gauza
|
bera
egin ohi nuen aitor entzuleekin ere; eta hala egin ezik, nire arimak ez zuela ziurtasunik iruditzen zitzaidan; eta horrela, arimako kontuak agertu nizkion eta ia neure bizitza osokoak ere bai, nahiko kaskarra izan arren nire bizitza. Hark zinez kontsolatu ninduen eta handik irtetekorik ez zidala aginduko ziurtatu zidan.
|
|
ertzean gehitu zuen berak hitzaurrea idatzi zuen data baino geroago. Gauza
|
bera
egiten du Barne Gazteluaren hitzaurrean (3 zenb.) eta epilogoan (4 zenb.) ere.
|
|
Hemen ere, lehenengo 1573 jarri zuen, eta gero berak edo beste zuzentzaile batek zuzendu zuen. Akats
|
bera
egingo du honen ondoren datozen bi kapituluen izenburuetan ere.
|
|
Jaunak nahi beza berorren buruaren jabeago ikus dezadala nik, espiritu prest baitu hala izateko. Uste dut berorren gorentasunari mesede egingo liokeela ni ondoan izateak, baita ni aita bisitariaren ondoan izateak ere; izan ere, hark, prelatua denez gero, egiak esaten dizkit; nik, berriz, ausarta izanik eta berorren gorentasunak onez sufritzen nauela-eta, gauza
|
bera
egingo nuke. Ene andere dukesaren otoitzak eskatzen ditut.
|
|
Uste dut ongi dakiela zein ardura handia izan ohi dudan neure otoitz apaletan berorren maiestatea gure Jaunari gomendatzeko. Eta honetan, ni neu hain kaskarra naizelako, zerbitzu txikia bada ere, gure Ordenako monasterio hauetako ahizpei gauza
|
bera
egin dezaten gogoa berotzea, zerbait da; gure Jaunaren zerbitzuan ari direla dakidalako, eta orain nagoen etxe honetan ere hala egiten da; horrekin batera, gure andere erreginaren eta printzearen alde ere erregutzen da; Jainkoak bizi luzea eman biezaio. Eta berorren gorentasunak karguari zin egin zioneko egunean, otoitz bereziak egin ziren.
|
|
7 Berorren aitatasunari eskatzen diot, gure Jaunaren maitasunagatik, ez ditzala bertan behera utz eta lagun diezaiela berorren otoitzekin proba honetan, Jainkoa dutelako soilik, eta lurrean ez dutelako kontsolatzeko beste inor. Hala ere, ezagutzen dituen Haren Maiestateak babestuko ditu eta berorren aitatasunari argi egingo dio gauza
|
bera
egin dezan.
|
|
2 Hau bihotz bihotzez eskatu diot nik gure Jaunari eta gauza
|
bera
egitera bultzatu ditut ahizpa hauek, eta eman diezazkiola berorri pozbidea eta osasuna, zorigaiztoko mundu honetan borrokatzeari ekin diezaion berriro. Dohatsuak dagoeneko segurtasunean daudenak.
|
|
5 Toki honetara ohiko posta zerbitzua dagoenez gero, ez utz niri idazteari, eta esan gure aitari gauza
|
bera
egin dezala, eta ama priore ordeak esan diezadala nola doakien gure aitarekin eta ongi dagoen, eta idatz diezadala guztiaz luze, berorren agurgarritasuna neka ez dadin.
|
|
2 Gomenda nazala berorrek Jainkoari, eta ez uste izan poz txikia ematen didanik halako alaba izateak, orain arte izan dudan eta beti izango dudanak, eta ez naiz ahaztuko Jainkoari gomendatzeaz eta ahizpek ere gauza
|
bera
egiten dute. Etxe honetako guztiek muin egiten diote berorri eskuetan, batez ere ama priore ordeak, berorri asko zor baitio.
|
|
Orain izan dugun esperientzia honekin, kontuz ez bagabiltza, dena joango da gero eta okerrago. Berorren agurgarritasuna oraindanik kontu handia izanez joan dadila zahar eginez, gure Jaunaren maitasunagatik, hainbesteko partea egokitu zaionez gero?, nik gauza
|
bera
egingo baitut.
|
|
Eta, beraz, arren eskatzen diot berorri, gure Jaunaren maitasunagatik, egin diezadala berorren etxean berriro ez hartzeko mesedea, erreguak eta dituen premiak gorabehera, ni bakez izan nadin; izan ere, berorrekin egotearen kontuan, hura zoraturik dago, beste gauza batzuetan egon ez arren, nik adituengandik baitakit hori gerta daitekeela. Eta Sernak ez du horretan zerikusirik (hara joatea buruan ez zuenean ere, gauza
|
bera
egin nahi baitzuen), beraren gaixotasunak baizik; eta, egia esan, beldur handia nuen gehiegikeriaren bat ez ote zen gertatuko.
|
|
Baietz esan zuen, frantziskotarrak; baina lehenbizi bota egin zituztela eta gero baimena eman ziela. Nik esan nuen, horixe
|
bera
egin zezaketela kasu honetan ere. Baina ez daude horretarako prest, ezta ni ere ez dezala halakorik egin esateko; bai, ordea, abisu emateko eta Jainkoaren esku utz dezala esateko, gutun honetan egiten dudan bezala; izan ere, Jainkoaren gauza bada, haiek nahi izango dute.
|
|
8 Badakit beti egiten digula mesede, eta, horregatik, ni ezereza izan arren, otoitz egiten diot bihotzez gure Jaunari berorren alde; eta berorri eskatzen diot gauza
|
bera
egin dezala nire alde, duela urte erditik honantz sufrimendu eta jazarpenak ugari baitatoz atso gaixo honen gainera, eta oraingo kontu hau ez dut hartzen txikientzat. Hala ere, hitzematen diot berorren aitatasunari, ez diodala esango egin dezan, ez diodala esango beste inori hari esan diezaion, eta orain arte ere ez diodala esan inori.
|
|
Askoz ere handiagoa izan zen berorrena, moja gaixo honen pena eragozteko asmoan, egiaz, egun nekagarria igaro baitzuen, eta ez zen egun bakarra izan, asko baizik. Haren amaren kontuaz ez dut beste esatekorik, berorrek agintzen duena egitea baizik, hau baita mendekoa izatea; eta mendekoa ez naizenean, niri higuin ematen dit pena emango dion gauza bat inori eskatzeak, eta gauza
|
bera
egingo nuke.
|
|
10 Aita Joan Díazi eskatzen diot Caravacako arazoaz arduratzeko mesedea egin diezadala, berorren agurgarritasunak ikusiko baititu hara bidaltzen ditudan argibideak eta babesa eskatzen Cartagenako gotzainari eginiko gutunak; ez zait gaizki iruditzen berorren agurgarritasunak, nire izenean, eskatzea dukesa andereari zerbitzari bat bidal diezaiola berak ere gomendio
|
bera
egitera, haren jauntasunarengana sarrera handia baitu. Ez dakit nola adierazi ahizpa haiek duten nahigabea eta zein arrotz sumatzen duten beren burua.
|
|
Orain premia handian naiz, eta horregatik eskatzen diot berorri, duen horretatik eman diezaiola ahal duena Julian Ávilako jaunari; bideko gastuetarako da, aurreratu baitzioten; nire izenaz sinaturiko honen bidez, hartutzat ematen dut. Eta erregutu diezaiola gure Jaunari nire alde, nik, kaskarra izan arren, berorren alde egiten dudan bezala; eta esan gauza
|
bera
egiteko maisu jaunari, eta Katalina Daza ene ahizpa onari ere.
|
|
3 Gure Jauna goresten dut, frai Gregorio dagoeneko bere etxean delako, eta gauza
|
bera
egingo dut berorren aitatasunak Sevillako ama priorea bere kargura itzul dadila lortzen badu, benetan komeni delako. Eta bera ez bada, izan dadila Isabel San Frantziskorena; izan ere, orain dagoena irain egitekoa da eta etxea hondatzeko aski.
|
|
2 Jaunagan itxaro dut, nonahi dagoela ere, Haren Maiestatea gartsu zerbitzatuko duela. Nik gauza
|
bera
egitea nahiko nuke, eta horrela, absentzien beldur izaterik ez den tokian elkar ikusiko dugu. Jakin nahi nuke nora joan den hura?
|
|
Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da: Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe
|
bera
egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez dut uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta jende horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
|
|
Gure Jaunak nahi beza berorren jauntasunak nik eskatzen diodan bezalako osasun ona izatea. Aita Julian Ávilakok ere gauza
|
bera
egiten du; oso ongi laguntzen dit. Behin eta berriro muin egiten die berorren jauntasunaren eskuei.
|
|
9 Mesede handia egiten dit gutun horiek bidaltzeaz, gure aitak idazten didanean oso labur egiten baitu, eta ez naiz harritzen, alderantziz, hala egiteko eskatzen diot. Azken batean, Jauna goresten dut irakurtzen ditudanean, eta berori ere gauza
|
bera
egitera oso behartua dago, obra haren aitzindaria izan zelako. Hitz egin biezaio artxidiakonoari.
|
|
2 Berorri gutun hau emango diona, gu bere etxean gauzkan andrearen neba bat da; andre hau izan da, gu hiri honetara etor gaitezen bitartekoa. Asko zor zaio; eta lau alaba ditu moja gure etxeetan, eta beste birek ere gauza
|
bera
egingo dutela uste dut. Hau diot, berorren agurgarritasunak harrera gozoa egin diezaion, horra joango balitz; Pedro Tolosa deritza.
|
|
Espiritu Santua izan bedi berorrekin. Grazia egin dit, gure aita probintzialaren aurka kexatzeko atera duten zalapartak eta fundazioa egin dutela esaten zioten lehen gutunetik berorien buruen berri emateko izan duten zabarkeriak; eta nirekin gauza
|
bera
egin dute.
|
|
hitzen gainean. Gauza
|
bera
egin zuen liburuaren hitzaurrean ere (ik. Hitzaurreko 1 oharra).
|
|
Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela. Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza
|
bera
egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten. Eta haiek nik neure ametsetan irudikatzen nituen bezalakoak izanik, beraien bertuteen artean nire hutsek ez zuketen indarrik izango, eta zerbaitetan kontenta nezakeen nik Jauna, eta guztiok Elizari eusten dihardutenen laguntzaile, predikari eta irakasleen alde otoitzari emanda, ahal dugun heinean neure Jaun honi laguntzeko gai izango ginen.
|
|
Ik. Bizitza 33, 16? Teresak hemen egiten duen Álvaro jaunaren gorespena ezabatu egin zuen berak Toledoko eskuizkribuan, liburua argitalpenerako prestatzean, eta gauza
|
bera
egin zuen Madrilgo eskuizkribuan ere; Salamancako eskuizkribuan, ordea, gorde egin zuen.
|
|
Hain estimu handitan izanik, guk honezkero ez dakigu zer eskatu, eta Haren Maiestatea ez da aspertzen guri ematen eta ematen. Izan ere, arima hau Berarekin bat egin duelako bere gauza
|
bera
eginda edukitzea gutxi balitz bezala, harekin atsegin hartzen hasten da, hari bere sekretuak agertzen, zenbat irabazi duen arimak ulertzeaz eta oraindik emateko duenaren zertxobait hark ezagutzeaz poz hartzen. Kanpoko zentzumen hauek galduz joan daitezela egiten du, ezertan enbarazurik egin ez diezaioten.
|
|
Eta jakizue ahizpen gauzetatik zein diren sentitu behar dituzuenak eta zertan haiei erruki izan; eta beti senti ezazue biziki ahizparengan ikus dezazuen edozein hutsegite, agerikoa bada. Eta maitasuna honetan agertzen da eta ongi trebatzen, hura jasaten jakitean eta haren hutsegiteez ez harritzean, besteek gauza
|
bera
egingo baitute zuek dituzuenekin, zuek konturatu gabekoak askoz ere gehiago izango direlako; eta Jainkoari gartsu otoitz egin haren alde, eta saiatu bestearengan agertzen den hutsegitearen aurkako bertutea perfekziorik handienaz gordetzen. Saiatu horretan, hari egintza bidez irakasten, beharbada, ez baitu hitzen bidez ulertuko, ezta zigorrez on egingo ere.
|
|
Eta neure burua emakume eta kaskar eta Jaunaren zerbitzuan nik nahi nukeen onura lortzeko ezindua ikusirik, hala ere, nire irrika guztia izan zen, eta orain ere hala da, Jaunak hainbeste etsai eta hain adiskide gutxi dituenez gero, hauek onak izan daitezela. Beraz, nik neure esku zen apur hori, hau da, Ebanjelioko aholkuak ahal nuenik eta hobekien jarraitzea erabaki nuen eta hemen dauden gutxi hauek ere gauza
|
bera
egin zezaten lehiatzea, Jainkoaren onberatasun handian uste osoa jarririk, beragatik guztia uztea erabakitzen dutenei ez baitie sekula ere huts egiten? (Perfekziobidea1, 2).
|
|
Jesusi ere eskaera
|
bera
egin zioten beraren ikasleek: –Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala?
|
|
Uztailak 13, Teresak uko egiten dio formalki Erregela lasaituari eta bere profesa berriztatzen du Ávilako San Joserenean. Gauza
|
bera
egiten dute Gizakundeko monasteriotik etorritako moja oinutsek.
|