Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 117

2000
‎Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia. Ez dakit nik ze arraio sartu zitzaion buruan, kontua da gau horretan (nahikoa hordituta, esan beharrik ez dago) bere ezpainen artean aurkitu nituela nireak. Ez dakit azaltzen momentu horretan pentsatu nuena, baina munduko irudi guztiak etorri zitzaizkidala esango nuke:
2001
‎Andra Pradeshen, berriz, herriko handi mandiek emakume haurdun bat jainkoei sakrifikatu zieten, goialdetik euria ekar zezan. Esan beharrik ez dago: emakume hori dalita zen.
2004
‎Euskaldun izateak merezi duela, erakutsi egin behar da Euskal Herrian. Ia beste inon egin beharrik ez dagoena. Inork ez digu eragozpenik jarriko, espainol gisa edo frantses gisa esistitzeko.
‎Ez ditzagun, hortaz, horretarako batere beharrik ez dagoenean, hizkuntzaren gaitasun kemenak antzutu eta zikiratu. Hizkuntzaren ahalmen gaitasunen joritasuna eta irispena horren sakona izanda, gu ez gara euskaldun gisa, zozoarena eginez edo, horiek kimatzen hasiko.
‎Honekin esan nahi da nazio gatazkak, klase gatazkak, sexu gatazkak, etab. dauden bezalaxe, hizkuntza gatazkak daudela, ez azaleko, behin behineko, edo horrelako zerbait. Noski, esan beharrik ez dago, borrokan daudenak ez direla hizkuntzak, hizkuntz komunitateak baizik. (...) Hizkuntza gatazkak gizarte baten egituratik jalgitzen direnak ditugu eta beroiek zuzen enuntziatu eta definitu ahal izateko, ezinbestekoa da egitura horre tan inplikaturik dauden interrelazioak, kontraesanez eta antagonismoez zeharkatuak, ezagutzea.
‎Ohar bat, badaezpada ere: esan beharrik ez dago noski euskaldun gehienen ama hizkuntza, hizkuntza minorizatua, ez dela hizkuntza nagusia izan, eta horrenbestez, ez duela lehen hizkuntzaren tasunik bereganatzen gizarteak esleitzen dion egoera diglosikoa dela medio. Bego, bada, horretan, argibidea.
‎Euskaltzaindiak ez du arazo honetaz ezer esan; eta beldur da ezer esateko. Baina urrats hau emateko beharra, behar gorria da; noiz, eta aurki agian, euskal telebista eta irratia izanez gero, fonemak eta kate mintzatu osoa NOLA AHOSKATUKO DEN erabaki baita; nahiz, jakina, euskalkizko esakerak zertan gaitzetsi beharrik ez badago ere.
‎Frikari/ afrikatuetan, eta jadanik Nicole Moutard ek proposatu duen neutralizazioa ontzat ematearen kontra (alegia, bizkaieraren joera ontzat ematearen aurka, hitz gutxitan), sei fonemak ongi ahoskatzea eta bereztea eskatu behar litzateke. Frikari eta afrikatu ozenak zertan ahoskatu beharrik ez dago, ordea.
‎Macpherson eta Mistral bi herriren hilletari dira. Gure artean horrelakorik ere izan dugu; eta aipatu beharrik ez dago... Beharrik gure herria esnatu da; eta ez dugu siñisten ez gonetan eta ez" Mireio" tan edo" Garazi" tan...
‎–Majaderoa –esan du, eta erabaki du berak ere ez duela erreko, Liviarekin gogoratzeko argazkien beharrik ez badago ere.
‎Signora Mariak ez ditu agurtzen herriko neskarik politenak. Esan beharrik ez dago ez duela Livia ere agurtzen. Burua tente mantentzen du aurrera begira, eta inor ez balego legez pasatzen da neska gaztearen albotik.
‎Izatea, esentzien zeru platonikoan da betirautea, existentziaren mundu honetan ezirautea da, iragatea. Eta, b) denborazkotasunak, batetik, izatearen hutsaltasuna adierazten du (hutsaltasun natural bat, axanpa unamunotarrik gabe), jaio den ororen hil beharra – tragikoa sentitu daitekeena, baina hala sentitu beharrik ez dagoena, apaltasun pixka batekin ere onar daitekeena, doi batez ere apika, errealitate ihestezin sinplea nolanahi ere:
2005
‎Ondo baino hobeto ulertu ditu Ametsen kezka biak. Naroak ez du imajinatu nahi Ainararen erantzuna bere mutilak burura lotzen zaizkion kableak dituela jakiterakoan, eta gurasoak alferrik kezkatu beharrik ez dago. Ez du nahi inork Frankenstein berri bati bezala begira diezaion.
2006
‎Baina jarrera errebindikatiboren bat hartzen baduzu, politiko edo kulturala, are problema gehiago izanen duzu. Eta espainola izan nahi ez duenak, ez dizut esango zer nolako eguna pasa beharra izaten dizun jaiotzatik ehorzketara, kirol ikuskizunetatik justiziako epaitegira, NAN, autoaren matrikula, eskola, eliza, irrati telebistako albistegi, jaiegunen kalendario, etab., etab., biziera guzti guztia, aipatu beharrik ez dagoen beste prezio altuagoko estualdiak aparte. Euskal Herrian, euskaldunarentzat, eta are gehiago espainola izan gura ez duenarentzat, biolentziaz betea dago eguna goizetik gaueraino, Jainkoaren grazia handia baita biolentziak ez gehiago hartzea beste forma batzuk.
‎Zer eta agiri bat atera zuela udalbatzak," gure herrian gutxiengo antidemokratiko batek merkatari zenbaiten kontra antolatutako mehatxu eta erasoen kontra". Gutxiengo antidemokratikoa, esan beharrik ez dago, gu ginen. Eta mehatxu eta erasoak jasaten zituen merkataria, gure Hankapalo.
2007
‎Westfaliako bakea Münster en egin eta geroagoko beste kobre grabaki batean Andre Germania tronuan dago, aurrean Frantzia eta Suedia txikiak. Esan beharrik ez dago, errepresentazio hauek guztiak, dekorazioan eta (pabiloiak, etab.), antzinateari erreferentziaz kargatuak egon ohi direla.
‎– aldebakartu beharrik ez dagoena, hala ere, alderdia), É. Benveniste k honela azaldu du:
‎herri bakoitzak bere dohatsutasuna dauka, bere sormena, eta aski du. Grekoa izan beharrik ez dago zoriontsu eta sortzaile izateko. Klasizismo grekozalearekin bezala polemizatzen du Ilustrazioarekin:
‎612 Ib., 331 Gogoratu beharrik ez dago Orixe-ren Euskaldunak, epopeia nazionala!, nola hartu zuen garaiko euskaltzale askok (Mokoroa, Zaitegi, Labaien, etab.). K. Mitxelenak berak ere, eusko anima jatorra?
‎Gure irakurlea nor edo nor modernoa da: uste du etikoa izateko fededuna izan beharrik ez dagoela; humanismoa gizalege eta etikarentzat sinesgabeek ere badaukaten fundamentu horixe dela, positiboa, razionala. Heidegger-ek, ordea, mendebaleko kultura osoaren eta bereziki modernitatearen Nietzsche-ren kritika errotikoari jarraitzen dio:
2008
‎Nahi nuena lortu diat, bai. Esan beharrik ez zegok berek daukatela ontzia. Oraindik ez zekiat non; baina altxorra aurkitzen dugunean bazterrak miatzen hasi diagu.
‎Nahita jarri dut sutan, eta ordubete baino lehen, esan didanez, abordatu egingo gaituzte. Gure aldean asko dira, hori esan beharrik ez dago, baina guk babestuta egingo dugu borroka, eta diziplinaz, edo hori esango nuen behintzat duela minutu bat. Dudarik ez daukat astindu ederra emango diegula, hala nahi baduzue.
‎Esan beharrik ez dago ez niola jaramonik egin; jauzika, adarrak bereiziz eta bidea zabalduz, aurrerantz korrika jarraitu nuen, gehiago ezin eta gelditu nintzen arte.
‎Bizia salbatzeko batere borrokarik egin gabe eroriko nintzatekeen beharbada, ez balitz bat bateko egonezin hura nitaz jabetu, eta burua jiratzera behartu. Krakatekoren bat sentitu nuen agian, edo begi ertzaz bere itzala ikusi nuen mugitzen; agian katuarena bezalako sena izan zen; baina esan beharrik ez dago jira nintzenean hantxe neukala Hands, niganako bidearen erdia eginda, daga eskuineko eskuan.
‎–Esan beharrik ez dago egunero aldatzen zuela atorra, argitu zuen Carmenek irribarre batekin, eta atseden hartu zuen gero.
2009
‎Azken lerrootan irakurleak aise igarri dio Nietzscheren itzalari. (Esan beharrik ez dago, Barojak bere ideiak nobelatzeko asko ustiatzen duela Nietzsche; agian esan beharra dagoena, alabaina, iragaitzan bada ere, da, kritika bat ere, franko, kristaua?, esango zukeen K. Mitxelenak, egin diola saio batean, hain zuzen Nietzscheri Nietzsche aplikatuz, hots, berak haren aiurriari eta pentsamenduari hark ezetsi duen, esklaboaren?
‎6 Esan beharrik ez dago, itzuliak eta itzulerak diferenteak egon litezkeela. Batzuek etxe zaharra hustu eta emigratu egin zuten, kito:
‎Azkenean, Arrutiren Euskal Herria eta jendea(, pueblo que trabaja y reza?,, de fe sincera y de trabajo honrado?) 52, euskaldun fededundar? purua da, esan beharrik ez dago. Euskal jatortasun eta garbitasunaren babesa dira mendiak berak 53. Euskara galtzen den lekuan, fedea ere galdu egiten da 54.
2010
‎Horrelakoak hitzez esan beharrik ez dagoela entzun izan dut behin baino gehiagotan, igarri egiten direla. Hala ote?
2011
‎Erran beharrik ez dago don Salustio ere Francoren altxamenduaren alde lerratu zela lehen unetik beretik, baina gizon hark bazuen, hainbatetan, sentiberatasun berezi bat, ebanjelioaren espiritutik zetorkiona eta gutietsien eta erdeinatuen alde jartzera bultzatzen zuena: horrek galdu zuen; edo horrek irabazi, auskalo?
‎Espainia deritza gu nagusi horri. Gauzak era horretan planteatuta, jakina, diferentziaren problema planteatu ere egin beharrik ez dago. Etnozidioaren ibilbide hori guztia, kontzientzia onarekin?
‎Hizkuntzen gaineko aurreiritziak azpijan etengabea egiten du hiztun menderatuaren nortasunean, haren autoestimua eta identitate harrotasuna erauzi egiten dituelako, batetik, eta bere berea duen hizkuntzan dituen gaitasun trebetasunak kolokan jartzen dizkiolako, bestetik. Esan beharrik ez dago, horrelakoetan, herri mintzaira baztertuaren estatus soziolinguistiko makurretik datozkiola halako hiztunari burutazio autosuntsigarri horiek. Ezintasunean abaildurik, ez litzateke batere harritzekoa izango gertatzen zaion zoritxar guztiaren zergatiak ama hizkuntzaz berea duen mintzaira zokoratuari egoztea hiztunak. Hizkuntzak, hala ere, guk dakigula, berez ez dira zorrotzago edo kamutsago, egokiago edo aldrebesago, dagokien eginkizuna egokierarik doituenean hezurmamitzeko. Beti dago linguistikoa ez den botere arrazoi bat hizkuntza bat adierazpide gaitua izateko edo ez izateko.
‎Esan beharrik ez dago aniztasunaren inguruko ezbaian mundu guztiak aho batez onartzen duela aniztasun biologikoaren onura eta premia. Arazorik ez dago, bestalde, arestian ohartarazi dugun gisan, monumentu arkitektonikoak eta artistikoak babestu eta zaindu behar ditugula ebazteko.
2012
‎Esan beharrik ez dago: kasualitatez bezala, Luciaren aldamenean eseri nintzen.
‎Esan beharrik ez dago, gure aldetik ez zen arazorik egon. Naroa txoratzen zegoen.
‎Horretaz ohartu nintzenean, esan beharrik ez dago, eta kontraesankorra dirudien arren?, maratoia korritzen hasi eta ez geratzeko gogo bizia sortu zitzaidan barren barrenean. Batzuetan, izan ere, betetzea da gure desioei gerta dakiekeen gauzarik okerrena.
‎Ordu gehien, esan beharrik ez dago, zuk eman zenituen Jokinen ondoan. Gau eta egun, bere ohe alboko besaulkitik mugitu gabe nola irauten zenuen ikustean, barkatuko didazu Marta, baina poztu ere egin nintzen alde batera.
‎Modu horretan utzi ninduen sentimenduen cocktaila, esan beharrik ez dago, ñabardura ugarik osatua zegoen baina, osagai nagusi bat izatekotan, dudarik gabe, gezurra zen. Gezurra esan nion, hasteko eta nabarmen, Naroari, ezkontza eraztun batek zigilatu ez arren, azken hamazazpi urteetan nire bikote finko izan zenari.
‎Zorionaren bila joan beharrik ez badago, egiaren bila joan beharrik ez badago, susmoa dut amodioaren bila ere hasi beharrik ez dagoela. Halere, mundu guztia dabil maitasunaren bila, dibortziatu berri direnak presarik handienarekin.
‎Zorionaren bila joan beharrik ez badago, egiaren bila joan beharrik ez badago, susmoa dut amodioaren bila ere hasi beharrik ez dagoela. Halere, mundu guztia dabil maitasunaren bila, dibortziatu berri direnak presarik handienarekin.
‎Zorionaren bila joan beharrik ez badago, egiaren bila joan beharrik ez badago, susmoa dut amodioaren bila ere hasi beharrik ez dagoela. Halere, mundu guztia dabil maitasunaren bila, dibortziatu berri direnak presarik handienarekin.
‎Ezer inposatu beharrik gabe bizitzearen zoriona; a zer lasaitasuna! Inposatu beharrik ez dagoen lekuan ahaleginik ere ez dago, eta gauzak modu natural batean sortzen dira, joan etorrian hasten dira, pentsamenduak eten dituen hari guztiak batuz, gogo jardun fragmentatuak zarpaildu duen errealitatearen gaitz guztiak sendatuz, barrutik eta kanpotik.
‎Komunitatearen parte izateak duen garrantzia erakusten duela ere esan zidan, familia edo lagunekiko leialtasunaren erakusgarria dela. Esan beharrik ez dago, isilpean gordetzen dena normalean ez dela ezer onik izaten. Gauzak horrela, banuen Marcoren isiltzeaz susmatzeko arrazoirik.
‎Hamarkada bat geroago gazte jende ugari Prenzlauerbergera mugitzen hasi ziren, modako toki alternatibo bila. Esan beharrik ez dago; gazte horiek diru gehiago ordaintzeko prest zeuden, eta horrek Prenzlauerbergeko prezioak gora egitea ekarri zuen. Gainera, gobernua eremu komunistako auzoetan dirua inbertitzen hasi zen, eraberritzeko asmoz.
‎Hego ekialdetik hasi zen, ipar mendebalerantz egin zuen gero, eta azkenik ipar ekialdeko norabidean geratu zen, eta horrenbesteko indarrez, ezen hamabi egunetan ezin izan baikenuen ezer egin, nora ezean joan besterik ez, eta, haizea eskualde genuela, halabeharrak eta haizearen haserreak eraman nahi gintuzten lekura eramaten utzi. Hamabi egun horietan, esan beharrik ez dago, egunero uste izan nuen urak irentsiko gintuela, eta itsasontziko inork ez zuen uste bizia salbatuko zuenik.
‎Haien ideiak etengabe dabiltza lerro eta irudien inguruan. Esate baterako, emakume baten edo beste edozein animaliaren edertasuna goraipatu nahi badute, erronbo, zirkulu, paralelogramo, elipse eta beste termino geometriko batzuen bidez egiten dute, edota bestela, musikatik ateratako hitz teknikoz, hemen errepikatu beharrik ez daudenak. Erregearen sukaldean mota guztietako tresna matematiko eta musikalak ikusi nituen, zeinen irudiaren arabera ebakitzen dituzten Maiestatearen mahaira ateratako errekiak.
‎Gauza jakina da senatu eta batzar handiek sarritan izaten dituztela arazoak kideek umoreak gainezka 75, hantuta edo beste erikortasunen batekin izaten dituztelako, edo buruko gaitz asko, eta bihotzeko gehiago; edo konbultsio bortitzak eta bi eskuetako, eta batez ere eskuineko? nerbio eta tendoien uzkurdura mingarria; edo aldarte txarrak, haizemin, zorabio eta eldarnioak; edo materia kirasdun eta zornatsuz beteriko gangaila tumoreak; edo lerde jario eta korroka nazkagarriak, izugarrizko gose eta digestio txarrak, eta aipatu beharrik ez dagoen beste asko gainera. Beraz, doktore hark proposatzen zuen, senatu bat biltzerakoan, mediku batzuk ere joan zitezela lehen hiru eguneko ekitaldietara, eta egun bakoitzeko eztabaidaren amaieran, har zezatela senatari bakoitzaren pultsua; eta gero, eritasun ezberdinen izaera, baita osabideak ere?
2013
‎Hamzak, bere gain zuen Yazîden heriotza, eta nola bizkargaineratuko zuen bertze hamar, hogei edo hogeita hamar mutilen heriotza, batere beharrik ez zegoenean, erasoaldia bertze era batean joz gero?!, ez zuen agindua bete. Hamzak heroi bat bezala hil nahi zuen, Yazîden ohorez, eta ez sagu bat bezala, bertze norbaitek jarritako tranpan!?, beheitiagotik jo baitzuen erasoa, bere mutilek harritzar batzuk babestoki zituztèn tokitik?
‎Hamzak –bere gain zuen Yazîden heriotza, eta nola bizkargaineratuko zuen bertze hamar, hogei edo hogeita hamar mutilen heriotza, batere beharrik ez zegoenean, erasoaldia bertze era batean joz gero...! – ez zuen agindua bete –Hamzak heroi bat bezala hil nahi zuen, Yazîden ohorez, eta ez sagu bat bezala, bertze norbaitek jarritako tranpan! –, beheitiagotik jo baitzuen erasoa, bere mutilek harritzar batzuk babestoki zituztèn tokitik...
2014
‎Esan beharrik ez dago Baltimorek azkenean onartu zuela bikotea. Moncrief jeneral zaharrak ere bakeak egin zituen suhiarekin, Benjaminek dirua eman baitzion bere hogei liburukiko Gerra zibilaren historia kaleratzeko, bederatzi argitaletxe ezagunek ezezkoa eman eta gero.
‎Beraz, fase hori konplitu da. (Ohartarazi beharrik ez dago, Espainia, Italia, aintzat hartu ere ez direla egiten; beste hainbeste Holanda, etab.) 890 Bigarren arrazoia hementxe hasten da eta nazionalitate printzipioak hein honetan, printzipio dinastikoari buruz buru, printzipio demokratikoa baizik ez du adierazten:
‎Etzaniko oholez eraikia zegoen, elkarri hain gaizki josiak, non gizona idazmahai altura makurtzen zenean, lepotik orporaino eguzkiaren errainuzko zerrenda estuek zeharkatzen zuten. Barruan ikusteko, leiho estalki handiak zabaldu beharrik ez zegoen. Beroa ere bazen barruan; eulitzar deabruak burrunbaka ankerki, eta ez ziztadak, baizik sastadak ematen zituzten.
‎hemendik urte batzuetara, robot talde bat jarri nahi dut hiriaren zerbitzuan, udal ordenantzak arautua behar bezala beteko duena, eta horrek erran nahi du zuetako batzuk soberan egonen zaretela. Erran beharrik ez dago, osterantzean, nik neuk erabakiko dudala nor dagoen soberan eta nor ez, hemendik aitzina egiten dituzuen merituen arabera.
2015
‎Erran beharrik ez dago arkaniar neskek lerde jario begiratzen ziotela ilegorriari. Ordurako soldaduak gure ziegako atea ixteaz arduratzen ez zirenez, Azeria gaueko ordu txikietan desagertu, eta eguna urratzean itzuli ohi zen.
‎Baina, gaineratu zuen, haren antzerki batzuk meritu handikoak dira, eta Ramsay andreak dena ederki zihoala ikusi zuen, oraingoz behintzat; Ramsay jaunak barre egingo zuen Mintaren bizkar, eta honek, konturatzean zein larri zegoen hura, bere modu berezian hartuko zuen aintzat, eta nola edo hala goraipatu. Baina Ramsay andreak nahiago zuen haren beharrik ez egotea: agian beraren kulpa zen behar hura.
‎Esan beharrik ez dago
‎Bakanak eta urrunak. Hamalau urte dituzunean, esan beharrik ez dago, testosterona eta bestelako hormona ugari sortzen dituzte zure guruinek, eta emakumeak beste gauzarik ez da izaten sarritan buruan. Buruan eta ez beste inon, eguneroko errealitate baino gehiago eguneroko ametsa izaten baitziren neskak guretzat.
‎Biek ezagutuko duten hizkuntza beharrik ez dago hala ere ume batekin komunikatzeko: aski ziren keinuak, esku hazpegien mugimenduak, barre eta purrustak.
‎Irezabalek aurrera jarraitu zuen haserre, zirkinik egin gabe?. Esan beharrik ez dago, lehengoaz gain, beste ahalegin bat eskatzen digula horrek gu guztioi. Baina horretaz ari gara gaur, hain juxtu ere.
‎Tentsioa sor dezake ikerkuntzaren askatasunak ikerketaren «subjektua» bera arriskuan jartzen duenean. Eta tentsioa sor dezake, izan ere, askotan sortu dute, esan beharrik ez dago, garapen ekonomikoaren balioek, enpresek beren teknologiak gure gorputzean edo inguru naturalean inposatu nahi dituztenean.
‎dirua egin behar da eta irudia erabili behar dute, horrek ikuslearen pertsonalitatea eta jarrera taxutzen baititu. Irudiak, esan beharrik ez dago, gelditasuna eskatzen du, pantailari begiratzea. Ikusle bikoiztuak izan behar dugu, kreditutxartela estutzen duten mezuen zurgatzaileak.
‎Aski nuen horretarako gezurtxoren bat asmatzea, ospitalean hasi beharra neukala aipatzea, esate baterako, baina lehen ere esan dut ez dakidala gezurrik esaten. Katramilatu egin nintzen, lotsagarri, beharrik ez zegoen lekuan. Barretxo bat egin zuen Ritak, elkarrizketa eten ezinik, agur nola esan asmatu ezinda nenbilela konturatu zenean.
‎Ez zarete, beraz, gehiegi harrituko erraten badizuet zorioneko partida hura hogei metroko tarte zuhur batetik ikusi nuela. Erran beharrik ez dago halako distantziatik ez niola jokaldi bakar bati ere antzeman, baina, hala ere, seguru nago munduko txapelketa baten ikusleak ez zirela ni goiz hartan baino aztoratuago sentituko.
‎Erran beharrik ez dago, galdu egin nuen partida hura. Eta ez bakarrik urduriegi nengoelako, baizik eta Hansek nik baino hobeki jokatu zuelako, besterik gabe.
‎nemekitepá. Zoragarria iruditu zitzaidan, esan beharrik ez dago. Poesia eta erregua elkarturik, era ezinago sotilean.
‎zelan lortu maila goren hori? Politikaz ari garenez, esan beharrik ez dago presioaren bidez lortu behar direla gauzak, presioa era askotara eragin ahal bada ere, jakina. Eta maila goren hori erdiesteko neurrien artean autodeterminazioa sartzen da.
‎Gure egitasmoa zen Enbata astekariaren informazio eta azterketa makurrei aurre egitea eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaz argibide ahal bezain bat anitza ematea. Inkesta beharrik ez zegoen jakiteko abertzale militanteen munduan euskaraz irakurleak gutxiengoan zeudela. Abertzale gehiengo ahal bezain zabalari heltzeko asmoa genuen eta hara zergatik erdara askoz ere gehiago zeukan kazeta bat bultzatzeko aukera egin genuen.
2016
‎Begien bistakoa da Sternek bere ilusioa soilik antze bikaina baliatuz eta oinaze minak pairatuz erdietsi zuela, hori frogatzeko Sternek idatziriko eskuizkribura jo beharrik ez dagoela. Zeren idaztearen zeremonia eta konbentzioak nola edo hala bazter uztea posible izan daitekeelako eta irakurleari ahoz bezain zuzen hitz egin behar zaiolako usteak idazlea beti itsuturik daukan arren, halako esperimentua egiten saiatu diren guztiak mutu geratu dira zailtasunagatik, edo, bestela, egundoko desordenaren eta zehaztugabetasunaren zelatan.
‎Izengoitiak ere aipatu nahi ditut. Frankismo garaian, azaldu beharrik ez dagoen segurtasun arrazoiengatik izengoiti ugari erabili zuen. Hona garrantzizkoenak:
‎Sozialismo autokratikoa, esan beharrik ez dago, eskuineko sozialismo gaitzesgarria zen. Beraiena ezkerreko sozialismo autogestionarioa zen, eta autogestioa eta federalismoa elkarren eskutik ibili beharrekoak ziren:
‎Horiek izan ziren duela kasik 30 urte izandako hauteskundeen ondoko adierazpenak, eta esan beharrik ez dago zein adierazgarriak gertatzen diren, zer nolako kontrastea marrazten duten egun bizi dugun egoera politikoarekin alderaturik.
‎Agerikoak ziren aldaketaren abantailak: etxetik egin genezakeen lan enpresara joan beharrik ez zegoen egunetan, eta ordu erdi eskas zegoen, autobidetik joanda, herritik gure enpresa zegoen naberaino. Bestetik, a zer haurtzaro zoriontsua izango zuen Carolinak ingurune hartan, naturaren zikloen erritmora haziz?
‎Esan beharrik ez dago Debako batzordeko kideek informazio oso gutxi zutela jatorri nuklearreko energia elektrikoari buruz nahiz hura sortzeak inguruan zituen ondorioei buruz. Horrenbestez, ezertan hasi aurretik, informazioa biltzeak zuen lehentasuna.
2017
‎Pozik nengoen igerilekura gindoazelako. Normalean, udan joaten gara igeri egitera, oporrak hartzen ditugunean edo arratsaldez ikastolara itzuli beharrik ez dagoenean. Ikasturtean, igeriketara apuntatu direnak egoten dira alde batera eta bestera igerian eta ez digute leku handirik uzten.
‎Berez, independentziaren ideia beste Europa baten ideia baino ez da. Gomutatu beharrik ez dago, hasi Erdi Aro berantean eta humanismoan, eta Monarkia/ Estatu eta Estatu/ Nazioetan barrena, Europa honetako fronterak nola finkatu diren odolez eta krudelkeriaz eta herrien bortxaketaz. Aro horren eta frontera horien, arrazoizkotasun?
‎«Bihar arratseko mahai ingurura joango zara, ezta? Zure zain egongo gara zortzi t, erdietan eta esan beharrik ez dago, aldez aurretik milesker etortzeagatik. Kotxe bat bidaliko dizugu hotelera zortziak eta laurdenetan puntu puntuan».
‎Jakinaren gainean nengoen haren borondateaz, baina desegokitzat jo dut irakurketa egin baino lehen alde egitea. Orain, nire presentziaren beharrik ez badago, alde egin nahi nuke, zuen baimenaz.
‎Gauza guztiak hankaz gora topatzen baditu errietaren bat... eta hurren arte! Esaten diat, suerte pixka batekin hilean behin edo bitan bakarrik egingo dik hori, eta komandantea noiz etorriko zain egon beharrik ez zegok, apurtxo bat antolatuta egonez gero: txukuntasun pixka bat, eguerdi garaian denak gotorlekuan egon behar, badaezpada, eta ordu horretan atean norbait guardia itxura eginez eduki, nahikoa izaten duk hori.
2018
‎Alegia: . Egokia da emakumeak beren klasean kokatzea, eta, beraz, eutsi egin zaio haiek babesteko legediari, baita gizonei halako legedirik aplikatu beharrik ez dagoenean ere?.
‎Alde batetik, nola jakin daiteke, ziur jakin ere, arraileria suerte bati emandako kontesta espero izandakoa dela zinez? Azaldu beharrik ez dago orobat beldurgarria dela arraileriazko ateraldi bat bota eta berehala ohartzea guztiz desegokia dela.
‎Frantsesek, ordea, bestelako ikuspegia dute; hain zuzen, alemanek erraustu egin zutela zibilizazioa hemen, Europan, eta kalterako litzatekeela haiek ez zigortzea. Esan beharrik ez dago praktikotasun gutxiko jarrera begitantzen zaigula estatubatuarroi, baina harrigarria gertatu zait beti nolatan ez zareten frantsesen iritzi berekoak. Azken batean, esan duzunez, Britainia Handiak ere galera handiak izan zituen gerra hartan.
‎–Eusko gudariak gara??. Esan beharrik ez dago, iskiluak bizkarrera, hori eskuen keinu bat besterik ez zela.
‎Zenbait euskaldun jauntxok edo intelektualek bezalaxe, esan beharrik ez dago, zenbait juduk ere, gizartean hobekien posizionatua zeudenek hain zuzen,, aro berriarekin, moldatu eta Estatu modernoarekin konpontxo egin dute, karrera egiteko.
‎Baina jarrera erreibindikatiboren bat hartzen baduzu, politiko edo kulturala, are problema gehiago izanen duzu. Eta espainola izan nahi ez duenak, ez dizut esango zer nolako eguna pasa beharra izaten dizun jaiotzatik ehorzketara, kirol ikuskizunetatik justiziako epaitegira, NAN, autoaren matrikula, eskola, eliza, irrati telebistako albistegi, jaiegunen kalendario, etab., etab., biziera guzti guztia, aipatu beharrik ez dagoen beste prezio altuagoko estualdiak aparte. Euskal Herrian, euskaldunarentzat, eta are gehiago espainola izan gura ez duenarentzat, biolentziaz betea dago eguna goizetik gaueraino, Jainkoaren grazia handia baita biolentziak ez gehiago hartzea beste forma batzuk.
‎Batzuk, puskatuta, lurrean etzanda hazten saiatzen ziren. You herria, Lau You Ergelen Herria deitua, menditsua zen oso, eta, esan beharrik ez dago, uztaro oparoak izan ohi zituen. Ihintz zuriaren eta udazkeneko ekinokzioaren artean, herritarrak artoa biltzen hasten ziren.
‎–Aurpegikera hori jartzeko beharrik ez dago, bota zion Beirek.
2019
‎Idazkariak galdetu dit egokia deritzodan ministroak euskal poeta gazteari deitzeari. Nire iritziz beharrik ez dagoela erantzunez aurreztu nahi izan diot trago txarra.
‎ez da halakoa baldin eta ez bada begiratzen gizonaren helburuen argitan, hark dituen tresnen eta inposatzen dituen legeen argitan. Gizonak mundua atzemateko asmorik ez balu, gauzei heltzeko ideiak berak ez luke batere zentzurik; atzemate horretan gorputzaren indar guztia erabili beharrik ez dagoenean, erabil daitekeen gutxienekoa ere aski denean, aldeak desagertu egiten dira; usadioek indarkeria debekatzen duten lekuan, giharren indarrak ez luke inolako nagusitasunen oinarri izan behar: erreferentzia existentzial, ekonomiko eta moralak behar dira ahultasunaren nozioa zehatz definitu ahal izateko.
‎Esan beharrik ez dago, Telmok, etxera heldu bezain fite, telefonoz deitu ziola albaitari jaunari:
‎Raimundo Silvak Lisboako Setioaren Historiaren probak paperezko poltsan sartzen ditu berriz, aukeratu dituen lau orri horiek izan ezik, horiek artoski tolestu eta jakako barruko poltsikoan gordetzen ditu, eta barrara doa, han zerbitzaria baso bat esne eta opil bat ematen ari zaio lan bila dabilenaren aurpegia duen gazte bati, gazteak egun horretan beste otamen naroagorik izango ez duela aurreikusten duenaren espresio bildua dauka. Zuzentzaileak nahiko oharmen du, nahiko sentiberatasun behatzerakoan, begirada arin batez horrelako informazio osoa atzemateko, are, egunen batean bere etxeko ispiluan horiek bezalako begiak ikusi dituelako hipotesia ere onar genezake, bereak, jakina, esan beharrik ez dago, eta berari iraganaz galdetzea ez du merezi, berarengan gehien interesatzen zaiguna orainaldia da, eta iraganeko oroitzapenik interesatzen bazaigu, gutxiago interesatzen zaigu bererik, hitz tokiz kanpokoak iragan orokorrean aldatu duen zatirik baino. Orain ikusi behar da hitz tokiz kanpoko horrek nora eramango gaituen, lehenik eta behin Raimundo Silva bera nora eramango duen, zeren hitzak, edozeinek, dohain edo bertute hori baitu, hitza esan zuena gidatzearena, alegia, eta gero, agian, agian, baita gu ere, hitzaren atzean ari garelako, usnaka ari diren eper zakurrak baikinen, kontsiderazio hauek guztiak goiztiarrak dira, inondik ere, setioa ez da oraindik hasi ere egin, gozotegian sartzen diren mairuek aho batez kantatzen dute, Irabazi, irabazi egingo dugu, eskuan dauzkagun armekin, litekeena da, baina horrenbesterako beharrezkoa izango da Mahomak dakien erarik onenean lagun dezala, izan ere ez dugu armarik ikusi, eta armategiak, herriaren ahotsa Alaren ahotsa delakoa egia baldin bada, ez du premien arabera lukeen beste arma hornirik.
‎Zuzendari literarioak esan zuen, Ongi da, liburua oker zuzenketa batez zabalduko da, oker zuzenketa erridikulua da, ez irakurtzen den tokian ez bedi irakur ez, gurutzatuek ez zuten lagundu irakurtzen den tokian, irakur bedi gurutzatuek lagundu zuten, ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerkor agertu zen, beste alde batetik iruditu zitzaidan arrunt estimatzen zaituela, duela egun batzuk izan zenuten elkarrizketa bat aipatu zidan, Bai, elkarrizketa bat eduki genuen, deleaturrari buruz mintzatu ginen, Zeri buruz, galdetu zuen emakumeak, deleaturrari buruz, ez al dakizu zer den hori, galdetu zuen Raimundo Silvak, oldarkor, Bai, badakit, baina ez dut ongi aditu. ...ira, ahantzi dezagun arazo hau, errepikatuko ez delakoan, horretaz aparte, argitaletxeari zein egileari gutun bana idatzi diezu, barkamen eske, egileak esaten du ez dela beharrezkoa, baina egunen batean mintzatuko dela zurekin gertaerari buruz, hala ere guk uste dugu zure eginbeharra dela gutun hori idaztea, Silva jauna, Idatziko dut, Oso ongi, zuzendari literarioa orain lasaiturik ageri zen, esan beharrik ez dago datozen garaiotan zure lanak gure arretarik bereziena bereganatuko duela, ez uste dugulako berriz ere testuak nahita alda ditzakezunik, berriro ager litezkeen bultzada eutsi ezinezkoek zure gogoan iraun ote dezaketen, eta horrelakorik galarazteko baizik, eta hala balitz, esan gabe doa hurrengoan ez gintuzkezula honen barkabera aurkituko. Zuzendari literarioa isildu zen, zuzentzaileak bere etorkizuneko asmoei buruzko aldarrikapena egin zain, asmo kontzienteei buruz bederen, zeren bestelako asmorik baldin bazen, inkontzientearen eremukoa izango baitzen, asmatu ezina.
2020
‎Txapuk sorbaldak jaso zituen, ihardetsi beharrik ez zegoela jakitun. Bera bezalako mutilek bazuten beste zerbait buruan eta Marianek ederto zekien.
‎Ez da eztabaida erraza, maila teorikoan planteatzen bada. Baina eztabaidatu beharrik ez dago, euskarazko komunikazioa indartzen den neurrian euskal komunikazio espazioa indartzen dela. Hortaz, aurrera begirako ildo lehenetsia izan litzateke euskarazko komunikabideak indartzea; bai eta komunikabideetan (guztietan) euskararen presentzia areagotzea ere.
‎Esan beharrik ez dago, bertsio ofizialaren arabera, gorriek erre zutela Gernika, ez hegazkin alemaniarrek.
‎Otarretik patxaran botila eta egunkari paperean bildutako orburuak eta borraja sorta ateratzen ari dela, ustekabean harrapatu du Matilderen ateraldiak, tximiniak garbitzeko premia handia duela eta kedar garbitzaileari deitu ote dion galdezka. Bistan da oraindik etxea berotzeko beharrik ez dagoela; Luisak badaki galdera beregana hurbiltzeko aitzakia baino ez dela; igarri dio Matilderi, ahizparenera joaten den aldiro, Martinen berriren bat ekarri zain egoten dela. Hiru hilean behin edo jasotzen dute Martinen gutunen bat Pariseko bizimoduaren berri emanez; edozein modutan, Estebanek ez du anaiari buruz ezer jakin nahi Nievesek hara joatea erabaki zuenetik, eta Micaelak, berriz, irudipena du alaba ez dela etxera itzuliko:
‎–Egon beharrik ez dago hura zer den jakiteko. Eta auskalo orain nola itzuliko zaidan!
‎Ondorioak ezin ditzakezu imajinatu ere egin. Beraz, esan beharrik ez dago den dena, detailerik utzi gabe kontatu behar diguzula. Neska hauei zerbait gertatuko balitzaie, ziur egon zergatia ikertu genukeela eta orain arte esku artean darabilgun hipotesirik fidagarrienetako bat zure bideoarena da.
2021
‎Taran eta Tula. Bai, tarantulak ziren eta arknidoetan aditu izan beharrik ez dago zein arriskutsuak diren jakiteko. Ez dakiguna da nola iritsi ziren museoraino.
‎Kreatibitateak eskatzen duen sua baxu dagoela uste dut, gu geu gauden moduan, eta egoera honetan bakoitzak nahi duena egin dezakeela esan beharrik ez dagoen arren, komenigarriena nire ustez kritikak egiteko lekuak eta moduak ondo aukeratzea da. Hobe benetan balio duten lekuan egiten baditugu, kale erdian aldarrika hasi beharrean.
‎Nola ez naiz egongo ikaratuta, benetan ikaratuta, kontuan izanda Euskadi Irratian lanean nengoenean ez nuela irratirako oposaketa gainditu euskara maila nahikorik ez nuelako? Esan beharrik ez dago ordurako ikasketa guztiak, baita unibertsitate mailakoak ere, euskaraz eginak nituela, karrera bukatu nuenetik urteak neramatzala euskarazko irratian eta telebistan lanean eta ezagutzen ditudan hiru hizkuntzetatik euskara dela ikasi nuen lehena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia