Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2000
‎Bien arteko adiskidetasuna kontakizunaren ardatza dela, une xarmantak biziaraziko dizkigute. Doinuen bidez mintzatzen da Bederatziehun, hitzen beharrik ez du, aldartea eta sentimenduak helarazteko musika bezalako tresnarik ez dagoelako. Hain handia da bere ospea pianojole gisa, non lehorreko musikariek bisitatuko duten.
‎Hedabide adiktoenak ere sententziaren abagunea aprobetxatzen ari dira atzekoz aurrera egin eta haienganako begirunea desagertarazteko. Agi denez, itsusiegia da eta, batez ere, beharrik ez dago: Galindoren balentriak urruti geratzen ari dira, eta GALkide gehientsuenek zain dituzte oraindik epaileak, gorabehera oso zabarrak argitzeko.
‎zuri beltzeko diskurtso bat da. Horregatik esaten dut koloretako telebista asmatzeko beharrik ez zegoela errealitatea zuri beltzean agertzeko. Bi alde enfrentamenduan zuri eta beltz ari direnean, benetan ñabarduren bidez bakarrik dago bat egitea, adostasunera ailegatzea, edo irtenbideak topatzea.
2001
‎Manterolaren aburuz," modernoa da, baina ez da gaur egun egiten den artea". Museo bat eraikitzea erabakitzen duenak arte garaikidearen kontzeptu hori badu, noski, eredu berrien inolako beharrik ez da.
‎Besteak beste, Espainiako nahiz Frantziako estatuek beste interesak zituztelako. Bestela esanda, tortura erabiltzeko beharrik ez zutelako. Funtsean, borondatea ez zen aldatu.
‎Bakoitzarengatik etxe bana erre zuten. Baina hori alemanentzat gauza txikia zen, beharrik ez ziren SSak! Hala ere, beste garai batean gehiago eginen zuten, baina orain aliatuak Parisera bidean ziren, Provencetik ere sartu ziren...
‎Aldez egia zitekeen, aldez gezur. Azpeitiako euskera ondo ezagutzen baitzuen, eta hori bederen ikasi beharrik ez zuen. Azpeitiako fonetismoak eta lokalismoak zuzentzea ez bide bitzaion gustatzen Joxeri.
‎Inork ez du aurpegirik ematen, eta errepikatzearen poderioz egia bilakatzen da. Zurrumurruak guztiak berdintzen ditu eta ezer frogatu beharrik ez dagoenean ezer ukatzerik ez dagoenez, guztiak bihurtzen gaitu lotsagabe.
2002
‎Hori hemen ez du egin ez ezker abertzaleak, ez sozialistek eta ez inork. Eskuinak ez du egiten, noski, beharrik ez dutelako. Ni ez naiz batere martiri sentitzen, egia da gauza asko egin ahal izan ditugula gaizki, baina gauzak orokorki ikusi behar ditugu.
‎Baina Videlak kolpea eman 1976an eta ondorengo 7 urteetan %350 igo zen argentinarren kanpo zorra, 9.700 milioi dolarretatik 45.000 milioietaraino. Ramosek argi esplikatzen du nola behartu ziren Estatua eta bere enpresa publikoak kanpoko zorra hartzera, beharrik ez zeukatenean ere. Dirutza haiek nork zertan erabili zituen kontabilitaterik ez zen geratuko.
‎Beste norbaitzuek, santu biurtu nahiko dute. Esan beharrik ez dago Aresti ez zela ez bata ta ez bestea, ezur eta aragizko gizon kontradiktorio bat baizik. Gizon ona zela ziur nago, eta funtsez bihotz zabala.
2003
‎Esan beharrik ez dago bai Piketty eta Saezen obrak eta bai Krugmanen idatziek modu askotako polemikak piztu dituztela eta asko direla ikerketa horien baliagarritasuna zalantzan jarri dutenak. Hala ere, bada ezpada abisoa ematen du editorialistak behin eta berriro:
‎" ETAk mehatxatutakoak beldurtuta bizitzeari utzi eta ETAren aldekoak beldurtzea lortu behar dugu", zioen gutxi gora behera (paperak prezintatuta dauzkat, eta buruz ari naiz). Eta badakigu ETAren alde egon beharrik ez dagoela, beldurtu nahi gaituztenek inor ETAren aldekotzat hartzeko. Ez nau filosofoak beldurtu, barka gauzak nahasten ari banaiz, baina beldur naiz estrategia hau diseinatzen eta gauzatzen ari denak ideia hori ez ote duen ardatz.
‎Ur hornidura garrantzitsua dela esan beharrik ez dago. Etxeko landareetan bereziki premia handiagoa da, lurrinketa ere handiagoa baita.
‎Astearen hasieran ustez etakide izatera hel zitezkeen pertsona batzuk harrapatu eta astearen erdian «Egunkaria» itxi eta jende gehiago atxilotu zituztelako. Esan beharrik ez dago Madrileko esatariak asmatu egin zuela izenburuarekin, astea beltza izango baitzen ETArentzat, harrapaketengatik, batetik; eta, bestetik, «Egunkaria»rekin batera euskara bera irteten zelako kalteturik, eta ETAren ikurretako bat euskara da, jakina denez. Euskarari erasotzea, beraz, ETAri erasotzea da.
‎Nor zen Arturo Campion erran beharrik ez dut aldizkari hau irakurtzen duten gehienei, nik bezain ongi edo hobeki baitakite. Baina bizkitartean, ahantzirik egoten da maizegi abertzaletasunaren etorkia aipatzean.
‎Giroa gozoagoa zen artean horiei kendutako aldaxkez landatutako ontziak zer esanik ez... Barru epeletara sartu beharrik ez dago, izotzak parez pare harrapatu eta jota bertan erretzea nahi ez baduzu aterbe batean jartzea nahikoa da. Ureztaketa ia ezerezeraino apaldu, lehorrean hotzari errazago aurre egiten baitzaio.
2004
‎Albistea sortu ahala, entzun edo irakurri ahal izan genuen euskararen beharrik ez zuela esatea, Madrila joan eta gaztelaniaren beharrik ez zegoela esatea bezala zela edo, Londresa joan, eta ingelesa zertan jakin ez zela adieraztea bezala. Ba ez, ez da.
‎Albistea sortu ahala, entzun edo irakurri ahal izan genuen euskararen beharrik ez zuela esatea, Madrila joan eta gaztelaniaren beharrik ez zegoela esatea bezala zela edo, Londresa joan, eta ingelesa zertan jakin ez zela adieraztea bezala. Ba ez, ez da.
‎Euskal Herrian epailea izateko euskara jakin beharrik ez dagoela, baina, zuzenbidea, ostera, jakitea behar beharrezkoa dela adierazi berri du Euskal Herriko Epaitegi Nagusiko buru izendatu berri den Fernando Ruiz de Piñeiro epaile madrildarrak. Izan ere, epaile lanak burutu behar izatekotan, euskara edo zuzenbidea jakitearen arteko hautua egin behar omen da.
‎Iragazki hauek airean bizi diren espora handiak harrapatzeko gai dira baina oso maiz aldatu, biltegietan oso kontuz gorde eta erabili ondoren suntsitu egin behar izaten dira. BioBlower delakoak, berriz, mantenu minimoa besterik ez du eskatzen eta iragazkien beharrik ez du. Aparatu honek airea azkar batean tenperatura handietan berotuz funtzionatzen du eta laborategietan egindako frogek erakutsi dutenez, patogenorik zailenak ere %99, 9ko portzentaian hiltzen ditu.
‎Esan beharrik ez dago erlijioak desprestigio sakona pairatzen duela zenbait sektore sozialetan, neurri batean, Eliza katolikoak gizartean galdu duen legitimitate eta botere eskergaren ispilu; nahiz eta katolizismoak milaka jarraitzaile eduki euskal gizartean. Prozesu horrek atzeraezina dirudi, Gasteizko gotzainaren lantuen gainetik.
2005
‎Baina patronalak enpresa itxi badezake, ez dauka greba egin beharrik. Greba eskubidearen babespean jarri beharrik ez dauka.
‎Esan beharrik ez dago transplante edo grefak egiten dituzten medikuen laguntzarik gabe komertzio hau ez litzatekeela existituko. Mediku eta ospitaleen artean, Frontline kazetako ikerketa ekipoak lau sail egiten ditu, organo trafikoaren aurrean duten jarreraren arabera.
‎hamahiru eurotan. Kontent gara gehiago begiratu beharrik ez dugulako. Etiketari begiratu eta:
‎Elantxobera portura jaitsi beharrik ez dago Ogoñora joateko. Ibarrangelu amaitu eta berehala, Elantxobera norabidean ezkerrera, markaturik dago Ogoñoko lurmuturra.
‎Negoziazio bikoitzaren teoria da, hain zuzen, ETAren ez zilegitasun politikoaren adierazle nagusia. Gure gizarteko arazo politikoen eztabaida eta soluziobideak herri honen ordezkaritza demokratikoa duten alderdien esku utzi behar bada, utzi behar den bezala, eta erakunde armatuak langintza horretan ez badu esku sartzerik, garbi dago ETAren beharrik ez dutela somatzen Anoetako proposamenarekin ados daudenek. ETAk berea egin badu proposamen hori, jakitera eman zuen bezala, nik uste dut garbi esan daitekeela erakunde horrek ez duela su etena erabaki, borroka armatuaren amaiera elkarrizketatua baizik.
2006
‎Eta dirutaz... baina, dirua garrantzitsua al da ba? Egia da, dirua, beharrik ez duenarentzat, igoal ez da garrantzitsua.
‎Orain urte batzuk tunel hori ezinbestekotzat jo zuten batzuk, egun ordea ez da aurreikusitako auto kopurua pasatzen. Jendeak ez du erabiltzen beharrik ez duelako edo prezio batetik gora ordaintzeko prest ez delako. Agian, ordain-saria gutxitu behar da.
‎Bestalde, zerbitzu berriak harrera ona izan du herritar askorengan, Uxue Royori deitu eta laguntza eskaini baitiote. Beste batzuengandik jaso duen inpresioa da ordea, ez dakitela zertarako den euskara zerbitzua, beharrik ez baitute ikusten. Euskalduna edo ia euskalduna biztanleriaren %10 den zonaldean euskara poliki eta leun bultzatzen saiatuko dela dio Royok.
‎Lan mundua euskalduntzeko, diru laguntzen bidez ahalegin berezia egiten ari zarete. Enpresak diru horren beharrik ez sentitzea gerta liteke. Hau da, euskalduntzeko beharrik ez sentitzea.
‎Enpresak diru horren beharrik ez sentitzea gerta liteke. Hau da, euskalduntzeko beharrik ez sentitzea.
‎' Gaur bai ondo, amaren etxera noa. Bazkaria egin beharrik ez!'. Eta, berriro, sentimendu berbera.
2007
‎Etxe hori berea dela dioen paper bat nahi du jende askok". Horrez gain, familia osatzen hasteko lan finkoa eta etxea eduki beharrik ez dago, beste aukera batzuk ere badaudelako. Mirenek ere bat egin du Uraitzekin.
2008
‎Guk horixe bera hizkuntzarekin egiten dugu. Askotan berba egiten dugu ezer esan beharrik ez dugunean, igogailuan gaudenean adibidez, asko kostatzen zaigu isilik egotea. Hizkuntzarekin norberaren egoera emozionala, identitatea eta beste hamaika gauza komunikatzen ditugu.
‎Esan beharrik ez dago: gazte izatea, ume izatea bezalaxe, garai historiko eta gizarte testuingurura moldatzen den definizioa da.
‎Ederra litzateke sexologiaren alderdi sendagarriaren beharrik ez izatea! Poltsak eta bidaiatzeko maletak diseinatzen jardungo nuke.
‎zoaz lehendabizi bost urtez Afrikara, txiroak laguntzera, sartu gero etxe horretan eta irakurri ahal dituzun liburu guztiak (hizkuntza guztietako literatura gomendatuko nioke) hartu ondoren Biblia eta bota beste bost aztertzen. Orain prest zaude mistika judutarrarekin hasteko (esan beharrik ez dago, ez dut ideiarik ere mistika judutarraz). Horretan beste hamabost urte emanen ditugu.
‎Esan beharrik ez: medikuntzaz nik ezer ez dakidalarik, beste sargune bat behar nuen.
‎Adarra gailurraren bestaldean dagoen Manttaleko lepora iristeko Adarrara bertara igo beharrik ez dagoen arren, gomendagarria da ahalegin txiki bat eskatuko digun malda gainditu eta gailurrera igotzea; izan ere, Adarratik Gipuzkoako kostaldearen ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu. Aipagarria da urteko lehen egunean, aspaldiko usadioari jarraituz, Donostialdeko jende asko igo ohi dela Adarrara; gailurreko bi tontorren arteko zelaigunean salda beroa eskaintzen du Euskalduna mendi taldeak, urte berriari harrera eginez.
‎...mehatxugarririk dagoen, kalean ibiltzean eta terraza baten aurretik igarotzean ez genuke begiluzeen errepasorik jasan beharrik izango arnasari eutsiz, ikastetxera edo lanera ailegatzean ez genituzke leku periferikoak bakarrik edukiko aisiadirako, ezta jarrera erasokor eta lehiakorra derrigorrez izan, ezindu intelektual eta fisiko edo ume handiaren sentsazioa ere ez genuke edukiko, isilik geratzeko beharrik ez genuke sentituko, autoritatea edo boterea besteak duela pentsatu ere ez genuke egingo. Norberak bere identitatea aukeratu eta eraikitzeko askatasuna izango luke eta sexualitatea bizitzeko aukera aniztasuna bermatua legoke.
2009
‎Ogasunek askoz gehiago bilduko lukete horrela. Aurrekontuak murriztu beharrik eta zorretan ibili beharrik ez legoke, azken finean horiek ere langileen bizkar izaten dira. Horretarako zerga politika errotik aldatu behar da eta albo batera utzi elkarrizketa sozialerako balizko mahaien marketina.
2010
‎Horrek guztiak, bistan dena, bere prezioa du. Azaldu beharrik ez da nire ingurukoendako zenbateraino den durduzagarri nire presa hori, zenbateraino nekagarri nire beti zerbaitetan ari behar hori. Alabak txantxa izpirik ez zuen ageri berrikitan jaulki didanean:
‎GRAINek salatu du Munduko Osasun Erakundeak alboratu zuenetik" zerrien gripea" kontzeptua, alde askotako presioengatik, komunikabide handiek ahaztu egin dutela pista hori haien ikerketetan. " Gaur egun dio GRAINen agiriak munduan zehar haragi enpresa handiak lehen bezala ari dira, haien granjetan gertatutako H1N1 edo bestelako gripeen berri inori eman beharrik ez daukate". Eta Mexikoko gobernuak ahaztu egin ditu iaz hartutako erabakiak.
‎Istorioen kokalekua AEBetatik Europara aldatu duenetik, komedia arin eta korapilatsuetara gauzka ohituta Woody Allenek, pretentsio handirik gabe, ezer frogatu beharrik ez duenaren lasaitasunarekin. Baina estilo axolagabe hori baliatuta, egungo gizarte heldugabe eta zikoitzari gordinki barre egiten dio zuzendariaren azken filmak.
‎Garraio azpiegituretan tokiko biztanleen beharrak kontuan eduki eta garraio kolektiboa bultzatu. Hondakinak atez ate bildu, erraustegien beharrik ez izateko.
‎Azken horren egunkariak hala dio: " Jende askoren beharrik ez legoke pasabide hau gordetzeko; lekua oso berezia, babes eta giltza da gaskoien aurka".
2011
‎Denbora gutxian, Anbotoko gailurrera helduko gara (1.331 m). Ikuspegia, esan beharrik ez dago, zoragarria da norabide guztietan. Zeharkaldia pixka bat luzatu nahi duenak, Orisol (Arangio) eta Izpizteko gailurretara ere igo daiteke, eta jarraian Anbotora Zabalandiko lepotik igo, baina joan etorriko bidea egitea tokatuko zaio ia ezinbestean, eta hori ez da sarritan gustagarriena.
‎Mikel Laboaren omenezko Txinaurriak eta Zea Mays en Era diskoek zaletuei esker egin dute aurrera.Autogestioak bide luze eta zabala dauka egina diskogintzaren alorrean. Norberak bere kabuz, eskura dauzkan baliabideekin nahierara bere lana aurrera ateratzeko eredua da autogestioarena, esan beharrik ez dago. Baina gehienetan sortzaileak izaten dira proiektuak finantzatzen dituztenak.
‎Erabat ados nago, nik nahiago nuke umeek benetan hainbesteko beharrik ez izatea, eta horretarako egiten dut lan prebentzioan eta osasunean. Nik sufritu egiten dut haurrak sufritzen ikustean.
‎Ezker abertzalea deritzan espazioan kokatzen garen guztiok, esan beharrik ez dago, poztasunez hartu ditugu Bilduren emaitzak. Espainiar demokraziari oraindik ere ibilbide luzea falta zaion arren, berriro ere instituzioetan izango dugu, luzaroan isilarazia izan den euskal jendarte zabala ordezkatzen duen adierazpide politikoa.
‎Natalia Ginzburg idazlearen libururik adierazgarrienetako bat Gure etxeko kontuak da. Jatorrizko izenburua Lessico famigliare da, baina euskaraz daukagu, aurkezpen handien beharrik ez duen Fernando Rey itzultzaile bikainak euskaratu zuelako, Igela argitaletxearentzat, 2004an. Gure etxeko kontuak liburuan, Natalia Ginzburgek familia deritzogun izate" terrorifikoa" aztertzen du, eta, bidenabar, guraso, anai arreba eta sendi lagunak oroimenera ekarriz, inguruko gizartea ere bai.
‎Izekoren etxetik Areilza Doktorea kaleko beste etxe batera joan ginen, eta hantxe geratu ginen. Aita jeltzale handia zen, eta, gogoratzen naiz itzuli ginenean ez zela zinemara joaten, irudietan Franco agertzen zenean zutundu beharrik ez izateko. Amak joan gura izaten zuen, aitak ez.
‎Asko aldatu da Zubieta, esan beharrik ez dago. Gazteek ez dute jada akorduan izango elizaren atzealdean pilatutako estatua mordoa:
‎Foucheren metodoak garrantzi handia izango zuen gerora, batez ere Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmes fikziozko detektibeak bultzatuta. Eta esan beharrik ez dago Mario Buda anarkista ez zela izan Frantziako monarkiazaleek asmatutakoaren jarraitzaile bakarra.
‎Naturalagoa litzateke' Nire familia osatzen dute: …' jarriko balute; umeek hainbeste azalpen eman beharrik ez lukete izango. Nire alabak ez du horretarako erreparorik, baina… gizartearen aldaketetara egokitu egin behar gara.
‎Egindako bidea nahikoa kontuan ez hartzeak, autoebaluaziorik gabe berrikuntza moduan gauza ez hain berriak proposatzeak, hirueletasunean hiru eleak berdinak balira bezala planteatzeak, euskararen inguruan dena lortua balego bezala jarduteak, beharrik ez dagoen gauzetara edota nahikoa aztertu eta justifikatu ez diren gauzetara ahaleginak bideratu nahi izateak… beldurra ematen dit. Iruditzen zait gauza bat esan eta bestea egiten dela, daukagun eskarmentua ez dela behar beste kontuan hartu.
2012
‎Eskolaz kanpoko ekintzetan, Gorputz Hezkuntzako irakaslea dute begirale eta arduradun. " Horrek asko laguntzen du, euskararekiko sentsibilitatea landu beharrik ez dago harekin, eta ikasleek ere badakite euskaraz ariko direla han".
‎Ikaslea bai, baina hizkuntza politika izan dute batik bat mihian mahaikideek. Euskararen beharrik ez sortzea, motibaziorik ez eragitea, herritarrengandik urrun egotea eta sarri hizkuntza politika euskaltegiek egin beharra azpimarratu dute.
‎azken urteotan ez da batere beharrik sortu euskararekiko. Hizkuntza politikara noa berriro, ez da interesatu, ez da asmatu, inolako beharrik ez da sortu hiritarra kezkatuta egoteko. Jende askok kezka dauka hizkuntzak ikasteko; ingelesa ikasten da, alemana ikasten da, ez da merkea, baina badute euskarari eman ez zaion prestigioa.
‎Orain dela gutxi UPNko parlamentari batek esan zigun: " Oso gaizki irudituko litzaidake, zuek eskatzen duzuen bezala, jendeak ordaindu beharrik ez izatea euskara ikasteagatik, eta alemana edo ingelesa ikasteagatik ordaindu behar izatea", gogorarazi zitzaion gaztelaniaz ikasteko nola antolatzen diren ikastaroak dohainik. Mentalitate horrekin herritarrak jasotzen duen mezua da…
2013
‎Zabaltzen jardun beharrik ez dut izango. Bestek egingo du lan hori.
‎Eta hor zaku berekoak gara EITB eta herri ekimeneko hedabideak. Euskarazko hedabideon biziraupenerako baldintza edo helburu nagusia horixe baita, euskararen ibaia itsaso bihurtzea, ogi apurren menpe egon beharrik ez izateko.
2014
‎Printzipioz, elkarrekin zer ikusirik ez zuten bi estatu ziren, gure zaharrek ez zuten euskal kontzientzia agerikorik, baina senak komunitate bati lotzen zituen. Hizkuntza bizirik badago, sen horrek irauten du gaur egun ere, baina mugak eraitsi badituzte mugen beharrik ez dutelako da. Hizkuntzaren galtzeak dakar zinezko muga, mugazainik eta errepideko kontrolik gabe inposatzen dena.
‎Hiruotan, lantokiz kanpoko guardia ez presentziala egingo dute 20:00etatik 8:00etara. Lantokiz kanpoko guardiek kezka sortzen dute, osasun zentroetan mediku edo erizainik egon beharrik ez dagoenez, zenbait larrialdi artatzera iritsi ahal izateko denbora areagotu egiten delako, gutxienekoak bermatzea eta bitartekoak haien errealitatera egokitzea maiz eskatu duten zonaldeetan hain justu. (Ikusi Argiaren 2.411 zenbakiko Herriei bizirik eusteko, elkarlana erreportajea).
‎Ez kaudillorik, ez bururik gabeko masarik". Marcos pertsonaiaren beharrik ez zegoen gehiago.
‎Esan beharrik ez duzu. Harry Potter gaur egungo istorioa da.
2015
‎Zorte handia dut, asko gustatzen zaidalako egiten ari naizena. Gustuko lanean ibiltzea, bestelako lan batean jardun beharrik ez izatea, asebetetzen nauen eginkizunean… zorte handia da.
‎Esan liteke lehendik zetorren erdalduntzea ia erabat bururatzeko eragile garrantzizkoak izan zirela; gehienek espainiar burgesiaren mentalitatea ekarri zuten: Espainian leku batetik bestera mugitu ziren!; eta, kontzientzia espainiar handia izan gabe ere, euskalduntzeko beharrik ez zuten sentitu, eta ez dira euskaldundu. Euskal Herriak ez zuen tresna politiko ekonomiko kulturalik haiek bereganatzeko, eta integrazioa, alderantziz gertatu zen.
‎Sententzia horren arabera, udalek katalana edo gaztelania normaltasunez erabil dezakete, beti ere norbanakoei dokumentuak nahi duten hizkuntzan bidaltzen bazaizkie. Norbanakoak hizkuntza aukeratzeko eskubidea duenez, hizkuntza aukeraketa espresurik egin beharrik ez du.
‎Baserrian beharrik egin beharrik ez nuen izan nik hamalau urte arte. Eskola amaitu nuen arte.
‎Jakina ezetz. Mota honetako artikuluak idazteko beharrik ez dagoenean, orduan egongo da zer ospatu. Salbuespen dena, ohiko bihurtzen denean.
‎Bazkari guztietan dinamizatzaile bat egoten da laguntza eskaintzeko. Baina Anek nabarmendu du lan erraza dela, euren beharrik ez dutela izaten gehienetan, bi aldeek dakitelako nora eta zertara doazen, eta biek prestutasuna erakusten dutelako lehen unetik: " Aniztasuna da egun hauen adierazgarri nagusia, kultura edo ohitura ezberdinak dituen jendea elkartzeaz gain, familia mota ezberdinak elkartzen baititugu; lagunak, lankideak edota senitartekoak izan daitezke bizilagunak ezagutzera bazkari hauetara joaten direnak".
2016
‎Baina alde humanoa baino gehiago, alde politikoa ezagutu nahiko genukeen. Euskaltzalea zela erratea ez baita aski, euskaltzaletasuna kontestualizatu beharrik ez duen kategoria balitz bezala.
‎Eta jarraituko nuke webgunearen xehetasun guztiak kontatzen, baina gehiegi jakin beharrik ez dago amuaren legea ulertzeko; sareko baratzearen trikimailu guztiak ezagutu nahi badituzue, bizibaratzea.eus.
2017
‎Besteetan ez bezala, Europan, mendikateak ekialde mendebalde lerrokatuta daudenez, glaziazio garaietan, hotzari ihes egiteko hegoalderanzko bidean mendiak igaro ezinik landare asko hil egingo ziren, eta baita haien arerioak ere. Gero zuhaitzek kontinentea birpopulatu zutenean areriorik ez eta gorritu beharrik ez... Ba ote?
‎Ez. Azken helburua da ebakuntza egiteko beharrik ez izatea. Txikienentzat, gorputza azkar aldatzea ez da desiragarriena.
2018
‎Izugarri gainera. Alde batetik, orain askoz mugimendu gutxiago dago kalean, eta ez beharrik ez dagoelako, baizik eta jendea etxean gelditzen delako lana galtzearen beldurrez, imajinatzen dut. Beste aldetik, askoz zailagoa da gaur egun lan egitea Mozal Legearekin.
‎Horregatik, galtza horiei bloomers esan zitzaien handik aurrera. Baina Bloomerrek berak moda hori 1859an baztertu zuen, merinakea asmatu ondoren, haren beharrik ez omen zegoelako.
‎Bere ustez, turismo ereduaren aurka bi alternatiba existitzen dira; iraultzailea eta erreformista: " Turistifikazioaren, AHTaren eta bestelakoen beharrik ez duen eredu sozioekonomiko berri bat sor genezake, edo onartu genezake kapitalismoan bizi garela eta espazioaren ekonomia politikotik pentsatu nola birbanatu dezakegun turismoak sortzen duen aberastasuna. Baina ez dezagun pentsatu Donostiak turistikoa izateari utziko dionik".
2019
‎Herri batzuetan, batez ere neguan, etxez etxe joateko beharrik ez izateko toki batean biltzen dituzte maileguak eta ni hara joaten naiz bila. Luzaiden adibidez, ile apaindegian biltzen dituzte.
‎Beren artean, erdaraz egiten dute, lau esaldi kenduta. Ni neroni, erran beharrik ez da, erdaratik ari naiz itzultzen zutabe hau, neke handiz.
‎Horren adibideak dira erraustegietako konbustio ondorengo gunearen tenperaturak edo dioxinen mailak urratu ahal izatea itzali ondoren berriro abiarazteko uneetan. Konbustioan zaborrik ez errez gero, arauak aplikatu beharrik ez daukatela diote erraustegien jabeek. Baina abiarazteko faseetan emisioak askogatik gainditzen dituzte ohiko funtzionamendukoak.
‎Hiritarren matxinadaren parte gara, eta uste dut oso ekarpen garrantzitsua egin dugula ondoko ideia helarazten: borrokak biolentoa izan beharrik ez duela. Horrez gain, autozainketatik borrokatu beharraren ideia ere mahaigaineratu dugu, ulertzera emanez kontua ez dela arriskuan jarri eta bizitza ematea, baizik eta duinki borrokatzea.
‎Jakina baita errua tarteko denean dena bilakatzen dela berez dena baino itsusiago. Mugimendu benetan anitza eratzeko ezberdintasunak onartu beharra azpimarratu zuen El Halaouik, eta libre izatera bidean mendebaldartu beharrik ez izatea aldarrikatu.
2020
‎Egileek azpimarratu dute pertsona berak profil batetik besterako jauzia egin dezakeela eta horregatik continuum moduan irudikatu dituzte hiru profilak. Adibide bat jartzearren, elkarrizketatu batek esan dezake hasieran euskararekiko atxikimendurik ez zuela izan, ikasteko beharrik ez zuela sentitu antzemanda herritar guztiek gaztelaniaz bazekitela. Haurra izan du eta iritziz aldatu du.
2021
‎Heterosexualen artean hedatuta dagoen diskurtsoa da" ze behar duzu hori esateko?", bada, hain juxtu, zuk ez daukazun beharra. Dena etiketatzeko beharrik ez dagoela esaten digute, baina ez dira konturatzen ezer esaten ez baduzu zuzenean duzun etiketa" heterosexuala" dela. " Ez du inporta zer zaren eta norekin oheratzen zaren, denok berdinak gara" ere badiote, eta ez da egia, heterosexual izateagatik besteok ez ditugun pribilegio batzuk dituztelako.
‎Gaztelaniaren presentziaren neurketa egin beharrik ez dago. Badakigu ehuneko ehunekoa dela.
2022
‎Taburik gabe gaiaz hitz egiteak ahalbidetzen du ageriko egitea anorexia bizipenak literatura medikoak osatu duen anorexiadunaren patroi zurrunetik ateratzen direla, bizipen pertsonaletan aurkitu baitaitezke medikuntza eskuliburuek jasotzen ez dituzten hainbat ñabardura. Hala irekitzen zaio abagunea anorexia bizi (izan) duenari beste batzuen testigantzetan identifikatuta ikusteko; gaixotasun baten koadro sintomatologikoan bai ala bai enkajatu beharrik ez du izango gehiago, parekoaren testigantzan islatuago ikusten bada. Hortxe du bere bizipena arazo kolektibo eta hortaz, egiturazko baten ondorio gisa kokatzeko giltza.
‎Suizidioen edota ondoeza psikikoen jatorria arakatzerakoan, sarri askotan arreta desbideratu ohi baitigute gaitz mentalek, aztertzen ari garenaren konplexutasunaren edo ulergaitzaren aurrean azalpen bakarra hortxe aurkituko bagenu bezala. Eta hala, indibidualizatu egiten dira halabeharrez indibidual izan beharrik ez duten hainbat ondoez, ondorioztatuz testuinguruarekin ordez norbanakoarekin dutela zerikusia haren izaerarekin, genetikarekin edo faktore biologikoekin.
‎Langileak, logika kapitalistari esker eta izaera mekanikoaren menpeko merkantzia bihurturik, pentsatu beharrik ez du; eta horrela, erabakitze ahalmenik gabe, sortu duenaren jabe izateari uzten dio.
‎l' empire du moindre effort(" 15 minutuko banaketak: mugitu beharrik ez izatearen inperioa") kronikan, pandemiarekin hainbat start up ek zabaldu duten quick commerce (komertzio arina) ereduaren urtebeteko balantzea eginez.
‎Badiote, eta ez diote dohainik eta alferretan, pilota bat ikusiz batera jakiten ahal dela Martina Ursuegi Huguenardek egina den. Dakitenek badakite, pilotan izena ezarri beharrik ez du Martinak, larrua josteko puntu fina du sinadura.
‎" Etsaiarekin ez bada, norekin negoziatu behar duzu? Lagunarekin negoziazio beharrik ez daukazu!".
‎Agerpen publiko bat egiten dudanean zaindu nahi izaten dut nire irudia, bertzerik gabe. Noski, erran beharrik ez dago 300 euro horietatik nik ez dudala ezer ikusten. Eta, bai, performance honetan egongo da gezurrezko betileak jartzea proletarioegia ez dela pentsatuko duenik, baina niretzat irudi estetikoa politika da.
‎Erantzunean asmatu zutela ezin uka, Maiatz 1 horretan agertzen diren andanak eraman duelako bide literarioa 1982az geroztik: kasik aurkeztu beharrik ez diren bi horiez gain, Auxtin Zamora, Jon Cazenave, Jean Louis Davant, Daniel Landart, Aurelia Arkoxa, Henriette Aire, Emilio Lopez Adan Beltza, Eñaut Etxamendi... baita heriotzak eramandako Manex Pagola, Mayi Pelot, Manex Erdozaintzi Etxart eta abenduaren 9 honetan zendu eta obra literario aberats ezezagunegia uzten digun Txomin Peillen ere bururaino eskribitzen ariturikoa: aurten agerturiko Maiatz 74 ean kausitu ditzakegu bere azkenak, Medikuntzaren hiztegi txikia eta Formica testuak.
2023
‎Gero, gogoan dut Jaime Otamendik esan zuela kiroletarako neskak behar zituztela; esatariak, alegia. Nik erregu egiten nuen kiroletan lan egin beharrik ez izateko. Eta, halako batean, baten batek, ahots gora:
‎" Bilbora etorri nintzen, baina Euskal Herrira etorrita ere, etxekoengandik oso hurbil ez egotearren: nik autonomia izateko, eta etxekoak ere lasai bizitzeko, nire peskizan egon beharrik ez izateko"
‎Ni, berriz, Bilbora etorri nintzen, baina Euskal Herrira etorrita ere, etxekoengandik oso hurbil ez egotearren: nik autonomia izateko, eta etxekoak ere lasai bizitzeko, nire peskizan egon beharrik ez izateko. Bestalde, lan kolektiboa egin nahi nuen itsuekin batera, eta, horretarako, jendea behar nuen.
‎Israelen erasoa Israel Hamas guda testuinguruan kokatzeak, batetik, Palestina ezabatzen du ekuaziotik, eta beraz, testuinguru historikoa eta bertako gatazka politikoa desagertzen dira kokapenetik bertatik; bestetik, dena urriaren 7an hasi izan balitz bezala planteatzen da, Israelgo Gobernuaren diskurtsoa bete betean; eta azkenik, darabilten formula horrekin, Likud eta Israelgo gobernu ultra eskuindarra Israelgo herri osoarekin identifikatzen da inplizituki, Hamas Gazako herritarrengandik aldentzen den bitartean. Hala, esan beharrik ez dago, Israelen bonbardaketak legitimatzen dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia