Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2002
‎Halere, honek, jasotako ondarea bailitzan, aitarengandik zetorkion erromatarren kontrako gorrotoari hain sendo eutsi zion, non arima bera ere hura baino lehenago galdu izango baitzukeen; izan ere, sorterritik kanporatua izan eta atzerritarren laguntzaren beharrean zegoela ere, sekula ez zuen burutik kendu erromatarrekin gudukatzea. Filipo ez aipatzearren, Hanibalek urrutitik erromatarren etsai bihurtu zuena berau, garai hauetan Antioko zen zegoenik eta erregerik boteretsuena, honi borrokarako hain grina handia eragin zion ezen Itsaso Gorritik Italiari gerra egiten ahalegindu baitzen.
2005
‎Esan beharra dago, dena den, kontzeptu honek garrantzi handia izan duela filosofiaren historian eta, garai honetan bertan, I. Kantek ere esanahi berezia aitortzen diola ahalmen honi, honek intuizioak antzeman ditzakeen hainbat elementu batzeko indarra duen neurrian. Antzeko zerbaiten beharrean dago ere haren antropologia konparatua, ze jarduera honek giza-karaktere ezberdinak aztertu nahi ditu, bai, baina hauen konstatazio enpiriko historiko baten eta beraien kontsiderazio filosofiko espekulatibo baten arteko erdibidea bilatuz. Hain zuzen" irudimena" da bi bide horiek lotzeko gaitasuna duen ahalmena," espirituaren materia eta forma aldi berean eta Bat bezala aurkezteko" gai den ahalmena eta, zalantzarik gabe, hau da bere ustetan ikerketa antropologiko ororen" zailtasunik" handiena48 Antropologia konparatua aldi berean da ezagutzailea eta humanizatzailea:
2009
‎Nola ulertu, bestela, milaka guraso erdaldun elebakarrek partez edo osorik euskarazko irakaskuntzaren aukera egin izana beren seme alabentzako? Beraz, arazoak arazo, eta etorkizuna, hain zuzen ere, eginkizun denez gero neurri batean ikuskizun badago ere, hilzorian dauden hizkuntzen egoerarekin ez du zerikusirik euskarak, oraindik ere indarberritzen jarraitu beharrean badago ere.
2010
‎3) Euskararen erabilera nola bultzatu daitekeen eskola barruan eta eskolatik kanpo ere planteatzen da, orain arteko ikerketen emaitzen arabera zer dakigun zehaztuz, eta, baita, oraindik ikertu beharrean daudenak ere azaleratzen, esate baterako, komunikazio modu berriak (texting, chatting, emailing,...) aztergai bezala kontsideratuz. 4) Immigrazioa dela-eta, etorkinen integrazioa nola egin daitekeen aztertzen da, bai hezkuntzan, eta baita euskal gizartean ere, ghettizazioa saihestu nahian, baita euskararen aldeko jarrerak eta aukerak bultzatzeko ere.
‎Orain kontatuko dizudana, adibidez, ez diot inori inoiz kontatu, ezta Meyer jaunari ere bere garaian. Eta arestian esandakoarekin lotua dago, orduan joan bainintzen lehen aldiz, zortzi bat urte nituela, mihitik, eta orduantxe ikasi lezioa, sekula ahaztuko ez nuena, hain izan zen handia hanka sartzeak eragin zidàn eskarmentua, aitortu beharrean banago ere eskarmentu hark ez ninduela betirako immunizatu, ni ere, zuhurra naizen arren, gizona bainaiz eta harri berarekin bi edo hiru aldiz egin baitezaket estropezu.
‎Orain kontatuko dizudana, adibidez, ez diot inori inoiz kontatu, ezta Meyer jaunari ere bere garaian. Eta arestian esandakoarekin lotua dago, orduan joan bainintzen lehen aldiz, zortzi bat urte nituela, mihitik, eta orduantxe ikasi lezioa, sekula ahaztuko ez nuena, hain izan zen handia hanka sartzeak eragin zidàn eskarmentua, aitortu beharrean banago ere eskarmentu hark ez ninduela betirako immunizatu... ni ere, zuhurra naizen arren, gizona bainaiz eta harri berarekin bi edo hiru aldiz egin baitezaket estropezu.
2013
‎Xuxenortografia zuzentzaileak, Euskalbareta zenbait Corpusen ekarpenez ari naiz, nabarmen haziz doan euskarazkoez aipatzearren. Gure hizkuntza baino hiztun gehiago dituztenen aurretik goaz zerrendan, oraindik nabarmen hobetu eta aberastu beharrean bagaude ere. Wikipedia
2015
‎Hirugarrenik, eta azkenik, hutsune handi bat gainditu beharrean gaudela ere aipatuko dut; bada, espetxea genero ikuspegitik aztertzerakoan, gabezia nabarmenak egon dira boterearen etaerresistentziaren arteko hartu emanei dagokienez, eta, ondorioz, emakumezko atxiloen agentziagehienetan gutxietsia nahiz ezkutatua izan da. Gure planteamenduaren arabera, behin eta berriroutzi dira alde batera kartzelaratutako emakumeen ekintza gaitasuna eta transformazio ahalmena; salbuespenak salbuespen (Bhavnani eta Davis, 1996; Bosworth, 1999; Nari eta Fabre, 2000; Ribas et al., 2005), haien trebetasunak ez direlako aintzatetsi, ezta baloratu ere, edo, aregehiago, zenbaitetan, ez direlako aurreikusi ere egin.
‎(4) Ez dezagun ahaztu, lan gatazkarik handienetakoa gaur gaurkoz hori dela, lanik ez izatea, epe luzeko langabezia edo lehenengo lanik ezin topatu dabiltzan gazteen egoera kasu. Enpleguaren sorrera bai noski, baina lanaren banaketa eta berrantolaketa bultzatu beharrean gaude ere.
2017
‎Hirugarrenik, eta azkenik, hutsune handi bat gainditu beharrean gaudela ere aipatuko dut; bada, espetxea genero ikuspegitik aztertzerakoan, gabezia nabarmenak egon dira boterearen eta erresistentziaren arteko hartu emanei dagokienez, eta, ondorioz, emakumezko atxiloen agentzia gehienetan gutxietsia nahiz ezkutatua izan da. Nire planteamenduaren arabera, behin eta berriro utzi dira alde batera kartzelaratutako emakumeen ekintza gaitasuna eta transformazio ahalmena; salbuespenak salbuespen (Bhavnani eta Davis, 1996; Bosworth, 1999; Nari eta Fabre, 2000; Ribas et al., 2005), haien trebetasunak ez direlako aintzatetsi, ez baloratu, edota, are gehiago, zenbaitetan, ez direlako imajinatu ere egin.
2020
‎Alperrikako aholkuak aitaita mediku judu txit ezaguna eta honen alaba konbertitua nituen-eta, inola ere eskualdeko herrixka bateko nekazari batzuen odol garbiak arindu ziezadaken zama nire hiriko etsaiek xaxaturiko Elizaren erakunde zorrotz eta gupidagabe baten aurrean. Jakin bagenekien ere salaketa gehienak inbidiak zein mendekuak eraginda zirela, baita Elizak hau guztiaren funsgabekeria aintzakotzat har zezan bere pareko edo agian handiagoa zen beste botere baten laguntzaren beharrean geundela ere. Gure hirian bertan Eliza baino boteretsuagoa omen zen inor izatekotan herriko handiki leinuen buruak, hau da, Ahaide Nagusiak, genituen soil soilik.
‎Orduan ikusten dudan guztia gaitzesgarria eta begitantzen zait, itzela, boteretsu bakan batzuek euren gogara eta batez ere onurako antolaturiko gizarte bidegabe eta guztiz errukigabe batean bageunde bezala, non gizakien arteko aldeak gaindiezinak diren, eta baita ezjakintasuna zein edonongo bortizkeria nagusi ere. Dena dela, aitortu beharrean nago ere gogoeta honen nondik norakoak oso susmagarriak direla, berehala antzematen dela benetako zioa: nire subkontzienteak errealitateari uko egiteko asmatutako saio alperra.
2023
‎indarkeria ez dut sekula santan gogoko izan, zuk bai ezta? Ez zidan erantzun, Euskal Herriaren zapalkuntza historikoari buruzko eta berak ere buruz zekizkien ohiko argudioak banan banan gogora ekarri zizkidan eta baita geure herriak pairatzen zuenaren moduko salbuespen egoera batean zirt edo zart egin beharrean geundena ere serio serio. Hau guztiau aiko maiko barik, hau da, Euskal Herriaren alde ala haren etsaiekin bat.
‎Ondo asko elkar ezagutzen genuen, oso txikitandik gainera, ez genuen, beraz, elkarrendako sekreturik. Kepak bazekien urteak pasa ahala nire institutu garaietako abertzaletasun suharra ezari ezarian epeltzen joan zitzaidana, askori gertatu bezala bere hitzetan ni bezalako ustezko" entzungor" gehienon kasu tamalgarria, eta jakin, jakin beharrean zegoen ere epeltasun horren egiazko zioa, bere" lagunen" ekintza zentzugabe, errukigabe eta batez ere alferrikakoekin zeharo lotuta zegoela. Ez zuen inolako zentzurik, kotxez Iruñera bidean gindoazela, ETAren atzeneko bidegabekeria estakuru eztabaidaka hasteak, arriskutsuegia izan zitekeen gainera, Altsasuko bidegurutzera heldutakoan Kepak aholkatu baitit Leizaran autobiatik saihesteko, hau da, batere ezezaguna zaidan errepidetik, kinka betiere larria ni bezalako gidari baldar batentzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia