Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2017
‎" Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilaren aurkako webgune bat diruz laguntzen du", idatzi zuen Fernando Lazaro kazetariak El Mundoko azalean. Ahotsako kazetari Miguel Angel Llamasek" Ahotsa.info itxi nahi dute, alarma gorria piztu beharrean gaude" adierazi du Info7 irratian. Sarean #GureAhotsa traola Espainiako Estatu mailan Trending Topic izatera heldu da, bestelako informazioa sarean jende askori zabalduz.
‎Esazu zer! Zeren beharrean gaude.
‎Tira! Goazen beste ontzietako lagunen bila, gure beharrean egongo dira eta.
‎Oraintsu, buhameok goiko larretako zaldi zuria harrapatu eta otzandu dugu eta gurekin batera ikus dezakezuenez, basoko gizotsoak ditugu, kaüterak! Hemendik aurrera zuen herriko nagusiak izango gaituzue eta halaxe zerbitzatu beharrean egongo zarete, nahi ta nahi ez. Bestela zuenak egin du eta baita zuen Jauntxo ziztrin horrenak ere.
2018
‎ziklo bat amaitu da euskalgintzan eta euskararen biziberritzean. Eta ziklo berria amesten, zirriborratzen eta egiten hasi beharrean gaude. Astiro, baina tinko.
‎ziklo bat amaitu da euskalgintzan eta euskararen biziberritzean. Eta ziklo berria amesten, zirriborratzen eta egiten hasi beharrean gaude. Astiro, baina tinko".
‎Ez du hizkuntza hori gorrotatzen. Behar beharrezkoa du, biziraupen kontua da, eta azkenean horretara egokitu, moldatu beharrean dago. Hemen, ordea, hutsaren hurrena da euskara, plus bat, zama bat, askoren iritziz.
‎Ez dira gutxi, gainera, lan giroko euskararen erabileran eragina duten aldagaiak aztertzen dituzten ikerketak (EraLAn proiektuak, esate baterako, identifikatzen ditu besteak beste, klima psikologikoa, motibazioa, konpromisoa, hizkuntza gaitasuna, ohiturak edo lidergoa). Ez da ahaztu behar, ezta ere, euskara planak diseinatzen eta aplikatzen hasi zirenetik pasa direla jada 10 urtetik gora, eta esparru horretan ere, irakaspenak baliatu beharrean gaudela. Beraz, badirudi gaia konplexua izanik, hobetzeko proposamenak konplexutasun horretatik planteatu liratekeela.
‎Artikuluaren egileak, lan edo enpresa munduan Euskarak ia lekurik ez izatearen arrazoia diruarekin lotzen du, baina galdetuko nuke ea nahikoa den hori esatea, zeren niretzat uste dut ezez. Arrazoiak aurkitzeko, zenbait galdera egin behar diran jakin beharrean gaude, Euskarari buruz, adibidez: zer da?, zergatik?, zertarako?, nola?, zeinekin?, non?,...; badakigu ere egiten direnak, portaerak, Euskara ikasi eta erabiltzea orain, prozesu psikosozialen bitartez ulertzen direla:
‎Nago lan mundua euskalduntzeko dugun estrategien bateria prestatu dugula eta prozesu honek bere denbora eramango duela. Baina bitartean eta paraleloan, gure haur eta gazteen etorkizuneko perspektiban ez ezik, beraien orainean ere kokatu beharrean gaudela uste dut. " Orain eta hemen" da haurtzaro eta gaztaroko bizipenen helduleku nagusia eta" orain" horri edukia ematen dion momentuko bizipenak eraikitzen du pertsonon nortasun eta ohitura multzoa hein handi batetan.
‎Eskerrak jende asko ez zegoela! Tripak bota beharrean zegoen hurbildu ginenean.
2019
‎Aldarri egin beharrean gaude aldarri, hitzak eta aditz taulak aldarrikatzeko sasoian oraindik
‎Aldarri egin beharrean gaude aldarri,
‎Aldarri egin beharrean gaude aldarri, hitzak eta aditz taulak aldarrikatzeko sasoian oraindik
‎Ile mozketa on baten beharrean zaude esan zuen Kapelagileak.
‎Lehertu beharrean nago.
‎Tarte hartan ez zuten hitzik trukatu, sopikun begiradaren bat soilik. Behin behean, Nora lehertu beharrean zegoen, eta zera esan zion Bihoni:
‎Herriko Etxeak Iturbidea kiroldegi estalia utzia zuen kirol arloko ekitaldi baterako. Beraz, hurrengo egunean, horrelako ekaitza botako balu dena bertan behera uzteko beharrean egonen ginateke. Gau hura ez zen goxoa izan guretzat.
‎Nire argudioei jarraitu ahal izateko, guztiz minimizatu beharrean nago inauteri eder hau. Zamaltzain eta Kauterekin geratuko nahiz bakarrik.
2020
‎" Uste izan dugu euskal kazetaritza Kirikiño zela eta ezer guti besterik"; baina gero gehitzen dira Larreko, Manezaundi, Jean Etxepare, Zerbitzari, Salaberry, Larzabal, Etcheberry, Monzon bera," euskaraz idatzi diren irakurgai ederrenen egileak". Gaurko kazetaritzaren aitzindariak ezagutzeko lan horretan, beraz, geldialdia egin beharrean gaude Monzon Enean.
‎Zergatik nahi izan du espainiar gobernuak, eta bere narrastien funtsa horretan saiatzen da, narrazioaren gudukan irabazi? Badakitelako, jakin ere, Euskal Herriko gatazkaz orain arte erabili ohi duten kontakizunak oraingo parametroen arabera ez duela fitsik balio, eta aldatu (edo egokitu) beharrean daudelako.
‎Eta zuen bien senarrekin baino, zer esanik ez. Ez dirudi bizimoduz asko aldatu dudanik bertara bizitzera joateagatik, eta momenturen batean laguntza berezi baten beharrean egongo banintz, bertako langile espezializatuek zaindu eta artatuko nindukete eta ez nintzateke zuentzako buruhauste bat izango.
‎Alperrikako aholkuak aitaita mediku judu txit ezaguna eta honen alaba konbertitua nituen-eta, inola ere eskualdeko herrixka bateko nekazari batzuen odol garbiak arindu ziezadaken zama nire hiriko etsaiek xaxaturiko Elizaren erakunde zorrotz eta gupidagabe baten aurrean. Jakin bagenekien ere salaketa gehienak inbidiak zein mendekuak eraginda zirela, baita Elizak hau guztiaren funsgabekeria aintzakotzat har zezan bere pareko edo agian handiagoa zen beste botere baten laguntzaren beharrean geundela ere. Gure hirian bertan Eliza baino boteretsuagoa omen zen inor izatekotan herriko handiki leinuen buruak, hau da, Ahaide Nagusiak, genituen soil soilik.
‎Orduan ikusten dudan guztia gaitzesgarria eta begitantzen zait, itzela, boteretsu bakan batzuek euren gogara eta batez ere onurako antolaturiko gizarte bidegabe eta guztiz errukigabe batean bageunde bezala, non gizakien arteko aldeak gaindiezinak diren, eta baita ezjakintasuna zein edonongo bortizkeria nagusi ere. Dena dela, aitortu beharrean nago ere gogoeta honen nondik norakoak oso susmagarriak direla, berehala antzematen dela benetako zioa: nire subkontzienteak errealitateari uko egiteko asmatutako saio alperra.
‎Hori zela eta, Mariarekin ezkondu izana bere aita bizkar gainean izatea bezalakoa suertatu egin zitzaidan. Izan ere, aitortu beharrean nago Mariaren interesak ez zirela inoiz nireak izan bere aitarenak baino.
‎Ezin sinetsirik nago, baina ez dut ere denborarik gainera datorkidan zorakilo andanari aurre egiteko, are gutxiago guztiz alperrikakoak izango ote zaizkidan indarrak edo argudioak biltzeko. Ospa egin beharrean nago, nahitaez eta lehenbailehen. Nora ba, Katedraleko plaza txoroz gainezka dago.
‎Ezta hori, oso neska pertxenta zara gezur egiten dut neskatoaren hortz belztuei, ile txima ugerdoari edota bere gorputz erkina nola edo hala estaltzen duen soineko zarpail eta zikinari darion kiratsari erreparatu eta gero, erne ibili beharrean nago gaur gauean hiriko oso agindu garrantzitsu bat bete behar dudalako.
‎Tira ba, jendegiro itogarri honi aurre egiteko barrenak behar bezala berotu beharrean nago, emaidazu ba belarrezko bat! atsoak buztinezko kikara bat luzatzen dit, dzanga dzanga hustu orduko hiruzpalau bider gehiago bete egingo didana
‎Banuen gogoa, beharra, zertxobait freskagarria edateko, eta jakina, nire adiskidearen hozkailuan ohiko yogur galduez gain ez zegoen modurik garagardo, sagardo edo inolako ardorik erosketaren egunaz bi egun baino geroago gordetzeko edo. Halako kinka batean, hau da, egarriari ezin eutsiz, ordenagailuko pantailari ezin erreparatuz, bero sapak urtu eginik, kalera jo beharrean nengoen ia arnasestuka. Eta kalean, batez ere Alde Zaharreko hotz eta meharretan, zera, galbidea bakarrik topa dezakezu nik orduan topatu bezala, eta horrek badu delitua orduan hirian lau katu besterik gedatzen ez zirelarik.
‎Tira ba, badirudi hau dena betiko leloarekin bat datorrela, bazen behin euskaldunak batu eta euskaldunek populaturik zein gobernaturik eta guzti erresuma bat, gutxi gora behera Sangry Lá famatuaren antzekoa, baina vascoiekin, badakizue euskaldun amesgile porrokatu guztiok, Sancho el Fuerte, Sancho el Fuerte si viviera, uniría a los navarros para defender nuestras fronteraaaaas, que ahora ya no son los moros, son cristianos con txisteras... Tira ba, aitortu ere aitortu beharrean nago ezker abertzalekoek sarri baino gehiagotan benetako maskarada burutsu eta barregarriak antolatu ohi dituztela; jakina, behin hauekin batera datorren demagogia sektario panfletario osoa alde batera utzita. Besterik ezean Done Jurgi katedralaren aurrean paratu naiz ikuskizunari adi adi eta dagoeneko Amalia eta Alaznerekin zeharo ezaxolaturik, nire ustez beraiek nitaz egin bezala.
‎Baina tira, edozein txorakeriak balio du gaurko jaialdia nola edo hala kartoizko Erdi aroaz janzteko. Edonola ere, aitortu beharrean nago Ertaroko giroa aldez edo moldez erdiestearren antolatu duten eszenatokia ikaragarri ondo egin dutela. Egia esan, den dena behar bezala edota zehatz mehatz artaturik dago, egiatan orduko garaietan bageunde bezala.
‎Ametsetan edo ez dut inolako minik hartu nahi, badaezpada. Esnatu beharrean nago ala bestela nireak egingo du. Ezinezkoa, Jaungoiko edo dena delakoari arrenka eginda ere ez dago modurik, amesgaiztoaren sakonenean murgildurik nago bortxaz.
‎Horrek inporta al du? Nik uste Eliza denok babestu beharrean zegoela bere barrenean arrapostu egin diot nire ironia zein nekea adierazi nahi dituen irribarre oker batez, dagoeneko ez baitakit noraino merezi duen ametsezko komedia honi benetan eusteak ala dena popatik hartzera bidaltzeak lehenbailehen itzartzeko asmoz.
‎Asmoa zen bai, ni koxkortu bezain laster Madrilera bidaltzea, bertan senitarteko nuen Gorteko gizon garrantzitsu baten menpean lan egiteari ekin beharrean nengoen. Bagenuen gure amaren aldetik ahaide bat Gortean, auskalo zer gradutan, baina erregearen ez dakit zer ahokularitza sailetan idazkari nagusia zena.
‎Bai noski, diru beharrean geunden etengabe, berak erdi txantxetan edo esan bezala, merkatari ausartaren patua, agian ere bere ezinbestekotasunetariko bat. Dirua gure etxearen merkatal betekizun zein noizik behin ere sortzen zitzaizkigun handiustekoei aurre egiteko, nire amaren leinuaren duintasunarekiko eskakizunak bete ahal izateko, edo bestela esanda, gure auzokoen aurrean dotore eta boteretsu, ezin airosoago edo harroxkoago, agertzeko zein gure jauregian takian potian antolatu behar genituen gau jaiak nolabait hiriko sonatuenak izan zitezen.
‎Nik uste dut gure bideak elkarrengandik banandu beharrean gaudela, gutxienez gauzak bere onera itzuli arte, jendeak jauregi hau Teresa Martinez Ollauriko andrearena dela gogoan har dezan, eta ez behin hiriko jauntxo batzuei iruzur egin zien merkatari judu kristautu batena.
‎Ez, gortesau bilakatzeko asmoa zen bidea okertu zaizkit zeharo. Nire aitak txikitatik irakatsi edota jarauntsitako merkatal bertuteak profitatze aldera zein nahitaez nire amaren leinuaren ondraren neurrikoa izan behar duen ogibide bat topatzearren, urrutiago joan beharrean nago, inork inolako zorrik jaso nahi izango ez didan hiri batera, ezeren susmopekoa edo inoren mesprezu zein irainen mendekoa izango ez naizen herri batera, nire hemengo etsai amorratuengandik ahalik eta urrunen biziko naizen lurralde berri batera. Banoa Ameriketara, bizimodu berri baten bila, hutsetik hasteko asmotan, egiazko gizon libre izateko gogoz, hainbeste nazkatzen nauen mundu zahar bidegabe zein gupidagabeko honetatik asago, nire auzokoen gorroto eta beldurrei purrust eginez, nire ama bezalako jaun handiustekoei bizkarra emanez, izan nahi nuen gizonari muzin eginez.
‎Udararen etorrerak erabat estutu zuen Iñaki. Bazekien baserrian bere beharrean zeudela. Belarretan aritzeko garaia zen eta bera gabe ezinean ibiliko ziren guraso eta arreba gaixoak.
‎Hala ere, errealistak izanda eta inor mindu nahi izan gabe nago atzo Athleticeko futbolzale askorentzat taldeak irabaztea zela garrantzitsuena. Hautatu beharrean egonez gero, gauzak nola dauden ikusita, nahiago zuten taldeak aiten abizenekin irabaztea amenekin galtzea baino. Alegia, amak omentzeak ezer gutxirako balioko zuela, Morenori bost gol sartuz gero, haietako bi Sagarnaren eta Borderen botetatik, eta Goñik eta Zubeldiak hamaika huts eginez gero aurkariaren ate hutsaren aurrean.
‎Ezin nintzen mugitu eta han geratu nintzen, guardian zegoenari burua nola mozten zioten ikusten. Nahiko trebetasunez egin zutela aitortu beharrean nago. Nonbait eskarmentu handia zuten.
‎Bide erditik gertu, Bhandipur izeneko herritik ez urruti, eguzkiak goia jo zuen. Beroak goren eta urtu beharrean zeudelarik linbuni familia baten etxean geldialdia egin zuten. Pathik ez zuen ezer eskatu baina aitak bazekien holakoetan fruta zuku batek bere onera ekartzen zuela alabatxoa.
‎Eguerdia iritsi zen, eta zaldiak deskantsu on baten beharrean zeuden. Atsedena eta janari ona behar zuten.
‎Indiarrak ziren. Beraz, ibai zabal hura pasa beharrean zeuden. Ez zen erraza izango.
‎esan zion. Kontu hau kitatu beharrean gaude!
‎Bizitza zer den! Joan den astean Wert ministroaren proposamen ausart eta demokratikoak txalotzea egokitu zitzaidan, eta gaur ere Espainiako Gobernuko beste ministro baten bertuteak eta dohainak goraipatu beharrean nago. Baten batek koipekeriatan ibiltzea leporatuko dit, baina Maratilagileok egiari zor gatzaizkio eta ez da nire errua bi ministrok gauzak ondo egiten badituzte bi aste segidan.
‎Zorionez, gure mundu globalizatu honetako agintari txit eskuzabalak ere ohartu dira, eta behingoagatik azkar mugitu dira. Eta hemendik bertatik maiz egurra eman badiet ere, gaurkoan zoriondu beharrean nago. Bihoakie, beraz, nire txalorik beroena.
‎Azken egunotan dekorazio dendetara ere eraman nau bizitzak. Egongelarako altzari berriak aukeratu beharrean gaude eta ez da batere erraza. Izan ere, ohartu naiz egongela moderno guztietan ez baitago libururentzako lekurik.
‎haserre antzean ari naiz lerro hauek idazten. Ez nuke egin behar, badakit, baina lehertu beharrean nago eta idatzi ezean, usteldu egingo zait barrua. Barka iezadazue, beraz, purrustada.
‎Atrezzoren parte izateak ematen digun zilegitasunaz baliaturik, turistentzat errespetua eskatu beharrean gaude. Eta esan dezagun, beraz, ozen eta irmo:
‎Gurean batera zein bestera estimatuko lirateke, seguru asko. Gure aldetik, asko pozten gaitu industriaren adar berri honek, horren behar beharrean baitzegoen gure aberri indartsu eta askotarikoa. Petersburgoko gourmetaren urdailean desagertutako lehenengo krokodilo horren ondoren, ehunka ekarriko dituzte, seguru, urtea baino lehen.
‎Bi ondorio interesgarri atera zituen Jurdanek handik: alde batetik, gerenteak Gilen benetako bezero bat izan zitekeela sinetsi zuen eta, hortaz, Jurdan aktore ona zela ondorioztatu zitekeen; bestetik, gerenteak zaintzaile eredugarri bat erakutsi beharrean egon eta Alain aukeratu zuen, beraz, gerentearen iritzian, Alain egoitzaren zaintzailerik onena zen, edo lan txanda hartako hoberena bai behintzat.
2021
‎Orain azaldu behar diot zergatik, erdaraz badaezpada, ez dut inola ere berarekin euskaraz egiteko ohiturarik eta aitortu beharrean nago izugarri kostatzen zaidala imajinatzea ere. Azaldu behar diot atzo Luzarora joan ginela, elkartu nintzen zinegotzia gure senitarteko bat zela, gure amaren lehengusu baten semea.
‎Ezin ditu barkatu, Luzaro, bere jaioterria, infernu bilakatu zioten, gure aitaren gainean egindako bidegabekeria aldarrikatzea eragotzi, eta hiltzaileek eta bere kideek herrian inposatu giro itogarrira moldatu behar zuen nahitaez, lasai, edota bizirik, jarraitu ahal izatearren. Jakina, ezin zuen lasai jarraitu, ez eta isilik ere, oroimena ikaragarria zen, batez ere egunero gure aita garbitu zuten lekutik igaro beharrean zegoelako lantegirako bidean. Eta hori guztia hutsaren hurrengoa bakarrik bailitzan, bi urte pasa ahala gure aita hil zutenetariko bat kalean libre zegoela ezagutu zuen, are okerrago Luzarora harro harro itzulia.
‎Patxadaz eta begi zorrotzez so egitea ezin gogokoago dut, orduak ematen ditut eztiro eztiro ostondoratzen diren hodeiei edo ura etengabe alperrikako isurian ari den iturriari begira. Aldi berean ere, aitortu beharrean nago berez oso emakume urduria naizela, maiz ere kakapirri hutsa, ezin naiz inoiz lasai moduan egon luzaro ezer egin gabe, beti zer edo zer eskuartean izan behar dut, bestela denbora alperrik galtzen ari naizelakoan nago, hots, ezer berririk sortzeke edo hobetzeke. Eta ezta, ez, harritzekoa horrela senti tzea aspaldian halako egoskorra izan nendin motibo franko eta ezin saminago bat eman zidaten-eta.
‎Gaztetan, ordea, nire zaletasunak kaleko lagun bakanen artean sortarazten zituen mesfidantza eta ezinikusia, eta tarteka marteka burla ere bai, berehala sumatu nituen gordinenean. Hobe nuen gure amak inposaturiko eskolak zirela esatea, nahitaez jaso beharrean nengoela gurasoek aginduta. Nire amaren sendia ezagututa kaleko lagunak ezin ziren harritu, Garizabaldarrak betidanik galantak zirela guztiz sinistuta baitziren, guztirako fin finak, handiustekoak, burua Luzaron zutela eta bihotza Donostian.
‎Askotan badirudi atzerrira joan eta itzuli nahi izan ez dugunok gure herria gutxiesten dugula, bertan gure ogibidea garatzeko aukerari uko egiten diogula, behar beste maite ez dugula. Hor dago koska, agian, ezin dudala lasai lasai baietz borobil bat esan, nahiz eta Bilboko kontzertua bat gehiago bakarrik dela buruan erabili, badut bertan jo beharrean nagoela aztoratzen nauen sentimendu urragarri bat, oraindik behar bezalako gogoetarik egin ez dudanaz. Ez nuen astirik, are gutxiago gogorik, nire burua beste inon bazegoen, eta betiere Euskal Herritik ahalik eta urrunen ahal izan ezkero.
‎Baina ez nuen eskoletatik at Donostian ere denborarik egiten, eskolak bukatu eta geltokirantz zuzen zuzen, beti arineketan doi doi garaiz iristeko, joaten nintzen, Luzaron, edo zehatzago izateko, nire etxeko pianoaren aurrean, hainbat arinen bueltatzeko asmoz eta betiere egun hartan ikasitako apurrari etekinik ateratzearren. Areago, Donostiaz ezer galdetuko baldin balidate ziur nago luzaro pentsatu beharrean nengokeela, hiria bera behar beste ezagutzen ez dudala aitortu aurretik. Izan ere, burua jo eta ke berotutakoan zer edo zer gogora baldin baletorkit, entzunez bakarrik litzateke.
‎Behartuta, bi urtetan Rachmaninovekin jo eta ke ari bainintzen bospasei orduz egunero Sergyren arreta eta, batez ere, grinaren menpe. Horrexegatik ahalik eta txukunen jo beharrean nago, Beethovenen Lisarentzako kontzertuaz aparte, hau da, munduko edozein entzulegoren gustuko pieza bat. Badakit niregandik Ramanischov txukun, berezi eta bikain bat espero dela, liluratzerainokoa, edo gutxienez nor edo nor kilikatzekoa.
‎Hori dela eta, gure aitak ez zion ezkontzeko eskatu kontserbategiak aurrera egin ez zuen arte, hots, aurreneko mozkinak eman ez zizkion arte. Behin ikusita kontserbategia bide onetik aurrera zihoala, gure amak ez zuen inolako eragozpenik jarri berarekin ezkontzeko, eta ez pentsa azken hau maltzurkeria hutsa denik, argi eta garbi esan ohi zuen gure amak, izugarri maite izan arren, ondo bizitzea, luxuz inguratuta, gogoko, ezinbesteko agian, zuen emakume bat zela aitortu beharrean nago-eta, gure ama ez zatekeen inoiz kanpotik etorritako arlote batekin ezkonduko, gure aitak gurasoen etxean zuen guztia eskaini izan ez balio. Gure amak berdin berdin bizi nahi baitzuen bere etxe berrian, bere gurasoenean egin bezala, hots, esne mamitan.
‎Sergyk Luzarori buruz dakien guztia orain dela gutxi betetzeko ditudan kontzertuetako entzuleei banatzeko idatzi didaten biografian azaltzen dena da doi doi, bertan jaio, koskortu eta nire aurreneko musika aurrepausoak eman nituela eta kito. ...ri aurre egiteko orduan, Luzaro begitandu zaio oso herri berezia, txikia baina xarmagarria, non, eta inon ez bezala, hain berezia ere den Euskal Herri baten ohitura eta kondaira zaharrak tinko eta maitekiro gordetzen diren, hau da, Europa zaharreko irudi erromantiko eta zeharo faltsuari eutsi egiten dion herri bat; nire ustez Rachmaninov, Smetana, Dvorak eta enparatuak gure errepertoriotik ezabatu beharrean gaude...
‎Luzaro, biok dakigunez, oso herri berezia da, batez ere hiri handien ondoan, non guztiz zentzuzkoa da jendea, hainbeste basakeriaz kopetaraino egonda, kalera oihuka atera izana, hiri handietan betiko hauek gutxiengo ezagun eta erdeinatu bat baitira. Lehen bai, hiriez nagusitzen zirenak kale borroka zela medio, baina denboraren poderioz, batez ere Ermuko zinegotziarena gertatu eta gero, eta baita gizartearen zati esanguratsu batek behingoan eta banan banan eman diren gainerako basakeriei aurre egin diolako, betiko hauek euren kale borroka esparrua gero eta gehiago murriztu beharrean egon dira, ozta ozta hirion alde zaharretan dituzten taberna zuloen esparruraino. Hala eta guztiz ere, Luzaron, ordea, eta gurea bezalako hainbat herritan ere, ez dut uste gauzak antzekoak direnik, ondotxo baitakit, baitakigu nire koinata eta biok, eta delako hiri handien aldean, Luzaron betiko hauek nagusi, edo behintzat ugariago, direla.
‎Zoritxarrez, dagoeneko nire nebak hain gogoko duen purrustada luze batez garbi eta argi erantzun badit ez duela inolako gogorik niri Luzaroraino laguntzeko, berdin diola arestian gutaz ezer jakin nahi ez duen udaletik hots egin didaten ala ez, hau da, gure aitaren hileta egunean eta ondokoetan inolako doluminik jaso ez genuen udal petraletik, nire neba kalean, herri osoaren aurrean, gogotik jipoituta izan eta gero inolako babesik eskaini ez zion udaletik, gure aitaren lantegia saltzerakoan mota guztietako erraztasunak eman zizkigun udaletik, gure gurasoen etxea modu onean mantentzeko mota guztietako eragozpenak ipini zizkigun aldi berean. Hau dela eta, onartu beharrean nago gorazarrean egongo diren luzarotar prestu eta orain hain bakezaleak nire koinatak esan badit ere udaletxeko balkoi nagusian ETA EZ leloa duen pankarta zuri handi bat zintzilikatu egin dutela direnen begiradei bakar bakarrik aurre egin behar izango diedala. Begirada andana nire gainean, ezagunak, zorrotzak, lehorrak, beharbada kuxkuxeroak ere bai, ea nik euren begirada luze eta sarkorren aurretik pasatzerakoan nola jokatzen dudan asmatu nahian.
‎Bai, horixe esan zion nire nebari Udaleko jarreraz galdezka joan zitzaionean, berak ez zuela politikaz ezer jakin nahi, ez zuela ezer ulertzen, portuko gorabeherez baino bakar bakarrik, eta horregatik Alderdian sartuta zegoen, horregatik ere bakar bakarrik, bai zera!, portuko arazoak konpontzeko urtetan portuzaina izan eta gero. Luzaron, Euskal Herri osoan, gertatzen zenaz iritzirik ematekotan Alderdiak esaten zuenera jo beharrean zegoen nahitaez, bai gizon agindu esaten zuen guztiarekin bat baitzetorren, ez zion ardura, garai hartan nire nebak leporatu bezala, Alderdiak ezer argirik esaten ez baldin bazuen, Alderdiko baten batek ere erailketak eta atxiloketak parekatzen baldin bazituen, Alderdikoa izanda motibo franko izan behar zuen antzeko zerbait esateko, eta gure aitaren adiskideak nire nebari berriro erantzuten zion,... Gure aitaren adiskide edo muskide bakarrak ez zuen bere Alderdiak agindutakoari ezer gutxiesteko.
‎Baina, gure ama aurrean ez nuela, nire Satie maiteari atxikitzen nintzaion. Gaur egun ere bakarka jo beharrean nago, nire senarrari ez baitzaio nik publikoaren aurrean jotzeko bezainbeste gustatzen. Zergatik hautatu zenuen ostiraleko kontzertuko lehenengo zatirako, senartxo, behin berriro Beethoven ospetsuegia.
‎Hori dela eta, gure amari behin eta berriro ekiten genion gurekin euskaraz ahalik eta gehien egiteko, eta berak ezetz, etzoala arrantzalien izkeraz in nai gure aitaren beldurrez edo, eta baita berak ere egiten zuelako, bere etxean ere tarterka marterka bakarrik egiten zuten euskaraz, maizenik neskameekin eta etxera etortzen ziren arrantzale zein baserritar xumeekin, familiaren soldatapekoak ia ia gehienak. Hala eta guztiz ere, nire neba eta biok euskara betidanik biziki maite genuen, alde batetik gure solasaldietako hizkuntza zelako, sutondoko hizkuntza, eta, aitortu beharrean nago, bestalde ere gure aitak etxean egitea debekatzen zigulako, ezkutuko hizkuntza bihurtuz, beti gure aitaren gibelean egiten genuena, nahiz eta berari ez zitzaion axola kalean egiten baldin bagenuen, euskara Luzaroko hizkuntza zen, akabatu egin zutenen hizkuntza berbera.
‎Bestalde, oraindik ez dut erabaki azkenean joango naizenentz, baietz esan nion telefonoz Bilbora ailegatu orduko hots egin zidan Luzaroko zinegotziari, eta baietz, hariaz bestaldean nuen gizona guztiz atsegina begitandu zitzaidalako, oso ahots gazte eta xaloa, nire saria eta batez ere nire piano jole karrerari buruz esan zizkidan iruzkinak eta laudorioak erabat gorritzeko modukoak zirelako. ...engatu nahi ninduena, baina hain modu bizi eta maitagarriaz ezen berehala ahaztu egin nintzen Luzarotik bertatik dei egiten zidala, azken urteotan ahazten saiatu eta ondotxo lortu ere egin nuen nire herri maitatu zein gorrotatutik, txundituta ninduen gazte begiko eta berba lapiko horrek, eta ezin nuen ase barik telefonoa eskegi; nola edo hala bera edo bere senitartekoak ezagunak zitzaizkidan jakin beharrean nengoen.
‎Aitortzen dut, espero nuen Liverpoolekoan kikiltzea, Parisekoan zein Europaren Erdialdeko edozein hiri handiagokoan, baina ez Bilbon bertan. Gorrotatu egin dut herri hau, gogoz eta bihotzez, azken hau ere aitortu beharrean nago, nire Euskal Herriarekiko oroitzapen gehienak mingotsak, ezkorrak, nekosoak omen ziren. Zeharo konbentzituta nengoen gure aitaren erailketa bezalako edozein beste bidegabekeria, neurri handi batean, eguneroko isiltasunaz kasuko, zuritzeko gauza den herri batek ezin zuela izpirituarekin zerikusirik izan zezakeen ezer onik egin.
‎Aitortu beharrean nago ez dakidala oso zehatz mehatz nire irakasle superjator eta hiperkontzenziatu hau zertaz ari den, zer adierazi nahi didan edo zer demontre entzun ote duen nire anaiaren kontura. Jakin badakit, ordea, kasu egitekotan eta oraingoz nire bizikleta gorde bakarrik egin duen agure tripontzia errudun ez den nahaspila batean sartuko dudala ustekabean.
‎Nik banekien gehienbat Iñaki irakasleak esanda garraiobide ekologiko alternatiboen erabilpena sustatzeko berak antolatutako kanpainari eutsi nahian, hirian zehar bizikletetarako propio egindako hamaika bidegorriak deritzatenak zeudela, gure hiria delako bidegorrien hedapen handiagatik oso ezaguna eta goraipatua zela. Aitortu ere aitortu beharrean nago ikaragarri kostatu zitzaidala Mâred gure auzotik haraino joateko konbenzitzea, berak dioenez gure auzo aldapetsuan bakarrik gustora sentitzen da-eta, bertako zoko eta zirrikutu guzti guztiak ezin hobeto ezagutzen dituelakoan. Baina bidegorri famatuok nola edo hala erabili behar genituen gurea ere omen zen hiri txukun, eder eta gogor horretatik han hemenka ibiltzearren.
‎Debekatua, kopetaraino nago Hâkimen debeku eta bekatuez. Berak dio gure nortasunari atzerrian eusteko ezinbestekoak direla, zuzen dagoela inguratzen gaituzten gauza onak hautatzea, gureganatzea, baina beti gure erlijio edota ohiturekin bat datozela, bestela alde batera utzi beharrean gaude. Gauza jakina da, eta arrunt ohikoa, gurea baino aurreratuagoa edo hau da behintzat sinestarazi digutena gure auzokoek edota aberatsagoa den gizarte batek liluratuta suertatzea, baina guk ere jakin behar dugu gure fedearen indarra norainokoa den kalte egiten digunari uko egiteko, eta Hâkimen ustez indar hori sharian dago, hots, bizitzaren arlo guztiak arautzen dituen kode sakratuan.
‎Baina, edonola ere ez naiz mugituko oraintxe bertan nagoen izkina honetatik harik eta delako Gabriel Ruiz Payueta jaunak nire anaiak oparitutako bizikleta behingoz itzuli arte. Bestela, nik sentitzen dut, baina nire anaiari berari berreskuratzen lagun diezadan eskatu beharrean egongo naiz, eta orduan bai, akabo komeriak!
‎Kalean etxeraino lagundu ninduen ilargiari erreparatzekotan oso atzeratua nintzen, aitortu beharrean nengoen, noski. Baina nire amaren haserrealdi homizida hura gehiegizkoa zen.
‎Baina, biraoka edota mehatxuka hasi beharrean nire irakaslea nolabait aztoratu egin duen ateraldi guztiz nahasi bat bota egin dio erantzun gisara. Aitortu beharrean nago, agure sumin eta karkail bat gogoan nuen. Baina, antza denez guztiz oker nengoen, gogoratu besterik ez nuen egin behar berarekin topo, edo hobeto esanda talka, egin nuen aurreneko momentuaz geroztik adarra etengabe eta errukigabe jo egin didana.
‎Ezta urrik eman ere, hamaika bider lehenago esan bezala nire irakaslea oso tipo jatorra eta arduratsua omen da halako joko arriskutsuan sartzeko, ez da inola ere gure Gabriel bezalako astapotro baten modu zatarretara makurtuko. Hori dela eta, zer edo zer asmatu beharrean dago begien aurrean duen agure kaskarro horri merezi duen lezio gizalegezkoa txukun txukun irakasteko asmoz.
‎Aitortu beharrean nago auzoko berri horiek gure gainera bizitzera etorri eta gero, burua nolabait galtzen hasi nintzela, batez ere eskaileretan goitik behera estalita zihoan emakumeari oldartu nintzaionean. Bai, motel, ez egin barrerik, zure herriko guztion kontra oldarka egiteko joera dudala uste duzu baina.
‎Ezin naiz, nire anaia topatu beharrean nago.
‎Ez nuen inolako gogorik nire irakasle superjator eta hiperkontzenziatuen begiekin topo egiteko, hots, atzo arratsaldean gertatutakoari buruz zer edo zer esateko, edo are okerrago, berak mehatxatu bezala Ertzaintzaren eskutik agurearengana joateko prest egongo zirenak. Arrisku hori nolabait saihestu beharrean nengoen, horregatik etxetik irten orduko nire lagun Marêdengana hurreratu eta goiza berarekin potrojorran pasatzeko proposatu diot. Espero nuen bat bateko baiezkoa lortu eta gero Alde Zaharretik hainbat urrunen joateko eskatu diot gaurko eguraldi epela eta ikaragarri eguzkitsua zela aitzaikia.
‎Primeran pasatu dugu, bai oreinak gutaz babesten zituen hesiaren ondotik zehar lasterka, bai paseko hegaztientzako babesgune den aintzira bazterretan jopuntu genuen txori orori harrika. Aitortu beharrean nago, nik Marêdekin izugarri gozatzen dut. Baditut ere nire gorabeherak sarri askotan astapotro galanta egina den Mâredekin zer esanik ez, hegaztei harrika egitearena bere ideia izan da; baina, ez dut beste lagun jatorrago eta zintzoagorik ezagutzen denbora hain gustura alperrik galtzeko, batez ere kezkatzen nauen ezertaz ez pentsatzeko.
‎Gezur borobila, biok ondo baino hobeto badakigu bere etxean dirua ez dela sekula soberan, aitzitik, izugarrizko eginahalak egin beharrean daudela euren aitaren soldata murritz eta oso noizbehinkakoari ahalik eta etekin handiena ateratzearren. Areago, aspaldidanik susmoa hartuta nago nire adiskideak Yâsserrerren esanetara lantxo batzuk egiten dituela; nire anaiak berak aspaldian ere proposatu egin zidan eginkizun berbera, hots:
‎Ez dakit zer den gehien harritu nauena, Mâredek lanera joan behar duela esan izana ala orain eskuartean dudan Nintendo Game Advance ereduko minikontsola moñoña moñoña, aurretik dudan asti luze luzea nolabait betetzearren. Edonola ere, orain nintendo kontsola eredu berri eta bitxi honetan erreparatzekotan nire anaia berriro gogora ekarri beharrean nago. Gero eta argiago dut nondik ateratzen duen Mâredek etxean inola ere eman ez diezaioketen dirua halako tramankulu zoragarri bat erosteko.
‎Egia esan, Mâreden minikontsolari ekin baino lehenago halako joko txatxuetan etxetik at iragan ohi dituen ordu guztiak benetan aspergarria egiten zitzaizkidan, pena eta guzti ematen zidan nire adiskidea orain nagoen zoko baztertu honetan ezkutatuta eta bakar bakarrik irudikatzeak. Baina aitortu beharrean nago ez dela nik uste bezain aspergarria. Behin botoei gogoz ekin eta gero, eta batez ere jokoaren nondik norakoak ikasita, denbora zirimola modura joaten da inguratzen zaituen guzti guztia ahaztuz.
‎Bizikleta izkinan jareinda egundoko ahaleginak egin beharrean nago handik ez galtzeko. Lau katu besterik ez dago tabernan baina nire anaiak oparituriko bizikleta hain maite dudan ezen beti erne ibili behar den badaezpada; ez bainaiz nasriez batere fido..
‎Bai Saladin kaskarra, bakezale porrokatu baten ordez nire anaia Yâssar bezalako liskarzale odolbero baten beharrean nago, bizikleta nola edo hala, eta azkenean ostikoka baldin bada ere, niri bost, behingoz berreskuratzearren.
‎Ezin dut sinetsi, Amadour, zure buruarengandik hain urrun zaudenik, non Jainkoa, zure kontzientzia eta ene ohorea hilik baitaude zure baitan. Baina, diozun bezala baldin bada, laudatu beharrean nago Jainkoaren ontasuna, orain berean erortzear nengoen zorigaitza saihestu baitit, zure mintzoaz erakutsiz hain ezezagun nuen bihotz hori. Izan ere, Fortuné Infantearen semea galdu dut, eta ez bakarrik bertze norabait ezkondua naizelako, baizik badakidalako berak bertze bat maite duela, eta, ikusirik ene burua (ahaleginduagatik) maite ezin dudan eta atsegin ez zaidan batekin esposatua, deliberatua nintzen ene bihotza eta atxikipenak oro zuri ematera osoki, adiskidetasun hori ikasi dizudan bertutean oinarrituz, zeina, zure bitartez, erdietsi dudala uste baitut:
beharrean daudenen bideak mugatzeko
‎Taoismoaren oinarriei buruzko laburpentxo honi gehitzeko asko dago oraindik ere, beraz, aditu handien obretara zuzendu beharrean gaude. Bien bitartean, egoki deritzogu txinatar pentsaera honen inguruan sorrarazi diren beste zio batzuk aipatzea.
‎Onartu beharrean nago nahitaez, bai ahotsean, bai berbetan erreparatzekotan, ez bide duela inolako asmorik bart gertaturakoa gogora ekartzeko. Baliteke ere damututa egotea.
‎Beldur nintzen gogoko ez nuen ezagunen batekin topo egiteaz, eta hiri alu honetan badut oso gogoko ez dudan antzeko jende andana, besteak beste, nik azken urteotan egindakoaz galdetzeko inolako lotsarik izango ez lukeen edonor. Gorroto diot nire buruaz berba egiteari, badirudi berriro lagun edo ezagun modura onartuta izateko nire iraganaren berri eman beharrean nagoela, nire burua nolabait zuritu behar dudala nire burua nik biziki gaitzesten dudan gizarte itsusi, itxi eta hits honen berriro parte sentitzearren. Beldurrak nago, beraz, Laura etorri bitartean aspaldiko lagun edo ezagunen bat azaltzen zaidan nire berri eskean.
‎Franko hil eta gero ezin argiago genuen erregimenaren kolaboratzaileek zein zaleek gure herriak berrogei urtetan jazotako zapalkuntza, bai lankidegoaren gainekoa zen nazio mailan, gogotik pagatu behar zutela, areago, ezinbestekoa zen hauen kontra aritzea eraiki nahi genuen herri eta gizarte berriaren onerako. Guda garaian geunden, edo hori behintzat sinestarazi egin ziguten gure anaia handiek, benetako anaiak ez izanda ere halako azalpenak ematen zizkigutenak, eta gu haiek arestian jorratutako bide beretik joan beharrean geunden, gu ere geure herriaren ohorezkoak izango ginelakoan.
‎Ez ninduen konbentzitu, are gutxiago barrerik eragin. Hala eta guztiz ere, aspaldi hitza emana nuen, aspalditik nire auzoko Herrikoekin harremanetan bainenbilen, eta aspalditik ere konbentziturik nengoen nola edo hala nire aberria askatzeko ezinbesteko harri koskorra bidera ekarri beharrean nengoela.
‎Ez dakit zer esan orain arte esandako guztiaz porrot egin baitut. Hala ere, nola edo hala animatu egin beharrean nago, egun guztiz patxadatsua izan behar zuena erabat ez alferrikaltzeko.
‎Eta ez da bidezkoa, berak ez du inor epaitzeko eskubiderik, are gutxiago bene benetan ezagutzen ez duen norbait, maitatzen hasi den norbait. Jakin beharrean nago bere jokaera uzkur eta zakar honen zergatia.
‎Eneko da arduratu behar nauen bakarra, guztiz gogorra baita ni bezalako aita banatu eta bakarzale batentzat, bere amarekiko tirabirak direla-eta, bere semearen arreta zein maitasun osoa bereganatzea, suspertzea, ziurtatzea, hau da, nitaz inoiz eta inola ahaztu ez dadin egin beharreko guztia. Laurarena, beraz, behar den lekuan kokatu beharrean nago, gure artekoa denbora pasa hutsa hasi zen eta horrela iraungo ote. Eta aurrera joateko modurik ez baldin badago, zer egingo diot, ez da nire lehenengo porrota amodio kontuetan izango, ez da ere segur asko azkenekoa, halakoetan amore emateko inolako asmorik ez baitut, oraindik oso sasoian nago sexuari bizkarra emateko.
‎Errezelak berriro itxi beharrean nago.
‎Baina, hau al da bene benetan txiki txikitandik ezagun dudan nire hiriko Alde Zaharra? Aitortu beharrean nago, behin baino gehiagotan eta batez ere kartzelatik irten eta gero arrotz samar sentitzen naizela, gehienbat ondoko kaleetan denda arruntak zein lehen begiratu aspertuan ondo asko bereizten ez diren bestelako establezimendu batzuk ireki berri dituzten Senegal, magrebiar edo hispanoamerikar jatorriko jabe eta bezero etorkinetako bat nire aldamenetik pasatu eta bere aurpegia ez antzemandakoan.... Alabaina, nire irribarreak eskeintzen dion abegi zabal eta guztiz profesionalean erreperatzeke paso egiten duenean begiratu txunditu bat edota iseka barre bat bizkar atzean uzten dit.
‎Baina, jakina, ez diot ezer esan, badira hilabete gutxi lan honetan nagoela eta oraindio oso kontu handiz ibili beharrean nago, gaurdaino nigandik espero zen behar beste etxe saldu edo alokatu arren, hau da, hilean bizpahiru gutxienez niretzat soberan, eta batez ere jabearen iloba naizen aldetik, nire bizitzaren beste zenbait arlotan hain ohiko eta sarri izan ditudan hanka sartzeak beste behin ez egite aldera.
‎Ezta oso arrunta ordura arte inor hemen topatzea. Hau behin esanda, eta muzin egitekotan ere egon arren, nahitaez eta nola edo hala xehetasunak eman beharrean nagoela uste dut.
‎Rafa, itzultzeko beharrean nagok erran zuen azkenean. Hire ikasleak ongi zihoazek.
‎Gauza txit errazak aipatu zituen: ontsa dela kaio batek hegan egitea; libertatea izatearen beraren esentzia dela; libertatea hori eragozten duen oro eliminatu beharrean gaudela, erritual edo sineskeria izan edo edozein mugaren itxurazkoa izan ere.
‎Bera duk irakastun bakarra. Bere burua endelegatu beharrean hago, eta praktikara eraman...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia