Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 405

2000
‎Onuragarritasun horren esperientzia, nik neuk, etxetik bertatik ezagutzen dut, semeak hala hezi ditugunez. Gaur egun, ingeles hizkuntzak tekniketarako, zientziarako zein merkataritzarako harremanetan dituen ahalmenak ukaezinezkoak direnez, gure herriaren aurrerapenerako horretaz baliatu beharrean gaude.
‎Horretarako gure hizkuntzaren iraupen beharrean gaude eta, ONUren adierazpenak ongi agertzen zuen bezala, hizkuntzak biziko badira mundu moderno honetan, gaur egun erabiltzen diren aurrerapen guztiak beharrezko dituzte. Hori zen Antonio Tovar hizkuntzalariaren iritzia ere, La lucha de lenguas en la Península Ibérica liburuan zioenez:
‎Guztiok dugu bizitzeko eskubidea eta, ezbairik gabe, inork eta ezergatik ez du beste bati bizia kentzeko eskubiderik. Behin eta berriz oihu egin beharrean gaude: hilketarik ez, indarkeriarik ere ez, eta kale borrokak baztertu.
‎Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat joaitea, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak izan litezkeelako, finean. Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak... Izan ere, nagusien arteko harremanak ez dira beti onak izaiten, eta hala nahi izaiten ditu bakoitzak bere alde eta fabore, beren arteko ahakarren eta liskarren orduan, armarik onenak, zeren giristinoen arteko gudurik handienak eta gogorrenak ez baitira kastitatearen guduak, nola batzuek sinestarazi nahi baitigute, baina poltsikoarenak eta diruaren ingurukoak, eta gudu haietan armarik onenak dituenarena izan ohi baita garaitia —eta, pausa labur baten ondotik, gaineratu zuen—:
‎Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta haietarik bat ene lagun mamia da: aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko. Nahi baduzue, gomendiozko karta bat skriba diezaioket... zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...
‎BAINA gibela egin beharrean nago. Izan ere, arestian erran dizut nola egin nion Mi gnoni zorionari buruzko galdegite hura:
‎erran diezadakezu ezen ene euskara hau Axularrenaren antzekoa dela, bai, baina ez dela guztiz haren berdina; eta erraiten ahal didazu ezen ene euskara hau ez dela Euskal Herriko nehongo bazterretan egiten... eta nik, haatik, baietz erranen dizut, egin egiten dela, zeren urbiaindarrak Urbiaingo euskaraz mintzo baitira, eta ni urbiaindarra nauzu, eta Urbiaingo euskara darabilt. Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren bat eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita: Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean..., has bainezakeen nik ere, berdinzki, liburu hau, erranik:
‎—Urbiainerat itzultzean, neure dorretxean bizitzen jarriko nauk, zeren bistan baita ezen gure eliza hazi egin dela —lehen bi kide ginen, eta orain hiru—, eta katedral baten beharrean gaudela, ondorez... —eta, irritik irrirat irri are zabalagoa egiten zuela, eratxiki zuen—:
‎Ahantzia ote daukazu zer gertatu zitzaien zure aita anaiei, eta ahantzia ote daukazu, bada, zure aitaren eta tigrearen arteko borroka Pagabasoko leizean? Baina, froga gehiagoren beharrean bazaude, berehala izanen dugu bertze bat, zaude segur...!
‎Segundo bat geroago, atertzean, Antonio Musu tristek baizik ez zuen ahoa ireki —" ostia!" edo zerbait halako—, bizi hats bitxi bat hain bizitasun urriko lagunarengan. Klararen begiak betzuloetatik atera beharrean zeuden, bere esku txanponez hustuari begira.
‎Zabor itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen eta, horrela gerta ez zedin, olatu ilunetan argi une bat bilatzea nuen aterabide bakarra.
‎Lau hilabete lehenago, ez nuen Kristinarekin zorrozkeriaren bat trukatzeko parada huts eginen, Ximurra halako jendajearekin ikusita. Nire andrea, ordea, lepotik min hartu beharrean zegoen, hain baitzuen ageriko nirekin begiz begi ez egiteko ahalegina. Charly baizik ez zitzaidan gelditzen solaskide.
‎Minutu erdi baino luzeagoko azalpena eman beharrean egoten naizen guztietan bezala, nire eskuak atorrako poltsikoa inguratu zuen, sen hutsez. Tabakoa ukitu baino istant bat lehenago eginarazi nion gibelera; geunden geundenean, imintzio hutsak hondamendia ekartzen ahal zuen.
‎—Hire beharrean egonen dituk, bai!
‎—Horren beharrean geunden, panpoxa. Otso amorratu baten goseaz jaiki naiz gaur goizean.
‎Horrela erraten diozue, ezta? " Eskalatzailea" —errepikatu zuen— Bada," Eskalatzaileak" deitu ez balu, ez nindukek orain hiri kargu hartu beharrean egonen. Ni ez nauk hi baino gehiago, eta ez nauk bulego honetara neure kabuz etorri.
‎Orain, hogeita hamasei orduko pausaldiaren ondotik mundura bihurtuta, neure hezur gihar uzkurtuei nagiak atera beharrean nengoen eta banuen, horretarako, bizitasun ezohiko baten akuilua gogoan. Arruntean, komuneko egiteko nagusiak gosaldu ondokoz uzten ditut.
‎Baliteke. Kontsolagarri beharrean geunden, baina.
‎Gutizia baduk, luze solastuko gaituk horretaz, baina hurrengo batean, inporta ez bazaik. Gaur bertzelako aferak garbitu beharrean nagok eta hi haiz horietariko bat —behatzez seinalatu zituen mahai gaineko paperak— Nire mutilen txostena hemen zaukaat...
‎—Ramirez sasikume bat duk noski, eta ez hagitz azkarra, ordenagailuaren unitatea gaur arte agentzian egoteak salatzen duenez. Alabaina, nire menpeko gizona duk, eta hari sinetsi beharrean nagok. Salaketa egin, gogoak ematen badik, baina badakik nolakoak diren hemengo epaileak...
‎—Dena nahi diat —zainak oraino agerian— Autobideko istorio hori ere bai. Gaur guztien beharrean gaudek.
2002
‎Medusaren burua ekarri al didazu, bere sugezko ilaje eta guzti? Hala ez bada, ene seme, gorriak ikusi beharrean zaude, Hipodamia printzesarekin ezkontzekotan bainaiz, eta eztei oparirako beharbeharrezkoa baitut buru hori. Badakit horixe duela gustukoa, munduan dagoen beste edozer baino atseginagoa egingo zaiola?
‎–Gaur beste mediku batek esan didana egia bada, erizain baten beharrean daude Lasarteko Michelinen, eta lanpostu hori ez litzaizuke gaizki etorriko, beharbada, hezurretan baitzaude, maiteño...
‎Sara faserik gogorrenetik iragana zen eta, enegana iritsi zenean, bigarren fasean zegoen, errehabilitazio programa bati lotuta, ezagun nuen mediku psikiatraren gidaritzapean. Esan nahi dudana da antsiolitikoen, lasaigarrien eta pilula antidepresiboen dosia apurka apurka jaitsi beharrean zegoela, apurka apurka beregana zezan inguruarekiko interesa, eta aurkitu, era berean, bere tokia bizitzan eta munduan, gutxieneko oreka baten barnean.
‎Eskolatik irteterakoan, nola eguraldi ona baitzegoen eta nola asaskatu beharrean baitzeuden, pasieran abiatu ziren Sara eta Arantxa, harik eta, leiho eta ate hautsiak zituen fabrika abandonatu baten paretik pasatzerakoan, Arantxak esan zion arte:
2003
‎Niri adarra jotzeko baino ez zuten egin. Izan ere, argi eta garbi ikusi nuen eltxoetako bat barrez lehertu beharrean zegoela eta hanka batez ni seinalatzen ari zela," Halako lerdoa" esan nahi balu bezala.
‎Oraindik ere egingo nuke apustu baldosa horrek hor jarraitzen duela, pentsatu nuen, komisarioari azkar itzuliko nintzela hitzeman eta Monikaren etxera sartu nintzelarik. Atearen heldulekuan esku bat nuela, aurrera edo atzera erabaki beharrean nengoen. Pasilloaren buruan Monikaren gelako atea ikus nezakeen erdi zabalik.
‎" 1910eko ekainaren 20a –dio poliziak– Gaur hil da bihotzekoarekin Albert, hogeita bost urteotan bizarra kendu didan portu zaharreko bizargina. Leihoak ontzilekura begira dituen bere etxean aurkitu nuen hilik eta eskuan, aitortu beharrean nago, nik ulertu ezin dezakedan gutuna zeukan. " Albert Mezigue agurgarria –zioen gutunak– Jaso nuen Rio de Janeirotik zure azken postala eta bihotzez eskertzen dizut.
‎Lehertu beharrean zegoen Joxeperen burua! Esana baitzuen apaizak irudi lizun bat ontzat hartzea, segundo bakarrean bazen ere, edo segundo hamarrenean, bekatu handia zela, seigarren aginduaren kontra zihoazen bekatu guztiak bezala.
‎Lehertu beharrean ez, erotu beharrean zegoen Joxeperen burua! Borroka gero eta gogorragoa, lapitza eta goma, goma eta lapitza, irudi lizun bat beste bati zerraiola...
2004
‎Zabal ditzagun ateak eta leihoak, beraz, Gotzon Egiak behiala egin zuen moduan, gure mundu txikia mundu handiaren taupadetan aditzeko: . Euskal Herriaren hizkuntza arazoa ez da munduan bakarra noski, eta mundu zabalean gertatutakoari behatu beharrean gaude, han eta hemen konstante berdinak gertatu baitira, aldeak alde?. 146
‎Ezeri bizkarrik eman gabe, osotasunaren zentzua hauteman nahi luke Pello Jauregik, hizkuntza portaeraren ikergaia aurrean duela: . Gizarte egiturarik zabalenetik hasiko naiz, estatutik alegia, eguneroko bizitzaren koordenada orokorrak definitzen dizkigulako eta ondorioz bere eremuaren barruan sortzen den aire berezia etengabe arnastu beharrean gaudelako. Begirada biziki zorroztu gabe ere, berehala bistaratzen zaigu errealitate gordina, alegia frantsesa eta espainolak berentzat gordetzen dituzte mekanismo kolektiboak eta euskararentzat borondate pertsonala baino ez dute uzten.
‎Poesiatik urrun, errealismoaren kutsu nabarmena duen burubide hau zuritu nahi izan zuen goiko kritikaren erdi erdian zegoenak: ? 1) Agian, irredentismo itsuaren ordez, kulturbitasunaren planteamendua egin beharrean gaude, ondorio guztiekin. Edo bestela esan, irredentismoa bezala ulertu.
‎–planteamendua egin beharrean gaude?. Hori zioen Lasak beste gauza batzuen artean orduko hartan.
‎–Hura behintzat gizon bikaina zen benetan. Begira, egia erraten dizudala erakusteko, hona argazkia –erran zion Del Vallek, patrikatik Parisen aurkituriko argazkia ateraz– Ez da oso argazki ona, onartu beharrean nago. Kontua da beste guztiak nire aldizkariaren bulegoan utzi behar izan nituela, argitara zitzaten...
‎–Erran dizudan bezala, Hitler bera ere ez da aldrebeskeria horietatik libratzen. Gainera, onartu beharrean nago Himmler, bere sineskeriak alde batera utzita, balio handiko gizona dela kudeatzaile lanetan. Metodikoa da, txukuna; iluna eta arraroa bai, baina aldi berean azkarra eta langilea.
‎Aipatu berri ditut marrazki bizidunak, eta esan beharrean nago zer nolako garrantzia izan zuten haiek nire formazioan: Popeyek, Gadget inspektoreak, Pantera arrosak...
‎Gauza jakina da eskizofrenia dela euskaldunon habitat naturala eta bertan igeri egiten ongi ikasiak gaudela, hiru fasetako prozesuan: lehenengoan, gauzak buruz pentsatzen eta idealizatzen ditugu; bigarrenean, errealitate gordina datorkigu, oinak lur gainean jarrarazten dizkiguna; eta hirugarren eta azken fasean, pentsamendua gure interesetara birmoldatuz, oinen zerbitzura eta esanetara jartzen dugu burua –total, bi egun bizi behar eta! – Hala eta guztiz ere, aitortu beharrean nago barne haustura hura ez zela hain handia izan nire kasuan, zeren eta, sortzez eta lortzez futbolaria izanik, aspalditik ohitua bainengoen burua zangoen aginduetara jartzen eta, alde horretatik, ia hasiera hasieratik hirugarren fasean sartua nintzela esan baitezaket: hots, nik futbolari profesionala izan nahi nuen beste ezeren gainetik eta, asmo horretatik zetorkidàn poza gainerako minak eta saminak baino handiagoa zenez, poza sentitu nuen batez ere, Espainiako selekzioko entrenatzailearen deia jaso nuenean.
‎Urte batzuk pasatu dira, eta aitortu beharrean nago Montseren deklarazioak ere ez zuela txantxetako maitasuna adierazten.
‎Beste hamaika eztenkada pairatu beharrean nengoen!
2005
‎–Ederra bota duzu orain ere, Kontxi, kar kar kar?! Baina esan dizut joan beharrean nagoela, eta. Oi, gauza bat esatea ahaztu zait!
2006
‎Goiaingeruek harri zoragarri hura 1580 urtean opari egin zioten John Deeri, eta benetan aingeruen oparien beharrean zegoen gizajoa. Ama aurreko urtean hil zitzaion, eta bera, 52 urterekin, Londresko betiko etxean bizi zen, hirugarren aldiz ezkonduta.
‎Halako batean, etxe hartan zegoen giroa jasan ezinik, Beatriceren anaia zaharrenak aita salatzera joan ziren aita santuarengana. Klemente VIII.ak ondo baino hobeto zekien seme haiek arrazoi osoa zutela, ederki aski ezagutzen baitzituen Francesco Cencik egindako basakeriak eta haiek merezi zuten zigor gogorra, baina, semeen arrengurei kasurik ez egiteaz gain, familia etxetik kanpora joateko agindu zien –etxekoen bakearen alde neke hori beren gain hartu beharrean zeudela, seme on eta katoliko gartsu ziren aldetik– eta atzerrira bidali zituen.
‎Gorteetan ohikoa den bezala, tsarinak Rasputinekiko zuen tratu horrek lilura sortu zuen, eta lilura horri esker jarraitzaile asko bildu zitzaizkion Rasputini, emakumeak gehienak: gorteko dama txolinak, burgesiako emakume handinahiak, erlijioaren beharrean zeuden arima desorekatuak, sentipen berrien bila zebiltzan gorputz eta arima ausartak... Kondesek eta markesek bisitatzen zuten bere egoitzan, santu boteretsua balitz bezala zaintzen zuten, opariak egiten zizkioten, beren gorputz lurrineztatuak eskaintzen zizkioten...
‎Egoskortu zen orduan Voynich jauna, eta esan zuen diru gutxiagoan ez ziola inori salduko; ez zen diru beharrean egongo, edo arkamurka baino egoskorragoa zen berez; kontuak kontu, bere kasketaldiari eutsi nahi izan zion beste edozein iritziren aurrean, eta eskuizkribuak eskatzen zuena balio zuela errepikatu zuen behin eta berriro.
‎Labur joan zitzaien tratua egiten: Gerezietako jauna bere auzo arriskutsuengandik gerizatu beharrean zegoen, armagizonen premian, beraz. Zapatagin ohiak, berriz, aspaldi ez zuen patrikan sos hotsik aditzen.
‎Zuritu beharrean zegoen orduko dolua, orduko fideltasun merezi gabe hura.
‎–Penitentzia beharrean hago –erran dio ahopeka bere buruari. Agerrek gero eta boz ozenagoa erabiltzen du bere buruarekin.
‎Nafarroak ez zuen lehena egiten Frantziako erreformazaleen premien artean eta Montgommery presatua zen erresuma txikiko aferak lehenbailehen trenkatzeko. Coligny haren beharrean zegoen Languedocen, Erlijioaren armadaren puska larrienarekin. Terride Orthezen gotortua zela jakin bezain sarri deliberatu zen haren ehizan abiatzera.
‎Lehengo borreroa lekutu baitzen errebelekin bat egitera, haren hutsa betetzeko eskaintza egin zion Bassillon Nabarrenkoxeko gobernariak. Horrek sari bat ekartzen zion bere trebeziaren beharrean zeuden aldiro eta, gainera, bizitoki guti aski erosoa familiako guztiendako: ganbera bat osoa, ziudadelako behialako etxe mutilen bastizan.
‎–Hau guztia finitzen denean, Agenera etorriko zarete nirekin. Idi beharrean egonen dira aitaren laborantzetan eta uztarriak ongi emanen dizue lepoan.
‎ez zuen bizia galtzera arriskatu nahi. Eta luze bizi beharrean zegoen, betiereko bizia erdiesteko bezainbat merezimendu eginen bazuen. Apezpiku baigorriarraren eskaintza ontzat hartu eta Sorbonara joatea zuen ihesbide bakarra.
‎–Nire andrea oso gaixo jarri da eta itzuli beharrean nago.
‎Arnasa etenda heldu nintzen Matiasen tailerrera. Osaba buruarekin belaunak jo beharrean zegoen, aulki batean jarrita, bere kautan berbetan.
2007
‎Zer den negarraren indarra. Gu hirurok malkotan urtu beharrean geundela, igogailua goraka hasi zen, gutaz gupidaturik, seguru asko.
2008
‎Eta morroi bat ekar zezakeagu, Nazarioren lana egingo duena? nahiz eta aitortu beharrean nagoen nekez aurkituko dugula Nazariok adina fundamentu duen morroirik. Bestelakoan, Ismael gizon bat egina zagok:
‎Hala ere, gorputzaren osasuna baino garrantzitsuagoa da arimarena, eta horretan ere badakizue: elikatzen ez den arima gosez hiltzen da, eta Natividad konfesio komunioen elikaduraren beharrean egongo da; horretarako, baina, bihar bertan etorri luke on Rafael kalonjeak, bihar arratsaldean edo; haren bisita, gainera, ez zaigu gaizki etorriko, arrosario bikain bat errezatzeko, eta, nola halakoetan bere dama konfiantzazkoa erabiltzen baitzuen mezulari, jarraitu zuen?: Baina doña Norma ere erdi gaixo dago, eta?
‎Gerardorekin isilpeko hitzordu bat ere izan zuen, bai, baina harekin izandako hitzak ere airean idatziak geratu ziren, inguruan sor zitekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende? iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez, arriskutsuak, ondorioz?, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri?. Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea??
‎Eta ez uste esango dizudanagatik ez nuela hura estimatzen; aitzitik: estimatzen nuen, nahiz eta aitortu beharrean nagoen, bestalde, hura ez zela nire bizitzako emakumea izan, berarekin berrogei urtez bizi izan nintzen arren. Badakizu noiz jakin nuen?
‎Sendagile jauna, jarraitu zuen, bere ohizko doinuaz?, horretantxe ari nintzen pentsatzen, badakit-eta mutil hori gustukoa duzula. Denok apal apal eskerrak eman beharrean gaude zure onginahiagatik, eta, ikusten duzun bezala, badugu zugan federik, eta groga balitz bezalaxe hartzen ditugu drogak. Eta nik uste aurkitu dudala bide bat denontzat aproposa izango dena.
‎Imajinatuko duzue nola asaldatu ninduen eskutitz hark. Pozez zoratu beharrean nengoen. Eta Tom Redruth mespretxatu ere egin nuen, sekula inor mespretxatu baldin badut, marmarra eta kexa besterik ez baitzuen.
‎Horrelako galderak elkar samintzeko besterik ez dira. Kapitainak gehiegi hitz egin du edo bestela gutxiegi, eta ni bere hitzen azalpena eskatu beharrean nago. Bidaia ez duzula gustukoa diozu.
‎gizon egingo haut, Jim. Eskerrak eman beharrean hago hire zorte onari, ni aurkitzen aurrena izan haizelako!
‎–Oinarrizko uste honetatik abiatu beharrean gaude: nazioa eta nazionalismoa ezin dira ulertu ideologia baten moduan, edo politika egiteko tankera baten gisara; baizik eta kultura fenomenotzat ere ulertu behar ditugu.
‎Beldurrak eta nerbioek irentsi beharrean nago, baina txarrean ezer ez daukagulakoan umoretik ekin diot.
‎Bidean beste katalan bi ezagutu ditugu, Xavi eta Tamara, txangoak egiteko jende bila. Emakumea janaria prestatzera joan da barrura, eta ohi bezala, luze jo du gainez egin beharrean zegoen ontzia arroz bete ekarri digun arte; ondoren haragia eta intxaur zaporeko saltsa astuna gero.
‎Gainera, apenas uzten zidan hitz egiteko tarterik ere. Niri dagoeneko gozoa iruditzen zitzaidan bere hizkuntza arrotzean jarraitzen zuen hizketan, baina otoitz baten antzekoa zen orain haren jarduna, haur batekin edo maitasun beharrean dagoen norbaitekin ari balitz bezala. Eta, egia esateko, nekez aurki zezakeen maitasunean behinik behin ni baino premia handiagoa zuenik.
‎Badirudi gotzainak ez zuela bakean uzten Arteta, hari elizako liburuak eta estanpak erakusten ibiltzen zela eta Arteta zoratu beharrean zegoela. Estanpatxoak erakutsi eta santu honen itxura edo beste honena gurako lukeela esaten zion margolariari.
‎Hala ere, gorputzaren osasuna baino garrantzitsuagoa da arimarena, eta horretan ere badakizue: elikatzen ez den arima gosez hiltzen da, eta Natividad konfesio komunioen elikaduraren beharrean egongo da; horretarako, baina, bihar bertan etorri luke on Rafael kalonjeak, bihar arratsaldean edo; haren bisita, gainera, ez zaigu gaizki etorriko, arrosario bikain bat errezatzeko –eta, nola halakoetan bere dama konfiantzazkoa erabiltzen baitzuen mezulari, jarraitu zuen–: Baina doña Norma ere erdi gaixo dago, eta...
‎..., baina harekin izandako hitzak ere airean idatziak geratu ziren, inguruan sor zitekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende... iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez –arriskutsuak, ondorioz–, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri –" Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea?" esan zion ahizpak–; aita kalonjeak zekiena, ordea, amak ere jakin behar zuen, ezinbestean; amak, baina, ez zion afera hartaz hitz erdirik ere egin berari –Nataliari–, halakoetan ohi zuen eran; aitzitik:
‎Eta ez uste esango dizudanagatik ez nuela hura estimatzen; aitzitik: estimatzen nuen, nahiz eta aitortu beharrean nagoen, bestalde, hura ez zela nire bizitzako emakumea izan, berarekin berrogei urtez bizi izan nintzen arren. Badakizu noiz jakin nuen?
‎Baina ederki atera ditik aurrera bere bi semeak, baita baserria ere! Eta morroi bat ekar zezakeagu, Nazarioren lana egingo duena... nahiz eta aitortu beharrean nagoen nekez aurkituko dugula Nazariok adina fundamentu duen morroirik. Bestelakoan, Ismael gizon bat egina zagok:
2009
‎Mirariaren posibilitatean beharbada gaur baino errazago sinesten zuen oraindik jendeak? edo beharrean dagoenak beti errazago sinesten du apika. Gaitzak jota bista galdua duen gizongazte itsuak, ez da mirestekoa argia irrikaz itxarotea, eta mirariz bada mirariz.
‎–Eman itzak herorrek bost eta hamabost buelta nahi baduk, putakume horrek!?, eta potroetan ostiko bat eman eta alde; nora egingo zuen alde, baina?; behin ihes eginez gero betiko egin baitzuen ihes, itzalpean bukatu nahi ez bazuen bederen, hain ziren estuak eta bihozgabeak ordenantza militarrak, berak. Domingok? guztiz beste moduan irudikatu zituenak, diziplina gogor batean oinarrituak, bai, baina baita zuzentasun gutxieneko batean ere, nola imajinatuko zuen, bada, berak azken urte haietan idealizatutako armada sarjentu kabroi hura bezalako jendailaren beharrean zegoela, diziplinari eusteko!?, agintari eta buruzagi militarren apeta apetatsuetatik urrun!, baina ez?; eta hura hasiera zen, antza, Domingo bi urterako joan baitzen bolondres: nola jasango zituen bi urte, ordea, hilabetea jasateko gai ez zenean?; goiz erditik aurrera zen orduan, gainera:
‎–Ezin gara zuhaitzetara igo gonak ditugulako, bizikletan ibili ere ez, ezin dugu borrokarik egin neskak garelako, eta beste neskei ezin diegu pixa egin, badakizu zergatik? Neska izatea aspergarria da?;. Ez esan hori gero, Ada!?; halako gauzak zituen, bai, Adak, baina, zegoèn tenorean egonda, ahizpari arrazoi eman beharrean zegoela ulertu, eta halaxe aitortu zion Maria Bibianak:
‎Izeba Ernestina pentsakor jarri zen, ez al zen Reginarekin, bada, geratu, kontu hura guztiz isilean eman beharrean zegoela?; baina nola ukatuko zion, bestalde, Benjamin Mariari lagun bat edukitzeko aukera??, harik eta burua astindu eta bere erabakia hartu zuen arte:
‎begirada hark bazuen mendekotasunetik zerbait, anaia anaiari baimen eske balebilkio bezala, buruan zuena esateko?, baina bazuen, halaber, errebeldi puntu bat? ...era so egin baitzioten Teofilo Mariari; hauen soak, haatik, exijentziazkoak ziren eskarizkoak baino gehiago, orduantxe ulertu balute bezala ezen hirurek mende zutela hirurak noiznahi mende zituena; Teofilo Mariak, ondorioz, inguratua sentitu behar zuen, gutxitan bezala sentitu ere, bai kanpotik, lau begi parek begi hesi bat osatzen baitzuten, eta bai barrutik ere, estualdi hartara iritsita aitortu beharrean baitzegoen ezen auzi hartan zerbait arraroa gertatzen ari zela: guztia zela arraroa, alegia?
‎Beste egun batean, izan ere, kalte izugarria egin nion gelako ikaskide bati, nire marrazki batek negarrez utzi ez zuen, bada! Gelako azkena zen, nire errukiaren beharrean zegoena, baina nik, ordainean, barre egin nion, ikaskidea astotzat hartu bainuen kalabaza handiz jositako marrazki iraingarri batean. Eta, hala ere, bekatu hura ez dut bekatutzat hartu izan orain dela gutxi arte?
‎Jateko gogoa joan zaizu, ezta? , gero, egoeraren diagnostikoa egiteko beharrean zegoelako edo, gehitu zuen?: Etsaiak etsaitzat ditugun neurrian, bizi bizirik gaude, Teofilo Maria!
‎–Mailuko zalduna eta Miossensko baroia ere zure baimenaren beharrean daude, ene jauna.
‎–Nafarroako errege gure beharrean dago, erran zuen norbaitek.
‎(Horregatik iruditzen zitzaion aurreratuagoa patriarkalismoa matriarkalismoa baino: amaren ebidentzia zentzumenen bidez eta zuzenean jasotzen dudan bitartean, aita detektatzeko arrazoia eta inferentzia logikoa erabili beharrean nago, adimena piztu eta garatu beharrean.)
‎Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok: ...era so egin baitzioten Teofilo Mariari; hauen soak, haatik, exijentziazkoak ziren eskarizkoak baino gehiago, orduantxe ulertu balute bezala ezen hirurek mende zutela hirurak noiznahi mende zituena; Teofilo Mariak, ondorioz, inguratua sentitu behar zuen, gutxitan bezala sentitu ere, bai kanpotik, lau begi parek begi hesi bat osatzen baitzuten, eta bai barrutik ere, estualdi hartara iritsita aitortu beharrean baitzegoen ezen auzi hartan zerbait arraroa gertatzen ari zela: guztia zela arraroa, alegia... aitzakiak aitzakia, ez baitzen normala urte erdiko zer hura –bere anaiatxoa, garbi esanda– ez ezagutzea; atzerabiderik gabeko puntu hartara helduta –anai arreben begi hesia Teofilo Mariaren atzerakako pauso balizkoen eragozgarri zen–, alferrikakoa zen problema luzaroagoan ezkutatzen ibiltzea... nahiz eta barruko inertziak mutila hartara bultza zezakeen artean ere, zeren egiazko egia jakiteak –erdi itsua ez ezik, beste mila akats ote zituen zerak... orbetarren izen ustez garbia guztiz zikintzera irits zitekeenak? – oinazpietan leize bat irekiarazi eta bertigoaren atarian jar baitzezakeen...
‎Izeba Ernestina pentsakor jarri zen –ez al zen Reginarekin, bada, geratu, kontu hura guztiz isilean eman beharrean zegoela?; baina nola ukatuko zion, bestalde, Benjamin Mariari lagun bat edukitzeko aukera? –, harik eta burua astindu eta bere erabakia hartu zuen arte:
‎Jateko gogoa joan zaizu, ezta? –gero, egoeraren diagnostikoa egiteko beharrean zegoelako edo, gehitu zuen–: Etsaiak etsaitzat ditugun neurrian, bizi bizirik gaude, Teofilo Maria!
‎Beste egun batean, izan ere, kalte izugarria egin nion gelako ikaskide bati, nire marrazki batek negarrez utzi ez zuen, bada! Gelako azkena zen, nire errukiaren beharrean zegoena, baina nik, ordainean, barre egin nion, ikaskidea astotzat hartu bainuen kalabaza handiz jositako marrazki iraingarri batean. Eta, hala ere, bekatu hura ez dut bekatutzat hartu izan orain dela gutxi arte... baina bekatua baino bekatu handiagoa da, beharbada, bekatua bekatutzat ez hartzea, que la ignorancia es atrevida, amak esaten duen bezala.
‎sarjentuak zelaiari bost buelta emateko zigorra jarri zionean, berak," Bai, sarjentu" apalgarri hura erantzun beharrean, beste zerbait erantzuteko aukera izan balu, zera, adibidez: ...etiko egin baitzuen ihes, itzalpean bukatu nahi ez bazuen bederen, hain ziren estuak eta bihozgabeak ordenantza militarrak, berak –Domingok– guztiz beste moduan irudikatu zituenak, diziplina gogor batean oinarrituak, bai, baina baita zuzentasun gutxieneko batean ere –nola imajinatuko zuen, bada, berak azken urte haietan idealizatutako armada sarjentu kabroi hura bezalako jendailaren beharrean zegoela, diziplinari eusteko! –, agintari eta buruzagi militarren apeta apetatsuetatik urrun!, baina ez...; eta hura hasiera zen, antza, Domingo bi urterako joan baitzen bolondres: nola jasango zituen bi urte, ordea, hilabetea jasateko gai ez zenean?; goiz erditik aurrera zen orduan, gainera:
‎" Ezin gara zuhaitzetara igo gonak ditugulako, bizikletan ibili ere ez, ezin dugu borrokarik egin neskak garelako, eta beste neskei ezin diegu pixa egin, badakizu zergatik... Neska izatea aspergarria da";" Ez esan hori gero, Ada!"; halako gauzak zituen, bai, Adak, baina, zegoèn tenorean egonda, ahizpari arrazoi eman beharrean zegoela ulertu, eta halaxe aitortu zion Maria Bibianak:
2010
‎beste atzerapentxo bat ere bai, zer gutxiago!; azkenik, belauna jada leiho koskan nuenean, txistu hotsak entzun nituen, Jainkoagana eraman nindutenak: bizi senak eraman ninduen, alegia, Helenaganako maitasunak porrot egin ondoren beste maitasun gai bat behar bainuen, beste amorante bat, huts egin ez zezakeena sekula santan, bizi sena aitzakia gehiago asmatzeko beharrean egon ez zedin, biziak biziari eusteko ahaleginean.
‎Orain kontatuko dizudana, adibidez, ez diot inori inoiz kontatu, ezta Meyer jaunari ere bere garaian. Eta arestian esandakoarekin lotua dago, orduan joan bainintzen lehen aldiz, zortzi bat urte nituela, mihitik, eta orduantxe ikasi lezioa, sekula ahaztuko ez nuena, hain izan zen handia hanka sartzeak eragin zidàn eskarmentua, aitortu beharrean banago ere eskarmentu hark ez ninduela betirako immunizatu, ni ere, zuhurra naizen arren, gizona bainaiz eta harri berarekin bi edo hiru aldiz egin baitezaket estropezu.
‎amaren kontra gaudenean ere, iritzi edo eztabaidaren batean, konparazio batera?, amaren alde egoten baikara funtsean, ez amak zuzen diezazkigukeen hitzetan, beharbada, baina bai hitzetatik harat dagoen zerbait barrukoagoan, zilbor hestearena da heriotzaraino irauten duen lotura, jaio ez beste eten arren?, hain gozo babestu izan gaitu haren magalak. Esan nahi dizudana da magal fisiko baten beharrean gauden bezala, magal psikologiko baten beharrean ere bagaudela, horregatik nengoen monarkiaren aurka, monarkiaren alde nengoen arren, nik uste, umetatik izan nituèn identifikazio prozesu guztietan monarkia agertzen baitzitzaidan, nik neukàn guztiaren, nire sakela eta nire estatusa?
‎Zuk ez dituzu heroiak eta aintzakotzat hartzen, edo orain hartzen dituzu eta orain ez; nik ordea, beti hartzen ditut aintzakotzat; are gehiago: ...n euskal lurra zatikatzen duen konstituzio sasidemokratiko honekin?; zuk ez zenituen heroiak hain aintzakotzat hartzen, baina nik, aintzakotzat hartzeaz gain, miretsi eta goretsi egiten ditut, guztiontzako ispilu izan daitezen, eredu eta jarraibide, gaurko mundua, baita Euskal Herria ere, jakina, maite dut lirika, baina ez gutxiago epika, gure herria herri zapaldua den heinean?, heroi eredugarrien beharrean dago-eta.
‎Bete ere, bete zituzten aitak eta Teok beren ametsak, erraztasun eta fabore haien truke, esan beharrean nago, halaber, aitak eta Teok beti gordetzen zutela enpresaren irabazietatik kapitaltxo bat, bai Elizarekin lotutako hainbat proiektu sozial bultzatzeko eta bai langileen aisiarekin lotutakoak ere, bakoitzari berea, langileak guztiz otzantzea lortzen zutela.
‎Lehen ere aipatu dizut, egia esan, obra hau, baita kritika bat egin ere? nahiz eta aitortu beharrean nagoen, halaber, liburuak sekulako zirrara eragin zidala irakurri nuèn lehen aldian, hain sentitu nintzen Andrés Hurtadoren, nobelako mediku protagonista ezkor bezain malenkoniatsuaren?
‎Gaur aurkitzen dizkiot arrazoizko esplikazioak han gertatutakoari, baina aitortu beharrean nago, halaber, zein baino zein sinetsiago geundela zeru puska bat geureganatu genuela eta halaxe sentitu ginela hirurok, Ama Birjinaren eskuinean bageunde bezala; handik aurrera, jakina, amaren eta doña Gertrudisen fedea sutsuago egin zen, eta fedearen suak are batago egin zituen, biak ere hezur eta mami bihurtu arte, ogi eta jaki; egun osoa pasatzen zuten arrosarioa errezatzen, besoak zabalduta...
‎termino kontraesankorrak dira per se? eta nola ulertuko duzu, bada, nire umore hau, Erromako Elizako ministroa ere bazara-eta!?; erantzun beharrean bainago, zuk bestela pentsatu arren, aintzat hartzen dudala umorea, gero eta aintzakoagotzat; zer uste duzu, bada, Erdi Aroan bizi naizela, iluntasunaren mende, irririk txikiena egiteko ere ezgauza??
‎Eta, hala ere, neure mea culpa aitortu beharrean nagokizu; izan ere, gogoan dut neure haurtzaroa, baita zer nolako marrazkitxoak egiten nituen ere; haietatik, komiki bandak azpimarratuko nituzke, bere grazia zutenak, zuek, anai arrebok, barre ederrak egiten zenituzten behintzat?; bere burbuilan pozik bizi den mutila:
‎Zuk zeurean egin didazu kritika, bai, nire umore senari buruz, eta, hasieran muturra okertu badut ere, arrazoia eman beharrean nagokizu, umorea oso baita garrantzitsua, eta eliztarrok umoretik eskas ibili baikara luzaroan?; Pernando Amezketarraren pasadizo irrigarriak, berriz, zerbait esatearren?
‎eta umorea, tragedia eta komedia? nahiz eta onartu beharrean nagoen, halaber, umoreak ere bere mugak dituela: umorea kondenatua dagoela, alegia, harrizko gonbidatuaren papera jokatzera, erretzen ari den gorputzak nekez konta dezake txisterik?, minezko mina nagusitzen denean; baina, mugak muga?
‎Aitak, hala ere, arrazoi zuen, kolonia eraikitzen hasi aurretik ez baitzuten nolanahiko lana, fabrikako langile gizatxar zitalen garbiketa egiten; hemen, baina, mea culpa bat aitortu beharrean nago, garbiketa harekin ados bainengoen, ados edo, desados ez behintzat; izan ere, Pagoagako esperientzia aroma bati lotu banio, arrosarenari lotuko nioke, Ama Birjinaren inguruan ohikoak baitziren arrosak eta arrosa petalo euriak; garbitasunaren aroma ere bazen hura, Ama Birjinarena zen heinean; aitaren lantegira egin izan nituèn bisitaldi bakanetan, ordea, lehenengoa hamar hamaika urte nituela?, guztia hain zikin eta hain guztiz bestelakoa iruditu zitzaidan, non giroa eta airea bera ere ia jasanezinak egin baitzitzaizkidan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
behar egon ez 3 (0,02)
behar egon oraindik 3 (0,02)
behar egon aski 2 (0,01)
behar egon egia 2 (0,01)
behar egon emakume 2 (0,01)
behar egon ere 2 (0,01)
behar egon esan 2 (0,01)
behar egon ezen 2 (0,01)
behar egon iruditu 2 (0,01)
behar egon jainko 2 (0,01)
behar egon nekez 2 (0,01)
behar egon neu 2 (0,01)
behar egon ni 2 (0,01)
behar egon ulertu 2 (0,01)
beharrean egon bezala 2 (0,01)
beharrean egon gu 2 (0,01)
behar egon adostu 1 (0,01)
behar egon apaiz 1 (0,01)
behar egon aurrena 1 (0,01)
behar egon autoritate 1 (0,01)
behar egon azken 1 (0,01)
behar egon baietz 1 (0,01)
behar egon baina 1 (0,01)
behar egon barne 1 (0,01)
behar egon batzuetan 1 (0,01)
behar egon begi 1 (0,01)
behar egon bera 1 (0,01)
behar egon berealdiko 1 (0,01)
behar egon berrikitan 1 (0,01)
behar egon bezala 1 (0,01)
behar egon bi 1 (0,01)
behar egon den 1 (0,01)
behar egon edu 1 (0,01)
behar egon enkontru 1 (0,01)
behar egon erabaki 1 (0,01)
behar egon ero 1 (0,01)
behar egon errafia 1 (0,01)
behar egon ezpata 1 (0,01)
behar egon gaixo 1 (0,01)
behar egon gizon 1 (0,01)
behar egon Graham 1 (0,01)
behar egon hainbesteko 1 (0,01)
behar egon hala 1 (0,01)
behar egon halako 1 (0,01)
behar egon hi 1 (0,01)
behar egon hona 1 (0,01)
behar egon hura 1 (0,01)
behar egon hutsegite 1 (0,01)
behar egon Inaxio 1 (0,01)
behar egon inprimaki 1 (0,01)
behar egon jabetu 1 (0,01)
behar egon Jaione 1 (0,01)
behar egon kaxa 1 (0,01)
behar egon konfiantza 1 (0,01)
behar egon lehenengo 1 (0,01)
behar egon lehertu 1 (0,01)
behar egon liburu 1 (0,01)
behar egon maiordomo 1 (0,01)
behar egon makila 1 (0,01)
behar egon nahigabetu 1 (0,01)
behar egon nola 1 (0,01)
behar egon norbait 1 (0,01)
behar egon ondorioztatu 1 (0,01)
behar egon ontzi 1 (0,01)
behar egon orduko 1 (0,01)
behar egon pentsatu 1 (0,01)
behar egon programa 1 (0,01)
behar egon segituan 1 (0,01)
behar egon topatu 1 (0,01)
behar egon usadio 1 (0,01)
behar egon zenbait 1 (0,01)
behar egon zer 1 (0,01)
behar egon zertxobait 1 (0,01)
behar egon zoritxarreko 1 (0,01)
behar egon zu 1 (0,01)
beharrean egon adinako 1 (0,01)
beharrean egon ahozkotasun 1 (0,01)
beharrean egon aldiro 1 (0,01)
beharrean egon arima 1 (0,01)
beharrean egon bertze 1 (0,01)
beharrean egon beste 1 (0,01)
beharrean egon beti 1 (0,01)
beharrean egon eme 1 (0,01)
beharrean egon erantzun 1 (0,01)
beharrean egon gainerako 1 (0,01)
beharrean egon gizajo 1 (0,01)
beharrean egon hezkuntza 1 (0,01)
beharrean egon hori 1 (0,01)
beharrean egon interpretatu 1 (0,01)
beharrean egon komentu 1 (0,01)
beharrean egon Languedoc 1 (0,01)
beharrean egon Lasarte 1 (0,01)
beharrean egon liburu 1 (0,01)
beharrean egon nekazari 1 (0,01)
beharrean egon neska 1 (0,01)
beharrean egon orain 1 (0,01)
beharrean egon oraindik 1 (0,01)
beharrean egon oro 1 (0,01)
beharrean egon pertsona 1 (0,01)
beharrean egon une 1 (0,01)
beharrean egon zineztatu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia