Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2015
‎11 Aitor entzuleek hau ikusi ezin dutenez gero eta, beharbada, Jainkoak mesede hau egiten dionari esaten ere ez dakitenez gero, beldur dira eta arrazoiz, gainera. Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa, edo irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik ez badu ere, oso ongi ezagutuko du.
‎3 Egia esan, otoitza kentzeko ardura hartu behar da, eta eginahalak egin ditzala halako gauzei jaramonik ez egiten; deabrua gaixo dauden arima hauetaz baliatzen delako, beraren kalterako ez bada, besteenerako; beraz, nahiz gaixoak nahiz osasuntsuak izan, gauza hauetan beldurrez ibili beharra dago, espiritua ulertuz joan arte. Eta hasieretan hoberena beti da desegitea; izan ere, Jainkoarena bada, laguntza handiagoa da aurrera egiteko, eta, gainera, probatua denean hazi egiten da.
‎Batez ere aitor entzulea eskarmentu gutxikoa eta beldurtia denean, eta berberak komunikatzen jardutera bultzatzen badu, airatzera dator oso isilpean egon behar zukeena, eta arima hau pertsegitua eta samindua izatera; izan ere, isilpean dagoela uste duenean, bala bala dabilela konturatzen da, eta hemendik harentzat gauza nekagarriak gertatzen dira, eta Ordenarentzat ere gerta daitezke, garai hauetan gauzak nola dauden kontuan izanik. Beraz, honetan arreta handiz ibili beharra dago, eta prioreei oso kontuan izateko eskatzen diet; [10] eta ez dezala uste izan ahizpa batek halako gauzak dituelako besteak baino hobea denik; Jaunak komeni dela deritzon bidetik eramaten du bakoitza. Hori Jainkoaren zerbitzari handia izaten errazteko da, nork bere buruari lagunduz gero; baina, batzuetan Jaunak ahulenak eramaten ditu bide honetatik.
‎– Arretaz ibili beharra dago eta aurrekoek eragiten dituztenak ahaztu gabe,
‎Gai berean jarraitzen du eta otoitzean izaten diren lehortasunez ari da eta bere ustez gerta daitekeenaz, eta nola egoitza hauetan daudenak probatu beharra dagoen eta probatzen dituen Jaunak agertzen du.
‎Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
‎Nik noizbehinka izaten nituen hasieretan, eta burua galdua uzten zidaten eta espiritua nekatua, biharamunean eta geroago ere otoitzera ezin itzulirik egoteraino. Beraz, hasieretan kontu handiz ibili beharra dago, guztia leun leun joan dadin eta espiritua barrualdetik jarduteko prest ager dadin. Kanpoaldekoa saihesten eginahalak egin bitez.
‎13 Eta, egiaz, oso nekagarria da, eta kontuz ibili beharra dago, batez ere emakumeekin, handia delako gure ahulezia eta kalte handia etor daiteke deabrua dela argi argi esanez gero; ongi begiratu behar da, eta izan daitezkeen arriskuetatik urrundu, eta isilean abisua eman haiei, kontu handia izan dezaten eta beraiek ere isilik gorde dezaten, halaxe komeni da eta.
‎tratatuz neure arima osoa, hizkuntza hau ongi zekienak bezala, adierazi zidan zer zen eta biziki berotu zidan gogoa. Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizkidan mesedeei erantzuten ez banien.
‎10 Beste tentaldi bat (eta guztiak doaz bertute garrez inguraturik eta ulertu eta kontu izan beharra dago) besteengan ikusten dituzten bekatu eta hutsegiteen pena da: deabruak buruan sartzen du Jainkoa ez dezatela iraindu nahi izatetikdatorrenpena eta haren ohorea galtzeak ematen dien mina dela soilik, eta gero erremedioa ezarri nahi lukete.
‎diot, hemen ezagut daitekeenez, betiere beldurrez eta zuhurtasunez ibili behar dugun arren; bada, Jainkoarena izan arren, noizbait deabrua argizko aingeru antzera agertzea gerta daiteke, eta arima oso aritua ez bada, ez du ezagutuko: eta hain aritua izan ere, non, hau ezagutzeko otoitzaren gailur gailurrera heldu beharra baitago.
‎6 Berriro indarrak atera beharra dago zerbitzurako eta eginahalak egin beharra, esker gaiztokoak ez izateko; izan ere, baldintza horrekin ematen ditu Jaunak, eta altxorra eta eman digun goi egoera ongi erabili ezik, kendu egingo digu berriro eta lehen baino txiroago geldituko gara, eta Haren Maiestateak distiratsu agertuko dituenari eta beretzat eta besteentzat haietatik probetxu aterako duenari emango dizkio bitxiak....
‎–Oi, ohore puntu bat du...! Eta txarrena da duenik ez duela entzun nahi, eta batzuetan ohore puntu hori izan beharra dagoela deabruak buruan sartzen ziolako zen.
‎Hau ez zen gauza berria, mundua hain berri zalea izanik, joaten garen alde bakoitzean izaten baita horrenbeste; aurpegi aurrean beloak eraman ezik, oso nekagarria litzateke; horrela eramateko modukoa da. Andre hark areto oso zabal eta egoki bat zuen prestaturik, eta hantxe esango zen meza, Gotzainak emango zigunera igarobidea egin beharra zegoelako, eta gero beste egun batean, hau da, gure aita san Eliseoren egunean, esan zen.
‎2 Bada, monasterio hauetan urte hauetan gauza espiritualetan gertatu ohi denari begiratuz, esan nahi dudanaren beharra dagoela ikusi dut. Gure Jaunak nahi beza, behar dela ikusten dudanaren arabera asma dezadala.
‎Bada, zerez ordain ote diezaiokegu mesede hau? Kontuz ibili beharra dago egintzetan zabarki ez jokatzeko, obedientzia eta karitatezkoak izan arren, askotan ez baitira beren Jainkoaren barrura iristen. Eta sinets iezadazue, ez dela denbora luzea otoitzean arimari probetxua dakarkiona; izan ere, egintzetan denbora ongi erabiliz gero, laguntza handia da tarte laburrean ordu luzeetako hausnarketan baino maitasuna pizteko jarrera hobea edukitzeko.
‎10 Pixka bat lehenago, ez dakit bi egun lehenago ez ote zen, larrialdi batean sartu gintuen gauza bat gertatu zitzaigun, ontzian Guadalquivir igarotzean: karroak pasatzea ezin zen egin soka lodia zegoen lekutik; errekan bidea okertu beharra zegoen, ordea; hala ere, soka lodiak lagun zezakeen pixka bat, bera ere okertuz; baina soka lodiari eusten ziotenak une batean utzi egin zuten eskutik, edo ez dakit nola izan zen, kontua da ontzia soka lodiaz eutsi gabe eta arraunik gabe zihoala karroarekin. Ontzizaina hain nekaturik ikusteak erruki handiagoa ematen zidan, arriskuak baino.
‎Oi Jainkoaren jakinduria eta ahalmena!, bai ezinezkoa zaigula guri haren borondatea denetik ihes egitea! Argi ikusten zuen Jaunak halako pertsona baten beharra zegoela Haren Maiestateak hasi zuen obra honetan. Nik behin eta berriro goraipatzen dut honetan egin zigun mesedeagatik; nik, Haren Maiestateari asko eskatu nahita, hasiera hauetan Ordenaren gauzak ongi antola zitzan pertsona bat eskatuko banio, ez nuke asmatuko Hark eman zigun bezain ona eskatzen.
‎eta halakotzat harturik sendatu behar da. Jasan ahal izateko, aldian behin umore hau moteldu beharra dago botikako gauzaren baten bidez; eta gaixotegian egon dadila, eta handik irtenda komunitatearekin biltzen denean, gogoan izan dezala apala izan behar duela gainerako guztiek bezala eta esana egin gainerako guztiek bezala; eta hala egiten ez duenean, ez diola balioko umorearen aitzakiak; izan ere, halaxe komeni da esan ditudan arrazoiengatik, eta gehiago ere esan daitezke. Prioreek, haiek konturatu gabe, maitasun handiz, benetako amak bezala, gidatu behar dituzte, eta beraien erremediorako ahal dituzten baliabideak bilatu.
‎2 Pedro de la Bandaren gorabeherak bide onetik doaz; hala ere, beldur naiz pixka bat luzatuko ez ote den, Madrilera joan beharra baitago. Legezko frogantzak egin ondoren, ofizialeengana joko dut, ez baitute amaitu, Jainkoak ni hemen egotea nahi duela baitirudi, etxean ez delako geratzen inor obra kontuetan dakienik.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, Aita Jeneralak eta Aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela. Barkatuko dit berorrek, hemen agertu dizkiodan argibideetatik, gehiago ezin dudala konturatuko baita.
‎4 Nire nebak esaten dituen banku eragiketa hauek ez dituk gogoko. Etxetik kanpo ibili beharra dago, eta irabazten dena baino gehiago da gastatzen dena, eta berorrek bakarrik egon behar du, eta guztiak ezinegonik. Itxaron dezagun orain Jaunak egiten duena.
‎Hau diot, zerbait esaten diotenean erantzun dezan, eta berorrek jakin dezan, mundua orain dagoen eran egonik eta ni Jaunak jarri nauen bizieran egonik, munduaren alde zenbat eta gutxiago egin jendearen iritzian, niretzat hobe dela, eta Jaunaren zerbitzurako hau komeni dela. Egia esan, ezer egin ez arren, irudimena pixka bat erabiliz gero, beste batzuei entzuten diedana esango lukete nitaz, eta orain ezerez hau ekartzen didanean kontuz ibili beharra dago.
‎Bera izango dela abegi ona egingo dion lehenena; anaia bat duela eta gautxoriek bota egin dutela beren artetik, santu handia, predikari handia, azken batean, akatsik gabea, lehenago domingotarra izandakoa, arranoen artean izatea nahi lukeena. Halakoa balitz, ez lekarke kalterik, haren ofizioaren beharra dagoelako. Horren alde txarra da guztia ipuin bat bezala iruditzen zaidala.
‎Non jaten duen Remedios en ez dezatela jakin nahiko nuke, ate hori irekirik egotea ez baita onartzen beste inongo prelaturekin. Sinets biezat etorkizuna begiratu beharra dagoela, hasi dugunok Jainkoari kontu eman beharrik izan ez dezagun.
‎Inola ere ez beza agindu ez baimendu batak besteari zaplada ematerik (atximurkadak ere esaten dira), ezta mojak eraman ere Malagónen ikusi zituen laztasunen bidetik, ez baitira esklaboak; hildurak ez bitez izan probetxurako baizik. Nik diotsot, ene alaba, kontuz begiratu beharra dagoela ama prioretxoek beren kabuz egiten dituztenak (ai, nolako gauzak agertzen dizkidaten orain), nahiko pena ematen didatenak. Jainkoak santua egin diezadala, amen.
‎Ez estutu bata ez bestea perfekzio kontuekin; oinarrizkoa ongi betetzeaz aski dute, asko zor baitie eta sufrimendu handitik ateratzen baitituzte. Zer edo zer sufritu beharra dago, horrela egiten baitugu alde guztietan hasieran, ezinbestekoa baita.
‎6 Beste moja hori hain ona bada, har beza; izan ere, asko izan beharra dago, hil ere asko hiltzen baitira. Hauek zerura doaz; ez nahigaberik hartu.
‎A. Graciánen sufrimenduak. Atzeratu beharra dago fraide oinutsak Erromara bidaltzea. Covarubiasen heriotza.
‎Horregatik, Jainkoarren, berorren agurgarritasunak egin ditzala ahaleginak, agiri hau emateko, hor baitoa egin zen etxe horren salmentaren hitzarmena; eta agiriaren hartzaileak hilak balira, idatz diezaiela aipatzen dituen pertsona horiei, negozia dezaten; eta gutunak bitarteko horiei zuzenduak badira ere, hauek ere har dezakete beren gain eginkizun hori, eta, beharbada, hartu behar zukeenak baino gogotsuago eta albait lasterren bidali digute erantzuna, asko doakiguna baita. Eta horrela, idazten dituzten gutunekin batera hitzarmenaren kopia bat bidaltzeko agindu dezala berorrek, hau da, gutun honekin doanaren kopia bat; eta haietako bakoitzari berea bidali beharra balego, kopiak egin eta joan dadila gutunekin batera, eta otoitz egin Jainkoari hara irits daitezen eta gauzatu dadin negozio hau.
‎2 Berorren agurgarritasunak konstituzioez esaten didanari dagokionez, aita Graciánek idatzi zidan, berorren agurgarritasunari esan ziotena esan ziotela berari ere, eta berak han ditu mojen konstituzioak. Egin beharreko oharrak gutxi dira, eta laster presta daiteke, baina lehenik beroriekin hitz egin beharra zegoen; izan ere, gauza baterako komeni dela uste dut, baina beste batzuetarako eragozpen ugari aurkitzen ditut, eta horrela ezin dut erabaki. Oso beharrezkoa da hori prest prest izatea, gure aldetik atzerapenik izan ez dadin ezertan.
‎2 Arrazoi beragatik eta beste gauza askorengatik beharrezkoa da, mojak aita prioreen mende ez egotea. Gerta daiteke batek gutxi jakitea eta moja guztiak egonezinik utziko dituen gauzak agintzea; inor ez delako izango nire aita Gracián bezalakorik; eta gerokoari begiratu behar diogu, honezkero eskarmentu handia dugulako, eta arriskuak saihestu beharra dagoelako; izan ere, moja hauei egin diezaieketen onik handiena da, aitor entzulearekin ez dadila beste hizketarik izan bekatuak esatean baizik, bildutasuna gorde dadin aski baita aitor entzule izatea probintzialari abisu emateko.
‎4 Ez dakit nola dioen, fraideak aitor entzule izateko arazo horretan, isilik egon gaitezela, aita frai Pedro Fernándezen aginduz zein lotuak gauden ikusten baitu, eta aitortzen dut horren beharra dagoela. Ezta ez dakit zer dela-eta ez duen hitz egin behar berorren agurgarritasunak guri dagozkigun gauzez.
‎5 Ez ahaztu hau. Eta begira bedi, elizara hura ixtera ere ez irteteko motu propioa bete beharra dagoen. Hori beteko da eroso gertatzen denean, gauzarik ziurrena delako, Aita Santuak aginduko ez balu ere; hala ere, egoki litzateke orain zehazturik geratzea; eta egin ezin denean etxea hasieretan dagoelako, zer egin behar den; eta uste dut etxe guztietan egingo dela, besterik ezin dela egin konturatzen direnean.
‎Medinan asko daude malenkonia dutenak, eta edozein aldetan ere asko sentituko dute, eta ez naiz harritzen; baina, azken batean, elkarri lagundu behar diote, eta fundazioaren hasieran ez dela komeni ematen du; Burgosera ere eramateko asmoa nuen, ez fundatzaile gisa penitentzia egile gisa baizik; Jainkoak nahi badu, Ines Jesusena han ama priore karguan uzteko asmoa dut, Madrilen baino askoz nahiago baitu, guztia gogo handirik gabe egiten badu ere; eta Valladolideko priore ordea berarekin ama priore orde karguan, biei atsegin baitzaie hori; eta, azken batean, bi hauek ezagutzen dute hura eta kontuz ibiliko dira, baina Ines Jesusenak asko sentituko du. Berorren agurgarritasunak, Jainkoarren, pentsa beza zer izango den hoberena, laster batean erremedioa jarri beharra baitago, gal ez dadin, ez baita gelatik irten eta komeni ere ez baita irtetea.
‎...skarrena bada ere, berori bezalako batzuk izan nahiko nituzke, ez baitakit nola konponduko nintzatekeen orain fundaziorik egingo balitz, ez dudalako aurkitzen inor ama priore izateko; egongo dira, baina esperientziarik ez dutenez gero eta hemen gertatu dena ikusten dudanez gero, beldurra sartu zait, asmo onekin harrapatzen gaituelako deabruak bereak eta bi egiteko; horregatik, beti beldurrez ibili beharra dago eta Jainkoari helduta eta geure adimenez gutxi fidatuz; izan ere, hoberenak badira ere, hori ez badago, Jainkoak utzi egingo gaitu, hobekien ari garela uste dugun hartan huts egin dezagun.
‎1 Goi goikoa da Paulok Joseren handitasunaz bere baitan berretsi duen kontzeptua. Baina, hala ere, gehiagoa eta gutxiagoa dago Harengatik egiten diren egintzetan, eta beti ez da ziurtzat jotzen asmo ona, eta horregatik, gauza guztietan bezala, tentuz ibili beharra dago eta geure buruaz gehiegi fidatu gabe.
‎11 Berorren agurgarritasunari eskatzen diot idatz diezadala zer egin den; eta hemendik Ávilara joan nadila erabakitzen bada, mezulari gutxi daudenez eta berorren agurgarritasunak hain labur idazten duenez, aurrez astia harturik idatzi beharra dago.
‎2 Aita Marianori idazten diot saia dadila, siziliarrarekin badator, berorren aitatasuna ere etor dadin; izan ere, berak gutun horretan dioena hitzartu ahal izatekotan, horrela egin beharra dago. Nik diotsot berorren aitatasunari, fraide horrek dioen bezala bada, bide ona dela gure aita jeneralarekin arazo hauek konpontzea lortzeko, gainerakoa asko luzatzea baizik ez dela uste baitut; eta, behin hau lortuz gero, ez doakigula ongi ikusiko bagenu, denbora geure alde izango genuke.
‎Lehenengoari dagokionez, zain dezala bere burua, Jainkoak hara eramaten banau, osasunez aurki dezadan, aita bikarioak frai Anjelek dagoeneko erdi esan egin baitit. Bada nolabaiteko itxaropenik; baina hain iragaitzaz izanik, ez nuke nahi, legoa asko ibili beharra dagoelako laster batean alde eginez pena handiagoa hartzeko. Hitz hauek idazten dizkit:
‎Nik esaten diot, horietatik errurik gutxien dutenez baliatu beharra dagoela berorren aitatasunak agintzen duena egitez bete dezaten. Probintzial hori, hain oker ibili ez balitz, ez zen borrero txarra izango.
‎7 Gure aitak Almodóvartik idatzi dit. Ongi dago, baina Jainkoari eskatu beharra dago, Andaluziara joan ez dadin, ez baitu baztertzen hori. Ávilara baino lehen Albara eta Salamancara joan nadila nahi lukeela diost, eta Albara idatzi dut, beharbada, negu honetan han izango naizela, gerta daitekeenez.
‎Katalina horrengatik diot; hain estu ibilirik, ez bainaiz harritzen zuela eraman pentsatzea. Eta hitzetan errukia izan beharra dago. Eta berorren agurgarritasunak uste dut berorren espiritu dutela guztiek, eta oso oker dago; eta sinets beza, bertutean niri aurrea hartzen badit ere, esperientzian zatia kentzen diodala nik.
‎Aurrez hiriaren baimena lortu beharra zegoen (fund. 31, 7).
‎Gai berean jarraitzen du eta otoitzean izaten diren lehortasunez ari da eta bere ustez gerta daitekeenaz, eta nola egoitza hauetan daudenak probatu beharra dagoen eta probatzen dituen Jaunak agertzen du.
‎– Arretaz ibili beharra dago eta aurrekoek eragiten dituztenak ahaztu gabe, harrigarria baita dagoen desberdintasuna.
‎Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak ez dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra dago eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta ez beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere.
‎Jaunak gida dezala beraren zerbitzurako izango bada. Hasieratik landu beharra balego, uste dut ez dela komeni izango.
‎Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera honetara iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da. Kontuz ibili beharra dago, berezko izaera ahul honek koro handia galtzera ekarriko baikaitu bestela. Herabetasun honekin zaudetenean, jo ezazue federa eta apaltasunera eta ekin adoretsu egitekoari, Jainkoak dena ahal baitu, eta horrela sendotasuna eman ahal izan zien neska txiki santu askori, eta Beragatik igarotzea erabaki zuten hainbeste oinaze igaro ahal izateko eman zien.
‎Honetaz guztiaz eta askoz gehiagoz ere badut esperientzia, eta gauza hauek egiteak ez dirudi garrantzi handirik duenik, haien premia handirik ez bada ere. Diodana da [diziplina] lasaitzean ez gaitezela gera bakean, zenbaitetan geure burua proba dezagula baizik; badakidalako haragi hau oso faltsua dela eta hura ezagutu beharra dagoela. Jaunak egin diezagula argi bere ontasunagatik.
‎2 Eta, hitzarmen honetarako, gertatu ohi denez, gauza batzuk tratatu beharra balego, nik diot, aita jeneralak eta aita Paulo Hernándezekhonetaz arduratzeko mesedea egin nahi balidate, une honetatik behartzen dut neure burua berauek erabaki dezaten guztia betetzera; eta, arduratu nahi ez balute, hauek izendatzen dutenaren esanera jartzen naiz, ni herri horretara joatea Jaunak nahi duen bitartean, negozio horretaz arduratuko denik falta ez dadin.
‎7 Honetan batez ere inolako errukirik gabe jokatu beharra dago, izan ere moja asko oso santuak izango dira, baina nagusi ofiziorako ez direnak; eta horri erremedioa jarri behar zaio berehala, hildura eta apaltasuna hainbeste lantzen diren tokian, ez baitu iraingarritzat joko; eta iraingarritzat joko balu, argi agertuko litzateke ez dela kargu horretarako, perfekzioa lortzen hainbeste saiatzen diren arimen buru ez duelako izan behar, nagusi kargua nahi i...
‎13 Jakinean jarri behar da, eginbide gehiegi ote dagoen; batez ere errentadun etxeetan egin ahal izango dituzte gehiago, eta, garrantzi handirik ez duten gauzak direlakoan, monasterioak honekin hondamendira etorri ohi dira. Etxeko nagusiak gastatzaileak badira, mojak jan gabe utz ditzakete ematearren, toki batzuetan gertatzen denez; eta horregatik, begiratu beharra dago zer egin daitekeen errentaren arabera eta zer limosna eman ahal den, eta neurria eta zentzu ona erabili gauza guztietan.14 Ez da onartu behar etxe handiegiak izaterik, eta haietan egiten diren lantze edo gehitzeagatik, behar beharrezkoak ez badira behintzat, zorrak egiterik. Eta honetarako beharrezkoa litzateke ez agintzea ezer landu dadin non egin behar den prelatuari jakinarazi eta kontu eman gabe, ikusten duenaren arabera, baimena eman dezan edo ez.
‎26 Haiek hartzerakoan, hobeki erremedia daiteke; baina profesa emateko, oso argi ibili beharra dago eta bisitaldietan prelatua informa dadila, nobiziarik dagoen, nolakoak diren, profesarako baimena ematerakoan jakitun egon dadin, komeni ez bada; izan ere, baliteke priorea mojarekin ongi konpontzea, edota berarena izatea, eta mendekoak beren iritzia ematen ez ausartzea, baina prelatuari esango diote. Eta horrela, ahal balitz, egoki litzateke prelatua bisitara joan arte profesa atzeratzea, laster izatekoa bada; eta baita, ongi baderitzo, bozketan bezala, isileko botoak igortzeko eskatzea ere.
‎40 Era berean, abisu eman beharra dago prioreei, ez daitezela gastatzaile handiak izan eta oso oparoak; gogoan izan dezatela, beharturik daudela nola gastatzen duten begiratzera, bada, administrariak baizik ez dira, eta ez dute gastatu behar berea balute bezala, era arrazoizkoan baizik, ongi begiraturik gehiegi izan ez dadin. Etsenplu txarra alde batera utzirik ere, priorea kontzientzian beharturik dago hau egitera eta gauzak gordetzera eta ez edukitzera partikularki gainerakoek dutena baino besterik, idaztegiko edo idazmahaiko giltza edo izan ezik paperak gordetzeko, hau da, gutunak, batez ere prelatuaren abisuak edo direnean?
‎Badira xumetasun santu batzuk, munduko gauzez eta hango jokamoldeez gutxi dakitenak, Jainkoarekiko harremanetarako, berriz, asko dakitenak. Horregatik informazio handia bildu beharra dago haiek hartu aurretik eta luze probatu beharra profesarako onartu aurretik. Behin mundukoak ohartzen direnean kanpora botatzeko eskubidea duzuela, biziera latza egiten den monasterioetan horretarako aukera ugari baita, ez dute iraintzat hartuko eskubide hori erabiltzea.
‎nuke hitzez adierazi zein garrantzitsua den hau. Beraz, Jaunak haiek iratzarri beharra eta etsaiak dituztela haiei gogorarazi beharra zegoela ikusirik, eta zein arriskutsua den haientzat axolagabe ibiltzea, eta Aita Betikoaren laguntza askoz ere handiagoa behar dutela, goragotik eroriko liratekeelako, eta konturatu gabe engainatuak ez ibiltzeko, erbeste honetan bizi garen bitartean hain beharrezkoak diren bi eskari hauek egiten ditu: –Eta ez gu tentaldira eraman; baina atera gaitzazu gaitzetik?.
‎Ik. Jn 4, 13 Toledoko eskuizkribuan hau gehitu zuen: , ez da egarrituko Jainkoa galtzeko eran; hau da, Jainkoak ez du bere eskutik utziko; eta horrela, beti beldurrez ibili beharra dago.
‎Lehen idazketan bi mezu fin hauek datoz: Eta hainbesterainokoa [hain perfektua] ez den maitasunari buruz hitz egin nahirik, ez dut aurkitzen etxe honetan gure artean edukitzea komeni dela deritzodan biderik; izan ere, ona izatekotan, guztia bere hasierara itzuli beharra dago, hau da, esana geratu den maitasunera.
‎6 Bai garrantzitsua dela ohar hau, lagun hurkoaren, batez ere esanak geratu diren arima haien, nekeetan haietaz errukitzeko, neke txikiak badira ere; honezkero hauek, nekeen desira dutenez gero, guztia dute arintzat, eta kontuan har dezatela ahulak zirenekoa, eta orain halakoak ez badira, sendotasuna ez datorrela beraiengandik; izan ere, hemendik joan daiteke deabrua lagun hurkoaganako karitatea hoztuz eta berez txarra dena perfekzioa dela guri sinetsaraziz. Guztian kontuz eta itzarrik ibili beharra dago, eta perfekzio handiagoan doazenak are gehiago, hark ez baitu lorik egiten; izan ere, tentaldiak disimulu handiagokoak dira, beste ezertara ez delako ausartzen; kontuz ibili ezik, diodanez?, ez da kalteaz ohartzen bat, egina dagoen arte. Azken batean, beti egon behar da erne eta otoitz egin, ez baitago otoitza baino erremedio hoberik deabruaren isilpeko gauza hauek ezagutzeko eta hari seinalea agerrarazteko.
‎Horren erremediorako oso ongi dator izendaturiko orduetan baizik ez egotea elkarrekin, eta hitzik ez egitea, orain ohi dugun bezala, hau da, elkarrekin egon gabe eta hitz egin gabe, nor bere gelan bakardadean egonez baizik, Erregelak agintzen duenez. Ez ezazue izan San Joserenean josteko lekurik; izan ere, ohitura txalogarria izan arren, hobeki gordetzen du isiltasuna bakoitzak bakarrean, eta bakardadera egitea gauza handia da otoitzerako; eta etxe honen oinarri honek izan behar duenez gero, eginahalak egin beharra dago honetarako gehien laguntzen digunera zaletzeko.
‎Eta dagokion kasuan hartatik nola askatu pentsatzean, batzuetan berriro sartzen gara arriskuan. Ez hau utzi beharra dagoelako, baina haren beldur izan beharra bai badago. Ez da axolagabe ibili behar.
‎10 Egarri itogarri hau izan dezana, kontuz ibil dadila diot, ziur ziur tentaldi hau izango baitu; eta egarriz itoko ez bada ere, osasuna galduko du behintzat eta kanpotik ezagun izango du; hori eragotzi beharra dago, inondik ahal bada. Batzuetan gure ahalegina gutxitarako izango da, baitugu estali nahi den guztia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia