2005
|
|
Hain zuzen hemendik abiatu
|
behar
dugu hizkuntzaren pedagogiaren eta hizkuntzen ikas irakas prozesu ororen atzean dagoena azaltzeko, hain zuzen, hizkuntz jabetzea beti eta salbuespenik gabe jarduera jakin baten fruitua delako funtsezko ideiatik. Gizabanako bakoitzak bere baitan aktibatu behar du bere berezko hizkuntz gaitasuna, eta, ikasten ari den hizkuntzaren muinarekin bat eginez, honen osagai fonetiko, lexikal eta gramatikalak suspertu eta eraberritu behar ditu.
|
2007
|
|
Egoera horretara iristeko, baina, ez da nahikoa gizabanakoen borondate hutsa; aldiz, ezinbestekoa da justizian oinarritutako planifikazio linguistikoa, ze, finean, benetako hizkuntz askatasunak nahitaez oinarritu
|
behar
du hizkuntz berdintasunean. " Euskararen auzian", honela dio Isasik, askatasunaren aldeko diskurtsoa errazkeria da, eta askotan, zitalkeria.
|
|
Horren haritik uler dezakegu, ere, zergatik Lochek —" ikaskuntzaren eredu behavioristen" aurrean—" ikaskuntzaren eredu antropologikoa" hobesten duen130, eta baita ere zergatik Zabalzak —" irakaskuntzaren eredu teknologikoak" baino—" irakaskuntzaren eredu komunikatiboa" nahiago duen131 Xehetasun gehiagotan sartu gabe, eta bukatzeko, azpimarra dezagun honakoa: hizkuntza hezkuntza gauzatzen deneko forma da —ikas irakas interakzio ororen posibilitate baldintza—, eta, horrenbestez, pedagogiak nahitaez hausnartu
|
behar
du hizkuntzaren zereginaz hezkuntzan.
|
|
hizkuntzaren pedagogia, ikuspuntu horretatik, askoz ere gehiago da hizkuntza baten edo bestearen irakaskuntza baino, alegia, hura ez da didaktika linguistikoaren arazo tekniko, mekaniko, estrategiko edota metodologikoak kontsideratzearekin konformatzen. Hizkuntza, finean, ez da gizakiari itsasten zaion zerbait, baizik eta, egiaz, berorren nortasuna eta bilakaera pertsonala ahalbidetzen duen elementua; eta, horregatik, pedagogiak ezinbestean egin
|
behar
du hizkuntzaren sakoneko zeregin antropologikoaren inguruko galdera. Zentzu honetan, hizkuntzaren pedagogia hizkuntzaren bidezko hezkuntza da eta, bide batez, hizkuntzen irakaskuntza gizakiaren humanizaziorako bitarteko edo tresna.
|
2009
|
|
Beharrezko kontzeptua, ezin da ukatu, baina errealitatea faltsutzen digu subjektu askeak. Subjektu ekintzaile soilarekin geratu
|
behar
dugu hizkuntzaren erabilpen txarretik libratu nahi badugu, beraz. Eta etikan bezala, gauza bera gertatzen zaigu estetikan.
|
2010
|
|
Hizkuntzaren pedagogian eragina duten zientzien artean, jarraian, hizkuntzaren psikologia eta hizkuntzaren psikopedagogia kontsideratuko ditugu, zeinek, egiaz, hizkuntza bera eta horrekin loturiko hezkuntza kontuak ikuspuntu psikologikotik aztertzen dituzten. ..." giza izakien gaitasun eta portaera naturalen errepertorioen parte delako" eta, baita ere," horiei bere ingurunearekin erlazionatzeko eta jarduteko modu partikularrak ahalbidetzen dizkielako" 204 Giza portaera, bestela esanda, linguistikoa izateagatik ezaugarritzen da —gizakia berez hiztuna den bezala—, eta, horrexegatik, psikologiak ere ezinbestean behatu eta ikertu
|
behar
du hizkuntza bere dimentsio pragmatiko eta funtzionalean. Horrela, bada," psikolinguistikak", Bufimannen hitzetan," diziplinarteko ikerketa esparru bat osatzen du", non —neurolinguistika, ezagueraren teoria edota soziolinguistika aintzat hartuz—" hizkuntz ekoizpen, ulermen eta jabekuntza prozesuak aztertzen diren" 205 Kontua da, Titonek dioen bezala, hizkuntz didaktikak prozesu horiek ondo ezagutu behar dituela —" irakasteko ereduak", finean," ikasteko ereduetara moldatzen dira" — eta, horregatik," hizkuntzen ikas eta irakas arazoak bereziki ikuspuntu psikolinguistikotik kontsideratu behar dituela" 206 Zentzu horretan, interesgarria da ikustea" hizkuntzaren psikopedagogiak", egun," izaera holistikoa duten jardueren beharra aldarrikatzen duela", horiei esker —honela Arnau—" posible delarik hizkuntzaren aspektu ezberdinak integratzea" 207 Honako puntuak izango dira atal honetan jorratuko ditugunak:
|
|
Wittgenstein (1958) da lehenik aipatuko duguna, hain zuzen, bere" hizkuntza joko" eta" bizitza forma" kontzeptuek —beroriek hizketa ekintzen adierazle diren heinean— hizkuntzaren ikuspuntu pragmatikoa abian jartzen dutelako: " Hizkuntzak eta berarekin loturiko ekintzek osatzen duten multzoari", honela gure autorea," hizkuntza joko deituko diot", beti ere" espresio horrek agerian utzi
|
behar
duelarik hizkuntza hitz egitea, egiaz, jarduera edo bizitza forma baten parte dela" 51 Kontua da, bada," hizkuntza eta errealitatea" ez direla bi fenomeno paralelo —Agustinek uste zuen bezala52—, eta, hortik abiatuz, Wittgensteinek kontzeptu horiek erabiltzen dituela, labur esanda, hizkuntza fenomenoaren berezko dimentsio dinamikoa eta soziala agerian jartzeko.... Finean," hizkuntza jokoa" eta" bizitza forma", honela Camps, jarduera linguistikoaren" metafora egokiak" dira, hain zuzen," jokoa beti arau batzuen arabera gauzatzen delako" eta" jokatu ahal izateko —arauak ezagutzeaz gain— nola jokatzen den ere jakin behar delako" 53 Baina Wittgensteinek ez ditu biak —arauen ezagutza eta jokatzea bera— maila berean ikusten, baizik eta —Humboldtek aspaldi bezala— lehentasuna ematen dio bigarrenari.
|
|
antropologiatik diharduen etnografia linguistikoa eta hizkuntzalaritzatik ari den linguistika etnografikoa, ezberdintasunak ezberdintasun, bat datoz hizkuntzak eta kulturak elkarreraginean aztertzerakoan. Hizkuntzak berak ahalbidetzen du kultura —hura ez da horren emaitza hutsa—, eta, zentzu horretan, giza aniztasunari erreparatzen dioten diziplina horiek nahitaez aztertu
|
behar
dituzte hizkuntzak kulturetan eta kulturak hizkuntzetan. Kontua da, bada, horrek guztiak fenomeno historiko natural bezala agertzen zaizkigun" hizkuntz komunitateez" hitz egitera garamatzala, horiek osatzen dutelarik egiaz giza aniztasunaren beraren errealitatea.
|