Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎" Hastan kaliz hau eneganik...", harik eta, ihes egiterik izan ez zuenean, bertze hitz haiek erran zituen arte: " Egin bedi..." Baina, baldin bizitza, malda behera delarik ere, malda gora bada, zergatik bihurtu behar dugu guk are malda gorago...?
‎Behin huts egin huen, baina bitan ez. Urbiainerat etorri behar duk gurekin...
‎3 Noiz arte abusatu behar duzu gure pazientziaz, Martin? (Zizeronek Katilinari errana parodiatuz).
2001
‎Egia da gure iraganak lausoa izan behar duela gure inguruko jendearentzat, geuretzat ere den bezala, baina neska hori ez dut ezagutzen. Eta berak, ostera, hornidura bat bezala nabilela igartzeko beste ezagutzen nau.
2002
‎Eta gure egoera ere antzekoa zen, Herioaren aurkako gerran murgildurik geundenez gero. Horregatik zaindu behar genuen guk ere, Leirerekin batera, bizitzak eskaini zion lur puska txikia. Geure hitz egokien euria eta sentimendu onen eguzkia eman behar genizkion, lur puska hura lorategi ezin ederrago bihur zekion gure nexkari.
2003
‎Ez genituen oraino irakurriak behin fraide xahar batek idatzi zituen hitz hauek: Elizarengatik paira daitekeena deus ez da, Elizarenganik pairatzen denaren aldean, eta, menturaz horrengatik, ikustearekin Loiolako, Xabierreko edo Garaikoetxeko semeen odol bereko zenbat eta zenbat seme eta alaba higatzen ziren munduan barna Eliza Amaren zerbitzutan, eta Eliza horren esker txarra jasan behar zutela gure herritar anitzek eta orobat gure Euskal Herriak, ez genezakeen nehondik onets.
‎–Badakit Greta laga behar dudala gure artekoa salbatu nahi badut. Baina ez dut bazter batean abandonatu nahi.
‎Nire herria, Euskal Herria, libre ikustea da nire ametsik handiena, baina horregatik ez dut kolegarik baztertzen, ez dut inor paretaren kontra jartzen, ez dut inor mintzen eta mespretxatzen. Alderantziz, lagunak behar ditugu gure herriaren alde lan egiteko. Zenbat eta lagun gehiago, orduan eta indar gehiago.
‎Oso pozik nago. Uste dut azkenean ongi bukatu behar duela gureak. Laster udako oporrak ditugu, eta aukera hau ez dugu alferrik galdu behar.
2004
‎Eurentzat gu amerikarrak ginen, eta ez zuten nahi arabierazko izenen arrastorik edukitzea kanpora begira. Urteak pasatu arte ez nuen jakin horren arrazoia, eta ez nuen ulertzen zergatik ezkutatu behar genituen gure benetako izenak.
‎Eta une honetan horietako momentu batean gaude. Hemen demostratu behar dugu gure maitasuna, elkar ulertuz eta elkarri konfiantza emanez.
‎Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik. Badakit oraingo gizartea primitibo berri horien eskuetan dagoela, baina guk zibilizatuak izan behar dugu gure harremanetan, neska. Nik bakarrik jakin nahi dut nirekin jarraitu nahi duzun.
‎Ez horixe. Hizkuntza horien legitimazioa mekanismo ideologiko batzuen bitartez burutzen bada, ideologia horien izaeran eta garapenean jarri behar genuke gure arreta, hauek modu naturalean txertatu baitzaizkigu gure adimenean. Aldiz, euskaraz eta euskalgintzaz dihardugun bezainbatean, indarrean daukagun ideologia biluzik eta bere burua nola zuritu ez dakien euskaltzale kikilduaren aho lumetan ageri zaigu.
‎Euskaldunon kontzientziak erradikala izan behar du, munduko milaka herrien artean gureak ere jasaten duen minorizazioaren prozesu historikoak dituen ezaugarriak ezagutzen dituena. Modernitatearen eta aurrerapenaren aroan Nazio estatuaren nazionalismoak ereindako hazi totalitarioaren erroetaraino iritsi behar du gure kontzientziak. Zehazki, hazi molde horretatik ernaldutako egungo munduaren nazio ordenamenduaren ezaugarri nagusiak gogoan ondo iltzatu behar ditugu, sarturik gauden ontzi historiko honen kapitain pilotuen jatorri zantzuak sekula ez ahanzteko.
‎–Ez dugu birreuskaldundu nahi, noizbait euskalduna izan omen zelako, afizio arkeologiko eta restaurazionista hutsez, eliza eta gaztelu zaharrak restauratzen diren moduan. Bururatzen dugun proiektu sozialean, euskara bakarrik ez, baina euskara ere inportantea delako baizik?. 298 Hori eta horrenbestez, etorkizunaren talaian ezarri behar genuke gure pentsaeraren ikusgunea: –Lehenari ez, baina uste dut azken finean geroari begira bakarrik legitima litekeela politikoki Euskadi birreuskalduntzeko programa.
‎" Tontorkeriak" eta" zokokeriak"," tontokeria" eta" zozokeria" baizik ez dira. Folklorekeria mota guziak arras erauzi behar ditugu gure herritik.
‎Eta ulertzekoa da, jasangaitz egingo bailitzaiguke, bestela, bizitza... Zergatik izan behar dugu guk, bada, lorategiko kaka lore bakarra?
2005
‎–Ondotxo dakizu zure politikoen interesen pean lan egiten dugula guk. Badirudi munduko egoera berotzen ari dela eta prestatu egin behar dugu gure herriaren interesak babesteko.
2006
‎Hilketa saileko azken hildakoa izan zen Muntaner. Hala ere, aitortu behar dut gure ikerketek ezer gutxirako balio izan zutela. Erran dizudan bezala, ez genuen lortu Arotza harrapatzea.
‎egunkari ebakin bakar batzuekin erdietsi duzu urte luzetako ikerketa bat berdintzea. Aitortu behar dut guk ez genuela ezer hoberik lortu.
‎Pintura ekarri bitartean aldamioa muntatu genuen sakristian, hango sabaia margotzeko. Sixtinako freskoak askoz handiagoak direnez, xehetasun bat aukeratu behar genuen guk.
2007
‎Nik ematen nizkion besarkadak motzak ziren, eta aseptikoak, berak hala nahi zuela antzematen nuelako. Eta suposatzen zen gu lagun minak ginela, konfiantza osoa genuela, eta, beraz, onargarriak behar zutela gure arteko afektu adierazpenek. Beste emakumeak, ordea, ezin zituen ukitu ere egin.
2008
‎Guk uste dugu zorroa altueran egonez gero ez dela inor geldituko, ez duzula zorterik izango. Zorroak lurrarekin kontaktuan egon behar du gure ustez, inor geldi dadin. Tira, ez egin jaramonik, badakizue, afrikarron sineskeriak dira.
2009
‎Eta ematen du geroz eta gehiago hori gertatzen dela. Gaur ez dakigu, edo apenas dakigu, zer den salbatuak izatea, erredimituak?, eta zertatik behar dugun guk salbatuak izan.
‎Kultura eta literaturako hizkuntzaz bezainbatean: espainolak izan behar du gure hizkuntza. Aurrena, euskarak balio ez duelako; bigarren (euskararen sintaxi eta lexiko ez latinoengatik baldin bada, katalanak balio ahal izan luke; baina ez) zeren eta, el castellano se ha convertido en español y hasta en hispanoamericano; es una lengua tan nuestra como de los demás españoles, tan del catalán como del gallego o del vascongado?.
‎M. Humphry Warden kontrara, hemen konklusioa porrota izango da berriro: gaurko Erroma horrekin ez lehen kristautasunik eta ez Erroma berririk da posible, hots (ulertu behar dugu guk), Montalembert, Lacordaire, Lamennais eta beste katoliko frantses liberalen, edo gaurrago Askapenaren teologoen kristautasun moderno, bizigarri baten proiektua ilusio hutsa da. Bigarren nobela hau ere, Rome, ez da obra handi bat, baina bere borondaterik onenarekin eta bere ahal guztiekin kristautasun eraberritu bat entseatzen duen apaiz baten fede krisiaren nobela da, edo hobe:
‎–Deklarazioa egitera etorri behar duzu gurekin.
‎Jakin nahi al duzu nola pasatu genuen komunista alu horiek bahituta eduki gintuztèn egun beltz haietan, ganbara miserable batean, gizon sadiko baten agindupean eta torturapean? Ezagutu behar baitzenituen gure zaintzaileak, Nikolai izeneko piztia batez ere, infernuak irents dezala! Ba al dakizu zer egin zidan neuri egun batean?
‎Baina orduan ez genuen horrela uste. Ezkontzeak behar zuen gure ilusio bakarra: gure senarra zoriontsu egitea eta gure seme alabak pozik eta osasuntsu haztea.
‎–moztu zuen berriro Teofilo Mariak– Jakin nahi al duzu nola pasatu genuen komunista alu horiek bahituta eduki gintuztèn egun beltz haietan, ganbara miserable batean, gizon sadiko baten agindupean eta torturapean? Ezagutu behar baitzenituen gure zaintzaileak, Nikolai izeneko piztia batez ere, infernuak irents dezala! Ba al dakizu zer egin zidan neuri egun batean?
2010
‎Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen? itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
‎Batasunak legeztatu beharra zeukala. Argudiatu zuen judikatura ezin zutela kontrolatu, eta PSOEk ezinbestean behar zuela gu legeztatzea. Esaten ziguten:
‎Negoziazioa, azken batean, zera zen: ETAk zer egin behar du guk gurea egin ahal izateko, eta guk zer egin behar dugu beraiek berea egin ahal izateko?.
‎Heinrich nora ezean gelditu zen, ez baietz eta ez ezetz esan gabe, besagainak altxatu zituen arte, keinu axolagabe batean. Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen... itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
2011
‎Orduan konprenitu nuen agian betirako utzi behar genituela gure etxaldeko leku zaharrak, horma haietako arraildura eta aihenbelarrak. Eta harrezkero inork ez zituela gure baratzeko okaranak bilduko eta hantxe geratuko zirela, laster goxoak eta beteak arbola gainean, bihotz urkatuak legez, usteldu arte zintzilik.
‎aldarrikatu behar zuen hirugarrengoz, eta. Libre!? garrasi egin behar genuen guk.
‎Aita Hilario hil zenean etxeko ondasunen administrari goren sentiturik, etxeko ontziak gobernatzeari ekin zion orduan Augusto gazteak. . Horizonte berria behar dute gure barkuek?, adierazi zuen harro. Burdinazko eskuz zuzendu zuen negozioa.
‎Pentsatu zuen agian pasa zezakeela bizitzeko geratzen zitzaiona konpainia berririk gabe, bakarrik alegia, konpainia zaharrekin berrelkartzeko batere asmorik ez baitzuen, ezta alabekin ere, oraindik lehen egun haietan hitzez hitz pentsatu ez bazuen ere. Erresidentzia batera joango litzateke, horrek berriro heterosexual izatera ez balerama,, heterosexual izan behar izan dugunok eskubidea behar genuke gure azken urteak lesbianaz beteriko erresidentzia batean pasatzeko, gu baino gazteagoak ahal dela?; gorputza abiadura handian zahartzen da baina, eta zalantza egiten zuen bakarrik bizitzeko gai izango ote zen, indarrik izango ote zuen bere burua zaintzeko gogoari eusteko. –Bakardadeak sorpresa zoragarriak ditu halere, kultura mendebaldarrak asko utzi du industeko, eta pelikula, liburu eta kanta artean bidelagun asko ezkutatzen da.
‎Esan dizkigun gauza jakingarri askoren artean, nik bereziki hitzok azpimarratu nahi nituzke: hizkuntzaz baino areago, hizkuntzez mintzatu behar genukeela gure kezken adierazpenetan, eta, alde horretatik, norberaren mintzaira berreskuratzen saiatzeak eta besteenak ahazteak ez duela zentzurik, gurearen antzera edo okerrago milaka eta milaka hizkuntza daudelako mundu zabalean. Begirada miope samarra dugula, alegia, eta gure begiradaren ikusmira zabaldu egin behar genukeela.
2012
‎Garai hartako ideia hori (tximinoetatik gatoz) eta gizakion arbaso zaharrekiko lotura zehaztu beharra gure artean dabiltza, oraindik hezurretaraino sartuta. Tarteka tarteka, komunikabideek berpiztu behar dute gure ahaide zahar galduaren kontu hori.
‎Zertarako balio dute eztabaida hutsal hauek? Frogak nahi dituzue; ba, nik proposatzen dizuet saio bat egitea zeuen buruarekin probatzeko ea gizakiak nahierara bidera dezakeen bere bizitza ala aldez aurretik erabakita dagoen noiz hil behar duen gutariko bakoitzak... Nork nahi du?
2013
‎Aurrera atera bada, guk kontatu behar dugu zergatik. Ezer ez da Versus, bere izateak ez du bost balio, eta horregatik kontatu behar dugu guk. Ezdeustasun horrek asko balio duelako.
‎Kolore bat esatekotan, ze kolore duen esan bagenu bakardadeak, hitz berri bat asmatu genuke, baldintzapetik libro legokeena. Eta zertarako behar dugu guk kolore bat asmatu, edo kolore baten izen durunditsua. Ez gara horretara etorri, gu.
‎Niretzat onena izan da. Zuk eta aitak eta nire ahizpek jaitsi egin behar duzue gugana bisitan. Newcastlen emango dugu negu osoa, eta dantzaldi batzuk egongo direla esango nuke, eta guztientzat bikotekide onak lortzen arduratuko naiz.
2014
‎–Ezer behar duzu guregandik? –galdetu zion Harry Blountek?.
2015
‎Edo, bai, jakina?. . Orain, Karlos, bilatu egin behar genituzke gure loreak, arrakala zauri goroldio zikin hauen artean?. –Labirinto honetan ez genuke inoiz amaituko, lagun.
‎–Ez, sagardo botila, nos ha jodido mayo?. . Jaso ez, bota egin behar dugu guk, Oto. Horixe da protokoloa, naufragoa da laguntza eskatzen duena, eta ez alderantziz?.
‎Baina ez du merezi?. . Eta zer egin behar dugu guk, dantzari zuberotarrok Estuardoren gortean, Karl. Ez gara haien hizkuntzaz mintzatzen, ez gara inoren hizkuntzaz mintzatzen?.
‎izenarekin), eta horretan tesia hauxe zen: (...) prozesu demokratiko baterako baldintzarik ez zegoela eta konfrontazio ziklo luze baterako prestatu behar genuela gure burua?. 23
‎Noiz sartu behar dute ur handitan? Noiz hasi behar dute gure herri hau, zatiketa administratiboen gainetik pasatuta, bere osotasunean hartu eta bere etorkizuna argituko duten ekintza, hitzarmen eta pauso ausartak ematen?
‎Amaitzen ari ginen kurtsoa: berehala zetozen azterketak, eta gero selektibitatea, eta saltsa hura guztia baino lehen egin behar genuen gurea. Ez genituen aprobetxatu aurrez idatzitako lanak ere, ez baikeneukan halakorik:
‎Guk sumatzen genuen balio haiek kaka zaharra zirela, ez zutela guretzat balio, nolabait ere lehengo garaiei, lehengo usteei eta jendeei lotuak zirela horiek guztiak. Balio berriak behar genituen guk, modernoak, gure garaiari egokituak, gure nortasuna eraikitzen lagunduko zigutenak, eta oposizioz jokatzen genuen horretarako: zer debekatzen diguten, hura bilatuko dugu; zer gaitzesten diguten, huraxe dugu.
‎Epaiketa hura bidegabea eta antidemokratikoa zen guztiz. Baina ez nuen ikusten horrek zertan geldiarazi behar zuen gure lana. Aitzitik, lehen baino zentzu gehiago zuen artearen bidez askatasun eza nazioartean salatzeak.
‎–Baina ez hekien non. Eta horregatik behar gintuan gu. Horregatik jarraitu higun Pauetik.
‎Gero erraza izango da neska mutil guztiak, izozki bana eskuetan, elizako gerizpe isilean sartzea eta hango ikustekoak erakustea, jakin beharreko guztiak kontatzea. Ibilaldia ez baita ariketa fisiko hutsa, gazteek ezagutu behar lukete gure kultura, artea, historia... Mens sana in corpore sano.
‎Mestizaia, seguru asko, pobreen gauza bat da. Eta predikatzen zaigun mestizaiak seguru asko esan nahi du, miseriarekin kontent egotea izan behar duela gure destinoak. Txikizio asko egin eta gero hasten da mestizaia aberastasuna izaten, historian kalbario asko bezala.
‎Horra, kameraren ifrentzua ere: bai, bizirik gaude, kriminal potentzialak gara, ohar gaitezen behingoz, burokratek behar dituzte gure krimen imajinarioak. A, B, C?
‎–Zer dela eta etorri behar zuen gurekin izorratzaile horrek? –lehertu egin da azkenean Lola?.
‎–Hasteko eta behin, geure burua prestatu behar dugu. Kontzientzia hartu behar dugu gure herriak bizi duen egoera politikoaz, munduko potentzia nagusiak gure herriaren gainean ezarrita duen mehatxuaz. Zenbat eta gehiago formatu, modu egokiagoan egin ahal izango diogu aurre edozein egoerari.
‎zinean, balletean, antzerkian, musikari eta poeten artean. Zer egin behar zuen gure antzerkigilerik onenekin. Nola epai zitekeen gizabanakoen bizitza pribatua?
‎1993an ni neu aukeratua izan nintzen boto zuzen eta sekretuen bidez. Urrats bat eman genuen. Uste dut urrats gehiago eman behar ditugula, sakontzen eta hobetzen jarraitu behar dugula gure demokrazia. Ez nuke aldatuko beste demokraziengatik, baina onartu behar da hobetu daitekeela?.
‎Erbesteko kide sentitzen da, Miamiko kubatarrak bezala. . Miamin zein Madrilen bizi, erbesteko kideok trantsizio baketsua gerta dadin egin behar dugu gure ekarpena. Jakina, trantsizioa ez da bat batean gertatuko, pixkanaka baizik.
‎Gaur egun, ordea, mundua zeharkatzen duen mezu globalistak alferrikako bihurtu nahi ditu horrelako erreibindikazio guztiak, ezen oraingo joera egitura globaletan integratzea bada, nolatan, orduan, egitura partikularretan tematu? Egoera ez da, noski, orain ehun urtekoa, eta horrek isla izan behar du erreibindikazioan, baina kulturak berme politikoa behar du gure gizartean, iraupena ziurtatu nahi badu, eta nazionalismoa ezin da kultur maila hutsean geratu. Helburu politikoak defendatu behar ditu, ostera, eta hori gaur egun subiranotasun kontzeptuan laburbiltzen da.
‎Haatik, 1980ko hamarkadan berrindatu egin zen euskal prentsa, krisi hori ezarian ezarian gaindituta. Dena dela, prentsa elebidunaren hautua egin zutenen lorratzak segitu behar ditugu guk orain, euren hasierako planteamenduak zeintzuk ziren ikusi eta gero zer bilakaera izan zuten jakiteko.
‎Euskara politiko hori aztertzen jarraitu behar dugu guk, eta horretarako garai hartan sortutako aldizkari batzuen hainbat zenbaki aztertu ditugu, sasoi hartan zertan ziren jakin guran. Hona zeintzuk diren ateratako ondorioak.
‎aparatu behar ditu gure gorputzak ondo funtzionatzeko. Zer osagai dituzte aparatu horiek?
‎– Zer aparatu behar ditu gure gorputzak ondo funtzionatzeko?
‎Zer funtzio betetzen dute gure organismoan? Zer eta nola jan behar dugu gure dieta orekatua
‎Nola antolatzen dira? Hori guztia jakin behar dugu gure enpresa egokiro eratzeko.
2016
‎Eta nola arraio konpondu behar dugu gu biok, koitadu halakoak, Parisen geltoki batetik bestera joateko?
‎Zeinek esan behar zidan munduan dauden pertsona guztietatik zein, eta musu ausart bakar bat ematera atrebitu naizen mutil hori etorri behar zuela gure tren bagoira!
‎Txillardegik horrekin guztiarekin errotik hautsi nahi du, arrazismo eta xenofobia kutsu oro erauzi abertzaletasun berriari, baina ahaztu gabe kanpotik datorrenak integratu egin behar duela gurean, aterpea eta ekonomikoki aurrera ateratzeko modua eskaintzen dizkion (eskaini behar lizkiokeen) lurrean, eta ez alderantziz, hemen kolonia espainiarrak eratu, eta eskubide espainol guztiak galdegitera mugatu, Euskal Herria espainolduz. Baina, hauek azalkiro esanda, eman diezaiogun hitza Txillardegiri berari.
‎Españolak eskubitatik eta ezkerretatik ari dira gaurdanik (eta noiz ez?) Euskal Herriaren heriotza prestatzen. Zer egin behar dugu guk. Abertzaleok bat egin, nere ustez.
‎Zalantzarik ez dago: euskaldun intelektualek gure herriaren katramillak eta sofrikariak bizi behar ditugu gugan. Gure liburuak geure garaieko liburu izan behar dute.
‎Beharbada, eurek ere nahiko dute lagun gehiago eduki, baliteke-eta haien falta nabaritzea. Une hori iristean, esango diegu zer egin behar duten, zerbaitetarako balio behar du gure eskarmentuak. Zergatik konformatu bost bakarrik izatearekin?
‎Andreok, oraintxe bertan esan dute ez dugula borrokatu behar, gozo eta atsegin aritu behar dugula gure etsaiekin, gerra nahi duten horiexekin. Ezin naiz ados egon.
‎1890 urteaz geroztik, orduantxe hasten dira gure estatistikak?, 3.229 lintxamendu gertatu dira gure Estatu Batuetan: koloreko gizonak ziren lintxamenduen biktimetako 2.550, eta koloreko emakumeak, berriz, biktima horietako 50 Nahiago nuke zifrak aipatu eta gaia bere horretan utzi, nahikoa gordinak baitira egitateak; hala ere, iruditzen zait oso osorik egin behar diogula aurre egoeraren basakeriari eta gure esku dagoen guztia egin behar dugula gure herrialdearen historiako orban hori ezabatzeko.
‎Nafarroa desagerrarazi nahi dute euskal nazionalistek. Bi kontzeptu horiek bereizi egin behar ditugu, eta UPNri botoa ematen dioten euskaldun horiek babestu behar ditugu guk? (Yolanda Barcina, 2011ko irailaren 11).
‎Gure taldea, ene ustez, Manex Pagola, Beñat Sarasola, Janes Borda, Joanes Hounçarren, Mizel Arrosa eta nihaurek osatzen genuen. Egun batez, Manexek ukan zuen ideia, gure gisako aldizkari bat euskaraz behar genuela gure aldetik argitaratu. Funtsean, izena ere berak proposatu zigun:
2017
‎–Edabe berezi bat prestatu behar diogu, bere odola garbitzeko, eta horretarako izaki magiko batzuen behar dugu, bakoitzak bere ahalmena eman diezaion: gizotsoaren ile bat sartu behar dugu gure salda horretan, sorginaren odol tanta bat, izaki mekanikoaren sudurreko mukia, eta mamu baten begietako malkoa. Horiek guztiak ondo nahasi, pertz batean egosi, eta arao otoitz bat esaten dugun bitartean edan behar du Hagintxok, gaurko gauerdia baino lehen.
‎12 Printzipio puritano batek zioen jainkoak, gizonari? dohain bereziak eman zizkiola, hura bokazio jakin baterako gai eginez; horregatik zorrotz aztertu behar dugu gure burua dagokigun bokazioa aurkitzeko (Morgan1966: 72? 73; Weber1958: 47 or. eta hur.).
‎Ez dakit dirua eskainiko diguten, baina ez gaituzte erosiko. Konponbideak ona izan behar du gure semearentzat, eta balio behar du berriro beste inori ez gertatzeko. Ez gara salduko.
‎Begiralea, bakarrik. . Esan nien gure babesa zutela, egin nahi zutena egin nahi zutela ere gu haiekin ginela, baina egia esan behar badut, esan behar dut guk, edo nik behintzat, hatzak gurutzatu nituela erabaki zezaten ezer ez egitea. Ez genekielako zeri egin behar genion aurre.
‎Ez, arazoa ez da zelibatoa, ez apaizgoa, ezta familia ere; gure barne desoreketan dago arazoa, gure barne heldutasun faltan. Horretara bideratu behar ditugu gure arreta eta erabakiak.
‎Eta hau (oinarriztapen razional erlatibokoa izanik ere) ez da posizio esentzialista, fundamentala baizik, politikaren absolutizazioari eta, ondorioz, Estatu Boterearen arbitrarietate totalari à la Hegel, edo à la Stalin, hesia jartzeko. Ez gara Estatuaren mirabeak, Estatuak izan behar du gure zerbitzaria.
‎Eta guk ere irribarrez erantzuten genion haren irribarreari, haren makurkeriaren ispilu, agintzen duenak agintzeko menekoak behar dituen bezala behar baikenuen guk ere bidea erakutsiko zigun norbait. Heldutasunerako bidea, ezagutzen ez genituen sekretuak deskubritzeko bidea.
‎–Eta... zer egin behar dugu guk?
‎Izan ere, azken urtean izugarri izutzen gintuen gu ez ginen bestelako testiguen presentziarik gabe elkarrekin ba ka rrik egoteak. Figuranteak behar genituen gure juntadizoen bueltan. Ez hain zuzen txortaldi baten tentazioari ezin eutsi eta edozein bazterretan larrua jotzen bukatuko genukeelako, baizik eta bakardadearen parean hautsi ginelako sarri, bestea gure bakardadean aurrean izanda, nabaria zen hutsune hori jasotzen genuelako.
‎Berdin laguntzekin ere. . Ulertu behar dugu gure gizartean dauden ezberdintasunen erruz, batzuek ezin dutela inoiz lanik egin?.
2018
‎Horren alde borrokatu ginen. Denok jokatu behar dugu gure papera.
‎Gehien harritu ninduena izan zen zein bide desegokia hartua zuen Kenton andereñoaren eta bion arteko harremanak, nahiz eta dudarik ez dudan zenbait hilabetetan pixkana pixkana mamituriko prozesu baten ondorio izan zela. Berak hala jokatzea aski kezkagarria zen, eta, hura nire langelatik atera orduko eta nire ideiak zertxobait antolatzeko parada izan nuelarik, erabaki nuen oinarri egokiagoak ezarri behar nituela gure harreman profesionala oneratzeko. Zinez zaila litzateke, hala ere, orain esatea zenbaterainoko eragina izan zuen gertaera hark harrezkero gure arteko harremanean izan ziren aldaketa handietan.
‎Laster ohartu ginen, bera lehenen?, eskalatzea posible izanik ere, aplikazioa ezinezko zela. Nola erabaki behar genuen gure murruaren gerizak beste murruaren barrena joko zuen unea, horixe baitzen jakin beharrekoa. Gutxi gorabeherako igoerak egingo al genituen, behar zena azartatu arte?
‎Mestizajea, seguru asko, pobreen gauza bat da. Eta predikatzen zaigun mestizajeak seguru asko esan nahi du miseriarekin kontent egotea izan behar duela gure destinoak. Txikizio asko egin eta gero hasten da mestizajea aberastasuna izaten, historian kalbario asko bezala.
‎–Bostok. Honetan ere ama behar dugu gure ondoan. Berak gidatuko gaitu.
‎–Es que usted es muy juerguista?. Usted ka hitz egin behar genuen gure artean! Hamabi urte nituela, zilizioa erabili izan nuen:
2019
‎–Eta zer egin behar dugu guk hemen, ba. Ni Caritasen lanean sartu eta bera akademia batean?
‎Gehiengo eta babes zabalegia duten gobernuek gutxiengoak mespretxatuz gobernatu ohi duten era berean, nagusitasunezko posizio batetik epaitzen duenak arrisku handiagoa du injustuki epaitzeko. . Onartu behar dugu gutako bakoitzak bere joera izan dezakeela, baina organo judizialetan joera horiek elkar konpentsatu beharra daukate?, argitu du Asuak. –Aniztasun hori oinarrizkoa da Justiziarenganako konfiantza sortzeko.
‎Bera izan da mintzatzen azkena eta, jakina, horregatik pentsatuko zuen zerbait komentatu behar zuela gureaz. Eta, bestela bezala, bota du gu biona bere ustez poesiara baino gehiago narraziora hurbiltzen dela (bidali gaitu poesiaren eremutik, inozentziatik).
‎Dimentsio sozial hori zuzenean liburuak zituen helburuekin batzen zen: . Kontuan hartu behar dugu guk liburuarekin euskal kulturan eta euskal komunitatean kontatu nahi genuela: –hau da gure gatazka, ez da kanpoan gertatzen den gauza bat bakarrik, euskaldunoi dagokigun gatazka bat da, euskaraz landu behar duguna; guk geure buruari autokritikaz erantzun behar diogun gatazka bat da, aktibatuta ditugun biolentziak desaktibatzeko gatazka bat da??.
‎–Usoaren eskuetan utzi behar dugu gure patua eta aurrera jarraitu, ezer ez bageneki bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia