2007
|
|
Jurisprudentzia horri esker ezarri dira Europako Erkidegoko zuzenbidean oinarrizko printzipio batzuk, besteak beste, bi hauek: Europako Erkidegoko zuzenbidearen zuzeneko eraginaren printzipioa (horren arabera, estatu kide bakoitzean zuzenean aplikatu daiteke, nazioko agintariek horiek hartzeko araurik edo prozesurik egin gabe; izan ere, Europako Erkidegoko zuzenbidearen erregelek euren ondoreak modu uniformean hedatu
|
behar
dituzte estatu kide guztietan, indarrean sartzen direnetik eta baliozkoak diren bitartean, Luxenburgoko Auzitegiak bere jurisprudentzian ezarritakoaren arabera, 1963ko otsailaren 5eko EEANE. Van Gend & Loos kasua?, 1978ko martxoaren 9ko EEANE. Simmenthal kasua?, etab.); eta Europako Erkidegoko zuzenbidearen lehentasun printzipioa (hori dela bide, Europako Erkidegoko zuzenbideak lehentasuna du... 1964ko uztailaren 15ekoa. Costa versus ENEL kasua?, 1971ko abenduaren 14koa. Politi kasua?, 1972ko uztailaren 13koa. Batzordea Italiaren aurka?, 1978ko martxoaren 9koa. Simmenthal kasua?, etab.). Espainiako Konstituzio Auzitegiak printzipio horiek beren beregi aitortu ditu KAE hauetan:
|
|
Akordioa loteslea da sinatzaileentzat eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoak arautzen du. Espainiako antolamendu juridikoan, nazioarteko tratatuak egiteko eskumena botere zentralarena da (EKren 149.3 art.), kanpoko politika Estatuko Gobernuak gidatzen baitu (EKren 97 art.), eta Gobernuari baitagokio kanpoko politika negoziatzeko ekimena, negoziazioa bera eta itundutako testuak kautotzea, baina, modu formalean, Erregeak, estatuburu den heinean, adierazi
|
behar
du Estatuaren adostasuna nazioartean tratatuak sinatzeko (EKren 63.2 art.). Edonola ere, tratatu garrantzitsuenek Parlamentu Zentralaren baimena izan behar dute (hau da, Gorte Nagusiena), eta Gobernuak garrantzi txikiagoko beste nazioarteko tratatu batzuk egitearen berri ere eman behar die. Tratatuaren edukiaren eta garrantziaren arabera, Parlamentuaren baimena edo, hala denean, Parlamentuaren kontrola, prozedura hauei jarraituz egingo da:
|
|
Finantza ahalmenari dagokionez, Gobernuak legearen bidez Gorteen baimena
|
behar
zuen Estatuko jabetzak erabiltzeko eta nazioaren kreditutik dirua maileguan hartzeko. Eta bi ganberek ahalmen berdinak zituzten arren, Konstituzioan ezarri zen kontribuzioei eta herri zorrari buruzko legeak lehenengo Diputatuen Kongresuan aurkeztuko zirela; modu horretan, nola edo hala, britainiarren konstituzio eginera imitatu zen, finantza izaerako lege proiektuetan Behe Ganberari lehentasuna eman zitzaion eta.
|
|
Bestalde, ministroek, Kontseiluko lehendakaria buru zela, kide anitzeko organoa osatzen zuten, Ministroen Kontseilu edo Gobernu izenekoa. Erakunde hori beren beregi aipatu zen 70 artikuluan (Ministroen Kontseiluko behin behineko Gobernua aipatu zen, Gorteek erregeordea izendatu arte, hala egokitzen zenean), 85.ean (Gobernuak aurrekontua urtero aurkeztu behar zien Gorteei) eta 86.ean (legearen arabera Gobernuak Gorteen baimena
|
behar
zuen Estatuaren jabetzak erabiltzeko eta nazioko kredituaren gain ondasunak maileguan hartzeko).
|
2008
|
|
Konstituzioaren 1, 14 eta 31 artikuluetan ez ezik, berdintasun printzipioa 139.1 artikuluan ere aipatzen da. Horren arabera, espainiar guztiek eskubide eta betebehar berberak izan
|
behar
dituzte Estatuko lurraldearen edozein lekutan. Manu horrek benetako esangura ematen dio tributuen arloko berdintasun printzipioari, baina interpretazio arazoak ekar ditzake:
|